7 emaitza pauso bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

pauso
1 iz. Heg. Urratsa. Zazpi pauso aurrera eta beste zazpi atzera. Ez da aski Jainkoaren bidean sartu eta zenbait pauso on han ematea. Pausoak norabait zuzendu. Ongi begiratzen du oina non jarri, lurretik altxatu baino lehen, pauso bakoitzaren ondoreak arretaz darabiltzala gogoan.
2 iz. Heg. Pausoen segida; ibiltzea edo ibiltzeko era. Pauso bizkorra eta zalua. Pausoa arindu, bizkortu, moteldu.
3 iz. Heg. Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza. Bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu; horiek izaten ziren egin behar ziren pausoak.
4 iz. Heg. Aurrerakada, aurrera egitea. Ordurako, atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen. Bistan dago, ordea, pauso handia eman dela legeak dioen bidean.
5 iz. Heg. Dantzatzean, bereziki dantza jakin batean aritzean, gorputza eta oinak mugitzeko era; mugimendu horietako bakoitza. Itxaso eta Leo dantzan, Esterri pauso batzuk erakusten. Dantzaren pausoak azaldu dizkie.

Aztergaia: pauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. 'urratsa': pauso bat egin, eman.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

urratsa. cf. pausu ('atsedena, geldialdia').

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "pauso / pausu: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'seguru al gaude pauso bat eman euskara jatorra denik? Ene ustez, erdarazko "dar un paso"ren azken orduko itzulpen traketsa dateke. Erdaraz dar aditzak dituen esangura bereziak direla eta, gero eta gehiago entzuten ari gara euskaraz era honetako aldrebeskeriak: horretarako kondizio onak ematen dira... Hobe litzateke, pauso bat egin besterik ez uztea. / Edonola ere, elizkizunetan, Gurutz Bideko geldialdi bakoitzari ere pauso esaten zaio'; HK: 'Honako hau erants? "lau pauso bidean" (Bizkaian entzuna)'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-03-26 / 1999-04-23): ez dira onartu ez lehenaren oharra ('zerrenda dagoen bezala utzi da'), ez bigarrenaren adibidea ('dokumentaturik ez dagoelako eta premia berezirik ikusten ez delako').

pauso hots, pauso-hots
iz. Heg. Pauso bat ematean ateratzen den hotsa. Pauso-hotsak entzun zituen atarian. Pauso hotsak urruntzen ari dira. Gibelera begiratu beharrik gabe ere aditu zuen atzetik jarraitzen zion norbaiten pauso hotsa.

Aztergaia: pauso-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 91 (Aizu 1, EiTB 16, Elkar 70, , Euskaltzaindia 4); ETC: 374

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0

Bestelakoak

[hanka] hanka hots, hanka-hots iz. Pauso hotsa. Ik. oin hots. Zaldi taldearen hanka hotsa entzun zuten. // [oin1] oin hots, oin-hots iz. Pauso hotsa. Ik. hanka hots. Oin hotsak entzun. // pauso 1 iz. Heg. Urratsa. Zazpi pauso aurrera eta beste zazpi atzera. Pauso hotsa. Elkarrekin emanak makina bat pauso. Ez da aski Jainkoaren bidean sartu eta zenbait pauso on han ematea. Pausoak norabait zuzendu. Bi makila zahar esku banatan, pausorik ezin eginez. Ongi begiratzen du oina non jarri, lurretik altxatu baino lehen, pauso bakoitzaren ondoreak arretaz darabiltzala gogoan. || Pauso bizkorra eta zalua. Pausoa arindu, bizkortu, moteldu. // trantsitu 1 iz. Gip. Korridorea. Trantsituan pauso hotsak aditzen dira. Trantsiturako ate ondoan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

pausoa egin
1 du ad.-lok. Heg. Ibiltzean, oin bat altxatu, aurrera, atzera edo alboetara mugitu eta berriro lurrean ipini. Aurpegian, gorpuzkeran eta pausoa egiteko eran. || Buruak agindutako pausoa egiten zuten oinek. Garrasika hasi zara, atzera pausoa egin eta lurrera amildu zara. Gero pauso bat egin nuen aurrera.
2 du ad.-lok. Heg. Zerbaitetan, bereziki mailaka edo zatika egiten den zerbaitetan, aurrera egin. Baina koldarregi eta gazteegi izan naiz pausoa egiteko. || Senaturako bozetan aurkezteko pausoa egin zuela. Ikusirik patronala hasia zela pausoak egiten norabide horretan.
3 du ad.-lok. Heg. Arlo edo egiteko batetik beste batera igaro. Folk, blues eta jazz ukitu akustikoetatik rockerako pausoa egin du. Ahoz behintzat hainbestean moldatzen nintzen, baina idatzirako pausoa egin nahi izan nuenean, orduan bai komeriak.

Aztergaia: pausoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

pausoa egin forma azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
pausoa eman
1 du ad.-lok. Heg. Ibiltzean, oin bat altxatu, aurrera, atzera edo alboetara mugitu eta berriro lurrean ipini. Pausoa ematea eragozten dioten adar eta sustrai okertuak ugaldu balira legez. || Horregatik, bidea ez da azken pausoa ematen denean amaitzen.
2 du ad.-lok. Heg. Zerbaitetan, bereziki mailaka edo zatika egiten den zerbaitetan, aurrera egin. Nik pausoa eman dut nire ahotsa entzunarazi nahi dudalako. Ez ezazu zeure burua zigortu; pausoa eman duzu, eta hori da garrantzitsuena. || Arrakastaren bidea irekitzeko lehen pausoa eman du. Pausoa eman dute ekoiztetxea sortzeko. Benetako prozesu demokratiko bat abian jartzeko pausoak ematen ari dira. Zu ados bazaude, lehenengo pausoak ematen hasi nahiko nuke.
3 du ad.-lok. Heg. Arlo edo egiteko batetik beste batera igaro. Denbora behar izan dute pausoa emateko, baina oso pozik gaude. Ikusi egin beharko da aukerarik izango ote duten txirrindularitza profesionalera pausoa emateko. || Ez du "oraingoz" politikarako pausoa eman nahi. Zinemarako pausoa eman duten euskarazko nobela bakanetakoa da Zergatik panpox.

Aztergaia: pausoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa pauso eta eman sarreretan.

pausoan
1 adb. Heg. Pausoaren abiadan, lasterka egin gabe. Ik. urratsean. Zelatunera berrogeita bost minutu dira, pausoan.
2 adb. Heg. Aipatzen denaren urratsean. (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean). Aurrera segitzen dugu lanean, baserriko pausoan, mantso, baina beti aurrera begira. Handik Aresora oinez, behien pausoan.
Loturak

Aztergaia: pausoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PAUSOAN. a) "Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria" Elexp Berg. Aberatsa ibilten da dotore pausuan. Enb 164. Bidean zear maite bi, / besoak korapilloan, / astiro doaz pausoan. NEtx LBB 260. Ezin ibilli pausuan. Uzt Sas 69. Pasuan joiala beste leku batera, gengozan lekutik urriñera. Gerrika 213. Dana ondarrez beteta zegoan, pausoan ibi1tzeko ere oso gaizki. Albeniz 74. (Precedido de gen.). Bere pausoan aitona ari da / arturik zelaigunea. "Trabaja a su paso". Or Eus 301. Andik Aresora oiñez, beien pausoan, aldean dago! JAzpiroz 120. Juan giñan osaba-izekuak euren karruagaz [...] karakolaren pausuen. Gerrika 241. b) Al ritmo de, al paso de (un baile). Sagarraren ta Tipularen ta / lan-dantza denen pausoan, / danbolin-andrêk, zaldabaia artuz, / zion betiko leloan. Or Eus 349.

adib.: dotore 3 adb. Dotoretasunez. Dotore jantzia. Oso dotore etorri zaigu, bi alkandora jantzita. Aberatsa ibiltzen da dotore pausoan. Esatekoak egoki eta dotore esaten zekien. Gorriz eta urrez margotutako burua dotore agertuz. Tratularia dotore ari da mingainez, fraide batek bezala ondo hitz eginez.

pausoan 28: Aizu (“Zelatunera 45 minutu dira, pausoan, eta handik Hernio gainera beste 20 minutuan iristen da, gutxi gorabehera”), Elkar 3 (“Zaldia askatu, pausoan jarri, eta etxera abiatu nintzen”), Berria 12 (“AEBak pausoan, Errusia eroso“), EiTB (“Ondo zagok, segi pausoan”), Euskaltzaindia (“Ezagun den moduan, asmo berri horiek egoera soziopolitikoaren aldakuntzen pausoan gertatu ziren”), Goiena (“Gizonezkoek ere badute tokia on bidean, eta pausoan lagun izateko arrazoi denak ditugula iruditzen zait”), Jakin (“Erri ori eskolatuz eta orren eskutik eta beraren pausoan abiatzen gera batasunera bidean”), Karmel 2 (“Fraide zahar-baldartu bat irten da etxetik basoan, bere pausoan, eguneroko txangoa egitera “ atzo beheko haritzeraino iritsi nintzen, ea gaur ere!”), Argia 5 (“Eskursioaren antolatzaileek erabakitako ibilbidea ez zen aski izan bertaratutako guztiak pausoan biltzeko, Etxerat-ekoak pasatzen ikusteko espaloietan tinko-tinko geundenon arnasestua genuela kantu”), DiarioVasco (“Aurrera segitzen dugu lanean, baserriko pausoan, mantxo, baina beti aurrera begira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

pausoan 16: Herria (“Orhi mendian hegaldatu ta, urrun pausoan Baigura”), Bernardo Atxaga 2 (“Segizioaren pausoan jarraitu nuen handik aurrera”), Josu Zabaleta 4 (“Nire oroimenean bizikleta urteak dira haiek: eskolarakoan Zumarragatik Etxeberriarenera ezin konta ahalako sailetan ikusten ditut langileak, denak urdin, denak bizikletan, astiro, ia oinezko pausoan; bazkal ondoren eskolarainoko bidea luzeagoa da; baziren gorakoan bizikletan eramaten gintuztenak; beste batzuek ez: haiek gaizto”), Pablo Sastre (“Laiadun gizona bere pausoan dabil, ondo arnasa hartu, bizi da, pentsatzen du, sentitzen du bizitza”), Joan Mari Lekuona (“Urteak eta urteak ematen dituzue zuen pausoan ibiliz eta ez duzue aurrera egiten”), Iñigo Aranbarri (“Gonbidapena onartu, astean-astean hedabideek erakutsitako pausoan hasi, eta ohartu orduko, larru gorririk natza, prentsaz ez ezik munduaz eta mundutarrez dudan iritzia orriotan zabalduta”), Unai Iturriaga (“Sabeletik zetozkion orroak kanpotik ere aditzeko modukoak ziren ordurako, udal bandaren martxa jotzen zuten pausoan”), Joanes Urkixo (“Gero, etsaiak nahikoa urrun zeudela ikusirik, zaldia pausoan jarri eta zubia zeharkatzen hasi zen”), Irene Aldasoro (“Corleyk burua itzuli zuen nork hots egiten zion ikusteko, eta lehengo pausoan jarraitu zuen”), Juan Kruz Igerabide (“Neure herren eta guzti, argal eta zaildua bainengoen ordea, besteen pausoan aise ibiltzen nintzen mendian, basahuntzaren pare”), Pedro Alberdi (“Halatan, ez zuen jendearen aurpegietara begiratzen, baizik lurrera edo zerura, berandu dabilenaren hil edo biziko abia pausoan”), Ramon Saizarbitoria (“Atzerantz hasi zen ibiltzen kanpoko ate aldera; nik, bere pausoan jarraitu, eta itxoiteko, aterako nituela berriz ere behar ziren paperak, konponduko nuela arazoa esaten nion”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbio batzuk azpisarrera gisa jasota daude. Hau ere jasotzea komeni da (gaur egun dabiltzan bi adierak jasotzea komeni da: ‘Zelatunera 45 minutu dira, pausoan’ eta ‘Aurrera segitzen dugu lanean, baserriko pausoan, mantso, baina beti aurrera begira’).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa pauso sarreran.

pausoka
adb. Heg. Urratsez urrats. Egokitzapenak pausoka egin behar direla. Pausoka egiten omen da bidea.

Aztergaia: pausoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pausoka 4 aldiz (Euskaltzaindia: Arantzazuko Biltzarrak; K. Sarasola; X. Kintana; Unesco-ren Albistaria); pausuka behin (J. Butron).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pausoka : DFrec 1; AB38 3.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

pausoz pauso
adb. Gutxika-gutxika, pixkanaka. Ik. urratsez urrats. Pausoz pauso eta arian-arian zetorren hazkundea. Espainiako hamaika txapelketa, Europako beste hainbeste, Pekingo Olinpiar Jokoetako diploma; pausoz pauso, kirol ibilbide oparoa egin du.
Loturak

Aztergaia: pausoz pauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-07-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PAUSOZ PAUSO. "Passo a passo, pausoaz paso" Lar. Atzenean ere pausoz-pauso Veneciaratu zan. Aran SIgn 88. Anartean pausoz pauso eta arian arian zetorren hazkundearekin. In MEIG VI 36. Aldakuntza ekintzak pausoz pauso aurrera joiazan. Gerrika 270.

adib.: pauso 2 iz. Irud. Heg. Pausoz pauso eta arian-arian zetorren hazkundea. Bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu; horiek izaten ziren egin behar ziren pausoak. Ordurako, atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen.

pausoz pauso 301: Berria 121, Uztarria 50, EiTB 21, DiarioVasco 18, Argia 17, Elkar 16, Aizu 10, Consumer 9, Laneki 8, Elhuyar 7, Deia 6, Goiena 5, Erlea 4, Jakin 3, Karmel 3, Euskaltzaindia 2, HABE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

pausoz pauso 83: Berria 49, Herria, Karlos Zabala 3, Juan Luis Zabala 2, Fernando Rey, Xabier Mendiguren Elizegi, Iñaki Arranz, Urtzi Urrutikoetxea, Antton Olano…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.1.c): "bereiz idaztekoak [dira (...)] etxez etxe moduko bikoiztapenak (lehen osagaia deklinaturik, bigarrena biluzik)".

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: gradualmente.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa, baina erregularra. Adibide gisa jasoa dago eta aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

urratsez urrats aztertzean proposatu da pausoz pauso ere azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

amredita arruntak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa pauso sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak pauso sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper