Euskaltzaindiaren Hiztegia

119 emaitza eme bilaketarentzat - [101 - 119] bistaratzen.

parada3
1 iz. Abere arrak emea estaltzeko egokitua den lekua.
2 iz. Ehiztariek ehizaren zain egoteko aukeratzen duten lekua.
Azpisarrerak
parekatu, pareka/parekatu, parekatzen
1 da/du ad. Pareka jarri. Ez dakit erretorikari zor diogun hitzak parekatzea.
2 da/du ad. Arra eta emea batu. Bata arra zen eta bestea emea, ez da mirakulu parekatzea.
3 da/du ad. Bikotea osatu. Atsegin genuen orok, behin bederen ikusirik gizon eta emazte bat hain osoki parekatzen.
4 da/du ad. Berdindu. Bilatu dut bertsoak egitea, izarietan ahalik justuenak eta buruak ahalik hobekien parekatuak.
5 da/du ad. Parean edo maila berean jarri. Geure egunotan bertan, lanak izango genituzke obra mordoxka biltzen, inguruko eta urrutiagoko literaturetan sortuen aldamenean pareka dezakegunik.
6 da/du ad. Alderatu, erkatu. Ez zegoen barbarorik edo grekorik, harekin pareka zitekeenik.

Aztergaia: parekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

parekatu, pareka(tu), parekatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

parekatu, pareka(tu), parekatzen.

pausatu, pausa/pausatu, pausatzen
1 da ad. Batez ere Ipar. Atseden hartu. Eta zazpigarren egunean pausatu zen. Pausatu behar denean lanari lotzea. Lo egiten dute pausatu gabe, irri egiten dute alegeratu gabe. Fededun hilen arimak bakean pausa daitezela. Ez dut orain artean bilatu non pausa, bidearen luzea ez dakidan luza.
2 da ad. Batez ere Ipar. Hil. Gaitza hezurretan sartua zuen: 1947an pausatu zen, heriotzak lotsatu gabe. Jainkoa baitan pausatu.
3 da ad. Batez ere Ipar. Nonbait emeki jarri. Txori bat pausatu zen adar gorenean. Usoa itzuli zen, nehon ez zuelako pausatzeko tokirik atzeman.
4 da ad. Batez ere Ipar. Hegazkinez eta kidekoez mintzatuz, lur hartu. Handik laster hegazkina pausatu zen Parisko aireportuan.
5 du ad. Batez ere Ipar. Jarri, ipini. Ganibeta mahai hegian pausatu. Zenbaitek taxi batzuen gainean pausatzen zituzten beren puskak. Ez du non pausa bere burua. Zure bularrean burua pausa dezadan.

Aztergaia: pausatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pausatu, pausa, pausatzen. 1 da ad. Batez ere Ipar. 'atseden hartu'; 'hil'; 'jarri'. 2 du ad. Batez ere Ipar. 'jarri, ipini'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

pausatu, pausa, pausatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Telefonoa pausatu (colgar el teléfono)" (2009-06-05)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: '2. adiera zehatz liteke, adibide batez, demagun: "Ur irakinean ez du euliak pausatzen". Arantzazuko egut. 24.VIII.1989. Eta 1.ari dagokiola, armak pausatu dakusat Californiako Eskual Herria-n, 20.II.1897'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'adibideak ez dira onartu. Nahasgarri izango litzateke'.

pausatuki
adb. Ipar. Geldiro, emeki. Pausatuki mintzatzen da.

Aztergaia: pausatuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki: -tu-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

geldiro, emeki.

pistilo
iz. bot. Lorearen organo emea. Ik. lore orratz.

Aztergaia: pistilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

pistilo, (lore-orratz).

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. lore(-)orratz.

poligamo
1 iz./adj. Pertsona bat baino gehiagorekin ezkondua dagoena edo bikotekide bat baino gehiago dituena. Poligamoen kontrako legeak. Musulman poligamoa.
2 iz./adj. Animaliez mintzatuz, eme bat baino gehiago ernaltzen duena.

Aztergaia: poligamo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
sabel
1 iz. Sabelaldea janarien digestio lekutzat hartua, urdailaren eta hesteen egoitza. Ik. tripa. Sabel betea, janariz eta edariz gainez egina. Hau esan eta joan zen bere gaztarekin; belea gelditu zen sabel hutsarekin. Eta sabela berotzeko katilu bete ardo. Sabelak jaten ez badu, zangoak flakatuko dira. Sabela kurrinkaz ari zait. Ardura gehiago ematen digu sabelak arimako gauzek baino. Ez du belarririk sabel goseak. Hiru egunez balearen sabelean egon zena.
2 iz. Emeengan, sabelaldea, haurrak edo umeak egiteko tokitzat hartua. Zure sabeleko fruitua. Zorionekoa zu sortu zinen sabela. Hemen gazteria amaren sabeletik dator ikasia.
3 iz. Giza enborraren aurrealdearen beheko zatia, bularretik beherakoa. Ik. tripa; abdomen. Eskua sabel gainean ipinirik. Sabelaren gainean herrestan. Sabela ireki zioten. Handia zuen sabela. || Abereengan, kideko zatia. Ardiak, muturra bat bestearen sabel azpira zeudela. Abere sabel-eroriak.
4 iz. Zerbaiten zati barne-hutsa edo hantua. Pegarraren sabela. Sabel handiko gitarra moduko bat. Itsasontzien sabela. Hormari sabela egin zaio (Ik. sabeldu).
5 iz. Zerbaiten barrunbe handia. Lurrak bere sabelean ezkutaturik dauzkan urre, zilar eta ondasun guztiak.

Esaera zaharrak

Ardi adarduna eta behi sabelduna. Gure sabelak, gure jabeak. Sabelak oro anai-arreba.

Aztergaia: sabel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: sabel-poltsa, sabel-sabai .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: sabel-orro edo sabel orro.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere horretan onartu dira lantaldeak proposatu dituenak (abisu-oharra soilduz aipatuko da); eta forma berririk ez da orain erantsiko.

sexu
1 iz. Arra eta emea bereizten dituen ezaugarri fisikoen multzoa. Pertsonaien sexuari eta adinari erreparatzen badiogu, sailkapen bat egin liteke. Sexu-sena.
2 iz. Sexu bereko gizakien multzoa. Bi sexuen berdintasun osoa. Beste sexuko jendea.
3 iz. Sexu organoak. Orain beste esku jostalari bat hasi zait sexua laztantzen.
4 iz. Sexu senari dagokion jarduera. Sexua ez da lotura bakarra, baina sexurik ez badago, ez dago bikoterik. Sexu askatasunaren aurkako delitua.

Aztergaia: sexu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sexu-harremanak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: sexu-organo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Agian har daitezke hitz honen ondoan beste bi hauek ere: sexu-hotz ('frigido/a' adierazteko); sexu-aldatu " (1997-01-21)

txahal
iz. Behiaren umea, arra nahiz emea. Ik. zekor; aratxe; biga1. Sei hilabeteko txahala. Txahal gizen guria. Txahal gaztetxo bat. Urrezko txahala gurtzen.

Aztergaia: txahal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xahal.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/x-: txosten orokor bat beharko da landu (t)x- hasiez: tx- egiteak justifikazio teoriko zaila du; banaketa fonologiko jatorraren araberako x- hasierak, berriz, ez du onarpenik Hegoaldean, euskara batuaren ildotik egindako saioaren porrota lekuko. Iparraldean, aldiz, x- egiten da aski sistematikoki... [lehen pasaldian egindako oharra da, eta honi erantzun diote iritzi-emaileek].

txerrama
iz. Txerri ama, umeak izan dituen txerri emea. Berrehun kiloko txerrama mardul batek 21 txerrikume eginak ditu Barakaldon.

Aztergaia: txerrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ama.

ugatz
1 iz. Ugaztun emeetan, esne guruinak dauzkan organoa. Ik. titi; bular 4. Arropa luze batez beztitua eta urrezko gerriko batez ugatzen aldean gerrikatua. Zorionekoa zu ekarri zaituen sabela eta edoski dituzun ugatzak. Baldin ugatzean titiarekin edan zuen hizkuntzaz besterik ez badaki.
2 iz. Ugatzak jariatzen duen esnea. Ik. bular 3. Amaren bularretik hartzen den ugatzarekin egiten da haragia, hezurra, odola. Ugatz gozoa edanez amaren laztan artean. Seme jaioberriari poz ikaraz ugatza ematen ari delarik.

Aztergaia: ugatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ugatz, ugaz-.

umea(k) egin
1 ad.-lok. Animalia emeez mintzatuz, ugaldu, ondorengoak izan; erditu. Otsokumea erosi zuen eta etxean umeak eginda zeukan txakurrari hazarazi zion. Esnea franko emango digu behi honek, umea egitean. Umea egin behar du behi batek eta bihotza erdibitzen ari zait botatzen dituen marruekin. Ikusi al dituzu oreinak umea egiten? || Horrelako behiak urtean ume bat egiten du. Ume gutxi egiten duen ardia ez da berriz ernaraziko.
2 ad.-lok. Emakumeez mintzatuz, umea izan. Ezagutu nahi nuke gizonek umeak egingo dituzten garaia.
umeki
iz. Eme bibiparoen ernalkuntzaren emaitza, espeziearen ezaugarriak agertzen dituen unetik jaiotza arte. Ik. fetu. Giza umekiak, bost hilabete inguru dituela, ile-jantzi nabarmena izaten du bekokian eta buruan. Umekia bezain kuzkur belaunikatu zen.

Aztergaia: umeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

umetoki
iz. Emearen sabelaldeko barrunbea, umekia edukitzen duena. Ik. utero; umontzi. Erantzi du blusa gure Jose Antonek eta sartzen du besoa umetokian, lagundu nahian behiari bere lan gogorrean.

Aztergaia: umetoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

urdanga
1 iz. Txerri emea. Ik. ahardi.
2 iz. Emagaldua. (Batez ere irain hitz gisa erabiltzen da). Isil zaitez, urdanga zikin hori!

Aztergaia: urdanga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'zerri emea'. 2 'emagaldua'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 zerri emea; 2 emagaldua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Bigarren adierak ez luke kode-markaren bat beharko? Sinonimo arrunta da? (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Peioratiboa (Pei.) erabilera-marka eman. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-23) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

urde ahardi
iz. Txerri emea. Urde ahardi onak ez ditu behar hamabi titi baizik.

Aztergaia: urde ahardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

URDE AHARDI (L, BN, S; SP, Gèze; urdardi S; Lcc). Ref.: A (urde ahardi, urdardi); Lrq (ahardi). Cerda. "Puerca" Lcc. "Berraco, puerco [con error de sexo], urdardia" Ib. "Urde ahardia, puerca lechona, cochina" SP. "Ce mot [ahardi] a donc la valeur d'un adjectif; urde, porc; urde-ahardi, truie" Lrq. v. ahardi (2). * Urde ahardi onak ez ditu behar hamabi dithi baizik. Dv Dial 96 (Ip urde ahardi; It txerri eme, Ur txarri eme). -- (urdardi S ap. A). Mujer de mala vida (empleado como insulto). * Itzul zaite, urda ardiori, eze ezta ori zure joan bidea. (Cizur, 1552). ReinEusk2 87. No, hortxe dun / urde (puta sara) ahardia, / larria idokiko dinak / mando mula biharra. AstLas 50. "(BN-lab), melindroso" A.

LB: “Antzina orokorra zen hitz hori galduta dago alderdi askotan; txerri nagusitu da. Landucciren hiztegian biak agertzen dira; baita urdardi 'urde ahardi' ere. Gerardo Lopez de Gereñuk (1998) erakutsi zuenez, urdazaitxipi deitzen zitzaion Ataurin urdeak egunez zaintzen zituenari eta Lagranen, berriz, urdiak deitzen omen zen hiru bider, herriko urdeak bildu eta bazkatzera eramateko” (Elkar); EPG: “Berriz ere, iratze meta bat bazuten muntatua eta urde ahardi edo zerrama eder bat ondo hartan zagon bere hamar umeekin...” (Herria); ETC: “Berriz ere, iratze meta bat bazuten muntatua eta urde ahardi edo zerrama eder bat ondo hartan zagon bere hamar umeekin...” (Herria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: urde-ahardi 1 iz. Zool. cerda. 2 adj. (arr.) melindroso -sa.

Bestelakoak

urde 1 iz. Txerria. Urdeak urde-jana behar du. Urde ahardia: txerri emea. ahardi 2 adj. Abere beltzez mintzatuz, emea. Urde ahardia. Zerriak, batzuk dira ordotsak, besteak ahardiak, edo arrak eta emeak.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da urde eta ahardi sarreretan.

urrixa
adj./iz. Bereziki abereez mintzatuz, emea. Eta abere mota guztietarik pare bat sarraraziko duzu, urrixa eta ordotsa. Aratxe urrixa. Zure baitan ez da izanen urrixa-ordotsetan agorrik, ala gizonetan ala abereetan.

Aztergaia: urrixa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urrisa G 1 (It Fab); urrix IE 1 (O Po); urrixa IE 7 (Dv 4, JE Bur, MEIG); urrux G 2 (Ag G, Or Mi); ürrüxa Zu 4 (Egiat, Ip Dial, Xikito); urruz G 3 (EusJok, Tx B II); urruza B 2 (Mg PAb).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urrix IE 1 (Eskualduna); urrixa IE 1 (Etxamendi); urruaziño 1 (M. Lekuona); ürrüzüna Zu 1 (J. Casenave).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urrixa : DFrec 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 5; EEgunk; urruxa : HiztEn ("ik. urrixa").

Bestelakoak
Jatorrizko forma

urrixa, -uxa.

Euskaltzaindiaren Arauak

izond. '(abere) emea'.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

forma bakarra proposatzearren, entziklopediek eta hobetsi dutena eskainiko da, tradizioak ez baitu bestelakorik agintzen.

zigoto
iz. Animalien eta landareen ugalketa sexualean, gameto arra eta emea batzean gertatzen den zelula ernaldua. Gizaki bat osatzen duten zelula guztiak zelula bakar baten zigotoaren hurrenez hurreneko zatiketatik eratortzen dira.

Aztergaia: zigoto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

zigoto iz. Animalien eta landareen ugalketa sexualean, gameto arra eta emea batzean gertatzen den zelula ernaldua. Gizaki bat osatzen duten zelula guztiak zelula bakar baten zigotoaren hurrenez hurreneko zatiketatik eratortzen dira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. zigoto arautua EHn

zozo
1 iz. Urretxindorraren familiako txoria, luma beltzak eta moko laranja (arrak) edo lumadi arrea eta moko horixka (emeak) dituena (Turdus merula). Zozo arra eta emea.
2 adj. Ergela, inozoa. Bazuen mutikoak zozo aire bat. Damurik gara euskaldunak hain ezaxola eta hain zozo gure arbasoen mintzairaren aldera! || (Gauzez mintzatuz). Zoroek duten irri lelo zozo hura zuen. Beldur zozo batengatik. Zozoak ez diren arrazoiak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Zozoak beleari ipurbeltz.

Aztergaia: zozo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zozo (arrunt) : Turdus merula; zozo isekari; burla-txori : Mimus polyglotus; zozo paparzuri : Turdus torquatus; zozo-txinbo : Sylvia hortensis; Araba-zozo : Sturnus sp.; Araba-zozo beltz : Sturnus unicolor; Araba-zozo pikart : Sturnus vulgaris; harkaitz-zozo : Monticola sp.; harkaitz-zozo gorri : Monticola saxatilis; harkaitz-zozo urdin : Monticola solitarius; ur-zozo : Cinclus cinclus.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'txoria' Turdus merula. 2 'ergela, inozoa' / AS: ur-zozo Cinclus cinclus.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ur-zozo.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 txoria (53.9: Turdus merula); 2 ergela, inozoa.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.