24 emaitza itzal bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

itzal1
1 iz. Gorputz batek sortzen duen gune iluna, argi iturri bateko izpien aurrean jartzen denean. Ik. itzalpe; geriza; gerizpe. Intxaurrondo handi batzuen itzalean. Artaldeek itzala bilatzen duten garai honetan. Argi eta itzal zenbait.
2 iz. Gainazal batean eratzen den itzalgunea, argi izpiak igarotzea galarazten duen gorputzaren ingurua nolabait irudikatzen duena. Ik. errainu 2. Arratsaldean, zuhaitzen itzala luzatzen denean. Gorputzari itzala darraion bezala. Itzala bezain isila.
3 iz. Babesa. Zure itzalaren azpian bizi dira. Hor dauzkagu Bonaparteren itzalean lanari ekin zioten langile apalak. Senideen itzaletik alde egin zuenean.
4 iz. (Lekuzko atzizkiekin, ‘leku ezkutua edo iluna’ adierazteko). Geroztik hona erdi itzalean egon da. Hor egon direla badakigu, eta itzaletik argira ateratzeko lana geurea dugu. Itzaletik mundua gobernatzen ari den jende botereduna.
5 iz. adkor. Espetxea, presondegia. Itzalean egona da bi urte. San Kristobalgo itzaletik atera nintzenean.
6 iz. Itxura, irudia, bereziki ahula edo hutsala. Hark ematen zuen bataioa ez zen Jesu Kristok ematen zuenaren itzala baizen. Gizonaren bizia itzala bezala suntsitzen da. Bi itzal besterik ez ginen lilurazko gau hartan. Eleberrigileak sortutako itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari. || Otsoaren itzalik ere ez da han gelditzen. Gezurra egiaren itzala da.
7 iz. Begirunea. Haren izen santuari zor zaion itzala eta lotsa. Itzal handia zion aitari.
8 iz. Begirunea sortzen duen gauza. Ik. itzalgarri 2; itzaltsu 2. Nondik ote datorkio jakintzari bere itzal eta lilura harrigarri hori? Ikerlan horri noraezeko deritzat, Euskaltzaindiak izena eta itzala gordeko baldin baditu.
9 iz. Norbaitek beste norbaitengan eragiteko duen indarra. Ik. eragin2. Badirudi erakutsi nahi izan duela une honetan bere boterearen itzala noraino iristen den. Gaur egun ere, AEBren itzala nabarmena da uharteen gatazkaren auzian. Menderatzailearen itzala.
10 iz. Alde goibela, okerra edo badaezpadakoa. Itzal bat izan zuen egun argitsu hark, orori alaitasuna nolabait goibeldu zigun itzala. Mintzaira guztiek bezala, baditu euskarak ere zenbait itzal.

Esaera zaharrak

Kaparrak itzala begitsu, bera iduritsu.
itzal2
adj. Itzaltsua; iluna. Baso itzala. Mendiak gorri, zokoak itzal. Eguraldia, bidaztien kopeta bezala, itzal ageri da. Bakardaderik itzalena.
itzal bihurtu
ad.-lok. Norbaiten atzetik edo ondotik ibili beti, behin ere bakarrik utzi gabe. (-en atzizkiaren eskuinean). Haren itzal bihurtu da. Nazkatuta nago; merkantzia etxean gordetzen dugunetik, nire itzal bihurtu da.
itzal egin
1 ad.-lok. Argiaren igarobidea eragotzi. Ezpondak itzal egiten digu ezkerraldetik. Aurrean jarri zitzaien hodei handi, egunaz itzal eta gauaz argi egiten zien bat.
2 ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek, bere nagusitasunagatik, beste norbaiten edo zerbaiten balioak edo merezimenduak neurri batean estali. Kirolari horrek ez du arlo horretan itzal egingo dionik.
3 ad.-lok. Babestu. Guztiz Gorenaren indarrak itzal egingo dizu.

Aztergaia: itzal egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

itzal egin (eta itzal-egin 1) 23: G 16 (Lard 4, adib.: "gero odeia, itzal egiñaz egon zan Tabernakuloaren gañetik", "Itzal egiñaz oi zegoan odeia sutu zan"; Jaukol Biozk: "Pikuaren ostoa Itzal egiteko, Ederregia zera Nekazaritako"; Or 4, adib.: "Itzal pixkaren bat egiten ziolako noski", "Amabi gizon jantzi beltzekin ba dira aski itzal eiteko"; Ir YKBiz: "Guziz Gorenaren indarrak itzal egingo dizu"; Zait Sof: "eskuaz begiei itzal egiñaz"; Basarri: "Goi mallako jakintsu danen iritzian, Itzal egiten du gaur Europa guzian"; Anab Poli: "Ez dakigu tokia berez itzala ba'dan ala ildakoen arriek itzal egiten ba'duten"; Ibiñ Virgil 2: "edaleei itzal egiten zien platanondoak", "eztu itzalik egingo"; Berron Kijote: "urre dizdiradun ariak balira artu zituan, eguzki-erraiñuari berari itzal-egiteko modukoak"); IE 7 (Lç 2: "Subiranoaren berthuteak itzal eginen draun", "Eta haren gainean gloriazko Kerubinak ziraden Propiziatorioari itzal egiten zeraukatela"; Dv LEd: "hori Jainkoari itzal egitea da"; Hb Egia: "Yupiter izanen da, nihor izatekotz, Yesusi itzal eginen dioena"; Jnn SBi: "Izpiritu Saindua jautsiko da zure ganat, eta Jaun-Goikoaren berthuteak itzal eginen darotzu"; JE 2: "ezpondak itzal egiten baitauku ere ezker aldetik", "Gaztendei handi batek egiten dako itzal"); itzala egin 6, G: Inza Azalp 2 ("Espiritu Santua etorriko da zure gañera ta Goienekoaren indarrak itzala egingo dizu", "agertu zitzaigun Espiritu Santua, Aren Ama-Birjiñari itzala egiñez"); Or Eus ("ba dakizue zer amoreri egiñen dion itzala"); NEtx LBB ("Baten batek itzala egiten al dizue?"); Munita 2 ("Iñausketak egin zuaitzaren adarrik zabalenak ondoko zugaitzarenak jo arte, azpikoai itzala egiten asi arte", "adar buruaz alkarri itzala egiten asten diranetik"). Ik. OEH argitaratuan, gainera: Tx in Imaz Auspoa: "Izan liteke ona / eta serbitzala, / bañan egiten diyo / arduak itzala".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

itzal egin 4, Eskual 1905 ("Arthoari aldiz kalte baizik ez dezakokete egin, itzal egiten baitakote buruari eta bai ere hezea han begiratzen"); A. Arrinda ("Larreak Lazkanori itzal egiten bai zion..."); Casve PetteB ("Xilhanko - Ostatüko gizatzarrak / orai aizatürik kanpo, / Herriari arauz eztie / itzal eginen haboro"); Urraspide 1981 ("utikan, itzal egiten didazu eta!"); itzala egin 3: Zabal 1976 ("Eta Portugaleko 'pezeroek' pentsatu dute, benetako marxistak kakatu behar zirela itzala egiten zietelako"); Kuxkux/3 ("Iristen garen momentuan makila bat lurrean tente sartu eta itzala egiten duen lekuan marka bat egin"); Zubk ("Bere barruan sartu dan sei ertzeko illuna, iru aldetara itzala egiñez, kubu bat biurtzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

itzal egin : EuskHizt (adib.), Lh DBF (AS: 1 donner de l'ombre, ombrager; 2 causer, faire ombrage, donner de la jalousie), PMuj DVC (AS: 1 sombrear, hacer sombra, ensombrecer; 2 vencer, ganar, superar, aventajar, sobrepasar); itzal-egile : PMuj DVC (1 sombreador; 2 umbrático) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF,HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

itzal sarrerari dagokion azpisarrera.

itzal handiko
adj. Begirune handia sortzen duena; izen edo prestigio handikoa. Itzal handiko gizona. Gizon argi haren esanak zein itzal handikoak ziren.

Aztergaia: itzal handiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ITZAL HANDIKO (G, L, BN, Ae, R; Dv, H). Ref.: A; A Apend. Respetable, honorable; prestigioso, famoso, importante. "Itzal handiko gizona, homme d'une grande influence" Dv. Zure anditasun itzal andikoa. Añ EL2 198. Gizon lotsa ta itzal andiko batek. Ur MarIl 83. Alako lagun lotsa ta itzal andikoai jaokezan asmo ta borondate ona. (1864). BBatzarN 229. Gizon argiaren esanak zein itzal andikoak ziran. Lard 495. Itzal handiko arnoa. JE Ber 28. Itzal aundiko izenak lauak, euskal yakintza gai berezitan. Y 1933, 4. Itzal aundiko Beltxa. Or Eus 369. Izan zaite garbi, itzal aundikoa. MAtx Gazt 35. v. tbn. Izt C 248. AB AmaE 69. Mde Pr 309. Itzal handiagoko gipuzkoarrentzat. JE Ber 45

adib: itzal1 7 iz. Begirunea sortzen duen gauza. Ik. itzalgarri 2; itzaltsu 2. Itzal handiko gizona. Gizon argi haren esanak zein itzal handikoak ziren. Nondik ote datorkio jakintzari bere itzal eta lilura harrigarri hori? Ikerlan horri noraezeko deritzat, Euskaltzaindiak izena eta itzala gordeko baldin baditu.

itzal handiko 99: Aizu 2 (“Gogoan daukat, familiako emakumeez gain, auzoko itzal handiko emakumeak ere azaldu zirela”), Deia 2 (“Bere berbak itzal handiko abizen horienekin adastu ditu Lukik”), Elhuyar 2 (“Itzal handiko gizonak, eta buru argi nekaezinak”), Elkar (“Itzal handiko zenbaiten aholkuak jaso ondoren, autorearen baimenaz neuk eman bainien idazki hauen berri, argitaratzera ausartzen naiz orain, aldi batez behintzat politika eta alderdien ohiko bitxikeriak baino entretenimendu hobea izan litezkeelakoan gure aitoren seme gazteentzat“), Consumer 2 (“Itzal handiko gizonak”), Berria 55 (“Desegin aurretik, moteltzen hasi zenean, Alemaniako itzal handiko hainbat artista, idazle eta zinema zuzendarik ekin zioten RAFen borroka armatuak utzitakoa aztertzeari”), EiTB 23 (“Imagine that filmak Evan Danielson itzal handiko exekutibo finantzarioaren istorioa kontatzen du”), Jakin 3 (“Itzal handiko pertsona zen eskualdean, ezta?“), Karmel 2 (“Izan be, itzal handikoak eta oso ezagunak ziran Nafarroako San Joakim Probintzian eta handik kanpora be”), Argia 3 (Jose Luis Otamendi itzal handiko poeta da”), Laneki (“itzal handiko erreferentziazko arau bat”), Erlea 2 (“Mickaleen itzal handiko gizona zen kontzertinaren munduan”), DiarioVasco (“Izen eta itzal handiko dabiltza Lurdes eta Arantzazu eta Guadalupe, esate baterako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

itzal handiko 61: Berria 17 (“Asko eta itzal handikoak izan dira Corominesen kritikari detraktoreak eta askoz ugariago, berriz, gaiari buruz erreferentziatzat hartu duten adituak”), Herria (“Itzal handiko zuhaitza”), Jon Muñoz 5 (“Itzal handiko norbait bizi omen zelako”), Anjel Lertxundi 5 (“Nor ote den ere itzal handiko jaun hori!”), Karlos Zabala 3 (“Florentek, aurrerago, Robinez galdetu zion Gavardi, eta orduan honek itzal handikotzat jotzen zuela iduri izan zuen; gizon kementsua zen; eta, non zaildua zen garbi esaterik ez bazuen ere, oposizioko gizonen artetik gobernua gehien beldurtzen zutenetako bat omen zen.”), Jose Morales 3 (“Itzal handiko gizon bilakatu zen”), Elizen arteko Biblia 2 (“Noemik bazuen bere senar Elimeleken aldetik ahaide bat, aberatsa eta itzal handiko gizona, Booz zeritzana”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa itzaleko pertsona esapiderik erabiltzen ez denez. Itzal1eko adibideak kendu hortik eta sartu azpisarrera berrian.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa itzal sarreran.

itzalaldi
1 iz. Zerbait itzaltzen den aldia; itzaltzea; zerbait itzalita dagoen aldia. Haien fedeak ere izan ditu itzalaldiak. Zentzuen nahiz adimenaren itzalaldiak.
2 iz. Eklipsea.
3 iz. Argindar hornikuntzaren bat-bateko eta ezusteko etenaldia. Itzalaldi batek ilunpetan utzi zuen Londres hiria atzo arratsaldean.

Aztergaia: itzalaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
itzalarazi, itzalaraz, itzalarazten
du ad. Itzaltzera behartu. Bertako hizkuntza itzalaraztera saiatu ziren.

Aztergaia: itzalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

itzalarazi, itzalaraz, itzalarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

itzalarazi, itzalaraz, itzalarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(i)+a-

itzalezin
adj. Ezin itzalizkoa. Ik. itzalgaitz. Argi itzalezinaren antzeko irriñoa. Durundi itzalezina.

Aztergaia: itzalezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(i)+e-

itzaleztatu, itzalezta, itzaleztatzen
du ad. Itzalez estali, estali. Emazteen alde onak itzaleztatuz.

Aztergaia: itzaleztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

itzaleztatu, itzalezta, itzaleztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

itzaleztatu, itzalezta, itzaleztatzen.

itzalgailu
iz. Sua itzaltzeko tresna. Ik. su itzalgailu. Itzalgailuak hartu eta sua amatatzeko aukera ere eman zieten suhiltzaileek bertara hurbildu ziren haurrei.

Aztergaia: itzalgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan itzalgailu , Prop 1907: "Zabaldu nuen, begithartearen itzalgailu [...] kazeta zabalenetarik bat".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

itzalgailu : AB38 5, HiztEn, Euskalterm 8 (extintor) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // Eta 'extintor'en ordain estintore : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

itzalgailu : HezkAdmin (extintor).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

itzalgailu : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (itzalgailü: extincteur), DRA (cosa que oculta, para tapar), PMuj DVC (apagavelas, apagador, matacandelas, matafuego, extintor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal extintor / extincteur formen ordainak: itzalgailu : HiruMila, XarHizt; suitzalgailu : ElhHizt, Lur EG/CE, HaizeG FB; su-hiltzeko : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF (su hiltzeko) // Lur EF/FE: 1 itzaltzaile; 2 (su) itzalgailu // Casve FE: süehaiteko, süehogailü // PMuj DCV: 1 el que apaga = itzaltzaile, ats-emaile; 2 ext. de incendios = su-iltzeko // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): extincteur, trice; extintor de espuma extincteur à mousse; extintor de incendios extincteur d'incendie; it (S. Carbonell): estintore, che estingue; estintore (per gli incendi); ca (DCC): extintor -a; en (Collins): (de incendios) fire extinguisher; (de espuma) foam extinguisher; de (Langenscheidts): Lösch; (de incendios) Feuerlöscher, löschgerät; manual Handfeuerlöscher; seco (de espuma) Trocken- (Schaum-)löscher.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: extintor.

Ongi eratua da

forma berri-egokia, 'sute txikiak itzaltzeko tresna' adierazteko (eta cf. infra su-itzalgailu).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

itzalgaitz
adj. Ia itzalezina, nekez itzaltzen dena. Gar itzalgaitza.

Aztergaia: itzalgaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(i)+g-

itzalgaizka
adb. jas. Ezkutuka, isilean, gordeka. Ihesi itzalgaizka abiatzen da. Itzalgaizka ibiltze horiek. Itzalgaizka entzun.

Aztergaia: itzalgaizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Liter.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Liter.

itzalgarri
1 adj./iz. Itzal egiten duena. Zuhaizti itzalgarria. Itzalgarri arin bat da nire kapela.
2 adj. Itzaltsua, begirunea eragiten duena, begirunea merezi duena. Agure zahar itzalgarriak. Bazter itzalgarri eta erdi santuak.

Aztergaia: itzalgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

itzalgune
iz. Itzalean dagoen zatia edo gunea. Maila bakoitzean ageri ziren han-hemenka itzalgune batzuk, gutxi edo aski beltzak. Arloa tarteka estaltzen duten itzalguneak.

Aztergaia: itzalgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

4 ager. EB-EgAs: itzalgune 3: Txillardegi, Bitez, Urraspide; itzalune : Kortadi, E. in: Karmel, 1990.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

sistemaz erregularra da -gune/-une banaketaz, erabilixeagoa izateaz gain.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

itzali, itzal/itzali, itzaltzen
1 da/du ad. Erretzetik gelditu edo geldiarazi. Ik. iraungi; itzungi; amatatu. Kandela itzali. Ilintiak ere itzaltzen direnean. Maitasun irritsaren azken txingarra aseak itzali arte.
2 da/du ad. Argitzeari utzi edo utzarazi. Argia itzali zuen. Eguna urratzean eta eguna itzaltzean. Seigarren orduan eguzkia itzali zen eta ilunpeak zabaldu ziren lur guztian.
3 da/du ad. Tresna elektriko baten funtzionamendua eten. Irratia itzali du.
4 da/du ad. Zerbaiten bizitasuna edo karra ibitu edo desagertu. Jainkoaren haserrea obra onekin itzaltzeko. Ia itzali da ene begien dirdira. Egarria itzaltzeko.
5 da ad. Hil, zendu. C. Mathieu hazpandarra, bazterrak bere adimen argiaz hain luzaz argitu ondoan, emeki-emeki itzali da.
6 da/du ad. Hotsez mintzatuz, isildu. Haren ahotsa bat-batean itzali zen. Trumoia itzali.
7 da/du ad. Bistatik-edo, desagertu edo desagerrarazi. Hodeietan itzali da ilargia. Begien aitzinetik zaigu ibaia itzali. Sakramentu honek itzaltzen edo aienatzen ditu barrengo kezka guztiak. Hizkuntza bat itzali.
Ohiko lexiak

Aztergaia: itzali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

itzali, itzal(i), itzaltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

itzali, itzal(i), itzaltzen.

itzalketa
iz. Itzaltzea. Suteen prebentzio eta itzalketarako udal-araudia.

Aztergaia: itzalketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh63 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

itzalketa I . (Sust.). 1. Proyección de sombra. Zerbait itzalketa oriei [gorputzei] ark [eguzkiak] eragiteko. Mb IArg II 309. 2. Apagamiento, acción de apagar. Idatzi bitzate [suaren] itzalketan jardun diranen izen-abizenak. EAEg 6-3-1937, 1217. II (Adv.). En busca de sombra. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra. EZBB I 87

itzalketa 57: Argia 2 (“Baina egun gutxi behar izan zuen Vattenfall energi konpainia suediarrak nuklearren itzalketagatik 3.700 milioi euroko kalteordainak eskatzeko”), Berria 8 (“Ez dakigu, oraindik, Nafarroa Garaian ikusterik izango den, itzalketa analogikoak ETB amatatuko baitu herrialde horretan”), DiarioVasco 4 (“Gaur, gaueko 22:00etan, argi itzalketa proposatzen dute (etxe, taberna, kale, abar), eta bihar, greba eguna, honako mobilizazioak antolatu dituzte”), Euskal Herriko Agintaritza 21 (“Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak dituzten administrazioei haien lurralde eremutik kanpo jarduteko lankidetza eskatzea, beharrezkoa denean”), EiTB 8 (“10:00etan, berriz, Javier Txoperena, Ikusi enpresako arduraduna izango da, itzalketa analogikoaz berba egiteko“), Elkar (“Hiritik hurbileko mendien gailurrak askotan lainoz eta hodeiz estalita ageri ziren, eta gauez aproba moduan egiten ziren itzalketek ez zuten irtetera gonbidatzen”), Consumer 11 (“Gure kalean itzalketa gertatu zen”), Jakin (“Duela bizpahiru urtetik hona, itzalketa digitalaren aitzakian besteak beste, pantaila lauko telebistak ugaritzen ari dira gure etxe eta tabernetan”), Uztarria (“Argi itzalketaren bezperan, bihar, egitasmo beraren barruan antolatutako hitzaldia emango du Gorka Martijak (Bilbo, 1982), Latinoamerikan multinazionalen jarduera aztertzen duen OMAL behatokiko kideak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

itzalketa 3: Berria (“Neguko itzalketa saihesterik ez ei zegoen, Oriolen arabera «Espainia iparraldeko lur menditsuen» harira, ETAren su-eten iraunkorra ere ekarri du burura.«Itxaropentsu» dago”), Patxi Zubizarreta (“"Bost urte itzalketa eta bonbardaketekin, horra gure bekatuengatik ordaindu beharreko zorra”), Pello Zabala (“Eguberriz itzalketan dabilanak, bilatuko du Pazkoan supazterra”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta sartzekoa izan liteke itzaltze eta itzalaldi formekin egin den bezala.

itzalkin
iz. Eguzkitik babesteko erabiltzen den aterki antzekoa. Ik. eguzkitako. Itzalkin baten azpian irakurtzen. Itzalkin zabal batez eguzkitatik gerizatzen ziren.

Aztergaia: itzalkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

gaurko hiztegi-entziklopedietan -kin formakoa proposatzen da.

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

cf. supra eguzkitako.

Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

itzalkin zabal batez eguzkitik gerizatzen ziren.

itzalkor
adj. Erraz itzaltzen dena, itzaltzeko joera duena. Su itzalkorra. Haserre itzalkorra.

Aztergaia: itzalkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
itzalpe
1 iz. Zuhaitz batek edo kideko zerbaitek eratzen duen itzala, itzalean dagoen tokia. Ik. gerizpe. Gaztainondo zabal baten itzalpe gozoan. Kamioien itzalpean jarri ginen. Samina da gaur beroa itzalpean ere. Musika jotzeko aterpetxo bat erdian daukan itzalpe batera. Itzalpeetan kokatzen dira langileak. Bidetik barnago, itzalpe batzuen gibelean ikusten dugu hotela.
2 iz. Babesa. Jainkoaren itzalpe atseginean. Andre Maria nire Ama, zure itzalpera nator, etsaia ni galdu nahirik dabil eta. Har ezazu zure ontasunaren itzalpean.

Aztergaia: itzalpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-be/-pe

itzalpetu, itzalpe/itzalpetu, itzalpetzen
1 du ad. Itzalpean jarri. Etxegaina itzalpetzen duten zuhaitzak.
2 du ad. Babestu. Hodei argitsu bat etorri eta itzalpetu zituen.

Aztergaia: itzalpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

itzalpetu, itzalpe(tu), itzalpetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

itzalpetu, itzalpe(tu), itzalpetzen.

itzaltasun
1 iz. Beldurra, ikara. Zer itzaltasuna eta ikara zabalduko den munduan!
2 iz. Goibeltasuna. Bere baitako histura eta itzaltasuna estaliz.

Aztergaia: itzaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
itzaltsu
1 adj. Itzal handia egiten duena; itzal handia dagoena, iluna. Hosto berdeko zuhaitz handi eta itzaltsua. Baso itzaltsua. Presondegi itzaltsu, ke, su eta garrez betea.
2 adj. Begirunea eragiten duena, begirunea merezi duena. Agure itzaltsua. Hau zioten, hain itzaltsu agertzen zen Jainkoarekin hitz egiteak izutzen zituelako. Agur itzaltsu bat eginez.
3 adj. Goibeltsua. Bekoki ilun, itzaltsu eta haserretua.

Aztergaia: itzaltsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
itzaltze
iz. itzali aditzari dagokion ekintza. Gau-argien itzaltze hori egunaren itzuleraren seinale da. Itzaltze lanetan Iruñeko, Tafallako eta Zangotzako suhiltzaileek parte hartu dute.

Aztergaia: itzaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-03-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

itzaltzuar
1 adj. Itzaltzukoa, Itzaltzuri dagokiona.
2 iz. Itzaltzuko herritarra.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper