45 emaitza atzera bilaketarentzat - [1 - 45] bistaratzen.

atzera1
1 adb. Atzean dagoen tokira. Tiro bakoitzean kanoia atzera etortzen zen. Aurrera barik, atzera goaz.
2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Denboran atzera jo behar dut. Udazkeneko lanari heldu diot, udaberrikoak atzera utzita.

Esaera zaharrak

Lastozko buztana duenak, atzera begira.
atzera2
1 adb. Berriz, ostera, beste behin. Atzera zu hemen! Asko makaltzen zen astetik astera eta ez zuen ekarri nahi osasuna atzera. Atzera diotsut, andrea onbidezko iturria dela. Bi egunetan han egon naiz, eurekin atzera ez etortzeagatik. Arima gorputzera atzera itzultzea. Ezjakinean aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea.
2 adj. Batez ere bizk. Atsegina ez zaion egoera batean halako nagitasuna edo atzera egiteko gogoa agertzen duena. Jainkoaren gauzetarako nagi eta atzera izan dena. Hizketan atzera samarra zen.
atzera begirako
1 adj. Erakusketez edo zikloez mintzatuz, artista baten lanak edo garai jakin batekoak, zaharrenetatik hasita kronologikoki antolaturik biltzen dituena. Ik. atzerabegirako. Robert Capa atzera begirako erakusketa izango da Gasteizko Vital aretoan. Richard Brooks zuzendariari atzera begirako zikloa eskaini diote aurtengo Donostiako Zinemaldian.
2 adj. Aldi joanari dagokiona, atzera begiratzen duena. Egin dezatela atzera begirako errepasoa. Ekitaldi xumea izan zen, atzera begirako une askorekin.

Aztergaia: atzera begirako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Bi kategoria eta idazkera jasoko dira.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

atzera berriz
adb. Berriz, ostera. Orain, nonbait, gauzak lehengora ekarri dira atzera berriz. Harro zegoela egindako izugarrikeriez, eta atzera berriz egingo zituela.
atzera bota
1 du ad.-lok. Bereziki gorputz atalez mintzatuz, atzerantz higitu edo etzanarazi. Georgesek algara ikaragarriak egin zituen burua atzera botata. Aulkian atzera bota zuen gorputza.
2 du ad.-lok. Eskaerez, proposamenez eta kidekoez mintzatuz, aintzat ez hartu. Auzitegi Gorenak atzera bota du eskaera. Kongresuak onartutako neurri bat atzera bota du Fernandezen gobernuak. Ertzaintzak zortzi salaketa atzera bota ditu eta bat oraindik aztertzeko dago.

Aztergaia: atzera bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bota: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera) sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzera eta bota sarreretan.

atzera egin
1 du ad.-lok. Atzerantz joan. Ik. gibelera egin. Atzera egin zuen erori gabe. Olatu handiek atzera egin zuten, eta neskatoa berriz ere agertu zen itsasoaren azalean. || Hirugarrenez hasi zen Txominen kontra amorraturik; oraingoan Txominek egiten zuen atzerantz (Ik. atzeraka egin).
2 du ad.-lok. (Denborazko testuinguruetan). Atzera egiten du gero nobelak, Annualeko sarraskiraino. Bere beldurren arrazoia ezagutzeko hogei urte atzera egin beharko dute ikus-entzuleek. Edozer emango zenuke denboran atzera egiteagatik, ezta?
3 du ad.-lok. Egoera okerrago batera igaro. Ik. okerrera egin. Zenbait herritan euskarak atzera egin du. Espainiako ekonomiak atzera egingo duela iragarri du Aurrezki Kutxen Fundazioak. Helduek adi egon behar dute zer antzemango: haurrak eskolara joateko gogo gutxi duela, umore gorabeherak dituela, eskolako emaitzetan atzera egin duela...
4 du ad.-lok. Asmo bati edo erabaki bati ez eutsi. Aurretik harrokeria asko, baina azkeneko orduan atzera egin zuten. Pirinioetara joango nauk; ez diat atzera egingo arlote honen erruz! Gobernuak ez du atzera egingo bere asmoetan. Ez zegoen, ordea, atzera egiterik; egindakoa eginda zegoen.

Aztergaia: atzera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera 1) sarrerari dagokion azpisarrera.

atzera eragin
ad.-lok. Atzeratzera behartu. Ik. atzerarazi. Munduan ez dago ezer nire erabakian atzera eragingo didanik!, aditzen?

Aztergaia: atzera eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATZERA ERAGIN (V-gip ap. Etxba Eib). Hacer retroceder. "Imponerse, obligar a la retirada. Katuak, naiz korputz gitxiago euki txakurrak baño, atzera eraintzen detsa oni" Etxba Eib. Asko da anima bat sartzea bizitza on bat egiten, bereala irteteko [tentazioa] bidera atzera eragiteko. Mg CC 187. Ezeutsuben atzera eragingo zeure gogo gaistuetati Palatino mendiko gaujaolak, erriko zainlarijak, [...]. Mg PAb 212. Espiritubari beti aurrera eragin, ta aragiari beti atzera eragin. fB Ic II 275. Ontziari atzera eragin zioten. Aran SIgn 41. Izkribatzalle asko, onenak kantari, / Atzera eragiñak mundu guztiari. AB AmaE 412. Trumoi arri atzera eragiteko ez gendukan bertuterik. Sor Bar 47. Zein edarik zure urdaillari atzera eragin? Ezta itxasoko baga edo uin edo olatuen gizako txakolina banekartsu bere. A BeinB 40. Ori indarra! Makilla batekin zezenari atzera eragin... Urruz Zer 136. Atzera eragin gabe, / ango ariskuak, / arpoiakin ill zuten, / an ziran anguak. Arrantz 106. Eta iñok urten gura baeban urteteko, ta eurai atzera eragingo eutsenik ondiñokoan etzala jaio ta... Kk Ab II 11. Eta zaldijai atzera eragiñez, aldatza bera asi ziran. Otx 105. Neska besotik eldu ta atzera eragin zion zakarki. Etxde AlosT 94. Etzioten atzera eragin eraso guztiak. Munita 116. Erantzun gogorrak atzera eragiten dit. MEIG IX 134 (en colab. con NEtx). Eztiote atzerarik eragiten bere gaiñetik ostoska ari zaizkion zeruko ate larriek. Ibiñ Virgil 99EH2016: def.: atzerarazi, atzeraraz, atzerarazten du ad. Atzera eragin, atzeratzera behartu. Sabaringo ibarreraino atzerarazi zituzten. Bere eginbideetatik santua atzerarazteko. Arriskuak ez du ausarta atzerarazten; esti interj. Idiei eta behiei atzera eragiteko agindu hitza; AS: esti eragin Atzerarazi, atzera eragin. Persiarrek, igarri ziotenean zertara zihoan Antioko, gogor egin eta lotsa gorrian esti eragin zioten.

atzera eragin 42: Aizu (“fama horrek jendeari atzera eragin diezaioke“), Elkar 2 (adib.: “haren aurrean Naturak beti atzera eragiten baitzion”), Berria 28 (adib.: “ez da harritzekoa emakumezkoei atzera eragitea), EiTB 4 (adib.: “GERMANek irudiei atzera eragin eta bolumena guztiz igoko du”), Jakin (“ordezkapena atzera eragitekoak”), Argia 3 (adib.: “herri gisa atzera eragin ziena”), Laneki (“freskotasunak eta motak atzera eragin dezakete”); atzera eginarazi 44.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzera eragin 57: Berria 2, Elizen arteko Biblia 12, Irene Aldasoro 5, Anjel Lertxundi 4, Andres Urrutia 3 (atzera-eragingarri), Jose Morales 3, Iñaki Mendiguren 2, Karlos Zabala, Xabier Olarra, Juan Martin Elexpuru, etab.; atzera eginarazi 27.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, erabilia.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera) sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta atzeraeragin iz. "atzeraeragin eta guzti"" (2001-11-02)

atzera eskuratzeko eskubide
iz. Norbaitek duen eskubidea beste norbaitek erosi edo eskuratu duen gauza baten salmenta edo besterentzea baliogabetzeko eta gauza hori prezio berean erosteko edo berreskuratzeko. Sustapen Ministerioak eroslehentasuna izateko eta atzera eskuratzeko eskubideak izango ditu.
atzera eta aurrera
1 iz. Atzeranzko eta aurreranzko, alde baterako eta besterako aldaketa. Ik. atzera-aurrera; gorabehera. Atzera eta aurrera asko izan ditu San Mames Barria egiteko proiektuak.
2 adb. Atzerantz eta aurrerantz, hara eta hona. Jende samalda dabil kalean atzera eta aurrera. Kamioiak atzera eta aurrera dabiltza, hautsa harrotuz, etengabeko joan-etorrian.

Aztergaia: atzera eta aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AS: ATZERA ETA AURRERA a) (Sust.). Avance y retroceso. "Atzera ta aurrera asko ibiltzen du (AN-gip)" Gte Erd 31. v. ATZERA-AURRERA. Ille onetan autu egun bat, ta berean ikusi zeure arimeko atzera ta aurrerak, galtzerak ta irabazteak. Añ EL1 77 (EL2 87 atzera-aurrerak). b) Adelante y atrás. Mariaren ibillien berririk etzuten, Mariak aietatik aldegin eta beste bide batetik atzera eta aurrera ibilli zalako. Lard 469. Iskanbilla ikusteagatik, edo barruak eskatzen ziolako, beti parrez, atzera ta aurrera, ezker eskui botatzen zizkaten txanponak. Ag G 73s. Martolo gizajoa, apainduta an emen dabill, ispillura begira, atzera ta aurrera, bere burua ezagutu eziñez. Urruz Zer 38. Illarrak lakoxe negarranpuluak begijetatik jausten yakozala, atzera ta aurrera iñun geldi ezin egonik. Kk Ab I 101. Orduko aldijetan bide orretatik oñez, mandoz, zaldiz ta burdiz, atzera ta aurrera, gustiz ugari ibilten ziran notiñak. Ib. 114. Alan gengozan artian, geldokiyan ebizan atzera ta aurrera 12-14 urteko neskatillatxuak. Kk Ab II 161. Ordulariari begiratu bat eta Ramuntxori beste bat egin eta atzera ta aurrera dabil. Alz Ram 127. Plip-plap, plip-plap atzera ta aurrera erabilzan artega astotxuak bere belarriak. Bilbao IpuiB 101. Jendea an zebillen betiko ibil-lekuan, atzera ta aurrera. NEtx LBB 148. Gero, lur aiek puskatu edo maniatzen lanak, artoa ta babarruna ereiteko, ganaduakin atzera ta aurrera. BAyerbe 24. Begiratzen neban atzera eta aurrera. Gerrika 169. Hizketa nora gabe dabil, atzera eta aurrera. MIH 129

def.: atzera-aurrera 1 iz. Ik. gorabehera. Gizadiak atzera-aurrera asko izan ditu, bai goraldiak eta bai beheraldiak ere. Bere bizi luzean, makina bat atzera-aurrera egin zuen emakume hark. 2 adb. Atzera eta aurrera. Jende asko zebilen atzera-aurrera, nora jo ez zekiela. Azokan atzera-aurrera ibili eta gero; pendulu iz. Ardatz horizontal batetik zintzilik dagoen gorputz zurruna, Lurraren erakar indarrari esker, atzera eta aurrera balantzaka mugitzen dena. Foucault-en pendulua.

atzera eta aurrera 4, EiTB (“Atzera eta aurrera hasten da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzera eta aurrera 163: Berria 10, Iñaki Mendiguren 8, Karlos Zabala 7, Juan Garzia 6, Julen Gabiria 5, Patxi Zubizarreta 5, Oskar Arana 5, Irene Aldasoro 5, Juan Martin Elexpuru 4, Koro Navarro 4, Xanti Iruretagoiena 4, Koro Navarro 4, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

Osoko bilkurak 2014an isildua.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzera 1 sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

atzera gelditu
ad.-lok. Kikildu, adorea galdu. (Ezezko esaldietan). Ez da atzera gelditzen diren horietakoa. Adierazpenetan eta harropuzkerietan ez da atzera gelditzen.

Aztergaia: atzera gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

gelditu: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera 1) sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez da atzera gelditzen diren horietakoa.

atzera geratu
ad.-lok. Atzera gelditu. Harrika ere ez zen atzera geratzen.

Aztergaia: atzera geratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

atzera gelditu erabilixeagoa jasotzea aski da oraingoz.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

geratu: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atzera 1 sarreraren azpisarrera gisa onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzera geratu [azpisarrera gehitu]

atzera martxa, atzera-martxa
1 iz. Ibilgailu bat atzerantz higitzea; ibilgailu bat atzerantz higiarazteko martxa. Atzera martxa egiten ari zen ibilgailu batek haurra harrapatu zuen. Aparkaleku batetik irteten ari zen atzera martxan.
2 iz. Zerbaitetan atzera egitea. Borroka armatuaren behin betiko atzera martxa. Egindakoa, eginda zagon, eta ez zaukan atzera-martxarik.
atzera-aurrera
1 iz. Ik. gorabehera. Gizadiak atzera-aurrera asko izan ditu, bai goraldiak eta bai beheraldiak ere. Bere bizi luzean, makina bat atzera-aurrera egin zuen emakume hark.
2 adb. Atzera eta aurrera. Jende asko zebilen atzera-aurrera, nora jo ez zekiela. Azokan atzera-aurrera ibili eta gero.

Aztergaia: atzera-aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera 1) sarrerari dagokion azpisarrera.

atzera-buelta
iz. Heg. Atzera egitea, lehengora itzultzea. Gerrek eragin zituzten hazi-bankuen galerak atzera-buelta izan lezake etorkizunean. Batzuek diote emakumearen benetako liberazioak amatasunean oinarritu behar duela; besteek diote aldarrikapen hori atzera-buelta bat dela.

Aztergaia: atzera-buelta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu atzera-buelta izen-banaketakorik. Cf. atzera bueltan (etorri): Tx B I ("Memorial bat eskribitu du / tunante batek Parisa, / ango puerkoak firmatu eta / atzera bueltan Cadiza"), Uzt Sas ("Atzera bueltan etorri giñan / jun bezin mutil azkarrak, / beragatikan Jaungoikuari / ematen dizkat eskerrak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzera-buelta (eta atzera buelta 2) 4: A. Lertxundi ("atzera-bueltarik gabeko maitasunaren eskaintza egiten ari da koplaria"), J.K. Igerabide ("Bizitzaren erabakiek ez dute atzera bueltarik"), O. Maiz ("Baina alferrik zen, ez zegoen atzera bueltarik, nahiz eta hala pentsatu nahi izan..."), L. Oñederra ("Orain badakizu zeharkatzen den ate bakoitzak ez duela atzera-bueltarik") // Cf. atzera bueltan (joan): J. Lasa ("Oraingoan azkarrago ibili zen eta handik bi ordutara atzera bueltan zihoazen roulottea zain zeukaten tokira"), F. Etxebarria ("an etorren Zeanuriko aguazila paluagaz: #mdash#Emendi kanpora!; Atzera bueltan gu bestearen terrenora").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2013-11-06): atzera buelta 244: Deia (“honek ez dauka atzera bueltarik”), Elhuyar 5 (adib.: “atzera bueltarik gabe”), Consumer 3 (adib.: atzera bueltarik gabeko tratamendua da”), Berria 145 (adib.: “Ez dago atzera bueltarik”), EiTB 58 (adib.: PSE-PP akordioak ez du atzera bueltarik”, “aldarrikapen hori atzera buelta bat da”), Argia 28 (adib.: “ETArenak dagoeneko atzera bueltarik ez du”), DiarioVasco 4 (adib.: “ustez atzera bueltarik izango ez zuen ohitura gomendagarri hau”); atzerabuelta 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzera buelta 148: Berria 98 (adib.: “Aurrerantzean Atxurrak atzera bueltarik ez duten ondorioak paira ditzake”), Anjel Lertxundi 6 (adib.: “Herio datorrenean, ez din atzera bueltarik izango, eta ez datorrelako ere, hura noiz etorriko bizi behar al dut?”), Amaia Lizarralde 3 (adib.: “galera horiek atzera bueltarik gabekoak dira”), Sonia Gonzalez 3 (adib.: “Hitzemana naiz eta jadanike z dago atzera bueltarik”), Unai Elorriaga (“sekula ez delako atzera bueltarik egon erlojupeko batean”), Patxi Zubizarreta 2 (adib.: “Sufrikariorik handiena eragiten dit, baina ez dago atzera bueltarik”), Lourdes Oñederra 2 (adib.: “Orain badakizu zeharkatzen den ate bakoitzak ez duela atzera-bueltarik”), Karlos Linazasoro 2 (adib.: “Horrek ez zeukan atzera bueltarik”), Joxemari Urteaga 2 (adib.: “Gehiegi hurreratua zela konturatzean atzera bueltatzea erabaki zuen”), Fernando Morillo 2 (adib.: “Derrepentean, ordea, Alexek eskuinetarako bidexka hartu zuenean, atzerabueltarik ez zegoela ohartu zen”), Urtzi Urrutikoetxea, Karlos Zabala, Alberto Basandiaran, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Berria da euskaraz, Hegoaldekoa, eta ezezko perpausetan erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzera-buelta iz. Heg.

atzera-bueltarik ez izan
ad.-lok. Heg. Lehengora itzultzeko modurik ez izan. Kaltea eginda dago, ez du atzera-bueltarik.

Aztergaia: atzera-bueltarik ez izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Atzera bueltarik ez duen EAJren jarrera bati erantzuten dio, EAJk ez baitu, inongo kasutan, atzera egiterik nahi” (Argia); EPG: “Hedabide baten behin-behineko itxierak atzera bueltarik ez duten kalteak eragiten ditu, are eta gehiago azkenean epaileek zigor arrazoirik ez badute aurkitzen.” (Berria); ETC: “Prozedura horren bitartez, jada« atzera bueltarik» ez duen aldaketa politikoa adosteko mahai batean esertzea ezinbestekotzat jo zuen SAko bozeramaileak” (Berria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: kanpo-kaiaren eraikuntzak ez du atzera-bueltarik: la construcción del puerto exterior no tiene vuelta atrás; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

atzera-buelta iz. (Ezezko esaldietan, atzera-bueltarik ez izan eta kideko esapideetan). Heg. Atzera egitea, lehengora itzultzea. Kaltea eginda dago, ez du atzera-bueltarik. Atzera-bueltarik gabeko bide batean sartzeko arriskua. Ezer egin baino lehen ondo pentsatu behar da, gero ez baitago atzera-bueltarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzera, buelta eta izan sarreretan.

atzera-bueltarik gabeko
adj. Heg. Atzera-bueltarik ez duena. Atzera-bueltarik gabeko bide batean sartzeko arriskua.

Aztergaia: atzera-bueltarik gabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

atzera-bueltarik ez izan aztertzean proposatua. Hau ere azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzera, buelta eta gabe sarreretan.

atzerabegirako
iz. Artista baten lanak edo garai jakin batekoak, zaharrenetatik hasi eta kronologikoki antolaturik, biltzen dituen erakusketa edo zikloa. Ik. atzera begirako. James Ensor margolariaren atzerabegirakoa bisita daiteke egunotan, otsailaren 4a arte, Parisko Orsay museoan. 2008an Zinemaldiak atzerabegirakoa eskaini zion Terence Daviesi.

Aztergaia: atzerabegirako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): atzerabegirako [iz. eta adj.] 45: Berria 13 (adib.: “Ordudanik asko aldatu da Japoniako zinema eta garai ezberdinetako filmak ikusiz gure zinemaz ikasteko ere balio izan digu atzerabegirako honek», nabarmendu du Rokuro Mochizukik”), EiTB 32 (adib.: “11 urte igaro dira bertan AEBetako artistaren atzerabegirakoa egon zenetik”); atzera begirako [iz. eta adj.] 351: Laneki, Elkar 2, Aizu 3, Deia 3, Elhuyar, HABE 4, Berria 208, EiTB 102, Jakin 3, Argia 18, DiarioVasc 16.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzerabegirako [iz. eta adj.] 7, Berria (adib.: “Gerra bukatu ondoren New Yorkeko Museum of Modern Art-ek atzerabegirakoa prestatu zion, frentean edo alemaniarren esku preso hil zela uste baitzuten”); atzera begirako [iz. eta adj.] 138: Berria 130 (adib.: “Horretaz gain berari buruzko atzera begirakoa ere eskainiko dute”), Xabier Arregi 4 (“Ez al dira izango atzera begirako berriz biltze bat, horrela zientzia garaikideek euren iraganaz ilusio bat izateko?”), Oskar Arana (“Ordutik aurrera, artistak ez zuen ikararik egin nahi izan, eta ez zuten berriro haren oinek Amerika zapaldu, ezta urtero-urtero Chicagon bere lanak erakusteko egiten zen erakusketara joateko ere, eta are eta gutxiago bere ospea handiagotu ahala Estatu Batuetako hainbat hiritan antolatu izan ziren museoko atzerabegirakoetara”), Patxi Iturritegi (“Motherwellen atzera begirako erakusketa batean geundela zirudien”), Juan Garzia (“Zangoetan dardara apur bat sumatzen nuen; atzera begirako beldurra, noski, eta, aldi berean, harrotasun zozo halako bat, hipotesi bat baieztatua bainuen horrenbestez, eta izadiaren ahalmen gorde bati indar-eztandabide jatorra eman”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: atzera begirako erakusketa (termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: atzera begirako (erretrospektiba*). Constantin Brancusiren atzera begirako zabala paratuko dute Londresen.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es retrospectiva; retrospectivo, va / fr rétrospective; rétrospectif, ive: Elhuyar: atzera begirako / NolaErran: iraganari behatzen dion – atzera begirako / Zehazki: adj. atzera begirako; iz. atzerabegirako / Labayru: adj. atzera begirako, aspaldiko, aldi bateko / Adorez5000: atzera begirako; exposición retrospectiva: atzerabegirako erakusketa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Bi kategoria eta idazkera jasoko dira.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

atzerabide
iz. Oztopoa, eragozgarria. Atzerabiderik ez dut hori egiteko. Atzerabideak garaitu.

Aztergaia: atzerabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

forma erregular aldaketarik gabea hobetsi da, -p-duna erabilixeagoa bada ere.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

atzeraeragin
iz. Aurretik gertatu den zerbaitetan eragitea; bereziki, arau baten eragina araua indarrean jarri aurretiko egoera edo gertaera bati hedatzea. Dekretuak atzeraeragina izango du. Batzordeko bost kideak bat etorri ziren txostenaren puntu ia denetan; legearen atzeraeragina izan zen desadostasun bakarra. Lege hau atzeraeraginez eta salbuespen gisa betearaziko da 1960. urtera arte.
Azpisarrerak

Aztergaia: atzeraeragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-01-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2003-07-16) Zuzenbidearen arloan hitz hori erabat zabaldu da "retroactividad" adierazteko. Onartzeko modukoa ahal da?'

 - [E116]: 'Nik oraingoz ez nuke sartuko, eta utziko nuke bere bidea egin dezan ("retroacción" nola esango genuke, bide batez?)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: OK nirea'.

 - Erabakia: EH2020: araua da.

atzeraeraginezko
adj. Atzeraeragina duena; atzeraeraginarena, atzeraeraginari dagokiona. Presidenteak argi utzi du legeak ez duela atzeraeraginezko ondoriorik izango. Espainiako legediak ez du atzeraeraginezko printzipioa onartzen, lege berriak akusatuari kalte egiten dionean, behintzat.
atzeraezin
1 adj. Lehengora ezin itzul daitekeena, atzera-bueltarik ez duena. Ik. itzulezin 1. Erabaki atzeraezinak hartu aurretik, ongi pentsatu. Baina, denbora bai atzeraezina!, horregatik da hain latza damua.
2 adj. Denboran atzeratu ezina dena. Lagunartean bezala hitz egin nahi dut zuekin ikasleak hezteko duzuen eginkizun atzeraezinaz. Agiri horiek epe zehatz eta atzeraezin batean aurkeztu beharko ditu.

Aztergaia: atzeraezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzeraezin 4: UnescoAlb 1990 ("bilakaera kronologiko atzeraezina duen historia"), A. Alonso ("Helduen jokaldia amaitugabea zen eta Lehiaketa-Batzordeak bidegabekotzat eman zuen Urretxuko pilotarien jokaera, "edozein epaileren erabakia, arauen arabera, atzeraezina baita, kanporaketa Tolosaren aldeko erabakitzen da""), NAO 1996 2 ("I. Tituluko III. Kapituluak ezartzen ditu entitatearen eraketarako betebehar formalak, horien estatutuen edukia eta fundazioaren zuzkidura, kenduezina eta atzeraezina izanen dena", "zuzkidura kentzezina eta atzeraezina izateaz gainera, egokia eta nahikoa izan beharko du fundazioaren helburuak bete daitezen; behar den ikerketa ekonomikoarekin egiaztatuko da hori"); atzeraezinezko (eta atzera-ezinezko 1, atzera ezineko 1) 4: ESB Programa ("atzera ezineko Europarantzako integrapenak batasun egunak itxadon erazten dizkigu gure herriarentzat"), Elhuyar 1981 ("Tenperatura honetan, materialak atzeraezinezko deformazio bat jasaten zuen"), GAO 1989 ("ibilgailu eta ordutegiak mantentzeko noizbehinka behar-beharrezko diren atzeraezinezko eta lanean emandakoak"), EHAA 1994 ("Errematea egin ondoren, atzera-ezinezkoa izango da errematea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atzeraezin : DFrec 2 (Egin: "ekintza izugarri eta atzeraezin bat"; Anaitasuna: "euskal iraultza sozialista eta atzeraezinez"), HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan 1 dimisio atzeraezin; 1 lesio neurologiko atzeraezin); atzera ezinezko : DFrec 1 (ZArg: "atzera ezinezko esijentzia"); atzeraezintasun : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atzeraezin : ElhHizt (irreversible, irrevocable), Lur EF/FE (irrémessible, irrévocable), PMuj DVC (atzera-ezin: irretractable, irrevocable, irreversible); atzeraezin(ezko) : HiruMila (irreversible); atzera-ezinik : PMuj DVC (irrevocablemente); atzeraezintasun : ElhHizt (irreversibilidad; irrevocabilidad), HiruMila (irreversibilidad) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "onartzea proposatzen dugu; XX. mendeko corpusean 4 agerraldi daude, eta Interneten ugari agertzen da (300 agerraldi baino gehiago)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzeraezin

atzeraezintasun
1 iz. Atzeraezina denaren nolakotasuna, atzera-bueltarik ez duenaren nolakotasuna. Ik. itzulezintasun 1. Heriotzaren ideia lantzeko, atzeraezintasunaren, amaieraren eta kausalitatearen kontzeptuak ulertu behar dira. Horrek ziurtatzen du hartutako erabakien atzeraezintasuna.
2 iz. Denboran atzeraezina denaren nolakotasuna. Nazioarteko komunitateak gure apustuaren atzeraezintasunaren gainean izan zezakeen edozein zalantza argitzeko.

Aztergaia: atzeraezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 33 (Aizu 1, Argia 5, Berria 11, EiTB 6, Elkar 2, Laneki 4, UEU 4); ETC 78

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: atzeraezintasun iz. irreversibilidad; irrevocabilidad / Adorez: atzeraezintasun 1 irreversibilidad. 2 irrevocabilidad / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: atzeraezintasun (Admin. irrefutabilidad; termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia; hiztegietan ere jaso dute.

atzeragarri
1 iz. g. er. Oztopoa.
2 adj. g. er. Zerbait atzeratzen duena.

Aztergaia: atzeragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 iz. oztopoa. 2 izond. (zerbait) atzeratzen duena.

atzerago
1 adb. Miren eta Iñaki aurrean, andrea haien erdian, baina atzerago, eta bi gizonak atze-atzean. Zoazte atzera, atzerago! || Giza ezagueraren mugak hobeto ezagutzen dira gaur, nahiz batzuek aurrerago eta besteek atzerago muga horiek ipini.
2 (Denborazko testuinguruetan). Ehun urte atzerago bezala ezin daiteke lanean ari.
Loturak

Aztergaia: atzerago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ago.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "zeren azpisarrera? 'atzera' ala 'atze 1'-ena? ('atzera' nola lantzen den); kontuz esanahiarekin, zeren 'atzerago': 1 'atzera + -ago' ('atzerago joan'); 2 'atzean+ -ago' ('atzerago eseri'); beste hainbeste 'aurrerago', 'gorago', 'beherago' eta abarrekin" (2002-09-02)

atzeraka
adb. Atzerantz. Atzeraka joan. Zenbat eta ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka.
Azpisarrerak

Aztergaia: atzeraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atzeraka egin .

atzeraka egin
ad.-lok. Helburutik urrundu; egoera okerragora etorri. Azken hilabete honetan atzeraka egin du eskolan.

Aztergaia: atzeraka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atzeraka sarrerari dagokion azpisarrera.

atzerakada
iz. Atzera egitea. Anton. aurrerakada. Indarra nagusi dabilenetik atzerakada handia egin du munduak.

Aztergaia: atzerakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzerakarga
iz. Atzerantz higituriko karga. Ik. aurrerakarga. Gurdi horrek atzerakarga du.

Aztergaia: atzerakarga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da
atzerako
1 iz. Itzulbidea. Ordurako, gainera, atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen. Txikizioa egina dago, eta ez du atzerakorik.
2 iz. g. er. Salerosketetan, itzultzen den diru xehea.
atzerakoa eman
1 du ad.-lok. Atzerakuntza eragin. Atzerakoa ematen du inoren lanetan sartzeak.
2 du ad.-lok. Nazka eman. Haren kiratsak atzerakoa eman eta botalarria eragiten dio.

Aztergaia: atzerakoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da; bi adiera bereiziz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzerako eta eman sarreretan.

atzerakoa eragin
du ad.-lok. Nazka eman. Tabernetako xaboi likido gehienek atzerakoa eragiten baitiote.

Aztergaia: atzerakoa eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da; bi adiera bereiziz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzerako eta eragin sarreretan.

atzerakoi
adj./iz. Egitez eta pentsamoldez, eta bereziki gizarte gaietan, aurrerabidearen kontrakoa dena. Anton. aurrerakoi. Ideia atzerakoiak. Atzerakoien aldizkaria.

Aztergaia: atzerakoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzerakoikeria
iz. Atzerakoitasun gaitzesgarria.

Aztergaia: atzerakoikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atzerakoitasun
iz. Atzerakoia denaren nolakotasuna. Beti gorde zuen aurrerakoi izateko apeta hori bere atzerakoitasun naturalaren barruan.

Aztergaia: atzerakoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atzerakor
adj. Atzean geratzeko joera duena. Izaera atzerakorra.

Aztergaia: atzerakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzerakor 3: UZEI ("... gure artean, beti, industria eta sektore batzuk atzerakorrak eta deprimituak diren bitartean, beste batzuk [geroz eta gutxiago] hedapenean egotea"), M.E. Laboa ("Aurkikuntza zientifikoak transformakuntza aurrerakor eta atzerakorretan ebalua daitezkeen ikerketa-programak dira"), Deia 1994 ("Bai, hor badaude arazo batzuk Hezkuntza Saila eramaten ari den politika atzerakorra dela-eta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atzerakor : AB38 1 (regresivo); Euskalterm 3 (regresivo; argumentu a., metodo a., prozesu a.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atzerakor : ElhHizt (recesivo); HiruMila (regresivo); DRA (regresivo); PMuj DVC (1 regresivo, atrasado; 2 retráctil; 3 B desconfiado, suspicaz, receloso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

atzean geratzeko joera duena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzerakor izond. 'atzean geratzeko joera duena'.

atzerakuntza
1 iz. Atsegina ez den egoera batean atzera egiteko gogoa. Bihotz oneko gizona naizela jakinik, lotsa eta atzerakuntza gabe datoz. Ipintzen zaien penitentzia egiteko duten atzerakuntza.
2 iz. Atzerapena, epean atzeratzea; zerbait atzeratzen den denbora-hedadura.

Aztergaia: atzerakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzeraldi
1 iz. Atzera egitea; atzera egiten den aldi bakoitza.
2 iz. ekon. Krisialdi baten ondorengo fasea, jarduera ekonomikoaren adierazleek beherantz egiten dutena. Urtarriletik martxora bitartean % 0,3ko hazkunde negatiboa izan ondoren atzeraldi ekonomikoan daude Herbehereak. Munduko ekonomia atzeraldian sartuko delako beldurrak eragin du azken asteotan petrolioa merkatzea.

Aztergaia: atzeraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atzeraldi 1, Or Eus ("Oiña luzatuz, atzeraldia / berdin dezakete sarri #mdash# alargando el paso podrán recobrar lo perdido los rezagados").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzeraldi 4: UZEI 2 ("ekonomiaren bilakaera ez-egonkorra izan ohi da, eta gehienetan, atzeraldien ondoren inflazio-aldiak etortzen dira", "Atzeraldietan, eskari agregatua handitu behar du produktu nazionala handierazteko, eta horrela enplegu betea lortzeko"), Egunk 1993 ("industriak bizi duen atzeraldiaren ondorioz, zenbait sektoretan gertatzen ari den prezioen arteko konpetentzia"), J.M. Ormaetxea ("[Kooperatibak] Espainia eta Europako ekonomiaren atzeraldia jasaten ari dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atzeraldi : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 atzeraldi-igurikimenak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atzeraldi : ElhHizt (1 retroceso; 2 Ekon. recesión), HiruMila (recesión), PMuj DVC (1 retroceso, reculada, retirada, contramarcha; 2 rebote, rechazo, recudida...; 3 retroceso, recrudescencia: de una enfermedad; 4 desistimiento, retirada, repliegue; 5 coz, retroceso del arma en el disparo; 6 entorpecimiento, dificultad, obstáculo; 7 protesta, reacción, oposición al progreso; 8 retardo, retardación) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzeraldi

atzerapauso
iz. Atzeraka ematen den pausoa. Hau atzerapauso bat da auzia konpontzeko bidean. Hizkuntza irizpideetan atzerapauso nabarmenak eman dira.

Aztergaia: atzerapauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira atzera pauso (Argia 1983), atzera-pauso (UZEI), atzerapauso (Euskal kulturaren urtekaria 88) eta atzera-pausu (I. Malax); aurrera pauso 3 dira (HezkSaila; Argia 1983; Euskal kulturaren urtekaria 88), aurrerapauso 6 (N. Azurmendi; HezkSaila; I. Irazabalbeitia; J. Agirre; UEUko Fisika Saila; J. R. Etxebarria), aurrera-pausu 3 (I. Malax; J.A. Arana; X. Kintana) eta aurrerapausu 5 (Enseiucarrean 1986; P. Sastre; A. Barbera; A. Azkona; A. Loidi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atzera pauso : DFrec 1; aurrerapauso : AB38 1; aurrerapausu : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu beste hiztegietan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du

hitz batean, loturik idatzia proposatu da, atzerakarga arautuaren bidetik (eta hala egingo da aurrerapauso parekoa).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ados" (2002-09-02)

 - [K201]: "Ik. aurrerapauso-ri dagokiona" (2001-11-02)

atzerapen
1 iz. zah. Atzerakuntza. Hortik gauza onak egiteko nagitasuna eta atzerapena. Atzerapenik batere gabe, txit gogotik.
2 iz. Epean atzeratzea; zerbait atzeratzen den denbora-hedadura. Hiru orduko atzerapenarekin heldu da. Ez berantets, ezinbestekoa izan baita atzerapena. Berehala, atzerapenik gabe.
3 iz. Atzeraka egitea. Euskararen azken urteotako atzerapenaren arrazoiak. Atzerapen handia egin du osasunean.
4 iz. Garapenean, adimenean, bizitza mailan, kulturan eta kidekoetan, dagokion, behar duen edo besteak dauden baino atzerago dagoenaren egoera. Afrikako herri askoren atzerapena.

Aztergaia: atzerapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzerarazi, atzeraraz, atzerarazten
du ad. Atzera eragin, atzeratzera behartu. Sabaringo ibarreraino atzerarazi zituzten. Bere eginbideetatik santua atzerarazteko. Arriskuak ez du ausarta atzerarazten.

Aztergaia: atzerarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzerarazi, atzeraraz, atzerarazten. du ad.

atzeratasun
1 iz. Lotsa, uzkurtasuna. Ni isildu egin nintzen nire atzeratasun honekin.
2 iz. (Pertsonen, herrien) atzerapena.

Aztergaia: atzeratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 lotsa, uzkurtasuna. 2 (pertsonen, herrien) atzerapena.

atzeratu1, atzera/atzeratu, atzeratzen
1 du ad. Zerbait, geroago egiteko utzi. Jaialdia atzeratu egin dute. Iaz atzeratuta utzi zenuena eta aurtengoa. Epea, egun batzuk atzeratzeko. Hori aitzakiatzat harturik erantzuna atzeratuz joan da. Gidariaren eritasunak atzeratu egin zuen ibilaldia.
2 da ad. Berandu heldu. Lagun batekin suertatu naiz eta atzeratu egin naiz.
3 da ad. Zerbait egiten, uste edo behar baino denbora gehiago igaro. Atzeratu naiz egin behar ditudan lanetan. Hiru aste atzeratu zen lana bukatzen.
4 da/du ad. Atzera egin edo eragin. Erabakia hartuz gero ez zen atzeratu. Hala ere ez ziren ikaratu eta atzeratu karlistak. Ibaiaz beste aldera atzeratu ziren. Ordu ezkero, bere ikasleetako asko atzeratu zitzaizkion eta ez ziren geroztik harekin ibiltzen. Haren zakartasunak atzeratzen nau maizago joatetik.
5 da/du ad. Atzerago jarri. Aurrelariak baloia atzeratu du. Atzera itzazu aulki horiek. Gogor egin nahi ziola ikusi zuenean, oina atzeratu zuen. Atzera zaitez apur bat.

Aztergaia: atzeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzeratu, atzera(tu), atzeratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

atzeratu, atzera, atzeratzen

atzeratu2
1 adj. Zerbaitetan bere kidekoak baino atzerago dagoena, atzerago geratu dena. Ordura arte ukaturiko zenbait herrik ikusi zuten ez zegoela herrien, kulturen, eta hizkuntzen historia mailakatu eta linealik; ez zegoela aurreratuago eta atzeratuago zen herrialderik.
2 adj. Aldizkariez eta kidekoez mintzatuz, igarotako data batekoa dena. Aldizkari baten ale atzeratuak. Batzuek egunkari atzeratuak jasotzen zituzten tarteka-marteka.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, zaharkiturik dauden iritziak edo biziera dituena. Nik ez dut mailen ezberdintasunean sinesten, ni ez nauzu atzeratu horietako bat.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, duen adinari dagokiona baino adimen gutxiago duena. (Gaur egun nolabaiteko gutxiespen balioa du). Atzeratuen aldeko diru biltzea.

Aztergaia: atzeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzeratu, atzera(tu), atzeratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

atzeratu, atzera, atzeratzen

atzeratze
iz. atzeratu aditzari dagokion ekintza. Arabako euskararen atzeratzearen kezka argi azaltzen du, esate baterako, aita Kardaberazek. Tortura kasuei buruzko prozedura judizialen atzeratze luzeak.

Aztergaia: atzeratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atzeratze 3: Retroceso. Etzuten urreratzeko kemen eta indarrik izan eta atzeronz abiatu ziran. Moisesek etziekien atzeratze au zertatik zetorren. Lard. Zordun orrek bere zorrak kentzeko atzera egiten zuen bear gorrian, eta atzeratze ori zala-ta, bere burua xuritu nai zukean. Zait Plat Arabako [euskeraren] atzeratzearen kezka argi azaltzen du, esate baterako, Aita Kardaberatzek. MEIG VI;

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzeratze 3: J.A: Berriotxoa (“Irakurleak suposa dezakeen bezala, ziklo hau ez da espezie guztietan ematen, medusaren atzeratze estadio ugari agertzen direlarik, hydrozoa-en artean ikusi dugun bezala”), X. Mendiguren (“Unicef erakundearen iritzian, 500.000 bat haur dira azken urtean hil diren haurrak ekonomiaren geldotze edo atzeratzearen ondorioz”), Ararteko (“Batzuetan, atzeratze hori bitartekorik ezagatik gertatzen da”).

atzeratze 16: Consumer (“ordainketa atzeratze horrek prezioan nolako errekarguak eragingo dituen zehaztuta”), Berria 13 (“Ekonomia ongi badoa, Kataluniak ez du dirurik galduko, baina atzeratze ekonomiko garaia etorri denez...”), EiTB (“Euskararen atzeratze prozesuan edo baita aurreratzean ere eragin duten faktoreen inguruan hausnartzeko”), Jakin (“Baina hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako atzeratze ekonomikoak ondorio latzak eduki zituen estatu industrialen politika ekonomikoetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atzeratze 5: Berria 5 (“Atzeratze horrek arrisku batzuk sortzen ditu”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

atzeraxeago
adb. Apur bat atzerago. Beste asko ibiltzen diren bezala, bata aurreraxeago, bestea atzeraxeago, elkarri hitzik esan gabe.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper