algarazka (
A).
A carcajadas.
v. ALGARAZ, FARRE-ALGARAKA.
Ta izan al zitekean lotsari, ta desondra andienagaz eroiela urkemendira, tiraka sokarik, bulzaka, algara, barre, ta zanzoka?
Añ EL1 188.
Eta aitz-pean Ninfak / zeudenean berriz, / algaraka eztanda / egin nairik irriz.
(Virgilio, Egloga III).
It Fab 186.
Algaraka eukazan mandazaiñak beren entzule guztiak.
A BeinB 51.
Muuuu! --egiteban ostera be arek, lagunak algaraka eukazan bitartean.
Ag Kr 137.
Urkiolako alaitasuna ezker eskui asi da zatitzen: algaraka dijoa, algaraka ta lekaio luzeak egiñaz bide, baso ta ibarretan zear.
Ag G 198.
Zerbait esan eta farrez / asten da algaraka, / orren gibelak aje / askorik eztauka.
JanEd II 126.
Talo, itotzeko zoriyan algaraka, atzeko atian gelditzen da.
Alz Burr 46.
Zutirik dago gurutzea; / hurbildu zaigu hiltzea. / Gure oinetan algaraka arinki doa jentea, / gure aurrean / dagoenean / presente heriotzea.
Arti MaldanB 211.
Geu be ixildu ta korri besteen atzetik, danok algaraka.
Etxabu Kontu 30.
v. tbn.
Ezale 1897, 159b.
azpiadiera-1.1
A gritos (?).
Inguratutzen dute / illaren gorputza, / algaraka diote: / "Au triparen utsa!".
It Fab 77.