49470 emaitza bilaketarentzat - [1051 - 1100] bistaratzen.

ahalmentsu
adj. g. g. er. Ahaltsua. Zeru izarratua, Jaungoiko ahalmentsuaren lanik ederrena.

Aztergaia: ahalmentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

ahaltsua.

ahalorde
iz. Norbaitek beste norbaiti bere ordez jarduteko ematen dion ahalmena; ahalmen hori jasotzen duen agiria. Ik. ahal1 3. Abokatuari eskura eman zion ahalordea. Oporraldian ere ahalorde orokor bat utzi zion, legez onartutako botererik zabalenekin, ordezkaritza izateko eta diruak ordaindu eta hartzeko.

Aztergaia: ahalorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh74 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 64 (Deustuko Unibertsitatea 31, Euskal Herriko Agintaritza 5, Espainiako Gobernua 17, Gomylex 11); ETC: 78.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ahalorde-emaile (Zuz.) poderdante / Adorez: ahalorde-emaile: iz. poderdante / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: ahalorde-emaile (Zuz. es poderdante).

Bestelakoak

ahalorde iz. Norbaitek beste norbaiti bere ordez jarduteko ematen dion ahalmena; ahalmen hori jasotzen duen agiria. Ik. ahal1 3. Beharrezko zuzemen guztiak egiteko ahalordea eman zion. Abokatuari eskura eman zion ahalordea. Oporraldian ere ahalorde orokor bat utzi zion, legez onartutako botererik zabalenekin, ordezkaritza izateko eta diruak ordaindu eta hartzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, terminoa delako. Bide batez, orain ahalorde sarreran adibidea den ahalordea eman azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ahalorde eta emaile sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori aski hedatuta dago. OEHk Larramendi eta Añibarroren lekukotasunak jasotzen ditu, eta hainbat hiztegitan ere badator. Egunerokoak dira, gaur egun, notario-ahalorde, ahalorde-emaile eta ahalordedun, besteak beste'.

 - [E123]: 'Beharrezko ikusten bada, bat nator zerrendaratzearekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'hitz honi leku egiteko eskariarekin dator ohargilea. Eztabaida txiki bat sortu da duen adierari buruz. AUk ekarriko duen txostenaren zain utzi da Erabakia'. Erabakia (2002-03-22): 'Zerrendako ondoko hitzak honela uztea onartu da [...] ahalorde abokatuari eskura eman zion ahalordea'.

ahalorde emaile, ahalorde-emaile
iz. Beste norbaiti bere ordez jarduteko ahalmena ematen dion pertsona. Halako kasuetan, borondate hori ahalorde-emaileak zehaztu izan du aurretiaz.

Aztergaia: ahalorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh74 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 64 (Deustuko Unibertsitatea 31, Euskal Herriko Agintaritza 5, Espainiako Gobernua 17, Gomylex 11); ETC: 78.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ahalorde-emaile (Zuz.) poderdante / Adorez: ahalorde-emaile: iz. poderdante / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: ahalorde-emaile (Zuz. es poderdante).

Bestelakoak

ahalorde iz. Norbaitek beste norbaiti bere ordez jarduteko ematen dion ahalmena; ahalmen hori jasotzen duen agiria. Ik. ahal1 3. Beharrezko zuzemen guztiak egiteko ahalordea eman zion. Abokatuari eskura eman zion ahalordea. Oporraldian ere ahalorde orokor bat utzi zion, legez onartutako botererik zabalenekin, ordezkaritza izateko eta diruak ordaindu eta hartzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, terminoa delako. Bide batez, orain ahalorde sarreran adibidea den ahalordea eman azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ahalorde eta emaile sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori aski hedatuta dago. OEHk Larramendi eta Añibarroren lekukotasunak jasotzen ditu, eta hainbat hiztegitan ere badator. Egunerokoak dira, gaur egun, notario-ahalorde, ahalorde-emaile eta ahalordedun, besteak beste'.

 - [E123]: 'Beharrezko ikusten bada, bat nator zerrendaratzearekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'hitz honi leku egiteko eskariarekin dator ohargilea. Eztabaida txiki bat sortu da duen adierari buruz. AUk ekarriko duen txostenaren zain utzi da Erabakia'. Erabakia (2002-03-22): 'Zerrendako ondoko hitzak honela uztea onartu da [...] ahalorde abokatuari eskura eman zion ahalordea'.

ahalordea eman
dio ad.-lok. Norbaitek beste norbaiti bere ordez jarduteko ahalmena eman. Beharrezko zuzemen guztiak egiteko ahalordea eman zion.

Aztergaia: ahalordea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ahalorde-emaile forma aztertzean adibidea azpisarrera egitea proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ahalorde eta eman sarreretan.

ahalorotako
adj. g. er. Ahalguztiduna.

Aztergaia: ahalorotako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: Dv, Ip.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'goikoarekin alderatuaz, Ipar 'ahalguztiduna' egin daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia: 'ahalorotako izond. g.er.'

ahaltasun
iz. Ahalmena. Errege haien ahaltasuna hazi egin zen haiek menderatu eta gero. Literatura da gizakiari kantua edo negarra eragiteko maitasunak duen ahaltasunaren lekukoa.

Aztergaia: ahaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ahaltsu
adj./iz. Ahalez betea, ahalduna. Erregerik ahaltsuena. Jainko guztiz ahaltsua. Bere beso ahaltsuaz. Herri ahaltsuak. Ahaltsuari gogor egiten eta ahularen alde makurtzen. Munduko ahaltsuek gizonak menderatzen dituzte.

Aztergaia: ahaltsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
ahaltsutasun
iz. g. er. Ahaltsua denaren nolakotasuna, ahalmena.

Aztergaia: ahaltsutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahalmena.

ahamen
iz. Ahoan aldi bakoitzean sartzen den janari puska edo kantitatea. Ik. mokadu. Ahamen bat ogi. Ahamen bat ere jan gabe.

Aztergaia: ahamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ahamen bat ere ez izan
ad.-lok. Ezer ez izan. Ahamen bat ere ez dut.
ahamenda
iz. g. er. Menda.

Aztergaia: ahamenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: ahamenta / EuskHizt: ahamenta; azalpen berritua / HiztEn: ahamenta / LurE: ahamenta / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

-menda formakoa da erregularra eta EBari dagokiona (eta erabilia da).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-menda.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

menda.

ahamenka
1 adb. Aldi bakoitzean ahamen bat janez. Ahamenka jan.
2 adb. Gutxika-gutxika. Saiatuko gara, ahamenka bederen, mami aberats hori ezagutarazten.

Aztergaia: ahamenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

ahamenkatu, ahamenka/ahamenkatu, ahamenkatzen
du ad. g. er. Ahamenetan eman, zatietan eman. Hura euskarara itzultzen du Sarako erretoreak, xehatzen, ahamenkatzen.

Aztergaia: ahamenkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahamenka(tu), ahamenkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -ka-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

ahantzarazi, ahantzaraz, ahantzarazten
du ad. Ahaztera behartu. Ahantzarazi dizkit Jainkoak neure neke guztiak. Kalterik handiena, galgarriena eta beste guztiak ahantzarazten dituena.

Aztergaia: ahantzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratua: a) oinarrian ahaztu aditza dutenak: a1) a(h)az-, a(a)z-: aazgarri : Mg CC; azgarri : fB Ic III, Izt C, Etxde AlosT; aazkarri : msOñ, fB Olg, A Ezale 1897; azkarri : Cb Eg II, Mg CC, Lard, Arr May, AzpPr, Zait Plat; azkor : Lar, Lard; aazkor : msOñ 1 84, Etxde AlosT; ahazkor : Etcham, Etxde JJ; ahaz-gaitz : Mde Pr; azmen : Gco II; a2) ahatz-: ahatzerazi : Egiat, Arch, ArmUs; ahatz erazi : Mst; ahatz-erazi : Mde HaurB; ahatz-arazi : AR 177, CatLan; ahatz-erazgarri : Mde HaurB; ahatzgai : Mde Pr; a3) a(h)aztu-, a(a)ztu-: aaztu erazi : Vill Jaink; aztu erazi : Ag G, Ag EEs 1917; aztuerazi : Mg CC, Echve Imit, Arr Orac, Or Aitork; aztu azi : Bv AsL, Iraola, Ill Testim; aztu-azi : Goñi 81s; aaztuazi : Berron Kijote; aztuazi : Etxde AlosT, JAIraz Bizia; aztu arazi : Lab EEguna; aztuarazi : Ir YKBiz, ABar Goi, Or Poem; aztu-erazo : Añ LoraS, Ergiak Arran; azterazo : Lard; aztuerazo : Mg PAb, VMg, Lard; aztu ezin : NEtx LBB, Uzt Noiz; aaztu-ezin : Txill Let; aztu-ezin/ñ : Lab Y 1935, Zait Sof, Basarri, Zait Plat; aztuezin : A LEItz, A Itzald, Lab EEguna; aztu-eziñeko : Basarri; aaztugarri : JJMg Mayatz; aztugarri : Erkiag Arran; aaztumen : Ldi IL; aztu eragin : Mg PAb, Añ LoraS, Gco II, Ur Dial, Arr GB, Apaol, Echta Jos, NEtx LBB; aztu-eragin : Ag AL; aztu-aldi : Etxba Eib; aztuera : EE 1884; aztukor : Jaukol Biozk, Ldi IL, Zait Sof, SM Zirik, Etxba Ibilt; b) oinarrian ahantzi aditza dutenak: b1) a(h)antz-, a(h)anz-: aantz-eziñeko : Berron Kijote; aantzezin : Erkiag Arran; ahantzkor : CatJauf; aanzkor : Harispe EE 1884; aantzarazi : Or, Gazt MusIx; ahantz arazi : Ax, CatLav, HU Aurp; ahantz-arazi : He Gudu, Lg I, HU Zez; ahantzarazi : Gç, Ch III, Hb Egia, Dv Lab, Jnn, JE Bur, Zerb IxtS, Zerb Azk; ahantzgarri : EZ Man; ahanzgarri : Darrupe-Harluz Ameriketatik Bidalia, SoEg Herr 5-11-59, Vill Jaink; ahantzkor : EZ Man; ahanzkor : Lç Iac 1 25, O Pr, SP, Dv, Arb Igand, HU Zez, Prop; ahantzmendu : Mih 86, Monho; ahanzmendu : Ch III 32 3, Brtc 6; ahanzdura : JesBihD; ahanztura : JesBihD; ahanzpen : JesBihD; b2) a(h)antzi-, ahanzi-: aantzi ezin : Erkiag Arran; ahantzi ezin : Etxde JJ; aantzipen : Berron Kijote; ahantzigarri : Etxde JJ; ahantzizale : Etxde Itxas; ahanzidura : JesBihD.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) oinarrian ahaztu aditza dutenak: a1) ahatz-: ahatzkor IE 1 (E.T. Inchauspe); ahaztura EB 1 (Unesco-ren Albistaria); ahatz-erazi Zu 1 (Casve); a2) a(h)aztu-, aztu-, astu-: ahaztu arazi EB 4 (B. Muxika, A. Urretavizcaya, Egin); ahaztu-arazi EB 1 (M. Pagola); ahaztuarazi EB 1 (A. Lasa); ahaztuerazi EB 2 (P. Sastre, K. Navarro); astuazi G 1 (J. Gamboa); aztuarazi G 1 (B. Latiegi); aztu eragin B 1 (Garitaonaindia); ahaztu ezin EB 2 (E. Arrizabalaga, G. Nazabal); aztuezin G 1 (A.M. Labayen); aaztu-eziñeko EgAs 1 (E. Agirretxe); ahaztu ezinezko B 1 (A. Lasarte); EB 3 (J. San Martin, Kuxkux, UZEI); aiztu eziñeko B 1 (Zer); aztu-eziñeko B 1 (Zer); a3) a(ha)z-: azcarri G 1 (Aita San Ignacio Loyolacoaren ...); ahazkortzaile EB 1 (T. Peillen); ahazmendu EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu); ahazpen EB 2 (Hemen); a4) a(a)zt-: ahaztarazi EB 1 (L.M. Mujika); ahaztezin EB 5 (U. Larramendi, X. Monasterio, P. Aristi, Euskadi Obrera); aztezkor G 1 (J.I. Uranga); b) oinarrian ahantzi aditza dutenak: b1) a(h)anz-, a(h)antz-: ahanzgaitz EB 1 (G. Lasarte); ahanzkaitz EB 1 (K. Fdz. de Larrinoa); ahanzkor IE 1 (P. Lafitte); ahanzkortasun EB 1 (J. Iturralde); ahanzpen EB 2 (Ihintza; eta A. Etxeberria: "ahanzpen txingarauts"); ahanzdura IE 2 (A. Arkotxa); ahanztura EB 1 (J.L. Lekuona); ahantzaldi EgAs 1 (Urraspide); ahantz arazi IE 3 (S. Erramouspe; eta B. Joannateguy: "ahantz-arazi" 1); ahantzarazi EB 1 (I. Sarasola, J.L. Davant); ahantzerazi EB 3 (X. Mendiguren Bereziartu, J. Azurmendi, I. Tapia); b2) ahantzi arazi EB 1 (K. Santamaria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a1) ahazgarri : LurE; ahazkarri : HiztEn; ahazkari : DFrec 1; ahazkor : DFrec 1, HiztEn-LurE; ahazmen : HiztEn, LurE; azkarri : DFrec 1, HiztEn ("ik. ahazkarri"); a2) ahazterazi : LurE; ahazterazte : LurE; ahaztezin : HiztEn-LurE; a3) ahaztuarazi : DFrec 1; b1) ahantzerazi : LurE; ahantzerazte : LurE; ahantzezin : HiztEn; ahanzgarri : HiztEn-LurE; ahanzkor : HiztEn-LurE; ahanztura : AB38 1, HiztEn, LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahantzarazi, ahantzaraz, ahantzarazten. dio ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: ahantzerazi / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: ahantzerazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahantzaraz, ahantzarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+a-.

ahantzezin
adj. Ahaztezina. Askorentzat uda hau ahantzezina izango da.

Aztergaia: ahantzezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): ahaztezin 130: Berria 51 (adib.: “egun ahaztezina igaro zuen”, “bere kantu zaharrean moldaketa ahaztezin haiek”, “lan ahaztezina da fantasia eta abenturen generoan“), EiTB 65 (adib.: “otsailaren 14a egun ahaztezina izan daiteke bikote guztientzat“), Argia 7 (“1931ko apirilaren 14 hartan gertatu zena, ahaztezina izateaz gain, guztiz eredugarritzat dugu“), DiarioVasco 7 (“Nire aitonaren historia ahaztezina“); ahantzezin 5, Berria 4 (“Bidaia ahantzezin eta hunkigarria egin berri dut Polonian”), Jakin (“Zumalabe adiskide eta maisua, eta Andolin Eguzkitza ahantzezina”); ezin ahaztuzko 3, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahaztezin 87: Berria 48, Elizen arteko Biblia 3, Karlos Linazasoro 6, Joseba Zulaika 2, Ibon Uribarri 3, Karlos Zabala 2, Eider Rodriguez 2, Arantxa Iturbe 2, Joxe Azurmendi 2, Joseba Urteaga, Ander Irizar, Josu Zabaleta, Agustin Otsoa, Iban Zaldua, Pako Aristi 3, Asisko Frantzizko, Patziku Perurena, Oskar Arana, Joxean Sagaztizabal, Juan Kruz Igerabide, Iñaki Heras, Eskarne Mujika, Xabier Mendiguren Elizegi; ahantzezin 19: Berria 2, Herria, Xabier Montoia 2, Xabier Olarra 2, Oskar Arana, Martin Anso, Imanol Zurutuza, Joxean Sagaztizabal, Fernando Rey, Daniel Landart, Piarres Aintziart, Iñaki Zabaleta, Itxaro Borda, Juan Garzia, Unai Iturriaga; ezin ahaztuzko 3: Berria, Koro Navarro 2, Josu Zabaleta 3.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ahaztezin (ez du sarrerarik, baina azalpenetan hirutan agertzen da).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es inolvidable / fr inoubliable: Elhuyar: ahaztezin, ezin ahaztuzko, ezin ahantzizko / Nolaerran: ezin ahantzi(zko), ahantzezin, ahaztezin / Zehazki: ezin ahaztuzko, ahaztezin / Labayru: ahaztuezin/ahaztezin, ahantzezin, ezin ahaztu leiteken(a)/ezin ahatz daitekeen(a), ahazten gaitza den(a) / Adorez5000: ahaztezin, ahaztu ezinezko, ezin ahaztuzko, ahantzezin, ezin ahantzizko.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ezin ahaztuzko arautua dago.

Ongi eratua da

ongi eratua da eta besterik gabe onartzekoa ahaztezin proposatuarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin ahantzizkoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'ahanztezin nire ustez'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

ahantzi, ahantz, ahanzten
da/du ad. Ahaztu. Zerbait ahantzi zaio. Bere eginbideez berehala ahantzi zen. Ez ezazu ahantz zeure herria eta zeure gurasoen etxea. Ahantzi dut erratea, harresi horretan bazela dorre bat. Gainerako guztiek laster ahantziko naute. Ateratzean, ingeles beilari batek ahantzi duen makila eman dit opari gisa.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ahantzi, ahaztu

Euskaltzaindiaren Arauak

ahantzi, ahantz, ahanzten da/du ad

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa ezin ahantzizko sartzeko eskatuz.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahantzi, ahantz, ahanzten

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "aha-nz-ten / (ahaztu) > aha-z-ten, nahasterik ez?" (1993-02)

 - [E302]: ... ez daude hain garbi gure ustez (...) ahaztu eta ahantzi. Nahiz eta bi hitzak egokitzat jo, horien eratorriak osatzerakoan egokiagoa litzateke, gure ustez, -n-rik gabeko formak erabiltzea: ahaztura, ahazkor..." (1993-02)

ahanzgarri
iz. Ahantzarazten duen gauza. Ik. ahazgarri. Lana duk ahanzgarri hoberena. Oi, hau oinazea, beste guztien ahanzgarria!

Aztergaia: ahanzgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ahantzarazten duena.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Oi hau oinazea, beste guztien ahanzgarria!

ahanzkor
adj. Ahazkorra. Jainkoa, luzakor bada ere, ez da ahanzkor.

Esaera zaharrak

Jainkoa luzakor, ez ahanzkor.

Aztergaia: ahanzkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
ahanzmendu
iz. g. er. Ahanztura.

Aztergaia: ahanzmendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+m-.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: ''ahanztea' adiera emanaz?'

 - Erabakia: Erabakia: 'ahanzmendu iz. g.er.'

ahanzte
iz. Ahaztea. Ahanzte bat aski da oro nahasteko.

Aztergaia: ahanzte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gure arteanez dago oso garbi -nzt- eta -lzt- kontsonante hirukoteak idatzi behar diren ala ez. Agian -zt- bihurtzea egokiago dela aipatu da" (1994-07-22)

ahanztura
iz. Ahaztea. Ez legoke bizian aurrera egiterik, ahanzturak babesik eskainiko ez baligu. Haren zorigaitza agertzen duen idatzia ahanzturatik berreskuratu ahal izan zen, mende batzuk geroago. Ezin dut zehaztu zer asmatu dudan eta zer den ahanzturaren hautsetatik eskuratu dudana.

Aztergaia: ahanztura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ntz(i)+d-.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: ''ahanztea' adiera emanaz?'

 - [E208]: 'g.er. Ez dut uste gutxi erabilia denik. Aspaldi honetan behintzat maiz ageri da idatzietan eta neronek ere sarritan erabiltzen dut'.

 - [E123]: 'EEBSko datuak kontsultaturik, 8 agerraldi (A. Arkotxa, Lekuona, J. Gartzia, P. Ezkiaga eta J. Muguruza). Hiztegi entziklopedikoek ere jaso dute. Nahi duzuen bezala. Ahaztura, M. Lasa, UNESCOren albistaria'.

 - [I102]: 'bere horretan utziko nuke, oker ez banago ahanzte-an somatzen ez den halako esangura abstraktua ukan dezakeelako. Hona hemen Borges-en poema famatuaren itzulpena: "gauza bat bakarrik ez dago, ahanztura da" (Sólo una cosa no hay/es el olvido"). Eginen nuke kasu horretan ahanzte-a ez litzatekeela hain zehatza izanen'.

 - [E123]: 'nahi duzuen bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'g.er. oharra kentzea onartu da'. Erabakia (2001-11-30): 'dagoen dagoenean uztea erabaki da'.

ahapaldi
1 iz. Olerki bat banatzen den lerro multzoetako bakoitza. Ik. estrofa. Sonetoak lau ahapaldi ditu. Salmo baten ahapaldi bat. Zortzi ahapaldiko kanta.
2 iz. Batez ere pl. Hitz lotsagarria, iraingarria. Honelako ahapaldiak, honen itsusiak, pairatzen ditu. Bere gurasoei ahapaldi gaiztorik esaten dienak.

Aztergaia: ahapaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
ahapean
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ahapean-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahopean].

Aztergaia: ahapean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: ahopean / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. ahopean.

ahapeka
adb. Batez ere Ipar. Ia entzuten ez den ahotsez. Ik. ahopean. Aspertu gabe haurraren izena ahapeka berresaten zuen.

Aztergaia: ahapeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-: tradizio-erabilerek agintzen dute ahapeka, ahapetik / ahopean, ahopeko bitasuna, Ipar./Heg. banaketaren araberakoa. Lantaldeak ez du bere burua gai ikusten areagoko batasunera jotzeko.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A105]: "eta ahapeko / ahopeko, ahapetik: sail osorako forma erregularrena hautatuko nuke: ahopeka, ahopetik..." (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "ez dut uste Batez ere Ipar. jartzea egokia denik modu naturalean sortuak direlako, 'ahopean, ahopeko' bezain modu naturalean, nahiz eta kronologikoki seguru asko lehenagokoak izan".

 - [E123]: "sorrera alde batera utzita, tradizioko erabilerari begiratzen badiogu (eta hori dugu irizpide nagusia), Iparraldeko autoreak dira batez ere ahapeka eta ahapetik erabili dutenak: Barbier, Jean Etxepare, Lafitte, Iratzeder, Ardoy, Xalbador, Mattin...".

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): "dauden bezala uztea erabaki da".

ahapeko
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ahapeko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahopeko].

Aztergaia: ahapeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: ahopeko / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. ahopeko.

ahapetik
adb. Batez ere Ipar. Ia entzuten ez den ahotsez. Ik. ahapeka; ahopean. Ahapetik hitz egiten dute. Aitorlekuan izango balira bezala ahapetik erraten dituzte sekretu haiek.

Aztergaia: ahapetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-pe-tik.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "ez dut uste Batez ere Ipar. jartzea egokia denik modu naturalean sortuak direlako, 'ahopean, ahopeko' bezain modu naturalean, nahiz eta kronologikoki seguru asko lehenagokoak izan".

 - [E123]: "sorrera alde batera utzita, tradizioko erabilerari begiratzen badiogu (eta hori dugu irizpide nagusia), Iparraldeko autoreak dira batez ere ahapeka eta ahapetik erabili dutenak: Barbier, Jean Etxepare, Lafitte, Iratzeder, Ardoy, Xalbador, Mattin...".

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): "dauden bezala uztea erabaki da".

aharantza
iz. Ipar. zah. Mintzaera, hitz egiteko modua.

Aztergaia: aharantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: EZ, SP.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Ipar. marka beharko du, nik uste, eta adiera ematea ere ez legoke gaizki, 'mintzoa, solasa' (?), Iparraldekoek esan bezate zein den adiera zuzenena'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'ondoko hitzak honela uztea onartu da [...] aharantza: Zah. Ipar. 'mintzaera''.

ahardi
1 iz. Txerri emea. Ik. urdanga. Ahardi erditu berriari bazka ona eta nasaia ematen zaio.
2 adj. Abere beltzez mintzatuz, emea. Zerriak, batzuk dira ordotsak, besteak ahardiak, edo arrak eta emeak.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ahardi '(zerri) eme'

ahari
1 iz. Ardiaren arra, adar biribilkatuak dituena. Ahari gaztea. Ahari zikiratua. Ahariak ardia gainkatu.
2 iz. Zodiakoko konstelazioa. (A larriz). Ik. aries 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
3 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako lehena, eguzkia Aries konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (martxoaren 21etik apirilaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. aries 2.

Aztergaia: ahari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "marro forma zaharra hobesten dut "bélier" adierazteko: eta ahari "mouton" adierazteko" (1993-02-20)

 - [K204]: urte, urte-erdiko ardia - bélier : marro" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E201]: 'hiru sinonimo ematen dira: ahari(-)joko, ahari(-)talka eta ahari(-)topeka. Ongi. Baina hiru azpisarrera ematea eskatzen al du horrek, bata bestearen segidan? Ez al dago hori beste modu batera adierazterik?' (2001-05).

 - [E123]: 'badakit arraro samar geratzen dela, baina, berez, horrela behar du'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'ahari-ren azpisarrerei dagokien oharra ere erretiratu egin du PGk'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: ahari 1 iz. ‘ardiaren arra’. 2 iz. Sin. aries

ahari joko, ahari-joko
iz. Ahari talka.
ahari talka, ahari-talka
iz. Bi ahariren arteko borrokan datzan jokoa. Ik. ahari joko; ahari topeka.
ahariki
iz. Ahariaren okela. Ardi zaharraren puska aharikitzat saldu.

Aztergaia: ahariki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki okela.

ahariko
iz. Ahari gaztea. Garagartza plazan, musu horiko eta musu beltzeko ardi latxen erakusketa egin zen; ahariko lehiaketa eta salmenta ere bertan izan ziren.

Aztergaia: ahariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aharito
iz. bizk. Aharia; aharikoa.

Aztergaia: aharito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. ahariko / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

aharia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: ''aharia' ala 'aharikoa'? OEHn ahariko sarreraren aldaeratzat ematen da aarito'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'Zerrendako ondoko hitzak honela uztea onartu da [...] aharito: Bizk. 'ahari(ko)a''.

aharra
iz. Liskarra, errieta. Ik. ahakar. Aharra sortu. Ez du aharrarik, ez oihurik erabiliko. Arrebarekin aharran aritzeko. Gosearekin eta heriotzarekin aharran.

Esaera zaharrak

Beharrak aharra. Etxe hutsa, aharra hutsa.

Aztergaia: aharra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aharra, ahakar

Euskaltzaindiaren Arauak

aharra Sin. ahakar

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ahakar

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

hedadurak argituko dira, sarrera bana emanez

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

aharrari
adj. Liskartia. Ohoinak dira, aharrariak eta hiltzaileak.

Aztergaia: aharrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

liskartia.

aharratu, aharra/aharratu, aharratzen
da ad. Liskartu. Beren erlijioak debekatzen die samurtzea, aharratzea, elkarrekin joka aritzea.

Aztergaia: aharratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aharra(tu), aharratzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

liskartu.

aharrausi
iz. Nahi gabe egiten den aho-zabaltzea, loguraren, gosearen edo gorputzeko ondoezen baten ezaugarri dena. Logalezko aharrausia.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Aharrausia ahotik ahora. Aharrausi luzea, loa edo gosea. Aharrausi usua, gose edo lo mezua.

Aztergaia: aharrausi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aharrausi egin .

aharrausi egin
ad.-lok. Aharrausi egiten duen bakoitzean.

Aztergaia: aharrausi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aharrausi sarrerari dagokion azpisarrera.

aharrausika
adb. Aharrausi eginez. Ik. aho zabalka. Negar egin beharrean barrez hasten zaigu, eta aharrausika aurkitzen dugu su eta gar ari gatzaizkionean. Aharrausika egon nintzen gaubeila guztian.

Aztergaia: aharrausika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

ahartzartz
iz. Batez ere zub. Aharia.

Aztergaia: ahartzartz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: aharzatz / HiztEn: aharzatz / LurE: - / ElhHizt: aharzatz / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

J-LDen esku utzi da forma erabakitzea; hona bere proposamena: "ahatzartz ahoskatzen dugu; uste dut lehenbiziko -r- hura ere idatzi behar dugula, hala nola atzar ahoskatzen dugun eta artzar idazten. Junes Casenavek ere horrela idazten du: ahartzartz. Formula osoaren aldekoa naiz: beraz ahartzartz dut aholkatzen" (1997-05-09).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

aharia.

ahate
1 iz. Hegazti palmipedoa, moko zapala, hanka laburrak eta hego luzeak eta muturdunak dituena (Anas sp. ). Ik. paita. Etxe ahatea. Ahate basatia. Ahate gibel gizendua. Ahate bat saltsan. Ahateen urmael ondotik igaro.
2 iz. Herri hizkeran, ahatearen antzeko zernahi animalia.

Esaera zaharrak

Ahateari igerika irakastea.

Aztergaia: ahate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: ahate beltz .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera ezaguna da ahate(-) joko eta agerraraztea komenigarri izan daiteke'.

 - [E123]: 'Eta antzar(-)joko? OEHk, adibide bakarra dakar ahate-joko izenarena'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

ahatebeltz
iz. Itsas ahate mota, luma-beltza (arra) edo luma-arrea (emea), mokoan gune hori bat duena (Melanitta nigra).

Aztergaia: ahatebeltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: ahatebeltz / HiztEn: ahatebeltz / LurE: - / ElhHizt: ahatebeltz / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

ez da loturik idatzia hobesteko arrazoirik ikusten: 'ahatea' da, eta 'beltza'.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ahate sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Melanitta nigra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '[ahatebeltz] Nire ustez ahate beltzekin ez nahasteko hain zuzen, batera idatzi beharko litzateke, bata izen bat delako, hiztegiko banako bat, eta bestea, ostera, izen-sintagma bat, hots, eraikidura sintaktiko bat'.

 - [E123]: 'nahi duzuen bezala; hor dago Hiztegi Batuko lantaldearen oharra'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): 'Ahatebeltz ala ahate beltz ote den, kontua gero argitzekotan utzi da'. Erabakia (2002-03-22): 'ahate beltz: espezie berezia zen ala ez ikusteko utzi da, eta honetan AEk, XK-k eta PSk, gaia aztertu ondoren, erabakitzen zutena onartzea erabaki da'. EAraua: 'ahatebeltz iz. Melanitta nigra'.

ahateki
iz. Ahatearen okela. Egunero jaten nuen ahatekia.

Aztergaia: ahateki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

ahatekume
iz. Ahatearen umea. Jateko izango da: salda, bisigua, ahatekume xerra, entsalada, ardi gazta eta ardoa.

Aztergaia: ahatekume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

ahatettipi
iz. Zertzeta.

Aztergaia: ahatettipi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. zertzeta.

ahats
adj. zah. Zikina, lizuna. Ohitura ahatsez betea.

Aztergaia: ahats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ahats "zikina"

Euskaltzaindiaren Arauak

ahats Zah. 'zikina'

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah. ik. zikin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E406]: ba ote du tokirik 25.000ko zerrendan? (1993-03-08)

ahatsar
1 adj. Ahatsakoa, Ahatsari dagokiona.
2 iz. Ahatsako herritarra.
ahatzarazi, ahatzaraz, ahatzarazten
du ad. Ahaztera behartu. Ik. ahantzarazi. Zuk ahatzarazten dizkidazu nire saminak.
Orrialde guztiak:
 

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper