ezagutu, ezagut, ezagutzen
1 du ad. Gogoan zerbaiten berri izan edo zerbaiten ideia eduki; norbaiten edo zerbaiten berri jakin. Ez dut hitz hori ezagutzen. Ezagutzen ditut arazoaren zailtasunak. Lan handi honetarako hautatua zela ezagutzeko argia Jainkoak eman zion. Inork ez du bere burua ongi ezagutzen. Sakonki ezagutzen ditu Lizardiren lanak. Ez du lehendik ezagutzen genuen bidea aurkitu besterik egin. Gizakiak oraindik sua ezagutzen ez zuenean. Lurraldea hobeki ezagutzeko. Ongia eta gaizkia ezagutzeko adinbat jakituria. Ezagutzen dut euskara, baina ez dakit euskaraz hitz egiten.
2 du ad. Norbait nor den gogoan izan edo ohartu; norbaitekin halako harremana izan. Kalean ikusi dut, baina ez nau ezagutu. Berehala ezagutu nuen. Ahotsagatik ezagutu zaitut. Ezagutzen dut, baina ez asko. Eskolatik ezagutzen dut. Norbait bistaz ezagutu. Donostian ezagutu nuen. Zure anaia atzo goizean ezagutu genuen.
3 du ad. Onartu, aitortu. Ezagutzen dut huts egin dudala. Ezagutu du oker zebilela. Gazteek ez omen dituzte gure alde onak ikusten, ez omen dute ezagutzen egin dugun lanaren balioa. Erdaldunek ez diote ezagutu ez aitortu Larramendiri gaztelaniak dion zorra. Aitak semetzat ezagutu eta etxean hazi zuen. Erregetzat ezagutu nahi ez zutelako.
4 du ad. Sexu harremanak izan. (Bereziki, Biblian eta kideko testuinguruetan erabiltzen da). Nola daiteke hori?, nik ez baitut ezagutzen gizonik.