49470 emaitza bilaketarentzat - [1251 - 1300] bistaratzen.

ahulxko
adj./adb. adkor. Ahula. Bista, ahulxkoa jada, ahuldu zitzaion oraino gehiago, eta galduko zuela beldurturik, alemanek igorri zuten etxera.

Aztergaia: ahulxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ahul-en txikigarria.

ahuntz
iz. Ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak atzerantz okertuak dituena; abere horren eme heldua (Capra hircus). Ik. aker. Ahuntz ama. Ahuntzak jetzi. Zurdaz edo ahuntz-ilez egindako soinekoa. Batzuetan, ahuntz gorotzak eta harriak jaurtitzen zizkioten.

Esaera zaharrak

Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Ahuntzaren buztanpean geriza gutxi. Ardia ahuntzari ile eske.

Aztergaia: ahuntz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehitzeko eskatuz: ahuntz-azienda , ahuntz-erdara , ahuntz-hosto , ahuntz-talde .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ahuntz deitzen da ere "le cabestan"; eta ahuntzadar "térébinthe"; ahuntzaza "chou de Milan"; ahuntzbegi "belar bat"; ahuntzkormio "euphorbe"; ahuntzosto "chèvrefeuille (bot)" [Lhande-renetik hartu ditut ...] (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2001-07-18) Horren azpisarrera gisa gehi daiteke ahuntz(-)apo, horixe erabiltzen baita Mikologian Polyporus pescaprae izenekoa identifikatzeko. Horren definizioa Harluxet hiztegi entziklopedikoan aurki daiteke: "Poliporaleen ordenako onddo basidiomikotinoa, hostozabalen eta koniferoen basoetan hazten dena. Fruitu-gorputza beherantz jarriz gero, ahuntz-apatxa dirudi. Jangarria da"'.

 - [E116]: '(2002-04) Ez dut hain garbi ikusten hau. Literaturan ez dut arrastorik aurkitu, eta bai, aldiz, nahiz gutxitan, 'ahuntza aza', 'ahuntz belarri', 'ahuntz gaztain', 'ahuntz indiar', 'ahuntz isats' edo 'ahuntz orri' (aski erabilia, bide batez), denak landare motekin lotuak. Eta badira gehiago ere'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ahuntz: ahuntzaren gauerdiko eztula ('huskeria'; ezezko perpausetan erabiltzen da.) [gehitu]

ahuntz azienda, ahuntz-azienda
iz. Ahuntza. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda xehe.
ahuntz azpigorri
iz. Euskal Herriko ahuntz arraza; arraza horretako ahuntza, gorputz txikia, ilaje iluna eta sabelaldea eta begi ingurua gorrixkak dituena.
Loturak

Aztergaia: ahuntz azpigorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt; azpigorri ahuntz-arraza: EHAA 2004-01-13 ("Agindua, 2003ko abenduaren 9koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, azpigorri ahuntz-arrazaren arauketa zehatza onesten duena").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

azpigorri arraza: amurrio.org (“azpigorri arrazako ahuntzabereak, eta pottokak, paseozko zaldiak, ponyak eta astoak”, “Azpizuri-azpigorri arrazako ahuntz loteak gehienez ere 210 euroraino”); alava.net ("Azpigorri Arrazako Ahuntz-aziendaren Abeltzainen Elkartea"); Urduña ("azpigorri arrazako ahuntzen 3 lote, eta lote bakoitzak aker 1 eta 5 eme osatuko ditu"); ahuntz azpigorri: Berria 2007 (“ahuntz azpigorriak, euskal txerriak, Baztango txerriak, ardi latxak, Akitaniako behi gorriak...”), Elhuyar (“ahuntz azpigorria, euskal txerria eta oiloa, erbi-txakurra, Enkarterriko villano eta villanuco [txakur-arrazak] eta behi montxina”) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria

Ik. oharra s.u. azpigorri.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ahuntz sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: ahuntz azpigorri [AS s.u. ahuntz]

ahuntz azpizuri
iz. Euskal Herriko ahuntz arraza; arraza horretako ahuntza, gorputz txikia, ilaje iluna eta sabelaldea eta begi ingurua zuriak dituena.

Aztergaia: ahuntz azpizuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

azpizuri arraza: amurrio.org ("Azpizuri-azpigorri arrazako ahuntz loteak gehienez ere 210 euroraino").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ahuntz sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: ahuntz azpizuri [AS s.u. ahuntz]

ahuntz erdara, ahuntz-erdara
iz. Esaldiko silabak p kontsonantearekin errepikatuz edo antzeko moduren batez eratzen den hizketa bitxia, adibidez erran iezadan zer dun hor esan beharrean eperrapan ipiepezapadapan, zeper dupun hopor? esanda. Hamalauko hau ikusi nuenean miraz gelditu nintzen, ahuntz-erdara harrigarriren batean ote zegoelako beldurrez.
ahuntz esne, ahuntz-esne
iz. Ahuntzaren esnea. Ahuntz-esnez eginiko gazta. Ahuntz esne pasteurizatua.

Aztergaia: ahuntz-esne

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

AHUNTZ-ESNE "Auntz esnia, leche de cabra, que se prescribía a ciertos enfermos. Auntz-esnia artzen zan, esate baterako, errapetik aora, autzduna etortzen zalako atera" Etxba Eib. * Auntz-esniakin illobak azten. MendaroTx 135.

LB: 44; EPG: 3; ETC: 57.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: ahuntz esnea: leche de cabra. Labayru: 0; NolaErran: ahuntz/behi esne.

Bestelakoak

ahuntz 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ahuntz esnea. Ahuntz gorotza. Ahuntz larrua. Ahuntz ilez egindako soinekoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ardi(-)esne formarekin egin den bezala. behi(-)esne ere azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ahuntz eta esne sarreretan.

ahuntz larru, ahuntz-larru
iz. Ahuntzaren larrua. Ahuntz-larruz jantzirik.

Aztergaia: ahuntz-larru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHUNTZ-LARRU Piel de cabra. "Ægis, Jupiter jaunaren ahuntz-larru ezkútua" Urt I 299. Hara huna ebili izan dirade ardi eta ahunz larruz beztiturik. Lç He 11, 37. Bi atabaletan (batian) ahüntz larrü, berzian otsoarena. Egiat 223. Beztituak ardi eta ahuntz larruz. TB He 11, 37. Askotan aberezaiak bait ziran eta ardi-, auntz- eta beinarruakiñ beren jantziak tajutuko zituzten. JMB ELG 70. Ahuntz larru batez estali ziozkan lephoa eta eskuak. Zerb IxtS 23. Ardi ta auntz-larruz yantzirik. Ol He 11, 37 (IBk e IBe ahuntz-larru). Ain garesti saltzen baitira Milesiko auntz larruak Tiriar gorrimiñean egosi ondoren. Ibiñ Virgil 100

adib.: ahuntz 1 iz. Ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak atzerantz okertuak dituena, haitz artean ongi ibiltzen dena; abere horren eme heldua (Capra hircus). Ik. aker. Ahuntz ama. Ahuntzak jetzi. Ahuntzak adarrak dituen aldera (beh.): alderantziz. || Esr. zah.: Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Ardia ahuntzari ile eske. 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ahuntz esnea. Ahuntz gorotza. Ahuntz larrua. Ahuntz ilez egindako soinekoa.

ahuntz larru 3: Deia, Consumer, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahuntz(-)larru : Herria, Bego Montorio, Pablo Sastre, Juan Kruz Igerabide, Jon Muñoz, Koldo Izagirre, Karlos Zabala, Iñaki Mendiguren, Fernando Rey, Matias Mugica, Joseba Sarrionandia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: ahuntz larrua: cuero caprin; Labayru: 0; NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ardi(-)larru formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ahuntz eta larru sarreretan.

ahuntz talde, ahuntz-talde
iz. Bi ahuntz talde mardul badabiltza inguru hauetan.
ahuntz-praka
iz. Belar landare bizikor eta apaingarria, multzoetan bilduak dauden lore kolore-biziak ematen dituena (Cheiranthus sp. ).

Aztergaia: ahuntz-praka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ahuntzpraka: Cheiranthus sp.; ahuntzpraka hori: Cheiranthus cheiri.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-praka.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Cheiranthus sp.

ahuntzadar
iz. Zuhaixka handia, hosto erorkor konposatu berde ilunak, eta lore mordo gorrixkak dituena (Pistacia terebinthus).

Aztergaia: ahuntzadar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan auntzadar 'cuerno de cabra' (Or Eus) eta auntzadar-belar 'cornicabra' (Or Mi) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gure corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ahuntzadar 'cornicabra, Pistacia Terebinthus': AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ahuntzadar: Pistacia terebinthus. // Ik. Izendegiaren hustuketakoak: ahuntz adana : Zerb Landare; ahuntz-adar : X. Irigarai; Font Quer PlantMed; Polunin Arboles y arbustos; Guinea Vizcaya; Azkue DVEF; Irigaray Landareak; Bouda-Baum; Lcq; ahuntzadar : M. Aizpurua Arbaiun; X. Kintana Hizt80; PMuj DCV; auntz adar : Irigaray Landareak; ganauski : Lcq; Guinea Vizcaya; lerrin : Azkue DVEF; Guinea Vizcaya.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: ahuntz-adar / EuskHizt: ahuntzadar / HiztEn: + / LurE: AS: ahuntz adar / ElhHizt: + / EskolaHE: ahuntz-adar.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-adar.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Pistacia terebinthus.

ahuntzain
iz. Ahuntzak zaintzen dituen pertsona. Goizetik iluntzera arte ahuntzain aritzen zen.

Aztergaia: ahuntzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

ahuntzak adarrak dituen aldera
beh. Alderantziz; kontrako aldera. Ahuntzak adarrak dituen aldera noa ni.

Aztergaia: ahuntzak adarrak dituen aldera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ahuntzak adarrak dituen aldera (beh.): alderantziz (s.u. alde)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera egitea proposatu da, Beh. marka mantenduz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ahuntz, adar eta alde sarreretan.

Mailak

Beh.

ahuntzama
iz. Umeak izan dituen ahuntza. Antxume gosetiek nekearen nekez etzan den ahuntzama abailduaren titia xurgatzen duten modu berean xurgatu dio herioak barrena.

Aztergaia: ahuntzama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

Er. gabea da, baina egokia, eta onartzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ama.

ahuntzaren gauerdiko eztula
Zerbait garrantzi gabea edo txikikeria dela adierazteko erabiltzen den esapidea. (Mugatua). Ez duk hori ahuntzaren gauerdiko eztula! Aholku hori eta ahuntzaren gauerdiko eztula paretsu dira.
ahunzki
iz. Ahuntzaren haragia. Arras maite omen du ahunzkia otsoak.

Aztergaia: ahunzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

ahuñe
iz. zub. Antxumea.

Aztergaia: ahuñe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahuñe Zub. 'antxumea'.

ahur
1 iz. Eskuaren barrualdea, eskumuturretik hatzetaraino hedatzen dena, bereziki eskua ixten denean eratzen den hutsunea. Ik. esku-ahur. Ikusten duzue ahurrean dudan pilota? Ahurraren barnetik zenbait hurrupa edan zituzten. Kopetan jo ninduen eskuaren ahurraz.
2 iz. Ahurrean edo ahurraz har daitekeen kopurua. Ik. eskutada. Ahur bete ezkur. Anartean ahur betez aberats dadila, beraz, ahal badu, Donostiako sendalaria. Har ezazue kamamila eta menda ahur bana. Ahur bat irin. Ahur erdi bat sufre. Lasto ahurrak petrolioarekin busti eta su eman zien.
3 adj. mat., fis. Begiratzen dionarentzat erdialdea ertzak baino barrenago duena. Ik. konkabo. Anton. ganbil. Poligono ahurra. Ispilu ahurra.

Aztergaia: ahur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat. eta Fis. erabileremuetan izond. da

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"poligono ahur edo konkaboa". ik. konkabo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

 - [K204]: harrigarrixeago dela baitio Anttonek, harritzen nau. Ez ote dira honen seme: aurpegi, aurrean... 'h'-ik gabe hegoaldekoak direnez?" (1995-01-13)

 - [E306]: "Adibidea aldatzea proposatzen dugu: 'azal ahurra', ispilu ahurra', 'lente/leiar ahurra...'" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daiteke ahur betez, hori 'esku-beteka'-ren sinonimoa baita (Anartean ahur betez aberats dadila beraz ahal badu, Donostiako sendalaria)'.

 - [E116]: '(2002-04) Agian hori erants daiteke. Hala ere, nik adibide gisa bederen uste dut badirela erabilera interesgarriagoak. Hauek guztiak OEHtik hartuak dira: ahurrak graziaz betheak; ahurra urrez bete dezake; ahurraren bete hartuko du irinetik eta oliotik; ahurraren betea harturik; ahur bat aza'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahur 1 iz. 'eskuaren barrualdea': anartean ahur betez aberats dadila; ahur bat irin. 2 izond. Mat. eta Fis. Sin. konkabo: poligono ahurra'

ahurka
1 adb. Eskutadaka, eskumenka. Ik. ahurtaraka. Indarrez eskas kausitzen nuen neure burua eskumenka edo ahurka landa zabal haietan ebakitzen aritzeko.
2 adb. Esku beteka. Ez dut itsura eta ahurka hartu, aitzitik, ikusiz, miratuz eta bereiziz.

Aztergaia: ahurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

ahurreta
iz. zub. Ahurtara.

Aztergaia: ahurreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

ahurtara.

ahurtara
1 iz. Eskutada. Aitabitxik aurtikitzen du ahurtara bat karamelu. Ez ote zuen Jainkoak ahurtara bat lurrekin moldatu lehen gizona?
2 iz. Zerbaiten kopuru txikia. Ez, ez dugu ahurtara bat haurrekin salbatuko pilota, haien lagun guztiak beste nonbait badira. Janbattitt Hiriart-Urruty hazpandar irakasleak ahurtara bat gogoeta helarazi digu karrika, kiroldegi, eskola eta horrelakoei gaurko egunean ematen zaien izenez.

Aztergaia: ahurtara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tara/-kada.

ahurtaraka
adb. Eskutadaka. Ik. ahurka. Ereileak bere alorrean bihia ahurtaraka hedatzen du. Ustez-eta lurra atzaparkatuz urrea ahurtaraka atzemanen dugula.

Aztergaia: ahurtaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tara-ka.

ahurtiar
1 adj. Ahurtikoa, Ahurtiri dagokiona.
2 iz. Ahurtiko herritarra.
ahuspeka
adb. Ipar. g. er. Ahuspez.

Aztergaia: ahuspeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahuspez.

ahuspekatu, ahuspeka/ahuspekatu, ahuspekatzen
da ad. Ipar. g. er. Ahuspeztu.

Aztergaia: ahuspekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahuspeka(tu), ahuspekatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahuspeztu.

ahuspez
adb. Ahoz behera. Ik. ihaurri2 1. Ahuspez zegoen, konortea galdu eta ur txikitan itota. Ahuspez jarri. Ahuspez gurtu zuten erregea. Oztopo egin eta ahuspez erori zen. Haren oinetan ahuspez emanik, hasi zitzaion otoizka. Ohean ahuspez etzana. Ahuspez zaldi gainean ipinita, irin zorroa balitz bezala eraman zuten.

Aztergaia: ahuspez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
ahuspezka
adb. g. er. Ahuspez. Ahuspezka jarririk haren oinetan.

Aztergaia: ahuspezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

ahuspezkatu, ahuspezka/ahuspezkatu, ahuspezkatzen
da ad. naf. Ahuspeztu.

Aztergaia: ahuspezkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahuspezka(tu), ahuspezkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

ahuspeztu.

ahuspeztu, ahuspez/ahuspeztu, ahuspezten
da ad. Ahuspez jarri, bereziki norbaiten aurrean, begirunea erakusteko edo gur egiteko. Ahuspeztu ziren dirua erori zen tokira, denak batera, denak piloan. Nire ezereztasuna ezaguturik, bihotzez damuturik ahuspezten naiz. Adoratu genuen, denok ahuspeztuta. Ahuspezturik, muin egiten zion lur santuari.

Aztergaia: ahuspeztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahuspez(tu), ahuspezten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

ahutz
1 iz. pl. Ugaztunen aho barrunbearen atzealdea. Txakurrak ahutzetan daraman haragi zatia. Neure burua piztiaren ahutzetan barna ikusten bainuen.
2 iz. (Iluntasun edo sakontasun handiaren irudi bezala). Atera dut heriotzaren ahutzetatik. Ate iluna zabaltzen zen, gauaren ahutzak bezain beltz. Atlantida itsasoaren ahutzetan.

Aztergaia: ahutz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ahutz "masaila"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E406]: ba ote du tokirik 25.000ko zerrendan? (1993-03-08)

 - [K203]: ... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

ahutzeko
iz. zah. Masailekoa.

Aztergaia: ahutzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

masailekoa.

ai
1 interj. Oinazea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. aiei. Ai!, betiko nireak egin zuen. Ai, ene urrikalkizuna! Ai, ai, Jauna! Ai, ai, ai eta milatan ai!
2 interj. Balitz, balu, baleza eta kideko adizkiekin doalarik, ezin bete daitekeen desira adierazteko erabiltzen den hitza. Ai, baleki! Bihotz bakarra dut; ai, mila banitu! Ai, zure bizia nirearen truke erosi ahal baneza! Ai, hegaztia banintz, gainik gain nenbilke!
3 (Izen gisa). Hango kantuak izango dira aiak, hasperenak eta intziriak. Haien ai bakoitzean ikaratzen zaigu bihotza.
Azpisarrerak

Aztergaia: ai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ai (deihadar)

Jatorrizko forma

ai,aiei

Euskaltzaindiaren Arauak

ai Sin. aiei

adibide gisa sartzea proposatu da: ai-ai, ai-ai-ai. (2013-12-17)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ai ene . // AS nahiz adib. gisa: ai-ai, ai-ai-ai .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Lantua eta ai eneak adierazteko aieta aieibezalako interjekzioak gero eta gehiago erabiltzen badira ere, bada, nire ustez, bat-bateko min edo zaztadaren aurrean gure zaharrek esaten zuten otx! ahaztua eta, agian, gogoratu beharrekoa" (2000-11-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: 'ai sarreran ai ene azpisarrera ematen da. Oi sarreran ere oi ene azpisarrera eman beharko. Baztango Elizondon entzuna dut, 'harridura / harritzea' adierazteko'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daiteke aiez egon (Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegitik hartutako adibideak: Isilik dago, edo aiez eta negarrez, bere Erregek kontuak hartzera deitzen dionean / Aiez eta oiez daude / Aiez hasi)'.

 - [E116]: '(2002-04) Nik uste dut POren oharra bidezkoa dela. AUrena, berriz, hala dator proposamenean, baina aiez sarreraren azpisarrera gisa'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ai Sin. aiei' eta AS gisa: 'ai ene interj.'

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ai: ai-ai; ai-ai-ai Sin. aiei. [adibideak gehitu] // AS: ai ene interj.

ai ene
interj. Ai. Ai ene! Ai ene bada! Ai ene! zer dolore izan daiteke honen parerik?
Loturak

Aztergaia: ai ene

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ai sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

interj.

aialdeko
1 iz. naf. Laguna, albokoa. Bere ikaslea aialdeko zuela.
2 iz. Ezkontzetan, andregaiaren lagun joan ohi ziren emakumeetako bakoitza. Aialdekoak emaztegaiaren neska lagunak izaten ziren.

Aztergaia: aialdeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

aiar
1 adj. Aiakoa, Aiari dagokiona.
2 iz. Aiako herritarra.
aiarar
1 adj. Aiarakoa, Aiarari dagokiona.
2 iz. Aiarako herritarra.
aiatola
iz. Musulman xiiten buruzagi erlijiosoa. Ali Khamenei aiatola izendatu zuten Irango buruzagi goren. Ali Sistani aiatola nagusia.

Aztergaia: aiatola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): ayatola 27, EiTB (adib.: Jomenei ayatola hil ondoren”, “sei ayatola eta sei epailek osatutako Kontseilua”, “Gaur gaurkoz, ez dago arriskuan ayatolen erregimena”, “Ayatolak zalantzan jartzeko ordua heldu da”) aiatola 60: Berria 47 (“Gaur 30 urte betetzen dira Khomeini aiatola Iranera itzuli zela”, “Irango aiatola nagusiak”, “Jainkoaren Alderdia bera aiatolek emandako diruari esker sortu zen“) , EiTB 9 (“Ali Jamenei aiatola, Iraultzaren gidaria”), Argia 2 (“Esfahango armeniarrak: Aiatolen lurraldeko ‘gurutzatuak’”), aiatolah 13, EiTB (“Zenbait aiatolah, baina, emakumeek eskiatzearen kontra azaldu dira“, “Jomeini aiatolahren mausoleoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ayatol(l)a(h) 6: Herria 4 (adib.: “Galde hori egiten dutenetan Mohamed Baquer al-Hakim ayatola, han delarik Kerbala bere herrirat itzulia Saddamen diktadura erori ondoan”), Pello Salaburu (“Milaka eta milaka lagun hil eta hango lurraldeak erraustea baizik ez zuten lortu. 1979an bota zuen Khomeini ayatolak, atzean herri osoa zuela, Pertsiako Sha enperadorea”), Piarres Aintziart (“Izitzen naute hauek: azken kataro batzuk ala lehen ayatollak?”), aiatola 133: Herria 3 (adib.: “Galdegiten du erlisionearen eta estaduaren berextea, jadanik aiatola batzuek ere galdetzen dutena”), Berria 126 (adib.: “Lau aiatola hauek osatzen dute erlijioburu xiiiten agintaritza gorena”, “Irango Errepublika Islamikoaren buruzagi nagusi Ali Khamenei aiatolak garailea herritarrak izan zirela adierazi zuen atzo”), aiatolah 1: Jon Arretxe (“Khamenei dago haren alboan, aiatolah handiaren ondorengoa, Lider Gorena izendapena daukana”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ayatolá / fr ayatollah: Elhuyar: aiatolah / Nolaerran: - / Zehazki: aiatolah / Labayru: aiatolah / Adorez5000: -

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek kendua: (HBL) mailegu onartzekoa da; baina, egokitzen hasita, erabat egokituko lukeenik bada: aiatola.

Lantaldearen irizpideak

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa, baina grafia egokituz, funtzionala izan dadin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aiatola

aiba
interj. Heg. lgart. Ustekabe batek eragindako zirrara edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ene2.

Aztergaia: aiba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-05-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aiba 2 aldiz jaso da, B-G: harridura, txundidura adierazten duen interjekzioa da 1 (Erkiag BatB: "Aiba! Paperaren izena esaten dau deadarka"); 'tori, to/no' adierazteko erabiltzen den interjekzioa bestea (Tx B II: "Aiba bost duro, bi arrirekiñ onen-onena berezi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

harridura adierazteko interjekzioak dira, eta EB, aiba 5 (J. Iturralde, I. Urbieta, M.E. Laboa, M. Landa); aibala 1 (A. Lertxundi); aibalarrusia 1 (A. Lertxundi). Ikus testuinguruak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturrietan aurkitu.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: aiba : HiruMila, PMuj DVC; DRA ("1. interjeción por medio de la cual el jugador previene al adversario que va a sacar la pelota; 2. interjec. para hacer andar a machos, caballos"); bigarren adiera honetakoa (aida formaren aldaera edo) jaso da ap. Casve EF eta Lh DBF. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: ElhHizt, Azkue Aurkibidea, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ulertezina baita Euskal Herriaren alde batean

gaztelaniatikoa izanik, ulertezina da Iparraldean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Ez dago hain argi gaztelaniatikoa bakarrik denik eta, horregatik, zerrendan utziko nuke'.

 - [E208]: 'hain seguru al gaude erdarakada dela? Euskaraz 'ai bada!' #mdash# ohiko ene bada! bezalatsu- interpreta baitaiteke. Sartzea merezi du'.

 - [E123]: 'EEBSen 29 heinean etorri bada, agian hobe sartzea Heg. Lgart. markak emanaz jendeak jakin dezan ez dela egokia hizkera batu estandarrerako?'

 - [E116]: '(2002-04) nik MAk proposatzen duena egingo nuke Heg. Lgart. markekin sartuz'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aiba Heg. Lgart.'

aida batean
adb. Berehala. Aida batean zabaldu ei zen herri guztian albistea. Jaitsi zen aida batean atarira.
aida1
interj. Abelgorriei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. Ik. arre2; iso. Itzainak "aida" esaten zuen. Aida, Gorri!
aida2
iz. bizk. Istanta, unea. Behin itsaspean, behin itsas gainean, txalupari sendo heldurik, aida batetik bestera heriotzako ordua itxaroten.
Azpisarrerak
aidaka
adb. "Aida" esanez. Eztena aidaka erakutsiaz.

Aztergaia: aidaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aidanez
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aidanez-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agidanez].

Aztergaia: aidanez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Argigarri moduan edo, 'aidanez e. agidanez' jaso daiteke zerrendan'.

 - [E116]: '(2002-04) Nik uste dut egokia dela proposamena, eta hori egingo nuke'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aidanez* e. agidanez'.

aiduru
adb. Zain, begira. Edirenen duzu bide haren buruan Jainkoa zure aiduru, koroa bat eskuan.

Aztergaia: aiduru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aiduru "zain"

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aiduru egon, aiduru gelditu

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

"aiduru (egon, gelditu): zain (egon, gelditu)" forman ematea egokiagoa izan daiteke

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "-h-ekin edo gabe? Bestalde "zain" emaiten da sinonimotzat eta ez naiz ados azken bulta honetan egiten den nahasketarekin. "Zaindu" ez da "attendre, esperar" baizik eta orozgainetik "surveiller, vigilar". "Attendre" adierazteko badaude "igurikatu" "beha" eta "haiduru egon" bera" (1993-02-20)

 - [I102]: eta antzeko postposizioetan honetara emanen nuke: /-en/ aiduru (egon, gelditu)" (1995-01-10)

 - [K204]: haiduru: norbaiten begira, "zai" (1995-01-13)

aiduru egon
ad.-lok. Zain egon. Populua aiduru zegoen kanpoan antsia handitan.

Aztergaia: aiduru egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aiduru gelditu
ad.-lok. Zain gelditu.

Aztergaia: aiduru gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aiegiar
1 adj. Aiegikoa, Aiegiri dagokiona.
2 iz. Aiegiko herritarra.
aiei
interj. Oinazea eta harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ai. "Aiei!" dio kapitainak, oihu samin batekin. Aiei, hau dolorea!

Aztergaia: aiei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ai, aiei

Euskaltzaindiaren Arauak

aiei Sin. ai

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ai

aieika
adb. "Aiei!" esanez. Ik. aieneka.

Aztergaia: aieika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper