onetsi, onets, onesten
1 du ad. Maitatu. Hurkoa onestea bere burua bezala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mariaren seme onetsi eta maiteenetako bat. Bere irakasle laztan eta onetsia.
2 du ad. Ontzat eman, ontzat hartu. Ik. onartu. Erlijio naturala baizik ez zuelako onesten, debekatu zien beste edozein erakustea. Gaizkirik den xumeena ezin onets dezakeena. Alde honetarik, arbuiatzen ez dena onartua eta are onetsia dago. Egingo nuke, bada, pintura berri hau ere onetsiko duela jendeak noizbait. Inoiz erabili ez diren era horiek ez dut uste besterik gabe onestekoak direnik. Zer dela eta uka zinemari literaturari onesten dioguna? 3 du ad. Bedeinkatu. Ezkonberrien uztarri hori Jainkoak onets beza.