25 emaitza nora bilaketarentzat - [1 - 25] bistaratzen.

nora
1 adb. Zer tokitara? (Galdetzailea). Nora heldu gara? Nora joan? Nora bihurtuko ditut begiak?
2 adb. (Zehar-galderetan). Ez dakizue nondik datorren, ez nora doan. Gertariek erabili gaituzte orbela bezala, nora ez genekiela.
3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo. Baduzu lasaitzeko, hor nora joana.
4 (hara-rekin korrelazioan). Ik. nora ere. Zu nora, ni hara noa.

Esaera zaharrak

Eguzkia nora, zapiak hara. Haizea nora, kapa hara.

Aztergaia: nora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: norabait, nora edo hara, nora ere: nora ere doan, hara noakizu atzetik, nora ezean: itsasontzia nora ezean zihoan, nora gabe, norako.

Zerrenda osagarriak

RENFE: "Nora: Destino".

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

nora edo hara, nora ere, nora gabe, noraezean / nora ezean.

Atzizkien araberako erabakiak

-ra gald.ekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: nora edo nora. || 1- Ikus 26. oharra ("nondik").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Forma berririk ez da orain erantsiko.

nora edo hara
Norabait. Gertatzen bazaio egun batzuetarako nora edo hara joan beharra.

Aztergaia: nora edo hara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nora sarrerari dagokion azpisarrera.

nora ere
1 (Perpaus kontzesiboak eratuz, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Nora ere begiak hedatzen baititut, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen.
2 (hara-rekin korrelazioan). Nora ere doan, hara noakizu atzetik.

Aztergaia: nora ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

NORA ERE, NORAT ERE (Dv). a) (Con bait- o -(e)n). A dondequiera (que). "Aux divers cas de ce nom on ajoute souvent l'explétif ere: non ere, nondik ere, norat ere" Dv (s.v. non). Tr. El único ejemplo meridional es de Orixe. * Zeren nora ere begiak hedatzen baititut, eztut aurkitzen zureganik kanpoan gauza flakorik eta eztagokeienik baizen. SP Imit III 59, 3.

LB: 0; EPG: “Asteburua La Platan iragan dute, nora ere bilduak baitziren 700 bat dantzari Argentinako alde guzietatik” (Herria), “Fereka egiten diozu, begiaz eta eskuz, haragizkoa balitz bezalaxe; behin eta berriro haren ondora itzultzen zara, gogoan erabiltzen duzu beti, nora ere joaten baitzara, zer ere egiten baituzu” (Josu Zabaleta), “Itsasoak, bere lege itsuan, nora ere ginderamatzan, haraxe joango ginen, eta gero kontuak” (Edorta Jimenez); ETC: 0 .

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: nora ere dondequiera que nora ere doan, hara noakio atzetik: allá donde va, yo le sigo; Adorez: nora ere: adb. a dondequiera (que); nora ere doan, hara noakio atzetik: allá donde vaya allá le seguiré; Labayru: nora ere 1 adb. erl. donde, al lugar que;

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: nora ere doan, hara noakizu atzetik.

[nora] nora ere (Perpaus txertatu baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Nora ere begiak hedatzen baititut, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen: begiak hedatzen ditudan lekura hedatzen ditudala, ez dut aurkitzen gauza flakorik baizen. || (hara-rekin korrelazioan). Nora ere doan, hara noakizu atzetik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta, baina adiera definituta, zein ere azpisarreraren 3. adieraren bidetik. Definitzea ezinezkoa balitz, adibide azaldu gisa mantendu beharko da.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ere: gald. + ere + bait-/-en.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nora sarrerari dagokion azpisarrera.

nora gabe
Helbururik gabe, galdu-gordean. Ik. noragabe. Erlekumea nora gabe hegan ari denean. Hizketa nora gabe dabil, atzera eta aurrera.

Aztergaia: nora gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

gabe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nora sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag. ("nora gabe ari da hegan"; cf. noragabe izlag.).

norabait
adb. Tokiren batera. Ik. nora edo hara. Mezara edo norabait joan behar zuenean. Saulen jendeak mendi guztia estali zuen eta David erpin batean zegoen, hil edo bizi, norabait irten beharrean. Azterketa honek beste norabait eraman ninduen ustekabean.
Azpisarrerak

Aztergaia: norabait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

norabait azpisarrera da gaur egun, baina sarrera izatea tokatzen zaio.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bait + -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Sarrera gisa jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Norabait kanpora zijoazela ziruditen" (Manuel Lasarte)". (2008-07-18)

norabait ere
norabait-en indargarria. Dena saltzen zuen, etxetik kanpora, norabait ere.

Aztergaia: norabait ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NORABAIT ERE. a) A algún sitio. "Norabait ere joan da (B)" Gte Erd 233. "Norabait ere joan bearko dugu (AN-5vill, BN-arb, S)" Ib. 286. Upela dana saltzen zuan, enbotellatzeko, etxetik kanpora norabait ere. BAyerbe 73. Baiña berori norabait ere ezkutatu. AZink 62. Ez badezute ume au norabait ere kanpora eramaten klima aldatzeko, oso gaizki ikusten degu. Albeniz 109. b) De alguna manera. "Hitz horiek aditzearekin norapait ere zabaldu zen haren bihotza, en entendant ces paroles, son cœur se dilata en quelque façon" Dv. Etxean pena guziak dirade kontsolatzen; / etxean zauri minenak noratbait-ere hertzen. Arb Igand 145. c) (Con subj.). "Norapait ere goan dadien, quelque part qu'il aille" Dv.

norabait ere 3: Euskaltzaindia 2 (“Erakusketa hau Euskal Herrian zehar agertzeko eta ikusarazteko pentsatua zenez gogoan dut Donostia eta Baionaz aparte Bilbo, Oñati, Maule eta beste norabait ere eraman zela”), Erlea (“Astelehe¬na eta ostirala jai izaten genuen, eta hondartzara joaten ginen, edo norabait ere, eta jai egunetan beti geunden gonbidatuta hango zerbeza lekuetara joateko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

norabait ere 2: Fernando Rey (“Iradokitzen zuen norabait ere eramanen ninduela lana bilatzera, turkiarrarekin egin zuen bezala.”), Koro Navarro (“Norabait ere beti”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

norabait azpisarrera da gaur egun, baina sarrera izatea tokatzen zaio. Hori egindakoan, norabait ere azpisarrera egitea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa norabait sarrera proposatu berrian.

norabide
1 iz. fis. Gorputz batek, higitzen denean, egiten duen bidea edo lerroa. Norabide baten bi noranzkoak. Sortalde-sartalde norabidean.
2 iz. Norbait edo zerbait nora doan adierazten duen lerro zuzena. Ik. noranzko. Euskaltzaindiak mende honen erdialdera hartu zuen norabide berriari eskerrak. Hitzen etorkiaren norabidea irauliz. Kontrako norabidean. Bat-batean, ordea, haizeak norabidea aldatu zuen.

Aztergaia: norabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Bide Seinaleak: gainerako norabideak (160. zk. 'otras direcciones'); norabide guztiak (170. zk. 'todas direcciones'); itzulbidea (22. zk. 'cambio de sentido').

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

norabide baten bi noranzkoak.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

norabide/noranzko formen adiera-banaketa argituko da.

norabideratu, norabidera/norabideratu, norabideratzen
da/du ad. Orientatu. Argi dago niretzat, nire barruan, nik, gogoak, nire adimena norabideratzen dudala; nire nahimenari agintzen diodala; eta nire oroimena gidatzen dudala.

Aztergaia: norabideratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1996-01-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

irudi bat norabideratu; irudi berdin norabideratuak.

Euskaltzaindiaren Arauak

norabideratu, norabidera, norabideratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

hurrengo pasaldian ikusteko utzia.

noraez
iz. Nondik nora jo ez dakienaren egoera, orientazioa galdu duenaren egoera. Hor dabiltza inurriak ere, atzera eta aurrera, gelditu gabe, itxuraz noraez zoroan baina izatez beren bizilekuak eraiki nahian. Heriotza tristea izan zuen andrazko hark: haluzinazioak, noraeza, paranoia eta hitz egiteko zailtasunak.

Aztergaia: noraez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan nora ez azpisarrera: Berron Kijote ("Eder guziek maite-miña sortu ta berenganatu egingo balute, gogoentzat zoramena ta nora-eza litzake").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noraez , 5: F.J. San Martin ("Marinetti bera ere noraezerantz doa"), Egunk 1992 ("Noraeza eta ezintasunaren artean ari da mugitzen"), I.V. de Sarasti ("Egoera iraultzea eta noraeza ekar zitzakeen"), MAtx 2 ("Helbideak behar bezala ez finkatzeak ere ekarri du noraezik, zalantzarik eta etsipenik [...] Noraezak barreiatutako abertzaletasun hori").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

noraez : DFrec 1 (Egin: "Bidearen noraeza"), AB38 1, AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

noraez : HiruMila (1 desocupación, rumbo, falta de sitio a donde ir; 2 ocupación mediana por no tener otra mejor; 3 necesidad casi inevitable), Casve EF (désorientation), DRA (1 desocupación, lit. a dónde no, no [saber] a dónde; 2 ocupación mediana por no tener otra mejor; 3 necesidad casi inevitable), PMuj DVC (1 necesidad, precisión, fuerza; 2 necesidad, indigencia, pobreza, falta; 3 ocupación mediana, desocupación, vacación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

nahasgarria izan liteke, 'zalantza' adierakoa baita (eta ez, adib., 'ezinbestea' adierakoa; baina cf. noraezean eta nora ezean arautuak).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: noraez.

noraezean
1 adb. Helbururik gabe, galdu-gordean. Ik. nora gabe. Itsasontzia noraezean zihoan.
2 adb. Ezinbestean. Ik. nahitaez. Ez ohi naiz sartu ardandegietan noraezean baino. Nire otoitzak dira laburrak, epelak, hotzak, noraezean eta nahitaez legez eginak.
Azpisarrerak

Aztergaia: noraezean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: itsasontzia nora ezean zihoan.

noraezeko
adj. Nahitaezkoa. Noraezeko premiak. Lan apal bezain noraezeko hori. Ezinbestekoa eta noraezekoa dela nahastekatze hori.
Loturak

Aztergaia: noraezeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-05-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: noraezeko / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. noraezeko (forma bakarra aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Kendu lerroa.

noragabe
adj. Helbururik ez duena, nora gabe doana. Ik. nora gabe. Gerra alferrikako eta noragabea.

Aztergaia: noragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: gerra alferrikako eta noragabea.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag. ("gerra alferrikako eta noragabea"; cf. nora gabe adlag.).

noragabetu, noragabe/noragabetu, noragabetzen
da/du ad. Orientazioa galdu edo galarazi. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Noragabeturik ibili zen hirian barrena. Hotzilduak eta noragabetuak, jitoan, naufrago apurtuen gisa, baina bizirik! Hondoratzeko puntuan egon da, hitzen izugarrikeriak noragabetuta. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bapore noragabetua, tifoiak hustutako portuan.

Aztergaia: noragabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

noragabetu 3: J.A. Arrieta ("Aitortu behar dizut, irakurle pazientziatsu horri, otsail aldean hona etorri berritan bezain noragabeturik nengoela"), P. Zubizarreta ("Gabrielle, aldiz, Marapoli ziutaterantza itzultzen zen, bakarrik eta noragabetu samarturik"), G. Aulestia ("roam v i v t noragabetu, bestetaratu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (bi idazlanetan jaso da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: noragabetu izond.

noraino
1 adb. Zer tokitaraino?, zer puntutaraino? (Galdetzailea). Ate-leihoak zabaldu, baina noraino?
2 adb. (Zehar-galderetan). Hona noraino heldu zen San Agustinen santutasuna. Ikus noraino joan naizen zure bila nire oroimenean. Lege horiek noraino betetzen diren beste kontu bat genuke. Ez dakit nondik noraino jo dezakeen Euskaltzaindiak auzi honetan.
Azpisarrerak

Aztergaia: noraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: norainoko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

norainoko.

Atzizkien araberako erabakiak

-raino gald.ekin.

norainoko
adj. Norainoko asmoetan hasiak garen gogoan eduki dezagun. Erremediorik bilatuko baldin badugu, gaitza norainokoa dugun jakin behar aurrenik.
Loturak

Aztergaia: norainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noraino sarrerari dagokion azpisarrera.

norako
1 adj. Zer tokitarako? Norako asmoak dituzu? Aurrera gabe, azaldu beharko dut norako asmotan naizen hemen.
2 adb. Begira ezazu, kristaua, norako eta norentzat markatua zauden. Hemen aurkitzen garen guztiok norako ote gara?
Loturak

Aztergaia: norako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Zerrenda osagarriak

BEZ: "Norakoa: Lugar de destino".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ra-ko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Norako gabe arkitutzen naiz eta garai beranduan" (Manuel Lasarte)". (2008-07-18)

noranahi
adb. Edozein tokitara. Ik. edonora; nora edo hara. Laster egizu hona edo horra, zoaz noranahi. Gaia estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda. Begira zeuden, Jesus noiz jaikiko zen, noranahi jarraitzeko. || Ik. nora ere. Nirekin eramaten nuen txistua, noranahi nindoala. Noranahi goazela, beti egongo gara Jaunaren aurrean. Eta noranahi joan, berekin daramate zeruko gozamena.
Azpisarrerak

Aztergaia: noranahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: noranahiko.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ik. EArauak 10.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

noranahiko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-nahi + -ra.

noranahiko
adj. Zernahitarako eta noranahiko oinarria. Larramendi izan da, lehenbiziko aldiz eta erabat, hizkuntza larrekoa noranahiko bihurtu nahi izan duena. Jenaro izango zen Joakinen itsumutila, noranahikoa.
Loturak

Aztergaia: noranahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

noranahi sarrerari dagokion azpisarrera.

norantz
adb. Zer aldetarantz? (Galdetzailea). Norantz zihoan? || Norantz ari garen jakiteko.

Esaera zaharrak

Norantz eguzki, harantz burusi.

Aztergaia: norantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-rantz gald.ekin.

norantza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, norantza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. noranzko].

Aztergaia: norantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh130 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

norantza 51 aldiz azaldu da, hauetako 46 ager. zientzia-mundukoak dira; 5 aldiz trafikoaren arloan erabili da; noruntzko bitan azaldu da, G.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

norantza a) [zientzietakoa]: DFrec 4; AB38 55; Euskalterm 16; b) [trafikokoa]: AB50 1; Euskalterm 1; HiztEn ("norantza: 1 norbait edo zerbait nora doan adierazten duen lerroa; 2 FIS. norabide jakin batean higitzeko dauden kontrako bi modu edo orientazioetako bakoitza").

norantza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, norantza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. noranzko].

norantza 133; noranzko 1322

Beste (edozein) iturritako erabilerak

norantza 24; noranzko 71.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuzen baten norantza.

Euskaltzaindiaren Arauak

norantza* e. noranzko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

osaera okerrekoa da: -rantz kasu-marka ez da izengilea; egokiagoa da noranzko, -ko izengilea duena; eta hau proposatuko du batzordeak, kontu eginik erabiltzaile jakinak izango direla, eta posible dela aldaketa.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. noranzko forma finkatu samar dago, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

noranzko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

noranzko
iz. Norabide batean higitzeko dauden bi eretako bakoitza. Norabide baten bi noranzkoak.

Aztergaia: noranzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

norabide baten bi noranzkoak.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-nzk-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ranzko.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

norabide/noranzko adiera-banaketa argituko da.

norat
adb. Ipar. Nora; norantz. Norat eginen dut, Jauna, ez bada zugana? Ez dakizu ez nondik heldu den, ez norat doan. Dudan zeuden norat behar zuten partitu.

Aztergaia: norat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Gramatikari dagokio -rat aldaerak euskara batuan zein leku duen argitzea.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra(t): cf. EGLU-I, 252: "Iparraldeko euskalkietan, halere, -ra horren ondoan -rat ere erabiltzen dute".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: norat.

noratar
1 adj. Norakoa, Norari dagokiona.
2 iz. Norako herritarra.

Aztergaia: noratar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Nora / noratar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

noratsu
adb. g. er. Nora gutxi gorabehera? (Galdetzailea). Aditu eta jainkoen erantzun goretsiok noratsu jo duten ikus.

Aztergaia: noratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu gald.ekin.

noratu, nora/noratu, noratzen
da/du ad. zah. Nora joan; nora eraman. (Galderetan eta zehar-galderetan). Eta noratzen ote dira beren Jaunak nahi duena egiten dutenak? Ken ditzadala zugandik nire begiak?, ordea, noratuko ditut? Beste biak noratu ziren ez dakigu.

Aztergaia: noratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

noratu, nora(tu), noratzen. da/du ad. Zah.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

noratu, nora(tu), noratzen.

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper