habe1
1 iz. eraik. Makurdurazko kargei eusteko gai den egitura-elementua, horizontala edo ia horizontala, eskuarki zurezkoa, altzairuzkoa edo hormigoizkoa, luzera beste bi dimentsioak baino askoz handiagoa duena. Teilatupeko habeetan. Etxeari habe berriak jarri. Zeharkako habe lodiari atxikitzen zaizkiola gapirio lerroak. Habe hauek solibei eusten diete.
2 iz. Harroina, zutoina; bereziki, teilatuaren edo haga baten euskarri dena. Ik. zutabe. Jesu Kristo habeari lotu eta zigortu zutenean. Jauregiaren horma nagusi eta habe handiak. Zeruak ez du habe beharrik. Habearen idulkia. 3 iz. Euskarria. Egiaren habe eta sostengua. Izan zaitezen beti ene habe eta jabe sendoa.