1.
(SP),
barrenaldi. Interior, parte de dentro; (fig.) interior, espíritu."L'intérieur, le dedans"SP.
Pouvreau emplea indiferentemente barrenalde y barrenaldi. Gaixtoaren konzientzia eta barren aldeak orgaren edo gurdiaren arroda bezala dira. Ax 429s (V 278).
Aurkituagatik [zuraren] gainaldea, azalari datxekana arrazatua eta pipiztatua, eztu hargatik antsiarik, baldin bihotza, barren aldea, on eta fin edireiten badio. Ib. 441s (V 288).
Urliak niri amorioz lotuz barrenalde guziez Jainkoaren gauza gordeak ikhasi zituen. "Amando me intime"
.SPImit III 43, 4.
Ezen orhoitzen da nik miratzen ditudala bihotzak eta barrenaldeak sondatzen ditudala. Ib. 46,4.
Baldin bazabiltza zure barrenaldien miratzen. Ib. 28,1.
Ene barrenaldi guziak iauzika hariko dire bozkarioz. Ib. 5,1.
Neure barrenalde guziak iauziko dire bozkarioz. SPImit IV 13, 3.
Gure arimako barrenaldi guzia behar da eztiz izan. SPPhil 236.
Atarian zutik [...], zer egin eztaki [...]. Baña barren aldetik norbaiten ibillera sumatzean, giltz ta morrolloen burni otsa garbiro entzun duanean [...], ernaitzen da Kattaliñ. AgG 339.
Pilpika ta taupaka eroetan ekin zion barrenaldeak. TAgUzt 267.
Nola eman etxekoandre bioztunari barrenaldean zerabilkianaren susmoa pizterazko biderik?Ib. 29s.
Barrenaldetik barbarka zetorkion asarrealdia gaindituta. Ib. 190.
Joan zan argi zegoaneko artaraño. An ziran kanta ta musikak. [...] Ta baztar batetik barren aldera begira jarri zan. AnabPoli 55.
Dagonetik dirudit ari naizela iauretxeetara ibildeunak gidatzen eta idi-lepo-egiñak ikusten ere, baita ikuspegia nola agertu ta suntsitzen den eskena barrenaldean. IbiñVirgil 94s.
Untza ere sasi dezentean zuan [makatzak] barren aldetik.Insausti 157.
Ederki baino ederkiago azaltzen dizkigu Muxikak gure kondairaren barrenaldeak. MEIG I 226.
sense-2
2.Borde, extremo. Garai artan gaxoa, Birjiña txit santaren eta berak jaiera guzizkoa zion santu baten erdian gure Jauna bere oiaren barren-aldean ikusten zegoen. ArrMay 181.
Erabat zarraztakatzen zuten sailla itzai biak barrenaldetik asita.TAgUzt 264.
sense-3
3.Parte de abajo. Gañera goenean, erdi-erdian bat edo bi, eta barren aldean zearka errenkadak, guzietan landarea gutxienez beti iru metrotik iru metrora. Munita 70.
Praka nabar batzuk, belaunak baiño beeratxuago, zankabea estalduaz eta barrenaldean zuzen eta polito egon barik, oker eta kako antzean jita eukenak. ErkiagBatB 42.