284 emaitza on bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

ondorioa(k) atera
ad.-lok. Hauxe da nik ateratzen dudan ondorioa. Ez dakit ongi zer ondorio atera dezakegun iturburu horietatik.
ondorioak izan
du ad.-lok. Ik. eragin1 2. Horrek guztiak ondorioak izan ditu prezioetan. Hitzarmen berezi horiek ondorioak izango dituzte hitzarmen berezia sinatzeko eskaera egiten den egunetik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ondorioa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: surtir efecto.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da (ondorioak izan).

ondorioak jasan
du ad.-lok. Ekonomiak nazioarteko finantza-krisiaren ondorioak jasango ditu hilabete batzuetan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ondorioak jasan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

ondoriotasun
iz. Ipar. Ondarea, senipartea. Izan du milioi bateko ondoriotasuna.

Aztergaia: ondoriotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.: izan du milioi bateko ondoriotasuna.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Izan du milioi bateko ondoriotasuna.

ondoriotsu
adj. Ondorioz betea. Lehen gurasoek egin bekatua, nahiz bataioan zaigun barkatua, zein den ondoriotsua! Misiolariek egiten dute beste obra bat, guztiz baliosa eta ondoriotsua.

Aztergaia: ondoriotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

ondorioz
1 adb. Ondorio gisa. Horrek, ondorioz, norberaren autoestimua hobetzen laguntzen du eta pertsona sendabidean jartzen du.
2 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean). Eguraldi txarraren ondorioz uzta lurreratu da. Zoritxarreko erorikoa izan zuen eta, horren ondorioz, heste guztiak atera zitzaizkion sabelpetik.
Loturak

Aztergaia: ondorioz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondorio sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoriozko
adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, esaldi bateko adierazpen baten ondorio logikoa dena. Ondoriozko perpausak.
Loturak

Aztergaia: ondoriozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-07-26

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'ekintza baten ondorioa' adierako ondoriozko, ondoz ondoko eta ondozko begiratu eta jaso dira. Cf. kontsekutibo txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da horietakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) matematika-eremuan: ondozko 'baldintzaren ondorio' adierako 1, EB (M. Zabaleta. Matematika ariketak. 8. maila); b) gramatika-eremuan: ondoriozko 1, EB (J.M. Irazola. Deklinabidea eta aditza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondoz ondoko (matematika): Euskalterm 1; ondoz-ondoko (matematika): AB38 3, Euskalterm 2; ondozko (matematika): DFrec 9, AB38 4; ondoriozko (gramatika): HiztEn, Euskalterm 3, EGLU 1; ondoriozko (gramatika) 'Baldintzazko perpausetako apodosian agertu ohi den adizkia, -ke- morfema duena': HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Gram.: ondoriozko perpausak.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobetsi eta indartzekoa, mailegu onartuaren aldean

ik. oharra s.u. kontsekutibo.

ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen
du ad. Ondorio gisa atera. Aurretiko gertaeretatik ia nekerik gabe ondorioztatzen diren aurkikuntza errazak.

Aztergaia: ondorioztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharrak s.u. dedukzio eta konklusio.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

'deduzitu' adierako forma bakarra jaso da: ondorekatu : Mde Pr.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondorioztatu forma da EBan gehien agertu dena (27 ager.), eta B 1; ondoriotu (8) eta ondorioztu (1) EB-EgAs agertu dira; deduzitu 9 aldiz agertu da, EB-EgAs.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deduzitu : DFrec 1, AB38 5, AB50 1, Euskalterm 1, HiztEn; ondoriotu : AB38 2, Euskalterm 1; ondorioztatu : DFrec 1, AB38 9, Euskalterm 2, HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen. du ad. 'ondorioa atera'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen.

ondorioztatze
iz. Ondorio gisa ateratzea. Ez dut ondorioztatze azkarregirik egin nahi. Ondorioztatze logikoak.

Aztergaia: ondorioztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

ondotik
1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zaude hemen, ez higi ene ondotik. Pikondoaren ondotik igaro zirenean. Egon zen ohe ondotik aldendu gabe. || Orma baten ondo-ondotik ibili ginen.
2 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Apostolu maitea ez zitzaion ondotik kentzen. || Nire aurretik igaro ziren, ondo-ondotik.
3 Atzetik (espazioan nahiz denboran). Goazen aurrera, izarraren ondotik. Haren ondotik etortzeko zena. Gogoan hartzea bekatuak zein ondore gaiztoa uzten duen bere ondotik. Bigarren silabaren ondotik. Elkarren aldamenean eta bata bestearen ondotik datoz bi esaldiak. Gau luze baten ondotik. Hauts itzazu arrautzak bata bestearen ondotik.
4 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ekonomiaren gorakadak ondotik ekarri zuen euskal literaturaren goraldia. Orduko berritsukeriari isilaldi luzea etorri zitzaion ondotik. Kontsonante bat ondotik duenean.
Loturak

Esaera zaharrak

Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik.

Aztergaia: ondotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondotik(ak)o
adj. Ondokoa. Oraingo desmasiak eta hauen ondotikakoak.
Loturak
ondotxo
adb. adkor. Nahikoa ondo. Ondotxo bizi da. Ondotxo bazkalduta. Haziera onik ez dudala, ondotxo dakit nik.
Azpisarrerak

Aztergaia: ondotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ondotxoz 'askoz': ondotxoz oroimen handiagoz hornitua.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondotxoz mailakatzaileak ik. zein erabilera duen.

ondotxoz
adb. Askoz. Ondotxoz oroimen handiagoz hornitua. Eta koplak berak, guk, Ondarroan entzunaz gainera, eta ondotxoz geroztik, Oiartzunen ere aurkitu izan ditugu.
Loturak

Aztergaia: ondotxoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondotxoz 1, Lek SClar: "Eta koplak berak, guk, Ondarroan entzunaz gañera, eta ondotxoz geroztik, Oiartzunen ere arkitu izan ditugu".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondotxoz 2, K. Zalbide: "Programatzerakoan, ordea, kontrol hauek ondotxoz erraztasun gehiago eskaintzen dute"; "kontrol hauek aurrekoak baino ondotxoz oroimen handiagoz hornituta daudenez gero...".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'askoz': ondotxoz oroimen handiagoz hornitua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondotxo sarrerari dagokion azpisarrera, baldin erabilia balitz mailakatzaile gisa ("ondotxoz erosoagoa da gaurko bizimodua ordukoaren aldean" modukoak ezagunak dira ahozkoan; eta idatziz?).

ondoz ondo
adb. Bata bestearen atzetik. Ik. ondozka; hurrenez hurren. Nagusi batek bi mutil, ondoz ondo, elkarren berririk jakin gabe, leku berera igorri zituen.
Loturak

Aztergaia: ondoz ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ondo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

ondoz ondoko
adj. Ondoz ondoko hitzak.
Loturak

Aztergaia: ondoz ondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-07-26

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobetsi eta indartzekoa, mailegu onartuaren aldean

ik. oharra s.u. kontsekutibo.

ondozka
adb. Bata bestearen atzetik. Ik. ondoz ondo; hurrenez hurren. Han, elkarren ondozka, hiru meza entzun zituen.

Aztergaia: ondozka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zka.

ondozkatu, ondozka/ondozkatu, ondozkatzen
da/du ad. Bataren ondotik bestea jarri edo etorri. Badirudi Axularren paperak emanak izan zirela inprimatzaileari, ondozkatu gabe, ordenan ezarri gabe. Uharrak ondozkatuz beti jarraikitzen, halarik ere inarra ez da iraungitzen.

Aztergaia: ondozkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu ondoztatu aditza aurkitu ez OEHn ez eta EEBSn.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondozkatu 3 jaso dira: B 1 (Otx), G 2 (Or Aitork, Vill ap. Elorri).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondozkatu 1 (Or Aitork iturri berean: "Zeru-lurren izenez izadi ikuskari au adierazi nai ukan zun, lenbizi erabat eta laburki, gero egunak batbanatzeko, bata bestearen ondozkatuz, Gogo gurenari orrela aipatzea baitzitzaion egoki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondozta(tu) : HiztEn ('landareen zurtoinak edo zuhaitzen enborrak lurrez babestu'); ondozka(tu) : HiztEn-LurE ('bataren ondotik bestea jarri edo etorri'); ondozkatze : LurE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ordenatu, ondozkatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

ondozkatu, ondozka(tu), ondozkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ondozkatu, ondozka(tu), ondozkatzen.

ondozko
iz. g. er. Zuhaitz banakoa. Ik. ondo3 2. Zenbat ondozko ditu sailak?, txiki eta handi, hirurogeita bi.

Aztergaia: ondozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondozko a) iz. 13: Izt C ("Donostiako baserri-etxe Goiatz-txiki deitzen zaionaren mugapean golde bat lur betebageko tokian badakit bildu izan zirala laurogei sagar ondozkotatik, laurogei ta bi zama sagardoren gaiak, eta oek saldu izan zirala zama bakotxa berrogei ta amabi errealen balioan"), Munita 12 ("Ikusten dira ondozko bikañak", "Ogei ta bost urteren buruan, zortzireun ondozko besterik ez dira gelditzen", "Zenbat ondozko ditu saillak?", "Zortzireun metrotik bi milla metro gora dauden lurretan azitzen dira ondozkoak") // Ik. ap. DRA, A Eusk. II ("Etxe-aurrean ezegik inoiz ondozkorik [zugatz-landararik] sartu"); b) izond. 1, Or BM ("Au du bereizgarririk ondozkoena ta sarkorrena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'zuhaitz-banakoa' adierako ondozko formarik; ik. 2 izlag.: M. Zabaleta ("Hiru zenbaki ondozkoen batura 72 da", "Aurki hiru zenbaki ondozko zeinen biderkadura beren baturaren zortzikoitza baita").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondozko : DFrec 10 (adib., "angelu ondozkoak", "zuzenki ondozkoen bilketa"), AB38 9 ('consecutivo' itzuliak), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondozko : EuskHizt, HiruMila (1 arbusto; 2 planta joven; 3 árbol, cada planta), ElhHizt (planta, plantón), Casve EF (consécutif), DRA (1 arbusto; 2 planta joven; 3 árbol, cada planta), PMuj DVC (1 consecutivo, inmediato; 2 arbolillo tierno recién trasplantado) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

g.er. 'zuhaitz-banakoa'. // EBBk soildua (1998-11-26).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zuhaitz-banakoa.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ondoztatu, ondozta, ondoztatzen
du ad. Lurreztatu, lurrez estali. Arto hibridoak ez du ondoztatu beharrik.

Aztergaia: ondoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: bete; lurra eman.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ondozta, ondoztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arto hibridoak ez du ondoztatu beharrik.

ondra
1 iz. Heg. herr. Ohorea. Begira hitz egin ote diozun aitari edo amari ondra galtzeko eran. Uzkudun ondra handiak irabazita etorri da Donostiara.
2 iz. bizk. Hildako baten aldeko meza, bereziki urteurrenekoa. (Singularrean nahiz pluralean). Ateratzen dituzte testamentuan aginduriko meza eta ondrak.

Aztergaia: ondra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

euskalki guztietan azaldu dira formak, ZuAm (eta EB) izan ezik: -onr- dutenak 1.156 aldiz azaldu dira (B 284, G 830, IE 42); -ondr- dutenak 307 dira (B 193, G 78, IE 36: denak 1650 artekoak); a1) -onr- formako izena + aditza + eratorriak dira:deshonr(a), deshonragarri, deshonrari, deshonratu, deshonrau, desonra, desonragarri, desonratu, desonrau, ez honra, honr(a), honradu, honragai, honragarri, honratu, honrazale, onra, onra-bide, onrabage, onrada, onradamentean, onradu, onragabetu, onragarri, onratu, onrau, onrazale, onroso, onrotsu, tresonragarri; eta autoreak: B: EgiaK; Cb CatV; Zav Fab; Añ; Mg; JJMg BasEsc; Astar II; CatLlo; CatBus; Ur MarIl; AB AmaE; Azc PB; Itz Azald; Balad; G: Lar Carta a Mb; Mb IArg I; Cb; Mg CC; VMg; Gco; AA; Echag; It Fab; Lard; Arrantz; Bil; EusJok II; Noe; Arr GB; Aran SIgn; PE; Ud; Xe; Zab Gabon; Bv AsL; Arr May; AzpPr; Goñi; Urruz Zer; Ill Pill; EusJok; JanEd II; Tx B; Basarri; Uzt LEG I; IE: SP Phil; LE Prog; Añ CatAn; CatB; CatR; CatAe; CatSal; CatUlz; a2) -ondr- formakoak dira: deshondra, deshondratu, desondra, desondrada, desondragarri, desondratu, desondrau, hondra, hondragarri, hondratu, ondra, ondrabide, ondradamentean, ondragarri, ondratasun, ondratu, ondrau, ondroso, treshondragarri, treshondratu; eta autoreak: B: Añ; fB; Ur MarIl; AB AmaE; Azc PB; Kk Ab II; Balad; Erkiag Arran; Erkiag BatB; Etxba Ibilt; G: Lar SAgust; Mb IArg I; Ub; Izt C; Noe; Arr GB; Aran SIgn; Xe; EusJok; EusJok II; Tx B I; Lab EEguna; Basarri; Uzt LEG II; IE: Lç; EZ; Harb. b) izenondoa B-G da, 108 aldiz agertua (+ behin GN: LE Prog); b1) -au formakoak 40 dira: desondrau (3):fB Olg; fB Ic I; ondrau (27): DurPl; fB Olg; fB Ic; Alz STFer; AB AmaE; Ag Kr; Kk Ab II; Or Tormes; Etxba Ibilt; And AUzta; ondrautasun (2):fB Ic II;NEtx LBB; honrau (3): Mg PAb; JJMg BasEsc; onrau (5): Mg CO; Mg PAb; Sor Bar; SM Zirik; b2) -adu formakoak 62: honradu (5): Astar II; Gco II; onradu (25):Añ GGero; Bil; EusJok II; JanEd I; Xe; AzpPr; Zab Gabon; Urruz Urz; Urruz Zer; EusJok; Tx B; ondradu (29): fB Ic II; Izt C; AB AmaE; EusJok II; Aran SIgn; Ud; Urruz Urz; Tx B; Uzt Noiz; ondradutasun (3): Izt C; b3) -atu formakoak 4: honratu (1): LE Prog; onratu (3): Mg CC; AzpPr; Bv AsL; b4) besteak: ondrado (1):Uzt LEG I; onraru (1): EusJok II.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

- onr - formakoak 19 dira; - ondr - formakoak 30; a1) -onr- formako iz. (+ ad. + eratorriak) 16 dira (desonra, onra, onragarri, onratu, onrra), gehienak 1900-1939 epeko B-G, eta EB 1 (Irakasle elkartea); a2) -ondr- formakoak ere 16 dira (desondra, ondra, ondragarri, ondratu, ondroso): B (D.M. Bernaola; B. Garitaonandia; P. Zamarripa); G (Eusk. Litur. Batzordea); IE (Larz); EB (N. Azurmendi; A. Valdes; A. Lertxundi; LEG Batzordea; P. Berasategi). b) izenondoak: ondradu 8 aldiz agertu da, G-EB-EgAs (T. Alzaga, J. Lasa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. 1986; A. Zubikarai 5); ondratu 4 aldiz, G-EB-EgAs (G. Ansola, X. Mendiguren E., A. Zubikarai); honradu eta onrradu bana, G (La Voz de Euskadi, 1984; T. Egibar); honradutasun behin (J.J. Uranga); ondrau bitan, G (G. Ansola; Urruz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desonra :AB38 1; onrradu [izond.]:AB50 1; deson(d)ra :HiztEn ("ik. desohore"); ondra :DFrec 1; HiztEn; Euskalterm 2; ondradu [izond.]:DFrec 4; AB50 1; HiztEn; ondragarri :HiztEn; ondratu :HiztEn; Euskalterm; ondratu [izond.]:DFrec 1; AB50 1; HiztEn; ondrau [izond.]: DFrec 1; ondroso :DFrec 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr. 'ohorea'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ondrak ("arimen ondrak").

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nr-/-ndr-: batzordekide gehienentzat argia da -ndr- behar duela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: pluralean 'hileta' adiera duela sartzea eskatu du Bizk.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): ez dago aski lekukotasunik adiera honekin eta bigarren itzulirako utzi da.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2012-04-27): ondra 2 iz. pl. Bizk. 'urteurreneko meza'.

ondradu
adj. Heg. herr. Zintzoa, prestua. Pertsona ondradua.

Aztergaia: ondradu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

G dira 'neurri doia baino gehiago(koa)' adierako adlag.-izond.ak (eta jaso diren 7etatik 4 zalantzazkoak, adieraren aldetik): ondradu 1 (Izt C: "Guztiaz ere, zuaitz mueta au da aiñ ondradua, eta opaia, ezik, batere zapuztu bage ematen du bere garau baliosoa gogoz"); onradu 1 (Xe: "Urtiak gallendu ta ajiak azaldu, / daukanak obe zuen artu ezpalu; / etxetikan kanpora eziñ det bialdu, / joka asten naiz bañan laister urrikaldu; / aragiya galdu, / larrua ona du, / ezurrak onradu; / frantzesak nai badu, / laban-kirtenetako obe det saldu"); ondroso 2 (Izt C: "Probinzia onetan guztiz ondrosoak / Beti izan dirade dantza ta bersoak; / Idurikatuz ongi geren gurasoak, / Gorde bear ditugu maitaro jasoak"; Uzt LEG: "Zañez ondroso egonagatik okelaz gaude urriak"); onroso 3 (AzpPr: "Premiyua izan zan Pellori eroriya, / oraiñ disputa eta fanfarreriya, / farra eragitekotan ango komeriya, / gizon formalarentzat aldrebeskeriya, / ez da enbusteriya, / gauza agiriya, / Pello errotariya / onroso ariya, / obratik juzgatzen da bertsolariya"; Ud 2: "Gure apuntadoriak baitaude famoso, / kortia eman zuten txit kurioso: / obe zala gelditu guztiok onroso, / formalidadez egin nai zuten preziso; / lan au dala kaso / gaude animoso, / guztiz kariñoso, / txit biktorioso, / kantidade igualak ginduben guk jaso"; "Iri onak zituzten, indarretan sendo, / puerte gobernatuak, jo gabiak ondo; / irutatik bi bazan Kolladoren bando, / onroso gelditu da Axentxio Rekondo").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondra(t)u G 2 (G. Ansola: "Zer esanik ez dago puska ondratuena lantegi indartsuenetara, aberatsenetara lijoakela"; "Estaduaren tituloetan, eta beste batzuetan, enplega bear dute diru bilduen zati ondraua"); ondroso EB 1 (P. Berasategi "Ni guztira naun ba ondroso egina").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: ondradu 1 (La Voz: "Eta bai ondradu egin ere arranek ezik"); ondroso 1 (Egin: "X larri ibili zen azken orduan nahiz eta ondroso irabazteko aski merezimendu egin"). Ez dugu aurkitu adiera horretakorik ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm. Ezta ondoko hiztegietan ere: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. izond. Herr. 'zintzoa, prestua': pertsona ondradua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

partizipio izond. gisa erabilia.

Formen arteko bereizketa semantikoak

prestua.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

pertsona ondradua. Cf. ondratu ad. eta ondrau adlag.

ondragarri
adj. Heg. Ohoragarria. Euskaldunak euskara duela gauzarik onena eta ondragarriena.

Aztergaia: ondragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hondragarri 4, Mb IArg I (adib., "ezin arki diteke, dio S. Buenaventurak, errege tronudunak eta prinzipe andi berak baizik etxetiartako arzen ez dituen erria bezain erri hondragarririk", "Orra zein onak, zein hondragarri-maitariak eta zein nai bezalako lagunak zeruko jauregitar aratzen diran guziak!"); treshondragarri 3, Ub (adib., "kastigurik lotsagarriena, ta treshondragarriena"); honragarri 9: Lar Carta a Mb ("Oraindik eztazaute, Euskaldunak Euskera duela gauzarik onena, ta honragarriena"), Mb IArg I 2 ("sartu zen bera ederrik eta gañeko honragarririk bage ta humill-humillki jaunzia ta mansanzez betea", "Honragarria lizake, bai, arkitzen baliz emen, era orretako erriren bat"), Gco II 3 ("Da anbizioa edo kargu edo enpleo andiak, eta honragarriak ansiarekin deseatzea", "kastidadea gauza guziz preziatua, eta honragarria da?", "Kastidadeak gorde eragiten digu garbiro Jaungoikoaren beraren imajiña biziak izateko kalidade honragarria"), JJMg BasEsc ("Konponduba da emakumiaren honragarrija; aiñ bagiak agertuten dau emakumeen alpertasun, ez jakin, ta ardura bagetasuna"), Arr GB 2 ("ezergatik iñori ere utzi ezin nizaiokean bidaje honragarri au", "nere beargaiari eziñ eman nizaiokela uste det azken eta akaballa ederragorik, au baño egiteko honragarriagoarekin"); deshonragarri 3: Mb IArg I 2 ("orregatik da izan diteken itxerik gaiztoen, deshonragarrien ta amurgarriena", "hitz lizunak edo besteren deshonragarri"), Arr GB ("Jenobeba emazte desleial, gaizto, infame deshonragarritzat salatuaz..."); ondragarri 8: Añ 3 (adib., "Zu izan zara, ta izango zara, Euskaldunen ondragarria, agea, jabea"), Izt C ("Gizon arrotzak ere gure ondragarri Autortu izan dute argi eta garbi, Gipuzkoan dalako arria ugari, Etxe ederrak non nai dirala agiri"), Xe ("Gizon bat atsegin da beti ondragarri"), AB AmaE 3 ("Erriak zoraturik zinduzan ikusi, Ziñalako beretzat seme ondragarri", "Bera, izan zan gure etxeko ondragarria, Bera izan zan ni gordetako gaztelua", "alabau nai zaitut Gernika gurea, Zarealako ondra Andiko Andrea, Baña ondragarrien Dozu Arbolea"); desondragarri 9: fB 7 (adib., "Ez dago inor, enbusterija desondragarritzat ez daukanik", "Nok [kontauko ditu] zure berba desondragarrijak?"), Izt C ("Erri osoaren farragarri, eta aide guztien desondragarri"), Noe ("Orain bertso berriak bear ditut jarri, naiz izan nere gauzan desondragarri"); onragarri 33: Cb 2 ("Poloniako joia prezioso onragarriak", "gazte alperrak galdu, ta munduaren desonragarri izango ziranak, ondo azi, ta Erromaren onragarri izan zitezen"), Añ 2 ("Birjiñe Onragarrie", "Ontzi Onragarrie"), AA 20 (adib., "Trinidade txit santari aldarean eskeintzen zaion, doai eta ofrenda guziz eder, eta onragarria", "zeñ onragarria dan oen goiende, edo dignidadea"), Aran SIgn 3 (adib., "itz guziz onragarriakin", "Euskera itzegitea, aurreratzea, galaitzea, apaintzea, gordetzea, eta loretu azitzea, egoki, protxuzkoa ta onragarria da guztiz kanpoko jakintsuentzat"), AB AmaE ("Bere gañean ikuste arren Altasunez zu jarria, Zeradelako España baten Seme aiñ onragarria"), Bv AsL 2 ("uste gabeko martirio bat dauka Jaungoikuak gorderik zuretzat guztien artian onragarriena", "bukaeran goratu zituan itz guztiz onragarriakin"), Arr May ("Ama maite oni ematen diozkan izen onragarriak"), Itz Azald 2 ("Zelan gizonak dauken gauza onragarritzat, besteak eroan dagiela euren soñeko ezaugarria, alan Maria guztiz Santeak pozik eta esker onagaz ikusten dau", "... gauza andi eta onragarritzat euki bear dabela Kurutzearen ezaugarriagaz izentaurik egotea"); desonragarri 11: Cb EBO ("munduaren desonragarri izango ziranak"), AA II 4 (adib., "oek dira mundu guziaren desonragarriak"), Añ GGero 3 (adib., "Baita bere gauza desonragarria ta lotsagarria da juramentua"), AzpPr 2 (adib., "biyak erriz erri or dabiltza larri, pariente guziyen desonragarri"), EusJok ("Bitor Arteondo indartsua da eta junturaz sendua, Txurruka baño zarragua ta laburra ta ariñagua, desonragarri ez da geratzen apostu ori galdua"); tresonragarri 1, Arr GB ("ni ez naiz izan gizonak uste duten eta aintzakotzat iduki nauten bezela aien tresonragarri eta eliz-lurrik merezi eztedan bat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

on(d)ragarri 3: A. Arzac 2 (adib., "izango dute ayek eskubidea bakoitzak bere indar-neurtzeak utsaz emateko, ala nola ondo deritzaten aldeera eta aipamen onragarriyak siñalatzeko"), PPer ("Ez baldinbetan, batere gizatasunik eta umorerik baduenak! Alde guzietara baita hori ondragarri"); eta Mb aip. in Hitz-Elkarketa/1 ("artzen dutenentzat guztiz leun-arinada, eta guztiz ondragarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondragarri : AB50 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondragarri : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

ohoragarria.

ondrak egin
du ad.-lok. bizk. Hildako baten aldeko meza esan. Elizaren antzinako usantza dela hilei ondrak egitea.

Aztergaia: ondrak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDRA(K) EGIN. a) (Gralmte. con determinantes). Honrar, hacer (los) honores. v. ONDRA(K) EMAN. [Gure egiteko au da] Jangoikoari al dugun honra egitea. Mb IArg I 316. Egiteko jaio berri berari dagokan agur ta honr guzia. Ib. 160. [Lagunari] egiten dion honra, erregeri [...] egin uste dion honrarako bidea da. Ib. 327. [Beren] apostolu ta santu andiari bezala zegozkan honrak egin. Mb IArg II 302. Ta zuri, ta niri egin digu onra, ontarte ta mesede au? AA III 263. Egin bekijo bada ondria eleisiaren santu ta obispo andijari. fB Olg 165. Oneek ondra andija egiten deutsee Jaungoikuari. fB Ic III 288. Erregek egin nai deutsun honria artuterren. Astar II 232. Badakit mundurako honra andi bat egiñ gura jatana, baña badaukat nik neure esposua. JJMg BasEsc 229. Mariari ill onetan egiten zaizkan agur on eta onren atsegiñgarriena [...] dala. Arr May 13. Igarotzen ziran leku guzietan onra aundiyak egiten zizten [...] San Franzisko ta bere semiai. Bv AsL 122Hau ekusi zuten bidezko guziak ere asi ziran Jangoiko berari zegokan honra eta honra egiten. Mb IArg I 22.b) ONDRAK EGIN. Hacer las honras fúnebres. Oiek ill, ta bien onrak egin. Cb Eg III 379. Elizaren anziñako usanza dala illai onrak egitea, ta onetarako dira illeta, herena, zazpigarrena. AA I 508. Ez zara aaztuta egongo aita, ainbat lasterren honraak egitian zeure emazte nire ama onari? --[...] Batzuk luzatu ta luzatu oi ditubee honraak, jan edan andijakaz egite arren. JJMg BasEsc 273.

Ez dugu aurkitu ondra(k) egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ondrak egin 3, Pello Zabala (“Kukuak esan zuen, Santa Maria Martxokoz ez bazetorren, bere ondrak egiteko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez ditu agerraldi asko, baina ahozkoan oraindik ere erabiltzen denez, egokia izan liteke azpisarrera bihurtzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondra sarreran.

ondran
Heg. herr. Ohoretan. (-en atzizkiaren eskuinean). Hemen esango dut zerbait beraren ondran. Aspalditik merezi duen ondran eta alabantzan.
Loturak

Aztergaia: ondran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONDRAN. (Tras gen.). a) En honor (a). v. ONDRARAKO. Aien izenean eta honran [meza ofrezitu]. "A honra suya". Ber Trat 19r. Guziak dira Jangoikoaren honran egiñak. Mb IArg I 326. Biderik onena jai-egunak santifikatzeko edo Jangoikoaren onran igarotzeko. Mg CC 192. Errezatu bost amarreko errosario bat Ama birjiñaren ondran. Añ EL1 50 (tbn. en EL2 57; LoraS 121 honran). Birjiña txit Santa Doloreetakoaren onran egingo da bederatziurrena. AA II 4. Aterako ditugu meza batzuk San Ramon Nonatoren bitaartetasunaren honraan. JJMg BasEsc 19. Ezkontza onen onran / dago Donostia, / naikeraz eta pozez / beterik guztia. Echag 226. Ara emen, Jainkoaren izenean eta onran olioz igortzitako lenbiziko aldarea. Lard 35. Dolore oien onran / zazpi pater noster / egunero esatea / ez da bada ezer. Xe 160. Emen esango det zerbait beraren onran. Bv AsL 89. Peregrinaziyo eder orren onran / euskeraz bertso berriyak. Ud 142. Irribarrez diardutso, / landako loreak, / jantzirik bere ondran / soineko barriak. Balad 204. [Jo ditzatela] kanpanak errege berriyan onran. Ill Pill 30. Guziyon onran besta bat / denak egiñ dezagun. Yanzi 170. v. tbn. Onran: Cb Eg III 343. Afrika 131. Bil 158. Arr May 102. Noe 28. Aran SIgn I. SMitx Aranz 108. Honran: Astar II 52. CatB 90. Onraan: Ur MarIl 119 b) Sobre, acerca de. Cf. ondratu (I, 2). Entzun zer diodan / gertatuan ondran: / lau urtean debalde / bazan naiko lan. Insausti 160

adib.: bihotz sakratu Jesu Kristoren bihotza, haren gizatasunaren eta gizakiarenganako maitasunaren sinbolotzat hartzen dena eta eliza katolikoan gurtzen dena. Bihotz sakratuaren jaia. || Jesus eta Mariaren bihotz sakratuen ondran. // meza kantatu Kantuz lagunduriko meza esan. Erabaki zen kanta zedila meza bat Maria dontzeila txit garbiaren ondran. || Meza kantatu batekin ireki dugu eguna.

ondran 4: Berria 3 (“Diskriminazioa salatu zuen neskaren ondran, jendeak haren izenarekin bataiatu du: Lilly”), Deia (“Ondoren, topa egin nuen poeta lagun eta adiskidearen ondran. Kritika txar hura baino betirakoago egongo dira bere poemak haren liburuetan, hainbat kantariren ahotan eta, batez ere, herriaren memorian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu ondran formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, postposizioa denez. “(-en atzizkiaren eskuinean)” oharrarekin jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ondra sarreran.

ondratu, ondra/ondratu, ondratzen
du ad. g. er. Ohoratu. Intentzio onaz abiatzen naiz dama gazte bat ondratzen.

Aztergaia: ondratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondratu, ondra(tu), ondratzen. du ad. g.er. 'ohoratu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ondratu, ondra(tu), ondratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-atu/-adu/-au. Cf. enparau; letradu/-atu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

ad.

Formen arteko bereizketa semantikoak

ohoratu. Cf. ondradu partiz.-izond. eta ondrau adlag.

ondroso
1 adj. gip. beh. Ugaria, oparoa. Bazkari ondrosoa.
2 adj. gip. beh. Arropez eta kidekoez mintzatuz, lasaia. Soineko ondrosoa.
3 adb. gip. beh. Ugari, oparo. Ondroso eman ziguten esnea.

Aztergaia: ondroso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ondroso (eta onroso 3) 7: a) 'ohoretsu(a)' Izt C 3 (adib.: "Ume txikietarañokoak dakite izen ondroso au zeren bidez datorkioten"), Ud 2 (adib.: "Onroso gelditu da / Axentxio Rekondo"), AzpPr ("Pello errotariya / onroso ariya, / obratik juzgatzen da / bertsolariya"), eta OEH argitaratuan, gainera, Iñarra EE 1895 ("Zuria da asmo au, / ta onroso balekizu / indartzazu berau"); b) 'oparo(a)' Uzt LEG II ("Zañez ondroso egonagatik / okelaz gaude urriak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondroso 3, 'oparo(a)': P. Berasategi ("—Hire eskua handiegia dik nire sorbaldak [...] —Ni guztira naun ba ondroso egina"), P. Zabala ("Meza xorta ondroso eta ongi luzitua dakar gero bertan"), Zozoak beleari ("Itsas-ertzean, badia zabala magal, kale ondrosoak, etxe txikiak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondroso : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. Gip. Beh.: arropa ondrosoa. 2 adlag. Gip. Beh.: ondroso eman ziguten esnea.

ondu, on/ondu, ontzen
1 da/du ad. Zintzotu, on bihurtu. Bai, gaiztoa da, baina andregai zintzo batek onduko du (Ik. oneratu). Nire aitortza guztiek ez naute ondu batere. Kontu, bada, zuek, beti zabiltzatenok inoiz ondu gabe, beti sarturik eta zaharturik ekandu gaiztoetan. Ontzen ez banaiz, betiko galduko naiz. Bekatuen damu egiazkoa eta ontzeko asmo osoa. || Bizitza ondu nahiz.
2 da/du ad. Egitekoa ongi betetzeko gai edo gaiago bihurtu; espero den bezain egoki edo onuragarri bihurtu. Ik. hobetu. Hori asmatu duenak gizadia asko onduko du. Negu luzeak ditu ontzen baratzeak. Eguraldia ondu zenean.
3 da/du ad. Fruituez, belarraz edo ardoaz mintzatuz, heldu, umotu. Ik. belar ondu. Galburutxo bat bereizi nizun, garia ondu zenean. Adar beretik ondu diren fruituak. Ardoa egonak eta urte iraganek ontzen dute. || Ospela ondurik dauka.
4 du ad. Janariez mintzatuz, gozatzeko gaiak ezarri. Ik. maneatu 2. Entsalada olioz, gatzez eta ozpinez ondu.
5 du ad. Janariez mintzatuz, bereziki haragiaz eta arrainez, luzaz irauteko eran prestatu. Ik. ontzutu. Ketan ondutako okela. Hezetasuna kaltegarria da, urdaiazpikoak ontzeko. Urdai gazia, amonak ondua. Legatza ondu. Gaztak ondu.
6 du ad. Larruaz mintzatuz, erabilgarri izan dadin prestatu. Ik. landu 2. Nahasketa hori erabiltzen zuten Paiut indiarrek basahuntz larruak ontzeko.
7 du ad. Ongarritu. Lurrak, lantzen eta ontzen ez bada, gutxi ematen du.
8 du ad. Kirol markez mintzatuz, hautsi, gainditu. Goizekoen marka arratsaldekoek erraz ondu dute.
9 du ad. Idazlanez, bertsoez eta kidekoez mintzatuz, egin, sortu. Ik. moldatu1 2. Egileak bere bizian ondu zuen idazlanik biribilena. Zortziko txikian ondu zituen olerkietan. Urte hartan ondu zuen liburu hori grezieraz. O, entzule maitea, otoi barkamendu, ez badut bozkarioz, kantaldi hau ondu. Potoa ez baita bertsoak ontzeko ahaleginean egin daitekeen laprastada bakarra. || Aski gazterik hil zen, esku artean zituen lanak eta asmoak ontzeko astirik gabe.

Aztergaia: ondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondu, on(du), ontzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ondu, on(du), ontzen.

ondugabe
adj. Ondu ez dena; bereziki, heldugabea, umotu ez dena. Fruitu ondugabeak.

Aztergaia: ondugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe: -tu-gabe.

ondulatu, ondula, ondulatzen
da/du ad. Uhin forma hartu edo eman. Ik. uhindu; izurtu. Orrazia uretan pasatu eta samur ondulatu du ile beltza. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Adats beltz ondulatuak.

Aztergaia: ondulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ondulatu, -zio eta uhinkatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondulatu 10: M. Mendizabal 2 ("kartulina, etab.ekin xingolak egin — zuzenak, ondulatuak, zutokerrak...", "Marra ondulatuak eta zutokerrak lantzen ditugunean, musikarekin ere erlaziona daitezkeela esan dugu"), I. Aldabe ("Erreliebe ondulatuko zonaldetan landaretza mantxa haundiak eratuko ditu, halaber, lur hareatsu eta ez kontinentalizatutako klimarekin"), M.E. Ituarte ("Jirafari zetakak eta Zebrari marrak atera zitzaien, eta Elanda eta Kudúa zerbait ilunago bihurtu ziren, bizkarrean, zuhaitz azala ziruditen hildaska griska eta ondulatuak zituzten unetik"), Perretxikuak 1995 5 (adib., "Neurri ertaina du, bere txapelak 10-15 cm-rainoko diametroa izan dezake, hasieran ganbila da, gero lautu eta ondulatu samarra eta erdialdea sartua eta ertza hasieran biribilkatua du", "Ertza inkurbatua, ondulatua eta mehea"); DurangoIpuin 1985 ("bere arreba Judith, bera baino urte bi zaharragoa, ile beltz eta ondulatuduna"); ondulazio 3: OinEntz/3 ("Berezitasun hauengatik arrain isatsa motordun lantxa bateko helizearen antzeko da, beste arraiek ez bezala, ez bait du ondulaziorik egiten"), M. Mendizabal 2 ("Hasieran ondulazioak handiagoak edo bananduagoak izan daitezke, baina "batbirulau"era iristean, bilduagoak izango dira ondulazioak edo zutokerrak"); uhindu (eta uindu 1) 5: S. Muniategi ("Ai!, ez gero, / ez, bein ere / ez esan, / garitza bat / bere, gogozko aize, / aizeño bigun baten ikutura / makurtu / ta, uintzen danean..."); I. Aizpuru ("petaloak luzangak, uhinduak, osoak edo pitin bat dentikulatuak"), E. de Miguel 2 ("Adar hauek hertsiak, zapalak, uhinduak, kizkurtuak eta bihurrituak dira", "Sparassis laminosa Fr. antz handikoa da eta aurrekoa bezala adar zapalek osatzen dute, baina ez dira uhindu eta bihurrituak"), G. Aulestia ("ripple v i /v.t.: izurkatu, uhindu"); uhindura 2: X. Kintana ("Euskarri-puntu moduan saihetsen muturrak erabiltzen dituzte, eta aurrera egiteko bulkada gisa gorputzaren uhindura jarraiak"), G. Aulestia ("ripplen: uhinkada, uhindura"); uhinkaratu 1, Azurm ("daktilo sinesgaizki musikalen erritmo leunean uhinkaratzen den poema"); uhainkada P. Ezkiaga ("Uhainkada beldurgarri hura iragan zenean odola zirkurutan zebilen itsasoan eta zu zinen, tristezia neurrigabea zure begietan, erasolariek bizirik hartu zuten bakarra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ondulatu : AB38 3, AB50 1, HiztEn (ad. eta izond.), Euskalterm 6; uhindu : HiztEn (ad. eta izond.), Euskalterm 5 ('ondulado' 2, 'undulado' 1, arraia uhindu 'raya mosaica' 1, altzairu uhindu 'acero corrugado' 1); uhindura : DFrec 1 (Elhuyar Teknologia. Metala), AB38 7 ('ondulación', hauetan uhindur-gradu eta uhindur- bana), HiztEn, Euskalterm 2 ('ondulación'); uhinkatu : Euskalterm 4 (xafla u., hortz u., bera u., hiru faxa u.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ondulatu : HiruMila (ondulado, da); uhindu : HiruMila (ondularse; ondulado, da), ElhHizt (1 ondularse; 2 ondulado, -a, ondeado, -a; / Bot. undulado, -a), Lur EG/CE eta EF/FE (ondulado / ondulé), PMuj DVC (uindu: ondular); uhindura : HiruMila (ondulación, onda), Casve EF (ühindüra: ondulation), PMuj DVC (uindura: ondulación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) ondulación/ondulation: eska (Casve FE); izur (HiruMila); izurdura (HiruMila, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); kizkoladura (HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV); koska (HiruMila, PMuj DCV); marra , naia (Casve FE), ozka (Casve FE, PMuj DCV); ozko (PMuj DCV); uhindura (ElhHizt, HiruMila); üxür (Casve FE); zimur (PMuj DCV); b) ondulado/ondulé: izur (T-L LFB); izurtsu (PMuj DCV); izurtu (HaizeG FB, T-L LFB); kizkola (HaizeG FB, T-L LFB); kizkolatsu (HiruMila, Lur EF/FE, PMuj DCV); kizkolatu (T-L LFB); kizkurtsu (PMuj DCV); kizkurtu (HiruMila, Lur EF/FE); makur (PMuj DCV); naidün (Casve FE); oker (PMuj DCV); ondulatu (HiruMila); uhindu (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE); c) ondular/onduler: astindu , eragin (ElhHizt); eskatü (Casve FE); higitu (ElhHizt); izurkatu (HaizeG FB, PMuj DCV); izurtu (ElhHizt, HaizeG FB, PMuj DCV); kizkolatu (HaizeG FB); kizkurtu (HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE); kulunkatu (ElhHizt); maratü (Casve FE); dantzatu , mugitu (ElhHizt); naikatü (Casve FE); ondulatu (HiruMila); oskatu (Casve FE - ozketü, PMuj DCV); üxurtu (Casve FE).

Erdaretako formak

fr (DLLF): ondulation; ondulé; onduler; en (Collins): undulation, wavy motion, wave, ripple; wavy, undulating, uneven, wave; to wave, to ondulate, to sway, to wriggle; it (S. Carbonell): ondulazione; ondulato; ondulare; de (Langenscheidts): Wellenbewegung, Windung, ondulieren; wellig, onduliert; wellen legen, ondulieren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, euskal osaerako baliokidearekin batera (uhindu proposatu du lantaldeak, u- hasietan, uhinkatu bezalakoen kaltetan).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ondula, ondulatzen.

Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. uhindu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ondulazio
iz. Ondulatzea. Ik. uhindura; izur. Muinoen ondulazio bukaezina.

Aztergaia: ondulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. uhindura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

onean
1 adb. Borondatez, indarra erabili gabe. Ik. onez onean 2. Onean ez bada txarrean egin beharko duzu. Ikusiko duzu nola aitortuko duzun, onean nahi ez baduzu, nik jakingo dut zer egin zurekin.
2 adb. Jarrera onean. Onean nago, eta gozoro-gozoro hitz egingo dizut.
3 adb. Onerako. Nork daki, ni urtebeterako aldentzea bion onean ez ote den. Txorakeriak esan dira hartaz, onean eta txarrean, baina, gogoko dugun ala ez, ez du gutxi galdu zinemak bere heriotzarekin.
Loturak
onenak eman
du ad.-lok. Norbaitez edo zerbaitez mintzatuz, makaldu edo zahartu, garai bateko indarra edo itxura ona galdu. (Batez ere onenak emanda egon, onenak emanik egon egituretan erabiltzen da). 85 urte zituen eta zahartuta eta makalduta zegoen, onenak emanda. Onenak emanak zituen jada. Athletic onenak emanda zegoela zirudien, erregairik gabe; Bartzelonaren esku zegoen neurketa. Adinean aurrera doa, eta onenak eman dituela pentsatzen dute batzuek. || (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Baina askok uste dute Hamilton bere onenak emanda dagoela eta taldeak ordezkoa bilatzen hasi beharko lukeela. Sofa hau bere onenak emanda dago. Jaia bere onenak emanda zegoen.

Aztergaia: onenak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

onenean
1 adb. Beharbada, agian. Onenean, zuk ere zigarroak erreko dituzu. Egunen batean zu ere, onenean, aita edo ama izango zara.
2 adb. Kasurik onenean. Iraupen laburra dute gehienetan; zenbait segundo, onenean, zenbait minutu.
Loturak

Aztergaia: onenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onenean 32: Cb Just 2 ("Munduko aldarteak dutena, onenean A. Jeneralak bere errira, ta Mantuara, egiteko andi batzuetara bialdu bear izan zuen, eta leku guzietan miragarrizko santidadearen ejenploak eman zituen", "Onenean, Jainkoak ala nai, ta guztiak Seminariotik irten bear izan zuten"), Sor AuOst ("Onenian edo txarrenian, diruba're ikutu du miñak eta gero neri sortzeko?"), AB AmaE 2 ("Arrazoia daukazu, ni ere onenean, Zu bezela nijoa zabuka bidean", "Egiñik Burzerua onenean estaldu Burrukarako legez gertetan dirala?"), Ag G ("Aurretiaz erakutsi zuan Joanesek, etxean, Urkiolarako gogoa, onenean Jaungoikoak gerriko miña Donearen bitartez kenduko ziolata"), Alz 11 (adib., "Ta orain, ikusi ta gero... osabaren agindubak arkituko dituzu onenian zallak dirala, astunak, ezin eramanak", "Aste ontan bertan onenean, soldaruzkara juan bearko dek", "Zu galduko bazindut, orduan, onenean, ez, gaizki esan det; onenean ez, ziurki moja joango nitzake", "Ikustaldi au, zerorrek antolatua izango zan onenean"), Etxde AlosT ("Nik opa diñatan erregalua zer dan ba'ekin, ba'lekiken onenean zorion ori topa aal izatea"), MEIG 4 ("asmaketarik asmaketa ibili gabe eta, onenean behintzat, ez zeharo ergel eta bidegabeki", "lurrean zegoen harri bat entzun dezaket, onenean edo okerrenean", "Euskalkiek badute gure artean, onenean edo gaitzenean ere, luzaroko bizitokirik, ahoz eta izkribuz", "Lehen, onenean, elizgizon franko ziren horietakoak, eta laiko mordoska urri bat"), Mde Pr 2 ("Bazekien Gastonek ez zuela ateratzeko den gutien gutiziarik, eta onenean egun guztia etxean igaroko zuela, irakurtzen edo radioari entzuten", "Iraupen laburra dute gehienetan itxurok, zenbait segundu, onenean zenbait minutu"), NEtx Antz ("Gezaltzan barrena onenean?"), Vill Jaink 3 ("Onenean onako au erantzungo luteke", "Gezurra esaten dudanean, egia da, bai, izurrite bat zabaltzen ari naizela, eta biar, onenean, nik zabaldutako gaitz orrek bere azpian artuko nauela", "Onenean, ni illez gero botako dute"), MAtx Gazt 2 ("Egunen batean zu ere, onenean, aita edo ama izango zera", "Onenean estuegi dala irudituko zaizu"), Lab SuEm 2 ("Onenean, zuk ere zigarro-puruak erreko dituzu", "Onenean beste alako ua izan diteke... zera... nola du bada izena?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onenean 12: BPrad ("bazterretara irten diradenak jendea izutzera, edota gaitz egitera ere bai onenean"), K. Eleizegi ("Jo egin dute, ta berrizere arrapatuko ba'lute, beste orrenbeste egingo lioteke onenean"), D. Garmendia ("Izokia izena zenbaitek jakin ere ez du jakingo onenean"), F. Garitano ("Baina egin dezagun, onenean, Gizartearen gehientasunak izendatu duela Gizarte horri eskainiko zaion Guzien Ontasuna, orduan ere minoriari itzal bat zor zaio, hain zuzen Guzien Ontasunaren izenean beti"), J.R. Errauskin ("Bestela aurki soldadu joan bear det iru urte an pasatzera, eta onenean Afrikara igual, eta Amerikan ere"), P. Berasategi ("Katalunyak eginik zeukan bere hizkuntza onenean errazago zelako, baina baita ere perizia gehiagorekin zeukan eginik Euskal Herriak berea baino"), B. Urkizu ("Baina badira beste batzu joan nahi dutenak, eskolak erakartzen dituenak, onenean, besteak beste leku batzutan baino errazago manipulatuko dituztelakoan"), J.A. Irigarai ("Azken finean Oihanartek berak ere bere burua idazletzat agertu zuen eta hori, onenean, ikuskizun zen"), S. Muniategi ("Lurrarekiko artu-emonean ta lurrinpean / bizitzen ikasia oi dan gazigezatasunez / burdiñaraz, labortzez itaurren edo onenean / astoaz egur, bedar billa egungo beartasunez"), L. Oñederra ("Esan daiteke fonologilariak ez datozela bat fonema deritzon unitatea aztertzeko orduan edo, onenean, adostasuna kaxkar xamarra dela"), Zelina ("Argi izpiak koloretan ikusteko ere! Onenean, Erromako zubia agertuko zaigun gauez"), Amatiño ("Dena dela, txarrenean edota onenean, gaizki esanak barkatu eta gauzak beti alderdirik okerrenetik ikusteko gertu daudenetik libra gaitzatela gaitzetik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onenean : DFrec 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onenean : EuskHizt (adib.), HiruMila (a lo mejor), PMuj DVC (1 a lo mejor; 2 acaso, quizás, tal vez, por ventura) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

beharbada, agian.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

onenean, zuk ere zigarroak erreko dituzu.

onenean ere
adb. Kasurik onenean. Ez zuela erdizka baizik egin, onenean ere.
Loturak

Aztergaia: onenean ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

onenera jota (ere)
adb. Onenean ere. Onenera jota ere, bihar bukatuko dugu.
Loturak
onentsuen
adj. Gutxi gorabehera onena. Europako eta munduko talderik onentsuena da Tolosakoa. Mendi lasterkari onentsuenak elkartuko dira Berako lasterketan.

Aztergaia: onentsuen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): onentsu 45: Elhuyar (“Aiako Harria parke naturala balio naturalistiko handiko aldea da, eta hango errekak eta ibaiak Euskal Herriko onentsuenetakoak dira”), Consumer 2 (adib.: “bi merkeenetako bat da, elikadura-ezaugarri onentsuenak dituena eta dastatze proban emaitza aipagarria eskuratu du”), Berria 22 (adib.: “Garoñak kudeaketarik onentsuenetakoa du, baina bihar beste arazo bat izan dezakegu”), EiTB 14 (adib.: “Munduko Kopa honi begira, munduko txirrindulari onentsuenetakoak bildu ziren pasa den asteburuan Bundesligako lasterketan, Alemanian”), DiarioVasco 6 (adib.: “Haiei aurre egin eta berriz bide onera itzultzeko aukera aproposa da gaurkoa, multzoko talderik onentsuenetako baten kontra jokatuko baitute partida”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: onentsu 31: Berria 26 (adib.: “Munduko gihar onentsuenen bizi poza”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Film onentsuenak aurrena, arruntagoak hurrena, zegoen guztia azkena, eta zegoentxo horretan bideo pornoak ziren nagusi, ikusiaren ikusiz berotu ere gehiegi egiten ez nindutenak, baina gaua azkarrago pasatzen laguntzen zidatenak”), Iñigo Aranbarri (“Bandakoa zen hau, Azkoitian zegoen musikaririk onentsuena”), Joan Mari Irigoien (“nihaur bainintzen gai hartan gelako onentsuetarikoa”), Patxi Zubizarreta (“Gainera, urtero bezala, sariak banatu eta gero, afaria hiriburuko jatetxerik onentsuenetako batean egingo dugu, El Portalón-en”), Pello Zabala (“Andres de Lagunak, berriz, honako kontu jakingarri hau seinalatzen digu lizarrari buruz: "Lizarra da suge-pozoien kontrako erremediorik onentsuena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

Onartzekoa da, OEHn ere ageri da. Baina onentsuen forman jasoko da, superlatiboarekin, gehientsuen arautuaren bidetik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

onentxoen
adj. gip. adkor. Onena-edo. Konturatzen ginen sagardorik onentxoena zein upeletan zegoen.

Aztergaia: onentxoen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onentxo 1, A Ardi ("Astegunetan onentxoak pelotaka jartzen ditu"); onentxoen 6: Lab EEguna ("Alkate, apaiz, maixtra, mediku ta jende onentxona"), MEIG ("Onentxoena, neretzat, errege gizarajoak lehen gabean New Yorken aurkitzen dituen jolas atseginak"), Salav 2 (adib.: "Nik ezagutzen nuan bertsolaririk onentxuena, gure Txirrita aundia zan"), NEtx LBB 2 (adib.: "Nere ustez, sortu zaizkidan olerkirik onentxoenak") eta OEH argitaratuan, gainera (onentxoena ASn), EgutAr ap. DRA ("Txinan arroza ereiten da ugari. Gizon eta abereentzako janaririk onentxoenetakoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onentxoen 4: A. Sagarna ("Izan liteke bere lantegian langile trakets xamarra dela uste izatea eta pelotari bezala onentxoenetako bezala edukitzea"), Lab TOE (OEHko testuinguru berean), Tx. Garmendia ("Jira bat egin etorri leike: / osasun berriz beteta; / sendagillerik onentxoenak / mendi aldetik daude-ta"), Salav ("Konturatzen giñan onentxoena zein kupeletan zegoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onentxoen : DFrec 1 (Egin: "Asteburuko onentxona pilotan") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onentxo : DRA (lo mejorcito) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Gip.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

konturatzen ginen sagardorik onentxoena zein upeletan zegoen.

onera egin
ad.-lok. Hobetzeko bidea hartu. Eguraldiak onera egin du. Lucyk ez du onera egiten.

Aztergaia: onera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu onera egin/jo eta hobera egin/jo bezalako esapiderik, ez corpusetan, ez ohiko beste iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onera egin : Lh DBF (AS), PMuj DVC; hobera egin : ElhHizt (AS), PMuj DVC (obera egin / jo / eman), Vox hiztegia (mejorar(se): hobera egin). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguraldiak onera egin du.

onera hartu
du ad.-lok. Ondo hartu, norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Baina, hain zen solas-egile maitagarria, non onera baizik ez baitzitezkeen har haren ateraldiak.

Aztergaia: onera hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONERA HARTU (H), ONERAT H. (Dv). Tomar a bien. "Onerat hartzea gauza, prendre la chose en bien ou en bonne part" Dv. "Onerat ou oneko alderat har zazu ene errana" Ib. Arinki iuiatu dut berzeren obrez eta hitzez, gaitzetara hartu dut onera hartu behar zena. EZ Eliç 155. Gaizki mintzatuagatik [...] baitakigu ezen adiskide direnaz geroz, hek guztiak estaliko eta onera hartuko derauzkigutela. Ax 28 (V 16). Gizon prestuak eta bakezaleak gauza guziak onera hartzen tu. SP Imit II 3, 1 (Ch guziak onerat aldatzen ditu, Mst gaizak oro huniala ützültzen dütü). Ene gogarako den bertze batek [hitz] garratzagorik erran baleraut, onera hartuko nuen. SP Phil 159 (He 161 onera hartu). Ükhen ezazü arranküra handi bat [...] galthatü edo ezagüt erazi deizün gaizaren huniala hartzeko. Mst III 49, 7 (SP onera hartzeaz; Ch gogo onez hartzeko). Bainan hain zen solas-egile maitagarria [...] non onerat baizik ez baitzitazken har haren ateraldiak. HU Aurp 161. (onetara h.). [Bere etxera bezuza bat bidaltzeko burutapena izan dut.] Bereala oldartu zaizkit zalantzak: garai obea arkitu bear zala, agian onetara artuko etzuela. Txill Let 57.

Ez dugu aurkitu onera hartu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu onera hartu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Gaur erabili gabea.

onera itzuli
1 ad.-lok. Ipar. Onbidean jarri, on bihurtu. Gorputzak ez du huts egiteko desirarik izango, guztiz egongo da onera itzulirik.
2 ad.-lok. Onera etorri, senera etorri. (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Neure onera itzultzean, sarrera nagusian etzanda nengoen. Bere onera itzuli zenean, anbulantziak ospitalera eraman zuen.
3 ad.-lok. Lasaitu, baretu. (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Norak, bere onera itzulirik, barkamena eskatu zion Andreasi.
4 ad.-lok. (Gauzez mintzatuz). Elur ekaitza gaindituta, bere onera itzultzen ari dira Euskal Herriko errepideak pixkanaka-pixkanaka. Urak bere onera itzul daitezen.

Aztergaia: onera itzuli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onera(t) itzuli 16: EZ Man I 3 (adib.: "Fiñean huts egiteko eztuke desirarik [gorputzak] / bañan guztiz egonen da onera itzulirik"), Ax 2 ("Eta zuk ere orai zeure borondatea libre baituzu eta libreki bertze aldera, gaixtotik onera itzul baitezakezu"), SP 6 (adib.: "Itzultzen ezpazarete onera, eta haur xume bezalakoak egiten ezpazarete, etzarete sartuko zeruetako erresuman"), Dh 2 ("Onerat itzultzerat graziak behartzen zuenean", "Bihar nere gatheak hausteko erretxagoak izanen othe dire, edo nere bihotza onera itzuliagoa?"), Añ GGero ("Itzuliko balebe euren borondatea beste aldera; gaistotik onera, gorrotorik amoriora..."), HU Aurp ("Goiz ez bada berant, beren ahalaz onerat itzuli baitire"), Zerb IxtS ("Jaunaren hitzek etzuten Cain onerat itzuli halere"); onera itzul(-)arazi 2: EZ Noel ("Jesus Kristoren legea / han predikatu zuten, / asko arima onera / itzul arazi zuten"), He Gudu ("Zeiñak onera itzul-arazten baitditu gerthakari ondikozkoenak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bere onera itzuli 6: Eguna 1989 ("Gauzak onera itzultzen badira"), J. Cillero ("Baccarat mahaia bere onera itzuli zen"), Erantzukizun zibila ("Azken aldian badirudi gauzak bere onera itzuli direla"), X. Montoia ("Bere onera noizbait itzuliko ote zen ez ordea"), I. Gillenea ("Percy bere onera itzuli dela ematen du"), J. Arruti ("Azkenean, 1884an egoera bere onera itzuli zen"); bere onera itzularazi (eta itzulerazi) 2: EHAA 1988 ("Kaltedun gertatutako alor eta ihardunak bere onera itzuliarazteko behar adinako neurrien saloak aurkeztu diezaizkion Jaurlaritzari"), Pe. Zabaleta ("Bere onera itzulerazi behar dugu derrigor").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bere onera itzuli : DFrec (Egin: "hasiko da espainol ekonomia bere onera itzultzen"), HiztEn (nor bere one[ta]ra etorri, itzuli: AS, ohizko izaera edo senera etorri, itzuli), LurE (akorritu sarreraren definizioan) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bere onera itzuli : EuskHizt (akorritu sarreraren definizioan: "[Norbait] bere senera edo onera itzuli"), ElhHizt (nor bere one[ta]ra etorri, itzuli: AS, 1 volver en sí, recurperarse, 2 calmarse, tranquilizarse, sosegarse), PMuj DVC (bere onera itzuli, adib. gisa: volver a su estado normal, normalizarse, volver en sí, recuperarse) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

forma bizia da, J-L. Davantek dioenez, testuetan bakan ageri bada ere (bi dira onera itzuli hau eta bere onera itzuli esapidea).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

onerako
1 adb. Ondorio onerako. Ik. onean 3. Mundua itxuraldatzen ari zaigu, onerako edo txarrerako. Onerako zein txarrerako, naturarekin harremanetan zaude hemen.
2 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. onagatik. Agintariari dagokiola, guztion onerako eta bakerako, gaizkileak zigortzea. Euskararen onerako izan zitekeelakoan.
3 adb. Modu positiboan, ondorio onekin. Taldean eta logelan berarekin egotea suertatu zait, eta onerako harritu nau, taldekide eta lagun gisa.
onerako izan
da ad.-lok. Ondorio onerako izan, onuragarri izan. (Hirugarren pertsonan). Emaztegaia aurkitu, eta onerako izan dadila. Ikerlana beti onerako delakoan nago. Turismo sektorearen onerako izan daitezkeen arlo guztietan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzea. Merezi du, Leo!, bion onerako izango da!

Aztergaia: onerako izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da antzeko formekin egin den bezala. Ikus gorago gaitzerako izan.

oneratu, onera/oneratu, oneratzen
1 da/du ad. Zintzotu, zuzendu. Hiltzeko orduan oneratzen den bekataria. Ezkondu eta oneratuko zela uste zuten. Etxekoandre gazteak senarra oneratu zuen osoro. || Bizitza oneratzen dutenei.
2 da ad. Onera egin. Eguraldia zerbait oneratu zenean. Oneratu al da eria?

Aztergaia: oneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oneratu, onera(tu), oneratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oneratu, onera(tu), oneratzen.

oneratze
iz. oneratu aditzari dagokion ekintza. Jainkoak zure baitan eragin duen oneratzea.

Aztergaia: oneratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

onerizko
iz. jas. Maitasuna, amodioa. Berehala arbuiatzen edo onesten baitute, autorearen aldera duketen gaitzerizkoaren edo onerizkoaren eredura.

Aztergaia: onerizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onherizkoa -a org. duena bitan aurkitu da (Ax); beste 7 erabakigaitzak dira: onerizko(a) : G 5 (Ub, Ir 4); onheri(t)zko(a) 2 (ES): denak eri(t)z- formakoak dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Inguruko formen erabilerak

cf. gaitz- ere: gaitzerizkoa : 20 ager. (Ax 19, Harb 1); gaitzerizko(a) : 5 (EZ, Mat, ES; Arti Tobera, MEIG); gaitzerizko : 9 (Harb, Mat, SP; Ub); gaitzirizko : 2 (MarIl, Arb Igand).

Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. 'maitasuna'.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskara Batuko batzordeak aurkezturik Euskaltzaindiak erabakitzekoa da, gaitzerizkoa bezala. Hots: a) erabili-dokumentatua -e-duna da; b) erregulartasun sistematikoak -i-duna eskatuko luke, iritzi denez hobetsia; c) ez dagokio -a org. Ipar. berrietan galdua duenez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-goa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "onerizkoa / gaitzerizkoa: Eritzi-ren aldekoa izan naizenez, hemen ere e-dun formen aldekoa naiz, nahiz eta iritzi-rekin bat ez etorri. Erregulartasun sistematikoak ez gaitzala urrunegi eraman" (1996-07-30)

 - [E301]: "nire ustez kentzea hobe" (1996-08-19)

onerizte
iz. zah. Maitasuna, amodioa. Oneriztea daukat bihotzean sarturik.

Aztergaia: onerizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak s.u. oniritzi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. 'maitasuna'.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. oharra s.u. onerizko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez kentzea hobe" (1996-08-19)

onesgarri
1 adj. Maitagarria. Grazia horrek onesgarri egiten gaitu Jainkoaren begietan.
2 adj. Onargarria. Jokabide onesgarriak.

Aztergaia: onesgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onhesgarri 1, ZuAm (Ip Hil); on(h)etsgarri 2, IE (SP Phil, CatJauf).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onetsigarri 1, B (B. Larrakoetxea).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onesgarri : AB38 1, HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-.

oneski
adb. Zintzoki, prestutasunez; lotsaz, haragiarekiko garbitasunez. Prestuki eta oneski bizitzeagatik. Garbiki eta oneski beztitua.

Aztergaia: oneski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-t+k-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

onesle
iz. Maitalea. Honelako Jesusen adiskide eta onesle gutxi aurkitzen dira munduan.

Aztergaia: onesle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le.

onespen
iz. Bedeinkapena; onestea. Ik. onarpen. Gotzainaren onespena. Liburu horiek Hezkuntza Sailaren onespena dute.

Aztergaia: onespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
onest
adj. zah. Zintzoa, prestua. Sentituren ditu atsegin onest eta xahuak.

Aztergaia: onest

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. 'zintzoa, prestua'.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

onestu forma dagokio euskara batuko mailegu-egokitzapenari. Baina ikus erabilerak.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u: -estu.

onestasun
iz. Onesta denaren nolakotasuna. Fedearen eta onestasunaren galtzeko lanjer guztietarik begiratu.

Aztergaia: onestasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oneste
iz. onetsi aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: oneste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

onestidade
iz. Heg. g. g. er. Onestasuna.

Aztergaia: onestidade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desonestidade (+ deshonestidade 4) 20: Gco II 2 (adib.: "pekatu dan gauzaren bat egiteko asmo edo intenzioa artzea: dala lapurreta egitekoa, dala deshonestidade edo loikeriakoa dala bendekuzkoa"); CatB ("Deshonestidadeko gusto zikiñen deseiu gaisto bat"); fB 15 (adib.: "Desonestidadeko eskolaan atzijak, ondo eldu bagakuak", "airian darabilee olgeta galdu areetan luxurijaren suba, ta desonestidadia", "neurri bagako desonestidadia, pekatubaren bildurrik eza, ta konzienzija arinonak"); Aran SIgn ("bada etzan aspertu bere jardunean alik eta desonestidadeko griña zikiñ lotsagabeak sustrai sustraitik atera ta kendu arte"); CatUlz ("Deshonestidadian, eta ondasunen deseio desordenatuek"); onestidade (+ honestidade 8) 36: Añ LoraS ("askozaz kalte-gatx andiagoak eroan bear izaten ditu garbitasun, edo honestidadeak!"); Gco II 2 (adib.: "animaren, eta gorputzaren garbitasuna, eta honestidadea gorde eragiten digun birtutea"); AA 16 ("Onetan aditzera ematen zaku, nolako modestia, eta onestidadea eskatzen duan Jaunaren maiak", "orazioren batzuek esanaz honestidadearekin jauntzitzera", "Ganzutzen ziran len giltzurriñak baña utzi zan au egitea; aurrena emakumeetan onestidadeagatik, eta gero gizonetan ere bai"); JJMg BasEsc ("Begira, onestidadeari ez dagokan bezala"); fB 7 (adib.: "beragaz dauka errespetua, modestija, onestidadia, ta lotsoorra izatia", "Ezin ukatu legi, arrisku geijago daukeena edade atako persona libriak [...] arimako, ta gorputzeko onestidadia galduteko", "Mutil deungaren batek galdu izango dau zeure alabiaren onestidadia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desonestidade 1, T. Egibar ("Biziera au [...] da desonestidade osokoa, animeko eta gorputzeko garbitasun jaungoikozkorik, iñun azaltzen ezduna"); honestitate 1, Arti Dekam ("ongi dakizu alarguntsoi zein honestitate eskatzen zaikun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onestidade : AB50 1 (honestitate), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onestidade : EuskHizt, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tate/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

onestasuna.

onetan
Ipar. Mesedetan. (-en atzizkiaren eskuinean). Saiatzen bagara lagunen onetan, sari ederra dugu guretzat gain hartan.
Loturak

Aztergaia: onetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu landu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-ren onetan 38: Jnn ("ukitu ditudalako uts bi oek, gere itzkera ederraren onetan"), Barb ("Laster gorda dadila, nor bere onetan!"), Eskual 1924 ("Agian beren xedetarat helduko dire gure gazteriaren onetan"), Inza 3 ("Norbait iltzean aren animaren onetan induljentzi osoa eskeñi dezakete ori artu dutenak aitortu ta Jauna artuz eta beraren onetan zerbait otoitz egiñez", "Bi Bulda artzen ditunak bi induljentzi oso eskeñi dezazke illaren onetan"), Larz ("otoi zerbeit mana zezan hemengo jendeen onetan"), Zerb Bahnar ("Bi herriek bakea egin zuten: bakea, bigen onetan"), Lf 3 ("nahi ginuke lehen-bai-lehen norbaitek berriz ager-araz baleza girixtinoen eta eskualzaleen onetan", "Nehori ere idek Jainkoak begira, / Nehori gero, haurra, zure onetan", "Bertzea baliatzeko hire onetan"), Leon ("Batek — Sakrifizio hori eskaintzen dautzu / zure Izen sainduaren ohoretan, Denek — Bai eta gure eta Eliza saindu guziaren onetan"), Lek ("Pilota eta pilotari guzien onetan"), D. Landart ("zure onetan mintzo naiz"), Zabal 1973 ("Jokabide hori laborari haundien onetan da, haiek direlako sindikatoaren nagusiak"), J-L. Davant ("Bien onetan, industrialisatzeari muga baten emaitea onartu zuen burgesiak"), Herr 1973-1996 8 (adib., "Anartean, herriak erreka hori garbiaraziko du errekaren hegitiarren onetan", "beren onetan eta besten onetan", "Kanbiamendu batzu dakarzka, Montegut, Mongaboure eta Thermes horien onetan", "Elgarrekin lan egin dezatela herriaren eta herritarren onetan "), A. Albisu ("Iruditegi-erdira iristen danean, ondarretan, eta Euskal erria'ren onetan, eseriko da poliki Xabier"), Otoizlari 1978 ("ontasunak hiru zati egiteko manatu ziozkaten, Orriagan etxearen onetan egin zuten bezala"), M. Sein ("beraren ohoretan eta gu guzien onetan"), Iratz 7 (adib., "Gizon guzien onetan, Herri guzien onetan,/ beraz Euskaldunen eta Euskal-Herriaren onetan / du Berri Ona hedatu"), KLLegea 1984 ("Estatutoak bere 25.1 eta 37.3 Ataletan Kondaira-Lurraldeen onetan legegintza-ahalmen horri jartzen dizkion mugak ere Legean agertzen dira"), Egin 1987 ("Honela, eskolan jaso dutena askoz hobeto praktikatuko dute, beti ere etxekoen eta komunitatearen onetan"), J. Irigaray ("Nahi diotet beraz Erregeri damu zaion begi-ilundura kendu, ezen gure onetan baita ere Indiarren begiratzea"), A. Luku ("Aterabide sano baten esperantzan denen onetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

-ren onetan : DFrec 13 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

-ren onetan : EuskHizt (adib.; "bere onetan" s.u. abantaila; "gure onetan" s.u. baliarazi), ElhHizt (adib.; "zure onetan" s.u. on) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E109: "on. Gure onetan edo esapidea sar liteke". // BAgiria (1998-12-18): "Hurrengo itzulirako utzi dira..."

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

(norbaiten, zerbaiten) mesedetan.

onetsarazi, onetsaraz, onetsarazten
1 du ad. Maitarazi.
2 du ad. Onarrarazi. Bere menekoei nahi duena onetsarazten die.

Aztergaia: onetsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onetsarazi, onetsaraz, onetsarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

onetsarazi, onetsaraz, onetsarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+a-.

onetsi, onets, onesten
1 du ad. Maitatu. Hurkoa onestea bere burua bezala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mariaren seme onetsi eta maiteenetako bat. Bere irakasle laztan eta onetsia.
2 du ad. Ontzat eman, ontzat hartu. Ik. onartu. Erlijio naturala baizik ez zuelako onesten, debekatu zien beste edozein erakustea. Gaizkirik den xumeena ezin onets dezakeena. Alde honetarik, arbuiatzen ez dena onartua eta are onetsia dago. Egingo nuke, bada, pintura berri hau ere onetsiko duela jendeak noizbait. Inoiz erabili ez diren era horiek ez dut uste besterik gabe onestekoak direnik. Zer dela eta uka zinemari literaturari onesten dioguna?
3 du ad. Bedeinkatu. Ezkonberrien uztarri hori Jainkoak onets beza.

Aztergaia: onetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

onetsi, onets, onesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

onetsi, onets, onesten.

onez
1 adb. Borondatez, indarra erabili gabe. Atera zuen sastakai bat, onez ez bazen gaitzez, nahi zuena eragiteko.
2 adb. Asmo onez, fede onez. Onez al zatozte, ala gaiztoz? Onez emandako aholkuari ez zion jaramonik egiten.
3 adb. Onik. (atera, irten eta kideko aditzekin). Etsaiengandik onez atera gaitu. Nire aitaren etxera onez itzultzen banaiz. Zuk ez zenuen Ximena ezagutu, handik onez irteten lagundu ziguna.
Loturak

Aztergaia: onez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan onez AS.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onez 7: a) 'onean' adierako 6: Basarri 2 ("Onez dijuanari onez erantzuten zaio-ta"), El Día 1933 eta 1934 2 ("Ezberdintasun ori nola artu bear du onez Jaungoikuak?", "Goigeikerian dabillenari ez dio onez begiratzen euskotarrak"), I. Urbieta 2 ("Onez hartu ala txarrean hasi, berdin dela", "Idi zaharraren pazientzia ez da aski egunero oilo berritsu hoien zalapartak onez eramateko"); eta b) 'onik' adierako 1, I. Urbieta ("Onez libratzen banaiz kuku horrek hartu behar dituenak"); onezean 1, J.M. Etxebarria ("Onezean gura ez baduk txarrezean!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onez : DFrec 3 (Orduen Liturgia: denak "onez atera" segidakoak), LurE (adib. gisa: 'onean' adierakoa s.u. bukatu, gaiztoz; 'onik' adierakoa s.u. atera) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onez : EuskHizt (adib. gisa: 'onean' adierakoa s.u. bukatu, gaitzez, gaiztoz, kuturtu, zentzarazi; 'onik' adierakoa s.u. atera, galbide; 'ongi' adierakoa s.u. aipatu), HiruMila (1 gracias a, rogando a; 2 con bien, pacíficamente, felizmente; 3 como bueno; 4 de bueno; 5 inútil, perjudicial; 6 malestar, disposición...), EskolaHE (adib. gisa: 'onean' adierakoa, s.u. gaiztoz AS; 'onik' adierakoa, s.u. atera), Casve EF - HaizeG BF (de bon gré), Lh DBF (1 de bon gré; 2 onez hartu prendre en bonne part, du bon côté; 3 onez-onean en bonne amitié, en bon accord, de bonne toi), DRA (1 desde ahora; 2 gracias a, rogando a; 3 con bien, pacíficamente; 4 como bueno; 5 de bueno; 6 onez onean, onez on a buenas; 7 inútil, perjudicial; 8 malestar), PMuj DVC (1 inútil, vano, baldío, perjudicial...; 2 -ren onez en pro, en favor de, por; 3 onez iritxi llegar felizmente; 4 onez dabil está de buenas, de buen humor; 5 arriskutik onez atera da del peligro ha salido incólume...; 6 onez eraman sufrir con paciencia; 7 onez de buena fe, con el mejor deseo; 8 onez entzun prestar oído...; 9 onez aipatu alabar, exaltar...) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 'onean': onez ez bada, gaitzez egingo duzu. 2 'onik': etsaiengandik onez atera gaitu.

onez onean
1 Asmo onez, fede onez; liskarrik gabe. Onez onean esan zien. Ez direla haserretuko, onez onean atzeratuko direla. Bere ahal guztiak egin ditu, onez onean gobernamenduko gizonekin bakean bizi nahiz.
2 Borondatez, indarra erabili gabe. Onez onean ematen ez duzuna bortxaz eman beharko baituzu. Ikusirik onez onean ezer egiterik ez zegoela. Onez onean ez baduzu aitortu nahi.
Loturak

Aztergaia: onez onean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

onezia
iz. Batez ere Ipar. Ontasuna. Jainkoaren handitasuna, zuzentasuna, ahala, onezia eta bertze dohainak.

Aztergaia: onezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:002 2003-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

onezia 3: JE Bur 2 ("Eskerrak diozkagu hemen haren egileetarik bati, zeren xuxendu dauzkigun [...] bere nahitara eta oneziaz [...]", "[Merkatuan] baitira lau barrio, abereen oneziaren araberan eginak"), Larz Senper ("Behozu othoi Jainkoaren oneziari eta ez haren azoteari"); eta OEH argitaratuan, gainera, Lf GH 1933 ("Adina, oneziaren seinalea baizik ez dute"), Lf ELit ("[Jainkoaren] handitasun, zuzentasun, ahal, onezia [...] eta bertze dohainak"), Bibl 2 Ko 6,6 ("[Jainkoaren zerbitzari bezala gomendatzen gara] garbitasunaz, jakiteaz, pazientziaz, oneziaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onezia (eta herri onezia) 3: Herr 1946 ("Kronprenituko dutea orai gure Anamitek ez gituela ez ahuleziak, bainan oneziak geldirik atxikitzen?"), IBe2 ("Saria Jaunaren onezia neurrigabearen araberakoa da"), B. Oihartzabal ("Ez da horretan [...] herri oneziarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

onezia : TesBer 3 (Erm 2,4: "[Jainkoaren] neurrigabeko onezia, pazientzia eta bihotz zabala"; 2 Ko 10,1: "Kristoren eztitasun eta oneziagatik otoizten zaituztet"; Kol 3,12: "Jainkoak maitatu eta bere herri saindu izaiteko hautatu zaituztenaz geroz, jantz urrikalmendua, onezia, apaltasuna, eztitasuna, pazientzia"): I. Borda %100 ("Ekai kimiko horiek fortuna txarraren aurrean, bihotz onezia eskaintzera bideratzen gintuzten"); Larz III (143: "Bat egitea errex da, gizonek elgarri so egiten badute onezia gogoan").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onezia : HiruMila (bondad), Lh DBF (bonté), DRA (bondad), PMuj DVC (bondad, beneficencia) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

ontasuna.

onezko
1 adj. Onerako dena. Ez zuen aditu nahi onezko arrazoirik.
2 adj. Aldekoa. Onezko zantzua duk hori.
Azpisarrerak

Aztergaia: onezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONEZKO a) (El, lo) que es para bien. [Ebanjelio hitza] erran nahi da, berri ona: eta Skripturán hartzen da solament, Iesus Krist Iaunean manifestatzen [...] zaikun berri on eta dohain onezkoagatik. Lç ABC I 4v. Ta zure mehatxu, adirazte ta onezko kastigu guziez irri egin [dut]. Mb IArg I 122. [Santuak] eman zion besark edo laztan onezko bat. Ib. 287. Nai ditugu onazko egitiak, / ala dire gure ustiak. Yanzi 70. Zer gerta ledin ikusi-naia / onezko bada, bide da. "Si es para bien". Or Poem 555. Zer ontartea, bada, ta zenbat onezko ontarte ta ongia, [...] [sulezeko] bidea Jangoikoak guri galeraztea. Ib. 317. [Piarresek] etzun aditu nai onezko arrazoirik. Etxde JJ 124. (onez-onezko). Ez da onetaratzen Jangoikoa azken horduraño edo onez-onezko bideak egin arte guzian. Mb IArg I 120. b) Bondadoso; de bondad. Ezta hain naturaleza oneskorik non ezin gaixta dadin ohitza gaixtoez. SP Phil 87 (He 89 naturaleza haiñ onezkorik). Milla zortzireun oeita zazpian / zezeillan amalaukua, / egun bera zan Elorrioko / errian jaunak autua / onezko lora bat ipinteko. Enb 81 (ref. a Balentin Berriotxoa). (A Apend). "Onezko gizona, hombre de buena fe (G-goi)" A EY III 290. "Las riquezas de ese hombre son de buen ley, gizon orren ukanak onezkoak dira" A DBols 245. c) Favorable, propicio. Cf. onezko. Eguberriko iru argizagiari begiratu zenien? Izar antza zuten. Onezko zantzua duk ori, ta alea ba dela. Or Mi 87. Onezkoa ba aiz, esak; arima gaxoa bai aiz, itzul adi suetara, esan nion [iratxoari]. 'Si tu est bonne âme'. Ib. 114. Onezko giro au ustiatu zuen bearrik Pitagora etorri berriak. Zait Plat 53. Amazazpigarren eguna onezkoa duzu matsondoak landatzeko. "Felix". Ibiñ Virgil 75. Gizon aundi aren aipamenak, onezkoak diranean, aski dira nor-nairen trebetasuna nabarmentzeko. Ib. 23 d) (Ref. a apariciones, fenómenos extraños, etc.). De buena parte. v. PARTE ONEKO. An etorri zait zuriz jantzitako bat belardian bera saltoka! Ura etzan onezkoa! BBarand 17. --Zer uan, ba, motell? --Nik etzekiat zer zan. Onezkoa ez beintzat. Ib. 21.

adib.: [s.u. irri] irri egin Barre egin. Neronek ere irri egin dut frankotan, horren ateraldiak entzun eta. Nitaz egiten duk irri? Erlijioaz eta elizgizonez irri egiten dutenei. Onezko aholku guztiez irri eginez. Ez da jostatuko mundua, ez dit eginen irririk. Zergatik irri egin soineko zarpaildunari? Irri egiteko solasak. Irri egitetik gelditu gabe. || Urrikaltzen ziren nitaz lehen, eta orain irri eta irri egiten didate. Irri eta iseka egiten ziotelarik. Irri ederrik egiten diten, noski, hire lepotik.

onezko 9: Elkar 6 (“Honezkero arrazoitu behar duguna, zorionez, bakea da. Izan ere, etorkizunari buruz, denok nahi duguna bortxarik gabe onezkoan bizitzea omen da”), Argia (“Den guztiaren onezko misterioa”), Berria (“Hamar taldek parte hartuko lehiaketa honetan. Irabazitakoa ’borondate onezko’ kausa bati bideratuko diote“), DiarioVasco (“Aspaldi handian, Arrasaten herensugea bezala, gure Goierri zazpi mendiz inguratuan ere ibili omen zen suge izugarri luze bat, onezkoa ez zen piztia, handigosea eta bazter-irensle amorratua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

onezko 21: Herria 5 (“Goresmenak hartze dituzte fedezko urrats horren egiteko kuraia eta kar izan duten guziek bai eta ere horien erakasle izan diren borondate onezko katixima egile guziek”), Elizen arteko Biblia 2 (“Uste onezko otoitza”), Oskar Arana 2 (“Zenbait zertzelada haren alde gertatu ziren, baina zorte onezko izpi galdu horiek kontuan hartuta ere, haren sabotajearen ausardian eta eraginkortasunean bazen zerbait ia deabruzkoa”), Piarres Aintziart 2 (“lehenik, umore onezko ohar bat,”), Juan Garzia 2 (“Onezko izpiritu izan zein iratxo madarikatu, zeruko haize gozo ekarle zein infernuko zafrada, hire asmoak makur izan zein onbera, hain heldu haiz hi itxura itaungarrian ezen mintzatu behar bainatzaik”), Josu Zabaleta (“Maite zituen bereak, gizon zintzoa eta onezkoa izan zen, eta Jaunaren bakean hil zen”), Patxi Ezkiaga (“baldin eta berorren handitasunak nahiko balu eta gogo onezko baimena opako balio, berorrengana etorriko litzatekeela alegia, bere gogoa agertu eta betetzera”), Piarres Xarriton (“Gure herriak baketu nahi badira, borondate onezko hitzarmenak ez dira aski; mendeku tentaldietan ez erortzeko beste biderik hartu behar da.”), Ramuntxo Etxeberri (“Ez dut behin ere horrelako itxura onezko zaindaririk ikusi! " erran zuen Mikelek.”), Joan Mari Irigoien (“Eta haren hira ez zen zelo onezkoa eta haren haserrea ez zen amoriozkoa eta onginahizkoa, baina guztiz bertzelakoa, eta hargatik zebilen Xalbador handik bulkaka egotzi nahian”), Patziku Perurena (“Orduan ez arrazoimenari ez bisaiari eusten diet beren onezkoan, eta malkoak irritzen zaizkit isilka maisailetan behera”), Pako Aristi (“Hor dauzkagu aldizkari dotoreak, Integral, Cuerpo y mente... kontsumitzen erakusten digutenak, kontsumo horrek askotan zubi edo borondate onezko hurbilketa baten antza hartu arren”), Menane Oxandabaratz (“Arrazoin horien balioa zer den... hori ez da beti onezkoa”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da, eta egokia izan liteke sarrera gisa jasotzea beharrezko, legezko bezala. Bide batez, orain on sarreran dagoen onezkoak egin azpisarrera onezko sarrera berrira ekartzekoa liteke.

onezkoak egin
ad.-lok. Bakeak egin, adiskidetu. Zoaz lehenik zure anaiarekin onezkoak egitera.

Aztergaia: onezkoak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

on sarrerari dagokion azpisarrera.

ongailu
1 iz. Janariak ontzeko gaia. Ik. bizigarri. Eman diozu ongailurik eltze honi? Jaten zuten belarki zerbait, ongailurik gabe. Gosea ongailu handia da.
2 iz. Ongarria. Hautsa da ongailu hoberenetako bat.

Aztergaia: ongailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-gailu/-garri.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+g-.

ongailuztatu, ongailuzta, ongailuztatzen
du ad. Ongarritu. Nork lagunduko ditu artzainak?, nork ongailuztatuko ola alde eder haiek?

Aztergaia: ongailuztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ongailuztatu, ongailuzta, ongailuztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ongailuztatu, ongailuzta, ongailuztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

ongarri1
1 iz. Lurrak emankorrago bihurtzeko erabiltzen den gaia. Ongarria da lurraren hazkurria. Labaki lurra ongarri ona da. Ardi gorotza, loreentzat ongarririk onena. Ongarria eman. Alferrik dauden lurrak iraultzea eta ongarria azpira ematea. Hobe da gizentzea bi golde lur ongarriz, ezen ez bustitzea hogei bat izerdiz. Ongarri aitzurra. Ongarri meta baten gainean etzana. Ongarri motak. Abere-ongarria, behi-ongarria (Ik. simaur; sats). Oilo-ongarria. Gernu-ongarria.
2 iz. Ongailua, janariak ontzeko gaia. Jateko gogoa lako ongarririk ez dago jakientzat!
ongarri2
adj. On egiten duena. Udaberriko giro ongarrian. Aholku ongarriak. Goiz jaikitzea gorputz eta gogoarentzat ongarria da.
ongarriketa
iz. g. er. Ongarritzea, simaurtzea.

Aztergaia: ongarriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ongarriketa 2, J. Errekondo ("landareak ondo haziko dira eta ongarriketa oso erraza da", "Elikadura/ongarriketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongarriketa : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ongarriketa : HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk 2. itzulirako utzia (1998-11-26).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ongarritzea, simaurtzea.

ongarritegi
iz. g. er. Goroztegia, simaurtegia. Behin ongarritegi batera erori nintzen buruz behera.

Aztergaia: ongarritegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu. Ik. ap. DRA, Gatxitegi: "Ongarritegi zola ere orobat zimentatua, lurrak ez dakion hurrupa jusa".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongarritegi : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ongarritegi : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E210: "Simaurtegiren pareko hori zerrendara bildu behar da, horixe agertzen baita hamaika hiztegitan (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera, Azkueren hiztegia, 3000 Hiztegia, Elhuyar hiztegia, VOX hiztegia...)". // EBBk 2. itzulirako utzia (1998-11-26).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

goroztegia, simaurtegia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: (1998-12-18) simaurtegiren pareko, beraz sartzekoa.

 - Erabakia: Zerrendan ez da ageri.

ongarritsu
adj. Ongarriz betea. Basoak larruturik, lur ongarritsu eta aberatsak bilatu zituzten.

Aztergaia: ongarritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

ongarritu, ongarri/ongarritu, ongarritzen
du ad. Lurrari ongarria eman. Luberriak atera eta ongarritu. Simaurrez ongarritu (Ik. simaurtu). Zuhaitzak ongarritu egiten du eta aberastu bera dagoen lurra.

Aztergaia: ongarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ongarritu formak 42 agerraldi ditu: B 2 (Erkiag BatB), G 34 (Izt C, Or Mi, Lab EEguna, And AUzta, Etxde JJ, Etxde AlosT, Ibiñ Virgil, Munita, Zait Plat) eta IE 6 (Dv Lab); ongarriztatu forma 9 aldiz agertu da, IE (Hb Egia, Dv Lab, Mde Po).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ongarritu 3 aldiz agertu da, G (A. Albisu, J. Agirre); ongarriztatu 2 aldiz, EB (UZEI, M. Lorda).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongarritu :DFrec 3, AB38 6, AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; ongarritze :LurE; ongarriztatu : AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 2.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ongarritu, ongarri(tu), ongarritzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ongarritu, ongarri(tu), ongarritzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

ongarritze
iz. Lurrari ongarria ematea. Aurretik egindako goldatze, aratze, ongarritze, ereite, jorratze eta zaintzea alferrik lirateke.

Aztergaia: ongarritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. Ongarriztapen.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

ongarriztatu, ongarrizta, ongarriztatzen
du ad. Ongarritu.

Aztergaia: ongarriztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ongarriztatu, ongarrizta, ongarriztatzen. du ad. h. ongarritu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ongarriztatu, ongarrizta, ongarriztatzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. ongarritu.

ongi
1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Haurrek oso ongi pasatuko dute. Soldadu ongi hezien antzera. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi deritzat, erabat harturik behintzat, erabaki zutenari. Ongi bazaude Jainkoarekin, errazkiago pairatuko duzu garaitua izatea. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua. Ongiegi ohituak gauzka.
2 adb. adkor. Oso; ederki. Behar dira hartu ongi berdeak eta ongi gogorrak. Horrek baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera. Merezi zuen, eta ongi merezi ere, berriro argitaratua izatea. Ez dela huts hori oharkabez egin, ongi jakinaren gainean baizik. Aberez ongi jantziak daude hemengo mendiak. Bizkarra ongi berotzea merezi du horrelakoak. || Arruntean Azkaineko hilerriak ongi aski atxikiak dira, belarra nehon ez da nagusitu.
3 iz. Moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua. Ongiaz gaizkia garaitu behar da. Ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza. Ongiaren ideia. Ongian finkatzeko eta aitzinatzeko. Ongian sinesten duten guztiak.
4 iz. Ona. Euskararen ongia eta hobekuntza nahi zituen.
5 iz. hezk. Ikasketetan, oso ongi eta nahikoaren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila ongi gainditu dela adierazten duena. Azterketan ongi bat atera dut.

Esaera zaharrak

Dagigun ongi, eta ez dezagula beha nori. Haurride biren alor artean ongi dago zedarria.
ongi bai ongi
adb. Oso ongi. Ik. ondo bai ondo. Izan ere, ongi bai ongi ikasi nuen nik, kartzela sekretu haietan, zer den gizonaren miseria eta deuseza!
ongi baino hobeki
Oso ondo. Ik. ondo baino hobeto. Ongi baino hobeki daki hark zer ari den. Ongi baino hobeki antzematen nion egitekoaren arriskuari.

Aztergaia: ongi baino hobeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI BAINO HOBEKI, ONGI BAINO (BAIZEN) HOBETO. Muy bien, mejor que mejor. "Ongi baino hobeki, mieux que bien" H. Uste dugunean egin ongi baino hobeki, / askotan gertatuko da eiten baitugu gaizki. Monho 50. Jaunaren lege Santa ongi baño obeto gordetzeko. AA I 621. Bakoitzak bere gose ta egarriak ditu biotzean: ongi baizen obeto izateko asmoa, lokarri gabe bizitzeko gogoa [...]. Ag G 33. Ongi baño obeki daki arek zer ari dan. Ir YKBiz 155n. Nabukodonozor erregeak [Daniel] bere jauregirat hartu zuen [...] eta han ongi baino hobeki altxatu eta eskolatu. Zerb IxtS 68. Ongi baiño obeki ez ote da gero ari Pentapolin ori, nere iritzian! "Muy bien". Berron Kijote 196. Ongi baino hobeki antzematen nion egitekoaren arriskuari. In MEIG VI 25. v. tbn. Hb Egia 65. Jnn SBi 151. HU Zez 104. Barb Leg 145. Or Aitork 376. Ongi baño ere obeto gorde nai lituke Jaunaren Aginteak. AA III 290. Ongi baino hobekiago bainekien [...], nolako lokatzetan sartzen nuen neure burua. MIH 376

adib.: ongi 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Soldadu ongi hezien antzera. Ez legoke hori nire ustez ongi esana. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua. // hobeki adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua.

ongi baino hobeki 32: Argia (“Karlistek! Emilio Majuelo historialariak ongi baino hobeki aztertu du gaia, eta badaki”), Elkar 12 (“Erantzuterakoan, Mikel Strogoff saiatzen zen Nadiari itxaropen pittin bat ematen, berak ñimiñoena ere ez izan arren, ongi baino hobeki baitzekien koitadu hura ez zela heriotzatik libratuko”), Elhuyar (“Bizi osoa olagarrotan eman duenak ongi baino hobeki daki zer eta nola egin behar den”), Consumer 3 (“Ongi hitz egiteko, ongi baino hobeki entzuten jakin behar da?“), Berria 12 (“Boyetek ongi baino hobeki ezagutzen du Bourgoingo Pierre Rajon estadioa”), EiTB (“Ongi baino hobekiago. Ni saiatuko nauk orduan”), Jakin (“Oro har, Jakin -en idatzi duten hainbat pertsonei beraien iritzia eskatzea seinale ona da, erakusten baitu aldizkariari buruzko hausnarketa egonkorra dela eta hobetzeko joera dagoela, bere eginkizuna ongi baino hobeki betetzeko asmo”), Erlea (“Baina Wernher von Braunek, kontinentetik Londres eta Ingalaterrako beste hiri batzuk bere suziri hegalariekin luzaro bonbardatzea lortu zuenak, ongi baino hobeki zekien amerikarren tropek bera atxilotuz gero beraren kontra zer nolako karguak izan zitzaketen, eta, zuhurki, au¬rreranzko ihesa egitea erabaki zuen, eta bere lankide askorekin, amerikarrengana pasatu zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi baino hobeki 53: Herria 4 (“Ongi baino hobeki apailatuak ziren denak aspaldian, aleman aitzindari anitzen artean, ez baitzuten alabaina denek gogokoa diktadore hura eta ikusten baitzuten peko errekara zihoala Alemanian”), Joan Mari Irigoien 19 (“Eta enekin ere ongi baino hobeki baliatu zen bere trebetasun hartaz.”), Karlos Zabala 4 (“Ivan Ogareffek ongi baino hobeki zekien zertan ari zen harengana oldartu ziren soldaduak geldiarazi eta emirraren justiziarako gorde zuenean”), Daniel Landart 4 (“Zeren, ongi baino hobeki banekien, bigarren familia hori ez zela aitzakia bat baizik.”), Jean Baptiste Etxarren (“Ongi baino hobeki errezebituak izan ziren hango Herriko Etxean”), Xabier Montoia, Fernando Rey, Patziku Perurena, Jon Muñoz…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da egitura emankor hau, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi da
Adostasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ondo da; ados 2; konforme. —Gero etorriko naiz. —Ongi da. Ongi da, aita, ez zaitez haserretu.

Aztergaia: ongi da

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI DA (Lar), ONGI DAGO (ZAGOK, etc.). (Sin ningún complemento). Está bien, de acuerdo, vale. "Bien está, ondo dago, ongi da" Lar. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos (tbn. en Mendigacha e Izeta) desde mediados del s. XVIII. Al Norte se encuentra en Leiçarraga, Haraneder, J.B. Elissamburu (PAd 10 ongi duk), Joannateguy (SBi 69) e Hiriart-Urruty, y, ya en el s. XX, en Barbier y Mirande (Po 92). Eta hark erran ziezón: ungi duk, zerbitzari oná. Lç Lc 19, 17 (He ungi da; TB ongi doha, Dv, BiblE ederki, Brunet ondo dago, Or oso ederki, Ker ederto). "Ongi da", eranzun zion Jesus maitagarriak, "joanen naz zure etxera ta sendatuko dut zure aur elbarria". Mb IArg I 186. --Gero etorriko naiz. --Ongi da. Alz Bern 64. Ongi da! Igurika nezatela, othoi, ittant bat. Barb Sup 135. Ongi da, aita, ez zaitez asarretu. Etxde JJ 166. --Fabrika batean sartzeko ustea dut. --Ongi dago, ongi, erran zion Leblanc-ek. Suertea opa dizugu. Izeta DirG 108. Ongi da! Itzetik artzen zaitut. NEtx LBB 164. Ongi zegok --esan zuan aita. JAzpiroz 186. v. tbn. Urruz Urz 37. Apaol 38. Ill Testim 11. Zait Sof 72. Or Aitork 165. (Sin el vb.). Erran ziezón bere nabusiak, ungi, zerbitzari oná eta leialá, gutiaren gainean izan aiz leial. Lç Mt 25, 23. Ongi, nere kristaua eta nola joan ote gera gu Jaunaren maiera? AA I 444. Onki, erran zabein otsoak. Mdg 169. v. tbn. Mb IArg II 342. Mg CC 233. HU Zez 13. Arti Ipuin 84. --Lau urthetarik baizik ez naiz joan hiri kapitalera eta asko puxkila baitut erosi beharrak! --Ongi, ongi, ama! Barb Sup 18. --Ura baño gutxiago ez naizela agertu nai nuke. --(Jarraiturik) Ongi, ongi... Lab EEguna 102. --Mugalde maitatzen duenak, Belen maitatu behar du. --Ongi, ongi, arras ongi. Arti Tobera 284.

adib.: ongi 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Soldadu ongi hezien antzera. Ez legoke hori nire ustez ongi esana. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua. // egon1 2 da ad. (Adizlagun bati edo kideko esapide bati dagokiola). Ongi dago. Bizirik badaude. Gaixorik egon da. Negarrez zeuden. Isil-isilik daude. Ez da inoiz alferrik egon. Lau orduz egon dira zain. Zerbaiti begira egon. Nahiz euskaraz egon, nahiz edozein erdaratan. Zerbait bere hartan egon. Zertan zaude hor? Begien bistan dagoen kontua. Lotan dago. Zutik dago. Erotuta dagoela. Ez nago ahaztuta. Makinatxo bat aldiz entzunda gaude. Horien mende behar du egon. Maitalearekin zegoen. Dohain emana zerbait hoberen eske dago (esr. zah.).

ongi da : Elkar (“Ongi da, eta eutsi horri!”), Consumer (“Eta halaxe esan zidaten: Ongi da, hator bihar 08:00etarako gurekin jatetxera gauerdia jo arte”), Berria (“Gizonak eta emaztekiak elkarri eskua eman zioten; eta bateratze xarmangarri honen zoramenean, erran zuten, On, ongi da! On da; gozoagorik ez da deus”), Argia (“Ongi da, bai; helburu duinak eta ezinbestekoak edozein gobernarirentzat”), EiTB (“Ongi da. Gero arte!”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi da : Berria (“Ongi da, epailea txukunago aritu izan da beste batzuetan, baina ez da normala erabaki guzti-guztiak, falta argiena ere, ezbaian jartzea”), Joan Mari Irigoien (“Ongi da, seme, ongi... - erran zidan amak, urrun eta hotz orduan”), Oskar Arana (“Ongi da, Nathan”), Fernando Rey (“-Ongi da - segitu zuen, egunkaria utzita eta niri pentsakor begiratuz -, esanen dizut zergatik etorri naizen”), Agustin Otsoa (“-Ongi da - esan zuen Théodenek -.”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi egin
1 du ad.-lok. Ongi jokatu, era egokian aritu. Ongi egiten duzu egia aitortzea.
2 du/dio ad.-lok. Moralaren aldetik on dena egin; norbaiti lagundu, mesede egin. Gaizki-egileari ongi egitea. Zorioneko, bada, nahigabeak etsian eramaten dituena eta heriotzak ongi egiten aurkitzen duena. Zuek behintzat, ez zaiteztela geldi ongi egitetik. || Informazioaren zirkulazio librea ongia egiteko erabil daiteke, baina gaizkia egiteko ere bai. Ongirik ez egitea bera da gaizki egitea. Beste nonbait ongi gehiago egingo zuela.

Aztergaia: ongi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2003-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan AS hauek: ondo egin, ondo-egite , ongi egin , ongi-egintasun eta ongi-egite .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ongi egin 7: Inza ("Pobreai ongi egiteko izaten da Bulda santuaren bidez biltzen dan guzia"), Herr 1945 ("Eskual-Herri guzian aiphatua da Mauleko ikasetxe famatua. [...] Gerla denboran, aleman soldadoek ez ongirik egin eta ororen gainerat [...] aleman aireko batek bonbaz parte bat funditu zuen"), I. Baztarrika ("Erruki, arren / guri Jainkoa, / egin ongi"), Salmoak 2 ("Gure lurrari / bere frutua / zaio jalki, / Jainkoak digu / gure Jainkoak / egin ongi [...] Guri Jainkoak / dezaigula bai / egin ongi, / mundu zabalak / dezala Jauna / Buruzagi"), A. Arrinda ("[Lamiñak] persona txikiak dirala esan oi digute: ongi egitekoak, geienean beintzat"), Hiriart-U ("Gaizki egileri ongi egitea"); ongia + egin (eta hunkiak + egin) segidako 7: Herr 1962 ("Gutartean lau urtez egin duen ongia ez dezakegu ahantz"), Etxahun Iruri ("Jinkuk orhit tüke ziek egin hunkiak"), P. Mac Orlan 2 ("Maite xaitut eta ongia dautxut egin nahi [...] pollita xira begiratzeko eta ongia dautxut egin nahi"), Mintzo eta kantu 1989 ("Ongia eginez eta gaizkia borrokatuz"), Argia/4 ("Denei ongia egiten pasa zuen"), IBe 1995 ("Ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei"); ongi-egin iz. 3: CatJauf ("Eskerrak deraitzut, Jauna, zure ongi-egin guzientzat"), Leon 2 (beti testuinguru berean: "Zer bihurtuko derautzut zure ongi-egin guzientzat?"); ondo egin (eta egiñ, ein) 6: AB ("Ondo egiñaz ontzen elefantea da, / Makillaz eskuratu iñoz ezin dana"), Euskeraz irakurteko 2 ("Ondo egiña al-da iñora belu eltzea? [...] Ikastolari uts-egitea ondo egiña alda?"), BerTxapel 1962 ("Gabon-eunian ibilli giñan / etxerik etxe kantari, / t'ondo eitiak ez du baliyo / gaur zenbait person-klaseri"), G. Bilbao ("Hobe da politikagintzan ondo egindakoa eta ez gaizki egindakoa ahaztea"), B. Pujana ("Galtzuak dira kanpo santuan / eiten diran alegiñak, / bakarrik dira baliosoak / munduan ondo egiñak"); ondo-eiñ 1, Etxba Ibilt ("Limosniak eriotzatik aldentzen gaittualako; eta ondo-eiñ auxe gure orbanak garbitzen dittuana eta, parkamena, bitartez, betiko bizitzara aintzen gaittuana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongia egin : LurE (adib. gisa); ondo egin : AB38 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ongi egin : EuskHizt (adib. gisa), Casve EF (ongiegin: 1 bienfait, bonne oeuvre; 2 bien fait, bien façonné; 3 faire du bien; 4 faire bien), HaizeG BF (bien fait, faire le bien, faire bien), Lh DBF (1 subst. bienfait, bonne oeuvre; 2 adj. bien fait, façonné, formé; 3 verbe faire le bien, agir vertue sement; 4 faire du bien à quelqu'un; 5 faire bien une chose), DRA (adib. gisa; eta ongi-egin: beneficio, buena obra, hacer el bien; sin el guión significa "hacer bien"), PMuj DVC (adib. gisa: hacer el bien, ayudar, favorecer; hacer bien, aprovechar; eta ongi-egin: 1 favor, beneficio; 2 garboso, airoso, gallardo, esbelto, apuesto, elegante); ongiegite : HiruMila (beneficencia), PMuj DVC (ongi-egite: beneficencia); ondo egin : Casve EF (ondoegin: se rassasier), Lh DBF (rassasier), DRA (ondoegin: beneficio), PMuj DVC (adib. gisa: satisfacer; eta ondo-egiña: estético, artístico, bello) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ongi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gaizki-egileari ongi egitea.

ongi eman
1 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek egoera jakin bati ongi doakion itxura edo irudia izan. (nor osagarririk gabe). Ik. eman1 11. Apaizgai alferren artean ez duk hik ongi ematen. Istorio horretan ongi ematen ez duten hainbat gauza daude.
2 dio ad.-lok. Jantziez, koloreez eta kidekoez mintzatuz, norbaitentzat edo zerbaitentzat egokia izan. (nor osagarririk gabe). Iazko soinekoak ez dit ongi ematen; berria erosi behar dut. Ongi ematen dizu urdinak! || Sarkasmoak ez dizu batere ongi ematen, badakizu.

Aztergaia: ongi eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI EMAN. Resultar bien, parecer bien. Ez dik ongi ematen / nork bere errian. Izt D 172. Elizara zoazenian, eskuan liburu eder batek ez al luke ongi emango? ArgiDL 7. Austria-tarrak anparatzera / egin biagu bisita, / an ez genduke ongi emango / armak etxian utzita. Tx B III 19. Apaizgai alperren artean ez duk ik ongi ematen. Lek EunD 18.

ongi eman 25: Elkar 20 (“Meheago zegoen, baina pisu galtzeak ez zion ongi ematen”), Berria 2 (“Wiesbadenen, azkenik, Adolf-Hitler-Allee zapaldu nuen: gizon serioei biboteak zeinen ongi ematen dien erakutsiz, aitzindaria izan zen Hitler moda kontuetan”), DiarioVasco 2 (“Gorputzera ongi egokitzen den jantzia dela deritzo, ongi ematen duena eta, gainera, nolabait argaldu edo estilizatu egiten duena”), EiTB (“Ongi ematen dizu urdinak!“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi eman : Monika Etxebarria 2 (“Ez zizun batere ongi ematen”), Iñaki Segurola 2 (“halaxe esan behar genuke, eta ez bere burua hiltzen duela batek; belarrirako ez du hain ongi ematen, egia, baina barrenagoko zerbaitek esaten digu halaxe direla gauzak”), Aingeru Epaltza 6 (“Orrazkera berriak ongi ematen ziola erratekotan egon nintzen, eta ez bakarrik egia zelako”), Fernando Rey 4 (“Militar-jantziak ez zion batere ongi ematen bere sorbalda lodi borobilen gainean.”), Antton Olano 3 (“Batere ongi ematen ez dion kapelu zabal bat jartzen du”), Jon Alonso 3 (“horrek ere ez du ongi ematen belarrian”), Pello Lizarralde 2 (“Hemen gauza berri bat esan behar da, ordea; Federicorengandik heredatutako jantziak ongi ematen hasiak ziren Garibaldiri, jostunak neurrira egin izan balizkio bezala”), Alberto Ladron Arana 2 (“Gauza batek bakarrik ez zuen ongi ematen eskema hartan: pistolari haietako batek, errebolberraz tiro egin zidan tipo dotore hark, hain zuzen, espainieraz hitz egin zuen”), Patxi Zubizarreta (“arbiak, leunkariaren usain freskoarekin, ongi ematen dutenak; horrelako sentsazio pizgarri bat ekarriko didan zerbait norbait desio dut bidaia honetan nire bizitzan”), Jon Alonso (“Bestalde, proberbiala zen traje italiarrak oso ongi ematen ziotelakoa, eta haien bilduma ederra zuela, nahiz maliziotsuek esan ez zela bere bizitzan jantzi zituen traje politiko-ekonomikoen bilduma bezain anitza”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eman aditzaren adiera berezia denez, eta horregatik komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi esan
1 ad.-lok. Arrazoi izan. Ongi diozu, egia da, hala da. || (Dagokion osagarriak -(e)la atzizkia hartzen duela). Ongi diozu gauza miragarria dela. Ongi esan duzu Jainko bat bakarra dela.
2 ad.-lok. Egoki adierazi. Ez legoke hori nire ustez ongi esana.

Aztergaia: ongi esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI ESAN A) (Vb.). a) Decir bien, estar en lo cierto. v. ONGI ERRAN. Zuek deitzen nauzue, Majistrua eta Iauna, eta ungi diozue, zeren bainaiz. Lç Io 13, 13 (LE ongi dioze; He ungi erraten duzue, TB ongi erraiten duzue, EvS untsa erraiten düzie, Dv ongi mintzo zarete, Ol ederki diozute, Ker ederto esanda, BiblE arrazoi duzue). Orazio hau Aita gureas landara dela oberena. Ongi diozu. Ber Doc 136v. Ongi diozu, egia da, hala da. Ax 146 (V 96). Ongi diozu gauza miragarria dala. Mg CC 200. Ongi diozu, erakusleai dagote, ez zuri, fedeko gauzeetan xeago ta luzeago kontu ematea. Añ CatAN 27s (CatBurg 20, CatLuz 14, Legaz 18 ongi diozu). Ongi diozu gauzarik txikienetan dala andiena Jaungoikoa. It Dial 25 (Dv ongi; Ur ondo, Ip untsa). Ongi esan duzu Yainko bat bakarra dala. Ir YKBiz 396. Au ere ongi esana. Zait Plat 143. Ongi diozu, lagun maitea, / ez dezu itz egin zakar. Uzt Noiz 26. Ongi diote bai noski, denbora asko bear dala iñoren berri jakiteko. "Bien dicen". Berron Kijote 166. v. tbn. Hm 140 (ungi). Iraz 21. Mb IArg I 94. LE Prog 120. AA I 486. Alz Ram 106. Lek EunD 23. Ldi IL 70. b) (H (V, G)). (Con instr.). Hablar bien (de alguien). Adiskideaz ongi esan zun norbaitek. Or Aitork 84 B) (Uso sust.). a) Acierto (?). Profeten ongi-esanak, aser-esanak eta atelekak ongi artu. Ub 50. b) Elogio, alabanza. Ekusten du dala mukerra, gozakaitza eta besteren ongi-esanak aditu nai ez dituana. AA I 575. Nai duzun guzia esan dezakezu kondaira oni buruz; ez beldur izan zure [...] ongi esanagatik ere iñork sarituko zaitunik. Berron Kijote 18. Zerbait gehiago utzi dutenak bizi garenon ongi naiz gaizki esanek dauzkate bizirik hil ondoan. MEIG VII 67

adib.: ongi 1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Soldadu ongi hezien antzera. Ez legoke hori nire ustez ongi esana. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua. // errepasatu du ad. Berrikusi, berriz ikusi edo aztertu. Errepasa itzazu ongi esan nahi dituzun hitzak bihotzetik mihira igan baino lehen. Errepasatu ditut orain arteko idazkiak.

ongi esan 63: HABE (“Probokatzailea, iradokitzailea, paradoxikoa, kontraesankorra, ironikoa, poetikoa edo dena delakoa izan daiteke, baina, Igerabidek ongi esaten duen moduan, tximistak jota utzi behar zaitu”), Elkar 17 (“Ongi baitio erran zaharrak”), Elhuyar (“Xabier Letek ongi zioenez Izarren hautsa abesti zoragarrian, “gizonen lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea””), Consumer (“Hau beste modu honetara egin beharko nuke, beste hau ez dut ongi esan... Horrela ibiltzen naiz”), Berria 16 (“Luis Martinez Garatek ongi zioen ‘zergatik espainiar edo frantsesentzat euren herriak izan badira, eta guretzat ez?’”), EiTB 8 (“Ongi esana. Utzi usapal hori eta segi beste bat atzematera”), Jakin (“Dagoen ‘ saltsa ’ , zuk ongi diozun bezela, marxismoaren aldetik datorkigu; eta marxismoa, jakiña, komunistek sartzen dute gehienik”), Karmel 5 (“Jaunak ezer berririk esatea nahi badu, Haren Maiestateak emango du edota niri oroimenera ekartzea nahiko du beste batzuetan esan dudana; hauxe ere nahikotzat izango nuke, hain oroimen kaskarra izanik, zoriontsua nintzateke gauza batzuk, ziotenez ongi esanak zirenak, berriro esaten asmatuko banu, galduak balira ere badaezpada”), Argia 7 (“Ulrich Beck soziologo alemaniarrak ongi dioenez arriskuaren gizartean bizi gara”), Erlea (“Bat nator, Lourdes, esan dituzunekin eta nik ere uste dut zaila izango zaiola beste inori Izagirreren tamaina literarioko saio bat plazara ekartzea, zuk ongi esan bezala, hemen herdoila bera ere eder agertzen baita ia, a ze erakustaldia.”), DiarioVasco 4 (“Ea ongi esaten dudan: eskuin eskuko hatz ttikiaren mutturra inurrituta daukat”), Uztarria (“Hauek ere, izenak ongi dioen moduan, jakinekoa da zertan ibiltzen diren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi esan 84: Herria, Berria, Elizen arteko Biblia, Patziku Perurena, Migel Angel Mintegi, Patxi Zubizarreta, Karlos Linazasoro, Gotzon Garate, Joan Mari Irigoien, Ramon Saizarbitoria, Imanol Unzurrunzaga, Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da egitura emankor hau, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi etorri
interj. Etorri berriari harrera ona egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. ongietorri. Ongi etorri guztiok! Ongi etorri eta mila esker gurekin diren guztiei. Ongi etorri zuri, haur eder zoragarria!
ongi hartu
1 ad.-lok. Harrera ona egin. Ik. ondo hartu; onartu. Ongi hartu gaituzte beti; ez dugu sekula mespretxurik sumatu. Familiak izugarri ongi hartu ninduen.
2 ad.-lok. Norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Herritarrek ongi hartu dute erabakia. Erakusketa oso ongi hartu dute, bai kritikak eta baita, hotz bazen ere, jendeak. Ez du txantxa ongi hartu.

Aztergaia: ongi hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI HARTU (AN-gip-5vill, B ap. Gte Erd 142; Dv, H). Tomar a bien, aprobar, aceptar. "Ongi hartzen ditut zure solasak, je reçois bien vos paroles" Dv s.v. har. "Erantzukiak ongi hartzea, prendre bien la repréhension" H (s.v. hartzea). "Ez dit ongi artu (AN-gip), ez zuen ongi artu (AN-5vill, B)" Gte Erd 142 (junto a ontzat artu, untsa hartu, etc., de otras zonas). Zinezko giristinoak ongi hartzen eta ekhartzentu [...] manatzen zaizkon guziak. SP Imit I 25, 7 (Ch hartzen ditu gogo onez, Mst, Ip untsa hartzen). Neke ta gurutzeak Jaunaren izenean ongi artzea ta igarotzea. AA III 291s. Ene aita maitea, hainitz ongi hartzen ditut gaurko zure erranak. Dv Lab 154. Esan nai degu izen ori ongi artua [...] ta maittatua izatea nai degula. Inza Azalp 132. Eskualdunen artean, agindua edo deia ongi artzen dute. FIr 189. Monikak Apezpikuaren debekua ongi artzen du. Or Aitork 127. Esker onezko hitzño bat bederen erran nuela ehortzetan [...], bakar batzuek ongi hartu ere zutena naski. Larre ArtzainE 316. [Erakusketa] oso ongi hartu dute, bai kritikak eta baita, hotz bazen ere, jendeak. MEIG I 68. v. tbn. Ub 50. Dh 89. Jnn SBi 87. Ir YKBiz 153. Lazkao-Txiki in Mattin 152 (Ref. a personas). Recibir bien, tratar bien, acoger bien. "Tratar bien o mal a alguno, ongi edo gaizki norbait artu" Lar. Batzutan ongi hartu eta errekaitatu nahi eta behar gendukeien arrotza heldu zaiku etxera. SP Phil 276 (He 276 ongi tratatu). Ongi arzen du eriak hitz onak dituen adiskid-ekuslea. Mb IArg I 187. Zerurako autuen irugarren marka da etsairik andienak [...] ongi artzea. AA III 290s. Nere bekhatuen hesturak izitzen nau, bainan zuk ongi hartuko nauzulako jakinak bihotzeztatzen. Dv LEd 79s. Ongi artu zuan Erroman Franzisko Aita santu Inozenzio irugarrenak. Bv AsL 104. Mintzatutzen badaki, / ongi ninduen artu, / biyotza faltso bañan / mingañaz maitatu. Auspoa 97, 117. Nere Aitaren izenean etorri naiz eta ez nauzue ongi artzen. Ir YKBiz 109. Dionisiok eta Platonek etzuten elkar ongi artu. Zait Plat 18. Ene lankidek ere ongi hartzen naute, / ordainetan bihotz hau berena daukate. Xa Odol 318. Artzainek bisitatzaileak ongi hartzen dituzte. Lf in Casve SGrazi 14. Zaldun ibiltari guziak [...], ongi artzen zituala aienganako bere griña beroagatik. Berron Kijote 50. Aitonak geienean ongi artzen ginduzen. Zendoia 37. Jaun erretorak arras ongi hartu ginituen. Larre ArtzainE 140. v. tbn. Jnn SBi 82. Barb Leg 136. Or Aitork 167. NEtx LBB 94. Ungi: Gç 214.

adib.: agian 1 adb. Beharbada, apika. Agian ongi hartuko nauzulako ustean. Agian hilko da, baina agian ez. Hiruretan Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena. // bihurgune 1 iz. Bidea norabidez aldatzen den lekua. Eta hara non, bidea hasten zaigun itzulika, sigi-sagaka, bihurgunea bihurgunearen ondotik. Beribil batean zihoala, bihurgune bat ez ongi harturik, amildegian behera joan da. Zaldizkoak lasterka bihurgune batean itzali ziren.// kritika 3 iz. Kritikarien multzoa, kritikariak. Bai kritikak eta bai jendeak oso ongi hartu duten antzerkia.

ongi hartu 179: Aizu 5 (“Adibidez, Andoni Egañak oso ongi hartu zuen hasieratik. Beste batzuek ongi hartu dutela ere badakigu”), Consumer 12 (“Ongi hartu arnasa sudurretik”), Berria 58 (“Matalas edo Ibañeta antzerkiak biziki engaiatuak ziren, baina jendeak biziki ongi hartu zituen: Hizkuntz erraza zuen”), Karmel 4 (“Hemendik joan zirenak herriaren aldetik ongi hartuak izan ziren eta eskari ugari izaten zituzten beste eliza batzuetatik predikuak egitera joateko”), Argia 14 (“Egia esan oso ongi hartu zuten proposamena eta bikain tratatu gintuzten”), DiarioVasco 7 (“Izan ere, 1930eko urriaren 1ean iritsi ziren moja Mertzedariak Oiartzunera eta «beti oso ongi hartuak eta oso gustura» sentitu direla adierazi zuten Begoña eta Felisa moja mertzedariek, Anton Mendizabalek egindako eskultura jasotzeko momentuan”), Berria 24 (“AEBek Kubaren normalizazioaren aldeko aldaketak egiten baditu, ongi hartuko ditugu, baina AEBen jarrerak ezin ditu baldintzatu ezinbestean egin behar ditugun aldaketak”), Elkar 27 (“Don Marianok ere ongi hartzen zituen zure bisita haiek, biziki estimatzen baitzintuen”), Deia (“PP bakarrik falta izan da, eta ez egoteaz gainera Espainiako barne ministroaren ahotik entzun dugu, Espainiako gobernuak ez duela onartzen talde hori, ez dituztela ongi hartuko Espainian”), Elhuyar 2 (“Carolinek ez zuen oso ongi hartu aldaketa”), EiTB 18 (“Ez! Eta hori da okerrena! Ongi hartu duela, ongiegi... ni batere inporta ez banintzaio bezala!”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi hartu 159: Herria (“Geroztik jakin dugu lau partidu politikok ongi hartu dutela hori”), Berria (“Kraussekin harreman gorabeheratsua izan zuen; askotan geratu zen aulkian, eta ez zuen batere ongi hartu partidak eserita ikusi behar izatea”), Elizen arteko Biblia (“Galaadeko Bartzilairen semeak, aldiz, har itzazu ongi eta jar daitezela zure mahaian, ni ere ongi hartu baininduten haiek, zure anaia Absalomengandik ihesi nenbilen garai hartan”), Aingeru Epaltza (“Abuztuko astelehen goiz horretan, ordea, dena ongi hartzen zuen anaiak”), Aitor Arana (“Hamasei urte beteak nituen eta urte osoa neraman ongi hartua izan eta larrujotze on bat gozatzeko irrikitan”), Joan Mari Irigoien (“Eta, hala, ibaian aitzina eta aitzina gindoazen, uste baino hobeki, zeren eta, ordu arte aditu genuen hainbat iritziren kontra, ibaiaren ertzetan aurkitu genituen indiarrek, oro har, ongi hartu baikintuzten”), Ramon Saizarbitoria (“Aukera ausartegia izan zitekeen eta, dudarik gabe, arriskutsuagoa; hori bai, menturaz etxera deitzea ongi hartzen bazuen, behin betiko frogatuko zidan lagun harremana genuela”), Patxi Zubizarreta (“Ongi hartu gogoan eta, Hamida, ordea, ahantz ezazu”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi hazi
adj. Pertsonez mintzatuz, gizalegez jokatzen duena. Seme-alaba eder eta ongi haziak zituen. Gizon ongi hazia.

Aztergaia: ongi hazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI HAZI (Sólo incluimos los ejs. con valor adj.). a) Bien criado. Khirats gaixtoz bethe gorputz ungi hazia. EZ Man I 46. Abere ongi haziak ematen du ongarri hainitz. Dv Lab 130. b) Bien educado. Bigarren beldurra da seme ongi aziak izan oi duena. Oek egiten ditue asko gauza aitari aserratu dakion beldurrez. AA I 612. Yainkoak gizon ongi-azi guzien biotzetan norbere izkerarenganako maitetasun gori bat itsatsi dulako. Ldi IL 137. Izen gaizto deabruzko ori ongi-azien ezaugarri zeukaten. "Urbanitatis". Or Aitork 57. Seme-alaba eder eta ongi aziak zituen. Zait Plat 82. Erraldoi-belaunekoak danak arroak eta zakar-ipurdiak izanagatik, bera ongi azia ta itz-leuna bait-zan. "Bien criado". Berron Kijote 35

adib.: atsegindu da/du ad. Atsegin hartu; atsegin eman. Umeak ongi hazten dituzten gurasoak atseginduko dira beren semeekin eta alabekin

ongi-hazi 1, Elkar (“Musika-tresna atera zuen handik, ezker eskuaz heldulekutik arretaz harturik, goi mailako emakume dotore ongi-haziek urre harizko loreak brodatuak dituzten sudurzapi zetazkoak hartzen zituzten bezala”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi-hazi 6: Joan Mari Irigoien (“Aita Bartolomek familia oneko gizon ongi-hazia eta ongi-hezia zirudien”), Patxi Ezkiaga 2 (“Oparo goraipatzen zuen Morgante erraldoia; izan ere, erraldoi belaunekoak denak harroak eta zakar-ipurdiak izanagatik, bera ongi hazia eta hitz leuna baitzen”), Josu Zabaleta (“Barregarria benetan! Zentzurik ba al du, izan ere - "haren ondoren" - neskatxa modutsu, ongi hazi eta onbideko bat bezala, bere "osasun moral sendo bat" izateko asmoen arabera, portatzeko eskatzeak?”), Gotzon Garate (“Gizon oso ongi hazia zara”), Felipe Juaristi (“Musika-tresna atera zuen handik, ezker eskuaz heldulekutik arretaz harturik, goi mailako emakume dotore ongi-haziek urre harizko loreak brodatuak dituzten sudurzapi zetazkoak hartzen zituzten bezala”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da orain, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea adiera adjektibalean, ondo hazi bezala, eta “ume ongi hazia” moduko adibideren batekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi ikasi
1 adj. Ikasia, eskola edo kultura duena. Behartsuek ez ezik, jende ongi ikasiak ere alde egiten du Indiatik.
2 adj. Ongi hazia.

Aztergaia: ongi ikasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI-IKASI. Instruido. O dotor ungi ikhasia. EZ Noel 151. Presuna ungi ikhasiak eta argituak. Ch III 7, 3 (Mst zerbait dakienak, Ol atindunei). --Ori ez da artzaia --apaizak-- ongi-ikasi zuur-ezia baizik, gorde bedi bitxi edergaillu legez. "Cortesano". Berron Kijote 83. "Burhasoak nolakoak diren ageri da ume ongi edo gaitzki ikhasietarik" H (s.v. ikhasia).

adib: ernai1 2 adj. Atzarria. Ernaia, bizia, jendeari agintzen ongi ikasia. Neurtitz honetan silaba luzeak eta laburrak ez dira berdinak, belarri ernai batentzat. Ernaiak ziren Joanesen belarriak.

ongi ikasi 4: Elkar (“Bortxatzailearen lagunak ate ondoan geratu ziren zaintza lanak egiten -horretan ongi ikasiak izaki-, Nada berekin hartu eta amaren garrasiek erakartzen zuten aldera jo zezan galaraziz, besteak alargun gaztearekikoak egiten zituen bitartean”), Berria 3 (“Edonola ere, hezitzaile itzela izan behar du naturaltasunik gabeko reality -etan xaloena den saioko Cesar horrek, edo, bestela, ongi ikasitako zakurrak”, “Pertsonaia berezia zen, aldi berean salbaia eta ongi ikasia, koinata planttako airerik ez zeukan arren, atera berri den eta saritua izan zenetan eskainiriko mintzaldiak biltzen dituen Meine preise obran agertzen zaigunez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi(-)ikasi 7: Joan Mari Irigoien (“Ongi jotzen zuen, ongi kantatzen eta, apal jantzia zihoan arren, ongi-hezia eta ongi-ikasia zela igar zitekeen, bere manerengatik eta jendearen aitzinean egoiteko moduagatik”), Patxi Ezkiaga (“Hori ez da artzaina - apaizak -, ongi-ikasi zuhur-hezia baizik; gorde bedi bitxi edergailu legez”), Ramuntxo Etxeberri (“"Zer mutiko xintxoa! " "Ongi ikasia! " "Eskuaraz poliki ari da! " "Ez da gaurko gazte mokordo horietarikoa! " "Zer pare ederra!”), Felipe Juaristi (“Baina Alexis bere biziaren eske joan zitzaienean, ez zuten hartu beren etxeetan, kanpoan zirela esan zioten zerbitzari ongi ikasiek”), Gotzon Garate (“Behartsuek ez ezik, jende ongi ikasiak ere alde egiten du Indiatik”), Itxaro Borda (“Eva polita eta ongi ikasia zen”), Aingeru Epaltza (“Ikasle ongi ikasien gisara, inoren agindurik gabe barreiatu dira nor bere alde, harri eta txaraka xumeek ematen duten babes xuhurrera”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da orain, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea adiera adjektibalean, ondo hazi/ongi hazi bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi izan
interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ondo izan; izan ongi. Eskatutakoa onartuko duzuelakoan, ongi izan. Ongi izan, eta mila esker!

Aztergaia: ongi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI IZAN a) (Con aux. intrans. bipersonal). Parecer bien, gustar, agradar. Israel hari gehien / ungi zaion jendea. EZ Eliç 193. Eztuelarik arren ahala ungi zaionaren egiteko. Ch III 55, 2 (SP on zaion, Mst hun zaitzon, Ip unhetsi, Ol onetsi, Pi ontzat emon, Leon ontsa zaion). Hagitz litzaiket ongi kostuma hori ekhar baledi gure artera. He Phil 409 (SP 405 on neritzake). Ungi balin bazaitzu ofrenda diozozu holokausta bat Jainkoari. Lg I 224. Yauna nausi da, behar duzu erran, nitaz egin dezala ungi zaioena. Mih 102. Bizi zaite alde guziz Jainkoari ongi zaion bezala. Dh 213. Ongi zautzu hori, zuzen zautzu, jaun medikua? HU Zez 108. Maria Balentinak egin guziak ongi zaizkitzula... Barb Leg 68. Diosesako artzainari ongi zitzaiola bai ene lan bikoitza. Larre ArtzainE 307 b) (Sust.). Bienestar. Behin zinetan sartu bazine Iesusen bihotzean barrena eta guti bat dastatu bazendu haren amudiotik, etzenduke gero ansiarik zure ongi edo gaizki izanaz. SP Imit II 1, 6 (Mst, Ip untsa edo gaizki izatiaz) c) + IZAN ONGI. (Fórmula de despedida). Que (te, os, le...) vaya bien. v. ONGI HELDU. Lohikeriatik, zeinetarik zuen buruak zainduz ontsa eginen baituzue. Izan ongi. Dv Act 15, 29 (TB izan ongi; Lç ungi duzuela, He ungi daizuela, Ol agur, Ker onik izan, BiblE ondo izan). Egun on eta izan ongi ni berriz etorri arte. HU Zez 72. Gero, oi dana, agur bein ta berriz, esku-emate luzea ta berreun aotako "izan ongi...". A Ardi 73s. Ongi izan... Lizardi. Or BM 12. Agur, Piarres, eta izan ongi eskualde oietan barrena. Etxde JJ 65. Besterik gabe, onik gorde zaitzala Jainkoak eta ez nazala ni aaztu-ta utzi. Ongi izan. "Vale". Berron Kijote 22 Izan dakizuntzat ongi eta bizi zaiten hainitz denbora lurraren gainean. TB Eph 6, 3 (Lç ungi hel dakianzat, He ungi hel dakizuntzat, Dv izan dezazun zorion, Ol ondo ibili, Ker, BiblE zoriontsu izan zaitezen). Izan bedi onki eta emonbezkabei ene goraintziak nitaz aipatan dabein guziuer. Mdg 126

def.: galarazi 3 dio ad. (nor osagarririk gabe). Eragotzi, norbaiten lasaitasuna edo ongi izatea asaldatu. // adib.: ez adiorik Adkor. Adioa adierazteko esapidea. Gure artean ongi zinena apartatu zara fite, ez adiorik, lagun maitea, eta beraz ikusi arte! // alafede interj. Esaten dena indartzeko erabiltzen den hitza. Ez zekiat, alafede, zertaz ari haizen. Haren gauzak ongi direla, alafede.

ongi izan 353: Karmel 5, Consumer 12, Berria 50, Argia 33, DiarioVasco 6, Elkar 110, Deia 2, Elhuyar, EiTB 128, UEU, Euskaltzaindia 2, Jakin 5, Erlea 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi izan 434: Berria, Herria, Joan Mari Irigoien, Elizen arteko Biblia; Fernando Rey, Agustin Otsoa, Oskar Arana, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Juan Garzia, Xabi Paya, Xabier Montoia, Asisko Frantzizko, Ramuntxo Etxeberri…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur oso erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi jaioa egon
ad.-lok. Zerbaitetatik ondorio onik espero ezin daitekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Itsua badabil itsumutil, ongi jaioak gaude.
ongi joan
interj. Alde egitera doana agurtzeko erabiltzen den gizalegezko esapidea. Dena den, ongi joan, abiatu berri denari; eta ongi etorri, ailegatzear dagoenari. Ongi joan, seme!

Aztergaia: ongi joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGI JOAN a) (Con aux. intrans. bipersonal). Ir bien. Fidantzia izan zuen bitartean, ongi ioan zeikan. Ax 132 (V 87). Zeren hain zaren alegera ongi doatzunean. SP Imit IV 7, 2 (Ch ungi doazkitzunean, Mst egitekuak untsa duatzanian, Ip gaizak zure gogara doatzanian, Ol egoalean, Pi zorionekoetan, Leon atseginetan). Harmetako eginbidetan hain ongi zihoakona. ES 177. Gehienei ongi dohazkoten zenbait phondu premiatsu. Dh 46. Ongi zoakon afera / libertitzen zen gogara. Gy 23. Amerikan ongi ibilli eta ongi joan zait, baña itxasoan gaizki. Apaol 110. Errotaria izandu bazen ere, nola ezpaizijoakion ongi, auzoetan lana eginta irabazi zuen. Goñi 23. Convenir. Dutey-Harispe denek maite dutenari, / ungi dohako arras loratu izena. Hb Esk 75s. Izen hori guziz ongi dohako Jainko gizon eginari. Jnn SBi 14. Hura bezalako bekhatoros bati, etzohakola ongi Jesusen haurride berezien arthatzea. Ib. 92. Douglas-izaia [...]. Karaitz-lurrik ez dijoakio ongi, sakon eta ibarretan oso irabazkorra da. Munita 84. Gero ardo pixka bat ongi dijoakigu. Zendoia 184. (Con aux. intrans. unipersonal). Zure egitekoetan ongi joateko. Brtc 236. Gauzak oker dijoazenean, susmo ta salaketak ere, ugaltzen asten dira. Ala ere, nere aldetik ongi noa. NEtx LBB 83. Egia da ni yokalarie naizela, bañan suertez geienetan irabazten dut eta ongi noaie. Izeta DirG 104 b) Parecer bien, agradar. Ezagun zuen etzitzaiola ongi goan Mainkerraren erantzuna. Izeta DirG 23. Etzitzaioten nonbait ongi joan gazte mukuzu bat heien artean sartzea. Xa Odol 37 c) (Con sociativo). Parecerse. Nere alaba Kattalin / bere ameka urthekin / ongi doha amarekin. / Begiak ditu, amak bezala, / zeru-zola bezain urdin. Elzb Po 197 d) (Fórmula de despedida). --Bigar arte ba, Simon. --Ongi bijoaz. Apaol 91

def. onaldi iz. Gauzak ongi doazen aldia, gertaera onak jazotzen diren aldia. Onaldian eta gaitzaldian, osasunean eta gaixotasunean. Norbait onaldian denean, nahigabetu egiten dira etsaiak.

ongi joan 285: HABE 2 (“Juan Luis Zabala Pipi izan zen nire bikotekidea, eta arras ongi joan zen”), Aizu 4 (“Jatetxeko bezeroari iraganean bere familiari egindako barrabaskeriak ordainarazi nahi dizkion zerbitzaria; errepidean izandako xextra bortizki konponduko duten gidariak; uste bezain ongi joango ez den ezkontza...”), Consumer 8 (“Ama izan diren emakumeek eta erditzearen esperientzia bizitzeko prestatzen ari direnek dena ongi joan dadila nahi izaten dute, haurra ongi etor dadila eta eurek ere ongi erantzun dezatela”), Berria 113 (“Ekonomia ongi badoa, Kataluniak ez du dirurik galduko, baina atzeratze ekonomiko garaia etorri denez...”), Karmel 2 (“Berorrek antxumetxo ugari dituela esaten didate, aurten oso ongi joan zaizkiola gauzak; horrek poztu nau, bada, hainbeste gaixotasunez, berorrek bere buruari egin ohi dion baino adiguri gehiago behar du”), Argia 36 (“Lanpostu hobe bat proposatu eta lankide jasangaitz hori begi-bistatik galtzetik hasita, eremu profesionalean dena ongi joango zaizu”), DiarioVasco 16 (“Dena ongi joan zen eta Segura Kirol Elkarteko ordezkariek eskerrak eman nahi dizkie mendi martxa aurrera eramateko laguntza eman zuten guztiei”), Elkar 38 (“Espero dut dena ongi joatea. Pazientzia behar dugu“), Deia 2 (“Beti saiatu naiz gauza berriak egiten, baina baliteke ongi joaten zaizunean, errepikatzeko joera izatea”), EiTB 44 (“Bertako ordezkariek, antzinako jokoen bertsio berriak aurkeztu dituzte eta ongi joan zaie”), Laneki 4 (“Bistakoa da esperientzia funtsezkoa izango dela, baina badira planifikatzeari eta gauzatzeari buruz jakin beharreko gai batzuk, elkarrizketa ongi joan dadin”), Nafarroako parlamentua (“Parlamentuko lehendakariak Legebiltzarraren ordezkaritza dauka, lanak koordinatzen ditu, ongi doazela segurtatzen, eztabaidak zuzentzen eta horietako ordena gordetzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongi joan 184: Berria, Herria, Elizen arteko Biblia, Josu Zabaleta, Agustin Otsoa, Ramuntxo Etxeberri, Anton Garikano, Migel Angel Mintegi, Ramon Saizarbitoria, Karlos Zabala, Joan Mari Irigoien, Juan Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur oso erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongi-egin
iz. Moralaren aldetik zuzena den egitea. Mila esker, zuen ongi-egin guztiengatik.

Aztergaia: ongi-egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ongi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mila esker, zuen ongi-egin guztiengatik.

ongi-esan
1 iz. Laudorioa; hitz onak. Ik. ondo-esan. Ikusten du dela mukerra, gozakaitza eta besteren ongi-esanak aditu nahi ez dituena.
2 iz. Ongi esan den gauza. Gaizki-esanak barkatu eta ongi-esanak ongi hartu.
ongietorri
iz. Norbait etortzean hartzen den poza adierazteko egiten den agurra. Ik. ongi etorri. Ongietorria egin zioten herriko plazan. Ongietorria merezi du. Ongietorria zor diogu.
Azpisarrerak

Aztergaia: ongietorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) izen-banaketan ("Artista internazionalei ongi etorria eskaini diete" gisako perpausetan) 96 aldiz azaldu da: ongi et(h)orri (38): B 1 (AB AmaE), G 20 (GavS, Echag, AA I, JanEd I, Bv AsL, Apaol, Lab EEguna, And AUzta, JAIraz Bizia, NEtx Nola), IE 11 (Ax, SP Phil, ES, Gy, Dv Lab, Ardoy SFran, Izeta DirG) eta EB 6 (MEIG, Arti Tobera); ongi-et(h)orri (35):B 1 (SM Zirik), G 22 (Mb IArg I, Aran SIgn, Bv AsL, Lard, Arr GB, Urruz Urz, Tx B II, Ag G, Alz Ram, Lek EunD, MAtx Gazt, Anab Poli, Etxde JJ, NEtx LBB), IE 11 (Jnn SBi, Barb Leg, JE Bur, Ardoy SFran, Zerb Azk) eta EB 1 (MIH); ongietorri (eta ongitorri) (23):B 1 (Ag AL), G 22 (Mb IArg I, AA I, Izt C, Arr May, Arr GB, Lard, SMitx Aranz, A Ardi, Ag G); b) predikatibo-banaketan ("Ez zarete ongi etorriak" gisako perpausetan) 96 aldiz azaldu da: ongi et(h)orri (79): B 6 (Balad, BEnb NereA), G 46 (Cb Eg III, Mb IArg I, Lar DT, GavS, Echag, Bv AsL, Arr GB, Sor Gabon, Sor AuOst, EA OlBe, Jaukol Biozk, Ldi UO, A Ardi, Ag G, Iraola, Ldi IL, Or Mi, Urruz Zer, Alz Ram, Lab EEguna, Basarri, Uzt BZO, Uzt Noiz, Uzt LEG I, Txill Let, NEtx Antz), IE 26 (Ax, SP Imit, SP Phil, Bordel, Laph, Dv Lab, HU Zez, HU Aurp, Izeta DirG, Mde Pr, Xa Odol) eta EB 1 (MIH); ongi-et(h)orri (14):B 1 (AB AmaE), G 4 (Arr GB, Or Eus, Ldi IL), IEan 8 (Gy, Zby, HU Aurp, Ox, Iratz, Etcham, JE Ber, Zerb Azk) eta EBan 1 (Mde HaurB); ongietorri (eta ongitorri) (3):G 2 (SMitx Aranz, Ag G), IE 1(Volt); c) ongi etorri egin esapideak 9 agerraldi ditu: ongi et(h)orri egin : G 1 (Or Mi), IE 4 (Zby, Barb Sup, Ardoy SFran, Xa Odol); ongi-etorri egin : G 3 (Mb IArg I, Or Aitork, Munita), IE 1 (Ardoy SFran).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) izen-banaketan 57 aldiz azaldu da: ongi et(h)orri (20):G 2 (Txindoki, I. Linazasoro), IE 2 (Euskaltzaleen biltzarra, Otoizlari), EB 7 (E. Garmendia, X. Arbelbide, J. Etxaide, B. Atxaga, M. Landa, D. Urbistondo, K. Alkorta), EgAs 9 (Herria, Eguna, J. Haritschelhar, Iratiko artzaina, Aizu!); ongi-etorri (20): B 1 (J. Garmendia), G 11 (J. Karraskedo, R. Intzigarai, P. Iztueta, A. Labayen, J. Gaztañaga, S. Arambarri, I. Alkain, N. Etxaniz), IE 1 (Otoizlari), EB 2 (J. A. Arrieta, J. Hiriart-Urruty), EgAs 5 (I. Ormaetxebarria, Eskualduna, Jaizkibel, J. Gaztañaga, Herria); ongietorri (17): B 2 (E. Bengoa, M. Juaristi), G 1 (T. Iakakortaxarena), EB 7 (J. Intxausti, I. M. de Lezea, X. Galarreta, Amazonetako indioak, T. Elorza), EgAs 7 (Deia, A. Zelaieta, R. Iraola, Eguna, Herriz Herri); b) predikatibo-banaketan 10 aldiz azaldu da: ongi etorri :EB 3 (Elhuyar, G. Muro, M. Legasse), EgAs 3 (Herria, A. Irigarai); ongi-etorri :EB 1 (II Euskal Mundu-Biltzarra), EgAs 1 (Herria); ongietorri :EB 2 (J.A. Azpiroz, J. Azurmendi); c) ongi etorri egin esapideak 20 agerraldi ditu: ongi etorri egin : G 1 (A. Labayen), IE 3 (Ene populua, entzun), EB 3 (T. Peillen, J. Hiriart-Urruty), EgAs 5 (Herria, Herriz Herri, X. Mendiguren Bereziartu); ongi-etorri egin :IE 1 (Iratzeder), EB 4 (M. Etchehandi, Itun berria. Elizen arteko biblia); ongietorri egin :EB 3 (A. Abate, S. Garmendia, M. Ugalde).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongi etorri egin :DFrec 2; ongi etorri s.u ongi : LurE; ongi etorri [iz]:DFrec 18, HiztEn, Euskalterm; ongi etorri [pred.]: DFrec 12, HiztEn, Euskalterm; ongi etorri :AB38 3; ongi-etorri egin :DFrec 3, AB50 1; ongi-etorri [iz]: DFrec 9; ongi-etorri [pred.]: DFrec 6; ongi-etorri :AB38 3, AB50 4; ongietorri [iz.]: DFrec 9, Euskalterm 2; ongietorri :AB50 20.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. E'Arauak, 33.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ongietorri egin .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "ongi etorri nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

ongietorri egin
ad.-lok. Ipar. Beilariei ongietorri egiteko. Euskaldunak beti ongietorri egin dio arrotzari.

Aztergaia: ongietorri egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:026 2003-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ongi etorri egin AS.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ongi(-)et(h)orri egin (eta ongietorri egin) 26: Herr 1944-1999 arteko 6 (adib.: "Ongi ethorri egin deetegu", "Andere-gai xarmant bati egin diote ongi-ethorri"), NEtx ("Txakurrak alkarri "ongi-etorri" egin diote"), Lab ("Eldu berriari ongi etorri egitera"), Ene populua, entzun 3 (adib.: "Jesusi ongi etorri egin behar baituzu"), Pelota ("Ongi etorri egiterako, bere gainean zonbait hitz"), Hiriart-U ("Aita Saindu hunek ere ongi etorri egin diote, behin baino gehiagotan, beste Elizetako apezpiku edo artzain-buruzagieri"), Peillen 2 (adib.: "Presta, beraz, haiei Ongi Etorri egiteko"), SGarm Heriotza ("Gotzaiari ongietorri egitera joateko"), Bibl-16 3 (adib.: "Fede ahulekoari ongi-etorri egin"), IBe ("Jendeak ongi-etorri egin zien"), Iratz ("Kanpotarrari ongi-etorri egiteko"), X. Mendiguren B. ("Ongi etorri egin samurtasuna eta fideltasunari"), HerrizH 1988 ("Seme koxkor bati egin diote ongi etorri"), Ugalde ("Exekutiboak dirudite beste exekutibo bati ongietorri egiten"), J.A. Arrieta ("Zistertarren ohitura ederrenetarik izan da beti, non-nahiri [sic] ongi-etorri egitea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongi-etorri egin : DFrec 2 (Hiriart-U: "Girixtinoek orai diote ongi-etorri egin nahi", "Ongi-etorri eginen dakogu"); eta ongi etorri egin 1, Amaia: "Egin zion ongi etorri"), AB50 1, LurE (adib. gisa: ongi etorri egin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ongi etorri egin : EuskHizt (adib. gisa: Ipar.), EskolaHE (adib. gisa), Lh DBF (ongiethorri egin: faire bon accueil), PMuj DVC (ongi-etorri egin [esan] dio: le ha dado la bienvenida) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ongietorri sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

beilariei ongietorri egiteko.

ongile
1 iz. Ongia egiten duen pertsona; pertsona edo erakunde bati bere ondasunen bitartez laguntzen dion pertsona. Gure Aita, egile eta ongile maitea. Nire ongile handi Maria Mikela Iriarte, goian bego. Fraideen ongile handia izan zelako.
2 adj. Ongia egiten duena. Herritar aberats eta ongilea. Jaunaren esku ongileak egin dizkigun mesedeak. Elkartasun ongilea eta mesedegilea.

Aztergaia: ongile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

ongin
iz. Batez ere bizk. g. er. Ongilea.

Aztergaia: ongin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. g.er. 'ongilea'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gin/-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Bizk. eta ongileren parekoa.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): adiera argitzeko 'ongilea' ezarriko da.

onginahi
iz. Besteenganako nahi edo borondate ona. Lagun hurkoarekiko karitatea eta onginahia. Hil da Jesus, guri zigun onginahi eta amodio gehiegiz.

Aztergaia: onginahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: onginahiz .

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

onginahiz
adb. Borondate onez, bestearen ona nahiz. Ez zuen leunkeriarik gura izaten, gorroto zituen onginahiz egiten genizkion gozokeriak.
Loturak

Aztergaia: onginahiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan onginahiez azpisarrerakoak: a) adlag. 2: Garit Usand ("Baserritar talde bat menditik jetxirik urreratzen zaio Maritxuri ta diote onginaiz: "Atoz gurekin, Maritxu""), Or Aitork ("Beraz, Nerbidi, gure lagun goxo ta mana, ez zan sari-zun ara ioan [...], baizik eta onginaiez, gure eskabidea aintzat artuz"); b) x-ren o. 3: Mb IArg ("Beren onerako ta ongi-naiez Jesusek esaten ziena"), Arr GB ("Arzazute bada liburu au zuen onginaiz eskañtzen dizutedan eskuerakutsi bat bezela"), MEIG ("Liburu eder hau aldez aurretik, egilearen onginahiez, ezagutzen genuenok pixkaren bat berandetsirik geunden noiz ikusiko plazaren erdian"); c) x-ri o. 2: Mb IArg ("Bere gurutzean guri ongi naiez illa gelditu arte guzian, bizitu zen besteen erako gizon bat zirudiela"), AA ("Adoratu bear degu, guri ongi naiez gau ta egun sakramentu orretan dagoana"); d) Ldi IL ("Elkar-onginaiez, ta batez ere euskerarenganako maitetasunez, ase ditezke guztion egarriak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

onginahiz (eta aldaerak): a) adlag. 3: A. Erkizia ("Zin-zinetan eta ongi nahiez ari zineten biek, baina bakoitza bere munduan, eta ez zenuten elkar topatzen bizitzan"), X. Mendiguren B. ("Oraingoz, ez dut nahi inork gehiago estutzerik, baldin erregu egin baniezazu onginahiz"), Ileta-elizk ("Bainan itxaron, itxaron dezakegu Jaunak ez dizkiola kontuan artu aren egite txarrak, aldiz, onginaiez begira dituela aren egite guztiak eta bakoitza"); b) x-ren o. 2: IBk (Heb 2,9: "[Jesusek] Jaungoikoaren onginahiz, guztien onerako hartu zuen heriotzea"), Irakurgaiak 1982 (Ef 1,9: "[Jainkoak] bere naiaren misterioa ezaguterazi digu, bere onginaiez erabakita zeukana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

onginaiez : DFrec 1 (Orduen Liturgia) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

onginaiz : DRA (adib. gisa: ire ongi naiez niabilek), PMuj DVC (1 benévolamente, bondadosamente; 2 bienintencionadamente; 3 apreciadamente, con aprecio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

onginahi sarrerari dagokion azpisarrera.

onginahizko
adj. Gizonak badu lagun hurkoarenganako onginahizko joera bat.
Loturak
ongintza
iz. Behartsuei laguntzea; bereziki, behartsuei ematen zaien laguntza publikoa. Ongintza soileko elkarte bat antolatu zen, etsita zeudenak babesteko.

Aztergaia: ongintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

berria da, egokia, premia bati erantzuten diona (es benéfico adierazteko erabilia, adib.)

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

ongirako
1 adj. Ongira zuzendua dena. Ongirako gogoa.
2 adb. Onerako.
Loturak

Aztergaia: ongirako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ONGIRAKO (Dv), ONGIRATEKO. a) Hacia el bien. "Ongirako ixuria, l'inclination vers le bien" Dv. Ongirako herabetasuna. He (ap. Dv). Natura korrunpituaren indarrak bethi borthizten-baitu gaizkirako usantza eta bethi flakatzen ungirakoa. He Gudu 87. Ungirako xedetan ikustean gaitzak, / ez gorde argitzeko behar diren hitzak. Hb Esk 210. Mintzatzea haizu eta egoki denean, ongirateko gauzez solas egizu. Dv Imit 18 (ap. A). [Berthutea] da gure arimaren molde bat, naturalezaz goragokoa, ongirako gogoa eta errextasuna emaiten daizkuna. CatJauf 91s. Heien sineskerien arabera, jainkoek indar gaitza handiak bazituzten, bai ongirako, bai gaizkirako. Lf in CEEN 1973, 128. b) Para bien. Mundu huntan ikusten / dugula holako, / gaizkirako bezala / berdin ongirako, / aise aitor nezake, / bizia lekuko. Etcham 63

ongirako 4: Berria (“Lotsatuta eta minduta sentitzen gara, «guztion ongirako» den tren azkarraren obrak gure gizatasunari errespetua galdu baitio, baserrira zetorren ur iturria moztu, eta tratu txarra emanez”), Elkar 2 (“Baina bertute moralen gabezia adimen-dohain handiagoen bidez hain zaila denez betetzen, horrelako pertsonenak bezalako esku arriskutsuetan kargu ofizialak ez direla inoiz utzi behar pentsatzen dute; eta behintzat, asmo onarekin ezjakintasunez eginiko hutsegiteek ez dutela inoiz guztion ongirako hain ondorio txarrik izango, nola baitute, gaiztakeriarako joera izanik, bere txarkeria antolatu, ugaldu eta defendatzeko abilezia handia duenaren ekintzek”), Jakin (“Halako jarduera noblean dena razionala da, dena ongi dago eta ongirako da, gudurik krudelenak eta triskantzarik odoltsuenak, krimenak, erailketa edo zapalketarik doilorrenak, azkenaren finean denak helburu altu hartarako balio baitu, gizon-emakumeoi halakorik iruditzen ez bazaigu ere”); ez dugu aurkitu ongirateko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ongirako 4: Berria (“Erabakia erabat okerra da, guztien ongirako kaltegarria”), Herria (“Biak kristauak ziren baina zioten itxuraz bertzalde ainitz berdintasun izanez mahometanoekin, ongirako elgarrekin sartu behar dugula”), Alberto Ladron Arana (“Izan ere, indar hutsa zen Lantza, indar itzela, ongirako zein gaizkirako erabil zitekeen energia”), Piarres Aintziart (“Ongirako edo gaitzerako”); ez dugu aurkitu ongirateko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, onerako bezala, eta bi adiera bereiztea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ongi sarreran.

ongitasun
iz. g. er. Ongizatea. Bai goitik irakatsiriko Legeak eta bai lege naturalak ororen ongitasunari begiratzen diote, eta ez bana-banako kasuei.

Aztergaia: ongitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ongitasun 8: X. Kintana ("egintzaren eta ongitasun sozialaren palanka biok ezin konbina daitezke"); J. Arzubiaga ("Bizitzaren kalitatea jasotzea — hau da, ongitasun eta osasun hobea lortzea"); Bizizaletasunaren alde ("dagokigun aurrerapenak, askatasun, maitasun, osasun, ongitasun, bake eta bizitzearen aldekoa izan behar du"); Plangintza 1985 ("Osasun eta Ongitasun Sozial saila"); M. Gartzia ("gizakia eta bere ingurunea aldatzeko tresna dugu; ongitasun fisikopsikikoen sorburu berez"); J.C. Alonso ("herri menperatu bati ongitasun materialaren eskaintza"); Hemen 1988 ("herri honetan ongitasuna, progresoa eta gizakien lasaitasuna bilatzeko ordua"); P. Xarritton ("Lege-gorputz hau Vitoriak "mundu guztiko... ongitasunaren" botereak promulgaturiko manamendu-multzo deitzen zuena zela esan zitekeen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ongitasun : DFrec 1, AB38 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ongitasun : HiruMila (ikus ongizate) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ongizatea.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper