522 emaitza hi bilaketarentzat - [501 - 522] bistaratzen.

hizkuntza gatazka, hizkuntza-gatazka
iz. Soziolinguistikan, gizarte berean hizkuntza-komunitate bi edo gehiago daudenean sor daitekeen gatazka egoera, erabilera eremuez jabetzeko leian sortzen dena. Euskal Herrian, hizkuntza-gatazkaz eta eleaniztasunaz beste toki askotan baino gehiago hitz egiten da.

Aztergaia: hizkuntza-gatazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh58 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hizkuntza(-)gatazka formarik.

hizkuntza(-)normalizazio 158: Argia 20, Berria 50, Deia 6, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 8, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 4, Elkar 15, Euskaltzaindia 6, Gipuzkoako Batzar Nagusiak 3, Jakin 27, Karmel 3, Laneki 3, UEU 8, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hizkuntza normalizazio 17: Berria 16, Txema Ramirez de la Piscina.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konbinazio librea da, baina maiztasun handikoa denez, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza sarreran.

hizkuntza geografia, hizkuntza-geografia
iz. Hizkuntzalaritzaren adarra, hizkuntza-aldaketak (fonetikoak, lexikoak, morfosintaktikoak...) non, noiz eta nola gertatzen diren aztertzen duena. Hizkuntza-geografia lantzen duten ikertzaileen artean usu izan dira eztabaida beroak. Herrialde guztietako ikertzaileak lotu zaizkio XX. mendean hizkuntza-geografiari edo dialektologiari, eta egun hainbat hizkuntzaren azterketa dialektalak guztiz aitzinaturik daude.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-geografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 1, EPG: 0, ETC: 121

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta geografia sarreretan.

hizkuntza komunitate, hizkuntza-komunitate
iz. Herri edo komunitate bat osatzen duen gizataldea, kideen arteko komunikazio eta kohesio tresna naturala den hizkuntza komun bat erabiltzen duena. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-komunitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh382 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-komunitate 155: Elhuyar (“gainerako hizkuntza-komunitateek --txikiek, batez ere-- ahalegin berezia egin behar dute horretara iristeko”), Berria 88 (adib.: “arduradun politiko guztiak (agintean egon, zein egon ez), enpresak, establezimenduak eta era guztietako entitateak, sindikatuak eta, noski, hizkuntza-komunitatea osatzen duten pertsonak”), EiTB (“Euskal Kultur Transmisioa aztertzeko garaian Hizkuntza komunitatearen dinamikak eta kulturgintza kokatzeko oinarriak izan dira abiapuntu aurtengo ikastaroan”), Jakin 33 (adib.: “funtsezkoa da euskara bezalako hizkuntza minorizatu batean bizitzeko bizinahia birsortzeko, hizkuntza komunitatearen iruditeria eta ametsa elikatzeko”), Argia 28 (adib.: “Hizkuntza komunitatea bezala euskaldun norbanakoa, subordinazio edo minorizazio egoeran bizi da”), DiarioVasco 4 (adib.: “hizkuntzen eta hizkuntza-komunitateen arteko elkarlana eta elkarrekiko hausnarketa suspertzeko xedez”); hizkuntza komunitate 3: Berria (“Gaur egun eraikitzen ari diren Europak, mendeetan Europan izan diren inperioek bezala, mapatik desagerrarazi nahi gaituzte lurralde horretako hainbat hizkuntza komunitate, eta, ondorioz, hainbat herritar”), Jakin (“ez dut uste idazle bikain horiek gure hizkuntza komunitateak duen aintzatespen publikoko sari inportanteenerako galtzea, euskal literaturarentzat eskubidezkoa edota mesedegarria izan denik”), Argia (“Hemen badira bi hizkuntza komunitate nagusi”). // hizkuntza(-)komunitate 393. // LB: 594, EPG: 34, ETC: 1373

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)komunitate 39: Berria 24 (adib.: “Ibon Usarraldek euskal hizkuntza komunitatearen bizindar etnolinguistikoa aztertu berri du Iñaki Martinez de Lunarekin batera”), Bat-bateko bertsolaritza 9 (adib.: “Euskararen komunitatea 600.000 hiztun inguruko hizkuntza komunitatea dugu”), Pello Salaburu 5 (adib.: “Zeren hala ez bada, zuk ez duzu hizkuntza komunitate naturalik”), Isabel Arrigain (“Txokoarekiko atxikimendua dela eta, hizkuntza komunitate txiki batek atxiki-atxikia jarraitzen du bertan sorturiko tradizioei”); hizkuntz komunitate 24: Berria 21 (adib.: “Hizkuntz komunitate guztien eskubideak parekoak direla ideia nagusitzat jo zuen”), Herria (“Beste hizkuntz komunitateak bezala, euskaldunok gure hizkuntzaz bizitzeko eskubidea dugu”), Iñaki Segurola 2 (adib.: “hizkuntz komunitateak ezinbestekoa omen du "komunikazio esparru bat, euskararen joan-etorri librea bermatzeko”). // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak

adib: hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa hizkuntza sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta komunitate sarreretan.

hizkuntza normalizazio, hizkuntza-normalizazio
iz. Gizarte batean hizkuntza bat, eta haren gramatika eta ortografia, arautzeko eta erabilera-eremu guztietara zabaltzeko prozesua. Gurea da hizkuntza-normalizazioko prozesuetan munduan izan den prozesu aurreratu eta eredugarrienetako bat.

Aztergaia: hizkuntza-normalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh70 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hizkuntza(-)normalizazio formarik.

hizkuntza(-)normalizazio 158: Argia 20, Berria 50, Deia 6, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 8, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 4, Elkar 15, Euskaltzaindia 6, Gipuzkoako Batzar Nagusiak 3, Jakin 27, Karmel 3, Laneki 3, UEU 8, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hizkuntza normalizazio 17: Berria 16, Txema Ramirez de la Piscina.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza sarreran.

hizkuntza paisaia, hizkuntza-paisaia
iz. Hizkuntza baten presentzia lurralde, eskualde edo hiri bateko leku publikoetako errotulu eta testu idatzietan. Hizkuntza-paisaia euskaldundu eta euskarazko salerosketa bultzatu nahi dituzte udaletako euskara-zerbitzuek.

Aztergaia: hizkuntza-paisaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 82, EPG: 0, ETC: 272

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta paisaia sarreretan.

hizkuntza politika, hizkuntza-politika
iz. Gobernu baten hizkuntza-plangintza, estatu edo erkidego batean mintzatzen diren hizkuntzen estatusa, erabilera eta jabetze prozesuak zehazten eta bideratzen dituena. Euskal Herriko eta Kataluniako hizkuntza-politikak aztertuko dira tesian. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.
hizkuntza teknologia, hizkuntza-teknologia
iz. Batez ere pl. Hizkuntza idatziaren edo ahozkoaren prozesamendu eta tratamendurako baliabide, tresna eta teknologia informatikoen multzoa. Hizkuntza-teknologien alorrean aurrerapen handiak egin diren arren, edozein testu guztiz automatikoki eta akatsik gabe itzuliko duen makinarik ez da oraindik asmatu. Hizkuntza teknologiak funtsezkoak dira informazioaren eta komunikazioaren gizartean.

Aztergaia: hizkuntza-teknologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-teknologia 49: Elhuyar 44 (adib.: “Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da”), Berria (“itzulpengintza, irakaskuntza, edukiak eta hizkuntza-teknologiak”), EiTB 2 (adib.: “Proiektuaren helburua pertsonak eta gailuak elkarrekin komunikatzeko behar diren euskarazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea da”), Jakin (“Andoni euskararen erreferentziazko corpus baten beharraz ari zen, hizkuntza-teknologiak garatzeko eta hizkuntzaren beraren normalizaziorako, ezinbesteko tresna dena”), DiarioVasco (“hiztegiak eta corpusak, eta azkenik, hizkuntza-teknologien I+G”); hizkuntza teknologia 7: Berria 6 (adib.: “aproposa da hizkuntza teknologiak elkarlanean nola aritzen diren ikusteko”), Argia (“Euskarazko hizkuntza teknologia garatzea da proiektuaren helburuetako bat”); hizkuntz teknologia 1, Aizu (“hizkuntz teknologietan eta ahotsaren ezagutza automatikoan berde baino berdeago gaude oraindik euskaldunok”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)teknologia : Berria 2 (“hizkuntza teknologiak (unibertsitate espezialista eta master tituluak), estatistika eta konputazioa (espezialista titulua), hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua, eta Euskal Herria XXI. mendean, euskaldunak politika, kultura eta hizkuntza marko berriei begira”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

hizkuntzalari
iz. Hizkuntzalaritzan aditua. Ik. linguista. XIX. mendeko hizkuntzalariak. Euskara ikertzen duen hizkuntzalaria (Ik. euskalari).

Aztergaia: hizkuntzalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. linguista.

hizkuntzalaritza
iz. Hizkuntza aztertzen duen jakintza. Ik. linguistika. Hizkuntzalaritza orokorra edo orotarikoa. Hizkuntzalaritza-hiztegia.

Aztergaia: hizkuntzalaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. linguistika.

hizlari
1 iz. Hitzaldi bat egiten duen pertsona; hitzaldiak egiten dituen pertsona. Kultura asteko hizlariak. Arratsaldeko mitineko hizlariak. Idazle eta hizlari bikaina izan zen.
2 iz. Sermolaria, predikaria, eliz hizlaria. Aita Lasa eta aita Agirretxe, hizlari trebe zorrotzak.

Aztergaia: hizlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hizlaritza
1 iz. g. er. Hizlariaren lanbidea.
2 iz. g. er. Oratoria.

Aztergaia: hizlaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izlaritza 1, Berron Kijote ("bere itxuragabeko ameskizunetan, zer-ikusirik ez du egiaren zeaztasunak, ezta zer-esanik ere Astrolojiak; ez zaio neurriztiaren neurri-ajolarik, ezta izlaritza onaren arrazoi-austearenik ere").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)izlaritza 4">I. Albisu ("Manila'ko ikastetxe nagusian irakasi zun Jakintza, guzien txaloak beretzat, nai ez izan arren, irabaziaz, eta izlaritzan berriz, Manila'n ziran izlarietan bikaiñ eta gartsuena zan"), J. de Txurruka ("Zuzenbidea ikasterakoan filosofia, hizlaritza, eta gramatika ikasketen bitartez ezagutzen zuten dialektika lege alorrean erabili izan zuten"), E. Agirretxe ("Baina bestelako alderdiak ere bazituen gure orduko hizlaritzak"), P. Sudupe ("Hizlaritzari utzi gabe [...] erantzukizun handiko karguak izan zituen alderdi jeltzalearen barruan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

(h)izlaritza : DFrec 1 (S. Onaindia Euskal literatura: "eliz-izlaritzak eta uzkurtz-literaturak"), AB38 1 (oratoria) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hizlaritza : HiruMila (oratoria) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza: -lari-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 hizlariaren lanbidea. 2 oratoria.

hizpide
1 iz. Hizketarako bidea edo aukera. Ik. elepide; solasbide. Horretan aritu naiz ni, horretarako hizpidea izan dudan aldietan.
2 iz. Hizketaren gaia. Ik. hizketagai; solasgai. Hizpidea aldatu zuen. Euskal eta erdal hitzak baititugu hizpide orain.
3 iz. Hizketaldia. Giza bizitzaren miseriaz mintzatzen hasiko bagina, hizpide luze eta amaigabean sartuko ginateke.
4 iz. Arrazoia. Hizpidea duzu.

Aztergaia: hizpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hizpidean egon 'arrazoia izan'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hizpidean egon

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+b-.

hizpidea ekarri
du ad.-lok. Hizketarako bidea edo aukera eman. Euskaltzaindia aipatu dudanez, hitzak hizpidea ekarririk, diodan zerbait Euskaltzaindiari berari buruz. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz.

Aztergaia: hizpidea ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

hizpidea eman
du ad.-lok. Hizketarako bidea edo aukera eman. Anek ez zion hizpiderik eman nahi, eta hartan gelditu zen egun hartako elkarrizketa. Hitzak hizpidea emanik (...). Obama AEBko presidente izendatzeak hizpidea eman du.

Aztergaia: hizpidea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

hizpidea jarri
du ad.-lok. Hizketarako bidea edo aukera jarri. Norbaiten mingain txarrak jarri du hizpidea. Atzerapenarekin hasi zen ekitaldia, eta han ere murrizketen gaiak jarri zuen hizpidea. || Hizpide ederrak jarri dituzte aurten eta joan den urtean.

Aztergaia: hizpidea jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

hizpidean egon
ad.-lok. Arrazoia izan, zuzen egon. Bere ustez nor zegoen hizpidean galdetu zioten.

Aztergaia: hizpidean egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'arrazoia izan'.

hiztegi
1 iz. Definizioz edo beste hizkuntza bateko ordainez osaturiko hitz bilduma sailkatua. Ik. izendegi; lexiko. Hitz bat hiztegian bilatu. Hiztegira jo. Hiztegi orokorra edo orotarikoa. Orotariko Euskal Hiztegia. Euskararen Hiztegi Etimologikoa. Larramendiren hiztegia. Hizkuntzalaritza-hiztegia. Erdi Aroko frantsesaren hiztegia. Ortografia-hiztegia. Sinonimoen hiztegia. Hiztegi elebakarrak eta elebidunak. Frantses-ingeles hiztegia. Liburuaren bukaeran agertzen den hiztegian testuko hitz zailenak jasotzen dira. Hiztegi lanak.
2 iz. Alor, giro, inguru edo pertsona talde jakin batean erabiltzen diren hitzen multzoa. Gazteen hiztegia bospasei hitzetara murriztu zela. Bertan agertzen diren hitzak maiztasun gutxikoak dira 30-40 hilabete bitarteko haurren hiztegian.
3 iz. Pertsona batek erabiltzen eta ezagutzen dituen hitzen multzoa, bereziki, idazle batek erabiltzen dituen edo idazlan batean agertzen diren hitzak. Hiztegi oparoa dauka Andoaingo uruguaitarrak. Axularren hiztegia. Zenbait idazle hautaturen hiztegiaren edo hitz altxorraren gain eraikitako azterketa. Hiztegi aberatseko idazlea. Hiztegi aldetik garbizale xamarra aurkitzen dut.

Aztergaia: hiztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hiztegi sarrera, hiztegi-sarrera
iz. hizkl. Hiztegi baten atal nagusi bakoitza, hitz bakoitzaren adierak eta gainerako informazioa jasotzen duena; atal horren izenburua. Ik. sarrera 7. Sail honetan hiztegi sarrera ez direnak sartu ditugu: klitikoak direlako batzuk, adizki jokatuak direlako beste batzuk. ikusi aditzaren hiztegi-sarrerak dioenez, haren objektua izakiren batek ikusi duen zera da.

Aztergaia: hiztegi-sarrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 47, EPG: 0, ETC: 61.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: hiztegi sarrerak: introducciones lexicales (de diccionario).; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

hiztegi 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gramatika-hitzak eta hiztegi hitzak. Hiztegi sarrerak. Hiztegi lanak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hiztegi eta sarrera sarreretan.

hiztegigile
iz. Hiztegigintzan aritzen den pertsona. S. Pouvreau, lehen euskal hiztegigilea.

Aztergaia: hiztegigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hiztegigintza
iz. Hiztegiak egiteko antzea, hitzen bilketa, sailkapena eta azterketa. Ik. lexikografia. XX. mendeko euskal hiztegigintza. Hiztegigintza-arazoak.

Aztergaia: hiztegigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. lexikografia.

hiztun
1 iz. (Trebetasunez, nekez...) mintzatzen den pertsona. (eder, handi, trebe, motel, itsusi eta kideko izenondoekin). Ik. eleketari. Ez zen berez hiztun trebe horietakoa. San Joan Krisostomo hiztun handia. Gizon argia eta hiztun ederra. Zubimendi eta Ariztimuño ez dira hiztun itsusiak, eskolaz ongi jantziak daude, gauza asko ikusiak. Alferrak soil dira hiztun eder, solasturi handi.
2 adj. Asko hitz egiten duena. Ik. berritsu1. Atso ergel hiztun bat. Hiztuna daukazu semea benetan!
3 adj. Hitz egiteko ahalmena duena, hitz egiten duena. Indietako hegazti hiztunak.
4 iz. Hizkuntza jakin batean mintzatzen den pertsona. Hizkuntza gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute. Hizkuntza guztiak aldatzen dira eta ez dira berez aldatzen; hiztunek (eta izkribuzkoaz ari bagara, idazleek) aldatzen dituzte.

Aztergaia: hiztun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+d-.

nireak (hireak, harenak...) egin du (zuen...)
Norbaiten edo zerbaiten azkena iritsi dela, norbait edo zerbait konponbiderik ez duen egoeran dagoela adierazteko erabiltzen den esapidea. Umorea galtzen badugu, egin du gureak. Ia nireak egin zuen. Heldu bada gauza hau jakitera, eneak egin du, galaraziren dit bizia. || Katolikoenak egin du? || Egin du Euskal Herriaren ohoreak.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper