1 emaitza ondo hartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-05-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ONDO HARTU (V-m ap. A). a) Favorecer, beneficiar. "Enau ondo artzen neguak (V-m), el invierno no me favorece" A (s.v. artu). (No se han incluido en este apartado ejs. de ondo hartu con el sentido de 'recibir bien', 'dar buena acogida', 'tomar bien', etc.). Len legez jan edanak; len legez gorputzak palagau ta ondo artu. Mg CO 220. Osatu zan oso Josetxo. [...] Ondartzako ezneak eta bere aittamen ardurak, ondo artueben. Echta Jos 350. Etorri ta urtebetegarrenean oso beste gizaseme bat irudian, ain ondo artu eben bere erriko aizeak, urak [...]. Ib. 329. Ni beintzat ondo artzen nau lapikokoak. Zam Man 62. Urak ez gaitu ondo artutzen / matsaren zumua obia. Auspoa 39, 107. b) Llevarse bien. Bainakien errañaikin ondo artzen etzuela. FIr 157. (Part. en función de adj.). Bien avenido. Matrimoniyo ondo artubak / alkarri asko zor diyo, / konfiantzarik ez baldin badu / personak ez du baliyo. PE 135.
adib.: [s.u. aztarna] aztarna hartu Aztertu. Alderdi guztietako aztarnak ondo hartuta, jakin zuten norainokoa zen auzokoen ondasuna.
ondo hartu 529: HABE 7 (Futbolean dabilen jendeari azaldu genion eta guztiek oso ondo hartu zuten), Aizu 9 (Proiektua aurkeztu eta etxepekoek ondo hartu zutenez, lokala utzi zieten, txukuntzearen truke), ElCorreo 2 (Egia esan, nik uste dut sorpresa polita izaten ari dela, eta nik uste dut jendeak bere osotasunean oso ondo hartzen duela), Consumer 2 (bestetik, sariari zegokion diruari oso-oso ondo hartu eta gastatu zelako), Berria 202 (Ondo hartu naute hasieratik, eta asko lagundu naute, oso ikaratuta bainentorren lanera), Karmel 4 (Geroago egoera politikoa aldatu zanean, Asministrazino barrira jo neban itxaropentsu ondo hartu eta bere magalpeanhartuko nindualakoan), Argia 33 (Oso ondo hartu naute, errespetu handiz), DiarioVasco 21 (Norbaitek esplikatuko zion enbaxadoreari ez zela dotorea horrelako eskaintza errepikatu bati uko egitea, ez zela ondo hartua izango), Elkar 30 (Ez dut ondo hartu zer esan duen), Deia 11 (Oso polita izan da Euskal Herrira heltzea eta jendaurrean aurkeztea hemengo idazleen poemak, musikatuta, jendea hunkituta ikustea, ondo hartu baitute gu euskaraz kantatzen ikustea), EiTB 158 (Eta bestela... Lukasek eta edozein langilek ere, ondo hartzen nau), UEU 2 (Alta, EAJk ez zituen ondo hartu, erakunde gehienetan gertatu ohi den moduan, bere artetik alde egin eta beste alderdi bat sortu zutenak), Goiena 13 (Egia esan dena ondo pentsatuta eta antolatuta zuen berak eta ondo hartu nuen), Jakin 2 (Euskaltzaleok, euskaldunok horrelako gogoetak ondo hartu eta gureari ekin behar diogu)
ondo hartu 145: Berria (Zuzendaritzak ez du iritzi bera nonbait eta Aitor Larrazabalek ez du ondo hartu agintarien erabakia), Pako Aristi 4 (Ondo hartu du erantzuna, lasai, ez da Euskal Herrian nolako beldurrarekin bizi garen galdezka hasi), Elizen arteko Biblia 3 (Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta), Jose Morales (Eta zein ondo betetzen duen bere eginkizuna!, zein ondo hartu dion neurria karguari!), Juan Kruz Igerabide 2 (Ondo hartu ninduen eta jaten eman zidan; hilezkor bihurtu nahi ninduen, eta zahartzetik betiko libratu, baina ez zuen nire bihotza bereganatu), Joxerra Garzia 2 (Ondo hartu gintuen, eta gero sarri samar izan genuen harekin solasean aritzeko aukera, Alacanteko nire bi lagun eta hirurok), Aitor Arana 2 (Ai, zeinen ondo hartu ninduen eta zeinen ondo sentiarazten ninduen zuloa majo beteta edukitzeak!), Jon Arretxe (Batzuek ondo hartu eta euren bizimodua hobetzeko erabili zuten), Iban Zaldua (Ez dut uste ondo hartu zuenik)
OEHkoa ez dena da gaur dabilen adiera, jaso beharko litzatekeena. Egoki izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.
Azpisarrera gisa jasotzekoa ondo sarreran.