13 emaitza bildu bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

bildu, bil, biltzen
1 du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ik. batu. Malkoz erein bazuten, pozez bilduko dute. Ardiak bildu nahiz bere korralera. Gaztainak biltzen ari zela. Limosna bildu. Baionako apezpiku zinenean, Nafarroako hiru estatuak bildurik, joan zinen Gortera. Esaera zaharrak bildu. Liburu santuetatik Sarako erretoreak bildua. Bildu dituen argitasunak. Mantalean bildu dituen artaleak. Hor aditzera emanak liburuxka batera bildu zituen gero.
2 du ad. Bat egin, elkartu. Hala mintzo direnak mintzo baitira mihiaren puntaz eta ezpainak bilduz. Biak bildu zituen lokarria ez zuen heriotzak berak eten.
3 du ad. Pilatu; eskuratu. Abertzaleek boz gutxi bildu dutela. Atsekabeak maizago bilduko ditu atseginak baino. Galoiak bildu nahi lituzke kasernako zoko batean egonez.
4 du ad. Besteren gogoa bereganatu. Etsaiak emeki-emeki bildu ditu eta lokarrarazi. Norbait lausenguz bildu.
5 du ad. (Kalteren bat) hartu, (ezbehar bat) pairatu. Buruan bildu kolpe tzar baten ondotik hiltzera zihoan.
6 da ad. Zenbait lagun toki jakin batean elkartu. Jende oro bat dakion Josafaten bildurik. Afaritako bildu ginen. Euskaltzaindia Donostian bildu zen atzo. Biharamunean Anas, honen suhi Kaifas eta gainerakoak batzarrean bildu ziren. Irakasle bakoitza bere ikasleekin bildu da. Hainbeste tokitatik bilkura honetara bildu zareten guztioi. Festa ikustera bildu zirenak. Ahaideak elkarrengana bildurik.
7 da/du ad. Hitzaldi edo idazki batez mintzatuz, laburtu, funtsezko den ezer kendu gabe. Ik. laburbildu. Jainkoaren hamar aginteak bitara biltzen dira. Legea eta profeten esan guztiak hitz labur horietan biltzen dira. Irudi batean biltzen du Joan Gurutzekoak bere irakaskuntza guztia.
8 du ad. Zerbait estali, paperez edo ehunen batez inguratuz. Paperean bilduta ekartzen zituen adreiluak. Maindire batean bildu zuten Jesusen gorputza. Haurtzaroko ametsetan, troxetan bezala, bildua zebilen Leturia.
9 du ad. Tolestu, tolestuz batu. Zangoak bildu. Hasten zaio ukabila bildurik, mehatxuka. Hegoak bildurik. Belak bildu. Baina laster bildu behar izan zituen oihalak eta arraun indarrez ontziak erabili. Soinekoa gerrian bildu eta lotua. Mahuka ukondoraino bildurik. Gona bildu.
10 du ad. Jetzi. Ik. batu 9. Behia bildu.

Esaera zaharrak

Laster bildua, laster urratua.

Aztergaia: bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bildu, bil-

Euskaltzaindiaren Arauak

bildu, bil, biltzen. da eta du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bildu, bil, biltzen

bilduki
adb. Bildutasunez. Zein bilduki egiten zuen bere otoitza!

Aztergaia: bilduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildukin
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bildukin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bilkin].

Aztergaia: bildukin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan bilduki a 'doblando, plegando': Or Mi ("Goiz artan, neska bakarrik zegoen iturrian, eta besouts, eta magala bilduki gazta-zumitzak garbitzen ari zen azari-belarrarekin"). Eta corpusean beste bat: "Ta eguzkiak, bere mako ederrean astiro bilduki, Yainkoaren bakean uzten ditu aintzirak eta urmael aundiak"; b 'con recogimiento': JesBih ("O zein bilduki, atentzionerekin eta khartsuki egiten zuen bere othoitza!"; "Egun hau iraganen duzu bilduki eta khar handirekin"); c 'collectum'.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bildukin EB 9: Elhuyar 2 (adib. "Larbak, beren garapen handienera iristen direnean, bildukin edo kapulu batean itxita geratzen dira mugitu gabe"); I.A. Berriotxoa 2 (adib. "Geruza hauek zelula mota desberdinak agertzen dituzte, betebehar ugariekin, babeslea, bildukin, sentimen, uzkurgarri, betekinekoak eta abar."); M. Lorda 5 (adib. "Gasteromizeto guztiak bezala, bi bildukin azaltzen ditu, hauetako kanpokoa edo kanpoko peridioa oso lodia da eta zenbait laziniatan irekitzen da, izar gisa"; "onddoaren errestoa, bere barruko bildukinaz, erdian esfera gisa geratzen da"); bilduki IE 1 (Baionako diosesako katixima: "Behar da othoitz egin umilki, bilduki, konfidentzia eta iraupenekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bildukin : HiztEn (Biol. Zerbait inguratzen duen egitura), LurE, Euskalterm 11 ('envoltura', 'envuelta'; hauetan bildukin kutinizatu, b. gelatinakara, b. apaindu, b. zelulanitz, b. zurrun, lore-b., babes-b.); bilduki : HiztEn-LurE (bildutasunez). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bildukin : HiruMila, EskolaHE; bilduki : EuskHizt, ElhHizt (1 Con recogimiento. 2 Bot. envoltura), HiruMila, EskolaHE, DRA. Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Saih. Ik. bilkin (hots: forma hau dagokio eratorriari, arautu denez; adieraz, berriz, ez du 'biltzen duena' esan nahi, baizik 'biltzearen ondorioa, bildu dena').

Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

bilduma
1 iz. Multzoa, elkarketa. Dohatsuen bilduman. Infernua, gaitz guztien bilduma. Ez zela XVIII. mendea, mende guztien bilduman, zoko bakoitzeko hizkuntzaz nahiz dialektoaz gehien arduratu izan dena.
2 iz. Arrazoiren batengatik biltzen diren kideko gauzen multzoa. 260 argazkiz osatutako bilduma. Lekuona jaunaren omenezko idazki bilduma. Txirritaren bertso bilduma. Atsotitz bildumak. Lege bilduma. Bilduma aberatsa. Bilduma osoa.
3 iz. Modan eta kideko alorretan, denboraldi edo urtaro jakin baterako aurkezten den jantzien modelo multzoa. M. Miranda bitxigile ezagunak gaur bertan kaleratuko du bilduma berria. Africa Fashion Week Nigeria jaialdirako bilduma bat diseinatzen dihardu gaur egun.
4 iz. Bildumena, laburpena. Mendiko sermoian aurkitzen da kristau dotrinaren bilduma.
Azpisarrerak

Aztergaia: bilduma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bilduma egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bilduma egin

bilduma egin
ad.-lok. Eulien bilduma egitea gogoko badu, egin dezala. Antzinako autoen bilduma egiten zuela.

Aztergaia: bilduma egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

bilduma

bildumagile
iz. Aipatzen dena bildumatzen duen pertsona. Ik. bildumari; bildumazale. Frantziako bildumagile pribatu batek Jean Hebuternek eta bere anaia Andrek margoturiko 14 margolan gordetzen ditu.

Aztergaia: bildumagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildumari
iz. Aipatzen dena bildumatzen duen pertsona. Ik. bildumagile. Tximeleta bildumaria.

Aztergaia: bildumari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildumatu, bilduma/bildumatu, bildumatzen
du ad. Bilduma bat osatzeko mota jakin bateko gauzak bildu. Tximeletak bildumatu. Liburu zaharrak bildumatzen ditu. Foruak bildumaturik agertzen dituen liburua.

Aztergaia: bildumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bildumatu, bilduma(tu), bildumatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bildumatu, bilduma(tu), bildumatzen

bildumatze
iz. Bilduma bat osatzeko mota jakin bateko gauzak biltzea. Eskertzekoa da doinu herrikoien bildumatze ahalegina.

Aztergaia: bildumatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskertzekoa da doinu herrikoien bildumatze ahalegina.

bildumazale
adj./iz. Bildumagilea. Margolana urte luzez bildumazale pribatuen eskuetan egon bada ere, gaur Musée d'Orsay-n dago ikusgai.

Aztergaia: bildumazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bildumazale 68: Berria 32 (adib.: “Futbol zaletasunak bihurtu du bildumazale”), EiTB 32 (adib.: “Picasso eta Rousseau bezalako margolari ospetsuen 30 margolan inguru lapurtu dituzte bildumazale baten etxean herri frantziarrean, herrialdearen hego-ekialdean”), Jakin (“paperezko liburuak opari bezala salduko dira, bildumazaleentzat, irakurketa inprimatuaren zaleentzat, maila goreneko arte-liburu eta argazki-liburuak soilki aterako dira edizio analogikoan”), Argia 2 (adib.: “Izango al dituzte museo horretako leihoek burdinazko hesiak, bildumazale etsien asmo suizidak uxatzeko?”), DiarioVasco (“Gazteagoa da Charo Pita, irakurle amorratua, abeslaria, harri urdin bildumazalea eta duela hamar urte inguru ipuin kontaketan murgildutakoa”); bilduma zale 7: Berria 2 (adib.: “baliteke binilo zaharren bilduma zaleei ezer berririk ez ekartzea disko honek”), EiTB 4 (adib.: “Gainera, beste kutxa berezi bat ere aterako dute, bilduma zaleentzat aproposa: The Beatles In Mono”), Argia 1 (“Jon Zelestino musikari eta bilduma zalearen ustez [...]”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bildumazale 52: Berria 43 (adib.: “Enrique Ordoñez bildumazalearen azokak hirugarren urtea beteko du aurtengoarekin”), Mirentxu Larrañaga 2 (adib.: “Durant jaunak bildumazale nekaezintzat eta irakurle aseezintzat zeukan bere burua”), Ander Irizar (“haur bildumazale baten jakin-mina”), Karlos Linazasoro (“Baditut batzu-batzuk benetan kuriosoak eta bereziak, bildumazale handien artean oso ongi kotizatzen direnak"), Xabier Olarra (“bildumazale batek munduko piezarik bitxien eta baliotsuena, bere bildumako perfektoena, artelan benetako bat hautatzen duen bezala”), Aitor Arana (“Bildumazale batek baino gehiagok zerbait ordainduko luke honegatik”), Filosofiako Gida (“Autore eta bildumazale guztiek edango zuten ahozko kultura”), Xabier Mendiguren Elizegi (“musikako bildumazaleen bilera dagoela”), Jasone Osoro (“Zapata-denda bildumazale eta fetitxisten topaleku bihurtu zen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: bilduma, bilduma egin, bildumagile, bildumari, bildumatu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es coleccionista / fr collectionneur: Elhuyar: bildumagile, bildumazale / Nolaerran: bildumagile, bildumari, biltzaile / Zehazki: bildumari, bildumatzaile; bildumazale / Labayru: bildumari, bildumazale, bildumagile, biltzaile, bildumatzaile / Adorez5000: biltzaile, bildumazale, bildumatzaile.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf bildumagile, bildumari forma arautuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

bildumen
1 iz. Kandela luzea eta mehea, gehienetan argizaiolean bildurik hilobietan-eta erretzen dena; argizaiola bera. Beltzez jantzitako andrea, bildumen horia eskuan.
2 iz. Gai jakin bati buruzko puntu oinarrizko edo funtsezkoenak soilik biltzen dituen izkribua edo jarduna; laburpena. Ik. bilduma 4. Testamentu Zahar eta Berriko kondairaren bildumena. Eskaera hau aurreko sei eskaeren bildumena da.

Aztergaia: bildumen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bildura
iz. Bildutasuna. Han zeuden urte guztia, kasik betiereko isiltasunean eta bildura santu batean.

Aztergaia: bildura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

onartzekoa da 'reunión (conjunto), réunion (ensemble)' adieran, beste eragiketa-emaitzak izendatzeko formen analogiaz sortua baita; nahiz tradizioan beste baliorik izan duen ('recogimiento', etc.), honetarako ba baitago bildutasun erabiliagoa

bildutasun
iz. Bere baitara bildua dagoenaren egoera. Bildutasun gehiagorekin otoitz egiteko. Bildutasun handienean iragan dira elizkizunak, eliza guztia betea.

Aztergaia: bildutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper