Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza anda bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

anda
iz. Bi hagaz eta haien artean ezartzen diren ohol batzuez osaturiko ohe modukoa, bereziki hilotzak garraiatzeko erabiltzen zena. (Singularrean nahiz pluralean). Ik. hil ohe; zerraldo;  + angarila; ohatila; esku ohe. Elbarri bat andetan zeramaten. Andetan hartu eta bazeramaten andrea hilerrirantz. Andetan erabili zuten kalez kale idoloa. Nahiago nuke hementxe anda batean hilik ikusi.

Aztergaia: anda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

batez ere Pl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elbarri bat andetan zeramaten.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, anda(-)izara jar daiteke, hala deitzen baitzaio hilotza biltzen duen oihalari. Horixe jasotzen dute, besteak beste, VOX hiztegiak, Elhuyar hiztegiak eta Mujikaren hiztegiek, eta bada lekukotasunik ere: #mdash#Lenago, Bizkaitar, Napar ta Giputz batzuk beintzat, ilotzak etzituzten ilarrietara zerraldoetan eramaten, eun andietan baizik. Ezkiogan Katon zuen eun onek izena, Larraunen eskuetako euna, Arratian anda-izara (Azkue, Euskalerriaren Yakintza, I, 230). #mdash#Ilen etzekoak isera eder bat zabaltzen eutsien ganean anda orrei, ta bere ganean iminten eudien ile; ta gorpue bein lurperatu orduen, auzoko andra batek batu ta biribiltzen oan isera ori ta ilen etzera biurtuten oan. Isera onexeri esaten yakon anda-iserea. Ta orti dator laminek, baten bat ilten zaneko garrasike esaten eudien ori: 'Lanbreabeko etzanderea, gertau anda-iserea' (Akesolo, Lino, Ipiña, 29)'.

 - [E116]: 'Nik ere sartuko nuke, definizioa emanez beharbada (AUk berak ematen duena izan daiteke egokiena, OEHn ere hala biltzen da: 'hilotza biltzen duen oihala')'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'OK nire proposamena'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.