1 emaitza Isabel bilaketarentzat [1 - 1]
Isabel (es), Élisabeth (fr), Isabelle (fr), Elizabeth (en)
Itun Zaharrean Elixaba moduan agertzen da, baina Itun Berrian Elisábet bihurtua aurkitzen dugu Done Joanes Bataiatzailearen amaren izena. Gaztelaniaz El lehen osagaia ('Jainkoa' hebreeraz) galdu egin zen, artikuluarekin nahasi baitzen. Santuaren eguna azaroaren 5ean da (Zumarragan uztailaren 2an). Aldaera asko izan ditu, baina erabilienak Isabel eta Elixabete (Deun-ixendegi euzkotarra) dira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.