gelditu, geldi/gelditu, gelditzen
1 da/du ad. Higitzeari edo jarduteari utzi edo uztera behartu. Ik. geratu; geldiarazi. Esan zion itsasoari: isil hadi eta geldi hadi. Mandoa gelditu egin zen. Trena gelditu zuten. Gelditu egin zait erlojua. Batetik bestera zebilen gelditu gabe. Geldituko ez den mugimenduaren bila dabiltzanak. Gerla gelditu. Badoa arin-arin, gelditzeke, lurreko bizitza labur hau. 2 da ad. Dagoen tokian edo egoeran jarraitu. Hik ere hobe dun hemen gelditu, zer gerta ere. Geldi zaitez gurekin. Ipuin sorta bat idatzi zuen, baina ez zuen horretan gelditzeko asmorik. Ez zen inor bizirik gelditu. Gau beranduraino kanpoan gelditzea. Lan hori ere eginkizun geldituko da, zeuek ekiten ez badiozue. Bazkaltzera gelditu.
3 da ad. Gertaera edo galeraren baten ondorioz, aipatzen den egoeran gertatu. Bakarrik gelditu zen. Hilda gelditu zen bazter batean. Estatuaren eskuetan gelditu zen irakaskuntza. Lasai gelditu ginen. Joan den urtean gelditu zen alargun. Mutilzahar gelditzeko asmoa. Baserria seme zaharrenarentzat gelditzen da. Galesen ingelesa gelditu da jaun eta jabe. Bigarren gelditu zen. Eta geldi bedi hau argi eta garbi.
4 da ad. Zati bat kendu ondoren oraindik egon edo iraun. Ik. soberatu. Ez da liburuaren alerik gelditu. Gelditzen zaizkidan orduak. Oraindik beste bat gelditzen zait. Gaina kendu ondoren gelditzen dena. Horren arrastorik gelditzen al da? Iraultzean, hala behar eta, zenbait gauza gelditu dira ontzian. 5 da ad. Hitzordu bat berbatu, ados jarri. (Osagarritzat duen aditz-izenak -ko edo -kotan atzizkiak hartzen dituela). Biharamunean ikusteko gelditu ziren. Museora joateko gelditu ginen. Gaur eramatekotan gelditu nintzen.
6 da ad. Batez ere Ipar. eta naf. Zerbait egiteari utzi. (Osagarritzat duen aditz-izenak edo izenak -tik atzizkia hartzen duela). Ez zen irakurtzetik gelditzen. Hauspoak haize ematetik gelditu dira. Nork esan du saindu bilakatzeko behar dela gizon izatetik gelditu? Lanetik gelditu gabe.