tira1
1 Heg. Solasaldiaren harian, amore ematen dela-edo adierazteko erabiltzen den hitza. Zortzi orduko lana?; askotxo duk, baina, tira, nahi duenak egin dezala. W. Scott ez du lagun txarra Tolstoik; Pereda ere bere neurrian, tira; B.M. Croker, ordea, ez nuke horien aldamenean izendatuko. Neuk ikusi ez banu, tira, baina...
2 Heg. (Adostasunik eza-edo adierazteko). Frantsesa?, tira, tira!, nola izango da, ba, frantsesa? Tira, tira!, noiz hitz egin behar duzu benetan? Tira, tira, nahikoa da.
3 Heg. (Norbait mugitzera edo zerbait egitera bultzatzeko). Tira, ba!, ordua da jaikitzeko. Tira, ohera!