Euskaltzaindiaren Hiztegia

419 emaitza mu bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

mu1
1 iz. Behiaren oihua. Ik. marruma. Idiek bezala mu eginez, lau oinean abiatzen da. Zezenaren mua.
2 onomat. Behiaren oihuaren onomatopeia. Mu! egin zuen behiak, txahala kendu ziotenean.
(azken) muturreraino eraman
ad.-lok. Zerbait azken ondorioetaraino eraman. Hipotesia azken muturreraino eraman. Bere ideien aldeko borroka muturreraino eramango zuela zin egin zuen.
muda
iz. zool. Animaliez mintzatuz, ilea, lumak, azala edo oskola aldatzea. Animalia askok izaten du muda urtean behin. Zenbait karramarrok, muda gertatu aurretik, exoeskeletoan metatzen dute beruna, eta organismoarentzat kaltegarria den metal hori kanporatzen dute exoeskeletoa galtzearekin batera.

Aztergaia: muda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (es muda, fr mue), baina, adierazle bat behar delakoan, gaztelaniatikoa proposatzen du lantaldeak, onarpen eske.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

mudakor
adj. Aldakorra. Mudakorrak dira gizonen nahiak eta pentsamenduak. Gogoeta mudakorrak.

Aztergaia: mudakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mudakortasun
iz. Mudakorra denaren nolakotasuna. Hain handia da gure bihotzaren mudakortasuna!

Aztergaia: mudakortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mudantza
iz. Aldatzea, aldaketa. Zeruan dira mudantza handiak agertuko. Elizaren fedean ez da mudantzarik. Eguraldiaren mudantzak.

Aztergaia: mudantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mudarazi, mudaraz, mudarazten
du ad. Mudatzera behartu, aldarazi. Ez zioten mudarazi sekula iritzia.

Aztergaia: mudarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mudarazi, mudaraz, mudarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mudarazi, mudaraz, mudarazten.

mudatu, muda/mudatu, mudatzen
da/du ad. Aldatu. Hori da egia handia, gizonen eleek mudatuko ez dutena. Aurpegiko kolorea mudatu zitzaion.

Aztergaia: mudatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mudatu, muda, mudatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mudatu, muda, mudatzen.

mudatze
iz. Aldatzea. Ik. mudantza. Pena haiek egonen dira betiere egoera batean; ez da ihartzerik, ezta txikitzerik, ezta mudatzerik eta ez aldatzerik izango.

Aztergaia: mudatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

mudurri
adj. g. er. Tristea, goibela. Ahots mudurria.

Aztergaia: mudurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

goibela, malenkoniaz betea.

muesli
iz. Bereziki gosaritan jateko prestaturiko nahastura, olo malutak eta bestelako laboreak eta fruitu freskoak edo lehorrak dituena. Jogurta, muesliarekin eta udare zatiekin nahasia.

Aztergaia: muesli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): muesli 53: Consumer 52 (adib.: “Beste aldetik, hondakin kopurua bi produktutan soilik (ekologikoa bata -muesli- eta konbentzionala bestea -oliba olio birjina-) jo daiteke garrantzitsutzat, hainbat produktu freskori legeak onartzen dien gehieneko mugaz gaindi dabiltzalako”), Berria (“Muesli, fruitu lehor, etxeko marmelada, fruta fresko, konpota, turroi, ezti edo bestez osatzeko/gozatzeko aproposa, esate baterako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu muesli formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es muesli / fr muesli, musli: Elhuyar: muesli / Nolaerran: muesli / Zehazki: muesli / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, besterik gabe onartzekoa.

muestar
1 adj. Mueskoa, Muesi dagokiona.
2 iz. Muesko herritarra.
muezzin
iz. Herrialde musulmanetan, minaretetik hots eginez fededunak otoitzera deitzen dituen pertsona. Goizero, egunsentiarekin, lau muezzinen otoitzetako deiek herria iratzartzen dute.

Aztergaia: muezzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "muezzin. Arabieraz, otoitzerako deia egiten duena".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (es, fr, en).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-zz-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

muga
1 iz. Zerbait amaitzen den tokia edo unea. Itsasoari harrizko eta hareazko muga ezarri diona (Ik. mugarri). Jainkoa dugu helburu eta muga. Zu zara guztien hasiera, iturburua, iraupena eta muga. Haren ausardiak ez du mugarik. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite. 1888an jaio zen Orexan eta aurten hil Añorgan: horiexek dira Orixeren bizitzaren mugak.
2 iz. Bi lurralde bereizten dituen marra. Italiako muga igarorik. Buenos Airestik ateratzean, Villazón du mugan aurreneko herria. Lapurdiko mugetatik urruti. Frantzia du muga iparraldetik. Mugaren bi aldeetan dago Euskal Herria (Ik. mugalde). Iparraldeko muga. Mugaz bestaldean. Mugaz haraindikoak. Kanaango mugako Retma zeritzan lekura joan ziren (Ik. mugako). Frantziako muga-herri batean. Etorkizuneko Europa mugarik gabekoa izango da. OMEk ez du mugak ixteko eta hegaldiak bertan behera uzteko eskatu. || Panama eta Kolonbiako muga-mugan bizi dira.
3 iz. Jakintza-arloez, jarduerez eta kidekoez mintzatuz, arlo horren eremuaren muga. Filosofiaren eta jakintzaren arteko muga ilunean. Nire iritziz, dantza garaikidearen barruan zernahi egin dezakezu; beharbada horixe gustatzen zait, mugarik gabe dantza egitea. Euskal literaturaren muga hertsietatik landa ere bizia badagoela erakusten du.
4 iz. Zerbaiten edo norbaiten garapenerako muga edo oztopo den gabezia. Nobelagile honek baditu bere muga eta ahulezia estetikoak. Bere dohain aberatsei ezartzen dien muga hertsia.
5 iz. Unea, denbora, ordua. Etorri zenean jateko muga, Jesus jarri zen mahaian.

Aztergaia: muga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: azken muga, muga-barru, muga-egun, mugan, mugaz, muga(-)zerga .

muga adlatibo, muga-adlatibo
iz. hizkl. Mugimenduaren azken muga adierazten duen kasua. Bizidunen muga-adlatiboa euskaraz: norenganaino.
muga barru, muga-barru
iz. Barrutia, lurralde mugatua. Beren muga barruetatik irten zedila erregutu zioten.
muga egun, muga-egun
iz. Zerbait egiteko edo zor bat ordaintzeko jarritako epea amaitzen den eguna; hitzarmen bat amaitzen den eguna. Ik. epemuga. Dokumentazioa aurkezteko muga-eguna urriaren 30a izango da. Polizaren muga eguna.
muga jo
ad.-lok. Mugara iritsi, zerbaiten azken muturreraino iritsi. Gailurra edo muga joz gero, ordea, bizitza beherantz hasten da, atzenengo orduan itzali arte. Nire pazientziak muga jo du. Muga joa dut, jo eta pasatua ere bai.

Aztergaia: muga jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUGA JO Llegar al límite, a la meta. Sei segarien muga jo arte / barratu ditute maillak. Or Eus 301. [Bizia,] gaillurra edo muga jo ezkero, ordea, beerantza asten da, atzenengo orduan itzali arte. Vill Jaink 57. Muga joa dut, jo eta pasea ere bai. Legeak debekatzen dit orainengoez mintzatzea. MEIG VI 72. v. tbn. TAg Uzt 222.

adib: muga 1 iz. Zerbait amaitzen den tokia edo unea. Mugak ipini. Itsasoari harrizko eta hareazko muga ezarri diona (Ik. mugarri). Jainkoa dugu helburu eta muga. Zu zara guztien hasiera, iturburua, iraupena eta muga. Muga joa dut, jo eta pasatua ere bai. Haren ausardiak ez du mugarik. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite. 1888an jaio zen Orexan eta aurten hil Añorgan: horiexek dira Orixeren bizitzaren mugak.

muga jo 10: Argia 2 (“Ez dakizu zein duten jomuga, edo zer kalte egiten duten muga jotzen dutenean”), Elkar (“Zorte miragarriaren aldiak muga jo zuen”), Elhuyar (“Erauzketa-arrantzaren sektorea osa dezakeen jarduera izan daiteke akuikultura, lehenengoa muga jota dagoenez gero, eta beherantz ere egin dezakeenez gero”), Berria 2 (“Adinaren muga jo duela eta, erreserbara igaro da”), EiTB 4 (“Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, prezioek muga jo zuten iragan urteko uztailean % 5,3ko Kontsumoko Prezioen Indizearekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

muga jo 3: Berria (“Texas upela, berriz, dolar bat igo, 66en muga jo eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) agintarien ardura biziagotu zuen”), Aritz Gorrotxategi (“Hamar hilabete bero eta gozo irristatu ziren Menendez gaztearen bizitzan, eta, azkenik, bizitzan sarritan gertatzen den legez, harremanak muga jo zuen”), Joxe Azurmendi (“Eta honekin hitzaldi honen gaiak, eta nik ere bai, pragmatikoaren muga jotzen dugu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa muga sarreran.

muga zerga, muga-zerga
iz. Atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga. Ik. aduana-zerga. Europak % 19,4ko muga-zerga jarri nahi die Txinatik datozen zapatei.
mugadun
adj. Mugatua, muga edo mugak dituena.

Aztergaia: mugadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

mugatua.

mugaeguneratu, mugaegunera/mugaeguneratu, mugaeguneratzen
da ad. ekon. Zor baten, betebehar baten edo kontratu baten epea muga-egunera iritsi. Ordainketarako epearen azken eguna jaieguna izanez gero, epe hori mugaeguneratuko da hurrengo egun baliodunean. Letra mugaeguneratu ondoren, edukitzaileak bere atzerabidezko akzioa gauzatu ahal izango du.

Aztergaia: mugaeguneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh78 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 79, ETC: 100.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: mugaeguneratu (Ekon.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

mugaezin
adj. Ezin mugatuzkoa. Itsaso mugaezina. Nahimena, beraz, bereizten da adimenetik, hau mugatua delako eta hura mugaezina.

Aztergaia: mugaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin/-gaitz.

mugagabe
1 adj. Mugarik ez duena. Ik. baztergabe. Jesusek erakusten digun maitasun mugagabea. Mugagabea baita zure hedadura.
2 adj. Mugaturik ez dagoena. Ez dakigu nola muga daitekeen morfema, hitza, esaldia; linguistikaren joera berriak mugagabeak mugatzen lagunduko baligu, ez litzateke laguntza makala.
3 adj. hizkl. Euskal gramatikan, izen sintagmaz mintzatuz, mugatzailerik ez duena; deklinabide motez mintzatuz, artikulu marka tartekatu gabe itsasten dena. Deklinabide mugagabea. Zenbatzaile zehaztugaberen bat, hots, zenbait, hainbat eta kidekoren bat agertzen duten izen sintagmak mugagabeak dira. Ubillosen dotrinan, maiz ikusi ohi da azentu marka hori mugagabeen azken bokalean.
Azpisarrerak

Aztergaia: mugagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

segida mugagabe.

Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mugagabeko .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

mugagabeko
1 adj. Mugagabea, mugarik ez duena.
2 adj. Mugagabea, mugaturik ez dagoena.
Loturak

Aztergaia: mugagabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-03-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mugagabeko (+ muga gabeko, muga-bageko, muga-gabeko, muga bako) 8: SP Phil ("millatan, eta millatan neurri eta mugagabeko plazer hek utzitut"); Aran SIgn ("pagaturik bere amore semeti eta irazekia beste muga-bageko aundi eta gozoagoarekin"); Iratz ("Zabal zabala zare, muga gabekoa"); Munita ("Etengabeko ariztiak, bazter-gabeko pagadiak, muga-gabeko gaztaindiak"); Txill Let eta Or Aitork: "mugagabeko"; KIkV ("Ordain-indar muga bakoa [eukan] Jaungoikoarentzat"); Laux BBa ("Mendi baltzaren goietan, muga bako bakiak / zaintzen dau zeru eta lurraren maitasun-lua") // OEH argitaratuan gainera: LE Doc ("[Pena] pasatzen eztirenes, eternoes, mugagabekoes lotsatu bear da"); muga gabezko 2: Mst ("Etzireia zü, ene Jinko Jauna, müga gabezko miserikordia dadükazüna", "jinen diren müga gabezko thenpora orotan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mugagabeko (+ muga gabeko 2, muga-gabeko 1) 13: T. Egibar ("zeruko muga gabeko ontasun oietatik"); Satr ("Ez du muga gabeko zeru garbian itzala izan nahi"); A. Begiristain ("mugagabeko altxor bat billatzeko eskatzen dizuet"); X. Kintana ("mugagabeko egintza-hedakuntza bat"); UZEI 2 (adib.: "Indarrean oinarritutako harrokeria, mugagabeko jarrera, beraien jokabidearen euforia, norbereganako fedea, harremanekiko gogorkeriak, erruki eta sinpatiarekiko sortasuna dagozkio haien moralari"); J. Lasa ("soldadutza egin beharra mugagabeko denboraldi batetan"); Gasteiz ("Mugagabeko maitasunez eta jakitate zehatzez datu errealak eta hauen esanahi historikoaren bila aritu dira"); EHAA 1988 ("Mugagabeko 3 lanpostu berri sortzea "); J. Gorostiza ("itsasoaren mugagabeko iluntasunean"); Egin 1989 ("Euskal preso politikook borroka politiko-erreibindikatibo bati ekingo diogu abuztuaren lehen egunetik aurrera, mugagabeko txapeo eran eta segidakoak esijituz"); Hemen 1989 ("arlo funtsezkoa, lana mugagabekoari dagokiona alegia, baztertzen ari gara"); ELA/STV 1992 ("burruka armatuak abangoardia ttiki batengan jartzen du erabaki politikoaren eremua mugimenduko gainontzeko guztia estrategia horren muga-gabeko euskarriaren papera betetzera baztertuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mugagabe : DFrec 12, AB38 11, AB50 6, HiztEn, LurE, Euskalterm 27; mugagabeko : AB38 1 (m. zinta 1); AB50 1; Euskalterm 1 (m. kreditu).

Sektore jakin bateko informazioa

mugagabe(ko) : HezkAdmin // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, EurItun2, LHH, LurraldeAntol, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mugagabe : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; mugagabeko : PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: mugagabe(ko) : indefinido.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mugagabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

mugagabetasun
iz. Mugagabea denaren nolakotasuna. Denborak ez du, izatez, barne mugarik, eta guk ezin eraman dezakegu mugagabetasun hori, zorabiatu egiten gaitu.

Aztergaia: mugagabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-.

mugagaitz
adj. Ia mugaezina. Beti geratuko zaigu alderdi bat itzalpean, eta alderdi mugagaitz horretan sartzeko herabe gara.

Aztergaia: mugagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-ezin.

mugagarri
iz. Mugatzailea.

Aztergaia: mugagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mugak ezarri
du ad.-lok. Gurasoek mugak ezartzen dituzte, baina denborarekin indarra galtzen dute. Sorkuntzan mugak ezartzea arriskutsua izan daiteke.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mugak ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

mugak gainditu
du ad.-lok. Beharrak, batzuetan, gaindiezinak diruditen mugak gainditzen ditu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mugak gainditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

mugak ipini
du ad.-lok. Itsasoari mugak ipini. Eta ez gara gu izango mugak ipiniko ditugunak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mugak ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

mugak izan
du ad.-lok. Ibilgailu bereziek eta gai arriskutsuen garraioa egiten duten kamioiek mugak izango dituzte egun hauetan zirkulatzeko. Dena den, horiek ere 26. artikuluan aipatzen diren mugak izango dituzte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mugak izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

mugak jarri
du ad.-lok. Seme-alabei mugak jarri behar zaizkie, bestela galdu egiten dira. Lege honek mugak jartzen dizkie bezeroekin gehiegikeriak egiten dituzten banketxeei.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mugak jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

mugaketa
iz. Mugatzea. Mugaketa-lana.

Aztergaia: mugaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mugakide
1 iz. Zerbaitentzat edo norbaitentzat, haren mugan dagoen edo bizi den beste zerbait edo norbait. Espainiarren mugakide diren frantsesak. Mugakideekin batasuna egiteko. Gaskoia ere erdara baita eta euskararen mugakidea, hain zuzen. Iparraldean Errusia du mugakide. Arte sail guztiak ahaide eta mugakide dira.
2 (Izenondo gisa). Herri mugakideak.

Aztergaia: mugakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kide.

mugakidetasun
iz. Mugakide izateko nolakotasuna, mugakide izatea. Bi arrazoi aurkitu zizkion erdararen Arabako aurrerakadari: elizgizon erdaldun edo erdaltzaleak eta mugakidetasuna.

Aztergaia: mugakidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mugakizun
iz. hizkl. Hitz elkarketan, mugatzaileak mugatzen eta zehazten duen osagaia, sintagma-burua dena. Ik. mugatzaile 3. Euskal hitz-elkarketaren mugatzaile/mugakizun segida bere horretan errespetatzen du erabide honek (auto argi): bigarren izena da, kasu honetan, sintagma-buru.

Aztergaia: mugakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kizun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mugakizuna eta mugatzailea.

mugako
adj. Mugan dagoena; mugan bizi dena. Mugako herrietan. Orixe mugakoa zen, egia esan, eta mugan gelditu nahi izan zuen.

Aztergaia: mugako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

mugalari
iz. Iheslariei muga igarotzen laguntzen dien pertsona. Mugalaria salatzearen truke agiriak eman nahi dizkiete legez kanpoko etorkinei. Gerra-denboran, euskaldun frankok beren bizia arriskatu zuten erresistentzia-sareetan edo mugalari lanetan.

Aztergaia: mugalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria da eta, lantaldearen ustez, egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mugalde
iz. Muga dagoen aldea, mugatik hurbil dagoen ingurua. Frantziako mugaldera. Mugaldean bizi direnak. Mugaldeak zaintzeko. Mugaldeko herrixka koxkor hauetan.

Aztergaia: mugalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

mugaldi
iz. g. er. Aukera, egokiera. Ez zuen hark gaztetxoari zerbait adierazteko mugaldirik behin ere galtzen.

Aztergaia: mugaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aukera, egokiera.

mugan
-en buruan. (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean). Bi urteren mugan hil zen.
Loturak

Aztergaia: mugan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muga sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bi urteren mugan hil zen.

mugape
iz. Barrutia. Ik. mugarte. Jaio zitzaigun San Ignazio, Azpeitiko herriaren mugapean. Berrobiko mugape laburra.

Aztergaia: mugape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mugape 184: Izt C 180 (adib., "Erri onen mugapeko mendi Izarraitzkoan", "Berrobiko mugape laburra ere ondo janzia arkitzen da", "Gipuzkoako mugape guztia", "Aramako Erria laburra eta medarra bada ere, iturriz ondo ornitua arkitzen da beraren mugape zerrenda guztia"), Lard ("Moab-ko muga-pean lurra eman zion"), Aran SIgn 2 (adib., "Jaio zitzaigun San Ignazio, [...] Azpeitiko erriaren mugapean"), Ldi IL ("Iraun bezate besteak [izkerak], nor-bere mugapean"), eta OEH argitaratuan, Ol Gen 41,19 ("Aigitoko mugape osoan"), eta aip. Ayerb EEs 1912, IPrad EEs 1915 // Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko mugapetxo .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mugape EstiLib 2 ("Oso kontuan hartu beharko du kazetariak Euskal Herri osoaren lurraldetasuna izan behar duela gogoan, euskararen mugapeak estatu artekoak direla, eta honek garrantzi handia du, ez terminologia politikoa bakarrik, baita hitzen mailegatzean ere"); udal-mugape 4, Eustat 1996 ("Entitate singulartzat hartzen da udal-mugapeko edozein parte bizigarri", "Udal-mugapearen partiketa-modu bat da, honako ezaugarri hauez bereizten dena...", "Barrutia, berriz, udal bakoitzak bere udal-mugaperako erabakitako zentsu-sekzio osoen agregazioa da", "1981 eta 1996 artean desanexionatu diren udalerrien eta berorien jatorrizko udalen kasuan, arazo bat dago: ez dago horiei buruzko daturik, edo horien udal-mugapeen edukiak aldatu egin dira"); mugapean 2 ager.: J. Landa ("garbi dago bere ahalmenen mugapean lanik bederen egin duela UZEIk unibertsitate Euskaldun eta Herrikoi baten alde"), OroitId 1995 ("Aurreko urteetan bezala, eta beti bere baliabide urrien mugapean, saiatu da batzorde hau onomastika alorreko euskararen jagote-lana egiten, batez ere herri-administrazioetakoek onomastika alorra begirunez eta legeari so eginez erabil dezaten");.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mugape : HiztEn, Euskalterm 8 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mugape : EuskHizt, HiruMila (ámbito territorial, demarcación), ElhHizt (circunscripción, jurisdicción, término, distrito — con desinencias locativas y temporales), Lur EG/CE (limitación), Casve EF (mügape: territoire), Lh DBF (territoire), DRA (ámbito territorial), PMuj DVC (circunscripción, territorio, término, jurisdicción, distrito); mugapeko : PMuj DVC (territorial) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EF/FE, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

barrutia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: AU: 'Hitz hori aspaldikoa da euskaraz, barruti adierazteko (Diccionario Retana de Autoridades del Euskera deituriko horretatik hartua: "Egundaño ez dut Aigito'ko mugape osoan, bei ayek bezain itsuririk ikusi")'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): bigarren itzulirako utzi da.

mugapen
1 iz. Muga, oztopoa. Zure espazioan ez duzu inolako mugapenik, paretak altxa edo bota ditzakezu, lana bertan egin; lurra zikinduta ere, ez dago arazorik. Oztopo eta mugapen guztien gainetik.
2 iz. Mugatzea. Ik. mugaketa.

Aztergaia: mugapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mugapen (eta balio-m., kopuru-m., giza m. bana) 34: I. Baztarrika ("gure izatea mingozten duten loturak, sogordurak, desegokidurak, mugapenak eta garaia baino lehenagoko zaharkitzeak gugandik erauztea"); Azurm ("pertsona ez zaigula interesatzen, mugapen askorekin ulertu behar"); EHAA 1982-1992 8 (adib.: "inolako mugapenik gabe", "ondorioei buruzko mugapen"; "bidezko balio-mugapenak egin ondoren, gaitasunaren jabe aitortutako lehiaketakideen zerrenda bakar bat bidaliko dio"; "tiradari buruz adierazitako kopuru-mugapenak eta numerazioa"); K. Fernandez 2 (adib.: "bi aldagaiek elkarren artean zuten mugapenaren erro karratua korrelazio-koefizientea zen"); J.M. Mendizabal ("abantailak eta mugapenak"); UZEI 5 (adib.: "Giza mugapenen eraginez, onartutako arautik saihesteko ekintza ez-sistematikoa"; "entitate lokaletako biztanleriari eta lurralde-mugapenari buruzkoa"; "Ikasgelako mugapenak direla eta, simulazioa eta rol-jokoa bestela gerta litezkeen harreman eta egoera sozialen barietatea baino zabalagoa sortzeko teknika garrantzitsuak dira"); ArauErab 1988 ("eragiketak egitea inolako mugapenik gabe"); BEO 1990 5 (adib.: "Administrazioarekin kontratatzeko indarreko legeriak ezarriak dituen ezein mugapen", "Jatorrizko Lurraldeak emon daitekezan bermeetarako aipatzen dauzan mugapenak kontuan izanda"); BAO 1992 ("helburu horien ziozko arauak eta mugapenak ezartzea"); UnescoAlb 1992 ("berriro datorkigu aurrera berezko mugapenak direla medio"); Eutsi/1 ("Badirudi hauetan ere partitiboa erabil daitekeela, nahiz eta mugapen larriak izan oraingo honetan"); M. Karrera ("Fuero Real indarrean egon den bitartean ez du mugapenik izan"); Aurrekontuak 1995 3 (adib.: "ez da 5. artikuluan, aurreko 1 apartatuan aurrikusitako mugapenera loturik egongo"); Gipuzkoako flora ("gainerako mugapenei buruzko Agindu Nagusiak mesedegarri baitzaizkie"); L. Oihartzabal ("Bere nia-ri ezarri zitzaizkion mugapenak desagertzen dira"); bermugapen 1: EHAA 1990 ("21. eta 22. Areen bermugapena posibilitatzea bien arteko koordinazioa lortzearren"); zermugapen 2: EHAA 1985 ("Ekintzapidearen zermugapena: nekagarria: zarata, dardarizuagatik"); AAO 1989 ("zermugapenari buruz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mugapen : DFrec 5, AB38 2, AB50 5, HiztEn, LurE, Euskalterm 14; zermugapen : AB50 12.

Sektore jakin bateko informazioa

mugapen : EurItun2, HezkAdmin, LurraldeAntol // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, AdmProz, LHH, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mugapen : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF -ü-, HaizeG BF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

definizio, (mugapen).

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: limitación.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mugarri
1 iz. Lurralde edo jabetza baten muga adierazteko ipintzen den harri edo seinalea. Ik. zedarri. Etxe lurrak mugatzen dituzten mugarrietan. Soroetako mugarriak zaintzen. Ezarri zizkigun mugarrietatik irten gabe.
2 iz. Gertaera berezi eta esanguratsua, prozesu baten une garrantzitsu bat markatzen duena. Etxeparek lehenengo mugarria jartzen zuela uste zuen, noski. 1794 hartuko nuke hegoaldean aro berriaren mugarri.
3 iz. Bide bateko bitarteak adierazteko ipintzen den harri edo seinalea. Bide horren ertzean daude lehen esandako mugarriak, bidaztiaren eserleku.
4 iz. Muga. Erresuma honen mugarri diren mendietan. Zure ontasun mugarririk gabea. Ezarri zaizkigun mugarrietatik irten gabe, XVIII-XIX. mende barruan, alegia.

Esaera zaharrak

Gizon prestuaren errana, mugarri.

Aztergaia: mugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): onartu dena: kareharri eta segarri elkarturik ematea, latsarri eta mugarri bezala. Iman(-)harri ez litzateke aldatuko, -nh- multzoa eragozteko, ezta behaztopa(-)harri ere horrela erabili baita.

mugarritu, mugarri/mugarritu, mugarritzen
du ad. Mugarrien bidez mugatu edo seinalatu. Ik. mugarriztatu; zedarritu. Norbaitek, Euskaltzaindiak inork baino lehenago, saiatu beharko luke soroa usuago mugarritzen eta hitz kontuak garbitzeko galbahe tapituagoa erabiltzen.

Aztergaia: mugarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mugarri(tu), mugarritzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

mugarriztatu.

mugarriztatu, mugarrizta, mugarriztatzen
du ad. Eremuez mintzatuz, mugarrien bidez mugatu edo seinalatu. Ik. mugarritu. Mugarriztatu ditugu auzoko landak.

Aztergaia: mugarriztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mugarriztatu, mugarrizta, mugarriztatzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): 'zerrendan leku egitea onartu da".

mugarriztatze
iz. Mugarrien bidez mugatzea edo seinalatzea.

Aztergaia: mugarriztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

mugarte
iz. Mugapea, barrutia. Epaitegi horrek, aginte eremuz, Autonomia Erkidegoko mugarte osoa hartzen du.

Aztergaia: mugarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mugarte 1, Ibiñ Virgil ("Iñoiz ikus aal izango ote ditut ene gurasoen mugarteok edota nere etxola txiroaren gaindegia belarrez iosita?"), eta OEH argitaratuan, EG 1955 2 ("Mugabear orrek beste mugarte batzu billatzera darama Euzko-Gogoa, [...] bere lanari lurralde berrietan ekiteko", "Euskadiko mugarte ta gizamailla guzietan"); mugartear 1, Arti Tobera ("Erreboluzioak bentzutu zuenetik aurrerantzean, mugartear guztiak gara anai, gara berdin, gara libre").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mugarte (eta euskal m. 3, udal(-)m. 18, udalmugarte 1) 48: Ibiñ ("Erroma eta orduko mundu ezagutuaren mugarteko iakintsu eta ez-iakin oroen artean"), Zubk ("Mugarte onetan itxas aldera gelditzen zan zatia, lurraldea, Berriatuarentzat gelditzen zan"), OsakidetzaLegea 1983 2 ("Halaber, 18garren Atalean erabakitzen denez, euskal herri-agintaritzari dagokio bere mugartean Erresumako osasunaren alorreko oinarri-legeak egiteratu eta legebidez osatzea", "horretarako beharrezko izan daitezen osasunketa-zerbitzu guztiak bere mugartean antolatzeko eta hoiekiko arduralaritzarako eskua ematen dio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari"), KLLegea 1984 2 ("Honako gai hauetan, Bateango Erakundeen legebideak bere mugartean egiteratzea dagokie Kondaira-Lurraldeei...", "Epaitegi hori Eusko Legebiltzarraren artezko menpekoa izan, eta horren esku-ematez ihardungo du, aginte-eremuz Autonomia-Elkartearen mugarte osoa hartzen duela"), EHAA 1982-1989 13 (adib., "Abanto eta Zierbena Udalbatzarrak, bertako Guztizko Egitamua bere udalmugartea erabat antolatzeko erazko bide gisa hautatzean datzan egindako aukerari aldezko erizpena ematea", "Ermuko udal mugartean Hiri-Antolaketarako Guztizko Udal Egitamuaren zehaztapidetzari erabaki bat emanez", "Donostiako Udal-mugarteko Zubietako Auzoa"), BAO 1986-1996 27 (adib., "Igorreko udal mugartean", "Areatzako udal mugarteko Alde Historikoa", "Bizkaiko Udal Mugarteei buruzko 8/93 Foru Arauak"), BEO 1990 ("Udal mugarte bakoitzean lurzoruaren mugaketa egingo da indarreko hirigintz xedapenen arabera"), OinLegBizk 1990 3 (adib., "Ogasun, eskubide, garazpide, meatze eta horrelakoen alogeratikakoak, hoiek euskal mugartean egon daitezenean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mugarte : AB50 14; udalmugarte : AB50 1; udal-mugarte : AB50 18; aginte-mugarte : AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mugarte : HiruMila (1 término municipal; 2 territorio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

mugatu1, muga/mugatu, mugatzen
1 du ad. Mugen barruan atxiki, muga bidez murriztu. Etxe lurrak mugatzen dituzten mugarrietan. Ez dakigu erregela mugatu ala zabaldu behar ote dugun. Batzorde horren xedea zabalkiago mugatua zegoen lehenbizi hartan. Latinak Elizan zuen erabateko nagusitasuna mugatu, eta herrietako hizkuntzak ezarri ziren haren lekuan.
2 du ad. Muga izan, mugatzat izan, muga gertatu. Alpe mendiek mugatzen dute Frantzia Italiako aldetik.
3 du ad. Mugak finkatuz zehaztu. Xedeak, legeak mugatu. Euskara idatziaren ohiturak ongi finkatuak eta mugatuak zeuden punturik gehienetan.
4 da ad. Muga jakin batzuen barnean gelditu. Gure filologia gehiegi mugatu dela testuetara.
5 du ad. hizkl. Izen sintagma bati determinatzaile bat ezarri.

Aztergaia: mugatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mugatu, muga(tu), mugatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mugatu, muga(tu), mugatzen.

mugatu2
1 adj./iz. Mugak dituena. Ik. mugadun. Gizadiaren jakite mugatua. Klasikoen neurri mugatuetan mintzatzen den arima. Mugagabea eta mugatua omen dira zer guztien oinarri.
2 adj./iz. hizkl. Euskal gramatikan, izen sintagmaz mintzatuz, mugatzailea duena; deklinabide motez mintzatuz, artikulu marka tartekatua agertzen duena. Izen sintagma mugatua. Izen mugatuari artikulua kenduz gero gelditzen zaiguna. Mugatu singularra eta plurala.

Aztergaia: mugatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mugatu, muga(tu), mugatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mugatu, muga(tu), mugatzen.

mugatzaile
1 adj. Mugatzen duena. Lerro mugatzaileen bidez.
2 adj./iz. hizkl. Izen sintagma bat mugatzen duena, izenak adierazten duen pertsona edo gauza seinalatzen eta erakusten edo lehendik ezagutzen dugun ala ez zehazten duena. Artikulu mugatzailea. Euskal artikulua ez da erdarazkoa bezain mugatzailea, lasaiago lotzen du izen sintagma. Euskal gramatikan, mugatzaileen sailean, artikulua eta erakuslea ditugu. Erabilera bat duela izenak mugatzailearekin doanean, eta beste bat, mugatzailerik gabe dagoenean.
3 iz. hizkl. Hitz elkarketan, sintagma-burua mugatzen eta zehazten duen osagaia. Ik. mugakizun. Garo-usain moduko hitz elkarketetan, mugatzailea izena da.

Aztergaia: mugatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mugaz
adb. Garaiz, tenorez. Ik. mugonean; mugonez. Gazterik eta mugaz ezkondu zen.
Loturak

Aztergaia: mugaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

bizirik dago Lapurdin behintzat, X. Videgainek dioenez.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muga sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Lap.

Forma baten adiera(k)

garaiz, tenorez.

mugazain
iz. Mugak zaintzen dituen poliziakidea. Mugazainek kontrabandista bat hil zuten. Baigorrin mugazain egona.

Aztergaia: mugazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

mugazaingo
iz. Mugazaintza. Mugazaingoak, denbora hartan, ez zuen pilotarako asti handirik uzten.

Aztergaia: mugazaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-, -go/-tza.

mugazaintza
iz. Mugazainaren jarduera edo ogibidea. Mugazaintzako arduradunek mila traba jarri dizkiote kazetariari.

Aztergaia: mugazaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-, -tza/-go.

muger
1 adj. Ipar. Pertsonez mintzatuz, zaila, gogorra. Gure mendietako nekazaleak azkarrak dira eta mugerrak.
2 adj. Ipar. Lekuez mintzatuz, malkartsua, latza.
3 iz. bizk. Legarra.

Aztergaia: muger

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. izond. 2 iz. Bizk. 'legarra'.

mugertar
1 adj. Mugerrekoa, Mugerreri dagokiona.
2 iz. Mugerreko herritarra.
mugertasun
iz. Ipar. Mugerra denaren nolakotasuna.

Aztergaia: mugertasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

mugertu, muger/mugertu, mugertzen
da/du ad. Ipar. g. er. Zaildu, laztu, gogortu.

Aztergaia: mugertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mugertu, muger(tu), mugertzen. Ipar. da/du ad. 'zaildu, laztu, gogortu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mugertu, muger(tu), mugertzen.

mugiarazi, mugiaraz, mugiarazten
du ad. Mugitzera behartu. Ik. higiarazi; bultzatu. Zenbat eta gehiago eragin zaldiari, hainbat gutxiago mugiarazten zuen. Gizon gaizto batzuek bekatu egitera mugiarazi zuten.

Aztergaia: mugiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mugiarazi, mugiaraz, mugiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mugiarazi, mugiaraz, mugiarazten.

mugida
iz. Higidura, bultzada. Munduaren eta haragiaren mugidak eta gutiziak garaitu dituzuenak. Eta hala bidegabe bat egiten dizutenean, etortzen zaizu mendekatzeko eta ordaina bihurtzeko mugida bat. Hori irakurtzeak sortzen dituen gogoetak eta barren mugidak.

Aztergaia: mugida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mugiezin
adj. Ezin mugituzkoa. Ik. higiezin. Espazioaren zabalera mugiezinean hedatuz. Europako estatuen arteko mugak irekiak dira, baina mugiezinak.

Aztergaia: mugiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin/-gaitz.

mugiezintasun
1 iz. Mugitu ezin den pertsonaren egoera. Mugiezintasunaren kausak hauek izan daitezke: (...). Gaixoaren mugiezintasuna baloratu eta gero, zainketak planifikatuko dira.
2 iz. Admin. Epaileen, magistratuen eta beste zenbait funtzionarioren eskubidea, legeak aurreikusitako kasuetan izan ezik, beren karguetatik kentzea edo langunez aldatzea galarazten duena, eta, ondorioz, haien independentzia bermatzen duena. Auzitegi horretako kideek epaileen independentzia eta mugiezintasun bera izango dute. Epaileen eta magistratuen mugiezintasuna eta horien erantzukizun printzipioa.

Aztergaia: mugiezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh63 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu mugiezintasun formarik.

mugiezintasun 63: Deustuko Unibertsitatea 8 (“Amaitzeko, Botere Judiziala berriro agertu zen, eta kideen mugiezintasuna azpimarratu, foru batasuna agindu eta epaimahaiak ezartzeko garaia eta modua geroko legeetara atzeratu zen”), EiTB (“Neurri hori epaile batek bere lana egiteko behar duen independentzia eta mugiezintasunaren kontrakoa litzatekeela uste du Fiskaltzak”), Elhuyar 3 (“Sarritan, hondatze hori neurri maximoetara irits daiteke, mugiezintasun osoa eragin dezake, eta gizakia bere gorputzaren preso bihurtu”), Consumer 2 (“Erruaren aurrean, geure erantzukizuna praktikan jarri ordez, beldurrak eraginiko mugiezintasunean amiltzen bagara, geure burua deskalifikatzeraino (gaiztoa naiz, egoista...) eta zigortzeraino (sufrikarioa sortarazten duen agresibitatea) iritsiko gara”), Espainiako Gobernua 2 (“Karrerako funtzionario izaerari dagokion mugiezintasunerako eskubidea”), Jakin 2 (“Erronken zerrenda luzea da, eta erakundeen ustezko mugiezintasunaren, pentsatzeko moduen eta abarren aurrean ezintasuna sentitzera eraman gaitzake”), Laneki 45 (“Hala, Duchenne ren muskulu distrofia diagnostikatuta duen haurrak bere bizitzaren lehen zortzi urteak ditu jasango duen mugiezintasunerako prestatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mugiezintasun : Berria (“Erakutsi dugu zerbitzu publikoa ez dela mugiezintasunera kondenatua”), Xabier Arregi 2 (“Eraketa-sistema hauek ez dira hartu behar mugiezintasun bloketzat, diskurtsotik kanpo ezarriko liratekeen forma estatikotzat, karaktereak eta ahaltasunak behin eta betiko definituko lituzketenak”), Jon Alonso (“Alabaina, ezin izan zuten uko egin, nahasirik eta estatikoak, halako moldez non, gatazka baino lehen beren harrokeriaren mugimenduetan garaipenaren txaloak agintzen zituztenak, izan baitziren, ondoren, beren mugiezintasuna zela kausa, garaipenari eskaini zitzaizkion lehen estatuak.”), Matias Mugica (“Bai, eternitatea bezain kopetilunak beren mugiezintasun setati, ia traidore hartan”), Isabel Arrigain (“Izan ere, mugiezintasuna inoiz ez da erabatekoa”), Juan Garzia (“Bere baitan argudiatu zuen (sentitu zuen) oso prezio merkea zela mugiezintasuna”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: mugiezintasun (TN, es inamovilidad; Zuzenbidea).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta erabilia. Sarrera gisa jasotzekoa da.

mugigaitz
adj. Ia mugiezina. Ik. higigaitz. Bidea oztopatzen duen harri mugigaitza. Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera mugigaitzak gure herrira begira jarri ditu eragile asko.

Aztergaia: mugigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-ezin.

mugikor
1 adj. Mugitzeko joera duena. Ik. higikor. Itsaso zabal mugikorra.
2 adj. Mugi daitekeena, tokiz alda daitekeena. Brigada mugikorra.
3 iz. Telefono mugikorra. Mugikorrera deitu diot, baina ez dit erantzun.

Aztergaia: mugikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mugikortasun
iz. Mugikorra denaren nolakotasuna. Ik. higikortasun. Informazioen, irudien eta kapitalen mugikortasunak zaharkituta utzi ditu mugaren edo lurraldearen ideiak.

Aztergaia: mugikortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mugimendu
1 iz. Zerbaiten egongune aldaketa. Ik. higidura. Itsasoaren mugimendua. Gelditu zen mugimendu gabe eta zentzu gabe.
2 iz. Ideien edo iritzien aldaketa helburutzat duen egintza, gizatalde edo erakunde batek eragina. Gure literatura-mugimenduaren aldizkari bakarra. Feministen mugimenduak.
3 iz. Musika-lan baten zatia, bereziki sonatarena edo sinfoniarena. Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren bosgarren mugimendua.

Aztergaia: mugimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mugimendu, higidura.

mugita
iz. Landare lastoduna, loreak buruxketan bilduak ematen dituena, abereen bazkarako erabiltzen dena (Arrhenaterum elatius). Kendu mugita eta askiak, garbitu ondo soroa.

Aztergaia: mugita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Arrhenaterum elatius.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Arrhenaterum elatius.

mugitu, mugi, mugitzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait egongunez aldatu. Norbaitek mugitu du mahaia. Flakiarekin ezin mugitu du hanka. Hemendik mugi ez nadila, hau honela ez bada.
2 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Denbora ez dela mugitzen leku hauetan. Gure hizkuntza ez doa aurrera; inora mugitzekotan, atzeraka dabil.
3 da/du ad. Aritu; aritzera bultzatu. Mugi ezazu ene bihotza zeure legera. Neurri horiek hartzera mugitu nahi ez duen kristaua. Plangintzak ez du inor mugituko; barrenak agintzen diolako mugitzen denari, ordea, erakuts diezaioke nola eta norantz mugi.

Aztergaia: mugitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mugitu, mugi, mugitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mugitu, mugi, mugitzen.

mugitzaile
adj./iz. g. er. Mugitzen dena; mugitzen duena.

Aztergaia: mugitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mugitzalle 1, Bv AsL ("Bere grazi mugitzallearekin Jaungoikuak mugiturik biotza"), eta OEH argitaratuan, mogitzaile : Herr 1960 ("Sasi edo abarrak higitzen direlarik, ez uste ukan ihizia dela baitezpada mogitzailea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mogitzaile 2: Txill ("Ze olerkigintza hau ez da joko huts eta eragabe, baina langintza oso eta benetako: haurraren ahalmen guztiek, sentsorialek, mogitzaileek edo irudimenezkoek ez-ezik, adimen eta sendimen ahalmenek, izpirituak eta bihotzak ere parte hartzen bait dute"), Bizkaiko herri iturriak ("Alkar baturiko ikuspegion ondoan, jatorrizko ama edo emasabel urak -ozeanoak eta itxasoak- ur-aita mogitzaileak -ibaiak- bihurtzen dira, ur-ahiztak -ibai-adarrak- eta seme-alabak -iturriak-"); mugitzaile 1, I. Uria ("Garai baten [Bernardok garrantzi] handia izan zian bai Ustelan eta Potten mugitzaile moduan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aktibitate mugitzaile : Euskalterm 1 (mugitzeko aktibitate eta higidurazko aktibitate sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mogitzaile : DRA (movedor); mugitzaile : Lh DBF (1 qui bouge, fait mouvoir, déplace; 2 qui agite, soulève), PMuj DVC (1 movedor; 2 activador) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

mugitze
iz. mugitu aditzari dagokion ekintza. Ik. mugimendu. Mugitze hutsa garaipen bat zen.

Aztergaia: mugitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2001-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

mugon
iz. g. er. Aukera edo egokiera ona. Jesus haien eskuetan jartzeko mugon bila zebilen Judas.

Aztergaia: mugon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'aukera' / AS: mugonean 'ordu onean', mugonez 'ordu onez'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

G.g.er.

mugonean
adb. Ordu onean. Zatoz elizara mugonean.
Loturak

Aztergaia: mugonean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'ordu onean'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  mugonez hitzaren parekoa da.

 - Erabakia: EArau: mugonean eta mugonez ageri dira mugon formaren azpisarrera gisa.

mugonez
adb. Ordu onez. Arta izan behar da mugonez etzateko, gero mugonez jaikitzeko.
Loturak

Aztergaia: mugonez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'ordu onez'.

mugurdi
iz. Mugurdiondoaren fruitua. Ik. masusta gorri. Airea mugurdi helduen usainez beterik zegoen. Mugurdi koloreko oihal handiak.

Aztergaia: mugurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko mugurdi .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu mugurdi(ondo) formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mugurdi : HiztEn (Bot.), LurE (Bot.), Euskalterm 5; mugurdiondo : HiztEn (Bot.), Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

mugurdi : NekHizt, UZEI Izendegia (eta horko lekukotasunak: Bouda-Baum, PMuj DCV); mugurdiondo : NekHizt, UZEI Izendegia.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mugurdi : EuskHizt (G.er. masusta-gorria), ElhHizt (Bot.), HiruMila (Bot.), EskolaHE, DRA, PMuj DVC; mugurdi-ardo : PMuj DVC.; mugurdi-edari : PMuj DVC; mugurdiondo : HiruMila (Bot.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

eta mugurdiondo, EBBk hurrengo itzulirako utziak.

Zerrenda osagarriak

MilaHitz: "mugurdiak" / NekHizt.

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, lantaldearen datuen arabera; baina botanikaz ari direnek hori (eta mugurdiondo) proposatzen dutenez, onartzekoa dela uste du lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mugurdiondo
iz. Arrosaren familiako landarea, sasi itxurakoa, masustaren antzeko fruitu gorriak ematen dituena (Rubus idaeus). Elkarrekin joaten ziren biak udareondo, aza eta mugurdiondoen artean.

Aztergaia: mugurdiondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: mugurdiondo: Rubus idaeus.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rubus idaeus.

Kategoria

iz.

muilatu, muila, muilatzen
du ad. Ipar. zah. Aingura bota. (nor osagarririk gabe). Handik, ontziek muilatzen duten lekura, bada legoa bat.

Aztergaia: muilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan muilatu sarrera: INav ("Nahi baduzu sarthu edo muillatu Berlingan, muillatuko duzu 12 brasetan Ermitas hegoatikan", "Heldu bazare denbora txar batekin Arcachungo kostan muillatzerat es muilla 25 brasa baino gutiagotan", "Unziek muillatzen duten lekurat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

muilatu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

muilatu : EuskHizt (G. er. 'aingura egotzi'), ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

muilatu, muila, muilatzen. Ipar. da/du ad. Zah. 'aingura bota'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

muilatu, muila, muilatzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. atrakatu.

muilo1
iz. Pila edo meta txikia; bereziki, lur tontorra. Martxoan sator muiloak barreiatu behar dira. Hodei muiloak.
muilo2
1 iz. Iruteko gaia, goruan jartzen dena. Muilo iruten ari zen atso zahar bat.
2 iz. Iztupa.
muin egin
ad.-lok. Ik. muinkatu. Eskuan muin egin. Ahuspez jarri eta Jesusi oinetan muin egitez eta eskerrak ematez ez zen nekatzen. Ama Birjinaren irudiari muin eginez. Lurrari askotan muin eginez. Laztan eta muin egitera.

Aztergaia: muin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muin 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

muin eman
ad.-lok. Muin egin. Zintzilikarioari muin ematen dio.

Aztergaia: muin eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muin 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

muin eragin
ad.-lok. Muin eginarazi. Lurrari muin eragin zion.

Aztergaia: muin eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muin 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

muin1
1 iz. Animalien hezur gehienen barnealdea betetzen duen gai bigun eta zurixka. Batzuei gustatzen zaie muina, jateko.
2 iz. Zerbaiten zatirik barnekoena. Ik. mami 3. Hitz bitan jaso du erantzunaren muina. Euskararen muina bat baita, alde eta aldi oro. Izan ere, zoriona, bere muinean, zer da? Nik konta ditzakedan gertaerak ez dira gain-gaineko axala baizik, muin gordea estali ez, baina ukiarazten digun itxura sotila. Euskal kutsua badario, barren muinetarik dario, ez axaleko edergarrietatik. || Auziaren muin-muinean gaude.
3 iz. Garuna, burmuina. (Singularrean nahiz pluralean). Errotarri batek muinak lehertu zizkion. Azienda hilen muinak ikertzen zituzten.
muin2
iz. Aurpegitik at ematen den musua. Ik. eskumuin. Begirunezko muina.
muindun
adj. Muina duena. Ik. mamitsu. Ez dut uste euskara zaintsuagorik, muindunagorik oraindaino idatzi denik.

Aztergaia: muindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

muinetaratu, muinetara/muinetaratu, muinetaratzen
da/du ad. Muinetara sartu. Oso bizirik daude pertsonaiak, zenbait sortzaile trebek beren umeei muinetaratu dieten bizi iraunkor horrekin.

Aztergaia: muinetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

muinetaratu, muinetara(tu), muinetaratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

muinetaratu, muinetara(tu), muinetaratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu.

muinka
adb. Muin eginez. Ama Birjinaren irudiari muinka.

Aztergaia: muinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

musuka.

muinkatu, muinka/muinkatu, muinkatzen
du ad. Muin egin. Jesusen oinak muinkatzen eta ukenduz igurzten ari zen.

Aztergaia: muinkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

muinkatu, muinka(tu), muinkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

muinkatu, muinka, muinkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-katu.

muino
iz. Inguruko eremutik goratzen den lur zatia, mendia baino txikiagoa. Ik. mendixka; mendi muino. Eskuinaldean Mendexa aldeko muino eta tontorrak. Dena bazkaleku diren muino batzuk. Buztin muino batzuk, euriak bi aldeetatik janak. Muinoetan edo zelaietan, non den hobe mahatsondoak landatzea.

Aztergaia: muino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Guztira 82 agerraldi: muno eta muiño dira forma nagusiak: muno formak 21 ager. ditu: G 17 (Lasa Poem, It Fab, Izt C, Ldi UO, Ag G, Berron Kijote, Ibiñ Virgil); B 1 (Ag AL) eta IE 3 (Mde Pr); munotxo behin agertu da G (GavS); muiño formak ere 21 ager. ditu: G (14: Gazt MusIx, Or Eus, Berron Kijote, Ibiñ Virgil, NEtx LBB) eta B (7: Gand Elorri, Erkiag Arran); muiñotxo forma behin agertu da, B (Erkiag BatB); muiño 'motots' adierarekin behin agertu da, G (Or Mi); G beste bi forma hauek agertu dira: bina ager.ekin munto (Lard) eta muino (Zait Plat); eta munu (Zab Gabon); mulo forma, adiera honekin, IEko 2 ager.tan jaso da (Dv Lab).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Guztira 82 agerraldi: muino da forma nagusia: 51 agerraldi (EB 48, B 3); muiño formak 7 ager. ditu (G 3, B 2, IE 1 eta EB 1); muño -k 13 (G 10, B 1, EB 3); muno : B 2, EB 7; munto eta munu agertu dira G, ager. banarekin.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

muino : DFrec 3; AB38 11; AB50 3; Euskalterm 6; HiztEn-LurE; muinotar: Euskalterm 3; muiño: DFrec 1; muño: AB50 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

muino, muno.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

hori da gaur nagusitu den forma.

muino gain, muino-gain
iz. Muinoaren gaina. Muino gain batetik begiztatu zuen Aizarnako kalea.

Aztergaia: muino-gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUINO-GAIN. Cima, cumbre de la colina. Muño-ganetan berein pipil, / lorarik ederrena uretan! Laux AB 38. Muñogain batetik begiztatu zuen Aizarnako kalea. TAg Uzt 302. Ixraelek ez zun erre muñogañetan zegon iri bat ere. Ol Ios 11, 13 (Dv bizkargunetan eta munhoetan, Ker menditxo-gaiñetan, BiblE mendi-gailurretan). Muiño-gain artan geldirik egon zan Santxo. Berron Kijote 201 (196 muiño gaiñera igo). v. tbn. Muño: Or Mi 134. Muiño: Onaind in Gazt MusIx 154. Muño-gain-gañean / Eliz-Nagusi bazterrean, / [...] bizi naiz alai ta pakean. Jaukol Biozk 106. Cielo. Yainko-muño-gañetara baño lên, / ederra baita bizia! Ldi BB 132.

muino gain (asko gainetik, gainean dira) 12: Argia (“Turruna deitzen duten muinpo gainetik hemezortzi ezkila-dorre ikus daitezke”), Elkar (“Etxeberria muino gainaldean zegoen Errorantza bidean”), UEU (“Egituraz badirudi Poyloa muino gainean dorretxe bat zegoela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

muino(-)gain (asko gainera, gainean, gainetik dira) 18: Oskar Arana 2 (“Agur muino gaina”), Anjel Lertxundi 3 (“Muino gaina atzean utzi, eta errepideak sigi-saga asko egiten zuen gune batean behera gindoaze”), Javi Cillero 2 (“Haiku bat etorri zait gogora aireportuan zain nengoela: "arratsaldea abaildu da muino gainera, belarra ere kukutu da”), Felipe Juaristi 2 (“Joan ziren harengana eta muino gainean aurkitu zuten itsasoari begira, bakea aldarrika”), Jose Antonio Mujika 2 (“Bitartean, Moises - Aaron eta Hur berekin hartuta - muino gainera igoa zen”), Joseba Sarrionandia 2 (“Muino gainean baserri itxurako etxandia dago, palmondo altua alboan duela”), Edorta Jimenez (“Muino-gainean Garrido kapitaina zegoen, azpi-barrutiko jarduneko komandante militarra”), Juan Kruz Igerabide (“Muino gainean, haizea bizi da”), Elizen arteko Biblia (“Harkaitz garai hauetatik ikusten dut, muino gainetik begi-bistan dut: horra hor, aparte bizi den herria, besteekin nahastu gabea!”), Patxi Ezkiaga (“Muino-gain hartan geldirik egon zen Santxo une honetan guztian”), Eskarne Mujika (“Ibarrean, artean eguzkia aditzen zen; etxe gris arrunt batzuk hausnarrean ari ziren belardian; noiz ere musikari indartsuena, galsoroetan paseoan zebilela, ameslari, belauniko jarri baitzen muino gainean”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa muino sarreran.

muinotxo
iz. Muino txikia. Herri txiki bat muinotxo baten gainean.

Aztergaia: muinotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

mujahidin
iz. Zenbait herrialde musulmanetako, bereziki Afganistango, gudari fundamentalista. Ik. jihadista. Afganistanera joan eta mujahidinekin bat egin zuen sobietarren aurka borrokatzeko.

Aztergaia: mujahidin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. informazioa s.u. mudjahid.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "mujahidin. Gerrillari musulmana".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

plural-marka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: sartzea. || Erdal hitza izan daiteke, baina horixe da Berrian darabiltena. Eta gaurko informazioan beharrezkoagoa da, esaterako, ondoren datorren "mujik" baino.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

mujik
iz. Iraultza aurreko errusiar nekazaria. Lur-jabeen aurka matxinatu ziren mujikak. Mujik familia batean jaioa.

Aztergaia: mujik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mujik 3, Ama ("Batzuetan, bai mujik sorbaldazabal, bizar-beltza, bai bere seme lerden eta sendoa itsuturik zeudela iruditzen zitzaion", "Hogei bat mujik ziren han [...] Gorputza zuzendu zuen, begiak mujikarengan finko jarrita).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mujik : HiztEn (ers.zko hitza; Nekazari errusiarra) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

es (Aguilar): mujik (tb, raro, con la grafía mujic); fr (Le Petit Robert): moujik; en (Collins): muzhik, muzjik, mujik, moujik; it (S. Carbonell): mugic; de (Langenscheidts): Muschik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(Errusiako) nekazaria.

muker
1 adj. Zakarra, muzin egiten duena. Ez zaitezela izan zeure bizilagunarekin mukerra, garratza, gozakaitza. Amodioak gozatzen ditu jeniorik mukerrenak. Jainkoaren esana egiteko eta gauza onetarako atzerapena eta gogo mukerra. Aurpegi mukerrez.
2 adb. Mukertasunez. Nire liburua argitaratzeko muker nengoelako. Ez dugula aurpegi-ilun eta muker agertu behar, alai eta begi-argi baizik. Muker-muker eta abegi txarraz begiratu zenien.
3 adj. Tematsua. Arre, bada, astoa, arre asto muker beti-betikoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: muker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mukerkeria
iz. Mukertasun gaitzesgarria; mukerrari dagokion egintza. Ik. zakarkeria. Besteen mukerkeria eta aldarte gaiztoak meheki hartzea. Gurasoek agintzen dutena erremuskada eta mukerkeria gabe egitea. Ez du zorigaitzak atsekabetzen, mukerkeriak onginahi eztitsuarekin daki sendatzen.

Aztergaia: mukerkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mukerki
adb. Muker, mukertasunez. Behartasunari mukerki begiratu zaio.

Aztergaia: mukerki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

mukertasun
iz. Mukerra denaren nolakotasuna. Ik. zakartasun. Jolasez bezala, mukertasun eta zigor gabe erakusten dizutela irakurtzen eta idazten. Ez diola mukertasunik eta aurpegi ilunik erakutsiko.

Aztergaia: mukertasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mukertu, muker/mukertu, mukertzen
da/du ad. Muker bihurtu. Ik. zakartu. Jazoera txikietan gogaitu, mukertu eta agiraka hasten da.

Aztergaia: mukertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mukertu, muker(tu), mukertzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mukertu, muker(tu), mukertzen.

muki
1 iz. Giza sudurrak jariatzen duen gai likatsua. Mukia dariola. Mukiak kendu (Ik. zintz egin). Muki jarioa. Jertsearen maukan garbitu nituen mukiak. Malkoak eta mukiak xukatu.
2 iz. albait. Hainbat abereren eritasuna, muki jarioak ezaugarri dituena; zaldiaren familiako abereen eritasun kutsakor larria, gizakia kutsa dezakeena, eta muki jario zornetsuak ezaugarri dituena. Ik. murmu.
3 iz. Metxa; metxaren zati errea. Kandelari mukia kendu.
4 iz. Muki mintzak jariatzen duen gaia, mukiaren antzekoa.

Aztergaia: muki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta mukizapi edo sudur-zapi, ala musuzapi soilik?" (1996-05-20)

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.