horditu, hordi/horditu, horditzen
1 da ad. Edari alkoholdun gehiegi hartzeaz burua nahasirik gelditu. Ik. mozkortu. Ez naiz sekula horditu. Ia egunero horditzen direnak. Edan dezakezu, baina ez horditzeko eran. Horditzeko ohitura. Horditurik zegoen. Senarra zeharo horditua aurkitu zuen. San Tomasek erakusten duenez, horditzea da ezaguera galtzea bere nahiz eta zer egiten duen dakiela. 2 du ad. Edari alkoholdunez mintzatuz, burua nahasi. Ardo zuriak hordituko du gorriak baino lehenago.
3 du ad. Norbaiti, edari alkoholdun gehiegi harraraziz, burua nahasi. Berdin egiten du bekatu inor horditzen duenak.
4 da/du ad. Burua nahasirik edo liluraturik gertatu, zerbaitek burua nahasi edo liluratu. Eta ikusi nuen emakumea horditurik santuen odolaz. Laudorioek horditzen dute. Amorea ezein zentzuz ezin daiteke goberna, ardoak baino gaizkiago hordi dezake pertsona. Beti Jainkoaz egarri eta beti Jainkoaz hordituak: horra zeruko egoileen egoera. Ohorez inguratua, atseginez horditua.