41 emaitza bete bilaketarentzat - [1 - 41] bistaratzen.

bete1, bete, betetzen
1 da/du ad. Zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartu, hutsune edo tarte bat zerbaitez zeharo hartua gertatu. (Betegarria aipatzen denean, -z atzizkiarekin ezartzen da). Urak ibar osoa bete zuen. Zuloa bete. Pitxerra ardoz bete. Gariz bete du larraina. Urez bete da ontzia. Ikusleek antzokia bete zutenean. Antzokia bete zenean. Sakelak txanponez beteta. Leporaino, mukuru bete. Eltzea ezpainetaraino bete zuen neskameak.
2 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Berri hark nahigabez bete zuen. Zorrez beterik bizi zela. Bedeinkazioz bete zuen bere semea. Ondasun gogoz beterik. Nekez beterik. Nahigabean bizi direnak alai itzazu, eta bete itxaropenez. Errukiz bete zaren andere eztia. Burua haizez betea.
3 da/du ad. Ase. Bazkaltzen zeharo bete naiz. Sabela babaz beteta zuela.
4 da/du ad. Gogoaren edo espirituaren beharrak erabat bete. Ik. ase1 2. Ez gaituzte betetzen nork bere atseginerako, nork bere eskua trebatzeko, egiten dituen lanek. Munduko gauzek ezin bete dezakete gizonaren bihotza.
5 du ad. Idazki edo dokumentu bateko hutsuneetan dagozkien datuak idatzi. Eskabide orria bete.
6 du/da ad. Adin jakin batera heldu, denbora-hedadura jakin bat ahitu. Gaur zortzi urte betetzen ditu seme nagusiak. Zahartze dohatsu batean bere egun guztiak beterik. Iaz bete ziren ehun urte jaio zenetik. Egunak bete zirenean, Agar-ek Abrahami seme bat eman zion.
7 du ad. Norbaitek hartu duen eginbidea edo zerbaitek eskatzen duena egin. Jainkoaren legeko aginduak bete. Ipini zion penitentzia bete arte. Berak beteko du nik ezin bete nezakeen egiteko hau. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Ez dut uste erregela hori zorrozki betetzen denik alde guztietan. Kontseilari edo administratzaile kargua betetzeak berekin dakartzan zuzendaritza- eta kudeaketa-eginkizunak betetzen dituztenak.
8 da/du ad. Asmoak, nahiak eta kidekoak gauzatu. Bete ote da haren ametsa? Orduan bete zen Jeremias profetak esan zuena.
9 da/du ad. adkor. Haurdun gelditu edo utzi. Peruk bere andregaia bete omen du.
10 da ad. Arnasa estutu. Aizpuruk ere lan ona egin du, baina bete egin da pittin bat amaiera aldera.
bete2
1 adj. Hutsunea zeharo hartua duena. Sabel betea, janariz eta edariz gainez egina. Eta senarrak uste duenean etxe betea duela, aurkituko du huts-hutsik. Sakela betea eta bihotz ona ditu.
2 adj. Osoa, erabatekoa; betegina. Bere azken lana, guztietan beteena. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa. Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. Inoiz euskaldun batek euskaraz eman duen betiko Euskal Herriaren irudirik beteena. || Zeure ontasunean daukat nik uste bete-betea.
3 adj. (Denbora edo tokia adierazten duen izen baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. min1 8. Den gutxieneko estakurua aski dugu igande betean lanean aritzeko. Eguerdi betean baino ere ausarkiago. Gero, gau betean, etxera itzuli zen. Egun betea zen. Ez nazazula lotsatu, arren, honela plaza betean.
4 (Edukia edo luzera adierazten duen izen baten eskuinean; neurkizun den gauza adierazten duen hitza artikulurik eta kasu markarik gabe doa). Ik. besabete; hazbete; gizabete; bat. Zakua bete egur ekarri zuen. Kalea bete gizon berak bakarrik handik bidali zuen. Katilua bete ur eman zion. Lapiko bete morokil. Saski bat bete arrautza.
bete izan
da ad.-lok. Pareko izan, maila berekoa izan. (-en atzizkiaren eskuinean). Elkarren bete dira. Zoro batzuek daukate haren gozamena zurearen bete dela.

Aztergaia: bete izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

x-ren bete izan gisa erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elkarren bete dira.

bete-bete egin
ad.-lok. Guztiz bete. Sagardoz bete-bete egin eta hasten ziren deiadarrez. Poltsikoak diruz bete-bete egiteko. Apalak bete-bete eginda zeuden.

Aztergaia: bete-bete egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete sarrerari dagokion azpisarrera.

bete-betean
1 adb. Osorik, erabat. Izakien ederra bete-betean dastatzen. Aristotelesek bete-betean onartuko luke arrazoibide hori. Euskaltzaindiaren nortasuna bete-betean onartua izan dadin. Bete-betean sinetsi.
2 Erdiz erdi. Xedea bete-betean jo.
Loturak

Aztergaia: bete-betean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bete-beteko
adj. Osoa, erabatekoa. Bete-beteko euskalduna.
Loturak

Aztergaia: bete-beteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

betealdi
iz. Asealdia. Ezteietako betealdiak ez dit behin ere onik egin.

Aztergaia: betealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betean
1 adb. Osoan, erabatekoan. (Izen soilaren eskuinean). Lo betean zelarik hil zuten. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zela. Eta hantxe, zorion betean bizi izan ziren.
2 adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. aho(a) betean. Negar egiten zuen begiak betean. Prozesioan etorri ohi zen, bide betean jendea.
Loturak

Aztergaia: betean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Edozein gauza esanez ahoa betean; Negar egiten zuen begiak betean.

betearazi, betearaz, betearazten
du ad. Betetzera behartu. Sei pitxer betearazi zituen urez. Negarrez betearazten begiak. Legeak eman eta betearazten dituztenak.

Aztergaia: betearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

betearazi, betearaz, betearazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

betearazi, betearaz, betearazten

betearazle
adj. Zerbait betearazten duena; bereziki, legeak, aginduak edo erabakiak gauzatzeaz arduratzen dena. Ik. exekutibo. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala. Kontseilu betearazlea. Hildakoaren testamentu-betearazle izendatu zuten.

Aztergaia: betearazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bete(a)razle 7: GAK Txostena 1986 ("Efektu hauetarako, Batzorde Beterazleak, apirilaren 9ko bere bileran, estatutu-erreformari buruzko txosten bat sortzea erabaki zuen"), M. Gartzia ("Langilea beterazle soila izanik, bere garapen profesional eta pertsonalaren mugak nabarmenak dira"), HizkLiter ("Euskal Herriak bere erakundeak zituen: legegintzarakoa, betearazlea eta epaitzekoa"), NPAO 1994 ("Foru Komunitateko sozietate publikoetako eta Nafarroako Toki Entitateetako presidente, zuzendari betearazlea edo horien parekoak"), Arrazakeria ("erreforma hau bat dator Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuetako Goi-Komisarioaren programaren Batzorde Beterazlearen 30. ebazpenarekin"), Harluxet HE ("botere legegile eta betearazleaz gain, epailetza ere bere esku zuten"), E. Antxustegi ("langilea, bere soldata jasotzeko asmoa duen heinean bere nagusiaren "jaun" dela, hau bere esku baitago, betearazle judizialak hala eskatuz gero"); bete(a)razpen (eta administrazio b. 1, b. agindu 1, b. unitate 4, b.-espediente 1, b. prozedura 1) 12: Ararteko 1998 2 ("... Adin Txikikoen gaietan eskuduna den Administrazio Publikoari, esan nahi baita, neurrien betearazpenaren erantzunkizuna zuen Administrazioari", "barrualdi erdirekiko neurrien betearazpena atzeratu egin behar izan da"), BAO 1993-1998 arteko 10 (adib., "Zigorrak, irmoak direnean, urtebeteren buruan iraungitzen dira. Betearazpenera bideratutako jarduketek soilik etengo dute", "errekurtsoak jartzeak beterazpen prozeduraren etendura ez dakarrela ondo ulertuaz", "G betearazpen unitatea udaletxearen atzealdean aparkalekua eraiki ahal izateari egokituko zaio", "Rascua, S.A.ren aurka irekitako premiamenduzko betearazpen-espedientean", "Birgaikuntzari buruzko Arautegiko "Betearazpen aginduak" deritzan 2.2 atalean"); bete(a)razpide 2, BAO 1990 eta 1993 (biak antzeko testuinguruan, "zorraren zenbatekoari ehuneko hogeiko [%20] gainkargua dagokiola adierazi eta zordunaren ondarearen aurka beterazpidez jotzea xedatzen dut").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betearazle : HiztEn ('betearazten duena; legeak, aginduak, erabakiak, etab., gauzatzeaz arduratzen dena'), Euskalterm 8 (batzorde betearazle, batzorde exekutibo sinonimoarekin; kontseilu betearazle; bide betearazlez galdatu; batzorde betearazle, exekuzio-batzorde sinonimoarekin; EBZko Batzorde Betearazlea, EBZko Zuzendaritza Batzordea sinonimoarekin; epai betearazle; titulu betearazle); betearazpen : Euskalterm 3 (nahitaezko betearazpen, nahitaezko exekuzio sinonimoarekin; betearazpena berekin eraman; nahitaezko betearazpen, egintzak nahitaez betearazte sinonimoarekin); beterazle : DFrec 1 (Anait: "euskal erakunde legegile, beterazle, judizial, administratiboak") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

betearazle : ElhHizt (1 que hace cumplir; 2 ejecutivo, va), HiruMila (ejecutor, ra); betearazpen : ElhHizt (ejecución: procedimiento legal; eta [ordenu-]betearazle: AS, albacea, testamentario, -a), HiruMila (1 ejecución; 2 ejecutivo, va); betearazpide : HiruMila (1 vía ejecutiva; 2 ejecutivo, va) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

betearazpen
iz. (Legeak, aginduak edo erabakiak) betearaztea. Legearen betearazpena.

Aztergaia: betearazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

betebehar
1 iz. Eginbeharra, eginbidea. Ik. betekizun. Bere karguari dagozkion betebeharrak. Lagun hurkoa maitatzea kristau ororen betebeharra dela gogorarazi du. Katalunian, esaterako, seme-alabek gurasoak zaintzeko betebeharra zutela agindu zuten dekretu bidez. Betebeharra bete ez duten sozietateen zerrenda.
2 iz. Bete beharreko baldintza. Egunkaria kaleratzeko premiazko zen azken betebeharra.

Aztergaia: betebehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteezin
adj. Ezin betezkoa. Zulo beteezina. Jatun beteezina.

Aztergaia: beteezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): BOk beteezin eta antzeko hitzetan den grafia zalantzak aipatu ditu. I. Sarasolaren iritziz, izen baten ondoan datorrenean hobe ezin loturik idaztea.

betegailu
iz. Ipar. g. er. Betegarria.

Aztergaia: betegailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

betegarria.

betegarri
1 iz. Zerbait betetzeko erabiltzen den gauza. Zuloa berdintzeko erabili duten betegarria. Mastika betegarria. Lagin guztiek antxoa baliatzen dute oliben betegarria osatzeko. Kremak eta esne-gainarekin egindako betegarriak hozkailuan eduki behar dira.
2 iz. Idatzi batean edo kideko batean funtsezkoa ez den zatia, bereziki hitz neurtuetan neurria betetzeko edo errimatu ahal izateko sartzen dena. Ik. betelan 2. Errepikapen asko huskeriatzat, makulu eta betegarritzat jotzen dira, ez baitira mezuaren esanahia ulertzeko ezinbestekoak. Hitz neurtuetan betegarri askotxo ohi direla.
3 adj./iz. Gogoaren edo espirituaren beharrak asetzen dituena. Jaunaren edertasuna izango da arimaren saria eta betegarria.
4 adj. Gosea asetzen duena; digeritzen zaila dena. Eztia janari betegarria da. Torradak oso betegarriak dira.
5 iz. Txondorrari piztu ondoren sartzen zaion egurra. Ikazkina txondorrari betegarria sartzen ari zela. Txondorra betegarri eske dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: betegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu betegarri

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

ik. OEH: 4 adiera

betegin
adj. Hutsik edo akatsik gabea, hobetzerik ez dagoena. Ik. perfektu. Beteginak izan zaitezte, zuen Aita Zerukoa betegina den bezala. Biribiltasun betegin baten bila.

Aztergaia: betegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

betegintzarre
iz. Beteginaren egoera edo nolakotasuna. Ik. perfektutasun; perfekzio. Jainkoaren betegintzarre gorena. Gure arteko nekazari baten uste, iritzi, asmo, nahi, betegintzarre eta eskastasunen irudi garbia. Mariaren betegintzarrea.

Aztergaia: betegintzarre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteka
adb. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. esku beteka. Belarra sarde beteka zekarten.
Loturak

Aztergaia: beteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

aurreko izena mugagabean ageri da batez ere.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esku beteka zilarra botatzen hauteskundeetan garaile izateko.

betekada
1 iz. Janari edo edari asealdia. Ez dago gure artean urdail betekada gabeko herri jai onik. Guk irabazi, eta betekada ederra egin dugu haien lepotik.
2 iz. (Ekitaldi publiko bat edo kideko bat egiten den lekua) erabat betetzea. Sekulako betekada Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Azpeitiko kiroldegiak orain arte izan duen betekadarik handiena.

Aztergaia: betekada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteki
adb. Ipar. zah. Osoki. Guztien gaineko ontasunaz beteki gozatzeko.

Aztergaia: beteki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

osoki.

betekizun
1 iz. Organo, makina edo kideko baten berezko jarduera; kargu edo lanbide baten jarduera. Ik. funtzio 1. Idazkariaren betekizunak. Hizkuntzaren lehen betekizuna tresna izatea da.
2 pred. Betetzeko dagoen eginbidea. Zergak ere betekizun ditugu.

Aztergaia: betekizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ez dakit merezi duen hemen azalpen gehiago ematen hastea. OEHren arabera bi esanahi ditu: 1. 'egin beharra' (obligación, tarea, función) eta 2 'bete gabe dena' (sin cumplir, por cumplir), determinatzaile gabe ematen dena. Nik ez nuke zehaztapenik egingo, uste dut ez den hiztegi honen zeregina'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

beteko
adj. Adinakoa (tamainari buruzko esaldietan). Etxea beteko gizona. Zuloa beteko gorputza. Gizona beteko elurra. Paretak, argizari biguna balitz bezala, leku egin zion Frantziskori, bera beteko zuloa eginik.

Aztergaia: beteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etxea beteko gizona; zuloa beteko gorputza; gizona beteko elurra.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aho(a?) beteko baietza; etxea beteko gizona

betekor
adj. Emankorra. Zuhaitz betekorra ez du inork ebakitzen.

Aztergaia: betekor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betelan
1 iz. Zerbait betetzeko egiten den lana. Etxeak bota, betelana egin eta gaur eremu hauetan Papelera Oarso dago.
2 iz. Balio gutxiko edukia, itxura egiteko bakarrik balio duena. Mami gutxiko bertso asko egin behar izan dut, nolabait kantatu, betelan asko.

Aztergaia: betelan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteldar
1 adj. Betelgoa, Beteli dagokiona.
2 iz. Betelgo herritarra.

Aztergaia: beteldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Betel / beteldar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

beteluar
1 adj. Betelukoa, Beteluri dagokiona.
2 iz. Beteluko herritarra.
betepen
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, betepen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. betetze].

Aztergaia: betepen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

betepen 2: UZEI ("nahiz eta Auzitegiak garbi esaten duen, prozesuko ukanbeharren betepena ez dagoela uzterik alderdien iritzira..."), Finantza zuzenbidea ("Osagai horiek oso heterogeneoak dira. Lehenengoa bazter utzita, gainerakoek zerikusia dute tributu betebeharren betepen akastunarekin"); betepenezko 1, Tx. Uriarte ("Bildumak egiteko giza joeragatik, elkarren segidan doazen arazo biren konponbidean isladatzen dena: Bata ezagumenduzkoa, zerrendazkoa, helburuaren hautapenezkoa eta bestea, betepenezkoa: arau batzuren oharpena #mdash#kasu honetan forma fisikoaren egokitasuna, ekipamendua, informazioa, meterologia, ailegabidea eta abar#mdash# zeintzuk zalantzazko egoera hura gainditu eta helburua betetzea permititzen bait dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

betepen iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, betepen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. betetze].

betepen 61 (Deustuko Unibertsitatea 40; Gomylex 21).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu betepen formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: betetze (cumplimiento) Zuzenbidean. // Iusplaza: betetze (cumplimiento; observancia) Zigor Kodean. betepen ez da jaso.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Deustuko Unibertsitateko testu juridikoetan erabili da nagusiki, baina badirudi azken urteetan betetze formara aldatu dela (Iusplaza-n ere betetze ageri da bakarrik). Dena dela, gomendioa mantentzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. betetze (bakarra aski delakoan).

beterano
1 iz. Soldadu zaharra. Gerrako beteranoak. || (Izenondo gisa). Dorregarai jeneral beteranoa.
2 adj./iz. Lanbide edo jarduera batean luzaroan aritu dena eta eskarmentu handia duena. Bertsolarien artean ohikoa eta benetakoa da beteranoenganako errespetua, nagusiak erreferentzia izatea gazteagoentzat. Martin Alustiza beteranoak irabazi du Nafarroako Lau eta erdiko Irekia. Munduko atleta beterano onenek parte hartuko dute Donostian jokatuko diren Munduko Txapelketetan.

Aztergaia: beterano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beterano EB 4 (M.A. Elkoroberezibar, X. Gereño, I. Garate, A. Egaña).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beterania : Euskalterm 1; beterano : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 1; beteranotasun : HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE // 'veterano' itzulitako besteak zahar 1 eta heldu 3 (Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beterano(tasun) : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, XarHizt, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko veterano/vieux; vétéran beste hiztegietan: antzinako : Lur EF/FB, XarHizt (aitzinako), Casve FE (aitzineko); aspaldiko : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV; beterano : ElhHizt, HiruMila; lehenagoko : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB; lehengo : Casve FE (leheneko), HaizeG FB, T-L LFB; xahar : Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB; zahar : Lur EF/FB, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB //Eta gainera: Lur EF/FB: 1 urtetsu. 2 agure. 3 antigoaleko // Casve FE: (soldat) güdarizahar // PMuj DCV: 1 (soldado veterano) gudari zar. 2 (antiguo) lagun-zar, 3 (experimentado) trebe, trebetu, aditu, oitu, ikasia // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): vieux, vieille; vétéran; it (S. Carbonell): veterano, a; ca (DCC): veterà -ana; en (Collins): veteran; (fig.) old hand, old stager; de (Langenscheidts): Veteran, Kriegsteilnehmer, Oldtimer, Schnauferl.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

nazioartekoa da, baina zein arlotan izan liteke horren premia? Historian, Kiroletan?

beteri
iz. g. er. Begietako eritasuna. Txibiaren hezur-hautsa guztizko osagarri ona ei da beteriak edo begietako minak sendatzeko.

Aztergaia: beteri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri(a) eritasun-izenetan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begietako eritasuna.

beteritsu
iz./adj. g. er. Beteriak joa. Begi beteritsuak.

Esaera zaharrak

Urguilutsua da beteritsu bertzeen alderat, bererat itsu.

Aztergaia: beteritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

betero
adb. zah. Osoki.

Aztergaia: betero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

osoki.

beterraba
iz. Batez ere Ipar. Erremolatxa. Beterraba sasoia egitera.

Aztergaia: beterraba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. Beta vulgaris.

beterre
adj. Betazal ertzak gorrituak dituena. Ik. begierre.

Aztergaia: beterre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. Sin. begi-erre.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-erre

beterri
iz. Eskualde edo lurralde beherea. Beterria edo Jerusalemgo zatirik beherena. || Beterriko jendeak eta batez ere gure aldekoak, esan nahi dut, Oiartzun aldekoak.

Aztergaia: beterri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Beterria edo Jerusalemgo zatirik behereena.

beterritar
1 adj. Beterrikoa, Beterriri dagokiona.
2 iz. Beterriko herritarra. Beterritar batek inoiz ere egingo ez duena.

Aztergaia: beterritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

betertz
iz. Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. begi ertz. Malko tanta labainak betertzetik behera.

Aztergaia: betertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Sin. begi(-)ertz.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-ertz

betetasun
1 iz. Bete-betean dagoenaren egoera, betearen betea. Ondasun guztien betetasuna. Bihotz betetasuna. Eta haren betetasunetik guztiek hartu dugu. Bere indarren betetasunean. Hutsarte horren argira agertzen da betetasun osoan elizgizonen euskal lana.
2 iz. Betearen nolakotasuna. Zazpiak betetasuna esan nahi du.
3 iz. Asetasuna. Gozokiak ere hartzen ditugu eta horrek ordu batzuez atzeratzen du urdaila hustea eta betetasuna eta ondoeza sentiarazten digu. Lehen plater bezala, hartu fruta; horiek dituzten urak eta azukreak betetasuna eragiten dute.

Aztergaia: betetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betetzaile
iz./adj. Betetzen duena. Ontzi-betetzailearentzat. Bazter ororen betetzailea zaren hori. Hura bera izango da zure artatzaile eta zure eskas guztien betetzaile.

Aztergaia: betetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betetze
iz. Zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartzea. Hemen izaten ziren ontzien betetze eta husteak.

Aztergaia: betetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betez
adb. Betean. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. aho(a) betez. Anartean ahur betez aberats dadila beraz, ahal badu, Donostiako sendagilea.
Loturak

Aztergaia: betez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

betean.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aho(a) betez mintzo ziren egun oroz.

betezpal
iz. Ipar. Betazala. Betezpalak torratzen.

Aztergaia: betezpal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'betazala'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. betazal

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper