onartu, onar, onartzen
1 du ad. Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu. Ik. onetsi 2. Ez zituen onartu egin zizkioten esku-erakutsiak. Ez zuela harekin ezkontzea onartuko. Eskakizuna onartu edo arbuiatzeko. Gure artean hartuak ez ezik, onartuak ere izan diren hitz berriak. Ez dugu gure egoeraren biluztasuna onartu nahi. Elizak ezin onar dezake indarkeria. 2 du ad. Pertsonez mintzatuz, lagunarte edo elkarte bateko kide izaten utzi; toki batean sartzen utzi. Lagunarte horretan ez dituzte emakumeak onartzen.
3 du ad. (Proposamen edo iritzi bat) ontzat edo egiazkotzat hartu. Aristotelesek bete-betean onartuko luke arrazoibide hau. Gauza asko eta asko ikasi, onartu eta gureganatu beharrean gara. Hizkuntza kontuetan ez dira beti onartzekoak horrelako usteak. Dogmak onartzen ez dituztenak. Ezin onartuzko jokabidea.