garbitu, garbi/garbitu, garbitzen
1 du/da ad. Zikintasuna edo lohitasuna kendu. Ik. xahutu; ikuzi; araztu. Etxea garbitzeko. Bere amak garbitu dio aurpegia. Eskuak garbitu. Hortzak garbitzekoa. Ur beroz garbitu. Garia garbitu. Eriei zauri zornatuak garbitzen. Garbi zaitez iturrian. 2 du ad. Zerbaiti berez ez dagokiona edo oztopo gertatzen zaiona kendu. Bideak garbitu. Basoa garbitzeko.
3 du ad. Zeruaz, eguraldiaz edo kidekoez mintzatuz, hodeiak edo lainoak desagertu. Zerua garbitu du.
4 du ad. Kontuez, zorrez, auziez eta kidekoez mintzatuz, konpondu, argitu. Nahiago dut auzi hau neronek garbitu. Zor-hartzekoen kontua garbituz. Azterketan behar adina garbitu gabe gelditu den puntua.
5 du ad. Zerbaiti arrotz zaizkion gauzak kendu. Euskara eragin guztietarik garbitu nahia.
6 du ad. Bekatuak kendu. Bere arima garbitu ondoren.
7 du ad. Suntsitu. Azken ekaitzak uzta guztia garbitu du.
8 du ad. Xahutu. Zuen guztia garbitu zuen edanean.
9 du ad. Ezer gabe utzi. Ohoinek etxea garbitu diote.
10 du ad. adkor. Hil. Ik. akabatu 1. Espetxetik atera eta garbitu zituzten.