5 emaitza orratz bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

orratz
1 iz. Ziri moduko atal mehe-mehea, gehienetan altzairuzkoa, mutur batean punta zorrotza eta bestean haria sartzeko begia duena, josteko, brodatzeko edo ehuntzeko erabiltzen dena. Ik. jostorratz. Haria orratz zulotik sartu. Gizon argia eta orratza bezain zuzena.
2 iz. Orratz buruduna. Ik. iskilinba. Orratz burua bezain txikia.
3 iz. Orratz buruduna, lepoko zapiak-eta lotzeko erabiltzen dena. Ik. buru orratz. Gorbatako orratza. Urrezko orratza paparrean. Besteek ipintzen omen dituzte lepokoak, baina orratzik gabe eta guztia estaltzen ez dutela.
4 iz. Pieza mehe luzea, gehienetan metalezkoa, mutur bat puntaduna edo zorrotza duena eta hainbat erabilera dituena. Ik. haize orratz. Galtzerdiak egiteko orratzak edo galtzerdi orratzak.
5 iz. Orratz formako tresna, oso fina, punta-zorrotza eta barne-hutsa, gorputzetik likidoak xurgatzeko edo bertan sendagai eta kidekoak barneratzeko, xiringa baten muturrean jarririk erabiltzen dena. Haurrak orratzen beldur izaten dira, baina zenbaitetan gurasoek kutsatua izaten da, haiek gehiago beldurtzen dira-eta haurrari orratzarekin zizta egin behar diotenean. Orratz hipodermikoa.
6 iz. Pieza mehe eta luzea, neurgailu eta kidekoetan neurriak edo kidekoak adierazteko erabiltzen dena. Erlojuaren orratzak. Airearen presioa orratz baten bidez adierazten da barretan.
7 iz. Iparrorratza, itsasorratza. Utzi ninduen ontzia hautsi eta orratz gaberik.
8 iz. Lumez mintzatuz, hegaztiaren azalaren barnean sartzen den hodi zatia.
9 iz. Harkaitz zorrotza. Patagoniako mendi eta orratzetan.
10 iz. Hosto luze eta oso estua, pinu, izei eta kidekoek dituztenen modukoa. Pinuari kendu zaizkion adarrak beren orratz eta guzti bertan uztea da onena.

Esaera zaharrak

Orratzak baino hariak luzeago behar du izan. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen. Orratzetik hariraino behar du jakin.

Aztergaia: orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adar-orratz 1 (Munita); aide-orratz 1 (NEtx); aize-orratz 1 (Erk Arran) / axe-orratz 1 (Altuna); argi-orratz 1 (Ag G); buruko orratz 1 (A BGuzur) / burukorratz (Mg PAb); elektrik orratz 1 (JE Ber); gal-orratz 2 (Ibiñ Virgil); galtz'erdi orratz 2 (Barb) / kaltzerdi-orratz 1 (Ag AL); galtzatorratz 1 (SM Zirik); galtzet-orratz 1 (Arr GB); itsas-orratz 3 (SP Phil; AA III) / itxas-orratz 1 (Añ LoraS) / itxasorratz 1 (Echta Jos); izotz-orratz 1 (Mde); jostorratz 32, B-G / jost-orratz 1 (JMB ELG); kadran-orratz 1 (O Po); mari-orratz, mariorratz bana (Ox); paparreko orratz 2 (Ag Kr; Or Eus); soinu-orratz 1 (MEIG); sorgin-orratz 3 (Mde Po, Zerb Azk); tximist-orratz 1 (Munita); zuzen-orratz 1 (Gand Elorri).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ximist-orratz IE 1 eta jostorratz B 1 izan ezik, guztiak G-EB dira: disekzio-orratz 4; eguzki orratz / eguzki-orratz bana; erloju-orratz 4 / erloiu-orratz 1 / erloju orratz 1; etxe-orratz 1; haize horratz / haize orratz / haizeorratz / haizorratz bana; ipar orratz 2 / iparrorratz 4; itsasorratz 1; jostorratz 12 (B 1, G-EB); kakorratz 1; segundorratz 1; sorginorratz 1; tximistorratz 2 / ximixt-orratz 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albainorratz (HiztEn); belorratz (HiztEn); burukorratz (HiztEn: "ik. buruorratz") / buruorratz (DFrec 1; HiztEn-LurE); disekzio-orratz (Euskalterm 1); erloju orratz (AB38 2) / erloju-orratz (AB38 2); gakorratz (HiztEn); galorratz (HiztEn); galtzeta-orratz (AB38 1); galtzorratz (AB38 3; HiztEn); gasolina-orratz (Euskalterm 1); gramilorratz (AB38 1); haitz-orratz (Euskalterm 1); haize-orratz (DFrec 1; Euskalterm 1; HiztEn) / haize orratz (LurE) / haizorratz (AB50 1); iparrorratz (HiztEn) / ipar orratz (DFrec 4; LurE); itsasorratz (HiztEn-LurE); jostorratz (DFrec 1; AB38 5; AB50 1; HiztEn-LurE); kateorratz (HiztEn); lemorratz (HiztEn); lore-orratz (Euskalterm 1); luma-orratz (Euskalterm 1) / lumaorratz (HiztEn: "1 Ik. kaluma; 2 Ik. erraki"); magneta-orratz (AB38 1); mariorratz (LurE; HiztEn: "ik. burduntzi); minutorratz (HiztEn) / minutu-orratz (Euskalterm 1); ordu-orratz (AB38 2; Euskalterm 1); ordulari-orratz (AB38 1); segundo-orratz (Euskalterm 1) / segundorratz (HiztEn); sorgin-orratz (HiztEn: "k. burduntzi); suge-orratz (HiztEn; Euskalterm 1); tximistorratz (HiztEn).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

2008-01-25eko erabakiaren arabera, erloju-orratza adibidea aipatuko da orratz sarreran.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orratz: ik. oharra s.u. eguzkiorratz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2008-01-25): adibide gisa jaso erloju-orratza.

orratz magnetiko
iz. Iparrorratza. Orratz magnetiko txiki batekin ari zela, ikusi zuen orratzak biraka jarraitzen zuela korronte elektrikoa zeroaten hari batzuez inguraturik baldin bazegoen.

