209 emaitza esku bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

esku
1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina. Eskuin eskua. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Sorioneku dio Irulegiko Eskuaren idazkunaren lehen hitzak. Eskuko hatzak (Ik. eskuko). Eskua(k) zabaldu, hedatu. || Zahagia esku bakarrez jaso baietz.
2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.
3 iz. Eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku zurubia.
4 iz. Zerbaitetarako gaitasuna, trebetasuna. Egilearengan maitasuna, ahalegina eta esku trebea nabari dira. Ezagun dute, bai, ofizioak ematen duen esku trebea. Gorbataren korapiloa egingo didazu?, aitonak esku txarra dauka. Haurrentzat egundoko eskua duela erakutsi du hasieratik. Eskulturarako sentiberatasuna eta eskua zituen. Esku oneko sendagilea (Ik. esku ona izan).
5 iz. (ongile, lagungarri eta kideko izenondoekin, zerbaitetan laguntzen duen pertsonaren irudi bezala). Esku ongilea, errukizkoa. Heda iezadazu zure esku lagungarria eta goitiaraz nazazu leize honetatik. Bere esku ahaltsuaz.
6 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.
7 iz. -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.
8 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

Esaera zaharrak

Atzeak eskua latz. Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Hiri galduan auzia eskuan. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean. Mihiluzeak eskua labur.

Aztergaia: esku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en esku egon, esku-argi, esku bete: esku bete lan, esku eman: elkarri esku emanez, esku-erakutsi iz., esku hartu, esku-hartzaile, esku-hartze, esku-huska(ko), esku-hutsik, eskura (izan, egon, eduki), eskura eman, eskura ordaindu, esku sartu, esku-sartze, eskutik: etsaien eskutik galdu du bizia, eskutik eraman, eskutik eskura, esku-zarta 'txaloa', esku-zartaka 'txaloka', eskuz esku.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: - en esku utzi, eskua estutu , eskua ezarri , esku-ahur , eskua luzatu , eskuan , esku-argi , esku-arma , eskua sartu , eskua tinkatu , esku beteka , esku-emaile, esku-emate , esku-ezartze , esku-harmen, esku-harri , esku-pilota , eskutik eduki , eskuzko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

esku bete ("esku bete lan"); esku eman ("elkarri esku emanez"); eskuz esku; esku hartu, esku-hartze, esku-hartzaile; esku sartu, esku-sartze; esku-zarta, esku-zartaka; -ren esku egon; esku-huska(ko); esku-hutsik; eskura (izan, egon, eduki); eskura eman; eskura ordaindu; eskutik ("etsaien eskutik galdu du bizia"); eskutik eraman; eskutik eskura; eskuz esku; eskubakar; eskumotz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ESKU-rekin: ESKUZABAL // ESKUBARNE: paume de la main, ESKUERTSI: ukomilo; ESKUMAMI: carpe; ESKUMUTUR // ukare; ESKUNGAIN: garrot; ESKUGAIN: réserve, économie; ESKUGARBI: honnête: ESKUGO: droit; ESKUARGI: lanterna; ESKUPETIK: segeretuan; ESKUPILATU: froisser; ESKUTA: javelle; ESKUTATU // ESKUZTATU: manipuler; ESKUTIOGI: arrachide; ESKUXURI:alferrra; ESKUZUZI: torche; ESKUZARTA:txalo; ESKUZ ESKU" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: esku-emaile. Zuzenbidearen esparruan horixe erabiltzen da, aginduzko hitzaren antonimo gisa.

 - [E116]: a) esku-emaile proposatua du lantaldeak, azpisarrera berrien artean; b) azpisarrera berriak aipatu nahi ditu I202k, eta hurrengo itzulian ikus ditzakegu, informazioa bildu ondoren: esku-pertola eta eskuak jo ez ditut aurkitu OEHn eta XX. mendeko corpusean; esku-sare, bai, azpisarreran eman dute OEHn, baina testuetako adibiderik gabe; eta lehen itzulian eskainia dugu pertola: "pertola (arrantza-tresna). Sin. butroi".

 - [I202]:  esku-pertola ‘arrantzarako esku-sarea’ [trasmail arrantzarako sare handia da eta esku-sare sare txikia. Esku-pertola, berriz, arrantzarako sarea duen burdinazko uztai kirtenduna da. Kirtena zurezkoa izaten da]. esku-sare, eskuak jo ‘txalotu’.

 - Erabakia: (2008-10-31) AS: eskuak jo; esku zartak jo; esku-pertola Naf. eta -en esku utzi; eskua estutu; eskua ezarri 1 'atxilotu'. 2 'jo'. 3 'keinu erritual-sinbolikoa egin' (eskuak ezarri gisa ageri da maiz); esku-ahur; eskua luzatu 1 'lagundu'. 2 'jo'; eskuan [x-ren eskuan (egon,...) gisa erabilia]: gure eskuan dago bata zein bestea egitea; esku(-)arma; eskua sartu; eskua tinkatu; esku beteka; esku; esku(-)bonba; esku-emaile; esku-emate; esku-ezartze 'buru gainean eskuak ezartzea' (Eliza katolikoan, adib., ordenazio-erritua); esku-harmen g.er. 'esku-hartzea'; esku(-)harri 'segarria, zorroztarria, arraitza'; esku-huska; esku-huskako; esku-ikusi iz. g.er. 'esku-erakutsia'; esku(-)pilota g.er.; esku(-)poltsa; eskutik eduki; eskuzko

esku ahur, esku-ahur
iz. Ahurra. Ik. esku azpi; esku-zabal. Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen. Paper mutur bat gorde nuen esku-ahurrean.
esku argi, esku-argi
1 iz. Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena. Ik. kinke; kriseilu. Aitonak prestatu zizkien esku-argiak.
2 iz. Argi egiteko erabiltzen den esku tresna elektriko bonbilladuna, argi sorta norabide jakin batean igortzen duena. Ik. linterna 2. Esku-argia piztu eta hilobiaren barnera fokuratu zuen.
esku arma, esku-arma
iz. Eskuan eraman daitekeen arma. Hosto baten pare dardarka hasi nintzen, esku arma baten mutur beltza niri so sumatu orduko.
esku artean
Zereginez, proiektuez eta kidekoez mintzatuz, norbait une jakin batean lantzen edo erabiltzen ari dena adierazteko. Taldeak hainbat proiektu ditu esku artean. Esku artean darabiltzan zereginak. Badauka nahiko zeregina esku artean daukanarekin. Nola hartu duzu esku artean duzun erronka? Esku artean ditugun lekukotasunei bagagozkie. Ikertzaileek ez dute ezer garbirik esku artean. Bi aukera nagusi dituzte esku artean: (...).

Aztergaia: esku artean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh2025 2020-12-23 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ESKU ARTE, ESKUTARTE (En casos locales de declinación). Entre manos. (No incluimos los ejs. en sentido propio). Cf. Ax 85 (V 58): Orai eskuen artean darabiltzadan bekhatuak. Cf. eskuarte. Tr. Documentado en textos meridionales a partir de mediados del s. XVIII. Gizonak eskutartean dakarten gauz andiren bat bukatu ezkero. Mb IArg I 387. Esku artian dauken zeregina ez itxiterren. Astar II 202. Auntzak, ardiak, eta beste edozein gauza esku artean darabiltzatenak. Izt C 254. Esku artean darabiltan arloa. Ag Kr 72. Danak darabille esku-artian zeregiña. Kk Ab I 68. Ba-dauka naiko zer egiña esku artean daukanarekin. Inza Azalp 126. Esku-tartean darabilgun ikasketa ontan orixe nai degu. Ldi IL 78. Esku artean geien zerabiltzkiten gaiakin beren soñekoak egingo zituzten. JMB ELG 70. Lan au eskuartetik kentzea erabaki degu. TAg Uzt 157. [Uri-Eleiz nagusietako Arkibideak] apaiz onen esku artetik kendu ziranak. EAEg 25-10-1936, 132. Eta esku-artean ipiñi izan zaigun gaia eztabaidatu ondoren, auxe erabaki degu. Ib. 20-3-1937, 1324. Eskuartean dabilkiten auzi gaitza. Etxde JJ 177. Aspaldi esku-artean dudan lana. MEIG VII 73. v. tbn. Ur MarIl 77. Zait Plat 103. Osk Kurl 192. Vill Jaink 117. Esku artean 'a su alcance, a su disposición'.v. ESKURA (b). Dituanak esku artean osagarri bigun, erraz ta onak [...]. Añ LoraS 105. Orretarako, eskuartean zeuzkan bide guziak ontzat zituen. Zait Plat 117. San Martinek ere bai lehenago [esan du] , dirudienez, eskuartean ez dudan pasarte batean. MEIG VII 168. En (de, etc.) su poder, sus manos. Gauzea esku artera etorri jakon ezkero. Ag Kr 113. Diru apur bat esku-artean ebala. Echta Jos 356 (cf. eskuarte). Aren eskuartian itxi eban mutiko azartuak bere "prisionerua". Kk Ab II 102. Ezin ixango dozu nire esku arterik bixirik urten. Otx 69. Aien esku artetik iges egin zuen. Ir YKBiz 345. Xalbatek iges egin zion eskuartetik. Etxde JJ 182. Epailleak esku-artean zaukaze. Erkiag BatB 199. Esku artean aparteko etorririk ez duanarentzat. NEtx LBB 113. Esku artean pezetak ikusi ta geiago nai. BBarand 106. Badugu esku artean, edo irispidean bederen, horrelako multzo polita. MEIG VI 129. Esku artean ditugun lekukotasunei bagagozkie. MEIG VII 112. Bestelako itzulpena aterako zen aren eskuartetik.Ibiñ Virgil 24.

esku arte 2032: Aizu 45 (“esku artean”), Argia 155 (“esku artean”, “esku artetik”), Berria 724 (“esku artean”), Deia 68 (“esku artean”), Deustuko Unibertsitatea 5 (“esku artean”), DiarioVasco 105 (“esku artean”), Euskal Herriko Agintaritza (“esku artean”), Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (“esku artean”), EiTB 277 (“esku artean”), ElCorreo 5 (“esku artean”), Elhuyar 35 (“esku artean”), Elkar 411 (“esku artean”), Erlea 11 (“esku artean”), Consumer 28 (“esku artean”), Euskaltzaindia 7 (“esku artean”), Goiena 23 (“esku artean”), HABE 10 (“esku artean”), Jakin 50 (“esku artean”), Karmel 19 (“esku artean”), Laneki 13 (“esku artean”), UEU 19 (“esku artean”), Uztarria 20 (“esku artean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esku arte 736: Berria, Herria, Aingeru Epaltza, Joxemari Urteaga, Imanol Zurutuza, Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren Elizegi, Javi Cillero, Alberto LadronArana, Asisko Frantzizko, Monika Etxebarria, Sonia Gonzalez, Josu Landa, Oskar Arana, Koldo Izagirre, Iñigo Aranbarri…

LB: “Ahize AEK, hiru proiektu berri esku artean“ (Aizu); EPG: “Heldu den astean, beharbada, esku artean dudanari azken ukitua emandakoan.” (Aingeru Epaltza); ETC: “Laster izango duzue esku artean Euskal Herriko kultura gastronomikoaren lekuko aberatsa izateko sortu den sukaldaritza gida berria” (Berria), “Jatorrizko herrialdeetan eragin behar dela ohartarazi dute horiek, arazoa ez dakien esku artean lehertu etorkinak hartzen dituzten herriei” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: esku artean (eta gainerako leku-denborazko kasu-atzizkiez ere bai) entre manos esku artean daukadan zeregina bukatutakoan: cuando termine la tarea que tengo entre manosargitzen ez den bitartean, gai hau esku artetik kentzea erabaki dugu: mientras no se aclare este asunto, hemos decidido quitárnoslo de entre manos; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: esku artean / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

esku 3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, esku artean forman.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta arte sarreretan.

esku azpi, esku-azpi
iz. Eskuaren barneko aldea. Ik. esku ahur. Esku azpian bildu zuen berriro ogerleko dirdaitsua.

Aztergaia: esku-azpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ESKU-AZPI (V, G, AN ap. A; Dv). Palma de la mano. v. ESKU-ZABAL. * Esku-azpiaz bizkarrean txarrama atseginkiro igortzi bitartean. TAg Uzt 24. Eskuazpian bildu zuan berriro ogerleko dirdaitsua. Ib. 201. Poli, eguzkia aurrean, esku-azpitik begira zegoan. Anab Poli 51. "Esku-azpian izatea, avoir sous la main, à sa portée, à sa disposition, sous son autorité" Dv.

LB: “Biak eseri egingo dira. JONek utzi biblia eta arrosarioa zeuden lekuan kontuz. Orduan konturatuko da INES JONek aposito bat daukala esku azpian edo (raccorda Tolosakoarekin, non egin dio zehazki ebakia?)“ (EiTB); EPG: “Mikel Strogoff sentimendurik azaleratu gabe igaro zen, itxuraz, baina esku azpiak odoletan zituen, azazkalak haragian sartu-sarturik.” (Karlos Zabala); ETC: “Esku-azpiak bustiak nituela ohartu nintzen, eta telefonoari belarriaren eta sorbaldaren artean eutsiz, txaketa erantzi nuen.” (Xabier Olarra).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: esku-azpi; esku-zabal; esku-ahur palma (de la mano); Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

esku 1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta azpi sarreretan.

esku bete
iz. Eskutada bat. Esku bete porru eman zizkidan. || iz. Esku bete lan dabil.

Aztergaia: esku bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: esku bete lan.

esku beteka, esku-beteka
adb. Eskutadaka. Esku beteka banatzen zituen gozokiak.

Aztergaia: esku beteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS: esku-beteka / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bete-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

esku bonba, esku-bonba
iz. Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.
esku emaile, esku-emaile
iz. Esku ematen, laguntzen duen pertsona. Dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.
esku eman
1 ad.-lok. Eskutik heldu. Ik. eskuak eman. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen.
2 ad.-lok. Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. || Nik horri eskua eman?
3 ad.-lok. Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez.

Aztergaia: esku eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: elkarri esku emanez.

esku emate, esku-emate
iz. Norbaiti, agurtzeko, eskua estutzea. Besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.
esku erakutsi, esku-erakutsi
iz. Oparia, adiskidetasun seinaletzat eskaintzen den gauza. Bere esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aitarentzat esku-erakutsi handiak eman zizkion.
esku ezartze, esku-ezartze
iz. Norbaiten buruaren gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jartzea. Ikasleen esku-ezartze hura gaur egungo sendotzaren hasiera eta oinarria dugu.
esku hartu
ad.-lok. Parte hartu. Zerbaitetan esku hartu.

Aztergaia: esku hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esku hartzaile, esku-hartzaile
iz. Parte-hartzailea. Esku-hartzaileen artean, jende ezagun asko zegoen.
esku hartze, esku-hartze
1 iz. Parte hartzea. Irabazietan ere esku hartzen dute, eta esku-hartze hori bakerako bide ona da.
2 iz. Norbait, bereziki agintaritza, beste norbaiten jardueretan edo ekintzetan aritzea, haiek nolabait mugatzeko. Ik. esku sartze; interbentzio 1. Bi aldeek beren konponbideak eman ditzakete, kanpoko esku-hartzerik gabe. Europako Banku Zentralaren esku hartzea errefusatu du Alemaniako kantzilerrak. Liberaletan liberalenak ere esku-hartzearen alde daude orain. Esku hartze militar batek ez lioke mesederik egingo Turkia mugakidearen irudiari.
esku huska, esku-huska
adb. Pilota-jokoan, pala edo kidekorik gabe. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik. Esku-huska aritu.
esku hutsean, esku-hutsean
adb. Esku hutsik. Esku hutsean ez du bidaltzen bihotz onez datorrena.
esku hutsik, esku-hutsik
adb. Pertsonez mintzatuz, ezer gabe. Esku-hutsik gelditu. Ez dadila esku-hutsik ager.
esku ikusi, esku-ikusi
iz. g. er. Esku-erakutsia.
esku joko, esku-joko
iz. Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

Aztergaia: esku-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esku(-)joko 4, IE-G (JE Bur: "Badirela, gizon ala emazte, berek bakartasunean asetzen dutenak [...]. Harri, landare, tresna, esku joko, ez da kitzikagailurik gozatzeko on etzeienik"; Berron Kijote 3: "iñor zauritzeko edo lurreratzeko esku-jokorik?", "esku-jokoz saiatzeko asmoa artu zuan", "ez bait-zuan uste Santxoren esku-jokoa bitartean zebillenik"); cf. esku-joka 1 (Erkiag Arran: "agurka, kaixioka, esku-joka ta lepo-igurtzika jarduten dabe gazte ta zaarrak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esku-joko (eta -u) 4: B 1 (D.M. Bernaola: "soldaduak guztiz gogo onez artu ebeen esku-joku eta olgeta au"); G 2 (B. Latiegi: "Lurreko karta auek ere esku-jokurako dira", "Mister Todhounter kartak airera jaurtiaz egin oi dan esku-joku bat saiatzen aritu zaigulako"); EB 1 (P. Zabaleta: "Atsegin zuen herritarrei bere laneko trebetasunak erakustea, esku-jokoak egitea eta haien artean dibertitzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuz jokatu : AB38 1 (jugar a mano) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esku-joko PMuj DVC (1 prestidigitación; 2 maniobra, obra de mano); eskujokari : EuskHizt, DRA (esku-jokari: jugador de manos, prestidigitador), PMuj DVC (esku-jokari: escamoteador, prestidigitador); cf. esku-joka: DRA (aplaudiendo), PMuj DVC (manoteo, manoseo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

LBeh (2014-04-03): eskujoko 35, Berria (adib.: “Kaskaterraza, rokodromoa, tirolina, eskujokoak, jokoak (Kaskagorri konpartsa)”); esku joko 5: Berria 4 (adib.: “Denek ere umorea, kabareta edo esku jokoak egiten dituzte, baina nork bere berezitasunekin”), DiarioVasco (“Zazpinako modalitatean, indarrak garrantzi txikiagoa dauka eta esku jokoak handiagoa, ohiko errugbiarekin alderatuz gero, eta meleetan 3 jokalarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskujoko 3: Herria (“Asteburu guzian, Baionan, eskujokoen hirugarren topaketak”), Josu Zabaleta 2 (“Eskujoko kontuak dira hauek!”); esku(-)joko 9: Herria 3 (adib.: “antzerkian edo esku jokoetan ibiliko direnak egunez eta gauez publikoaren erdian”), Patxi Ezkiaga 2 (“Etorri eta berehala, ohol atzean edo gorda zen maisu Pedro, asmakizun hartako panpinak bere esku-jokoz erabiltzeko”), Filosofia apaingelan (“gure garaiko ilusionistarik txarrena ere lotsatuko lukeen esku-jokoa egin zuen”), Karlos Linazasoro (“Borreroak esku-jokoekin goxatzen dizkio azken uneak kondenatuari, honek mesedea eskatu gabe ere”), Jon Muñoz (“Baiezkoa eman zuen Maxek, mirespenez; nola prestidigitadoreak, karta-multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, bada, hala zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika! " garrasi egiten dizunean bezala”), Juan Garzia (“Ez da ilusionismoa ez esku-jokoa ere, baina haien mugan dabil”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: malabar* e. eskujoko. Eskujokoak eginez igaro genuen arratsaldea | esku-. Hona hemen 'esku(-)' duten zenbait hitz elkartu. Esku-argi, eskubaloi, esku bizikleta, esku bonba, eskuburdina, eskudiru, esku eskailera, esku freno, esku galga, esku granada, eskujoko (malabar*), eskulan, eskulangile, eskulangintza, eskularru, eskuleku, eskuliburu, eskuohe, eskuoihal, eskuorri, eskupaper, esku pilota, eskusoinu, eskutoki, eskutrapu, eskuzapi, esku-zarta, esku-zartaka, eskuzerra, eskuzorro.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

20.83: es malabar / fr jonglerie, tours d'adresse: Elhuyar: - / Nolaerran: esku joko, eskuketa (BN); eskuaire jokaldi / Zehazki: (juegos malabares) eskujoko(ak) / Labayru: - / Adorez5000: (juegos malabares) joko malabarak, esku-joko(ak).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia. Bide batez, malabar sarreran iz. kategoria gehitzea eskatuko zaio Euskaltzaindiari eta bukaerako –r gogorra den ala ez zehazteko (ikus HBOko eztabaida).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa esku sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

esku laburreko
adj. Zikoitza. Pertsona xuhurrak, zekenak, esku laburrekoak.

Aztergaia: esku-labur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zekena" (2005-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. esku laburreko

esku ohe, esku-ohe
iz. Ohe estu eramangarria, bi hagaren gainean ezarririk edo egitura gurpildun baten gainean eramaten dena, eriak artatzeko edo mugitzeko edo hildakoak garraiatzeko erabiltzen dena. Ik. ohatila; anda; angarila. Emakumea esku-ohean eraman dute helikopteroraino.

Aztergaia: esku-ohe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh88 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

esku(-)ohe 61; eskuohe 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esku(-)ohe 10; eskuohe 4.

Bestelakoak

adib: altxatu 7 du ad. Ipar. Hartu, jaso, bildu. Altxa ezazu esku ohea eta joan zaitez. Lur onean uzta txarra altxatu duenak hazia laster alda beza. Hil honetan gure herrian bizi direnen izen guztiak altxatuak izanen dira. Film zuzendariak ikusleen saria ere altxatu du.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da erabat gardena eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta ohe sarreretan.

esku on
iz. Trebetasuna. Esku ona duzu gauzak antolatzeko. Lagunduko diat?, esku ona diat sukaldean. || Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Aztergaia: esku on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

esku oneko esapide aztertzean, azpisarrera gisa sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta on sarreretan.

esku ona izan
ad.-lok. Trebea izan. Esku ona duzu gauzak antolatzeko. Erakutsi duenagatik, esku ona dik negozioetarako. Beti izan duzu esku ona sukaldean. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Aztergaia: esku ona izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 esku 8. Gusto. * Bere buruari aitortu behar zion emakume polita zela... Esku ona izan zuela aukeratu zuelarik esaten zuketen haren adiskideek. Mde HaurB 32.

LB: “Txapelketaren zati handi bat zozketa bidez erabaki zen, eta Jesus Garcia Ariño eta Luciano Juaristi buruz buruko txapeldun ohiek esku ona izan zuten bolatxoak ateratzen, lau adar oso orekatu egituratu baitzituzten” (Berria), “Esku ona daukazu harremanetarako” (EiTB), “Eskola arteko pintura lehiaketa irabazi zuenean, ordea, maisuak amari Anjelek pinturarako oso esku ona zuela esan zion” (Elkar); EPG: “Orain, agintzen duen eskua lehen baino lasaiago dago: erakutsi du esku ona eta zabala duela” (Iñaki Segurola), “Esku ona zuen trapu zaharrekin jantzi berriak egiteko” (Arantxa Iturbe); ETC: “Esku ona daukazu, Julen.” (Fernando Morillo), “Uste dut nire txanda dela. Begira egon naiz eta oso esku ona duzu. Nabaritzen da ile apaindegietan eskarmentu handia duzula..” (Goenkale)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: esku ona izan tener buena mano; tener habilidad/destreza sendagile gazteak esku ona dauka gaixoak zaintzeko: el médico joven tiene mucha habilidad para cuidar a los enfermos; Adorez: esku ona du horrek: esa tiene mucha destreza; Labayru: 0

Bestelakoak

esku 3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta on sarreretan.

esku oneko
adj. Trebea. Esku oneko sendagilea.

Aztergaia: esku oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ESKU ONEKO (V-arr-gip, AN-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 2. Hábil. "Esku onekua, (adj.), de buena mano. Ez dot ikusi beste bat, aren moduko esku onekua gaixua zaintzeko" Etxba Eib. * Zonbatenaz baita langile bat ernea, jakina eta esku onekoa. Arb Erlis 89.

LB: “Ez dut zehazki bat gogoan. Duela bi urte Gaztetxeak etxebizitzaren aferari buruz egin zuena asko gustatu zitzaidan; nabari zen esku oneko norbait ibili zela tartean.” (Berria); EPG: 2 “Ama esku onekoa zan ni engainaten: "Jo horixe, kanta polita da eta".” (Xabier Amuriza); ETC: 20 “Esku oneko eta mihi zorrotzeko idazlea da Vidia S.” (Egunkaria), “Esku onekoa naiz janariak prestatzen!.” (Goenkale)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: esku oneko sendagilea: medíco muy experto; Labayru: 0.

Bestelakoak

esku 3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta on sarreretan.

esku onetan
adb. Gauzak behar bezala egiteko edo kudeatzeko gai den norbaiten ardurapean. (egon, utzi eta kideko aditzekin). Esku onetan dago hotela. Esku onetan utzi dugu ontziola. —Zer esango zenieke zuk bizi zenuen egoeran dauden emakumeei? —Oso esku onetan daudela.

Aztergaia: esku onetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 esku -- (Con adj. o determinantes) * Esku onetan zaude / guztiz, artaldea. It Fab 185. Haraz geroz, esku onetan ziren, Iñaziori aditzen baitzitzaion gizonetan. Laph 231. Errukarria Malentxo! Esku onetan erori bear du... Ag G 276.

LB: “Ni bezala 11 urtez bertan egon den batek esperientzia handiagoa izan dezake, baina badakit Reala esku onetan geratzen dela” (Berria); EPG: “Senargaia ezagutuko ez banu oraintxe bertan joango nintzateke badaezpada hura ezagutzera, baina egia esateko, nor den jakinda, badakit esku onetan zaudela eta ez duzula nire faltarik sumatuko.” (Arantxa Iturbe); ETC: “Emaitza zein-nahi ere den, bezeroek jakin behar dute esku onenetan daudela finantza eta familia premiak asetzeko»” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: esku onetan egon estar en buenas manos ez kezkatu; umea esku onetan dago: no te preocupes; el niño está en buenas manos; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

esku 3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta on sarreretan.

esku pertola, esku-pertola
iz. naf. Zurezko kirtena duen pertola txikia.
esku pilota, esku-pilota
iz. Eskuz jokatzen den pilota-jokoa. Guk nahi dugu neskek 14 urtetik aurrera ere esku pilotan jokatu ahal izatea. Igandean esku-pilotako bi partida izango dira.
esku poltsa, esku-poltsa
iz. Larruz, oihalez edo beste gairen batez eginiko poltsa, itxigailuz eta, askotan, heldulekuz hornitua, dirua eta hainbat gauzaki eramateko erabiltzen dena. Esku poltsa ireki eta orduan konturatu zen dirurik ez zeukala.
esku sartu
ad.-lok. Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

Aztergaia: esku sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esku sartze, esku-sartze
iz. Inoren egitekoetan aritzea. Ez da atzerriko inolako esku-sartzerik onartuko Irango auzian.
Loturak
esku zarta, esku-zarta
iz. Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen.
esku zartaka, esku-zartaka
adb. Txaloka. Esku-zartaka goretsi genuen guztiok. Esku-zartaka deitzen du ostalaria.
esku-harmen
iz. g. er. Esku-hartzea.

Aztergaia: esku-harmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskuharmen 4: Oihenart Taldea ("Merkatal kapitalaren eskuharmena siderurgian"), F. Arbizu ("Hizketan ikasteak, beraz, faktore organiko, mental eta afektiboen eskuharmena galdatzen du"), UZEI ("Eskuharmen sozialeko beste arlo batzuk kanpoan utziz, argi dagoena da [...] funtsezko garrantzia hartzen duela hezkuntzan"), Ararteko 1998 ("Urrats-kontratuetako eta eskuharmen soziofamiliarreko kontratuetako erabakiak idatziz jasotzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuharmen : DFrec 4 (L. Etxeberria: "estatuaren eskuharmena", "herritar ororen eskuharmena", "gobernuak ez du eskuharmenik honetan"; Egin: "kristau komunitateek ez dutela inolako eskuharmenik"), AB38 3 (hauetan 1 herritar eskuharmen), AB50 3 (hauetan 1 eskuharmen hein), Euskalterm 13 (hauetan 2 esku-hartze sinonimoarekin, eta 1 interbentzio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esku-harmen : HiruMila (ik. esku-hartze), Casve EF (esküharmen: intervention, participation), PMuj DVC (esku-armen: participación, intervención) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-men/-tze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

esku-hartzea.

esku-huskako
adj. Esku-huskako pilota-partida bat.

Aztergaia: esku-huska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

esku-labur
adj. Zikoitza. Probintziako funtzionario esku-labur zeken horiek bezalakoa.

Aztergaia: esku-labur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zekena" (2005-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. esku laburreko

esku-oin
iz. pl. Eskuak eta oinak. Begira iezaiezu nire esku-oinei. Begiak bezain maite eta esku-oinak bezain beharreko.

Aztergaia: esku-oin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKU-OIN. (Pl.). Pies y manos. v. OIN-ESKU. Tr. Documentado sólo al Sur. Hay testimonios desde mediados del s. XVIII. Begir egiezu nere esku-oñei. Mb IArg I 292. Esku-oñetan lotu. AA I 410. Arako esku-oñ untzez zulatuak. Añ EL2 227. Esku-oñak ebakirik. Lard 186. Aldendu nintzan, esku oñetan / Laztan gozoz mun egiñik. AB AmaE 14. Esku-oñak orziatuak. Arr May 29. Iltzez josirik esku oñetatik. Inza Azalp 14. Gurutzean ezartzen dituzu zure esku oñak. ArgiDL 96. Esku oiñak goxo limikatzen. Or Poem 520. Nere esku-oñak zulatu. NEtx Nola 39. Esku-oñak be guztiz daukaz motelduta. Bilbao IpuiB 209. Begiak bezain maite ta esku-oñak bezain bearreko. MAtx Gazt 48. v. tbn. Enb 103. SMitx Aranz 133. Ir YKBiz 530. Munita 94. Erkiag BatB 38. Luzatzen diozkatzu esku-oñ-besoak. Mb IArg I 174. Erakutsi zizkien bere esku-oin-saietsak. Ir YKBiz 530s

esku-oin 3: Consumer (“esku-oinetako izerdi-guruinak”), Berria (“esku-oinak burdinazko zirgiloetan lotu”), Argia (“esku-oinetatik ohera lotua ninduen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esku-oin 65: Asisko Frantzizko 37 (“Esku-oinak zulatu zizkidaten”), Elizen arteko Biblia 17 (“Bertan garbitzen zituzten esku-oinak Moisesek, Aaronek eta honen semeek”), Felipe Juaristi 4 (“Eta ondoren zurbildu egin zaizkie aurpegiak, gogortu esku-oinak, zurrundu hezurrak”), Patxi Zubizarreta 3, Itziar Otegi, Jose Antonio Mujika, Joan Mari Irigoien, Karlos Linazasoro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esku eta oin sarreretan.

esku-zabal
iz. Eskuaren barneko aldea. Ik. esku ahur. Esku-zabalaren gainean pipari kolpe batzuk emanaz.

Aztergaia: esku-zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ESKU-ZABAL (G, AN-5vill, B, L, BN, S ap. A; SP, Deen I 123, Añ, Dv, VocB, Iz To). Cf. eskuzabal. a) Palma de la mano. * Ganzutzen dira esku zabalak. AA I 537. Ez da izan esku zabalaren gainean baino gehiago. Hb Egia 145. Luzatzen bazioten esku zabala, etzuan biotzik zerbait eman gabe utzitzeko. Bv AsL 27. Bekokia joaz esku zabalakin. Apaol 80. Esku zabalez gonak gogor jota. A Ardi 97. Txairo ta alai eskutxabalean sei-neurriko bat gari eramaten. Or Mi 90. Bapatean esku zabalez bekokia joaz. Lek EunD 49. Agurean eskuzabala neskatxaren bizkarrean. JAIraz Bizia 46. Bere esku zabala Luisen sorbaldan pausatuz. JEtchep 54. Esku zabalaren gañean kolpe batzuk emanaz, garbitu ta sartuko zin berriz ere txapelapean pipa. Ataño TxanKan 43. v. tbn. Berron Kijote 19.

LB: “Krokodiloari buruzko informazioa ematerakoan, esaterako, haren deskribapena egiten digu: "esku zabal itxurako oinak ditu (...) gorputza ezkataz estalia. Odol hotzekoa da, eta eguzkitan jarri behar izaten du berotzeko” (Argia); EPG: “eskuetan hartzean, apurtu eta esku-zabala zulatzen zenien” (Elizen arteko Biblia); ETC: “Ugartek, betiko ohiturari jarraituz, bertara iritsi eta bere esku zabalarekin igurtzi zuen Damaren metalezko azala.” (Xabier Etxeberria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: esku-azpi; esku-zabal; esku-ahur palma (de la mano); Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

esku 1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku eta zabal sarreretan.

eskua altxatu
dio ad.-lok. Norbait jo edo jotzeko keinua egin. Ez dugu inoiz ikusi inori eskua altxatzen edo jotzeko mehatxurik txikiena ere egiten. Ez diot inori eskua altxatu sekula.

Aztergaia: eskua altxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ‘jo’ adiera ere azaltzeko.

eskua estutu
ad.-lok. Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten.

Aztergaia: eskua estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

estutu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

eskua ezarri
1 ad.-lok. Ihes egiten ari dena edo egin dezakeena harrapatu; atxilotu. Mutilak bizkor-bizkorrak ziren lez, ezin izan zien eskurik ezarri. Orduan, Jesusi heltzea nahi izan zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri. || Azartzen da bere aita zaharrari eskuak ezartzera, eta oraturik bere buruko ileetatik, eroaten du tatarrez. Apostoluei behin batean eskuak ezarri zizkien, eta itxian sartu zituzten, biharamunean auzi-legea egiteko.
2 ad.-lok. Jo. Monika gaizki tratatu zuela edo gizonak eskurik ezarri ziola inork ere aditu ez zuen.
3 ad.-lok. Norbaiten gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jarri. Ene alabatxoa hil hurren da: otoitz egiten dizut etor zaitezen eta ezar ditzazun eskuak haren gainean, senda dadin eta bizi dadin.

Aztergaia: eskua ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ezarri: -a(k).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 atxilotu. 2 jo. 3 keinu erritual-sinbolikoa egin.

Erabilera-oharrak

eskuak ezarri gisa ageri da maiz.

eskua luzatu
1 ad.-lok. Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.
2 ad.-lok. Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.
3 ad.-lok. zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

Aztergaia: eskua luzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Saio bat egin da 'lagundu' adierakoak lematizatzeko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskua luzatu 'lagundu' adierako 6 ager. jaso dira, G-EB: Lard ("Gosete izugarri au Ejipto'n, ez ezik, auzoetan ere sortu zan; beragatik Ejipto'koai bezala, atzerrietakoai ere Jose'k eskua luzatzen zien, eta zijoazkion guziak, eskatzen zutena, bere ganbaraetan arkitzen zuten"); Arr May ("Bearrean daudenai eskua luzatzea, bera zerbaiten bearrean geratiko bada ere, oiei limosna bat emanaz"); NEtx Antz ("Nere illunpe larri au argitzeko, iñoren esku lagunik ez da luzatu"); Munita ("Eta nagusiak etekin geiago artuko ote luke ta obetogo ikusia izango ote litzake mendi sallak gorri-gorri edukita maizterrari eskua pixkabat luzatzen ez diolako?"); Lab SuEm ("Zergatik alkarri eskua luzatu ez? Borondate on pizka bat, Jainko bedeikatu!"; MEIG ("Ez nintzen hara [Arrasateko Biltzarrera] agertu (...) Zorionez, han eta hemen eta bestetan egona den gure Euskaltzainburuak eskua luzatzen digu, hango eta hemengoak elkartzen dituen zubi erosoa"); ik. OEH argitaratuan eskua luzatu AS 'jo' adierakoaren 3: Mg 2 ("Gurasuari birao dongaren bat ezarri, edo eskuba luzatuten deutsana", "Izan didilla illa Gurasoari birao gaiztoren bat ezarten diona, ta orobat luzatzen badio eskua") eta CrIc ("Eskuba luzatubaz, illaz edo illeraginaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B-G, IE, EB dira eskua luzatu 'lagundu' adierako 7: J.A. Goiria ("Guztiai emon eta luzatu bear dautsegu eskua; maite ez gaitunari be bai; Jesusek maite dauan lez eta Jesusek oso-osoan maite dau"); Lab ("Ta iñoiz, edo beti, argalduta, erorita dauden erriak alkarri eskua luza bear diote"); P. Iztueta ("Umearen laguntza-eskaiak naturaz gurasoen biotzak kilikatzen dituanez, eskua luzatu bezaite, izkutuki barrukoenak baidakizkite"); Basarri ("Eusko Jaurlaritzak ere berriz, kontuak atera bearrak dauzka. Ainbat tokitan eta ainbat arazotarako dauka eskua luzatu bearra..."); Iratz ("Eskual-lurra eta / eskual-eliza / Ilunbez ilunbe / minez dabiltza: / Otoi! zeruan den / Aitari mintza / Gure ganat dezan / eskua luza"); Gte ("Hoiei eskua luzatu behar zaie"); J. Etxarri ("Nati Antxustegi ondarrutarrak ere luzatzen die lantzean behin eskua taberna kontutan laguntzeko"); esku luzatua(ren polika) 2: M. Pagola ("Maurice Thorez, kristauenganako esku luzatua-ren politika sortu zuena"); J.M. Torrealdai ("AKren esku luzatua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskua luzatu : DFrec 2 ('lagundu': "beste herri ukatueri eskua luza diezaiegun", "zenbait erakunde eta diruetxeri eskua luzatu ohi dio zuloa estaliko badu"), AB38 1 ('alargar la mano'), HiztEn (AS: 'lagundu'), LurE (adib.; s.u. luzatu: "eskua luzatu zion") // Ez dugu aurkitu ap. AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskua luzatu : EuskHizt (eskua(k) luzatu: adib.: "eskuak altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu"), ElhHizt ('poner la mano encima; pegar, golpear'), Casve EF (esküa lüzatü: s.u. luzatu; allonger la main), DRA (adibideetan, s.u. luzatu; Mg CO: OEHko testuinguru berean), PMuj DVC (esku-ren adibidetan: 'proteger, amparar, prestar apoyo'; eta luzatu-ren adibidetan: "tender o alargar la mano, B robar") // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

idatziz erabilia da, asko ez bada ere (ezaguna du P. Xarritonek, 'lagundu' adierakoa).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

luzatu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 lagundu. 2 jo.

eskua sartu
1 ad.-lok. Esku hartu. Neuk okertu nuen, ama; zuk ez duzu horretan eskurik sartu.
2 ad.-lok. Zirri(ak) egin.

Aztergaia: eskua sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

sartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

eskua tinkatu
ad.-lok. Eskua estutu. Eskua elkarri tinkatu.

Aztergaia: eskua tinkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

tinkatu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

eskuadra
iz. Gerraontzi multzoa. Eskuadrako jenerala. Kantauri itsasoko eskuadraren almirantea.

Aztergaia: eskuadra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'gerraontzi multzoa'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: lehen genuen eskuairaz gainera. Banaketa semantikoa adierazi beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

eskuadroi
1 iz. Zaldizko erregimentuaren zatia, kapitain batek agintzen duena. Esklaboen armada osoro suntsituta geratu orduko, eskuadroiek Sizilia osoa arakatu zuten hainbat hilabetez.
2 iz. Aireko armadako saila, batailoiaren kidekoa dena garrantziaren aldetik. Zeruan, hegoaldetik, beste bi eskuadroi azaldu ziren.

Aztergaia: eskuadroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: lehen genuen eskuairaz gainera. Banaketa semantikoa adierazi beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

eskuaira
iz. Angelu zuzenak marrazteko lanabesa. Erregela, konpasa eta eskuaira.
Azpisarrerak

Aztergaia: eskuaira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskuaira 3 ager. ('erregela': EB 2; 'talde': EgAs 1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: eskuaira 'erregela' 8 ager.; AB38: eskuaira 'escuadra' 18 aldiz, eskuairatu 'escuadrar' 4 aldiz; AB50: eskuaira 'erregela' 1.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "iz. 'angelu zuzenak egiteko lanabesa'"; eta AS gisa gehituz: eskuairan .

eskuairan
adb. Lerroez edo planoez mintzatuz, angelu zuzena egiten dutela. Ik. zut 2.
Loturak

Aztergaia: eskuairan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuaira sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(bi lerrok) angelu zuzena osatzen dutela.

eskuaire
iz. Ipar. Trebetasuna. Lur hautak, eskuaire bezainbat amodiorekin erabiliak.

Aztergaia: eskuaire

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'trebetasuna'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

trebetasuna

eskuak bete lan
Lan asko, lan handia. Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

Aztergaia: eskuak bete lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUAK BETE LAN. Un montón de trabajo. Gero-ere ba dago / eskuak bete lan. Izt Po 54. Garazik eta amonak eskuak bete lan. Or Eus 138. Eskuak bete lan egin dut ordukoz. Or Poem 529. Kennedy-k ere bolara ontan / eskuk bete lan baditu. Auspoa 39, 77. Eskuak bete lan eta illuna gaiñean! EZBB I 102

adib: esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

eskuak bete lan 4: EiTB 2 (“Aupa, Imanol. Zer? Udaletxean eskuak bete lan, ezta?”), DiarioVasco 2 (“Ikasleen artean euskararen erabilera sendotzeko asmoa dute eta aurten ere eskuak bete lan izango dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuak bete lan 3: Anton Garikano (“Zortzietatik aurrera hasi zen animazioa dendan, eta, zortzi eta erdiak alderako, eskuak bete lan zeukan Püchl andreak”), Joxerra Garzia (“Eta, esku sartzen hasita, hobe luke estatuak, edozein duelarik ere izena, Gescarteran, aurrekontuetan edo bakegintzan eskua sartzea, eskuak bete lan luke eta alor horietan”), Patziku Perurena (“Eskuak bete lanarekin bazabiltza, ez duzula betarik emakumea goxatzeko; lanik egiten ez baduzu, emakumearen kontura bizi zaren alferrontzi zuritzat joko zaituzte”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku sarreran.

eskuak eman
ad.-lok. Bi pertsonak edo gehiagok elkarri eskutik heldu. Ik. esku eman. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten.

Aztergaia: eskuak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUAK EMAN. (Generalmente acompañado de elkarri). Dar la mano, agarrar de la mano. "Eskuak alkarri eman zizkioten (G-azp, AN-gip, B)" Gte Erd 142. Bost gizonek eskuak alkarri eman eta besoak zabaldurik. Izt C 135. Batek besteari eskuak emon da aurrezkorako sokaturik. Ag Kr 55. Alkarri eskuak emanta, dantzasoka eratu zuten. A Ardi 69s. Gaixtoak eta Onak eskuak elgarri emanik daude. Ox 62. Artzainak hurbildu ziren bizkitartean, eskuak elgarri emanik, orok bat egiteko. Barb Leg 124. Eskuak emanez elkarri. Or Eus 24. Zortzi gizon bear dira, alkarri eskuak emanda, bera inguratzeko. Munita 50. Aurresku luze pozgarrizko bat egiteko alkarri eskuak emonda. Erkiag Arran 11. Bi gazte hok eskuak emanik elgarri. Xa Odol 325. Darse las manos los novios (en la boda). Aingerubak Tobias gaztiari eskubak emotera Saragaz joianian esan eutsazan berbak. fB Ic III 339. Dar la mano (como saludo). Bi adixkideak hartan behexi ziren, eskuak elgarri emanik. Laph 114. Eskuak emanda alkarri. Apaol 116. Eskuak eman obe zutela. Or SCruz 30. Adixkideki eman dituzte / denek eskuak elgarri. Etcham 239. Ganbarako laguneri eskuak eman zituzten. JEtchep 108

adib: eztitan adb. Oso pozik. Eztitan da, adurra dariola. Bi gazteak eztitan doaz. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik.

eskuak eman 4: Deia (“Baseliza baten ai-tzinean emakume talde ttiki bat ari da, elkarri eskuak emanik, borobilean, su handia bazter batean dutela”), ETB 2 (“Momentu batez eskuak emanda egoten dira”), DiarioVasco (“Horregatik egin zuen etxetik ihes, nahiago zituelako bizitzaren jipoiak jaso gizon arrotzaren eskuak emandakoak baino”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuak eman 3: Patxi Ezkiaga (“bejondeiola, halako eskuak emanda utzi zigun dohain ederrari”), Ramon Saizarbitoria (“aspaldi ez bezala bi eskuak eman baitzizkidan har niezazkion”), Gotzon Garate (“Ranchin batez ere, hasieran, kaleetan barna nindoalarik, nahiko balditurik gelditzen nintzen mutilak elkarri eskuak emanik ikusita”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da esku sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esku sarreran.

eskuak garbitu
du ad.-lok. Norbaitek, auzi baten aurrean, haren erantzukizuna bere gain hartzen ez duela edo hartan guztiz gogoz kontra parte hartzen duela adierazi. Zer da hori, politikoek eskuak garbi ditzaten asmatutako sistema bat? Bere garaian amiantoarekin lan egin zuten enpresek eskuak garbitu eta beren erantzukizuna saihestu nahi dute.

Aztergaia: eskuak garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

eskuak igurtzi
du ad.-lok. Berarentzat oso onuragarria izan daitekeen zerbait lortuko duela uste duenak atsegin handia hartu edo adierazi. Badira etorkizuneko egoera horri irrikaz, eskuak igurtziz begiratzen diotenak. Hedabideak eta agintariak, eskuak igurtzi, eta udak emango duenari begira dauzkagu jada. Onartu zuen eskuin mediatikoa eta politikoa eskuak igurzten ari direla.

Aztergaia: eskuak igurtzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

eskuak jo
ad.-lok. Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.
eskuak zikindu
ad.-lok. Egite itsusi eta gaitzesgarri batean esku hartu. Gure eskuak ez dira behin ere zikindu gurea ez denaren jabe eginaz.

Aztergaia: eskuak zikindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH:ESKUAK ZIKINDU. Manchar(se) las manos. (Uso fig.). Cf. ESKU-ZIKIN, ESKU ZIKINDUN. Gure eskuak ez dira beiñere zikindu gurea ez danan jabe egiñaz. Ill Testim 12. Zu aurrera beti; aurrera zuaitz-aldaketan. Kontuz beti eskuak zikindu gabe, baño aurrera. Munita 112. "Eskuak zikinduta" ekartzen diran txanponak. Ib. 106. Zugandik urrun loikeri dagite, iraizeko on puztagarriak maitatuz. Irabazi loia, eskuak zikintzen baititu. Or Aitork 120. Etxahunia neretzekotan, ez nuke Piarres-en odolarekin nire eskuak zikintzeko kezkarik izanen. Etxde JJ 42. Utzazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. MEIG VII 162 (v. tbn. MEIG III 46 eskuak odolez zikin ditzan baino lehen). Esku zikinduekin bekatu loietan elduko zera Kristoren mai Santura. Mg CC 255. Artikhi nituen lurrerat emaiten zarozkitan urreak. --Zergatik nahi darotak egin laido hori, erran zarotan berriz-ere, ala beldur haiz nere diruak zikhint dezaukan eskua? Prop 1905, 125. [Espetxean] odolez zikinduriko esku ta barru zital asko dago. Erkiag BatB 193

adib: zikin 1 adj. Orbanak, hautsa, hondakinak edo itxura itsusten dion zerbait duena. Anton. garbi. Etxeko arropa zikina. Eskuak zikinak zituen. Semearen ile zikinetan aritu zen zorriak kentzen. Aurpegi zikina garbitu besoarekin. Ur zikinak. Kale mehar eta zikin batean. || Lanbide zikinak maite ditu, baina urrutitik. Itxurari gengozkiola, sakoneko bereizkuntzak tapatu genituen, zikin garbi-nahiak egin ohi duenez.

eskuak zikindu 28: Deia 3, Elhuyar 2, Berria 5, EiTB 13, Argia 3, Laneki, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskuak zikindu 5: Herria, Berria, Jokin Muñoz, Lopez de Arana, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da esku sarreran ere jasotzea, adiera figuratiboa jasoz.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa esku sarreran.

Eskual Herri
[Oharra: Euskaltzaindiak, Eskual Herri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. Euskal Herri].
eskualdaketa
iz. Eskualdatzea. Jakinarazpen horrek eskualdaketaren oinarrizko baldintzak jasoko ditu.

Aztergaia: eskualdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-03-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh400 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskualdaketa 9: Pello Urzelai (“Eusko Jaurlaritzaren eskualdaketakoa baino haratagokoa“), Iban Santamaria (“Espainiako Gobernuak politika pasiboen inguruan inolako eskualdaketarik egitea uko egin ondotik”), Berria 5 (adib.: “eskualdaketa hori gauzatzeko”, “ez zuen azaldu eskualdaketa nolako baldintzetan gauzatzea espero duten”), Jokin Labaien (“makilaren eskualdaketa”), EiTB (“Lana Sustatzeko Politiken eskualdaketa nola egin behar den zehazten du Alderdi Jeltzaleak”).// eskualdaketa 409: Argia, Berria 29, Deia 4, Deustuko Unibertsitatea 203, DiarioVasco 4, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 21, EiTB 2, Consumer, Espainiako Gobernua 90, Goiena 2, Gomylex 43, Jakin, Karmel 3, Nafarroako Gobernua, UEU, Uztarria, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskualdaketa 8: Berria 4, Jose Morales 3, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: traspaso. / PFGZ: "Eskualdaketa: Transmisión". / BarnErrot: "Kupoa eta eskualdaketen balorazioa: Cupo y valoración de transferencias"; "Oinordetza eta Eskualdaketa Atala: Sección de Sucesiones y Trasmisiones"; "Eskualdaketa Zuzendaritza: Dirección de Transferencias".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

badu lehiakide hedatuagorik: eskualdatze arautua.

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa izan liteke. Euskaltermen ere ageri da. eskualdatze forma araua da.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. eskualdatze (arautua oraingoz aski delakoan).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ez da ikusten zein arazo egon daitekeen eskualdaketa bere horretan onartzeko.

 - [E116]: ongi eratua da, eta ez da izartxoa emanez gaitzestekoa; jaso beharrik ez badago, zerrendatik kentzea dugu irtenbidea.

 - Erabakia: (2008-10-31) kendu lerroa.

eskualdatu, eskualda, eskualdatzen
du ad. Zerbait eskuz edo jabez aldatu. Mila pezetako ederrak hor eskualdatu dira. Eskubide hori beste pertsona batzuei eskualdatzeko. Autonomia lurraldeetara eskualdaturiko eskumenak.

Aztergaia: eskualdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskualdatu, eskualda, eskualdatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskualdatu, eskualda, eskualdatzen

eskualdatze
iz. Zerbait eskuz edo jabez aldatzea. Ik. eskualdaketa. Eskumen eskualdatzea. Botere eskualdatzearekin egoera aldatu egin da.

Aztergaia: eskualdatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

eskualdapen modukorik egin ez dadin

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

-tze

eskualde
iz. Ezaugarri edo irizpide jakin baten arabera batasuna agertzen duen lurralde edo lur hedadura. Lurreko eskualde guztietan. Euskal Herriko eskualdeak. Ipar Amerikako eskualde batean. Herrialde, erregio eta eskualdeak. Ekonomia-eskualdeak. Artoaren eskualdea. Administrazio eskualdeak. Eskualdeko dantzak. Gure eskualdeko idazleen artean. Eskualde historikoak.

Aztergaia: eskualde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

barreneko eskualde; kanpoko eskualde; plano baten eskualdeak

eskualdeka
adb. Eskualdeetan, eskualdeen arabera. Frantzian, lehen aldiz boz horiek eskualdeka egingo dira. Elkarte honek antolatzen ditu eskualdeka bilkurak. Herrialde biak eskualdeka banaturik zeuden.

Aztergaia: eskualdeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

eskualdekatu, eskualdeka/eskualdekatu, eskualdekatzen
du ad. Eskualdeetan zatitu. Frantzia eskualdekatzeko saioak.

Aztergaia: eskualdekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskualdekatu, eskualdeka, eskualdekatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eskualdekatu, eskualdeka, eskualdekatzen

eskualdekatze
iz. Eskualdeetan zatitzea. Eskualdekatze legea.

Aztergaia: eskualdekatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

-tze

eskualdi
1 iz. Karta-jokoan, emanaldi bakoitza. Eskualdi batean guztia galdu zuen.
2 iz. Eragiketa bera errepikatuz egiten diren eskulanetan, eragiketa horietako bakoitza. Pintura eskualdi bat eman. Azken eskualdia eman eginari.

Aztergaia: eskualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'karta jokoan, jokaldia'. 2 pintura eskualdi bat eman.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 karta-jokoan, jokaldia; 2 ("pintura-eskualdi bat eman")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): eskualdi 1 iz. 'karta-jokoan, jokaldia'. 2 iz.: pintura eskualdi bat eman.

eskuan
-en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. (-en atzizkiaren eskuinean). Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.
Loturak

Aztergaia: eskuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

x-ren eskuan (egon,...) gisa erabilia: "gure eskuan dago bata zein bestea egitea".

eskuantze
iz. g. er. Trebetasuna, antzea.

Aztergaia: eskuantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

trebetasuna.

eskuar
1 adj. g. er. Eskumenean dagoena. Arimako eritasuna sendatzeko erremedio handia eta sendagai eskuarra.
2 adb. g. er. Irispidean, eskumenean. Eskuar eta inguruan izanik aukera guztiak. Eskuar dituen baliabide guztiak erabiliko ditu. Eskuar daukan zerbait hartu eta (...).

Aztergaia: eskuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oharra kendu eta adibide gehiago gehitu zein aditzekin erabiltzen den erakusteko (oharreko eduki falta da). (2021-11-23).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. g.er. 'eskumenean dagoena'. 2 adlag. g.er. 'irispidean' (izan, eduki aditzekin ageri da).

eskuare
iz. Nekazariaren lanabesa, hamar edo hamabi hortz dituen haga batek eta hari zut jositako gider batek osatua. Ik. arrastelu. Baserritarrak, sega erabili ondoren, eskuarea behar izaten du, belarra biltzeko. Larraina eskuarearekin garbitu. Eskuare hortza.

Aztergaia: eskuare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskuare, arrastelu

eskuaretu, eskuare/eskuaretu, eskuaretzen
du ad. Eskuareaz bildu, eskuarea pasatu. Belardia eskuaretzen ari dira.

Aztergaia: eskuaretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Erabili gabea da (bakarrak erabilia: Or): honelako gehienak hiztegitik kanpo geratzen dira; hau, berriz, multzo jakin bateko erregularra da (cf. goldatu, eskobatu, eskuilatu bezalakoak); gainera, ez du trabarik egiten.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eskuare(tu), eskuaretzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

eskuarki
adb. Gehienetan, arruntean. Harroputz direnak beldurtiak ohi dira eskuarki. Santuak ere horrela mintzo dira eskuarki. Xalbat ez zen eskuarki etxetik urruntzen.

Aztergaia: eskuarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskuarte
iz. Norbaitek dituen baliabideak edo ondasunak. (Batez ere singularrean erabiltzen da). Ik. eskugain. Bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako. Zenbat eta gehiago saldu, eskuartea gizenago. Bere eskuartea ugarituz doa. Sendo irauteko eskuarte guztiak erabili zituen.

Aztergaia: eskuarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'baliabideak': bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

baliabideak

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako

eskuarteko
iz. Eguneroko beharretarako esku artean erabiltzen den dirua, diru xehea. Traturako, gainerako gauzen gainetik, eskuartekoa behar izaten da. Ez du eskuarteko handirik behar izaten. Jaia denez gero, eskuartekoa eman beharko didazu.

Aztergaia: eskuarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'diru xehea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

iz. (besterik dira "esku arteko lanak" moduko posposiziaok)

Forma baten adiera(k)

diru xehea

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 1 izond. eskuarteko baliabideak; 2 iz. 'diru xehea' proposatu du.

 - [E208]:  Eskuarteko: ez da hau hitz honek daukan esangura bakarra, izlag. arrunta ere izan daiteke eta.

 - [E116]: ez dakit zein "izlag. arrunt" duen buruan E208k (postposizioari dagokiona, jakina, bi hitzetan idazten da: esku arteko [aztergaia]).

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan proposatu zaion adiera, 'diru xehea' alegia, kentzea erabaki da.

 - Erabakia: (2008-10-31) ok, utzi.

eskubakar
adj. Eskumotza. Ik. besomotz. Eskubakarra zen.

Aztergaia: eskubakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eskubaloi
iz. Zazpina jokalariz osaturiko bi talderen artean jokatzen den kirola, baloia, eskuak soilik baliatuz, aurkariaren atean sartzean datzana. Eskubaloi txapelketa.
Azpisarrerak

Aztergaia: eskubaloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: esku-baloi / ElhHizt: + / EskolaHE: esku-baloi

Zerrenda osagarriak

Prestas: esku-baloi: 64 lek. (B 10 / G 54). / HitzIrud: "eskubaloia = balón - mano".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

kalko bidezko osaera hala moduzkoa gorabehera, hedatua da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-baloi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

eskubaloian
adb. Eskubaloian aritu. Hemezortzi urte nituela Donostiara joan nintzenean eskubaloian jokatzera.
Loturak

Aztergaia: eskubaloian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta sarrerako eskubaloian aritu, jokatu adibidea azpisarrerara eraman.

eskubi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskubi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eskuin].

Aztergaia: eskubi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskubi* e. eskuin.

eskubide
1 iz. Zor zaiguna eskatzeko, legeak debekatzen ez duena eta bidezko dena egiteko, edukitzeko edo erabiltzeko ahalmena. Berezko eskubideak. Jainkoagandiko eskubidea. Hiritarren, langileen eskubideak. Eskubide agiria. Ezin ukituzko eskubidea. Zerbait egiteko eskubidea lortu. Eskubide osoz. Hitzik esateko eskubiderik gabe.
2 iz. pl. Egile eskubideak. Saioaren eskubideak erosi dituen Global Agency banaketa-enpresak hura zabaltzeko eginiko kanpaina.

Aztergaia: eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

politik eskubideak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera moduan, oinarrizko eskubideak eta giza eskubideak sartu beharko lirateke.

 - [E116]: ez dut uste E210k aipatzen dituenak azpisarrera gisa ematekoak direnik hiztegi arruntean (nahiz bestela izan daitezkeen kontuak bestelako hiztegietan), baizik adibide gisa, sartzea erabakiko balitz.

 - Erabakia: (2008-10-31) adibide gisa sartu giza eskubideak. eta AS: eskubide(-)abusu Zuz.

eskubide abusu, eskubide-abusu
iz. zuz. Eskubide bat bidegabe erabiltzea.
eskubide berdintasun, eskubide-berdintasun
iz. Pertsona guztiek eskubide politiko eta zibil berberak izatea. Garrantzi handiko tresna da hori emakumeen eta gizonen arteko benetako eskubide-berdintasuna lortzeko. Diskriminaziorik eza eta eskubide berdintasuna aldarrikatuko dituzte mobilizazioan.

Aztergaia: eskubide-berdintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 130 (Aizu 1, Argia 12, Berria 44, Deustuko Unibertsitatea 1, DiarioVasco 4, Europar Batasuna 1, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 3, Elkar 23, Espainiako Gobernua 1, Euskaltzaindia 3, Goiena 2, Gomylex 3, Jakin 11, Laneki 1, UEU 19); ETC: 399

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: eskubide-berdintasun 1 iz. igualdad de derechos / NolaErran: 0. / Euskalterm: eskubide-berdintasun (Zuz.).

Bestelakoak

feminismo iz. Emakumearen eta gizonaren eskubide berdintasunaren alde egiten duen doktrina. Feminismoaren sorrera eta helburuak. // aldarrikatu 2 du ad. Zerbaiten eskakizun edo defentsa aldarrika egin. Herrizaleak hasi ziren irlanderak salbatzea merezi zuela aldarrikatzen. Eskubide berdintasuna aldarrikatu dute. // homofobia iz. Homosexualen eta homosexualitatearen aurkako jarrera. Homofobia horrek eragozten du homosexualen eta heterosexualen erabateko eskubide berdintasuna. // [telebista] telebista programa, telebista-programa iz. Telesaioa, telebista-emankizuna. Telebista programa horietan zabaltzen dituzten ideiek ez diote mesederik egiten emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasunari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

eskubide erreal
iz. zuz. Pertsona batek gauza baten gainean duen eskubidea. Zordunaren ondasun higiezin edo eskubide erreal zehatz batzuei dagokienez (...).

Aztergaia: eskubide erreal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 63 “Eskatu den lehenengo idazkuna eskubide erreal bati buruzkoa denean eta aurkeztutako tituluaren bidez ondasun higiezinaren eskuraketa inskriba daitekeenean, legearen 205. artikuluaren arabera, bi inskripzio egin behar dira: finkaren jabari inskripzioa, eta gero eskubide errealaren inskripzioa” (Deustuko Unibertsitatea); EPG: 2 “Noiz ikusi da dignitate baten ikurraren irudiaren gainean oinarritzea dignitate horren eskubide errealak?” (Iñaki Iñurrieta); ETC: 1565 “Ondasun higiezinen edo eskubide errealen kontzeptua: zuzenbide zibilekoa” (EHU)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: eskubide errealak: derecho reales; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

erreal2 1 adj. Benetakoa. Liburuen eta bizitza errealaren arteko aldeei buruzko hausnarketa. Lurralde magikoa, baina guztiz erreala. 2 adj. Zuz. Eskubide erreala: pertsona batek gauza baten gainean duen eskubidea.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskubide eta erreal sarreretan.

Jakite-arloak

Zuz.

eskubidea eman
du ad.-lok. Adierazpen horrek laguntza ekonomikoa jasotzeko eskubidea emango dio langileari. Asko dira lepotik akreditazioa zintzilik eramateak denerako eskubidea ematen diela uste dutenak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea galdu
du ad.-lok. Lan eskaintza bati uko eginez gero, prestazioa jasotzeko eskubidea gal daiteke. Hungariak boto-eskubidea gal dezake EBko kontseiluetan. Frantzian, kondenatuak eskubide guztiak galtzen ditu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea izan
du ad.-lok. Oinarrizko Hezkuntza Akordioan jasotzen da curriculum propioa izateko eskubidea dugula. Desgaitasunen bat duten pertsonek eskubidea izango dute ikastetxe arruntetan eta ikastetxe berezietan doako irakaskuntza jasotzeko. Eskubide osoa du zeharo arbuiatzeko. Ezin ditut erabili haren gainean ditudan eskubideak?
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea kendu
du ad.-lok. Ez nioke inori kenduko kritikarako eskubidea. Hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea kendu zaiela nabarmendu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eskubidea kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

eskubidea urratu
du ad.-lok. Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eta independentziarako duen eskubidea urratzen duen konstituzioa. Sindikatuek helegitea aurkeztuko dute agindu berri horren kontra, edozein langileren greba-eskubidea urratzen duelako. Hori egitea frantses hiztunen eskubideak urratzea litzateke.

Aztergaia: eskubidea urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Pluraleko adibideak ere jaso.

eskubidedun
adj. Aipatzen den eskubidea duena. Zerua geuretzeko eskubidedun gara, zerurako eskubide hori Jesusek irabazarazi digu eta. || Kode Zibilaren herritarrak eskubidedun dira bizimodu zibilean.

Aztergaia: eskubidedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

eskubidezko
adb. Aipatzen dena izatea eskubidez dagokiona. Batzar Nagusien eskubidezko kideen erdiek baino gehiagok. Bai Espainia eta bai Frantzia eskubidezko estatutzat onartuak daude.
Loturak

Aztergaia: eskubidezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUBIDEZKO. Cf. eskubidezko. a) (Lo) que concede derechos, licencia. [Bula Santuak] dirala eskubidezkoak, eta beraugaitik ez dago eurak artuteko eginbearrik. Itz Azald 118. b) Justo; merecido, debido. Orduantxe [esango litukee] eskubidezko itzak, arrantzale ta itsastarrentzako zorrezko gorapenak. Erkiag Arran 117. Egoki izan edo ez, eskubidezkoa indartsuagoak beretzat egoki zeritzana dala adierazi nai ote zenukean? Zait Plat 132. c) De jure, de derecho. Baiña [gauza bat] bestela gertatzea asmatu ere ezin diteken gauza baldin bada, orduan beartasun ori ezta egitezkoa bakarrik, eskubidezkoa ere ba-da. Vill Jaink 52

eskubidezko 20: Arabako batzar nagusiak, Bizkaiko batzar nagusiak, Berria 6, EiTB, Eusko Legebiltzarra, Gipuzkoako batzar nagusiak 4, Jakin 3, Karmel.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskubidezko 4: Berria 2, Imanol Unzurrunzaga, Piarres Xarriton.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia administrazioko testuetan, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskubide sarreran.

eskuburdina
iz. pl. Atxilotu nahi den norbaiten eskuak estekatzeko erabiltzen den burdinazko lotura, kate motz batek lotzen dituen uztai moduko bi atalez osatua. Eskuburdinak jarri eta espetxera eraman dituzte.

Aztergaia: eskuburdina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esku-burdin(a) behin (Mg PAb: "Deritxat danzudala arerijuen esku-burdinen ospe ta barallia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esku-burni behin (F. Urkia: "Txingarrak eratzeko esku-burni kakoduna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuburdin : AB38 1 (porra de hierro); esku-burdinak : AB38 1 (esposas), HiztEn (eskuburdina (pl. atxilotuei eskumuturrean jartzen zaizkien burdinazko uztai edo loturak), Euskalterm (eskuburdinak 3; hauetan e. jarri, eskuburdinez lotu) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: esku-burdina (pl. #mdash# esposas, grilletes) // ElhHizt: eskuburdina (pl. #mdash# esposas) // Casve EF: eskübürdüinak (menottes) // DRA: esku-burdin (1 callo en la mano; 2 arma de mano) // PMuj DVC: esku-burdin (1 callo en la mano; 2 arma de guerra; 3 lanza de guerra; 4 manillas, esposas; 5 manopla). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "eskuburdinak = esposas de metal".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

erabilera urrikoa da; baina lantaldeak ez du ordain hoberik ezagutzen.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-burdina.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskuburdinak jarri, eta espetxera eraman dituzte.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: [eskuburdinak] sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-12-20): hurrengo pasaldirako.

eskudantzia
1 iz. jas. Zerbait bidegabeki edo baimenik gabe egiteko norbaitek hartzen duen eskubidea. Norbaitek beste norbaiten gainean hartzen duen eskudantzia. Zerbait egiteko eskudantzia hartu. Besteen eskudantzia handia ez zaigu eder.
2 iz. jas. Boterea.

Aztergaia: eskudantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 1 'ausardia'. 2 'boterea'.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Jas.

Forma baten adiera(k)

1 ausardia; 2 boterea

eskudel
iz. Balkoi, baranda, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa. Zurubiaren burdinazko eskudelari helduta.

Aztergaia: eskudel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
eskudiru
iz. Zerbait ordaintzean, billete edo txanponetan eskura ematen den dirua. Eskudirutan ordaindu behar da ehuneko hamar.

Aztergaia: eskudiru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-diru.

eskudo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskudo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkutu2].

Aztergaia: eskudo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh15 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eskudo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eskudo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkutu2].

eskudo 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskudo 13.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. 1 ezkutu / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "eskudo. Portugalgo dirua".

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da oraindik ere eskudo batzuk ageri direlako.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ezkutu.

eskudun
iz./adj. Eskua, ahalmena edo aginpidea duena. Pertsona itzaltsu eta eskudunak. Sakramentuak emateko eskudunak. Agintariak eta eskudunak.

Aztergaia: eskudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lege-eskudun

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

eskuduntza
iz. Eskumena, aginpidea. Espetxeen eskuduntza eskualdatzeko asmorik ez du Madrilek.

Aztergaia: eskuduntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-03-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira eskuduntza 16 (A. Urrutia: "Kontzertu Ekonomikoek Euskal Aldundei emandako ahalmenei esker, hauexek badute eskuduntza baserriaren eskurapena arautzen dituen zergen gorabeheretan"; M. Arrue 4, adib.: "honek sortarazi ditu dagoeneko zenbait iritzi murriztaile eskuduntza zibila zein eremutan aplika daitekeenari buruz"; J.A. G. de Cortazar: "Testigantzaren laburrak galerazi egiten du hala kondearen eskuduntzak nola garai hartan Bizkaia nuklearrak politikoki eta lurraldez izan zezakeen estatutua ezagutzea"; L. Aldoy 3, adib.: "Eskuduntza eta prozedura"; EHHA 6, adib.: "Lurralde Ordezkaritza honek, bereganaturik dituen eskuduntzen arabera, honako hau erabaki du", "eskuduntza osoa ematen zaidanez"; ELA/STV 1992: "Errealitate honen aurrean euskal sindikalismoa jo eta ke ari da etengabe eskatzen euskal erakundeei aintzatesteko lan eta gizarte politika propioa burutzen erraztuko dioten eskuduntzak"); eskuduntza-aldaketa 1 (EHAA 1989: "Eskuduntza-Aldaketetarako Batzorde Mistoak"); eskuduntza-hutsune 1 (ELA/STV 1992: "Gernikako autonomi estatutuak autogobernu-ahalbideak arras mugatzen dituen eskuduntza-hutsunea du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuduntza : HiztEn, Euskalterm 23 (horietan e. esklusibo, e. lokal, e. prozesal, e. urbanistiko, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskuduntze ">AdminEL // Ez dugu aurkitu ap. AgAld, HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskuduntza : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2011-03-03): eskuduntza 147 ager.: Unai Brea (“iaz I+G+B eskuduntzaren transferentziarekin batera jasotako 86 milioi euroak”), Iker Barandiaran (“herri-lurren gaineko eskubide eta eskuduntzak argitara ateratzeak hainbat aldaketa ekar ditzake”), Igor Calzada (“sarean funtzionatu ahal izateko gizarte eskuduntzako teknologiak eduki jada gure eskura”), Ekaitz Goienetxea (“Estatutuaren eskuduntza asko”), Ekain Rojo (“Galiziara transferitu gabe zeuden eskuduntzak esleituko ditu Madrilek”, “Bruselak estatuez gaindi eskuduntza gehiago eskuratuko lituzkeela argudiatuz”), Aizpea Amas (“Eskuduntzak etekin gehien ateratzen dutenen esku utzi dituzte”), Leire Ventas (“probintziek 36 eskuduntza esklusibo izango dituzte”), Berria 2008 2 (“Gobernadore nagusiak du Parlamentua desegiteko eskuduntza , haren ordezkari gisa”, “eskuduntza hori Cardiffeko Gobernuak eskuratzea ezinbestekoa da”), Berria 2009 2 (“Batzarrak ez du eskuduntzarik Espainiako Gobernuarekin halako hitzarmenik egiteko”, “Gizarte eta enplegu eskuduntzak eskualdatzeko eskatu du Unai Ziarretak“), Oihana Elduaien (“terrorismo gaietan eskuduntza duen auzitegi espezializatu bakarra”), Jokin Sagarzazu (“Espainiako Gobernuaren esku jarraitzen duten eskuduntza guztiak aldarrikatu zituen”), Iñigo Astiz (“estatuaren administrazioaren eskuduntza baita hori”), etab.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eskuduntza 233: Berria 212, Ibon Uribarri 10, Iñaki Iñurrieta 4, Juan Ignacio Perez eta Pello Salaburu 2, Edorta Agirre 1, Harkaitz Cano 3, Xabier Arregi 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eskudun iz. eta izond.

Forma erabilia da, giro batzuetan "ahantzia" izan arren

Forma erabilia da.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil: administrazio-idazkietan ageri da, eta bere bidea egiten utz dakioke (baldin eskumen aski ez bada), osaerak zalantzarik sortzen duen arren.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun + -tza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: administrazioko idazkietan beharko ditugun formak landuko dituen taldearen esku utz dezakegu sarrera hau, argibide seguruagoak izango baititugu orduan erabileraz eta, beharbada, baita osaeraz ere. Proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2008-11-28) OK.

eskueran
adb. Eskumenean. Zapata bat ere mahaitxoan, ohetik eskueran. Eskueran eduki. Eskueran izan.

Aztergaia: eskueran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: a disposición; eskueran jartze: puesta a disposición

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

batez ere eskueran eduki, eskueran izan esapide arautuetan ageri da; baina baita bestelakoetan ere (cf. eskueran egon, jarri, etab.), eta, hori adierazteko, azpisarrera beregainean ematea komeni da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eskuera sarrerari dagokion azpisarrera.

eskuetan
Eskuan. (-en atzizkiaren eskuinean). Gure eskuetan dugu nahi izango genukeen baino aberatsago izatea.
Loturak

Aztergaia: eskuetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-02-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESKUETAN. (Precedido generalmente de genitivo). (Estar, etc.) en mi (tu, su, etc.) mano, (serle, etc.) posible. v. ESKUAN. Nere denborako eta eternitateko ongi edo gaizki izatea eskuetan daukan [...] Jainko handi haren adiskide. Dh 118. Nai badogu benetan aberats izan, geure eskubetan daukagu, nai izan geunkian baño aberatsago izatia. Astar II 164. Othe da gauzarik nik izan-uste ez nukeenik, baldin nere aita edo ama lurrekoen eskuetan balago? Dv LEd 89. Nire eskuetan balego [...] euskaldunai emongo neuskioez [...] lurrak. Ag AL 46s. Ez berorren eskuetan balego. Ag G 30

adib: auzipean adb. Zu zeu, arreba, egon al zara inoiz honela, auzipean, epaile eta polizia ankerren eskuetan?

(-en) eskuetan 1691: Aizu 9 (“jokalarien eskuetan gaude”), ElCorreo 2 (“Pribatua den oro ezin da Estatuaren eskuetan utzi”), Deia 27, Elhuyar 17, Consumer 87, HABE 4, Berria 864, EiTB 334, Euskaltzaindia 9, Jakin 91, Karmel 22, Argia 177, Laneki 4, Erlea 9, DiarioVasco 32.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) eskuetan 2590: Berria 713 (“Espainiaren eskuetan gelditzeko mehatxua daukate”), Herria 101 (“Erran die fedea eta elizaren geroa haien eskuetan dagoela”), Elizen arteko Biblia 98, Asisko Frantzizko 83, Aingeru Epaltza 35, Joxean Agirre, Lopez de Arana, Edorta Jimenez, Bernardo Atxaga, Txillardegi, Karlos Zabala, Patxi Ezkiaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, eskuan bezala, baina oharra gehituz hemen ere: (-en atzizkiaren eskuinean). Dena den, komeniko litzateke begiratzea hiztegian noiz erabili diren “-en x” osaerakoak eta noiz “x (-en atzizkiaren eskuinean)” osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esku sarreran.

eskuetan erori
ad.-lok. Norbaiten mendean erori. (-en atzizkiaren eskuinean). Bilbo frankisten eskuetan erori zenean. Gobernua kapitalismoaren eskuetan erori da eta langileak alde batera utzi ditu. Etsaien eskuetan eroriko balitz.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper