5 emaitza ttipi bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

ttipi
adj. Ipar. edo jas. Txikia. Errentak ttipi, baina handi gutiziak. Hiri ttipi bat duzu Grasse delako hori. Gero iragan nintzen ttipien eskolatik eskola handiagora.

Esaera zaharrak

Handiek nahikara, ttipiek ahalara. Ohoin handiak urkarazten ditu ttipiak.

Aztergaia: ttipi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. edo Lit. 'txikia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. edo Lit. Ik. txiki.

Lexemen erregulartasuna

tt- formako zein adkor.i dagokio hiztegi-sarrera? Oraingoz ttipi bakarrik aipatuko da, txiki hobetsia markatzeko bidea ematen duenez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Jasoa (Jas.) erabilera-marka kendu. || 1- Ez diogu justifikaziorik ikusten.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-09) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaio ohargilearen eskabidea.

ttipi-ttapa
adb. adkor. Urrats aski labur eta lasterrez. Ik. tipi-tapa. Goazen beti aitzina, ttipi-ttapa, behaztopatu gabe. Halere, ttipi-ttapa, urrats ttipitan naiz sartuko sail horretan, bai baitakit haizearen kontra nabilela.

Aztergaia: ttipi-ttapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TTIPI-TTAPA a) (Onomat. de pasos cortos y ligeros). Ttipi-ttapa zitzaioten gehixago hurbildu. Leon GH 1956, 58. Hor jautsiko ginen, eskalera dirdiratuetan beheiti [...], azkenekotz andarka, ttipi-ttapa. Larrre ArtzainE 64. b) (Sust.). Peloteo. Ba zerbeixka ari dira ba han. Esku huska bakarrik, ttipi ttapa zerbeit! Leon GH 1926, 395.

ttipi-ttapa 2: Deia (“Beste orok ere esan duten eran, ni ere lehenengoan izan nintzen eta aurten ere izango naiz: Ttipi ttapa, ttipi ttapa, Korrika! oihukatuz karrera egiten”), DiarioVasco (“Gurasoak lagunduta bai korrikan bai kotxekin animatzen musika eta ttipi ttapa korrika oihukatzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ttipi-ttapa 16: Herria 3 (“Goazen beraz elgarrekin ttipi ttapa”), Berria (“Agian trena Irundik abiatu, Baionan geratu eta Schalkeren zelairaino ttipi-ttapa joango da, euskal futbolaren banderarekin”), Ramuntxo Etxeberri 5 (“Bestea irriz hasi zen eta ttipi ttapa urrundu”), Patziku Perurena 2 (“ttipi ttapa, lurrari mokoka, ezerezean argi bila!...”), Iñigo Aranbarri (“Demagun benetan mozkortzen gaituela Montenegrok (Ibarretxeren adierazpenen ostean, His Master's Voice, ezbairik gabeko tituluak ETBko albistegian: "Montenegro: independentziaren bidean"), demagun erdiesten duela gaur independentzia, eta hordiak amets, haren edo Quebecen urratsen gibelean ttipi-ttapa, beste horrenbeste Euskal Herriak edo Euskal Erdiak hamar-hogei-berrogei urte barru”), Jokin Muñoz (“Idoiak, abilagoa izotz gainean, barre ederrak egin ditu bestea ttipi-ttapa baldarrean maldizioka ikusita”), Pako Aristi (“Bizikletan! Oinez ttipi-ttapa joanda ez da igo ezin den aldaparik!”), Patxi Zubizarreta (“Maria Bautista eta Marina ez beste guztiak, ttipi-ttapa, Intxustiko iturri aldera abiatu dira”), Anton Garikano (“Posible zen Ramsay jauna noiznahi (James ez zen ia hari begiratzera ere ausartzen) zutitzea, liburua itxi eta purrustan hastea; baina oraingoz irakurtzen ari zen, eta beraz Jamesek, ezkutuan, eskaileretan behera ttipi-ttapa oinutsik labainduz bezala, egur oholaren intziriak zakur zaindaria esnatu beldur, pentsatzen jarraitu zuen ama nolakoa zen, nora joan zen egun hartan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa sarrera gisa, Adkor. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

ttipian
adb. Ipar. edo jas. Txikitan. Ttipian ere hola izkiriatzen zenuen?
Loturak

Esaera zaharrak

Ttipian ikusia, betikoz ikasia.

Aztergaia: ttipian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TTIPIAN De pequeño, siendo pequeño. Ttipian, Yainko batek agur egin omen zion. Hb Egia 60. Haizeak derama ttipian ikasi guzia. HU Aurp 217. Ttipian ikusi lekuez. JE Bur 7. Ttipian nolako izan zen Oxalde. Ox 190. Ttipian ba, behin baino gehiagotan. Lf Murtuts 38. Ttipian xakur txar bat zen, gero handitu bazen ere. JEtchep 31. Orhit hiza txipian / erakatsi neian khantoria? Casve SGrazi 42. Ttipian ikusia, betikotz ikasia. EZBB II 115. Ttipian bigarren amatxi gostu bat hartu baitiot nik atxo xahar on eta goxo horri. Larre ArtzainE 26.

adib: txar 9 adj. Txikia, ezdeusa, balio gutxikoa. Bazterrak agertzen dizkigu etxe txar apal batzuk. Ttipian txakur txar bat zen, gero handitu bazen ere.

Ez dugu aurkitu OEHko adierako ttipian formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ttipian 11: Herria 3 (“Otoitz labur hau ttipian ikasi ginuen aita eta amekin eta ez dut sekulan ahanzten eta plazer dut ikustea atxikia dela”), Menane Oxandabaratz 7 (“Hori ttipian ikasi duzu ala gero, haundituta?”), Janbattitt Dirassar (“Ttipian, aspaldi du, aitamekin behin izana Miarritzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da. Komeni da ttipi sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa gehitzekoa ttipi sarreran.

ttipitik
adb. Haurtzarotik. Ttipitik maite izan ditut euskara eta euskaldungoa. || Ttipi-ttipitik ikasteko gutizia handi bat erakutsi zuen Frantziskok.
Loturak

Aztergaia: ttipitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TTIPITIK a) Desde pequeño. "Xipitik zuhurra, sage des sa petitesse" SP. Ttipitik baino urrunago danik heldu direla askotan gure ezinbertzeak. Lf Murtuts 39. Tipitik, maite izan ditut eskuara eta eskualdungoa. Larz in Alzola Atalak 117. Gure beharriak ziren ttipitik heziak eta jarriak. Larre ArtzainE 33. b) (Andarse) con chiquitas. Alainka! etzira ttipitik ari! (BN-lab). "Diable, vous n'y allez pas de main morte!". RIEV 1920, 110.

ttipitik 7: Deia (“Hartze handiko ikasle zela ttipitik erakutsi baitzuen, ikasketa onak egin zituen eta Saint-Cloud-ko Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, 1945ean. Gaztelerazko agregazioa erdietsi zuen, gero, irakasle izateko Lizeoetan, hala nola, Agenen eta gero Bordeleko Unibertsitatean”), Berria 3 (“azken 30 urtetan pornografiak agertu dituen berrikuntzen higatze gohaindigarria eta sexuaren sasi-trangresioa, begirantza bideoen omnipresentziarekin poliziaren, milizien eta sekuritate sareen zabaltzea, kontsumismo frenetiko ezin hasea, instituzio teknokratikoen proiektu muntatze sistema, malgutasun eta adaptazio beharrezkoa, jarreren patologizazioa, ekologiaren gestioa, haurren ttipitik heztea eta hezkuntzaren psikologizazioa, eskolak, Frantzian, sortzen dituen subjektu estatizatuak (Jules Ferry kolonizazioaren teorizatzailea izan zela eta ministro Commune-ko sarraski garaietan gogoaraziz), bakardade zibernetikoa, kalaka gehiegizkoa. Joan zaizkigula urrun ihes: harremanen berotasuna, xinpletasuna, zinezkotasuna, sozial teatrorik gabe eta sozial espektatorerik gabe den bizia”), Argia 2 (““Ttipitik errebeldea nintzen”, oroitzen da Patxi Buldain, irria ezpainetan”), DiarioVasco (“Hartze handiko ikasle zela ttipitik erakutsi baitzuen, ikasketa onak egin zituen eta Saint-Cloud-ko Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, 1945ean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ttipitik 16: Herria 15 (“Halaere, nik espero dut orain, ikastolak direla eta, jendea ernatuko eta ohartuko dela, euskararen ikasteak haurretik eta bi hizkuntzen jakiteak ttipitik, ez dutela aberastasunik baizik ekarriko gazteeri”), Menane Oxandabaratz (“Hori ttipitik, familian zinuten gauza bat zen, edo zuk duzu gero... zu zira hasi, hola, bertsutan?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, azpisarrera gisa. Horrekin batera jasotzekoa da ttipian forma ere, aurreko bileran adibide gisa jasotzekoa izan zitekeela esan baikenuen, baina txikitan forma azpisarrera denez, hau ere azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ttipi sarreran.

Mailak

Adkor.

ttipitu, ttipi/ttipitu, ttipitzen
da/du ad. Ipar. edo jas. Ttipi edo ttipiago bihurtu. Urtetik urtera ttipitu zait hiriarentzat neukan amodioa. Bihotza ttipitu zitzaion orduan, eta ihes egin nahi zuen.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper