5 emaitza kurrinka bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

kurrinka
1 iz. Txerriek, basurdeek eta kidekoek egiten duten hotsa. Eman diezaiotela elefanteari azukre koxkor bat, eta egingo du kurrinka txiki bat.
2 iz. Marmarra, marmarioa. Kurrinkak eta zinkurinak.
3 iz. Haizeek hesteetan egiten duten hotsa. Ik. korrokada 2; korroka 3; gurgur 1. Sabela sekulako kurrinketan ari delarik.
4 iz. Karranka. Itzulpen honetako hizkerari leku malkarretan barrena dabilen gurdi zahar negartiari baino kurrinka eta karranka gehiago dario.
5 adb. Kurrinkaz. Ik. kurrinkaka. Kurrinka doa basurdea basora.

Esaera zaharrak

Urdea hil eta kurrinka bizi.

Aztergaia: kurrinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: kurrinkaz .

kurrinka egin
ad.-lok. Kurrinka-hotsa atera. Txerriek adiskidetsu erantzuten zioten atsoari, kurrinka eginez.

Aztergaia: kurrinka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KURRINKA EGIN "Gurrinka, kurrunka egitea [...], faire entendre des grognements" H. Gurrink egiten du. It Fab 30. Begiak armaturik gurrinka egiñaz [zakurrak]. Ib. 254. Ixil hura [urdea] ez zaiteken kurrinka egitetik. Gy 11. Kurrinka [...] eta arrantza egiten. MIH 328

adib.: kurrinka 1 iz. Txerriek, basurdeek eta kidekoek egiten duten hotsa. Kurrinka egin. Eman diezaiotela elefanteari azukre koxkor bat, eta egingo du kurrinka txiki bat. Urdea hil eta kurrinka bizi (esr. zah.).

kurrinka egin 1, Berria (“Sanofi-Aventis. Gerard Le Fur kontseilari ordezkaria kaleratuko duela jakinaraztea nahikoa izan zuen Sanofi-Aventisek %7,15eko kurrinka egiteko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kurrinka egin 4: Joxan Elosegi (“Kurrinka egiten nuen beti ametsetan, eta gainean egin nuen behin pixa, aitor dezadan”), Koro Navarro (“Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean”), Patziku Perurena (“Beraz, gizona, kurrinka egiten dakien zerria da, hobenean, eta gizadi osoa gara ia amerikar”), Juan Garzia (“Ez zegoen kaiorik; 'moko-itsusi' esaten dieten txoriok baino ez, zurrungan ari balira bezala kurrinka egiten duten eta eguzkia irten ondoren desagertzen diren horietakoak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa zaunka egin, arrantza egin eta irrintzi egin formak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kurrinka sarreran.

kurrinkaka
adb. Kurrinka eginez. Ik. kurrinkaz. Txerri horiek, beti kurrinkaka.

Aztergaia: kurrinkaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

kurrinkari
adj. Kurrinka egiten duena, kurrinkaz ari dena. Abere kurrinkariak. Tripa hutsa, kurrinkari.

Aztergaia: kurrinkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

kurrinkaz
adb. Kurrinka eginez. Ik. kurrinkaka. Txerriak ere hasten dira kurrinkaz. Barnea kurrinkaz hasia nuen haatik, eta nik jateko mikorik ez! Sabela kurrinkaz ari zait.
Loturak

Aztergaia: kurrinkaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kurrinka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper