6 emaitza bilaketarentzat
Egoeraren arabera, etxearen edo etxeko erabiltzen dugu: etxearen neurriak, etxeko leihoak... Horrela jokatzen al da NORAKO eta NORENTZAT kasuetan ere? Adibidez: Diru hau etxea erosteko da, eta beste hori, autoa erosteko. Testuinguru horretan, zuzena al da Diru hau etxearentzat da, eta beste hori, autoarentzat esaldia?
NORA kasu-markan -rat erabil daiteke arauz euskara estandarrean: mendirat, etxerat, basorat... Baina galdegaia ZERTARA denean ere -rat erabil al daiteke (egiterat, jaterat, jolasterat), ala jolastera, jatera, egitera paratu behar da nahitaez?
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Izan aditzaren osagarriak edo atributuak mugatua nahiz mugagabea onartzen ditu? Biak? Adibidez, zoriontsu/zoriontsuA izatea da onena; mediku/medikuA izan nahi dut... Arauetan ez dago ezer horren inguruan.
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Egoki egina al dago adibideokin egin den zuzen/oker sailkapena?
Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarri (zuzen)
Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarritzat (oker)
Zure erabakia ontzat eman dugu (zuzen)
Zu zinen, beraz! Bada, nik Olegiko Patxitzat utzi zintudan (zuzen)
Maisutzat hartu eta apaiza izaki (zuzen)
Txomin hartu dugu musika-irakasletzat (oker)
Txomin hartu dugu musika-irakasle (zuzen)
-tzat prolatiboa sarri askotan oker erabiltzen ote dugun susmoa daukat. Gauza segurua eta ziurra denean, uste dut ez dela prolatiboa erabili behar, beti ez behintzat, uste edo iritziarekin baizik.
Bestalde, hemen sartu dut beste zalantza bat ere, predikatu osagarriei baitagokie hau ere:
Mariaje hartu dugu laguntzaile bezala (oker)
Mariaje hartu dugu laguntzaile (zuzen)
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.