6 emaitza ikuste bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

ikuste
iz. ikusi aditzari dagokion ekintza. Zeruan, den bezala ikusiko dugu; eta ikuste horrek dohatsu bilakatuko gaitu. Ordutik, gurutze baten ikuste hutsak negar ugari eragiten zion. Mistikoen ikuste hori ez da begiz ikustea. Elkar ikuste haren ondorioa zein izan zen jakiteko.

Aztergaia: ikuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
ikusteko
1 adj. Ikusgarria, miragarria. Ikustekoa zen egun hartan Donibaneko hiria. Munduko gauzarik ikustekoenak.
2 iz. Ikuskizuna; ikustea merezi duen gauza. Zein ikusteko ederra!
Loturak

Aztergaia: ikusteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ikusi 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 izond. 'ikusgarria, miragarria': Ikustekoa zen egun hartan Donibaneko hiria! 2 iz.: Zein ikusteko ederra!

ikusteko izan
ad.-lok. Harremana izan. (Batez ere ezezko esaldietan eta galderetan). Ik. zerikusi. Ez dugula ikustekorik Indiako Erresumarekin. Zer ikusteko dut nik zurekin? Liburuarekin ikusteko gutxi duten eranskinak.

Aztergaia: ikusteko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ikusi 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

harremana izan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ez dugula ikustekorik Indiako erresumarekin.

ikusten denez
1 adb. Ikusten den bezala.
2 adb. Dirudienez, antza denez. Ikusten denez, eskola biek gauza bera egiten dute. Handikiro egindako afaria, ikusten denez.
Loturak

Aztergaia: ikusten denez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-01-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ikusi 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ikusten denez, eskola biek gauza bera egiten dute.

ikusterrean
adb. Ikusmenean, begien irispidean. Ikusterrean duen haranari begira.

Aztergaia: ikusterrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ikusterre 1 (Or Mi); ikusterrean 2 (Zait Plat).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ikusterrean 1: Zait.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ikusterrean: HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ikusterrean duen haranari begira.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ikusterrean duen haranari begira.

ikustez
1 adb. Ikustearen ondorioz. Ez da begia ikustez nekatzen, ez belarria entzutez asetzen.
2 adb. Bistaz, ikuste soilez. Ik. aurpegiz ezagutu. Ikustez ezagutzen ez duzuenek badakikezue, bederen, engoitik haren izena.
Loturak

Aztergaia: ikustez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IKUSTEZ (AN-gip-5vill, BN-ciz-arb, S ap. Gte Erd 113; Dv). Visualmente, por medio de la vista, de vista. Zuetarik separaturik denbora aphur batetakotz ikhustez, ez bihotzez. Lç 1 Thess 2, 17 (He ikustez; TB, IBk, IBe gorp(h)utzez, Dv begithartez, Bibl aurpegiz). Ikhustez eta enzutez [...] tormentatzen. Lç 2 Petr 2, 8 (TB ikhusiz). Mosuz, ikustez, enzutez [...] gusto loi txarra artzen dala. Añ EL1 135. Ikustez ezagutzen ez duzuenek. HU Aurp 80. Ez neban ezagutzen ikustez Aita Antonio. Alzola Atalak 106. v. tbn. Or Aitork 388. Xa Odol 43.

adib.: doi-doi(a) 1 adb. Ia ez; besterik ez. Ik. ozta. Doi-doia jasan ahaleko oinazeak. Hainbesteraino ahuldu zen, non doi-doi zutik egon ohi zen. Hirurogei zenbat diren doi-doia jakingo omen zuen. Hitz bat esan zuen doi-doia. Doi-doia ahamen bat hartzen nuela bidean. Doi-doi ikustez nuen ezagutzen.

ikustez 6: Bizkaiko batzar nagusiak (“batzordekideen eta batzorderatuaren arteko komunikazinoa ikustez eta entzutez egitea ahalbidetzen daben bitarteko teknikoak erabilita”), EiTB 2 (“Biktimak adierazi zuenez, erasotzailea ikustez ezagutzen zuen eta etxe-aldaketarekin laguntza eskatu zion“), Argia 2 (“Garai hartan bagenuen hainbat frustrazio eskualdunek, eta ikustez egun batean bi gazte haiek, Laboa eta Irigarai, abesten –nehoiz entzun ez nuen eskuaran, bestalde, horrelako berotasun eta autentikotasunarekin–, errebelazio handi bat izan zen enetak”), Euskaltzaindia (Bizkaiko batzar nagusietako agerraldi bera).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ikustez 9: Berria (“Geroa ez nuen argi ikustez”), Txillardegi 3 (“Egia esan, ikustez ezagutzen zaitut nik”), Janbattitt Dirassar (“Egia erran, ez zaitut ikustez hain arrotza”), Josu Zabaleta 2 (“Andresek ikustez ezaguna zuen, San Carlosen, haurgintzako klinikan, kolore argiko jantziz eta neskatoen kapela barregarri samarrez jantzirik ikusita”), Aritz Gorrotxategi (“Gainerakoak ikustez baino ez zituen ezagutzen”), Piarres Xarriton (“Ez nintzen ere ari izan Toledoko Artzapezpikua ikustez bederen ezagutuagatik, baina hobengabea zela sumatzen nuelako, ezen ikus nezakeen errazki, Erregek gain gainetik maite zuela, hainbeste bermatzen zenaz geroz haren defentsarako, ez baitzuen hori eginen Errege Katolikoak, uste izan balu fedea ukatua zuela gure gizonak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, entzutez bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ikusi sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper