esetsi1, esets, esesten
1 du/dio ad. Eraso. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ardiari esesten dion otsoa. Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Esetsi zion berriro lotsak.
2 du/dio ad. Ihesi doanari, atzemateko edo harrapatzeko, jarraitu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. jazarri; pertsegitu. Lapurrei esetsi. Txakur batek esetsi zion. 3 du/dio ad. Norbaiten kontra, haren bizimolde, pentsamolde edo egiteengatik, gogor eta etenik gabe aritu. Gaizkileei esesteko. Berri honekin hartu zuten Jesus esesteko gogo gehiago. Dioklezianok kristauei esetsi zien garaian. Hartzekodunak esesten zion.