eran
1 postpos. Aipatzen den bezala. (-en atzizkiaren edo erlatibozko perpaus baten eskuinean). Zoratuen eran ibiliko dira jendeak, nora ihes egin ez dakitela. Gauzak datozen eran hartu behar dira. Bakoitzak ahal duen eran.
2 postpos. Moduan. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Guztiek ulertzeko eran azaldua.
3 postpos. Moduan. (Izen soilaren eskuinean). Urkixok atera zuen argitara, 1933ko RIEVen, faksimile eran.
4 postpos. Moduan. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean, 'halako eran... non' esapidearen baliokide gisa). Mihia puztu zitzaion, ahoan ezin kabitu zitzaion eran.
5 postpos. Ahala, -(e)n neurrian. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Urteetan helduaz zihoan eran, bertute guztietan aurreratzen zen.