hots1
1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Kantu hots alaia. Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Telefono hotsa. Turuta-hotsak. Tuntun hotsa dator. 2 iz. hizkl. Fonema baten alofonoetako bakoitza. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.
3 iz. Entzutea, ospea. Sortaldeko jakite berri horren hotsa ez ote zuen ekarri nolabait ere Xahok Euskal Herriraino? Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.
4 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. "Hots!, ekiok lasterrari" oihu egin zidaten. Hots, bazatozte afaritara ala ez? "Hots, hots!", ziotsoten behorrari.