salbatu, salba, salbatzen
1 da/du ad. Arrisku larri batetik onik atera edo aterarazi; hondamenetik, suntsitzetik begiratu. Bizia salbatu zion. Bizirik salbatu ziren. Infernutik salbatu zuenari. Badirudi hizkuntzak salba eta senda daitezkeela erien daudenean ere. Horrelatsu salbatu ziren, uholde handikoan, animalia mota bakoitzetik pare bat. Oi, oroitzapen zahar horiek salbatzeko guk ere bageneki zerbait egiten! Ez du salbatzerik.
2 da/du ad. Salbamena lortu, zeruratzea erdietsi. Ik. zeruratu. Jainkoaren grazian hiltzen dena salbatzen dela. Salba daiteke inor Elizatik kanpo? Bi anaietatik bata salbatu zen eta bestea kondenatu. Salba nazazu, Jauna, salba ezazu ene arima. Zure fedeak salbatu zaitu.