Aztergaia: orratz magnetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 3 “Informatika sistemak eta teknologia berriak baliatuz, eta, girokonpasak bezala satelite konpasak ere benetako norabidea ematen duela kontuan izanik, seinale horiek diskriminatu egin ditugu, eta orratz magnetikoaren desbideraketan errorea ehunenetan jakitea lortu dugu, azpimarratzen du Martinezek” (Elhuyar); EPG: 0; ETC: 14 “Alabaina, orratz magnetikoa sentikorregia zeukan, eta norabidea seinalatu beharrean dena nahasten zuen” (Juan Luis Agirre).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

magnetiko adj. Imanari dagokiona, imanaren nolakotasunak dituena; magnetismoari dagokiona. Indar magnetikoa. Gertakari magnetikoak. Orratz magnetikoa: imanorratza

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Definitzailea ‘iparrorratza’ izatea egokiagoa da, imanorratza formarena ere hala delako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa orratz eta magnetiko sarreretan.

orratzain
iz. Tren bat trenbidez aldatzeko, errailak mugitzeaz arduratzen den langilea. Ik. errailtzain.

Aztergaia: orratzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orratzain 1, I. Aranbarri ("Orain bere garita atzean dagoen arren ikusi ezin duen orratzainak jarria du bide artezean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orratzain : Euskalterm 1; orratzezain : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orratzain : ElhHizt (orratz-zain), HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

'trenbideetako orratzak zaintzen dituena'. // EBBk soildua (1998-12-04).

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "orratzaina = guardagujas (oficio)".

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ez da erabiltzen, dakigunez. Eta horren zein premia dagoen ere ez dakigu (RENFEren hiztegian errailtzaina eman zuen Euskaltzaindiak); fr aiguilleur (du ciel) adierazteko balio izan dezake; baina zer erabiltzen da?

Grafiari oharra zor zaio

orokorki, loturik idazten da -zain osagaia; -tz + z- moduko elkarketa hau, ordea, berezia izan liteke, bestela konpondu beharrekoa; hala ere, lantaldeak uste du grafia hori dagokiola.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

Sin. errailtzain.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+z-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

trenbideetako orratzak zaintzen dituena.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "orratz-zain nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

orratzetik hari
1 adb. Batez ere Ipar. Hasieratik amaierara. Testamentu Zaharrean irakurtzen diren gorabeherak, orratzetik hari, denak egiak.
2 adb. Batez ere Ipar. Gai batek beste batera eramanda. Solas batetik bertzera, orratzetik hari, bakoitza zertan ari den kontatzera heltzen dira.

Aztergaia: orratzetik hari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ORRATZETIK HARI (L, S ap. A). a) De cabo a rabo. "Orratzetik hari kontatu niozkan oro (L, S), le conté todas las piezas según eran cosidas" A. Orratzetik hari (L). 'Gerthakari bat bere xehetasun guziekin ezagut-arazten denean'. Lander Eusk 1928 (IV), 316. Testament zaharrean irakurtzen diren gora beherak, orratzetik-hari, denak egiak. Herr 28-12-1961, 2. Platonek, orratzetik aria, bere asmoa aitortu bear izan zion. Zait Plat 16. Orratzetik harirano behar du jakin. O PrASJU 262. Orratzetik hari denak jakiten. EZBB II 83. Behar baitute hedabidek orratzetik harira esplikatu zer den eta zertarako den. Herr 26-4-2001, 3. b) Pasando de un tema a otro. Galdetu, orratzetik hari, non gogo zuen hil ondoan izan. Prop 1909, 202. Orratzetik hari, aixtur-ukaldi zonbait ere emanik protsimo-lagunari, huntarat erori zitzaioten solasa. Lf Murtuts 44. Orratzetik hari, galde egin zioten bazakienetz. Lf ELit 163.

adib.: hari 1 iz. Lihoz edo beste gai izpitsuren batez osatutako izpia edo izpi multzo bihurritua, luzea, mehea eta malgua. Josteko haria. Hari lodia, mehea. Jostorratzean haria sartu. Hari batetik eskegirik. Haria eten. Zarpa zaharrak hari zaharrez pasaratzen. Hari muturra. Hari guztiak lotzeko. || Esr. zah.: Orratzak baino hariak luzeago behar du. Orratzetik hariraino behar du jakin.

orratzetik hari 1, Elkar (“Orratzetik hari, honako berba hauek idatzi ditu Jose Santosek Moleskine beltzean, Otxategiko ganbaran gogokoa duen bazterrean eserita”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

orratzetik hari 10: Herria 5 (“Lasserre departamendu buruak, esku aldaketa horren esplikatzeko orratzetik harira”), Eneko Bidegain 3 (“Azkenean, orratzetik hari, gai minberagoen hunkitzera heltzen dira.”), Joan Mari Irigoien (“Goazen barrena, eta lasai mintza gaitezen, zeren eta orratzetik hariraino jakinarazi nahi bainizuke neure bizitzaren historia”), Daniel Landart (“Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa orratz sarreran.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

orratzontzi
iz. Orratzak gordetzeko ontzia. Josteko otzara bat, artazi eta haril eta titare eta orratzontzi eta enparau guztiekin.

Aztergaia: orratzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper