219 emaitza buru bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

buru
1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena; bereziki, zati horren goiko eta atzeko aldea, aurpegia ez beste guztia. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.
2 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.
3 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.
4 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.
5 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.
6 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.
7 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.
8 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.
9 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.
10 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.
11 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.
12 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Burua gurinez duenari ez dagokio izatea labekari. Buru bezainbat aburu. Bururik ez duenak txapelik behar ez. Bururik ez eta txapela nahi. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.

Aztergaia: buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errepublika buru, errepublika lehendakari; geltoki-buru; pinaburu; polo, lurburu; tuberkulo, buru

Jatorrizko forma

proportzio baten erdikariak eta buruak; zirkulu nagusi baten buruak; zuzenki (baten) buruak, segmentu (baten) buruak; zuzenki baten abiaburu eta helburu, segmentu baten abiaburu eta helburu

Jatorrizko forma

bankuburu

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en buruan: bost urteren buruan, -i buruz, -i buruzko, burua berotu, (bere,...) burua bota, burua galdu, buruak eman, burua makurtu, buruan eduki, burua nekatu, buruan hartu, buruan izan, buruan pasa(tu), buruaren jabe, (bere,...) buruaz beste egin, buru-belarri, buru egin, buru eman, buru-has, buru(-)hausgarri, buru(-)hezur h. burezur, buru hutsik, buruko, buruko min, buru(-)lan, buru(-)langile, buru(-)orratz, bururen buru, burutan atera, burutik beherako iz., burutik burura, burutik egin, burutik egon, burutik nahasi, buruz ari izan, buruz behera, buruz buru, buruz esan, buruz gain, buruz gora, buruz ikasi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: burua agertu / erakutsi , burua altxatu / jaso , burua apaldu / beheratu , burua arindu , burua bat egin , burua gora , burua hautsi / urratu , burua joan , burua nahasi , buruan erabili , buruan jarri / ipini , buruan sartu , (neure , zeure, ...) buruarekin egin / egon / esan , buruari eman , buru atxiki , buru-babes(ki) , buru-bihotz , buru-buztan , buru-buztanka , buru-estalki , buru-jantzi , buru-kasko , buru-kolpe , buru-oskol , burura ekarri , burura eman , burura etorri , burura igo , bururako , buru(ta)tik , burutik aldaratu , burutik behera , burutik buru , burutik izan , burutik jauzi , burutik jo , burutik joan , burutik kendu , burutik oine(ta)ra(ino) , buruz aurrera , buruz beheiti , buruz buru egin , buruz buruka , buruz buruko , buruz jakin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-ren buruan ("bost urteren buruan"), burua berotu, (bere,...) burua bota, burua galdu, buruak eman, burua makurtu, buruan eduki, burua nekatu, buruan hartu, buruan izan, buruan pasa(tu), buruaren jabe, (bere,...) buruaz beste egin, buru-belarri, buru egin, buru eman, buru hutsik, buruko, buruko min, bururen buru, burutan atera, burutik beherako, burutik burura, burutik egin, burutik egon, burutik nahasi, buruz behera, buruz buru, buruz gain, buruz gora

Idazkera hedatuena da

buru- + izond. osaerazkoen lexikalizazio-maila erabakitzeko irizpidetzat aipatu dira: a) laburrak izanik, lotuta emateko arazorik ez dutenak; b) batez ere, -tasun/-keria atzizkiak hartzen dituztenak. Ondokook (nahiz ez hauek bakarrik) emango lirateke lexikalizatutzat: buruargi, buruarin, burubero, burugogor, buruhandi, buruharro

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'AS gisa gehitzeko eskatuz: burua agertu / erakutsi (neure, bere... izenordainekin nahiz gabe erabilia), burua altxatu / jaso, burua apaldu / beheratu, burua arindu, burua bat egin Bizk. 'norbera inorekin alderatu', burua gora adlag.: burua gora itzuli zen bere herrira, burua hautsi / urratu, burua joan, burua nahasi, buruan erabili, buruan jarri / ipini, buruan sartu, (neure, zeure,...) buruarekin egin / egon / esan g.er. (neure, bere... izenordainekin erabiliak): Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri, buruari eman Ipar.: emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela, buru atxiki 'buru egin, aurre egin', buru-babes(ki), buru-bihotz, buru-buztan g.er. 1 'zentzua': kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik. 2 'gorabehera guztiak', buru-buztanka adlag. 'atzekoz aurrera, alderantziz', buru-estalki, buru-jantzi izond. 'ikasia', buru-kasko 'burezurra', buru-kolpe iz. 'burukada; burutazioa', buru-oskol g.er. 'buru-estalkia, kaskoa', burura ekarri, burura eman Ipar. 'bururatu, burura ekarri', burura etorri, burura igo, bururako: ez da hori zure bururako egiten den gauza, buru(ta)tik: heure burutatik (edo burutik) hoa, ala aginduta?, burutik aldaratu da ad. 'burutik egin', burutik behera: burutik behera jantzi behar den soinekoa; burutik behera(ino) bustia agertu zen, burutik buru 'bururen buru', burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik?, burutik jauzi da ad. 'burutik egin', burutik jo [ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da], burutik joan da ad. 1 'burutik egin'. 2 'ahantzi', burutik kendu: burutik ezin kendu dut haren agur tristea; burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela, burutik oine(ta)ra(ino), buruz aurrera g.er.: buruz aurrera erori da, buruz beheiti Ipar. 'buruz behera', buruz buru egin 'topo egin; talka egin', buruz buruka adlag. 'aurrez aurre', buruz buruko, buruz jakin. Oharra: AS hauetan maiz gertatzen da, pareko eraikuntzak egotea (adib., "burua agertu" eta "burua erakutsi"); "burua agertu / erakutsi" formatuan eskain daitezke honelakoak, labur-zurrean, nahiz bila dabilenarentzat emendiozko zailtasun bat dakarren jokabide horrek (ez dugu, ordea, beti berdin jokatzen)". Proposamena: buru-nahaste barneratzea, gaztelaniazko "trastorno mental" horren pareko, argi baitago burua/burutik nahasita egotea euskaraz guztiz hedatuta dagoela. Hitza maiz-sarri erabiltzen da, bai zigor-zuzenbidearen arloan, bai eta psikologiaren arloan ere (ikus, ildo horretatik, Zigor Kodearen 60. artikulua: "Epai irmoa eman eta gero, zigortuari buru-nahaste iraunkor eta larria atzematen zaionean, eta, horren ondorioz, zigorraren esanahia ulertu ezin duenean...")'.

 - [I202]: 'burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik? buruz beheiti Ipar. 'buruz behera'; Naf. gehitu bi azpisarreretan'.

 - [E116]: 'hemen bi proposamen egiten dira. Bat, buru-nahaste sartzea, eta bi, Naf gehitzea burutik izan sarrerari. Ni biekin bat nator: buru-nahaste egungo prosan erabiltzen da, gehiegi ez bada ere. Baina badira adibideak. Eta bestea Nafarroan erabiltzen da. Beraz, biak sartzearen alde naiz'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'OK'.

buru argiko
adj. Buruargia. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz.

Aztergaia: buru argiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU ARGIKO. Inteligente. v. buru-argi. Zein zan iltzaillea? --itauntzen eutsan bakotxak bere buruari. Ta buru argikoenak laster erantzuten eben: eriotzea Ozinbeltz-aldetik dator. Ag AL 81. Euskara utsaren berririk zeukan buru argiko euskaldun batek. Lh EEs 1915, 245. Buru argikoa baizen edozein lanetako abila eta ikasia ere. FIr 131. Jende buru argikua. MendaroTx 114. An nabarmentzen ziran aguro / buru argiko gizonak. Basarri 156. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume biotz-beroak ere. Zait Plat 83. Buru argikoa ta barren alaikoa zan Bibaldo. Berron Kijote 145. Artzai buru argiko arek erantzun garbi eta jator au eman zidan. Alkain 97. Buru argikoa zan eta aldian bein guk biña eta arek bat tartean botaz, festa ederra jartzen genduan. Insausti 159. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz eta argi eman zizkigun aditzera. MIH 243.

adib: buru 3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Zerbait buruan, burutik pasatu. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

buru argiko 1, Karmel (“Haietariko bat hamahirutik hamalau urte artekoa zen, ez zen buru argikoa, baina hala ere bazekien ikasleen gain jartzen, baita irakasleen gain ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru argiko 16: Berria 3, Herria, Patxi Ezkiaga 6, Anjel Lertxundi, Asisko Frantzizko, Patziku Perurena, Koldo Biguri, Juan Martin Elexpuru, Elizen arteko Biblia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

buru atxiki
ad.-lok. Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

Aztergaia: buru atxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. atxiki, buru #mdash# sarreran aipatua.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: buru-atxiki / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atxiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

buru egin, aurre egin.

buru babes, buru-babes
iz. Kaskoa, burua babesteko estalkia.
buru batzar, buru-batzar
iz. Eusko Alderdi Jeltzaleko gidariek osatzen duten erakunde nagusietako bakoitza. Euskadi Buru Batzarraren bilera Baionan egin zuten atzo. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari izana da.
buru egin
1 dio ad.-lok. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.
2 du ad.-lok. Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

Aztergaia: buru egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "résister [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buru eman
1 dio ad.-lok. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.
2 dio ad.-lok. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

Aztergaia: buru eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "riposter [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buru estalki, buru-estalki
iz. Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.
buru eta bihotz
1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Buru eta bihotz, hire lagun.
2 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. buru-belarri. Irakasle zenez gero, buru eta bihotz irakasteari ekin zion.

Aztergaia: buru eta bihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU ETA BIHOTZ. En cuerpo y alma, con total entrega. Cf. BURU-BIHOTZ. Aiñ buru-ta-biotz arlotu zirean euren autuan eze, ezeri be jaramon barik [...] uste baño lenago eldu zirean. Ag Kr 117. Buru ta biotz ire lagun, adiskide. NEtx Nola 12. Irakasle zan ezkero, buru ta biotz irakasteari ekin zion. Zait Plat 119. Gizon osoa, buru ta biotz, ase dezaken erlijio bakarra. Vill Jaink 10.

buru eta bihotz 21: Deia, Berria 9, EiTB, Karmel 6, Argia 2, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru eta bihotz 12: Berria (“Denboraren iragaitearen gainetik, gure buru eta bihotzetan atxikituta gelditzen diren talde eta abestiek konformatzen dute herri baten identitatea”), Koldo Zuazo 3 (“Baina gauzak buru eta bihotz hotzez epaitu ahal izateko jo dezagun berriro ere erbestera”), Jose Morales 3 (“Aurreko kapituluan argi ikusi da zer zeukan Txitxikovek bere nahi eta gurarien jomuga nagusi, eta, espero izatekoa zenez, buru eta bihotz lotu zitzaion berehala bere ameskizunari”), Aingeru Epaltza (“Eta halaxe egoki, erixko buru eta bihotz”), Ramon Saizarbitoria (“Orain, beranduegi jada, betirako galdu dudala dakidanean, argiago ikusten dut buru eta bihotz maite nuela”), Asisko Frantzizko (“Buru eta bihotz, hain zegoen erabat Jaunagandik espero zuen gauza bakarrera zuzendua, non otoitz egiten zuen norbait baino areago, oso-osorik otoitz bihurtua baitzegoen”), Pello Zabala (“Eta morroi onak, ez esaerak dioen tamainakoak: Morroiak eskuarekin lana, semeak, esku eta buruarekin; ugazabak, esku, buru eta bihotzarekin”), Anton Garikano (“Lurrean eserita, besoak Ramsay andrearen belaun inguruan, ahal bezain ondoan, Ramsay andreak kixkurtze haren arrazoia inoiz ez zuela jakingo pentsatzean irrifarretsu, imajinatu zuen gorputzez ukitzen zuen emakume haren buru eta bihotz txokoan aurki zitezkeela, erregeen hilobietako altxorrak bezala, izkribu sekretuen oholak, deszifratu ahal izanez gero den-dena irakatsiko ziotenak edonori, baina inoiz ez zirenak agerian jarriko, ezagutzera emango”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru eta bihotz sarreretan.

buru gibel, buru-gibel
iz. Buruaren atzeko aldea. Ile zuri-beltzeko txirikorda lodi batzuk buru-gibelean antze handiarekin kiribilkatuak.

Aztergaia: buru-gibel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU-GIBEL. Parte posterior de la cabeza. Eta aphur bat urrundurik, / abiaduran sarthurik, / lehoiñari badoako; / buru-gibelean ausikiz datxako. Gy 300. Hartako behar sarthu [zezenari] buru gibelean / haltzairu zorrotzena, toki minberean. Hb Esk 223. Ile zuri beltz adaska lodi batzu buru-gibelean antze handirekin kurubilkatuak. JE Ber 70. --Behazok bada ene buru-gibelari. --Ai, Jauna! Baduzu hor begi handi handi bat! Barb Leg 63.

buru-gibel 3: Aizu (“Baina, batzuetan, badirudi berdintasuna uniformetasun bihurtzen dutela buru gibelean”), Berria 2 (“Holako batez, baratze zolan elkarrekin kalakan ari ginela, aitortu nien, buru gibelean neukana”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru-gibel 7: Herria 6 (“BAC pilota elkarteak nahiko zuen erosi, trinket gisa baliatzeko preseski bainan denen buru gibelerat egin du, sobera karga handiaren pean ez jartzeagatik”), Piarres Xarriton (“Bai eta duela hogeita bost bat urte, Kanadatik itzultzean, ikusi nituelarik Oiartzungo gazteak, diktadura militar batetik ilki berriak, dantzan zebiltzala zirurikan, tartetik pistolak altxatuz eta ez dakit zer borroka militar goraipatuz, aitortuko dut, salatu ez nuen sentimendu arraro bat jauzi zitzaidala buru gibelean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa buru sarreran

buru hausgarri, buru-hausgarri
iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

Aztergaia: buru hausgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buru hezur, buru-hezur
iz. Burezurra.

Aztergaia: buru hezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: h. burezur.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

cf. burezur

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

buru hutsean, buru-hutsean
adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.
buru hutsik, buru-hutsik
adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

Aztergaia: buru hutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buru kolpe, buru-kolpe
1 iz. Burukada.
2 iz. Burutazioa.
buru lan, buru-lan
iz. Batez ere adimenaz baliaturik egiten den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

Aztergaia: buru lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "burulan [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

buru langile, buru-langile
iz. Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

Aztergaia: buru langile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "burulangile [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

buru nahaste, buru-nahaste
iz. Buruhaustea.

Aztergaia: buru-nahaste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buru-nahaste burunaste . Preocupación. v. buruhauste. Pekatuak nola esan eziñ asmaturik, burunaste aundik badabiltzkizu, ez estutu. ArgiDL 5.

LB buru(-)nahaste 39 [Ez dira OEHko adierakoak]: Argia 1 (“Kontzientzia txarraren ondorioz buru-nahaste izugarria dago Mendebaldean”), Berria 2 (“Batzuen ausardiak eta besteen buru-nahasteak egin zuten arrakastatsu lehorreratzea”), Deustuko Unibertsitatea 5 (“Buru-nahastearen aurretik egindako testamentua baliozkoa da”), EiTB 9 (“Orduan, Mikel Otegi errugabetzat jo zuten une bateko buru-nahastea izan zuelakoan, nahiz eta epaimahaikide gehienek hilketak frogatutzat jo”), Elhuyar 1 (“Izan ere, argi artifizialik ez zegoenean eta gizakiak ortzipean lo egiten zuen garaian, Ilargiaren distirak loa galarazten zien pertsonei, eta tartean izango ziren buru-nahasteak zituztenak ere”), Elkar 3 (“Beharbada amets ondoko iratzar unean izaten den buru nahaste horregatik, 'diakroniko' eta 'sinkroniko' hitzak oihukatuz zutik jarri naiz, Biltzar guztia harri eta zur utziz”), Gomylex 2 (“Hori berori gertatzen da, esate baterako, buru-nahaste edo perturbazio psikikoek ezkontide bati eragozten diotenean ezkontza adostasuna modu kontzientean ematea, ezkontza egiteko unean”), Laneki 6 (“Batik bat kasu aurreratuetan desorientazioa ager daiteke, denborari edota lekuari dagokienez, eta bestelako buru-nahasteak, eldarnioak, aluzinazioak eta aztoramena barne”), UEU 10 (“Buru nahasteetan interesa zuen medikua zen; epaitegietan peritu lan egiten zuen, bereziki mota sexualeko hilketetan jarduten”); buru(-)nahasmendu 40 (Argia 5, Berria 11, EiTB 2, Elkar 2, Consumer 9, Laneki 4, , UEU 6, Uztarria 1); nahasmendu mental 4 (Elhuyar 1, Laneki 3).ETC: [Ez dira OEHko adierakoak]. buru(-)nahaste 92 buru(-)nahasmendu 64; nahasmendu mental 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: buruko nahaste handia du: tiene un gran trastorno mental / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: nahasmendu mental (Med. Psikol. termino onartua da).

Erdaretako formak

es trastorno mental; fr trouble mental: Elhuyar: (Psicol.) gaixotasun mental, nahasmendu mental / Adorez: tiene un tremendo trastorno en su cabeza: nahaste izugarria du buruan / Labayru: Tiene trastornos mentales: Buruko arazoak ditu / NolaErran: 0. Euskaltermen es trastorno terminoaren ordaina nahasmendu da Medikuntzan eta Psikologian.

Bestelakoak

buru(-)nahaste iz. Buruhaustea. nahasmendu bipolar iz. Psikol. Fase maniakoak eta depresiboak txandakatzen diren psikosia. Itxuraz, nahasmendu bipolarra zuen Woolfek, aldarte aldaketa handiak, eta baita honekin lotutako beste gaitz batzuk ere.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

buru(-)nahaste sarreraren definitzailea aldatu (‘Nahasmendua’ edo halako zerbait jarri) eta adibide libre samar bat jaso, esaterako: Kontzientzia txarraren ondorioz buru-nahaste izugarria dago Mendebaldean. // Beharbada amets ondoko iratzar unean izaten den buru nahaste horregatik, 'diakroniko' eta 'sinkroniko' hitzak oihukatuz zutik jarri naiz, Biltzar guztia harri eta zur utziz. Eta buru(-)nahasmendu azpisarrera berria egin, psikologiako adiera jasotzeko.

buru nuklear
iz. Misil baten muturrean ezartzen den arma nuklearra. Obamak 5.000 buru nuklear izatetik mila izatera igarotzeko eskatuko dio Medvedevi.
buru oneko
adj. Buru argikoa; zentzuduna. Esku onetan zaude guztiz, artaldea, txit buru onekoa da zure jabea. Ez zituen oraino hogei eta bortz urte baizik, baina buru onekoa zen.

Aztergaia: buru oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURU ONEKO (Lar, VocB, Añ). Inteligente. "(Es hombre de) cholla, sen onekoa da, buru onekoa" Lar. "(Hombre de buen) juicio, zenzun onekoa, juiziozkoa, buru onekoa" Añ. Eranzuten die nagusi buru onekoak. Mb IArg I 200. Esku onetan zaude / guztiz, artaldea, / txit buru onekoa da zure jabea. It Fab 185. Aiako Erriak seme buru oneko anitz eman izan ditu. Izt C 454. Elean hurri aire bat zuelakotz, baziren uste zuketenak ez zela zen bezen buru onekoa. HU Aurp179. Buru oneko gizona da, ta neuk esango deutsat. Ag Kr 178. Zonbat buru oneko gizon, buru handikoak ere ba eta gain-gainetik argituak, idazteko ala mintzatzeko deus guti direnak izan. JE Ber 66. Bürü huneko jelki balitz, ezin biziak etzian eskerniatüko jaun hura, ezi lan hanitx bazian herrian. Const 42. Errijakintzako gai askoren jabe da bera, eta buru onekoa aiztu barik gogoan eukiteko bertso-kantak, ipoiñak, elezarrak. Alzola Atalak 92. Pierre Fabre [...], buru onekoa, langile gaitza. Ardoy SFran 94. v. tbn. Larre ArtzainE 120. Insausti 29. (Buru onetako). Hura zen gizon bat buru onetakoa, animoz bethea. Lg I 337. (Buru onezko). Bost oriek eta buru onezko beste bostek argi egin bear zioten [...] nagusi ezkondu berri ta onen emazteari.Mb IArg I 372.

buru oneko 1, Karmel (“Emakume buru onekoa, etxearen osasuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru oneko 5: Herria 2 (“Asma zazue gazte horien atsegina denak errezebituak zirelarik! Zonbait denboraren buruan eskuratzen zuten diploma ageria beren izenarekin, etxe gehienetan bixtan ezartzen zena dilindan murru batetan, haur buru onekoaren ohoretan”), Patxi Ezkiaga (“Hantxe zeuden izeba-ilobak hizketa-une hartan, eta, beren nagusi jauna hain buru oneko ikusirik, ez ziren aspertzen Jainkoari eskerrak eman eta eman”), Jenaro Garate (“Eta bide batez zera dakusagu: giza berdintasuna maitagogo izate hutsean datzala, ez adimentsu, kementsu, buru oneko”), Xipri Arbelbide (“Ez zituen oraino hogoi eta bortz urte beizik, bainan buru onekoa zen, ernea, suharra, hazkarra, ausarta, bihotzduna, deusen beldurrik ez zuena”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa bihotz oneko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

buru orratz, buru-orratz
iz. Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: buru orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  buruorratz formaren aldeko.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): dagoen bezala uztea erabaki da.

buru oskol, buru-oskol
iz. g. er. Buru-babesa, kaskoa.
buru zare, buru-zare
iz. naf. Saski handia.

Aztergaia: buru-zare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zare sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

saski handia.

buru-belarri
1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. zain eta muin. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.
2 adb. Adi-adi.

Aztergaia: buru-belarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buru-belarri sartu
ad.-lok. Zerbaitetan gogoz eta lehiaz abiatu. Auzian buru-belarri sartu gabe.
buru-bihotz
iz. pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

Aztergaia: buru-bihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva (ez-librea).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

buru-buztan
iz. pl. g. er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

Aztergaia: buru-buztan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva (ez-librea).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 zentzua (Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik). 2 gorabehera guztiak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "burubustan: tenants et aboutissants [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buru-buztanka
adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

Aztergaia: buru-buztanka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

atzekoz aurrera, alderantziz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "burubustanka: à contre poil [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buru-has
adb. Ipar. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

Aztergaia: buru-has

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buru-huts
adj. Ergela, burua hutsa duena. Agure zahar eta buru-huts, batera, izan ez zaitezen.

Aztergaia: buru-huts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:002 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BURU-HUTS. a) Cabeza hueca, necio. "Buru hutsa, tête vide" H s.v. hutsa. Cf. Etxba Eib: "Andra ederra baña burua, ez ariña, utsa". Eta gero, gaixo dohakabe buru huts edo arin heien eskuetan behar ezarri, par force, burraso giristinoek beren haurrak altxatzeko! HU Zez 107s. Horra zergatik buru huts bat edo bertze gureganik dohakunean, zorionez hedatzen ditudan begiak, bertze buru bethe ontzeko itxura ederra hartzen hasia dutenen gainerat. Prop 1911, 25 (ap. DRA, s.v. buru). Horgainti mithil jun dien bürü-hüts zunbait etxe handi zunbaitetan mithil jaun gogor baten manespenian tzakür bat bezala erabilirik. GH 1929, 174. Ez duk, ez, buru hutseri / holakorik [=koroa] eskainrzen. Etcham 53. Agure zar ta buru-uts batera izan ez zaiten. 'Insensato'. Zait Sof 169. b) (buruts A DBols). "Descubierto (de cabeza)" A DBols.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

buru-uts 'buruan txapelik edo antzekorik gabea' 1, Onaind ("Euri-tantak bedarrean... / Odeiez zerua arre... / Esna, biotzak, eta, buru-uts / agurtu Iparragirre"); buru huts 'ergela' adierako 1, A. Luku ("Behar dik gazte, ezjakin eta buru hutsa izan horren ez ulertzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bürü-hüts : DRA (fatuo); buru-uts : PMuj DVC (con la cabeza descubierta) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

buru-huts 7: Deia 4 (“beste batzuek gorputzaldiari eusteko, baina gehienek uste eta esaten dute pertsona gihartsuak buru hutsak direla”), Berria (“Animalia astunak, baldarrak eta, gainera, buru hutsak”), EiTB (“Antena-moduko horrek hodeiak erakartzen ditu, buru-huts halakoa”!), Karmel (“Buru utsa, txerrenaren landola da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buru(-)huts 18: Berria (“Irakasleak ulertu behar du horrelako diziplinak irakastea ez dela ikaslearen buru hutsa betetzea, ikasleak badituela ideia batzuk lehendik fisikaz, kimikaz eta abarrez”), Karlos Zabala 3 (“Ganibetik ere ez zeraman aldean; buru hutsik segitzen zuen”), Elizen arteko Biblia 3 (2 Eta buru hutsik otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen emakumeak desohoratu egiten du bere buru duen gizona; kaskamotz egotea bezala litzateke hori”), Xabier Olarra 3 (“Hezkuntza, izø Beren ulermen falta burutsuei erakutsi eta buru-hutsei ezkutatzen dien zera”), Felipe Juaristi 2 (“Marko buru huts ageri zen, amila beltza soinean eta atorra zuria azpian”), Koro Navarro 2 (“Korridore ilun batetik atera zen, buru-huts, soinean pinturaz eta igeltsuz zipriztinduriko jaka labur bat zeramala.”), Iñaki Segurola (“pitoarekin pentsatzea buru hutsez pentsatzeari uko egitea da”), Irene Aldasoro (“Hynes jaunaren botilaren kortxoa irten zen, baina Hynes jaunak eserita jarraitu zuen, musu-gorri eta buru-hutsik, mahai gainean eserita”), Josetxo Azkona (“Eta hau guztia, lehenago esan bezala, buru hutsez egiten nuen, eskua zeharo geldirik utzia, jai eta aste, burua zafratuz eta estutuz, harik eta, halabeharrez, edo, hobeki esanda, beharraren beharrez, pixkanaka-pixkanaka hazia isurtzea lortzen nuen arte”), Harkaitz Cano (“Ez diat errenkarnazioan sinesten, ez zegok harri bat utzi eta, erosoagoa zaiolako, apaiz baten buru hutsera sartzen den arima erraririk...”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek argitzekoa da zein bizi-indar duen 'ergela' adierakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oraindik erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa adberbio kategoriakoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

Kategoria

adb.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Zuberoan kusku huts goxoagoa erabiltzen dugu'.

 - [E116]: 'kusku onartua dugu iztegian, lehenbiziko itzulian. Gero erabaki beharko da zer egin kusku huts horrekin, bere tokian. Orain buru huts ari gara eztabaidatzen, eta horretaz hartu behar da Erabakia'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'kendu'.

buru-jantzi
adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

Aztergaia: buru-jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: buru-jantzi / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-jantzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ikasia.

buru(a) gogorra izan
du ad.-lok. Burugogorra izan, setatsua izan. Borondate ona bezain buru gogorra duen alkatea.
burua agertu
ad.-lok. Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

Aztergaia: burua agertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

agertu: -a.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

AS hauetan maiz gertatzen da, pareko eraikuntzak egotea (adib., "burua agertu" eta "burua erakutsi"); "burua agertu / erakutsi" formatuan eskain daitezke honelakoak, labur-zurrean, nahiz bila dabilenarentzat emendiozko zailtasun bat dakarren jokabide horrek (ez dugu, ordea, beti berdin jokatzen).

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

neure, bere... izenordainekin nahiz gabe erabilia.

burua altxatu
1 ad.-lok. Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.
2 ad.-lok. Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

Aztergaia: burua altxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

altxatu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burua apaldu
ad.-lok. Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

Aztergaia: burua apaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

apaldu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burua arindu
1 ad.-lok. Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.
2 ad.-lok. Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

Aztergaia: burua arindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

arindu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burua azaldu
1 ad.-lok. Burua erakutsi. Burua azalduko dut, sator zulotik bada ere. Atea jo eta burua azaldu zuen, irribarretsu.
2 ad.-lok. Norbaitek bere burua ezagutarazi. (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Komunikazio grafikoan dabiltzanek euren burua azaltzeko modu bat ere izan daiteke. Munduaren aurrean herri gisa geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak.

Aztergaia: burua azaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUA AZALDU. Mostrarse, manifestarse. Baña burua azalduko det / sator-zulotik bada're. Uzt LEG I 287. Biek kopia gisa azaltzen dute burua: lehenak Frankfurten ikusi zuen argia, 1785gn. urtean; besteak, berriz, Paben, 1782an. MEIG I 234. (Tras bere, etc.). Santa Kruzek azkenean bere burua azaldu omen zun. Or SCruz 20. Beren buruak azaldutzera / juanak ziran propiyo, / danak batera salduta ere / duro bat eztue baliyo. Tx B I 181. Jainkoa, gauza bakoitzaren ondoan eta azpian datza, ez ordea gauza orren barne-indarrak galerazteko edo oien ordez bere burua azaltzeko. Vill Jaink 77.

burua azaldu 18: Berria 7, EiTB 6, Jakin, Argia 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

burua azaldu 8: Joseba Zulaika, Iñaki Mendiguren, Lander Garro, Iñaki Arranz, Juan Garzia, Itziar Otegi, Fernando Morillo, Anton Garikano.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

burua bat egin
ad.-lok. bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

Aztergaia: burua bat egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

Norbera inorekin alderatu.

burua beheratu
ad.-lok. Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

Aztergaia: burua beheratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

burua beheratu 2: Lç ("hartu zuenean Iesusek binagrea, erran zezan, Guzia konplitu da: eta burua beheraturik renda zezan spiritua"), Inza Azalp ("Jesusek bere azken apari aurrean bere begiak jaso zittuan zerurontz eta burua beratu zuan bere Aitta Zerutarrari eskerrak emanez eta bittartean bere biotzean otoitz egitten zuan"); burua beheititu 2: Larz Iru 2 ("Pantxok, trixteki burua beheititzen du", "Burua beheitituz: Ba, ahalge nuk nihaur!"); buru-beratze 1, Ub ("... zor zaizkan, agurrak ta buru-beratzeak egiten diozkagula: ta egiteko oni deritza Jainkoa adoratzea") // Cf. bere (neure, zeure...) burua beheratu egiturako libreak: Lç 2 ("bere burua goratzen duen guzia, beheraturen da: eta bere burua beheratzen duena, goraturen da", "Ala falta egin dut neure buruaren beheratzean, zuek altxa zindeiztenzat?"), Bp II ("Bere semiaren hitzaren arau, haur hain goratü izan dela, nola bere büria beheratü baitzian berthütez"), Lg II ("Ez da ere aski bihotzez humil izatea, oraino behar da maitatu humiltasuna, behar da bere burua beheratu egin ahal bezanbat, eta ohoretzat iduki behar da bertzeak zerbitzatzea"), Mih ("Izate soberanoa zure erraietan ematen zen mement berean, zure buruba beheratzen zinduen, zure ezdeustasunean hondatzen ziñen"), Bv AsL ("Gisa onetako egitiakin Franziskok bere burua beratzen zuan, eta etsaiari ebakitzen zion bidia, bere biotzian sartu etzedin"), Enb ("Orra or Josu / Gu maitasunez / Besarkatzeko / Bere Besoak zabalik, / Bular-zaurija / Edeirik daula / Gu maitatzeko / Antxe barruan sarturik, / Bere burua / Beratzen daula / Guri bakezko / Mosua emon gurarik!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

burua beheratu 1, J.M. Apalategi ("kapilan orain arte belauniko, burua beheratuta, debozio haundizko itxuraz egon den emakumezko gazte hura") // Cf. bestelakoak: Elizondo KristPE ("Jan-edan bereziz aziyak, Aitaren etxetikan aldegin ezkero txerri-janak jateraño zuben buruba beeratu dezute"), A. Apaolaza 3 ("Bere burua beeratzen duena, goratua izango da", "Gurutzean bere burua beeratu duelarik, Aitak illen artetik piztu eta goratu egin du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

burua beheratu : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

burua beheratu : EuskHizt-EskolaHE (adib. gisa, s.u. beheratu), PMuj DVC (burua beratu: engrillar, encapotarse el caballo, amorrar) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

apaldu: -a.

Esapideei dagokien sistematika

beheratu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burua berotu
1 ad.-lok. Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.
2 ad.-lok. Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. kaskoa berotu; haize eman 2. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko. Funtsik gabeko gauzetan burua berotzen.

Aztergaia: burua berotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burua erakutsi
ad.-lok. Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

Aztergaia: burua erakutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

erakutsi: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera (formatuaz, ikus burua agertu ASko oharra).

burua galdu
ad.-lok. Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

Aztergaia: burua galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burua garbitu
1 du ad.-lok. Buruko ilea garbitu. Burua garbitu eta ilea orraztu. Ezkatak eta azkura burua garbitzean desager daitezke.
2 du ad.-lok. Norberaren burua zuritu, justifikatu. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Bere burua garbitzearren eta inork errurik ezar ez diezaion. Uste duzue oraino zuen begietan geure buruak garbitu beharrez ari garela?

Aztergaia: burua garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz: 1 buruko ilea garbitu; 2 bere burua zuritu.

burua gora
adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

Aztergaia: burua gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

burua gora itzuli zen bere herrira.

Kategoria

adlag.

burua gorde
1 du ad.-lok. Babestu. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Beren buruak gorde nahiz, gezurra asmatu zutela. Saia gaitezen gure esku dagoena egiten eta zomorro pozoitsuetatik geure burua gordetzen.
2 du ad.-lok. Ezkutatu. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Ez zekien non eta nola gorde bere burua.

Aztergaia: burua gorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz: 1 bere burua babestu; 2 burua ezkutatu. Bide batez, gorde sarrerako 2. adierako azpiadiera adiera bihurtu.

burua hartu
1 ad.-lok. Buruzagitza hartu. Sarkozyk eskuinaren burua hartu du.
2 ad.-lok. Lasterketez, sailkapenez eta kidekoez mintzatuz, lehenengo lekuan jarri. Kortaren mutilek estropadaren burua hartu dute, eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute. Sailkapeneko burua hartu zuen Baskoniak.

Aztergaia: burua hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUA HARTU. a) Fascinar, ocupar el pensamiento, pensar sólo (en). Asto bat zioalarik / erlekiez kargaturik, / buruan ezarri zuen / hura zutela adoratzen. / Hartua hortaz burua, / bazoan fanfarrundua. Gy 106. Pentsaketa hortaz burua hartua, / Gure giza dago net enbarkatua. Ib. 13. Nahi nuke, o Jesus ona, nere burua osoki hartua banu zure ontasunaren eta urrikalmenduen orhoitazpenaz. Jnn Bihotz 6s. Zoin bainakien arras burua hartua hari zela, iragan urthean paganoek errerikako kapera baten berritzen. Prop 1901, 21. Hiriak eta hiriko lilluramenduek burua harturik, Larrun handiaren itzal maiteari betikotz ihes egin duten dohakabeak. Zerb Azk 32. Bahakik Benitak nola hitaz burua hartua duen... Larz Iru 104. Erabat burua artua ta bere liburuen gezurretan blai-blai egiña! Berron Kijote 200. b) Subirse a la cabeza, nublar el juicio. "Ardoak burua artu dio (G-azp)" Gte Erd 71. Cf. ODOLAK BURUA HARTU (s.v. odol). Sukharrak hartu du burua, begietarat heldu dire gauza lazgarrienak. Hb Egia 62.

burua hartu 46, baina ez dugu OEHko adierakorik aurkitu. Gehienak ‘buruan jarri, aurrean jarri’ adierakoak dira.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

burua hartu 7: Herria 2 (“Edo burua hartua, uda huntan lagun berri bat dutela, maite dutela eta menturaz...?? edo burua hartua familian berri txar bat dutelakotz eta ez dakite zer aldaketak izanen diren, noiz, nola??”), A. Irizar (“Bide korapilatsu hartan izandako arrakastak ez zion inoiz burua hartu”), A. Epaltza (“Edana nintzen, burua hartua.”), E. Jimenez (“Haatik, kutxako zokondo ezkutuan gorderik nuen liburuak burua hartua zidan eta, haren mende oldozten nituen ni baitan sortzen zitzaizkidan ideia kasik denak.”), Txillardegi (“Eta odolak burua hartzen zidan.”), Alberto Ladron Arana (“Burua hartua zion burrundara izugarri haren errua zen”); gainerako adibideak (30) ‘buruan jarri, aurrean jarri’ adierakoak dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta aski erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

burua hartua izan
ad.-lok. Burua erabat pentsamendu edo ideia batek betea izan. Badakik Benitak nola hitaz burua hartua duen. Nahi nuke nire burua osoki hartua banu zure ontasunaren oroitzapenaz.

Aztergaia: burua hartua izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BURUA HARTU a) Fascinar, ocupar el pensamiento, pensar sólo (en). * Asto bat zioalarik / erlekiez kargaturik, / buruan ezarri zuen / hura zutela adoratzen. / Hartua hortaz burua, / bazoan fanfarrundua. Gy 106. Pentsaketa hortaz burua hartua, / Gure giza dago net enbrazatua. Ib. 13. Nahi nuke, o Jesus ona, nere burua osoki hartua banu zure ontasunaren eta urrikalmenduen orhoitazpenaz. Jnn Bihotz 6s. Zoin bainakien arras burua hartua hari zela, iragan urthean paganoek errerikako kapera baten berritzen. Prop 1901, 21. Hiriak eta hiriko lilluramenduek burua harturik, Larrun handiaren itzal maiteari betikotz ihes egin duten dohakabeak. Zerb Azk 32. Bahakik Benitak nola hitaz burua hartua duen... Larz Iru 104. Erabat burua artua ta bere liburuen gezurretan blai-blai egiña! Berron Kijote 200. b) Subirse a la cabeza, nublar el juicio. "Ardoak burua artu dio (G-azp)" Gte Erd 71. Cf. ODOLAK BURUA HARTU (s.v. odol) * Sukharrak hartu du burua, begietarat heldu dire gauza lazgarrienak. Hb Egia 62.

LB: 0; EPG: “Burua hartua zion burrundara izugarri haren errua zen.” (Alberto Ladron Arana), “Haatik, kutxako zokondo ezkutuan gorderik nuen liburuak burua hartua zidan eta, haren mende oldozten nituen ni baitan sortzen zitzaizkidan ideia kasik denak” (Edorta Jimenez); ETC: “Janek ezagutu zuenetik, gauero itzultzen zen klubera, neska ikustera; haren irudiaz burua hartuta zeukan, eta arima guztiz menderatuta” (Joseba Lozano), “zeren Laurak, antzokiko artistak zelatatzearen bortxaz dramek burua hartua ziotenez, amore-minak asmatzen baitzituen nonahi” (Iñigo Roque).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: burua hartu ofuscar, trastornar; fascinar, pensar solo en ardoak burua hartu dio: el vino lo ha trastornado; Adorez: burua hartu lok. (burua hartua izan) apasionarse, obsecionarse; pentsaketa horretaz burua hartua dago: está apasionada cpon se pensamiento; Labayru: burua hartu 1 ad. lok., ad. deutso fascinar, ocupar el pensamiento, pensar solo en.

Bestelakoak

[buru] burua hartu 3 (Batez ere burua hartua izan esapidean, 'burua erabat pentsamendu edo ideia batek betea izan' adierazteko). Erabat burua hartua eta bere liburuen gezurretan blai-blai egina zegoen. Pentsaketa horretaz burua hartua dago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Oharra definitzaile bihur daiteke eta burua hartu 3 adiera ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru eta hartu sarreretan.

burua hautsi
1 ad.-lok. Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.
2 ad.-lok. Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbait hausnartu edo zerbaitez kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

Aztergaia: burua hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hautsi: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

buru-hausten egon, ibili (ik. oh. s.u. buruhautsi).

burua jaso
1 ad.-lok. Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).
2 ad.-lok. Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

Aztergaia: burua jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

altxatu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burua joan
ad.-lok. Konortea galdu, zorabiatu.

Aztergaia: burua joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

joan: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burua lehertu
1 zaio ad.-lok. Burua oinaze handi batek hartua edo arazoz edo informazioz ezin gehiagoan betea duen norbaiten egoera adierazteko erabiltzen den esapidea. (burua lehertzeko zorian, lehertzear, lehertu beharrean eta kideko esaldietan). Bake pixka bat behar dut, burua lehertuko zait bestela. Burua lehertzear daukat. Burua lehertzeko zorian dauka. Bagoaz burua lehertu baino lehen! Burua lehertu beharrean neukan eta paseotxo bat ematera irten naiz.
2 dio ad.-lok. Norbaiti burua zanpatu edo lehertu. Aitzurrarekin burua lehertu eta uretara bota zuen. Zure nagusiari burua lehertuko diot noizbait!

Aztergaia: burua lehertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, irudizko adiera ere baduelako.

burua makurtu
1 ad.-lok. Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.
2 ad.-lok. Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

Aztergaia: burua makurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burua nahasi
ad.-lok. Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

Aztergaia: burua nahasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

nahasi: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

burua nekatu
ad.-lok. Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

Aztergaia: burua nekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burua oso izan
ad.-lok. Zentzua izan, burua sano izan. Belarria xuxen eta burua oso dituenak bertzerik erran dezake.

Aztergaia: burua oso izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oso 4. (gral.; H, VocB ). Ref.: A; Etxba Eib. Íntegro, honrado, sincero. "Gizon oso bat da, c'est un homme entier, d'une pièce" H. "Sincero, ingenuo" A. "Alde guztietara, gizon osua" Etxba Eib. * Noe izatu zen gizon iustu eta osoa bere denboran. Urt Gen 6, 9 (Ol, Ker oso; Dv perfet, Ur obe, Bibl ezin-hobe, BiblE akatsik gabea). Zeren dan gizon oso, utsik gabekoa ta gizatasunari dagozkan gauza guziak dituana. Ub 131. Izate guziz eder eta oso, gure estekamendu guziak berenaz ere merezi dituen hura, gure ahalez hil eta ezeztatu baitugu. Dh 60. Da bakarrik ontasunean guztiz osoak diranentzat? Itz Azald 214. Protestante baten semea, aingerukia izanarren [...], ezin izan diteke integer, osoa. A Ardi 102. Gizabatz on, oso, zuzen eta lantzaleak birregitera, orraxe jo bear ei-dau gizartekeriak. Eguzk GizAuz 79. Gizon osoak eta agintea ezartzen dakitenak izan bitez. "Hombres ecuánimes" . EAEg 31-10-1936 179. Mattin ordea, etzen Piarres bezain osoa ta zindoa bere asmotan. Etxde JJ 169. "Zueltzu" Luistar zintzo ta osoa, ezagutzen duten guziak maite dutena da. Basarri 29. Txirotasunez bizi zan baiña / bera zan zorioneko: / itzez, egitez, gauza danetan / gizon osoa zalako. BEnb NereA 144. Onenak behintzat eta Eleizalde onenetakoa genuen noski, gizon osoak zirelako, batez ere, burutik oin-zolarainoko gizonak. MEIG VIII 53. Burua oso duenak ihardets dezokete: "Ago ixilik hi, Judas". HU Zez 198.

LB:” Atariko zelaira alde egin bear izan genuen, burua osorik edukitzekotan” (DiarioVasco); EPG: “Izan ere, burua osorik daukanik ez da izango, orain hiru urte baino seguruago gaudela esango duenik” (Jose Maria Pastor); ETC: “Izan ere, burua osorik daukanik ez da izango, orain hiru urte baino seguruago gaudela esango duenik” (Jose Maria Pastor), “Katalanezko hainbat lokuzio ere euskarazko batzuen oso antzekoak dira: «no tenir el seny complit» eta «burua oso ez ukan», «veure's verd» eta «gorriak ikusi», «esser un poll ressuscitat» eta «zorri hil piztua».” (Argia), “Susmatu nuen bezala, burua osorik eta garbi dauka.” (Ur Apalategi), “Halaber izan ezazue argi gaixorik bazen ere, burua osorik zeukala” (Txalaparta)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: burua oso(a) izan estar cuerdo, -a; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

buru 3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru eta oso sarreretan.

burua urratu
1 ad.-lok. Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.
2 ad.-lok. Burua hautsi, zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu. Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

Aztergaia: burua urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hautsi: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

buru-hausten egon, ibili (ik. oh. s.u. buruhautsi).

buruak eman
dio ad.-lok. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

Aztergaia: buruak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

burualde
1 iz. Oheaz eta kidekoez mintzatuz, burua jartzen den aldea. Ik. oheburu. Ohearen burualdean aitaren erretratua ageri zen.
2 iz. Zerbaiten burua edo zatirik garaiena dagoen aldea. Alaskako zedroak hostoa argixeagoa eta burualdea zorrotzagoa ditu.

Aztergaia: burualde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

buruan eduki
ad.-lok. Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

Aztergaia: buruan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruan erabili
ad.-lok. Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

Aztergaia: buruan erabili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

erabili: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

buruan eraman
1 ad.-lok. Buru gainean eraman. Buruan zeraman pegarreko esnea saldu eta txitak erosi.
2 ad.-lok. Buruan jantzirik eraman. Berak egindakoa zen Azpirotzek buruan zeraman txanoa.
3 ad.-lok. Buruan erabili. Buruan daramatzan esaldiak idazten hasi da. Aspaldian buruan daramadan istoriotxo bat kontatuko dizut.

Aztergaia: buruan eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUAN ERAMAN. Pensar en. v. BURUAN ERABILI. Erhokeria handia dela guk geure buruan daramaguna eta erraiten duguna, bekhatuen utzten [...] gero hasiko garela. Ax 117 (V 77). Oldozpen oiek nere buruan daramazkitela. Euzkadi 24-12-1936 (ap. Alkain 140). Bai Ander eta bai Andonik ez zituzten bere amak eta arreba bana bakarrik utzi. Burun beste zerbait bazemaikien. JAIraz Bizia 19. Juanak bere ama zeraman aurrena buruan. Zer ote zion bere irurogei ta amar urtekin? NEtx LBB 48. Gauza ori buruan / lendik zeramaten: / lagunduko zutela / kargak eramaten. Uzt Sas 193.

buruan eraman 3: Deia (“bihotzean eta buruan eraman izan duen hizkuntza”), Elhuyar (“buruan eramango zituzten erauzketaren sekretuak”), Elkar (“gidoi bat buruan eramanez gero”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buruan eraman 4: Koro Navarro (“Poeta batek - esan zuen Bevan jaunak -, buruan eraman behar lituzke bere bertsoak”), Karlos Zabala (“Buruan daramagun zikinkeriak hondatzen du, sexuarekin lotzen ditugun aurreiritzi hilgarrien kaka-nahaste horrek hondatzen du.”), Joan Mari Irigoien (“Baina, koloreak bihotzean neramatzan arren, profesioa buruan neraman, eta kontraesan horrek behin baino gehiagotan murgilarazi ninduen eskizofreniaren ur arreetan”), Iñigo Aranbarri (“Zerbait diogunean, buruan daramagun mundua, hierarkia eta morala uzten ditugu agerian”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa buru sarreran.

buruan gorde
ad.-lok. Oroimenean gorde. Gorde itzazu buruan ondo zure amaren hitzak. Ez du jakinduria makala, haiek guztiak buruan gordetzeko!

Aztergaia: buruan gorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUAN GORDE (V-gip ap. Elexp Berg). Guardar en la memoria. Erakusten zaiena kontuz enzun ta buruan ondo gordetzea. Ub 198. Gorde itzatzu buruan ondo zere Amaren hitzak. Arr GB 80. Buruan daukat ondo gordeta / laurogei gaitxen aldrea; / eta zein daukan gaisdunak berak / emoten dau albistea. Azc PB 242. Eztauka jakituria makala, areik gauza guztiak buruan gordeteko. Ag Kr 48. Ta asmo orixe gorde eban bere buruan azkenengotzat. Ez eutsan arazo ontan iñortxori ezer aitatuko. Erkiag Arran 64.

buruan gorde 18: Deia 2, Consumer, Berria 6, EiTB 3, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buruan gorde 15: Berria 2, Bat-bateko bertsolaritza 2, Andoni Egaña 2, Oskar Arana, Jon Alonso, Iñigo Aranbarri 2, Patxi Iturritegi, Hasier Etxeberria, Xanti Iruretagoiena, Iñaki Mendiguren, Jean Baptiste Etxarren.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta aski erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

buruan hartu
1 ad.-lok. Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.
2 ad.-lok. Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

Aztergaia: buruan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruan ibili
1 da ad.-lok. Gogoan ibili. Adierazi egiten zuen hartara, modu ezin laburragoan, sasoi hartako erromantiko guztien buruan zebilena. Buruan zebilkiona ahanzteko, denbora-pasa saiatu zen hantxe emakume zenbaitekin dantza lizunetan.
2 du ad.-lok. Buruan erabili, gogoan erabili. Miguel Sanzek 2011n Espainiako egungo erregearen aurrean jaurtitakoa buruan ibili dut egunotan.

Aztergaia: buruan ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUAN IBILI. (Con aux. trans.). Pensar en. v. BURUAN ERABILI. Lagun batzueri pentsatzen nuen. Maite ditut. Maite naute. Neska gazte batzu ere buruan ibili nituen. JEtchep 110s. Alditxo bat pasa genduan lasai, baiña nik beste gauza bat nenbilkian buruan. JAzpiroz 161. Bertso batzuk nebilzkin / buruan ta auan. AZink 185. (Con aux. intrans. bipers.). Pentsamentu orixe / buruan dabilkit. Insausti 48.

buruan ibili 53: Consumer 5, Berria 21, EiTB 9, Karmel 2, Argia 10, DiarioVasco 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buruan ibili 7: Berria 6, Herria, Aitor Arana, Anjel Lertxundi, Edorta Jimenez, Fernando Rey, Iñaki Mendiguren, Jon Alonso, Pello Salaburu, Xabier Olarra, Imanol Zurutuza, Iban Zaldua, Sonia Gonzalez, Juan Garzia, Unai Iturriaga, Migel Angel Mintegi, Koro Navarro, Karlos Linazasoro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

buruan ipini
ad.-lok. Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

Aztergaia: buruan ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

buruan izan
1 du ad.-lok. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.
2 da ad.-lok. kirol. Sailkapeneko lehen lekuan izan. Ik. burua hartu 2. Mapfre buruan dela hasiko da gaur Volvo Ocean Raceko laugarren etapa. Sailkapenaren buruan dira 24 punturekin.

Aztergaia: buruan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruan jarri
1 ad.-lok. Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.
2 ad.-lok. Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

Aztergaia: buruan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

buruan pasatu
ad.-lok. Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

Aztergaia: buruan pasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

buruan sartu
1 ad.-lok. Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.
2 ad.-lok. Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

Aztergaia: buruan sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

sartu: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

buruargi, buru-argi
adj. Burua argia duena. Emakume buruargia eta bipila.
Azpisarrerak

Aztergaia: buruargi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buruargitasun
iz. Buruargia denaren nolakotasuna. Uste osoa zuen bere buruargitasunean eta ez zuen jaramonik egin.

Aztergaia: buruargitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

buruari eman
1 ad.-lok. Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.
2 ad.-lok. naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

Aztergaia: buruari eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ari.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

buru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

buruari eragin
1 dio ad.-lok. Burua alde batera eta bestera mugitu, bereziki ezker-eskuin mugitu. Buruari eragiten dio, desesperazioz. Ezpainak estutu eta buruari eragin zion. Buruari eraginaz ezetz esan.
2 dio ad.-lok. Zerbaiti konponbidea bilatzeko, burua lanean, pentsatzen jarri. Buruari eragin beharko diote definizioak asmatzeko. Buruari eragiteko esan zieten, eta inguruan zituzten gauzekin moldatzeko.

Aztergaia: buruari eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

buruarin, buru-arin
adj. Pertsonez mintzatuz, burua arina duena, zentzu gutxikoa dena. Ik. kaskarin. Gazte buruarin eta dantzazaleak.
Azpisarrerak

Aztergaia: buruarin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burubeltz
iz. Sylvia generoko hegaztien hainbat aldaera buru-beltzen izena. Ik. txinbo1. Burubeltza arras kantaria da.

Esaera zaharrak

Erroiak beleari burubeltz.

Aztergaia: burubeltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'txinboa'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. Txoria

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "burubeltx: mésange, fauvette [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'burubeltz Centaurea jacea L. Landarea'.

 - [E116]: 'ez dakit, bada, ukituko nukeen lehen hartutako Erabakia. OEH-ren arabera Sylvia motako txoria da ('txinboa'); 'juicioso' ere esan nahi du; 'centauro negro', 'chinche' eta 'onddoa' ('Boletus aureus'). Bakean jutziko nuke, TXPk dioena ez baitut inon ere aurkitu'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'utzi dagoen moduan'.

burubero, buru-bero
adj. Grina batek menderaturik neurritasuna galtzen duena. Cromwell protestante buruberoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: burubero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buruberokeria
iz. Buruberoaren jarrera edo egitea. Haren fedea buruberokeriaz beste deus ez zela.

Aztergaia: buruberokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bero-keria.

burubide
1 iz. Egitekoen antolaketa taxuzkoa. Hori ez da gizonaren burubidea. Lanari burubideren bat emateko. Legea, ordea, ez da askoren burutaldia, bakar baten burubidea baizik, buru adinbat aburu gerta ez dadin.
2 iz. Funtsa, ganora. Horrenbesteko burubidea izango ahal dugu, behintzat!
3 iz. Kontseilua, aholkua. Burubide ona eman.
4 iz. Erabakia. Azkenean neskame bat bilatzeko burubidea hartu zuen.
5 iz. Asmoa, helburua. Lehengo burubide eta xedeak aldaturik, beste batean pentsatzen hasi.

Aztergaia: burubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burubildu, burubil, burubiltzen
da ad. g. er. Azek, urazek eta kidekoek burua egin edo eratu. Udako eguzkiaren berotasunak kiskaltzen ditu azak, burubiltzeko lekurik eman gabe harroturik lagatzen dituela.

Aztergaia: burubildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

burubil, burubiltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(azak eta) burua egin.

burudun
adj. Burua duena; bereziki, zentzuduna. Badira gizon handiak, beren ustez burudunak, Elizari ausikiz ari direnak. Gogo-argi eta burudun izan arren, ez dira hitzen jabe, ezta burutapenen jabe ere. Orratz buruduna.

Aztergaia: burudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

zentzuduna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "sensé [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

buruenik
adb. Azkenik. Zer esan, buruenik, euskal hitzen erdal azalpenei buruz?
Loturak

Aztergaia: buruenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BURUENIK (PMuj). a) Finalmente. Buruenik, laister beste bertsu errirako batzuk eman bear ta, ok len-zitu antzo eman nai izan ditut. Or BM 16. Yainkoarekikoenak arbuiatuz norbait xoratzen danean, luzaroan so ta so egiñaz, buruenik atzitu oi dute Yainkoek. Zait Sof 149. Bai itzez, bai esan gaiztoz, nai zemaiez nai bildurpean; eta baita buruenik, diruaren erdoi zikin baiña kutsu pozgarriaren bitartez bere. Erkiag BatB 68. Zer esan, buruenik, oin aldean hain oparo sakabanatu diren euskal hitzen erdal azalpenei buruz? MEIG II 58. Eta buruenik, "heriotze on" batek azken epela ipintzen dio bizitza epel bati. MEIG III 92. b) Principalmente. v. BURUEN BURUENIK. Euskarak, Nafarroako euskarak buruenik, ez zuen burua jasotzen, behetik beheitiago zihoan. MEIG VI 77. Alabañan, bizitzaren gora-berak eta yainkoen asmo zuri-beltzak aztertzen gizartean buruenik zaitugu. 'Considerarte [...] el primero de los hombres'. Zait Sof 58.

buruenik 4: Berria 2 (“Poetak honela zioen, buruenik, bere erantzun gutunean”), Jakin 2 (“Buruenik, Manifestuan zeure burua nazionalistatzat duzu”); buruen-buruenik 1, Euskaltzaindia (“buruen-buruenik, antzarren festaren ospakizunak salatzen du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

buruen-buruenik 4: Iñaki Segurola 3 (“Einsteinen arabera, lan zientifiko on ororen oinarrian erlijiozko sentimendu bat dago, "arrazoiaren usteekin" hertsiki lotua, eta uste horietako bat zein izango, eta buruen-buruenik "munduaren ulergarritasuna edo Naturan arrazoi bat agertzen delako uste sendoa”), Andres Urrutia (“Aldikada horren azken bi urteotan [1803-1804] onetsitako hogeita hamasei lege bildu ziren, buruen-buruenik, Kode Zibil berrira”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oraindik erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa buru sarreran.

buruera
iz. Batez ere bizk. Burutazioa. Ona da, Martin, zeure buruera, baina nik ezin esan diezazuket lehen esan dizudana baino besterik.

Aztergaia: buruera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-era.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

burutapena.

burugabe
1 adj. Bururik ez duena; bereziki, zentzurik ez duena. Ik. ergel. Bekatari burugabea. Burugabe eta zorotzat eduki nuen. Ez zela hain asmo burugabea.
2 (Adizlagun gisa). Burugabe jokatu.
Azpisarrerak

Aztergaia: burugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: burugabeko .

burugabekeria
iz. Zentzugabekeria. Hori hain erraz lortuko dela pentsatzea burugabekeria handia da.

Aztergaia: burugabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burugabeki
adb. g. er. Bururik, zentzurik gabe. Dirua burugabeki eralgitzea.

Aztergaia: burugabeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki: -gabeki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bururik, zentzurik gabe.

burugabeko
adj. Burugabea.
Loturak

Aztergaia: burugabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

burugabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

burugabetasun
iz. g. er. Zentzugabetasuna.

Aztergaia: burugabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

burugabetu, burugabe/burugabetu, burugabetzen
da/du ad. Burua ebaki, bururik gabe utzi edo gelditu. Erakundea burugabetu zutenean.

Aztergaia: burugabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

burugabetu, burugabe(tu), burugabetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

burugabetu, burugabe(tu), burugabetzen

burugaizto
1 adj. g. er. Gaiztoa.
2 adj. g. er. Setatsua, tematia.

Aztergaia: burugaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaizto.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 gaiztoa. 2 setatsua, tematia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  burugaixto: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

burugin
adj. Ongi bizitzen zalea dena; berekoia. Alferrak eta buruginak. Nagi burugin batekin ezkondua. Txanton burugina zen, Maripa burutsua. Aberats burugin, zeken eta diruzalea.

Aztergaia: burugin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

burugogor, buru-gogor
adj. Burua gogorra duena, setatsua. Ik. egoskor 2. Gizon tematsu eta burugogorra.
Azpisarrerak

Aztergaia: burugogor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burugogorkeria
iz. Burugogorra denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Ik. tema; seta. Gizakion burugogorkeria nekez zuzentzen baita, zigorren bidez ez bada.

Aztergaia: burugogorkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
burugorri, buru-gorri
adj. Buruko ileak gorriak dituena. Ik. kaskagorri. Neska txiki burugorri bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: burugorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
buruhandi, buru-handi
1 adj. Burua handia duena. Gizon txiki buruhandia bazen ere, hasieratik izan zuen arrakasta emakumeekin. Erdi Aroko iltze buru-handia.
2 adj. Egoskorra. Hasieran buruhandia iruditzen bazaizu, lasai; ez zuen nahi zu etortzerik, baina onartzen duenean lasaituko da.
3 iz. Herri jaietan, kartoizko buru irudi handia jarririk ateratzen den pertsona. Arratsaldeko bostetan, buruhandiak eta erraldoiak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Hontzak birigarroari buruhandi.

Aztergaia: buruhandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "buru-handi [grafia hobesten dut] lehen erabilitako argudioagatik [ik. begihandi]" (1995-01-10)

buruharro, buru-harro
adj. Harroa. Buruharroak suntsitu ditu eta ahaltsuak goi-postuetatik bota. Eskarmentatu bitez jende temosoak, buru-harroak eta inbidiosoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: buruharro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "buru-harro [grafia hobesten dut], gauza beragatik [ik. begihandi]" (1995-01-10)

buruhastu, buruhas, buruhasten
da ad. Kapela edo txapela erantzi. Bi jaunak buruhastu ziren eta otoitz egin zuten.

Aztergaia: buruhastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

buruhastu (S ap. Lrq ; Dv, A), burhastu (Foix ap. Lh., Casve). Descubrir(se), quitar(se) el sombrero. "Se découvrir (la tête)" Lrq, Casve. Errespeturekin burhastuz zauden Sakramendu Saindua iragaitean. Prop 1898, 287. Hura ere buru-hasten zen. Prop 1905, 120s. Bi jaunak buru-hastu ziren eta othoitz egin zuten. Lander EEs 1912, 161

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

NolaErran: adiskidea, erran zion apezpikuak, zure buruaren gainean eskuak pausa ahal ditzadan zure benedikatzeko, errespetuz buruhastu behar zenuke [découvrir]; frantses sasigudariak Baigorrin sartu zirelarik Liberazioan, frantses bandera altxatu baitzuten, Marseillaise kantua kantatuz, jarririk egon zen batere buruhastu gabe [partisan]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

atorra-hastu forma aztertzean proposatua sarrera gisa.

buruhauste
iz. Kezkatzen edo larritzen duen gauza. Buruhauste handiak ematen zizkion arazoa. Buruhauste eta nekeak. Hainbat istilu eta buruhauste.

Aztergaia: buruhauste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "buru-hauste [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper