7 emaitza desberdin bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

desberdin
1 adj. Beste ezaugarri edo nolakotasun batzuk dituena. Ik. ezberdin; bestelako. Guregandik desberdinak badira ere. Aho hizkuntza bestearen aldean askozaz ere aldakorragoa eta desberdinagoa dugu. Liberalismoa beste gauza guztiz desberdin bat dela. Iritzi desberdina izatea. Haien musika biziki desberdina da. Luzera berdina baina lodiera desberdina dute.
2 adj. pl. Ezaugarri edo nolakotasun berak ez dituztenak. Bi izate desberdin ditu beregan. Batzuek besteengandik desberdinak dirudite. Elkarrengandik desberdinak badira ere. Jakite aski desberdinen elkarlana. Munduko gauzak dira ongi desberdinak, izan arren guztiak Jainkoak eginak. Beren iritzi desberdinak bateratzeko. Herri desberdinen artean. Hizketa desberdinetakoak.
3 (Adizlagun gisa). Oso desberdin jantziak.
4 adj. Itxuran edo nolakotasunean aldaketak dituena. Ik. irregular. Toki zelaietan abere handia eta desberdinetan txikia. Arnaldoren oinkada desberdinak. Erritmo desberdineko irakurgaia. Idazkera desberdina.
[Oharra: udaleko alderdi politiko desberdinak eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak udaleko alderdi politikoak eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: desberdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

maila desberdineko unitateak; zenbaki desberdinak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "gaineratu "= ezberdin""

 - [E116]: "tradizio desberdinekoak diren arren, gaur berdinduxea da des- eta ez- osaerakoen erabilera, eta onar liteke PXren eskabidea. Beraz: "desberdin izond. Sin. ezberdin" eta "desberdindu [...] Sin. ezberdindu".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK (eta modu berean aipatuko da sinonimia, -e letraz hasietan: ezberdin izond. Sin. desberdin; ezberdindu Sin. desberdindu)".

desberdindu, desberdin/desberdindu, desberdintzen
1 da ad. Desberdin izan. Ik. ezberdindu. Zertan desberdintzen dira damu osoa eta damu ez hain osoa?
2 du ad. Desberdin egin. Zerk desberdintzen gaitu besteetarik?
3 du ad. Bereizi, desberdintasunez jabetu. Gauza batzuk berdinak iruditzen zaizkigu beti eta ezin ditugu bizitza osoan desberdindu.
4 da/du ad. Desberdin bihurtu, irregular bihurtu. Han-hemenka ibai zola ere kraskatu zen, leize eta tulunbio batzuk eginez, ur joaira desberdinduz. Hiru urterekin hortzak luzeak dira, baina laburtzen, belzten eta desberdintzen dira aberea zahartzen denaren arabera.

Aztergaia: desberdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desberdin(du), desberdintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

desberdinkeria
iz. Desberdintasun gaitzesgarria. Administrazio neoliberalek herritarren artean arrakala handia sortu baitute, eta desberdinkeria handia eragin.

Aztergaia: desberdinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh83 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desberdinkeria 5: Zabal 1973 ("Orai arte laborariak ez dira biziki ohartu desberdinkeria horri, laborari guziak berdin zauzkatela"), J-L. Davant ("Herri horietan Frantziak eta Espainiak sartu ahal izan dituzten desberdinkeria guztien segurkiago eta lasterrago ezeztatzeko"), P. Apalategi ("Horrelako arazoak aipatu izan dira gure eztabaidetan, baina horiei, lehen mailatik ateratzen direnei emandako garrantzi berdina eman gabe [...] nola esplikatu tratamenduaren desberdinkeria hori?"), Emakunde 1999 2 ("Sexuen arteko desberdintasuna ez da derrigorrez aurkako desberdinkeria", "eremu honetan, gizonen ausentziaz mintza zitekeen eta kontsideratu desberdinkeria lehena dela eremu publikoari eta eremu pribatuari ematen zaizkien balore desberdinak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desberdinkeria : AB38 1 ('desigualdad') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 72 (Argia 12, Berria 12, Elhuyar 1, Elkar 2, Jakin 26, UEU 19); ETC: 251

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: desberdinkeria iz. [desparekotasun soziala] desigualdad gosea eta desnutrizioa pobrezia eta desberdinkeriaren ondorio ere badira: el hambre y la desnutrición son también consecuencia de la pobreza y la desigualdad / Adorez: desberdinkeria: iz. desigualdad, parcialidad / Labayru: 0 / NolaErran: les dirigeants doivent s'employer à ce que l'homme puisse vivre de façon toujours plus humaine, en éradiquant toutes les misères et les injustices kargudunek bermatu behar dute gizona beti gizonago bizi ahal dadin, errotik ateraz desberdinkeria eta miseria guziak // Euskalterm: emakumeen eta gizonen desberdinkeria (Gizarte-ongizatea, TN da).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bereizkeria iz. Bereizte gaitzesgarria, diskriminazioa. Jainkoak ez duela inoren bereizkeriarik egiten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Definizio gisa: ‘desberdintasun gaitzesgarria’.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

desberdintasun gaitzesgarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "desberdinkeria iz. 'desberdintasun gaitzesgarria'. Hitz honen txostenean ageri diren lekukotasunak (4 agerraldi, ondo ikusi badut) nahikoa al dira hitza sartzeko?"

 - [E103]: "zer da?"

 - [E116]: "lau testutan bakarrik agertu da, egia (Iparraldeko bitan: J-L. Davant eta Zabal 1973; eta Hegoaldeko beste bitan: Patxi Apalategi eta Emakunde 1999). Zuek ikus aski den hori".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "kendu lerroa".

desberdinki
adb. Era desberdinean. Ik. desberdin 3. Bi saioetan arrunt desberdinki sentitu naiz.

Aztergaia: desberdinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

desberdintasun
1 iz. Berdintasunik eza. Ik. ezberdintasun. Gizarte desberdintasunak. Hizkerak tokien arabera azaltzen dituen desberdintasunak.
2 iz. Gauza bat besteetatik desberdintzen duen gauza; bi gauza edo gehiagoren artean dauden aldeen multzoa. Ik. alde1. Ez du desberdintasunik nabaritzen bi ardo moten artean. Zerutik lurrera dagoen desberdintasuna.
3 iz. Desberdina denaren nolakotasuna. Erritmo desberdintasuna.

Aztergaia: desberdintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbakien arteko berdintasun eta desberdintasun

desberdintza
1 iz. Desberdintasuna. Izaera batetik besterako desberdintza ezagutzen zuten. Handiagoa izatea beste desberdintza gabe.
2 iz. mat. Bi adierazpenek edo bi kopuruk balio bera ez dutela adierazten duen adierazpen matematikoa.

Aztergaia: desberdintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

desberdintza baten atalak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"iz. Mat." markak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

desberdintza

desberdintzapen
iz. Desberdintzea. Zelulen ugalketa eta desberdintzapena.

Aztergaia: desberdintzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu desberdintzapen , desberdintzatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desberdintzapen (eta desberdintzapen-estrategia) 6: BizkBizikl ("Baina XIX. mendearen amaierako eta XX.aren hasierako industrializazio prozesuak ekarriko ditu desberdintzapenak"), Zoologia ("Hauek zelula muskular independenteak dira, zelula mesenkimatikoen desberdintzapenaren ondorioz eratuak"), ELA/STV 1992 ("Gainditu beharra dago sakabanatze-kultura, desberdintzapena eta aurkaketa ere dinamika gailen gisa"), PsikolSoz ("Irudikapen Sozialak eta alboko kontzeptuen [Jarrera, Ideologia, etab.] arteko desberdintzapenak planteiatzen ditugu"), Estratega Game 2 ("Baina enpresa guztiek berdin pentsatuko balute eta desberdintzapen-estrategia jarraitzea erabakiko balute, zer gertatuko litzateke? Bai I+Gn baita publizitatean ere, guztiek gehiago, hau da, lehiakideen gainetik inbertitzea itxaron daiteke, produktuaren desberdintzapena lortzeko asmoz"); desberdintzatu 5: Elhuyar ("Horietaz gainera, zeregin berezietarako espezializaturik [...] zelulak desberdintzatu egin daitezke plurizelularitatearen muga iritsi eta gero"), Zoologia 4 (adib.: "Zenbat eta txikiagoa izan argiaren uhin-luzera edo handiagoa objektiboaren irekidura, orduan eta txikiagoa izango da irudi desberdintzatuak edukiko dituzten bi puntuen arteko distantzia", "Goi-mailako egiturarik desberdintzatu ez duen nerbio-sistema difusoa dela esan dezakegu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desberdintzapen : AB38 1 (diferenciación) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

hori da erabili den forma, esku arteko informazioetan, eta horregatik proposatzen da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tzapen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper