zeuek
1 izord. zuek izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zerok; zuhauek. Hor konpon zeuek. Zeuek erabakiko duzue auzi hau. Ez bedi gal zeuei hainbeste kosta zaizuen arima hau. Haraxe joango naiz zeuen baimenaz (Ik. zeuek 3). 2 izord. (zuek-en eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Hori zuek zeuek ikusi behar duzue.
3 (Genitiboan eta horren gainean eraikitako formetan, erreferentea perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean). Ez dut nik erre zuen etxea: zeuek erre duzue zeuen etxea. Zeuen bekatuan hilen zarete. Anitz pena pairaturik, azkenean zeuen biziak eman dituzuenak.