437 emaitza ur bilaketarentzat - [401 - 437] bistaratzen.

urteko ardo
iz. Upelean ondu ez den edo oso denbora gutxi egon den ardoa, lehen edo bigarren urtean merkaturatzen dena. Udaberrirako izango dute prest urteko ardoa, eta hilabete batzuk geroago, ondutakoa. Igandeetan, mezatik oinez itzuli eta mahaiaren inguruan biltzen ziren salda, urteko ardo garratz xorta batekin nahas hurrupatzeko.
urtekotu, urteko/urtekotu, urtekotzen
1 du ad. Epealdi jakin bateko kopuru batek edo balio batek urtebeteko epean izango duen balioa kalkulatu. Jarduera aurreko urtean zehar hasi bada, eragiketen zenbatekoa urtekotu egingo da; hau da, sei hilabetean, esaterako, eragiketen zenbatekoa 60.101,21 euro izan bada, urteko eragiketen zenbatekoa 120.202,42 euro izango da. Aurtengo errentagarritasuna, urtekotu barik: % 13,70.
2 du ad. Lanaldiez mintzatuz, urteko lanorduak, urtean zehar, aurreikusitako eskariaren arabera egokitu eta antolatu. Enpresek lan denbora urtekotzeko aukera zeukaten lanaldia zertxobait murriztuz gero. Urtekotutako lanaldi partzialeko kontratuetan langileak lanordu osagarriak egiteko aukera dauka lanaldi partzialean diharduen garaian.

Aztergaia: urtekotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urtekotu : HiruMila (anualizar); urtekotze : HiruMila (anualización) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Urtekotu: Anualizar; Etekin urtekotu garbi: Rendimiento anualizado neto".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ongi eratua da, lantaldearen ustez; eta testuetako lekukotasunik jaso ez den arren, forma baten premia dagoela dirudi: onarpen eske aurkezten da, -tze formako izenarekin batera.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

urteko(tu), urtekotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ko-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

urtekotze
iz. Lanaldiez mintzatuz, urteko lanorduak, urtean zehar, aurreikusitako eskariaren arabera egokitzea eta antolatzea. 1982an hasita, lan denbora antolatzeko gero eta era sofistikatuagoak jarri dira martxan: modulazioa eta urtekotzea. Legeak lanaldiaren urtekotzea aurreikusten zuen; hau da, lanaldiaren asteko iraupena aldakorra izan zitekeen, betiere urteko 1.600 orduko mugaren barruan.

Aztergaia: urtekotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Urtekotze: Anualización".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

urtemuga
1 iz. Gertaera gogoangarri baten urteak betetzen diren eguna. Ik. urteurren. Besta egiten zuten ezkontzako urtemugan.
2 iz. Urtebetetzea. Urtemugako afaria.

Aztergaia: urtemuga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
urtero
adb. Urte guztietan, urte oroz. Urtero, Garizuman eta udazkenean, gogo jardunak, euskaraz eta erdaraz. Aurten egingo da, aurrerantzean urtero egitekotan, Nafarroako lehenbiziko bertsolari sariketa. Urtero-urtero joaten ei zen Arantzazura.
Azpisarrerak

Aztergaia: urtero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: urteroko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

urteroko

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro.

urteroko
1 adj. Urte guztietakoa. Urteroko jaia. Bere gurasoen etxean urteroko hamabostaldia egiten.
2 adj. Landareez mintzatuz, urte barruan erne, loratu eta zimeltzen dena. Baratze landare urterokoa.
Loturak

Aztergaia: urteroko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

urtero sarrerari dagokion azpisarrera.

urtetik urtera
adb. Denbora aurrera doan eran; urte batetik bestera. Izokina gutxitzen ari da urtetik urtera. Halakoari urtetik urtera zorra hazi, handitu, erantsi eta gehitzen zaio.
Loturak

Aztergaia: urtetik urtera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URTETIK URTERA(T) (-ra SP, Urt), URTERIK URTERA. Cada año, de un año a otro; anualmente. "Urthetik urthera, d'an en an" SP. "Annuatim, [...] urthetik urthera" Urt II 119. "Annalium monumenta, urthetik urtherako istorio libúrua, urthetik urthera iraganikako gauzen orhoitgárria" Ib. 112. "De año en año, urterik urtera (V)" A EY III 246. Nola presuna bat gaztetik zahartzera, eta are batzutan urthetik urthera ere, aldatzen eta ezeztatzen den. Ax 61 (V 40). Halakoari urthetik urthera, zorra handitzen, berretzen [zaika]. Ib. 81 (V 55). Urthetik urthera xoilki bizio huts bat athera bageneza errotik, laster gizon perfet egin gindezke. SP Imit I 11, 5. Alangoari urtetik urtera zorra azi, anditu, eransi ta geituten jako. Añ GGero 66. Urterik urtera sendatuten da nire Biotza leleengo asmuetan. JJMg BasEsc I. Onelakuak luzatu oi dabe konfesetia, eta penitenzija egitia egunerik egunera, ilerik ilera, eta urterik urtera. Astar II 17. Denporarik denporara, edo urterik urtera neke andijagaz egin oi dana. Ib. 70. Ez lezakete bere gain han, urthetik urthera, hamar emaitza xoilen bere gain hartzea. Prop 1899, 143. Urtetik urtera lur alferrak ari dituzte haatik ttipitzen, labakituz, fabrikako ur zikinez ontuz. JE Bur 198 (Ber 11 urthetik urthera). Izango aal-da Euskaltzaleak-en batzar nagusi au urtetik urtera ugariago. Ldi IL 142. Izokina gutitzen ari da urtetik urterat. Zerb Azk 50. Bera urtetik urtera bere barruko arantzaz minberago. NEtx Antz 80. Euskaldunok, geure aulkeriz, urtetik urtera euskeria era guztietan makalduaz eta lordinduaz goiaz. SM Zirik 30. Lan ori baztartu da / urtetik urtera, / laiarekin ez leike / juan apartera. Uzt Sas 97. Ea urtetik urtera, ia sinesteko ez den moduan, ugaritzen ari diren euskal liburuak sail berri honen bitartez gehituak ikusten ditugun. MEIG II 88. v. tbn. HU Zez 211. Jaukol Ipui 55. Larre ArtzainE 248. Albeniz 28. Urthetik urtherat: Hb Egia 104. Milla urthetarik milla urthetara behin edanez. Ax 605 (V 388). Ezta harekin batzen hirur urthetarik hirur urthetara baizen. SP Phil 411. Eztala ziur ziur edo ziertuba, bost urterik bost urtera egin biar daben ala ez. Astar II 7. Deuteronomioa deritzan liburua, [...] zazpi urtetik zazpi urtera jende guziari irakurri zizaiotela. Lard 106s. Lau urterik lau urtera, 366 egun urteak daukazanean. A Ezale 1899, 6b. Infernuan dagon animak milla urtetik milla urtera negar malko bat ixuriko balu. ArgiDL 32. Bost urtetik bost urtera ebakitzen omen dituzte sail ederrak. Munita 113. Hemezortzi urtetik hemezortzi urtera agertzen dira herrian. MIH 310.

adib: urte 9 iz. (Zenbait esapidetan). Urteak joan eta urteak etorri, erraldoiari indarrak ahitu zitzaizkion. Izokina gutxitzen ari da urtetik urtera. Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira. Urtean behin besta ederra egiten dugu. // ahulgune iz. Norbaiten edo zerbaiten alderdi edo gune ahula. Anton. indargune. Urtetik urtera, Euskal Herriaren ahulguneak indartzeko egitasmoak aurkeztu dira. // ahulkeria iz. Ahultasun gaitzesgarria. Ik. ahulezia 2. Piarres gizon izutia zen, baina ahulkeria hori ez erakusteko, irri egiten zuen berak ere. Dena jaulki zion, bere gezur, duda eta ahulkerietatik bat ere ezkutatu gabe. Euskaldunon ahulkeriaz, urtetik urtera euskara makalduz doa. // bizitegi 1 iz. Bizitzeko etxea. Bizitegiak eta lantegiak nahaste direla. Donibaneko zelai ederra urtetik urtera bizitegi berriz ari da estaltzen. Eliza eta honen inguruko bizitegiak. // ttipittu da/du ad. Ipar. edo Jas. Ttipi edo ttipiago bihurtu. Urtetik urtera ttipitu zait hiriarentzat neukan amodioa. Bihotza ttipitu zitzaion orduan, eta ihes egin nahi zuen.

urtetik urtera 652: Aizu 20, ElCorreo 3, Elkar 3, Deia 9, Elhuyar 27, Consumer 32, Berria 304, EiTB 50, Euskaltzaindia 5, Goiena 19, Jakin 46, Karmel 3, Argia 45, Laneki 7, Erlea 2, DiarioVasco 71, UEU, Uztarria 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urtetik urtera 158: Herria, Berria, Jose Morales, Felipe Juaristi, Michel Oronoz, Xabier Olarra, Ana Urkiza, Bernardo Atxaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urte sarreran.

urtetsu
adj. Urte asko dituena. Ik. adintsu. Arrantzale urtetsu bat. Intxaur urtetsu horren azpian. Arbasoen eskuz jasotako horma urtetsuak.

Aztergaia: urtetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

urtetxo
iz. adkor. Urtea. Bere urtetxoak ditu aitona horrek.

Aztergaia: urtetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bere urtetxoak ditu aitona horrek.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bere urtetxoak ditu aitona horrek.

urteurren
iz. Gertaera gogoangarri baten urteak betetzen diren eguna. Ik. urtemuga. Hil honen hamaikagarren egunean Andre Maria Lourdesen agertu zen urteurrena da. Hamargarren urteurrena. Euskaltzaindiaren 75. urteurrena ospatzeko. Ene bihotzeko alaba maiteari, bere 24. jaiotza-urteurrenean.

Aztergaia: urteurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
urtez urte
1 adb. Urtero. Aldizka, urtez urte, herri bakoitzean batzaldia egiten dute.
2 adb. Urte batetik bestera. Hori lortzea, ordea, gero eta zailagoa zitzaien urtez urte.
Loturak

Aztergaia: urtez urte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URTEZ URTE a) Anualmente, cada año. Ongi izango da adieraztea ber-bertatik irakurleai urtez-urte Santuaren bizitzako gertaldirik bikañenak. Aran SIgn III. Aldizka urtez urte erri bakoitzean [batzaldia] egiten dutela. ForuAG 333. Ttipidanik zoin dugun bat zuk eta nik bihotza! / Pil pil berek xoratuak urtez urte gabilza. Iratz 153 (v. tbn. 160). Urtez urte saritakoa bezala izanen da erostunarekin. Bibl Lev 25, 53 (Dv urtheetako sariak, Ol urteko saripean, Ker urtean-urtean). b) "Urtez urte (V-oroz, G-to-nav, AN), por término medio de años, en igualdad de edad. Urtez urte ni baizen sendo zu bazagoz (V-oroz), teniendo en cuenta la edad, usted está tan fuerte como yo" A.

adib: antolatze iz. antolatu aditzari dagokion ekintza. Urtez urte haziz joan da antolatze lanetan ibili den jendearen kopurua.

urtez urte 684: Aizu 8, Elkar 8, Deia 13, Elhuyar 9, Consumer 22, Berria 320, EiTB 68, Euskaltzaindia, Goiena 16, Gomylex 3, Jakin 25, Karmel 10, Argia 59, Laneki 6, Erlea, DiarioVasco 89, Uztarria 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urtez urte 163: Berria, Herria, Pello Salaburu, Bernardo Atxaga, Rataplan, Harkaitz Cano, Asisko Frantzizko, Pello Zabala…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide-modukoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urte sarreran.

Urtezahar
iz. Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ik. Gabon zahar. Urtezahar eta Urteberri egun alaiak ere joan ziren. 1932ko Urtezahar bezpera. Urtezahar egunean.
urtika
1 adb. bizk. Jaurtika, jaurtiz. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Makila urtika igarotzen dituzte jai arratsaldeak. Abiatzen dira harri-urtika.
2 adb. bizk. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Birao urtika ibili.

Aztergaia: urtika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urtika 1, Or Poem ("Orain onen ondotik urtika goazi" — Vamos lanzados tras de este ahora); eta ap. DRA, Jauregui ("Bere soiñeko guztiak kupidarik bage urtika edo tiraka kendurik"); x- urtika (arri urtika, añen-urtika, birao urtika, etab.) 16: fB Ic ("Triste Kaipasen etxian, guzurrak ezarten deutseezala, uletiraka, txistu urtika, ta burla minbera guztiak egiten deutseezala"), JJMg BasEsc ("berba bakotxian txistu urtika"), Astar 4 (adib.: "Beti dagoz juramentu urtika", "Irriturik guztijori abijetan zara birao urtika", "arri urtika"), Añ EL ("Eta dana dala beti da izkune okerra txatean pitean gatz bagarik birau urtika ibiltekoa, eta aztutera aleginak egin bear dira"), Izt C ("an ibilliko dira berak [...] atxi atxika, itzulamilka, makilurrunean, arriurtika, indarlean, eta beste onelako egikari anitzetan jostaldiatzen dirala atsegintasun andian"), A BeinB ("Aaur dabil nire senar taketa bere: umezain, aurzain edo sein-iagole ez esatearren, dindirri-urtika ta kaleak austen"), Enb ("Jopu gaiztuak gorroto biziz Makil-urtika, jo, bultza..."), Otx 2 ("amurru bizittan bigurtu zan etxera, añen-urtika", "baña astuak, ostiko-urtika asitta, beinguan lur jo erazo eutsan"), Zait Sof 3 (adib.: "bizi naizeño ez naiz aspertuko birao-urtika", "nire buruaren aurka birao-urtika ari izan naizela deritzat"), Kk Ab ("ebillela beso urtika ta garrasika") // Eta ik. ap. DRA: Itz Berb ("Ostikadaka, txistu urtika").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lerkai-urtika 1, Aurraitz ("ba-dakigu zelango bildur-ikarea ezarten daben egazkiñak norbere ganean osteraka ta urrumaka lerkai-urtika diarduenean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tximist-urtika : AB38 1 ('descarga eléctrica') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urtika : EuskHizt (1816 Bizk. G. g. er. jaurtikiaz), HiruMila (1 Bot. brote o rama de un año; 2 a estirones; arrojando, echando, lanzando), DRA (1 brote o rama de un año; 2 a estirones), PMuj DVC (1 brote o rama de un año; 2 a estirones; 3 arrojando) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

jaurtiz.

Erabilera-oharrak

harri-urtika, birao-urtika bezalakoetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa.

urtoki
1 iz. Toki zingiratsua. Emeki-emeki baratze bat atera zuten urtoki hartatik.
2 iz. Ur asko dagoen tokia. Urtoki horiek denak, iturriak barne, jario eskasean gelditzen badira (...).

Aztergaia: urtoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2002-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urtoki (eta urtoki-depositu) 6: a) Izt C ("San Martingo etxadian berariaz artarako egiña dagoen urtokira"), Itz Azald 3 ("Urte guztietako egun baten jatsiten zan zerutik Jaungoikoaren angeru bat, eta urtoki atako urai, bizidun iltekoen odolagaz nastaurik egozanai, batera eta bestera erain egiten eutsen", "Lege zarrean egoan urezko osin bat edo pozu bat, nun garbituten ziran, oparian eskini bear ziran bizidun iltekoak, eta deituten jakon Piscina edo urtokia", "Lege barriyan bere daukagu Piscina edo urtokia bat"), Munita ("Esan diran millaka metro tuboz gañera, lau urtoki-depositu ere egin zituzten; bata aundia eta beste iru txiki"); b) StPierre ("Emeki emeki berek baratze bat ateratu zuten urtoki hartarik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ur toki 2, Eguna 1990 (bitan testuinguru bera">"Prehistoria garaiko okupazioguneak, ur tokiak, egungo artzain sarobeak eta mendilerroan sartzeko nahiz ibiltzeko bide tradizionalak oso multzo adierazkorretan elkartuta agertzen zaizkigu"); urtoki 2: Herr 1986 ("Gudu bitxia zinez, oihan eta urtokien barna, iparrari buruz, ikusten ez den etsai misteriotsu baten ondotik"), M. Ugarte (zerrenda batean, "Jolastoki, urtoki, izoztoki, atsedentoki, batzartoki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urtoki : HiztEn (toki zingiraratsu eta urtsua) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urtoki : ElhHizt (marisma), HiruMila (1 sitio en que abunda el agua; 2 marisma, vega), DRA (1 S, marisma, vega; 2 AN-b, B, G sitio en que abunda el agua); ur-toki : PMuj DVC (1 marisma, vega; 2 paraje acuoso, lugar de [mucha] agua; 3 aguada, balsa, depósito de agua; 4 pantano, embalse) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

urtsu
adj. Ur asko duena. Lur gizen, urtsu edo buztindunetan. Begiak hits eta urtsu. Fruitu urtsuak.

Aztergaia: urtsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

urtsu-belar (?).

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

urtsulatar
adj./iz. XVI. mendean Angela Mericik sortu zuen agustindar kongregaziokoa, kongregazio horri dagokiona; kongregazio horretako kidea.

Aztergaia: urtsulatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

OfQuLF: ursuline || religieuse de l'Ordre de Sainte-Ursule || sainte Ursule || sainte qui aurait été martyrisée à Cologne.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ursulina 1, Zerb IxtS (“Azkartuz zoan orduan ere, hainbertze komentu berrirekin, Kaputxin, Ursulina eta Jesuista”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urtsulatar iz. 1, Erlijio katolikoa ("Esate baterako [...] salestarrak, Maria Laguntzailearen Alabak, urtsulatarrak"); ursulina iz. 1, P. Iztueta (“Ursulinen komentuan bildu eta eskolatzeko eskaintza egin zion Gobernuari”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urtsulatar : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urtsulatar : Erlijioa Hiztegia*.

Bestelakoak

Proposatua du lantaldeak, x-tar osaerakoetan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

Forma egokia da, lantaldearen ustez (maileguak betetzen du onartzekoen gutxienekoa, baina aski sistematikoak dira -tar osaerakoak erlijiosoen izendapenetan; Urtsula oinarria, berriz, 66. arauan erabakia du Euskaltzaindiak).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak eta -tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-03-27): urtsulatar

urtu, ur/urtu, urtzen
1 da/du ad. Gai solido batez mintzatuz, beroaren eraginez isurkari bihurtu. Aspaldi mendietan urtu da elurra. Gurina urtu. Argizari koskorra su biziaren gainean urtzen den bezala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Berun urtu eta burdina goriaren gisa. Egin dute irudi bat gai urtuz.
2 da/du ad. Gai solido batez mintzatuz, uretan edo beste isurkari batean desegin. Ik. disolbatu. Uretan urtzen diren gaiak. Azukrea ahoan urtzen zaizunean.
3 da ad. Desegin, desagertu. Euskararen mugak urtzen hasiak ziren aspaldidanik. Dirua lerrakor da; eskuetan urtzen zaigu nola ez dakigula. Horrelako adiskidetasunak berehala iragaten dira eta urtzen, elurra eguzkitan bezala.
4 du ad. (garunak urtzen eta kideko esapideetan 'burua hausten, zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatzen' adierarekin). Buruko garunak urtu aginean dabil, jo eta su gogoetan. Liburuen gainean ikasi gurarik, begiak erre eta garunak urtzen. || Jo eta jo, muinak urtu dizkiote; mintzatzen ere ahaztu zaio.
5 du ad. (Dirua edo ondasunak) xahutu, eralgi. Etxeak saldu, diruak urtu, orain guztiontzat kalte. Nire azkenengo txanponak, puru hau erosten urtu ditut. Poz-pozik urtuko lituzke honetan bere ondasunak.
6 da ad. (Pertsonez mintzatuz, osagarriak -n edo -z atzizkia hartzen duela, negarrez urtu, tristezian urtua, pozez urturik eta kideko esapideetan, aipatzen den sentimena edo sentipena indartzeko edo azpimarratzeko). Mundu guztia harritua eta tristezian urtua egon zen egun hartan. Izerditan urtzen. Negarrez urtu naiz. Nire auzoko anaiak ondamuz urtu daitezela. Pozez urturik. Atseginez urtua. Kadira apal batean jarri zen, ahalkez urtua. Amodioz urtuak zeruratu arte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: urtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

urtu, ur(tu), urtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

urtu, ur(tu), urtzen.

urtu beharrean
adb. Urtzeko zorian. (Batez ere irudizko adieran erabiltzen da). Berotan urtu beharrean ibili da oñatiarra Qatarren. Negarrez urtu beharrean. Begira zegokiola, bihotza urtu beharrean zuen.

Aztergaia: urtu beharrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URTU BEHARREAN, URTU BEHARREZ. A punto de derretirse. Onetan egoan gure Mañasitxu, auspez bera, armiñez gaixoa, larritasunik baltzenagaz, urtu bearrean. Ag Kr 208. Nik, ordea, gaixo onek, ori dan ori ikusirik, etxe barnean, negar egiten dut, urtubearrez. Zait Sof 19. Zergatik diardun atergabe eiagoraz urtu bearrean. 'En qué incesante lamento siempre te consumes por Agamenón'. Ib. 16. Barnea zauri, heldu naiz min-minez urtu beharrez. Iratz 100. Negar aundiz, makurtuaz illdakuengana, parka eskatuaz laztantzen zittuan urtu biarrian. Etxba Ibilt 489. Kaxilda, mutillaren errukiz urtu bearrean zegoen. NEtx LBB 143. Burmuinak urtu-bearrean ari ziran entzule bizkor atzarriak. Zait Plat 40. Erraldoiak, begira zegokiola, bihotza urtu-beharrean zuen. MEIG IX 104.

adib: urtu 3 da/du ad. Irud. Jo eta jo, muinak urtu dizkiote. Begira zegokiola, bihotza urtu beharrean zuen. Etxeak saldu, diruak urtu, orain guztiontzat kalte. Euskararen mugak urtzen hasiak ziren aspaldidanik. // garun iz. Buruko muinen multzoa. Ik. burmuin. Garunak behar bezala hazi ez zitzaizkidalako, adimen urriaren jabe naiz. Buruko garunak urtu beharrean dabil, jo eta su gogoetan. Lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion. Garunik gabeko gizona.

urtu beharrean 5: Elkar (“Gu hirurok malkotan urtu beharrean geundela, igogailua goraka hasi zen, gutaz gupidaturik, seguru asko”), Berria (“Berotan urtu beharrean ibili da oñatiarra Qatarren eta Omanen”), EiTB 3 (“Eta dantzan hasten dira pozik, urtu beharrean. Ahotsa jaisten dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urtu beharrean 8: Asisko Frantzizko 2 (“Espiritua Jainkoagan tinko, gozamenez urtu beharrean zegoen aita santua doinu zoragarri harekin, munduz aldatu zuela pentsatzeraino.”), Aitor Arana 2 (“Bere izeba berriz besarkatu zuen biak kanpai baten ondoan zeudela, negarrez urtu beharrean.”), Karlos Zabala (“Gavard atseginez urtu beharrean egongo zen, usain sendoko gona lizun horien erdian, eta ipurdikoak jotzen ere hasiko zen ezker-eskuin, hurbil-hurbiletik estutu izan balute”), Patxi Zubizarreta (“Negarretan urtu beharrean, hobe huke zerbait egitea erabakiko bahu”), Anjel Lertxundi (“Burmuinak urtu beharrean eta haztamuka”), Pako Aristi (“Urtu beharrean... blai eginda nagok!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urtu sarreran.

urtume
1 iz. Urtean sortutako adarra. Ebakitzen duzunean zuhaitz bat eta berriz hartatik urtumeak eta adarrak sortzen direnean.
2 iz. Urtean jaiotako umea.

Aztergaia: urtume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'urteko umea'; 'urteko adarra'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+u-.

urtxakur
1 iz. Ile luze eta kizkurreko txakurra, lepoa motza, burua biribila eta belarriak eroriak dituena, igerian ondo egiten duena; arrantzaleei txalupako lanetan laguntzen dien txakurra. Nik alkateari baino errespetu handiagoa diot urtxakur bati.
2 iz. Igaraba. Babesleku bikaina da otso, azeri, orein eta orkatzentzat, baita urtxakurrentzat eta mehatxupean izan diren basoilar eta hartzentzat ere.

Aztergaia: urtxakur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

urtxakur: EhiztEskulib (166: "badira Euskal Herrian bertako zenbait ehiza-txakur, esaterako [...] urtxakurra"; 173: "bale-arrantzaleek eta marinelek beste arraza bat zuten oso gustuko: urtxakurra"); EhizAzter 82 ("543. Ondoko txakur-arraza hauetatik [...] Urtxakurra").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'arrantzaleei txalupako lanetan laguntzen dien txakurra'. 2 'igaraba'.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 igaraba; 2 arrantzaleei txalupako lanetan laguntzen dien txakurra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adieren zenbakiak alderantziz jartzea proposatu du, hau da, urtxakur 1 'arrantzaleei txalupetako lanetan laguntzen dien txakurra'; 2 'igaraba'.

 - [E208]: 2 Bizk. 'igaraba'. || Esangura hori non duen argitzeko.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): onartu egin da adierak atzekoz aurrera ematea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-23) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia; baina gero berrikustekoa da, bigarren adierakoari Bizk. marka baitagokio.

urtxintxa
iz. Katagorria. Bere ezinegonaz urtxintxa bat zirudiela.

Aztergaia: urtxintxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: urtxintxa; katagorri Sciurus sp.; urtxintxa gris; katagorri gris Sciurus carolinensis; urtxintxa hegalari; katagorri hegalari Petauristinae.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sciurus sp.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sinonimoa eta kategoria jasoz: "iz. Sciurus sp. Sin. katagorri".

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Sciurus sp.

urtxori
iz. g. er. Buztanikara.

Aztergaia: urtxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'buztanikara'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

buztanikara.

urtzaile
1 iz. Burdinoletan, mea sutegian urtzen duen langilea. Urtzaileak bete behar du sutegia meaz.
2 iz. Urtzen duen gauza. Elur-urtzailerik hoberena eguzkia da.

Aztergaia: urtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
urtze
iz. urtu aditzari dagokion ekintza. Burdinaren urtze lana.

Aztergaia: urtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

urtze bero, urtze-bero
iz. Gai bat, tenperatura aldatu gabe, urtzeko behar den bero kantitatea. Aluminioaren urtze-puntua 660 °C da; eta urtze-beroa, 393 J g-1.

Aztergaia: urtze bero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 20 “Solutu bat eta disolbatzailea kimikoki antzekoak direnean ionizaziorik edo solbataziorik gertatzen ez bada, oso antzekoak izango dira solutuaren urtze-beroa eta disolbatze-beroa”, “Izotzaren urtze-beroa 333,5 J g-1 da, 0 °C-an; uraren dentsitatea, 0,9998 g cm-3; eta izotzaren dentsitatea, 0,9168 g cm-3“ (Kimika fisikoa EHU).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: urtze-beroa / fusio-beroa: calor de fusión / calor latente de fusión.

Bestelakoak

bero 2 iz. Fis. Beste energia moten eraldaketatik datorren energia, bere gehikuntzak tenperatura igotzea dakarrena, eta gorputzetan aldaketa ezaugarriak eragiten dituena. Zerbaitetarako behar den bero kopurua. Urtze beroa: zerbaiten gramo bat tenperatura aldatu gabe urtzeko behar den bero kopurua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da bero sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urtze eta bero sarreretan.

urtze puntu, urtze-puntu
iz. fis. Solido baten fusioa gertatzen den tenperatura. Ik. fusio puntu. Polipropilenoak erresistentzia mekaniko handia du eta urtze-puntu altua. Metal baten urtze puntua.

Aztergaia: urtze-puntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

fusio(-)puntu aztertzean sartzeko proposatua. Fisika markarekin jasotzekoa. puntu sarrerako 6. adieratik azpisarrera berrira eraman adibidea, eta han utzi izozte(-)puntu, eta irakite(-)puntu duen adibide berri bat jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urtze eta puntu sarreretan.

Jakite-arloak

Fis.

urtzintz
iz. Ipar. Doministikua, usina. Urtzintz egin du.

Aztergaia: urtzintz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'usina, doministikua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

usina, doministikua.

urubi
iz. Hontzaren antzeko hegazti harraparia, lumadi arre-gorrixka edo grisaxka duena eta ornodun txikiz elikatzen dena (Strix aluco). Urubiak ere egunaren azken argiaren zain egoten dira beren jarduerari ekiteko.
uruguaitar
1 adj. Uruguaikoa, Uruguairi dagokiona. Uruguaitar agintariak.
2 iz. Uruguaiko herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: uruguaitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

uruktar
1 adj. Urukekoa, Uruki dagokiona.
2 iz. Urukeko herritarra.

Aztergaia: uruktar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Uruk / uruktar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

urxapal
iz. zub. Usapala. Urxapal bat badugu herrian tristerik.

Aztergaia: urxapal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. 'usapala'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Zub. batez ere. Ik. usapal.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "usapal [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

urxuri
iz. Ipar. Gernua, pixa. Droga gehienak ez dira urxurian agertzen.
Azpisarrerak

Aztergaia: urxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

urxuria egin.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r+x-.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-xuri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gernua, pixa.

urxuria egin
du ad.-lok. Ipar. Pixa egin. Tisana horrek urxuria egitea aisatzen du.

Aztergaia: urxuria egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

urxuri sarrerari dagokion azpisarrera.

urzain
iz. Batez ere Ipar. Erreka eta ibaietako arrantza zaintzen duen pertsona. Urzainak mutiko bat debekatutako arrantzan harrapatu du.

Aztergaia: urzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz 1993-08-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

uzainberar 1, Izt C (zerrenda batean: "Uzainberarra. Alisma"); ik. ur-zain azpisarrera OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ur zai 2, GBarand Ilias ("Beñola, baserritar ur zayak baratzeko landare ipurdira zuzentzen omen du iturburu goibeleko ur lasterra [...] Ur bolara, berriz, ariñ ariñ aldape beera irristatzen, eta ur zayari aurreratzen omen zayo"); urzain 1, Herr 1946 ("Jakiten dugu Jean Bedecarrats urzain eta oihan-zain izendatua dela Uztaritzerat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ur-zain : DFrec 1 (Herr: "Orotan ur-zainek galde dezokete arrantzaileari"); urzain-belar : HiztEn (Bot. Alisma plantago-aquatica), LurE (Bot. Merendera pyrenaica), Euskalterm 2 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian urzain-belar fitxaren hustuketa: ardi-mihi : Azkue DVEF, Lcq; argi-belar : Font Quer PlantMed; arpin : Font Quer PlantMed; azalmea : Lcq; bost-zainetako belar : Font Quer PlantMed (bortz-zainetako belar), Caton Santaren/Uribe-Echebarria Diaz, Azkue DVEF; kukuso-belar : Font Quer PlantMed; osin-belar : G. Larrañaga LandareJak; txakur-begi : Font Quer PlantMed; usain-belar : Lcq, Font Quer PlantMed, PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urtzain : DRA (guardapesca); ur-zai : DRA (guardapesca), PMuj DVC (estanquero, guarda de estanques); urzain : Casve EF (gardien d'eau), HaizeG BF - Lh DBF (garde-pêche), PMuj DVC (ur-zain:1. adieran: guardapesca, guarda de pesca; 3. adieran: tubo de agua); urzain-belar : EuskHizt (ik. usain-belar), ElhHizt (alisma, llantén acuático o de agua: Alisma plantago-aquatica), HiruMila (urzain belar: Bot.merendera, alisma, Merendera pyrenaica), EskolaHE (Bot. Merendera pyrenaica) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

urzainkiar
1 adj. Urzainkikoa, Urzainkiri dagokiona.
2 iz. Urzainkiko herritarra.
urzale
adj. Edari alkoholdunik edaten ez duena. Nik, urzale itxura egin, eta esan nion: jauna, ez dut edaten ardorik.

Aztergaia: urzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ur zale 3 (Mb IArg I; Munita 2); ur-zale 2 (Ag AL; Urruz Urz); urzale 2 (A Ardi; Munita); urtzale 1 (Or Tormes: urtzale-iduri).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ur zai 2 (G. Barandiaran).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ur-zain : DFrec 1; urzain-belar : HiztEn-LurE; Euskalterm 2; urzale : HiztEn ("ik. hidrofilo"); LurE; Euskalterm 1; urzikin : AB50 1.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r+z-.

urzo
iz. Ipar. Usoa.

Aztergaia: urzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. uso.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. (g.er.). Ik. uso.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "uso [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper