(G),
belaza (G),
belazi (G-azp),
belasa (G-to),
beraze,
beraza (V)
Ref.:
A (belaze, beraza); A Apend (belazi, belasa); Garate Cont BAP 1949, 356; Iz To. Prado, herbazal."Pastizal, hierbal, besana, jaza"A.
"Terreno fértil, una vega"A.
"
Belazea, campo de hierba para segar; belaze bat; belaza, belazia; belaz bat, belaze bat
"IzTo.
v. belardi. Tr. Atestiguado únicamente en la tradición guipuzcoana. Antes del s. XX se documenta sólo en Aguirre de Asteasu, en la forma beraze, que no hallamos en otros autores. En DFrec hay 2 ejs. de belaze .
Zeretu ezazu zure neke oriekin mundu guzia; bildu ezazu urre eta zillar guzia; egin zaite ardi, bei, lur, baso eta beraze guzien jabe. AA III 411.
Egin zaite lurraren gañean arkitzen diran ardien, beien, basoen eta berazeen jabe.Ib. 420.
Maiatz-eguzki alaiari ongi-etorrika diardute ingurumaiko sasi-belazeak txinta-soiñu ta usai gozo. Mok 3.
Orduan ederki ianez indarberritzen dira, eta belazean etzanik ardo zarrez eta oreinki gozoz asetzen dira. PEtxebEEs 1928, 42.
Ala artaldeko ardi sarkoia / dakustelarik barnean, / besteak, soinka, esi-zulotik / sartzen dira belazean. OrEus 264.
Udaberri-goizaldea izan bear zuan. [...]; orko belazean esna-berria belarra, gaur goizekoa munto artan pitxia, marmaritsu loreetan erle txintalaria. SorarrainLili 5.
Xalbat, bere astokoskorra aurrean artuta, Lizar-ithurriko belazera joan-etorrian zebillen azken belar ebaitea aprotxatuz. Bi astoaldi belarrez etxeratu zitun eta berriz ere jo zun belaze aldera. EtxdeJJ 234.
Garai artan sagasti ederrak eta aundiak zituan; arta-soro, belaze eta zakardegiak ere onak. Salav 11.
Emengo aize presko onek eta barruti auen ezetasunak! Soro ta belaze denak lorez beteak!AtañoMLanak 79.
Artalde zuriak be bai pitean, solo-muiño, larra ta beraza ertzetan. OnaindSTeresa 95.
Nere aitona, Sagasti izena duan belazean, etxaburuan, belarra ebakitzen. JAzpiroz 16.
Erriaren alboan, belaze batean eukitzen genduan plazako uztaia.Albeniz 121.