Du aditza da: Gaixoa bihotzetik operatu dute. Ebakuntzako gorputz-atala aipatzeko, -tik atzizkia (ablatiboa) erabiltzen da sarri: Eria bihotzetik operatu dute. Heste-soberatik operatu, gernu-debekutik operatu... Beste egitura hau ere (zer operatu) aukeran dago: hanka operatu diote; zango gangrenaduna operatzeko... [EH]
— “Aditzaren jokabidea: operatu (du/dio)”, Jagonet galde-erantzunak.