zordun
1 iz. Norbaiti zerbait, batez ere dirua, zor dion pertsona. Hartzekodun batek bazituen bi zordun. Zordun bati kendu zion hartzeko zahar bat, eta hartzeko haren parte batez kitatu zituen bere zorrak. || Hartzaile gara, eta, beraz, besteren zordun. Guregana zordun direnak. Zordun gara zenbait kultura sailetan, eta zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Aurrekoen zordun dira gaurko idazleak, baita berrienak ere.
2 adj. Norbaiti zerbait, batez ere dirua, zor diona. Herrialde zordunei kreditua emateko.