1 emaitza
ondo1 bilaketarentzat -
[1 - 1] bistaratzen.
ondo1
1adb.Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ongi; ontsa; bapo. Ondo bizi da. Ondo da. Nahiko ondo atera zaizkio kontuak. Ondo al dira etxekoak?Esanak ondo hartu beharrean. Ondo ikasi hori. Ezteiak ondo, Miren?Txit ondo. Oso ondo ezagutzen dugu elkar. Agur, osaba, bihoa ondo!Ondo pasa. Txalupak ondoen ikusten ziren lekuan. Alaba ahal zen ondoena apainduta bidaltzeko. Gure beldurra hori da, ondoegi erre beharrez, opil goxo hori ez ote diguten emango sekula. Azaldu zen Lesakara emakume ondo jantzi bat. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen.
2adb. adkor.Ederki, oso. Ondo dakizu ez direla isilduko. Barrua ondo berotua Nafarroako ardo beltzez. Ondo damututa daude, bai. Ondo galanta da zuen mutikoa. Ondo ederra huraxe!Ondo asko dakizu nire bihotzak nor duen aukeratua.