55 emaitza aita bilaketarentzat - [1 - 55] bistaratzen.

aita
1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago dituen gizona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Aita bihurtu. Aita izan. Bi semeren aita da. Patxiren aita.
2 iz. Ume bat edo gehiago sorrarazi dituen animalia arra. Bost txorikume zituen, aita eta amarekin, zazpi.
3 iz. Hirutasun Santuko lehen pertsona. (A larriz). Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Gure Aita (edo Aita gurea), zeruetan zarena. Aita ahalguztiduna. Elizak nahi du Aita betierekoa otoitz dezagun. Aita betikoaren Seme bakarra.
4 iz. Erlijioso apaiztuei ematen zaien titulua. Aita Eztebe Materre-ren liburua. Mitxelena aita frantziskotarra.
5 iz. Zerbaiten sortzailea. Haydn, sinfoniaren aita. Soroa da euskal teatro berriaren aita.

Esaera zaharrak

Aita biltzaileari, seme barreiari. Martxukaren aita, laharra.

Aztergaia: aita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aita (general en todas las épocas y dialectos y atestiguado desde los primeros documentos).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aita ponteko

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aita besoetako, aita familiako, aita nagusi, aita santu, aita usteko ; eta adib. gisa, pluralean erabiltzen diren: aita-alabak, aita-semeak.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aita ponteko

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "aitaponteko : guztiz lexikalizatua dago. Zergatik ez, ezpabere, aita ona aitona-ren ordez?" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aita-amabitxi iz. pl. 'aitabitxi-amabitxiak'. [azpisarrera gehitu]

aita besoetako
iz. Aitabitxia (bataiokoa). Aita besoetakoak seme pontekoen zaintzaile dira.

Aztergaia: aita besoetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aita besoetako ‘padrino’ v. aitabitxi, apaidin: JJMg BasEsc, Astar, fB Ic, Azc PB, Ag G, Zam RIEV 1907, Mde HaurB, Etxba Eib.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoa du forma (aita sarrerako azpisarrera gisa, beste azalpenik gabe); eta a) hierarkiarik markatu gabe ematekoak dira, lantaldearen ustez, aita besoetako hau eta aita ponteko eta aitabitxi, baina b) «(bataiokoa bakarrik)» oharra erants dakieke lehen biei (ez, ordea, hirugarrenari).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aita sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): ASn oharra gehituz: aita besoetako iz. (bataiokoa bakarrik)

aita familiako
iz. Familia bat bere ardurapean duen gizona. Bere aita familiako eginbideari lotua zegoen.

Aztergaia: aita familiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aita familiako ‘padre de familia’ v. aitafamilia: TB - SalabBN - Echn Mt 20,1, HU Zez, JE Bur, Ox; Abraham (aita familiazko).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma (aita sarrerako azpisarrera gisa), eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aita sarrerari dagokion azpisarrera.

aita nagusi
iz. Komentu bateko burua. Badakigu Añibarro aita nagusi izana zela Burgosko komentu batean.

Aztergaia: aita nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aita-nagusi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aita sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

komentu bateko burua.

aita ponteko
iz. Aitabitxia (bataiokoa). Aita pontekoak haurra besoetan hartzen du.

Aztergaia: aita ponteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aita ponteko ‘padrino’: AA III, Astar, Arr GB, Zab Gabon, EE 1880a, Itz Azald, Ag G, Loram 191s, NEtx LBB.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoa du forma (aita sarrerako azpisarrera gisa, beste azalpenik gabe); «(bataiokoa bakarrik)» oharra eranstea komeni da (ik. aita besoetako sarrerako oharra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): ASn oharra gehituz: aita ponteko iz. (bataiokoa bakarrik).

aita saindu
iz. Ipar. edo jas. Aita santua. Aita saindu izendatu zuten.

Aztergaia: aita saindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aita saindu' ere onartzea proposatzen dugu. Batetik, 'santu / saindu' bikotea onartu delako eta, bestetik, lantaldeak 'aita saindugo' hitza proposatzen duelako eta, 'aita saindu'-rik gabe, nekez onar daitekeelako" (2001-01-23)

 - [A105]: "lotuta idatzita nahiago" (2001-03)

aita santu
iz. Eliza katolikoaren burua, lurrean Kristoren ordekoa dena. Aita santu egiten duten egunean. Leon XIII.a aita santuaren hiltzea. Aita santu Benedikto hamahirugarrena. Erromako aita santua.

Aztergaia: aita santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:02 1997-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

aitasantu loturik idatziaren aldeko dira 3 kide; aita-santu eta aita santu formen aldeko beste bana.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

santu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aita usteko
iz. Aitaordea. Jaungoikoaren amaren senarra eta haren aita ustekoa.

Aztergaia: aita usteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aita usteko ‘padre adoptivo’: Cb JMJ, Echve OngiB, Arr SJose (ap. DRA).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma (aita sarrerako azpisarrera gisa), eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-usteko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori aita hitzaren azpisarreren artean ageri da; eta, gero, sarrera nagusi gisa ere badago. Edo bata edo bestea; baina biak batera ez'.

 - [E123]: 'OEHko datuak ikusita ez dakit aitatzako baino gutxiago erabilia den ala ez. Bestetik, ez al legoke hobeto aita sarreraren azpian? Nahi izanez gero 'aitatzakoa' adiera eman dakioke, baina ez dakit aitatzako-k lehentasuna behar duen ala ez'.

 - [E116]: '(2002-04) nik aitaren azpisarrera gisa utziko nuke'.

 - Erabakia: EArau 119 (AS): 'aita usteko'.

aita-alaba
iz. pl. Aita eta alaba; aita eta alabak. Aitona eta aita-alabak afaltzen ari ziren sukaldean.

Aztergaia: aita-alaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AITA-ALABA (Aq 248; aitalhabak S ap. Lh). (Pl.). Padre e hija(s). Eta aita alabak apostoluaren ganat badohatzi. Laph 217s. Alabak bi egun arto yorran, aita alabak egun bana. HerVal 255. Zenbat aldiz ez gira izan, gu biak, aitalabak elgarrekin. HU Aurp 184. An egon ziran aita-alabak zeintzuk ziran ondo iakinda gero. Ag AL 53. Urrengo domekan, Dari-ren etxera bazkaldutera joateko, berbatuta lotu zirean aitta-alabak. Echta Jos 317. Aita-alabak etxera biralduaz. Goñi 42. Aita-alabak beraz? Lab EEguna 102. Bein Zeanuriti Bilbora aita-alabak gatzetan yoan ziran. A EY II 367. Ogei egun barru, aita-alabak beren gaztelua utzi ta Salegiren arroztegira joan ziran. Etxde AlosT 56. Aitona ta aita-alabak apaltzen ari ziran sukaldean. Ugalde Iltz 37. (Forma sing.). Orok ulertu zuten aita-alabaren ixiltasuna ez-jakiñaren agindu ikaragarria zela. Etxde JJ 254.

adib.: aita 1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago sorrarazi dituen gizona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen berezi bezala jokatzen da gehienetan). Aita bihurtu. Aita izan. Bi semeren aita da. Patxiren aita. Aita-semeak. Aitona eta aita-alabak afaltzen ari ziren sukaldean.

aita-alaba 14: Deia, Berria 5, EiTB 6, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aita-alaba 60: Herria, Berria, Anjel Lertxundi, Ramuntxo Etxeberri, Javi Cillero, Koro Navarro, Xabier Etxabe, Oskar Arana, Josu Zabaleta, Bernardo Atxaga, Mikel Hernandez Abaitua, Urtzi Urrutikoetxea, Unai Elorriaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Joxemari Iturralde, Joxan Elosegi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa aipatzea proposatu zen bigarren itzulian, eta arauak ez du aipatu; beharbada, oharkabean utzi du aipatu gabe, ez baita inon ageri baztertzekoa edo isiltzekoa dela adierazten duen erabakirik; eta jaso egin baitu, sistema honi dagozkionetan, ama-semeak. Egokia da, lantaldearen ustez, aita-alabak eta aita-semeak aipatzea, aita sarrerako adibide gisa (eta adierari buruzko azalpenik gabe), ama sarreran ama-alabak eta ama-semeak adibideak jaso diren bezala.

Numeroa

Pl.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aita sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: adibide gisa aipatzekoa, aita sarreran, aita-alabak forman.

aita-ama
iz. pl. Gurasoak. Aita-ama hoberenak bakoitzarenak.

Aztergaia: aita-ama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 1997-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitamak ‘padre y madre’: Lç (Mt 10,21; Jn 9,2; Mk 7 tit; Ins, Decl), Mat, EZ Man, Ax, O Po, Gç, Bp, Mb IArg, Lg II, Egiat, CatLan, Ub, Dh, Jaur, Bordel, Etch, Izt Po, Gy, Hb Esk, Hb Egia, Lard, Dv Lab, Laph, Arr GB, AB AmaE, Bv AsL, Elzb Po, Elzb PAd, Zby RIEV 1908, Lap, Arb Igand, Ip Hil, HU Zez, HU Aurp, Ag Kr, Oxald in Ox, Ox, JE Bur, Barb Sup, Echta Jos, Ag G, A Ardi, Inza Azalp, Kk Ab, Ir YKBiz, Or, FIr, Zerb IxtS, Zait Sof, SMitx Aranz, JAIraz Bizia, Bilbao IpuiB, Or Aitork, Ardoy SFran, Xa Odol, Mattin.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: aitama / HiztEn: aitama / LurE: - / ElhHizt: aita-ama / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, aita sarrerako azpisarrera gisa eta «pl.» marka duela.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. aitama.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aita-ama ponteko
iz. pl. Aita pontekoa eta ama pontekoa. Aita-ama pontekoen oparia.

Aztergaia: aita-ama ponteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma (aita sarrerako azpisarrera gisa, «pl.» marka duela).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aita-amabitxi
iz. pl. Aitabitxi-amabitxiak.

Aztergaia: aita-amabitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEHn adibidea s.u. aitabitxi: Enb ("aita-ama bitxi").

LBeh (2013-11-06): ez dugu aurkitu aita-amabitxi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu aita-amabitxi formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es padrino / fr parrains: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: pl aita-amabitxi(ak), aita-ama ponteko(ak) / Labayru: aitabitxi, ezkonlagun, albolagun; pl. aita-amabitxiak, aitabitxi eta amabitxi, ezkonlagunak, albolagunak / Adorez5000: pl. aitamabitxiak, aita-ama pontekoak, aita-ama besoetakoak.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

L. Baraiazarrak dioenez, Bizkaian forma laburtu hau erabiltzen dute Bataioko sakramentuan; baina ez da osaera arruntekoa, sistemaren araberakoa aitabitxi-amabitxi(ak) osoa izango bailitzateke (forma laburtuen salbuespen bat, aita-amaginarreba arautua da; besterik da, jakina, aita-ama ponteko).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

Onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari: a) berezia da, osaeraz (cf. dvandva garatuak: [aita-ama] + -bitxi; edo, beste ikuspegi batetik, trinkotuak edo elisiodunak: aita[--]-amabitxi); baina b) aski ohikoak dira horiek arlo honetan (beste arloetan baino ohikoagoak, beharbada; cf. aita-amaginarreba, aita-ama ponteko, etab.); c) berezi(ago) hauek jaso ditzake hiztegiak, eta libretzat eman oso-gardenak, baina d) libretzat ematen direnak bestelakoen definitzaile izan litezke. Hau da, aita sarrerako azpisarrera berria proposatzen da: «aita-amabitxi pl. 'aitabitxi-amabitxiak'».

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa aita sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

Forma baten adiera(k)

aitabitxi-amabitxiak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aita-amabitxi iz. pl. 'aitabitxi-amabitxiak'. [azpisarrera gehitu]

aita-amaginarreba
iz. pl. Aitaginarreba eta amaginarreba. Alabarik maitagarriena bezala hartu zuten aita-amaginarrebek.

Aztergaia: aita-amaginarreba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "aita-amak, aitona-amonak, aitaginarreba, aita-amaginarrebak".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma (aita sarrerako azpisarrera gisa, «pl.» marka duela).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aita sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

aita-seme
iz. pl. Aita eta semea; aita eta semeak. Arbi jorran aita-semeak ari zirela, honela hasi zen semea: (...). Aita-semeak elkarturik egotea nahi du baserritarrak.

Aztergaia: aita-seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AITA-SEME (gral.; Aq 248). Ref.: A; Lh; Gte Erd 54; Elexp Berg. a) (Pl.). Padre e hijo. Labrit eta Errege / aita seme dirade (Pamplona, 1494). TAV 3.1.13. Bi soldadoak dira, bi aita seme. Tt Onsa 1. Bi Tobias aita semen aitzinian. Tt Arima 82. Tobias Aita semeak, izen bateko Santu biak orobat. Cb Eg III 378. Eta mehenak saltsaturik / aita semei zerbitzatzen. 'Aux (Tisso) père et fils'. Monho 36. Aita seme batzuk juan dira sabaira, aita katu andijaz ta semia bere bai zerbaitakuan. Mg PAb 61. Aita semiak edanda dagoz / ama alabak jokuan. Ib. 61. Berak galdu eban Abel ta Cain, anae bijen arteko bakia [...]. Baita David ta Absalon aita semeena bere. fB Ic II 213. O Aita-Semeak, / Espiritu onaz / Yainko bat irurak! Añ EL2 185. Asto bat zioan behiñ / eihara bateko aita-semeekiñ: / aita zen zaharra, / semea aldiz haurra. Gy 198. Aita semeak ikustearekin artuko zuten poza eta atsegiña. Lard 61. Aita-Semen amodio hori Izpiritu-Saindua da. Hb Egia VI. Seme bat zuan Jaun Parentek eta artu zuten Franziskoren Ordenako jantzi santua Aita-semiak. Bv AsL 85. Beha zazu oraino aita seme bi eskualdun aberats horier. Elsb Fram 134. Ixill-ixillik egozan aita-semeak Amandoren iarduna entzuten. Ag AL 137. (s. XX). Leaburuko Olazarreta aita-semeai Fr. Gabriel Batizek. A Ardi 133. Aitta-Semeak berengandik Espiritu Santua ateratzean. Inza Azalp 39. Aita-seme saskigileak. Or Mi 3. Ikusten ditugu biak etxean sartzen, aita seme batzuen arteko trebearekin elgarrentzat. JE Ber 27. Gertatzen oi-da maiz-samar, aita-semeen artean, semeak aitari erreal bikoa eskatu, bai, ta aitak ezezkoa ematea. Ldi IL 59. Aita-semeak ondotxo ezagutzen dizkiat eta nekez sortu leiokekan ori baño aukera oberik. Etxde AlosT 69. Memento bat kanpotik beha egonik, sartu ziren, gure aita-semeak. JEtchep 29. Aitona ta aita-semeak aurretik. Ugalde Iltz 41. Aita semek hau ontsasko enganatua zuten, beren etxean sartzeko. Larz Senper 44. Aita-semeak, biak ekarren idiskoa lotuta. Erkiag BatB 51. Aterpetxoa jaso zuten aita-semeak. NEtx LBB 96. Zeruan aita-seme izango / gerala berriz benetan. Olea 134. Arbi-jorran aita-semeak ari zirala, onela asi zan semea. TxGarm BordaB 85. Aita-seme biak euren esku eukezan karguok. Gerrika 193. Aita semak eta astoarena gertatzen zitzaigun guri ere. MIH 140. JJMg BasEsc 269. AstLas 69. Aran SIgn 92. HerVal 209. Zab Gabon 50. Ud 66. Zby RIEV 1908, 205. AzpPr 80. Tx B II 83. TAg Uzt 147. BBarand 161. (Forma sing.). Gloria eta laudorio Aita Semearentzat, / balaber biz (Spiritu amulsua) zuretzat. EZ Man I 40. Aita semean arnasak emen akabatuko dira. Ill Pill 27. Aitta semegandik datorrelako Espiritu Santua. Inza Azalp 79. "Padre e [...] hijos" Elexp Berg. Uda-partian aita-semiak / aritzen giñan labrantzan. Xe 270. Sartzen dire sukaldera eta pegarreko uretik edaten dute lau aita-semeek. HU Zez 71s. Itsasun, Ottarre bi anaia eta Zikirekin goizean, eta arratsaldean Ottarre hirur aita-semeekin. Zerb Azk 114. Aita-semeen aurrean Joxepak irakurri zuan.TxGarm BordaB 107. Aita-semeak batera, / basoan egur-langille eta / ikatzak egositera. FEtxeb 12. Aita-semeak elkarturik egotea nahi du baserritarrak. MIH 150. b) Gurtzipizio-gañeko / Aita-Seme Gurutzeko!: / gure zai zaude, promesadunak / noiz Zugana iritxiko... SMitx Aranz 129 (= 'hijo del padre'?)

adib.: aita 1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago sorrarazi dituen gizona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen berezi bezala jokatzen da gehienetan). Aita bihurtu. Aita izan. Bi semeren aita da. Patxiren aita. Aita-semeak. Aitona eta aita-alabak afaltzen ari ziren sukaldean.

aita-seme 28: Ortzadar, Deia 2, Berria 14, EiTB 7, Jakin, Argia, DiarioVasco 2.

EPG: aita-seme 149: Herria, Berria, Oskar Arana, Joseba Zulaika, Pablo Sastre, Joan Mari Irigoien, Juan Kruz Igerabide, Xabier Etxabe, Patxi Zubizarreta, Xabier Etxabe, Anton Garikano, Fernando Rey, Gotzon Garate, Xabier Olarra, Patziku Perurena, Edorta Jimenez…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

aita sarreran adibide gisa ematekoa. Adibide gisa aipatzekoa da, aita-semeak forman eta aita sarreran (ik. oharra aita-alaba sarreran); hau bezalako dvandvak ez dira beti forma berean ageri hiztegian, baina ez dute hala agertu beharrik, dirudienez.

Numeroa

Pl.

Azpisarrera gisa jasotzekoa aita sarreran

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Eta aita-alaba? edo aita seme-alabak?" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: adibide gisa aipatzekoa, aita sarreran, aita-semeak forman.

aitabisaba
iz. g. er. Birraitona. Ik. amabisaba.

Aztergaia: aitabisaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitabisaba ‘bisabuelo’: Bv AsL, EgutTo 1918, Etxde Itxas.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoak ditu forma-adierak, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

birraitona.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): aitabisaba iz. g.er. 'birraitona'. [lehendik arautuari “g.er.” marka gehitu].

aitabitxi
1 iz. Kristau erlijioan, bataiatzen den haurrarekiko hainbat betebehar moral eta erlijioso hartzen dituen gizonezkoa. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ik. aita besoetako; aita ponteko. Aitabitxiak besoetakoari urtero zapata berriak erosten dizkio. Osaba Martin izan zen nire aitabitxi. Aitabitxi eta biok.
2 iz. Kristau erlijioan, beste sakramentu batzuetan aitabitxiaren antzeko eginkizuna betetzen duen gizonezkoa. Ezteietako aitabitxia. Sendotzarako aitabitxitzat aukeratu zuena.
3 iz. Norbait ekitaldi batean edo leku batean aurkezten eta babesten duen gizonezkoa; norbait edo zerbait egiteko batean babesten eta laguntzen duen gizonezkoa. Liburu honen aitabitxia izatea dagokizu. 30 urte daramatzat lanean; inork ez dit inoiz ezer oparitu; ez dut aitabitxirik izan, eta era askotako lanak egin ditut. Hark patu hobea izan zuen, aitabitxi ona izan zuelako alde. Titin izango da bere aitabitxia debutean.

Aztergaia: aitabitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitabitxi ‘padrino’: EZ Man, Volt, CatLav, Prop 1892, Itz Azald, CatJauf, Ag G, A Ardi, Ox, Enb, Eguzk RIEV 1927, TAg Uzt, A EY, Erkiag Arran, Akes Karmel 1977.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, eta oraingoz ez dago zer gehiturik (ik. oharra aita besoetako sarreran).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aitabitxi-amabitxi
iz. pl. Aitabitxia eta amabitxia; aitabitxiak eta amabitxiak. Zein dira aitabitxi-amabitxien eginbideak?

Aztergaia: aitabitxi-amabitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEHn adibideak s.u. aitabitxi: CatJauf ("aitabitxi amabitxien eginbideak"), Ox ("aitabitxi-amabitxiak").

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

Ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (ongi eratua da eta ongi ulertzen dena, baina gutxitan agertu da testuetan, eta libretzat eman liteke; cf. aita-amabitxi jasotzekoa, eta aitona-amona arautua: azken hau da, dirudienez, euskara batuan indartu-hedatu dena).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Isildu.

 - Erabakia: EHk sartua (2016)

aitagai
iz. Aita izango den gizonezkoa. Obulu horiek aitagaiaren (edo emaile baten) espermatozoideekin ernalduko dira.

Aztergaia: aitagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitagai ‘futuro padre’: A Ortzuri, Lazkao-Txiki in Mattin, Herr 1961 ('apaizgaia').

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai osaerako libretzat eman liteke, baina hiztegian jaso litekeela uste du lantaldeak, osaera bereko eta arlo honetako besteak kontuan izanik (cf. andregai, senargai, suhigai lehen itzulian arautuak edo amagai, erraingai bigarren itzulikoak); baina ez dago jaso beharrik koinata-/koinatu + -gai osaerakoak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'nik, ostera, sartu egingo nuke. OEHn begiratuta ikusten dugu Lazkao Txikik erabili zuela, eta Herria-n ere ageri dela. Bestalde, EEBSen 40. heinean etorri da, eta hiztegi guztiek jasotzen dute'.

 - [E116]: '(2002-04) bat nator MArekin'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: aitagai

aitaginarreba
iz. Ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat. Lehengo egunean aditu nion aitaginarrebari.

Esaera zaharrak

Aitaginarrebaren suhiekiko maitasuna, urriko eguzkiaren berotasuna.

Aztergaia: aitaginarreba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaginarreba (aitaginarraba, aitagiarreba, aitinarreba, aitagiarraba) ‘suegro’: Urt Has 38,13, Catlav, Lg I, TB Jn 18,13, ETZ, HeH Jn 18,13, Lard, Hb Egia, Ur Ir 18,5, Dv Ir 18,5, EvS Jn 18,13, Arr GB, Elsb Fram, Prop 1882, Ag Kr, Akordagoitia EEs 1914, Ayerb EEs 1916, Ol Jn 18,13, Ir YKBiz, Goen Y, ABar Goi, TAg Uzt, Or MB, Etxde AlosT, Zait Sof, Munita, Etxde JJ, Herr 1960, Anab Poli, Ker Jn 18,13, Xa Odol, Lazkao in Xa EzinB.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aitagoi
iz. Aitalehena.

Aztergaia: aitagoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitagoi ‘abuelo, patriarca’: Ag G, Or Mi, Eston Iz, Gazt MusIx, Ibiñ Virgil.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma (aitalehen hobestekoarekin), eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. aitalehen.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-03-27): aitagoi 1 iz. g.er. 'aitona'. 2 iz. h. aitalehen.

aitagure
iz. Gure Aita otoitzaren izen zaharra. Hamalau aitagure eta agurmaria.

Aztergaia: aitagure

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

"Gure Aita" otoitzaren izen zaharra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A105]: "1.- Zaharra "Gure Aita" bada, eta oraingoa ere hala da, nola geratuko da sarrera gisa? / 2.- 'aitagure' da egokiena 'zenbat' galdetzailearekin eta zenbatzaileekin" (2001-03)

aitaita
iz. Aitona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Nire aitaita eta amama gazteak dira oraindik. Oinez badaki, "aitaita" esaten ikasi du.
Azpisarrerak

Aztergaia: aitaita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaita ’abuelo, hombre anciano': VMg, Azc PB, Ezale 1897, Ag Kr, Zam RIEV 1907, Ag G, Alt EEs 1917, Enb, Kk Ab, EgutTo 1918, Bilbao IpuiB, Akes Ipiña, Erkiag BatB, Gand Elorri, Alzola Atalak, Osk Kur, SM Zirik, Etxba Eib.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aitaita-amama.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, «iz. Zub.» gisa azalduz, eta oraingoz ez dago zer gehiturik, nahiz murrizgarriegia izan litekeen Zub. marka (hala iruditzen zaio J-L. Davanti).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): aitaita iz. [Zub. marka ezabatu da]

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. aitita.

aitaita-amama
iz. pl. Aitaita eta amama; aitaitak eta amamak.

Aztergaia: aitaita-amama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEHn adibidea s.u. aitaita: Kk Ab I ("aitita-amama" bis)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Arauak egin duen banaketaren arabera (hau da: aitaita Zub. / aitita Bizk. banaketaren arabera), aitaita-amama dvandva ere jasotzekoa litzateke hiztegi batuan (jasoa dago aitita-amama, hau ere Bizk. marka duela), are gehiago baldin aurrera egingo balu aitaita forma inolako markarik gabe emateko proposamenak (hau da, Zub. marka murrizgarria ezabatzeko J-L. Davanten proposamenak aurrera egingo balu); cf. birraitaita-amama sarrerako oharrak.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

aitaita sarreraren AS gisa

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitaita sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): aitaita-amama iz. pl.

aitaizun
iz. g. er. Aitaordea.

Aztergaia: aitaizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaizun ‘padrastro’: Elsb Fram, A.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpentxoarekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-aizun.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aitaordea.

aitajaun
1 iz. zah. Aita aipatzeko erabiltzen zen hitza.
2 iz. Aitona. Biloba txikia negarrez ari zen eta lasai egoteko esan zion aitajaunak.
3 iz. Aitabitxia. Anderri galdetu zion ea aitajaun izango zen bere ezkontzan.

Aztergaia: aitajaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitajaun 1) ‘padre’: TAV, Xarlem, It Fab, Balad, Elzb PAd, PE, Or Eus, ContR, Iz R; 2) ‘abuelo’: VMg, Gand Eusk, NEtx LBB, And AUzta, Uzt Sas, Iz Als, Etxba Eib; 3) ‘padrino’: JAIraz Bizia, SMitx Unam, Etxde Itxas, Etxde 16 seme, Iz Als.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitajaun 1 'aitona'. 2 'aita pontekoa'

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, adiera biekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiera biak eskainiz: 'aitona' eta 'aita ponteko'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): aitajaun 1 iz. 'aitona'. 2 iz. 'aita pontekoa'. [lehendik arautua zegoena utzi da]

aitakide
iz. Norbaiten aitabitxia bere aita, ama edo amabitxiarentzat; norbaiten aita, bere aitabitxiarentzat edo amabitxiarentzat.

Aztergaia: aitakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitakide ‘compadre’: Berron Kijote.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kide.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

amakide korrelatua, berriz, ikus beherago.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitakiro
adb. g. er. Aitak seme-alabei dien maitasunaz. Jainkozko gizon hark aitakiro hartu ninduen.

Aztergaia: aitakiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aitaldeko
adj. g. er. Ahaideez mintzatuz, aitaren aldekoa. Ik. amaldeko.

Aztergaia: aitaldeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaldeko ‘paterno’: Dv Zen 36,11 (eta AN-gip).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, «izlag. g.er.» markekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldeko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aitalehen
1 iz. Leinu edo familia handi bateko burua. Ik. patriarka. Isaakek Jakob sortu zuen eta Jakobek hamabi aitalehenak.
2 iz. Patriarka (Elizakoa). Garegin II.a, Armeniako Eliza Apostolikoko aitalehena.

Aztergaia: aitalehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitalehen a) ‘patriarca’: Egiat, Astar I, Astar II, Izt D, Izt C, Ur MarIl, Aran SIgn, Otag EE 1882c, Etxag EE 1882c, JFlor, Aran EE 1885a, Bv AsL, Zab Gabon, AB Gabon-kantak, Etxe bakotxeko kristinau, Arr May, Azc PB, Ezale 1897, A Eusk 1920-21, GAlm 1959, IBe Eg 2,29, IBk Eg 7,8; b) ‘padre prior’: Ezale 1897, JAg JBDei 1921; c) ‘bisabuelo’: A; d) ‘primer padre’: Gketx Loiola.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, azalpenik gabe (baina hobestekoa da aitagoi formaren aldean, eta aitaurren formaren sinonimoa da); eta oraingoz ez dago zer gehiturik. Gainera, ez da familia-erlazioen alorrekoa, zuzenean behintzat, eta ez du, alde horretatik, ama-x osaerako korrelatua eskatzen.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitamatu, aitama, aitamatzen
da/du ad. Gurasotu. Aita-amek, aitamatu direnetik, ez dakite gehiago zer den amodioa.

Aztergaia: aitamatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aitama(tu), aitamatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

aitama bihurtu.

aitañi
iz. zub. Aitona.

Aztergaia: aitañi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitañi ‘abuelo’: Lh.

Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Hiztegi batuan jasotzekoa da, «iz. Zub. 'aitona'» azalpenekin (Zuberoan bakarrik erabiltzen da, aitaita-ren ondoan; eta cf. jasoa dagoen korrelatua: «amañi iz. Zub. 'amona'»).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

aitona.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: aitañi iz. Zub. 'aitona'.

aitaorde
iz. Aitatzat hartzen den gizonezkoa. Ik. aitaizun; aitatzako. Jesusen aitaorde San Josef. Etxetik alde egin zuen, bere aitaordea eta berezko ama utzirik.

Aztergaia: aitaorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaorde (eta aitaordeko) ‘padre adoptivo, putativo’: Arg DevB, Lar Fueros, Mb OtGai, Mb IArg, GavS, ETZ, Lg, Monho, fB Ic, Jaur, JesBih, Echag, CatBus, CatLlo, Lard, Arr GB, Jnn SBi, KIkV, KIkG, ArgiDL, Inza Azalp, Ox, Zerb IxtS, Or MB, Anab Poli, Etxba Eib, Ezale 1897, Or Tormes.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
aitaordeko
iz. Aitaordea. Haren ama, Ama Birjina; aitaordekoa, San Josef.

Aztergaia: aitaordeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aita ordeko (eta aita-ordeko) 15; a) 14: GavS ("Zori onekoa izatea alako aurraren aita ordekoa"), fB ("Jesusek [...] Aita ordekua bere pobria eban"), Echag 5 (adib.: "Graziyaz ta doaiez beterik beingoan, Ama maite Mariya ona non dagoan: bere seme ederra arturik besoan, ona aita ordeko Joseren ondoan", "Jesus Salbadorea, Salbe zure ama, eta aita-ordeko zeruak emana"), CatBus 2 ("Ez zan S. Jose Jesusen Aita benetakua, ezpada Aita Ordekoa, ta gizonen iretxikoa, bada Birjinia beti geratu zan Donzella garbi", "Neure Aita San Josepe bedeinkatu gozoa: Ama birjiniaren esposo egiyazkoa; Jesus guztiz gozoaren aita ordekoa"), Lard 2 ("Ez ikaratu; zuen onerako zuen aurretik Jainkoak Ejipto'ra bialdu ninduen, eta Faraon'en aita-ordeko eta Ejipto guziko Nagusi egin nau", "bere Ama Maria guziz Santa eta bere aita-ordeko San Jose"), Zerb IxtS ("Haren ama, Ama Birjina, aita ordekoa, San Josep"), Inza Azalp ("Jaungoiko Aurrak eta bere Amak alako aitta ordekoaren bearrak izango zittuelako"), Or ("Jesus Aurraren aita-ordeko edo aitatzat zeukatena da San Jose"); b) 'aita pontekoa' 1, fB ("Baita esaten jakue Aita ordekuak Gurasuen paltaan, eurak kontu egin biar deutseelako seinari arimiaren onerako gauzetan"); aita ordezko 1, Ox ("Zurgina baitzen Josep, aita ordezkoa, Jesusek bazeraman bere gaztaroa Zurgintzan hari zela"); aitordeko 2, ArgiDL: a) "Jesukristoren lengusu Juan Bautista santuak eta Jesusen aitordeko Jose Santuak berak [sic] ere Sakramentu au jarri baño len il ziran", b) "Ontarte onegatik, Jauna, gure aitordekoak gure izenean beti beti zureak izango giñala itzeman zizuten") // Eta OEH argitaratuan, gainera: Tít. de una hojita publicada en Bayona, ap. DRA ("Birjina Jainkoaren Ama notha gabeari juntatu zaituen afetzioneaz eta Jesu-Kristo besarkatu duzun aita ordeko amodioaz... San Josefi othoitza").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aitordeko (eta ait'ordeko, ait-ordeko) 6; a) 3: A. Menan 2 ("Jose gloritsuba, bere Seme Jainkoaren Ait'ordeko emen lurrean izan zediñ autatu izan zualako...", "Jose gloritsuba bere Ait'ordekotzat artu zualako..."), Elizondo KristPE ("zure Seme Aragitubaren Aurr-zai ta Ait-ordeko, baita Serafiñen Erregiñarekin ezkonteraño goratu zenduban Jose Doitsurenak"); c) 3: Elizdo ("Aitordekuak ez du ezer, irago zayo gaizki eza. Afaitara datorrela orain, esan dit"), A. Letamendia 2 ("Nire aitordekoari bakarrik gustatzen zaiok etxe hau [...] hire aitordekoaren ikasgela duk, Kedar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aita-ordeko : DRA (padre putativo), PMuj DVC (padrastro, padre adoptivo, nutricio, guardador, tutor, curador) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

aitaordeko 2, EiTB (adib.: “Txetxeniako 18 urteko mutiko bati aitaordekoa hiltzea leporatuko diote”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aitaordeko 2: Juan Kruz Igerabide (“Hura ez zen pozten amaren eta aitaordekoaren arteko konponezinekin”), Gotzon Garate (“Aitaordekoaren eta alabaordekoaren arteko harremanak gero eta eztiago egin ziren, denbora joan ahala”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aitaorde aski dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde(ko): jasotzea proposatzen du lantaldeak, -ordeko osaerakoen sailean (cf. ahizpaordeko sarrerako oharra).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitaorde sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aitaordeko [azpisarrera gehitu]

 - Erabakia: EHk sarrera gisa jasoa (2016)

aitaren
interj. Harridura adierazteko hitza. Aitaren!, zein ederra zegoen, ointxoak iturriko ur garbian beratuz. || Aitaren eta Semearen!, zer esan duzu?

Aztergaia: aitaren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aitaren egin, aitaren batean, aitarenka

aitaren batean
adb. Denbora bitarte oso laburrean. Ik. laster batean. Aitaren batean sartzen da zuloan. Etxeko mailak aitaren batean igo zituen.

Aztergaia: aitaren batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aitaren egin
ad.-lok. Kristau erlijioan, eskuineko eskuarekin, norberaren bekokiaren, bularraldearen eta sorbalden artean gurutzearen seinalea egin, "Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean" esanez. Aitaren egin ondoren atera zen etxetik.

Aztergaia: aitaren egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aitaren egin orduko
Aitaren batean. Aitaren egin orduko ezkutatu zitzaidan.
aitarenka
adb. Aitaren eginez, harridura adierazteko. Jende guztia aitarenka hasi zen gertakari hori ikustean. Aitarenka gelditu zen esan genionean egia.

Aztergaia: aitarenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
aitasantutu, aitasantu, aitasantutzen
da/du ad. g. er. Aita santu egin edo bihurtu.

Aztergaia: aitasantutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: aita santutu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aitasantu, aitasantutzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

oinarria/eratorriak.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

aitasantutza
iz. Aita santuaren egitekoa edo kargua. Aita santuak berak deitu zituen ospakizun honetara, 1228. urtean, bere aitasantutzako bigarren urtean. 1566an aupatu zen aitasantutzara.

Aztergaia: aitasantutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: aita santutza / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-go.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

oinarria/eratorriak.

aitaso
1 iz. Ipar. Aitona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan).
2 iz. Batez ere pl. Ipar. Arbasoa. Bizi izan zela aitasoen legeei jarraikiz.

Aztergaia: aitaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaso ‘abuelo, antepasado’: Lg, Egiat, Arch Fab, Elzb Po, Elsb LehE, Ip Hil, Barb Sup, Etcham, JE Ber, Iratz, Zerb IxtS, Vill Jaink, Zait Plat, Ibiñ Virgil, Ardoy SFran; eta aitaso-amaso ‘abuelos’: Elsb LehE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoak ditu forma eta azalpena; azalpeneko adiera bien banaketa zenbakien bidez banatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. Ipar. 1 'aitona'. 2 'arbasoa'».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aitona, arbasoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: "abuelito ...?"

 - [E116]: "(2002-04) nire ustez, hau erdarari dagokio".

 - Erabakia: EArau 119: "aitaso iz. Ipar. 'aitona, arbasoa'".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): aitaso iz. Ipar. 1 'aitona'. 2 'arbasoa'.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. amaso

aitasotu, aitaso/aitasotu, aitasotzen
da ad. Ipar. g. er. Aitondu (adiera guztietan).

Aztergaia: aitasotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aitaso(tu), aitasotzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

aitatar
adj. Aitaren itxura edo joerakoa. Alde horretatik Mikel aitatarra da.

Aztergaia: aitatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

Ez dago hiztegi batuan jaso beharrik (x-tar osaerako eratorri librea da; eta ez dirudi familia-loturen arloari dagokion sailekoa denik).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): Isildu [ez da familia-lotura]

 - Erabakia: (EH2016): sartzea erabaki da: aitatar 'aitaren itxura duena'.

aitatasun
1 iz. Aita denaren nolakotasuna. Aitatasunak baduela jainkozko zerbait.
2 iz. Aitak seme-alabekin duen lotura. Bere aitatasunak, semeagan zeukan amodio naturalak, gibelatzen zuen semea kondenatzetik.
3 iz. Egile izatea. Ik. autoretza. Bertso zoragarri horien aitatasuna Peñafloridari eman nion.

Aztergaia: aitatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aitatasun baimen, aitatasun-baimen
iz. Lana aldi baterako uzteko baimena, haur baten jaiotzaren edo adopzioaren ondoren aitak eska dezakeena. Gaurko irratsaioan, aitatasun baimena hartu duten aita batzuen esperientziak ezagutu ditugu. Dekretu berriaren asmoa da aitatasun-baimenak zortzi astera luzatzea.

Aztergaia: aitatasun-baimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

amatasun(-)baimen aztertzean proposatua.

aitatiar
adj. Aita bati dagozkion jarrera edo jokabideak dituena. Bihotz aitatiarra. Aginte aitatiar eta despotikoa.

Aztergaia: aitatiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

aitatu1, aita/aitatu, aitatzen
1 da/du ad. g. er. Aita bihurtu. Set bizi izan zen ehun eta bost urte, eta gero Enosez aitatu zen.
2 da/du ad. g. er. Erlijiosoez mintzatuz, apaiztu.
aitatxi
iz. Aitona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ilobasoak lurrean kausitu zuen bere aitatxi.

Aztergaia: aitatxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatxi 1) ‘padrino’: Ox, A EY, Lf Murtuts, Iratz; 2) 'abuelo': Barb Sup, Barb Leg, Herr, Etxde JJ, Mattin, Ardoy SFran.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitatxo
iz. adkor. Aita, bereziki haur hizkeran. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Eman aitatxori. Aitatxok esan bezala. Goazen, hainbat arinen, gure aitatxoren etxera. Pa, aitatxori!

Aztergaia: aitatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatxo ‘dim. de aita’: It Fab, AB AmaE, Azc PB, Ag AL, Ag G, Enb, Jaukol Biozk, Lab EEguna, Etxde AlosT, Etxde JJ, Bilbao IpuiB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenarekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

mugagabean erabiltzen da (eman aitatxori; aitatxok esan bezala).

Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

aita-ren txikigarria; haur-hizkeran, aita.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: 'papá adierazteko?'

 - [E116]: '(2002-04) nire ustez, hau erdarari dagokio'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitatxo iz. 'aita-ren txikigarria; haur-hizkeran, aita'; mugagabean erabiltzen da: eman aitatxori; aitatxok esan bezala'.

aitatzako
iz. Aitaordea. Aitatzakoari agertu zion kezka larri hauxe.

Aztergaia: aitatzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitatzako ‘padre adoptivo, putativo; supuesto padre’: Etxde JJ, Erkiag Arran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat+-ko.

x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitaurren
iz. zah. g. er. Aitalehena. Ik. patriarka.

Aztergaia: aitaurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH (Ub, Añ): aitaurren ‘patriarca’: Ub, Añ EL, Añ CS, Añ GGero.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere markekin eta aitalehen sinonimoa ondoan duela, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. g.er. Ik. aitalehen.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

ama-x osaerako korrelatuaz, cf. aitalehen.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

aitaxo
iz. Ipar. adkor. Aitasoa. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Eguberriko bere kondaira polita hola bururatu zuen, beraz, gure aitaxok.

Aztergaia: aitaxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aitaxo ‘dim. de aitaso’: Barb Sup, Ox in Barb Piar, JE Ber, Etcham, Ardoy SFran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenarekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-x- txikigarri-marka.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

aitaso-ren txikigarria.

aitazko
adj. Aitari dagokiona. Jainkoaren aitazko ontasuna.

Aztergaia: aitazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'horrela osatuko nuke 1 Jainkoaren aitazko ontasuna. 2 'aita pontekoa''.

 - [E116]: (2002-04) bai, nik ere hori egingo nuke'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitazko izlag.: Jainkoaren aitazko ontasuna'.

aitazulo
adj. Haurrez mintzatuz, beti aitarekin egon nahi duena. Ik. amazulo. Ume hori aitazuloa da oso.

Aztergaia: aitazulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zulo 'zalea'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper