Euskaltzaindiaren Hiztegia

522 emaitza hi bilaketarentzat - [401 - 500] bistaratzen.

hitano
iz. Hikako hitz egiteko era. Gipuzkoako zati bateko hitano bitxia (natxegok, etab.) zeharo baztertzekoa da. Ez nuke inolaz ere hitanozkoa galtzerik nahi; are gutxiago, hala ere, hitanozko ez dena.

Aztergaia: hitano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitita
1 iz. hist. Kristo aurreko bigarren milurtekoan Anatolian kokatu zen eta inperio handi bat sortu zuen herri bateko kidea. Hititen inperioaren gainbehera.
2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona. Errege hititak.

Aztergaia: hitita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan s.u. hetiar eta hetiendar: hethear (Dv Gen 15,20: "Hethearrak, Phereztarrak eta Erraphaimarrak" - Urt hetiar , Ur hettar , Bibl y BiblE hitiar ), etetar (Ol Gen 25,9: "Seor Etetarraren seme Eporonen landan" - Ker etetar); hetiendar (Urt Gen 23,3: "[Abraham] mintzatu zitzaioten Hetiendarrei" / Ad filios Heth - Dv Hethen semeei); eta "hitiar v. hetiar".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hitiar 2: Iratz ("Uri hitiarra ezpataz jo duzu; eta haren emaztea emaztetzat hartu", "Orai ez da sekulan zure etxetik ezpata baztertuko, erdeinatu nauzulakotz eta Uri hitiarren emaztea emaztetzat hartu duzulakotz"); hitita 6: B. Otaegi ("Trazian eta Anatolian, berriz, hititen inperio guzia bereganatuko dute"); AEK ("Hitita da, bost oineko altuerakoa, begi marroiak eta gorputz sendoa"); X. Mendiguren B. ("Hetita edo hitita izeneko herriek eratu zuten Anatoliako lehen inperio handia, 1650-1200 bitartean"); LurE/3 3 (s.u. Egipto, adib.: "Hala ere, garai honetan, hitita indoeuroparrak hasi ziren Egiptoren aurkako gerran"); hititar 8: L. Dorronsoro 2 ("Hititarren burni-labeetatik Bilbaokoetara, esate baterako, dagon aldea, sukin errekaian bakarrik dago", "Aundian ere ez dira, noski, berdiñak: hititarrenak edo ejiptoarrenak etziran, emen zearka ebakia ikusten degun au bezain gore altuak"); Artea eta gizona 6 (adib.: "Jesukristo aurreko bigarren milaurtean inperio handi bat loratu zen, Hititarrena, Anatoliako mesetan, gaur Asia Ttiki deitua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hitita : AB38 1; HiztEn; LurE; hititera : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

cf. Bibli itzulpenetakoak: hitiar : BiblE 54 (eta oharretan beste 9; adib., "Urias hitiarra" - bigarren edizioan hitita zuzentzekoak); Bibl-1; Bibl-2 6; hetear : IrakBa 10 (adib., "Uri Hetearra"); IrakZu 6 (eta hetearsa 1); Ur 6; Dv 39 (hethear); Ur 12 (2 -th-); hititar : IrakBa 3 (adib., "Uri Hititarra"); Ker 1 (ititar); hitita : IrakDo UrteZeh 13; heteo : Ur BOEg 15; hettar : Ur 3 (eta beste 5 oharretan, Bonapartek aldatuak); hetetar : Ur BOEg 6; etetar : Ker 30 (eta Et'etar 11); Ol 17 (eta Et'etar 28); itar : Ker 3 // pasarte begiratuak: Has 15,20; 23,3-20; 25,9-10; 26,34; 27,46; 36,2; 49,29-32; 50,13; Ir 3,8.17; 13,5; 23,23.28; 33,2; 34,11; Zen 13,29; Jos 1,4; 3,10; 9,1; 11,3; 12,7-8; 24,11; Ep 1,26; 3,5; 1 Sm 26,6; 2 Sm 11,3-24; 12,9-10; 23,39; 24,6; 1 Erg 9,20; 10,29; 11,1; 15,5; 2 Erg 7,6; Jr 2,10; Ez 16,3.45; Esd 9,1; Ne 9,8; 1 Kro 11,41; 2 Kro 1,17; 8,7.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hitita : ElhHizt; EskolaHE (hititak); hititar : HiruMila; hititera : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: hitita / LurE: hitita / ElhHizt: hitita / EskolaHE: hititak

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Lantaldeak aipatua du bigarren itzulikoetan, eta Onomastika batzordeak argitzeko utzia.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Isildua hitita forman arautua

hititera
iz. Anatolian eta inguruko zenbait eskualdetan mintzatzen zen hizkuntza.

Aztergaia: hititera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

hits
1 adj. Zurbila; bizitasunik ez duena edo agertzen ez duena. Kolore hitsak. Aurpegia hits dute, elea bakan. Betazalak eroriak, begia hits, ilea latz. Eguzki epel hits bat ari zen agertzen. Argi hitsak. Uitzi halako herri hitsa zen. Itxura hitseko gizona.
2 adj. Goibela, tristea. Gertaera hitsak. Gu bizi garen denbora hits honetan. Gogoeta hitsak. Lurrikarak, han ere, ondorio hitsak utzi ditu. Hits geunden denak eta isil. Gauza hitsa baita beti gizonari bere sorterria galaraztea. Bazkari hitsa egin diat gaur.

Aztergaia: hits

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
hitsaldi
iz. Ipar. Norbait edo zerbait hits dagoen denbora edo aldia.

Aztergaia: hitsaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

hitsarazi, hitsaraz, hitsarazten
du ad. Histera behartu. Utzarazi zituen sortzezko azturak, hitsarazi sineste zahar eta betikoak. Berri hark ene bozkarioa hitsarazi zidan.

Aztergaia: hitsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hitsarazi, hitsaraz, hitsarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hitsarazi, hitsaraz, hitsarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-s(tu)+a-.

hitz
1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba; solas 2; ele2. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Hitz andana luzea. Ikuspegi formaletik, hitz-hurrenkera kanonikoa hizkuntza baten egitura sintaktiko sinpleena da. Gure hitz altxorra itxuragabeki ugaritu beharrean aurkitzen gara.
2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz.
3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.
4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Herriaren hitza. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.
5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.
6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Hitz eratorriak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. 45.000 hitz; 57.000 adiera.
7 iz. Hitzematen dena betetzeko borondatea erakusten duen adierazpena. Ik. promes; agintza. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman). Epea konplitu da; konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza (Ik. hitza bete).

Esaera zaharrak

Aditzaile onari, hitz gutxi. Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik. Idia adarretik eta gizona hitzetik. Ulertzaile onari, hitz gutxi.

Aztergaia: hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hitz-aspertu, hitza atxiki, hitza bete, hitza hautsi, hitza jan, hitzaren jabe egon, hitzari eutsi, hitzean egon, hitz egin, hitz eginarazi, hitz eragin, hitz(-)erdika, hitz eta pitz, hitzetik hortzera, hitzezko, hitz-jario 1 iz.: ezin atertuzko hitz-jarioa. 2 izond.: zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara, hitz(-)mitz, hitz(-)mizti izond., hitz-motel izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bi hitz, hitza atera, hitz batean, hitz batez, hitz-batu, hitz berri, hitz bi, hitz-egite, hitz-elkarketa, hitz elkartu, hitz-erdi, hitz estali, hitz-etorri, hitzez, hitzez hitz, hitzez-hitzezko, hitzez-hitzezkotasun, hitz gutxiko, hitz-joko, hitz lau, hitz neurtu, hitz-ordena . Eta adib. gisa: hitz dautzut (edo, hala erabakiko balitz, dizut) ez garela haserretu. Eta: hitza eman.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hitzezko, hitz egin, hitz eginarazi, hitz eragin, hitzeman, hitza bete, hitza jan, hitza hautsi, hitzari eutsi, hitzean egon, hitzaren jabe egon, hitza atxiki, hitz eta pitz, hitz-erdika, hitzetik hortzera, hitz-jario, hitz-mitz, hitz-mizti, hitz-aspertu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)

hitz alfer
iz. Hitz alferrik ez dadila zuen artean entzun. Pentsatuko duzue hitz alferretan nabilela, sarrera erretorikoa baizik ez dela honakoa.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitz alfer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

hitz batean
1 adb. Hitz gutxitan. Hitz batean esango dizut.
2 adb. Laburbilduz. (Aditza ezabaturik). Txakur eta katuak, ahuntzak, azeriak; hitz batean, abere guztiak.

Aztergaia: hitz batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz batez
adb. Hitz batean. Hitz batez esateko, euskaltasuna galtzen ari gara. Herriko zaharrek erakutsi zizkidaten ipuinak, hitz batez, herri honen oroimena.

Aztergaia: hitz batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-ez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz berri
iz. Hizkuntza bateko hitz berria. Ik. neologismo. Ez zituen gero, premiarik gabe, hainbeste hitz berri asmatuko.

Aztergaia: hitz berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz bi
iz. Bi hitz. Kanaria Handiari buruz hitz bi. Hona hemen, hitz bitan, munduaren egitea.
Loturak

Aztergaia: hitz bi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. bi hitz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz egin
ad.-lok. Zerbait hitzez eta ahoz adierazi. Ik. berba egin; mintzatu; solas egin. Mutua da, ez du hitz egiten. Gizakiak hitz egiten gizaki denez gero daki. Norbaiti hitz egin. Nahiago zuela bere txakurrarekin hitz egin. Bere emazteaz hitz egiten ari da. Euskaraz hitz egin eta euskarari buruz hitz egin. Euskara batuan hitz egitea. Ongi hitz egiteko. Gutxi hitz egiten duen emakumea. || Bilera osoan ez du hitzik egin. Inorekin hitzik egin gabe. Ez du hitzik egiten latinez.

Aztergaia: hitz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " hitz egin / hitzegin: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

hitz eginarazi
ad.-lok. Hitz eragin. Abereei hitz eginarazten.

Aztergaia: hitz eginarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz egite, hitz-egite
iz. Hitzez adieraztea. Hitz egite gaiztoetan sartu.
hitz elkarketa, hitz-elkarketa
iz. hizkl. Bi hitz edo gehiago elkartuz beste hitz bat sortzeko prozedura. Euskarak duen hitz-elkarketarako berezko gaitasuna.
hitz elkartu
iz. Hitz-elkarketaz osaturiko unitate lexikala. Hitz elkartua osatzen duten bi hitzek alderantziko ordena hartzen badute, esanahia guztiz bestelakoa izaten da askotan.

Aztergaia: hitz elkartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-elkartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz eragin
ad.-lok. Itsuak argitu, mutuei hitz eragin.

Aztergaia: hitz eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz eraketa, hitz-eraketa
iz. hizkl. Hitz berriak sortzea edo eratzea. Eratorpen edo elkarketa bidezko hitz eraketa. Hitz-eraketak bere ordena finkoa du.

Aztergaia: hitz-eraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ-ERAKETA Composición gramatical. * Morfologia [...] eta, hortik urruti xamar, hitz eraketa. MEIG VIII 108

LB: 10; EPG: 1; ETC: 12

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

hitz 6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzeko modukoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta eraketa sarreretan.

hitz erdi, hitz-erdi
1 iz. Erdi esanda gelditzen den esaldia. Hitz-erdi batez aditzera eman zidan. Hitz erdi bat esanez gero bigunduko zaigu. Honelako uneetan hitz-erdi bat nahikoa izaten da gizona hondatzeko.
2 iz. Ezer ere ez; zerbait. (Baiezko ez diren esaldietan, esan, entzun, atera eta kideko aditzekin). Ik. hink; txint. Hitz erdi bat esan gabe. Ez dit utzi hitz-erdi bat esaten! Lagunekin hitz erdi bat egiteko gauza ez dela. Beste hitz-erdi bat amaren kontra, eta neronek akabatuko zaitut! Hitz erdirik esaten ausartzeke. Ez zekien hitz-erdirik ere arrebaren heriotzaz. Ez diat beste hitz erdirik entzun nahi haren kontra! Ez nion hitz-erdirik ere atera.
hitz erdika, hitz-erdika
1 adb. Laburki, hitz gutxitan. Hitz-erdika erantzun zion senarrari.
2 adb. Gauzak argi edo osorik edo zuzenean adierazi gabe. Ik. zehar-esan. Hitz erdika azaldu ditudan kezkak.

Aztergaia: hitz erdika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz erditxo, hitz-erditxo
iz. adkor. Hitz erdia. Hitz erditxo bat esatea aski duzu. Hitz erditxo bat hari esan gabe, nola pasatu parean?

Aztergaia: hitz-erditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZ-ERDITXO. (Dim. de hitz-erdi). a) (En oraciones negativas). Ni palabra, ni media palabra. Ze itzerditxo baten ere zer esatekorik arkitu etzioten. Aran SIgn 62. Itz erditxo bat ari esan gabe, / nola pasatu parean? Iparg 344. Iñork ez dauka itz erditxo bat / esaterikan Aldazi. Basarri 94. Ezta itzerditxo bat ere! Lab SuEm 185b) Alusión. Andra Josepari esango baziñio itz erditxo bat. Apaol 119. Antxe bai itzerditxoak [...] ostoak baño ugariagoak! ADonostia Itzald II 21.c) Palabra (dim.). Itz-erditxo bat esatea aski dezu. Ldi IL 111. Itzerditxo bat [...] egingo dauskun adiskidea. Ibarg Geroko 40 (ap. DRA). Joan aurretik barkatu itz erditxo bat. Etxde JJ 76. Egingo al degu itz erditxo bana? Auspoa 127, 49 (ap. ELok 143)

adib: aurrera egin 1 Aurrerantz joan. Toni atean dago, aurrera egiten ausartu gabe. Ukondoka aurrera egin zuten. Neskak begirakune tinkoa josi zion eta, hitz erditxorik esan gabe, bidean aurrera egin zuen.

hitz erditxo 2: Consumer (“Izan ere, Nobel saria eman ziotela jakitean eskaini zuen prentsa-aurrean, kazetari batek Europan aintzat hartua zegoen galdetu zionean, hitz erditxo bat eskaini zidan”), Berria (“Kontzertua amaituta abeslari eta gitarra jotzailearekin hitz erditxo bat egiteko aukera izan zuela esan zigunean, ezinezkoa zitzaion emozioa ostentzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz erditxo 21: Patxi Zubizarreta 14 (“Adiskideari ilea moztua zion eta, hitz erditxorik ere esan gabe, orraztu eta orraztu hasi zitzaion, asaldura kontrolagaitz batek hartua”), Mirentxu Larrañaga (“Sekula hitz-erditxorik ere ez, aspaldiko zure lagun minari”), Karlos Zabala 3 (“Nire nebak txoro-txoro egina nindukan, sorgindua nengoen, haren fanatiko porrokatua nintzen, norbaitek haren kontra hitz erditxo bat esan eta nire etsaia zen betiko”), Imanol Zurutuza (“Masailak gorri, harridurari eutsi ezin dion sumendia begitandu zaio senarrari, eta, laguntze aldera, hitz erditxo bat egiten saiatu da bera ere”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Lehenago ere, Bixente Barandiaranek hitz erditxo bat idatzi nonbait eta han joan omen zen Keneri Donostiako Altzara, txikitu egin behar zuela esaka, Urkiko bertso-jartzaile gaixoa bere aitaren adinekoa izango zen arren”), Asisko Frantzizko (“Halako errege handia etorri Frantziatik zu ikustera, zugandik hitz on batzuk entzutera, eta zuk hitz erditxo bat ere ez diozu esan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz sarreran.

hitz estali
iz. g. g. er. Parabola; igarkizuna. Hitz estaliz adierazia.

Aztergaia: hitz estali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-estali.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hitz estaliz adierazia.

hitz eta pitz
adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

Aztergaia: hitz eta pitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ ETA PITZ, HITZA ETA PITZA, HITZ ETA MITZ. a) Palabrería, torrente de palabras. Cf. HTIZ-MITZ. v. bits. * Ainbeste itz eta pitz. Erkiag BatB 195. b) (hitz eta pitz G-bet), HITZA-PITZA. (Uso adv.). "Beti hitza ta pitza ari da (AN-gip)" Gte Erd 291. * Aldamenean yoian lagunak itz eta pitz eragoion. Erkiag Arran 171. Ta, berari gogoko jakozan kontuaz itz eta pitz geniarduela, bat-batean au bota eutsan prailleari. Etxabu Kontu 95.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eta 11 (Esapideetan). Ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Gero eta gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren. Han ari da jo eta ke lanean. Lan eta lan beti. Hitz eta pitz ari zen. [hitz] hitz eta pitz adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa hitz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta pitz sarreretan ere.

hitz etorri, hitz-etorri
iz. Etorria. Ez diot deus kenduko bere hitz-etorri eta hitz-jarioaren orrazketari. Gizon goresgarria, doktrinaz oparoa, hitz-etorri handikoa.
hitz gurutzatu
iz. pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

Aztergaia: hitz gurutzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hitz gurutzatu 9, Berria (adib.: “Horregatik, euskarazko hitz gurutzatuak eginzaleek larunbatean izango dute Euskal Herriko hitz gurutzatuen III. txapelketan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hitz gurutzatu 12: Iñaki Arranz 4 (adib.: “Zehaztasun urriko definizioak hastapeneko hitz gurutzatu haietan, izan ere inork ez zuen erantzuna aldizkariko erredakziora bidali”), Ramon Saizarbitoria 4 (adib.: “Noski, apaizei eta burukideei zor zaien begiruneagatik, handik atera eta sukaldera joan nintzen hitz gurutzatuak egitera”), Pedro Alberdi (“Izan ere, bizi guztian zenbat hitz gurutzatu izango zituen Manuelekin?”), Iñaki Mendiguren (“Galdetu zidan ea bukatu al nuen egunkaria irakurtzen, erabat hotz eta lasai zegoen, eta hitz gurutzatuak egin nahi zituela esan zidan”), Xabier Mendiguren Elizegi (“hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen”), Koro Navarro (“egunkariko hitz gurutzatuak egiten saiatzen naizenean bezala”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gurutzegrama* e. hitz gurutzatu. Atsegin du egunkariko hitz gurutzatuak egitea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es crucigrama / fr mots croisés: Elhuyar: hitz gurutzatuak; gurutzegrama / Nolaerran: hitz gurutzatu / Zehazki: hitz gurutzatu(ak) / Labayru: hitz gurutzatuak, gurutzegrama / Adorez5000: hitz gurutzatuak, gurutzegrama, hitz gurutzaketa.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf araua: “gurutzegrama iz. h. hitz gurutzatuak.” Baina hitz gurutzatu sarrerarik ez zen jaso.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hitz sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

hitz gutxiko
adj. Isila, gutxi hitz egiten duena. Gure aita beti izan zen hitz gutxiko gizona. Gizon isila izan zen beti, hitz gutxikoa.

Aztergaia: hitz gutxiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gutxiko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz gutxitan
1 adb. Hitz gutxi erabiliz, labur-labur. Ik. hitz batean; labur beharrez. Hitz gutxitan azaldu ditudan ekintza hauek lan izugarria dute. Batez ere, hitz gutxitan esanda, oso urte hezea izan da. Hitz gutxitan esateko, euskaltzale sutsua eta bultzatzaile apartekoa zen.
2 adb. Laburbilduz, hitz gutxitan esateko. Hitz gutxitan, ez berak, ez abokatuek, ez funtzionarioek zehazten ez dakiten legezkotasunaren linbo surrealistan dago. Hitz gutxitan, frankismotik trantsiziorako zubi lana egin zuen lemazaina izan zen Suarez.

Aztergaia: hitz gutxitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZ GUTXITAN. En resumen. (No incluimos ejs. del tipo hitz gutxitan esan, hitz gutxitan laburtu, etc.). Hitz gütitan, zer da kantore honen gozoa? Bp II 113. Iraun sendo, egin penitenziak ta, itz gutxitan, jarri konfesore aitu baten obedienzia osoan. Mg CC 235. Itz gutxitan: zuekin eta zuen su-emalle oriekin gañezka egiña naukazute. Lab SuEm 191. v. tbn. Goñi 23. PMuj in MEIG I 90

adib: hitz 2 iz. (Zenbait esapidetan). Hitz gutxitan esana. Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz.

hitz gutxitan 98: Aizu 2, Deia 5, Elhuyar 10, Elkar 4, Consumer 18, HABE, Berria 42, EiTB, Euskaltzaindia, Jakin 4, Argia 9, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz gutxitan : Berria 9 (“Hitz gutxitan, inkontzientearen eraginez, gizonak emakumea sortu egiten du”), Jose Morales 3 (“hitz gutxitan, nor bere zoroak bizi du, Manilov izan ezik.”), Migel Angel Mintegi (“Hitz gutxitan, lan makurrari ipinitako azken puntua”), Josetxo Azkona (“Bai, poltsaren barrukoaren parekoa ginela, hitz gutxitan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu; horietako bat Lab SuEm-en tipokoa izan liteke, hau da, “hitz gutxitan: xxx” egituraduna (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz sarreran.

hitz jario, hitz-jario
iz. Jarduna, bereziki asko hitz egiten duenarena. Ik. etorri2 1. Ezin atertuzko hitz-jarioa. Entzutekoa zen mutilaren hitz-jario barregarria.
hitz joko, hitz-joko
iz. Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.
hitz laburrez
adb. Hitz gutxitan. Pausatzen da haien ondoan eta hitz laburrez ematen dizkie azken berriak.

Aztergaia: hitz laburrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZ LABURREZ (SP). En pocas palabras. "Hitz laburrez, en peu de paroles" SP s.v. laburra. Ea zuk eta nik egun, hitz laburrez edo luzez, elgar adi dezakegunez. HU Zez 49. v. tbn. Elzb PAd 55. Elsb Fram 124. Ox 202. Or QA 127. Etxde JJ 104. Ardoy SFran 56. MEIG II 68.

adib: labur 1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Emakumeak sarri gona laburregi. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Hitz laburrez: hitz gutxitan.

hitz laburrez 1, Jakin (“Aita Barandiaranek oraingoan izan dutena hitz laburrez azal daiteke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz laburrez 37: Herria 28 (“Hitz laburrez aipatzeko nola iragan den Euskal Kultur Erakundearen biltzar nagusia Lapurdiko Getarian joan den larunbatean, martxoaren 15-ean erran nezake”), Michel Oronoz 3 (“Bide nabar, beheiti ari direlarik, airea zafratuz Basoi pausatzen da haien ondoan eta hitz laburrez emaiten dizkie azken berriak”), Karlos Zabala 2 (“Tsarrak bekoz beko, begiz begi so egin zion ostera ere, eta galdetzen hasi zitzaion hitz laburrez”), Asisko Frantzizko 2 (“ulki santu berari apalki eta arren eskatzera, Jaunak aurrez erakutsi eta Frantziskok hitz laburrez idatzitako bizimoldea bere aginpide gorenaz onets zezan”), Bernardo Atxaga (“Eta orain, zure hizketaldia amaitzeko eta kontatu diguzun horrek guztiak eragin osoagoa izan dezan mahainguruaren gai orokorrean, esaidazu hitz laburrez: nola definituko zenuke zuk denbora?”), Itxaro Borda (“Kafea hartzen ginaudela hitz laburrez bere afera agertu zidan”).

Bestelakoak

labur 1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Emakumeak sarri gona laburregi. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Hitz laburrez: hitz gutxitan. [hitz] hitz laburrez adb. Hitz gutxitan. Pausatzen da haien ondoan eta hitz laburrez ematen dizkie azken berriak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, adibide azaldua da orain eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa hitz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa labur sarreran ere.

hitz lau
iz. Prosa. Hitz lauz idatzi. Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.

Aztergaia: hitz lau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lau.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

prosa.

hitz neurtu
iz. Esateko edo idazteko era, metrika-arau jakin batzuk betetzen dituena; (pl.) era horretan esandako edo idatzitako hitzak. Ik. neurtitz. Poetak hitz neurtuz esana. Hitz neurtuetan eta hitz lauz. Hitz neurtu hauek jartzen ditu bere liburuaren buruan.

Aztergaia: hitz neurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-neurtu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

neurtitza.

hitz ordena, hitz-ordena
iz. hizkl. Hitzen ohiko ordena perpausaren barnean. Jakina denez, euskararen hitz-ordena izan da, XX. mendean zehar, euskararen aztertzaile eta arautzaileen gai eta kezka nagusietako bat. Lan berri horretan euskararen hitz ordena lantzen da.

Aztergaia: hitz-ordena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh116 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hitz(-)ordena 90.// LB: 198, EPG: 8, ETC: 177

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz(-)ordena 8. // Elhuyar: hitz-ordena (Hizkl.) secuencia, orden de las palabras/directive (écrite); Adorez: hitz-ordena: iz. (Hizkl.) orden gramatical, orden de las palabras; hitz-ordenak garrantzi handia du euskaraz: el orden gramatical tiene mucha importancia en euskara; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

adib: ordena 2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Alfabeto ordenan jarri. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.

hitz 6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan. ordena 2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta hiztegietan ere jasoa. Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ordena.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa ordena sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta ordena sarreretan.

hitz-aspertu
iz. Hizketaldi aski luze eta lasaia. Hitz-aspertu bat egin nahi diat hirekin. Solasak eta hitz-aspertuak.

Aztergaia: hitz-aspertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz-batu
Hitzartu.

Aztergaia: hitz-batu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

bakarrak erabili du tradizioan (Or Tormes), eta forma garden-osoa dagokiola uste du lantaldeak (eta ez hizpatu trinkotua).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-batu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hitzartu.

hitz-jario
adj. Hitzontzia, berritsua. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Hitz-jario ezjakina.

Aztergaia: hitz-jario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 iz.: ezin atertuzko hitz-jarioa. 2 izond.: zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jario 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz-mitz
iz. Berriketa, jarduna. Ez zen han hitz-mitzik.
Loturak

Aztergaia: hitz-mitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hitz-mitz edo hitz mitz. 1- Idazkera aldatu: hitz-mitz. || 1- Marratxorik gabeko idazkeraren beharrizanik ez dago, era honetako hitz konposatuetan marratxodun idazkera mesedegarriagoa baita hizkuntzarentzat; marratxorik gabekoa, ostera, iluna, bigarren elementua identifikaezina da eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Batzorde hau bat dator ohargileak dioenarekin, eta idazkera bakarrekoak aipatuko dira («hitz-mitz» eta «hitz-mizti»), grafia hori baitagokio 25. arauak erabaki zuenari (ik. "II.2.d" atala); eta aldaketaren berri emango zaie euskaltzainei.

hitz-mizti
adj. Berritsua.
Loturak

Aztergaia: hitz-mizti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hitz-mizti edo hitz mizti. 1- Idazkera aldatu: hitz-mizti. || 1- Marratxorik gabeko idazkeraren beharrizanik ez dago, era honetako hitz konposatuetan marratxodun idazkera mesedegarriagoa baita hizkuntzarentzat; marratxorik gabekoa, ostera, iluna, bigarren elementua identifikaezina da eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Batzorde hau bat dator ohargileak dioenarekin, eta idazkera bakarrekoak aipatuko dira («hitz-mitz» eta «hitz-mizti»), grafia hori baitagokio 25. arauak erabaki zuenari (ik. "II.2.d" atala); eta aldaketaren berri emango zaie euskaltzainei.

hitz-motel
adj. Totela, mintzatzeko debekua duena. Hitz-motela naiz, hizketan traketsa.

Aztergaia: hitz-motel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da forma hau azaldu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

itz-motel, hitz motel, hitzmotel hirutan azaldu dira G-EB-EgAs; (h)itz totel(ka) ere G-EB: Arozena, A. in: Antzerti, 1933; Labayen, A.M.: Teatro osoa euskeraz; Navarro, K.: Kim; Laboa, M.E.: Istorio harrigarriak; Lertxundi, A.: Euli zamorroa; hiztotelka: Izagirre, L.: Gela hegalaria.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

lotu/bereiz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: hizmotel [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-07-10)

 - [E302]: "hizmotel erabiltzen da Zarautzen, hitz bakarrean ahoskatuz. Hitz fosil bezala har ote daiteke? Egokiago ote hobesten den hitz-motel?" (1995-07-10)

hitza atxiki
ad.-lok. Hitzari eutsi. Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.

Aztergaia: hitza atxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitza bete
ad.-lok. Agindu dena, hitzeman dena egin. Beldur nintzen hitza beteko ez ote zuen. Emandako hitza betetzen dutenean.

Aztergaia: hitza bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitza eman
1 dio ad.-lok. Bilera eta kidekoetan, batzarburuak hitz egin nahi duenari hitz egiteko baimena eman. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion.
2 dio ad.-lok. Norbaiti iritzia emateko aukera eman. Bide demokratiko guztiak aintzat hartzeko eskatu dute, herritarrei hitza ematea barne.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: comprometerse / PUrib: "hitza eman / hitz eman: comprometerse".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da, baina ‘hitz egiteko aukera eman’ adierarako bakarrik. ‘agindu’ adierarako hitzeman arautua dago, eta horren ‘hitza eman’ erabilera libretzat har daiteke.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

AS nahiz adibide azaldu gisa jaso daiteke hitz sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

1 Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. 2* e. hitzeman.

hitza hartu
1 du ad.-lok. Bilera edo batzar batean hitz egin, edo, mintzatzeko txanda iristean, hitz egiten hasi. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion: (...). Kazetarien aurrean hitza hartu zuen bakarra patroia izan zen. Ondoren euskaltzainburuak hartu zuen hitza. Galderen txandan, militar batek hartu zuen hitza, haserre.
2 dio ad.-lok. Norbaiti esan edo agindu duena gogoan hartu dela edo betearaziko zaiola adierazi. Horrela diozu, eta guk hitza hartzen dizugu. —Beraz, hurrengoan nire kontu...! —Primeran!, hitza hartzen dizut!

Aztergaia: hitza hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta hartu sarreretan.

hitza hautsi
ad.-lok. Hitza jan. Jainkoari hain goraki eman diodan hitza hautsi? Ezkon-hitza hautsi.

Aztergaia: hitza hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitza hitz
Emandako hitza bete egin behar dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Bai gizona!, hitza hitz. || Hitza hitz omen da.
Loturak

Aztergaia: hitza hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZA HITZ (Lh). (Fórmula para recalcar la obligación de una promesa). Hitza hitz. JEtchep 28. Bai gizona! Hitza hitz. Ardoy SFran 262. Hitza hitz; bertzenaz gizona hits. EZBB II 26. "Sa parole vaut de l'or, hitza hitz du" Herr 29-3-1956, 4. Ene hitza hitz da. Larz Iru 68. Hitza hitz omen da. MEIG V 113. EH2018: adib: hitz 7 iz. Agintzen den gauza. Hitza hitz. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman).

adib: hitz 7 iz. Agintzen den gauza. Hitza hitz. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman).

hitza hitz 44: Aizu (“Eskuartean dauzkan aferen artean, Hitza hitz trantsizio energetikoaren ituna azpimarratu ahal da”), Deia (“Hitza hitz. Txillardegirekin solasean”), Berria 27 (“Auher andanak RMItik aterako dira, hitza hitz dio lehendakari nazionaliberalak, eta RSA ukitzeko eskainiko zaizkien bi lan aukera baino ez dituzte ukatzen ahalko”), EiTB 2 (“Lilianak opari bat emanen dit bere ahizpari ekartzeko, eta ez dut ahantzi, hitza hitz, Liliana”), Jakin 5 (“Hitza hitz, paperezko euskal prentsak beharko du guztien sostengua oraindik”), Argia 2, Erlea 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitza hitz 28: Herria 10 (“Hitza hitz alabainan, ez dea hala?”), Berria 4 (“«Hitza hitz ala gizona hits», zioen euskal atsotitza eman zion laguntzaile batek, gogorarazteko auzapezak emandako hitza jan duela”), Itxaro Borda 5 (“Baina beranduegi zen gibel egiteko, ez zena gaiztaginetan eskualdunen artean nola, hala hitza hitz”), Aingeru Epaltza (“Ni leku madarikatu horretatik hilotza nola aterako burua ahitu beharrean, eta haiek zalapartan: "hitza hitz, hitza hitz! " Zaharrena ez”), Edorta Jimenez (“Geltokian bertan hitz batzuk esan agintariek, eta gure treneko buruak, Thomasek, hitza hitz truk, beste batzuk esan behar”), Jon Alonso, Txillardegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

hitza jan
ad.-lok. Agindu dena ez egin. Hau ere agindu zuela, baina hitza jan zuela. Hainbeste lagundu digun gizonari emandako hitza jan?

Aztergaia: hitza jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitza kendu
1 dio ad.-lok. Solaskideari jarduna eten. Hizketan ari garenean, etengabe hitza kentzen diogu elkarri, ez baitzaigu batere axola bestea zer esaten ari zaigun.
2 dio ad.-lok. Bilera eta kidekoetan, batzarburuak hizketan ari denari jarduna etenarazi edo hitz egiteko baimena kendu. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Lehendakariak hitza kenduko dio hizlariari, hitzaldi berean hirugarrenez eskatu behar badio gaiari lotzeko.
3 dio ad.-lok. Norbaiti iritzia emateko aukera ukatu. Komeni zaienean, hitza kentzen diete herritarrei.

Aztergaia: hitza kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

hitzaldi
1 iz. Jendaurrean gai jakin bati buruz egiten den jarduna. Ik. mintzaldi; disertazio; diskurtso. Oñatin egin zuen hitzaldi ezagunean. Euskaltzaindiko sarrera hitzaldian.
2 iz. Sermoia, predikua. Meza nagusiko hitzaldia. Jesusen mendiko hitzaldi gogoangarrian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hitzaldi-areto.

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

hitzaldi

hitzaldia eman
du ad.-lok. Metzeltinek "Pirinioetako hizkuntzak" izeneko hitzaldia emango du Baluarteko biltzar aretoan. Hiru hitzaldi eman zituen euskal foruei buruz.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitzaldia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzalditxo
iz. Hitzaldi laburra. Hitzalditxo bat egin nuen behin, gero argitara emana.

Aztergaia: hitzalditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

hitzaren jabe izan
ad.-lok. Hitzari eutsi. Badakit zure hitzaren jabe zarena.
hitzari eutsi
ad.-lok. Emandako hitzari eutsiko diot. Hitzari eustea dagokio gizonari.

Aztergaia: hitzari eutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzarmen
iz. Norbaitzuek zerbait egiteko elkar hartzea; elkar-hartze hori jasotzen duen izkribua. Ik. abeniko; akordio;  + itun1; kontratu; tratatu2 2; paktu. Euskaltzaindiaren eta euskal erakundeen arteko hitzarmena. Lege baliorik ez duen hitzarmena. Europako hauteskundeetara elkarrekin joateko hitzarmena ixtekotan dira. Bi alderdiek astearterako hitzarmena lortzea espero dute.

Aztergaia: hitzarmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitzarmen kolektibo
iz. Langile talde edo sindikatu batek eta enpresaburu edo sektore jakin bateko enpresaburu-elkarte batek adosten duen akordio edo hitzarmena, lan baldintzak finkatzen eta arautzen dituena. Hauek dira sindikatuak Gipuzkoako eraikuntzaren hitzarmen kolektiborako eskatzen dituen puntu nagusiak. Metalgintzako hitzarmen kolektiboa.
hitzarmena egin
du ad.-lok. informazioa trukatzeko hitzarmena egin dute Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitzarmena egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzarmena izenpetu
du ad.-lok. Hamabi urte dira gurean gatazka politikoaren amaiera zekarkeen hitzarmena izenpetu zutenetik.

Aztergaia: hitzarmena izenpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzarmena sinatu
du ad.-lok. Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du hainbat erakunderekin. Aipatu berri ditugun hiru erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2012ko maiatzean.

Aztergaia: hitzarmena sinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzartu, hitzar, hitzartzen
1 du ad. Zerbait egiteko ados etorri, elkar aditu. Hitzartu zuten anaiek bezala maitatuko zutela elkar. Azkenean, erdibideko 37 zuzenketa hitzartu dituzte hiru alderdiek.
2 da ad. Bat etorri, ados jarri. Ez al zinen denario batean nirekin hitzartu?

Aztergaia: hitzartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

58 ager.; IE-ZuAmeko forma; XX. mendeko G eta EB ere azaldu da; agerraldi guztiak 1850tik aurrerakoak dira; [da ad.]: 15 ager. L eta behin G (Ir YKBiz); hitz hartu : Larz Iru; hitz-hartu : HU Aurp, Mde Po; hitzartu : Laph, Lf Murtuts, Larz Iru, Larz Senper, Ardoy SFran; itz-artu : Ir YKBiz; [du ad.]: 18 aldiz, L-Z-BN; EB: Mde HaurB (hitz hartu, hitz-artu); hitz-hartu : HU Aurp, Lf Murtuts; hitzartu : Laph; Jnn SBi; Zerb IxtS, Const, Zub; hitzartü: Ip Hil, Const, Casve SGrazi. 25 kasutan ezin erabaki izan da aditz-mota.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

16 ager.tik 6 [da ad.] dira; 4 [du ad.]: IE-EB-EgAs azaldu da: [da ad.]: (hitz-hartu behin; hitzartu 5 aldiz); Ezezaguna, in: Euskaltzaleen Biltzarra, 1920; Ezezaguna, in: Eskualduna, 1919; Larzabal, P. in: Gure Herria, 1953; Mendisco E., B.: Armendaritzea haur begiez; Arbelbide, X.: Piarres Lafitte. Bere bizia; Aduriz, J.A.: Santa Grazi. Pastorala; [du ad.]: (hitzartu, hitzartü, izartu); Ezezaguna, in: Eskualduna, 1924; Ezezaguna, in: Otoizlari, 1978; Muniain, K. in: GAO, 1989; Casenave H., J.: Santa Grazi. Pastorala; 6 ager.tan ezin izan da erabaki zein aditz-mota den.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hitzartu, hitzar, hitzartzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hitzartu, hitzar, hitzartzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hartu: kasu hau Ipar. da nagusiki, eta hor loturik idazteko joera dute gaur.

hitzatze
iz. Epilogoa. Ik. hitzaurre. Bi ondorio nagusi nabarmendu ditu J. Kortazarrek liburuaren hitzatzean.

Aztergaia: hitzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hitzatze 1: Lécluse-ren Hiztegia ("Lehen emanaldian muina zen Gramatikari egile beraren Dissertation... aitzin-solas gisa ezartzea egoki iruditu bazitzaigun, oraingoan Examen... eman dugu guztiaren hitzatze, interesik falta ez duelakoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hitz-atze : HiztEn (azken hitza, idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen den testua); LurE (azken hitza; idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen den izkribua); hitzatze : DFrec 2 (tituluak-edo: M. Zarate "Hitzatze gisa"; B. Amundarain: "Hitzatze"); AB38 1 (epílogo) // Ez dugu aurkitu ap. AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hitz-atze : EuskHizt (*1977 azken hitza, idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak); ElhHizt (epílogo, recapitulación); EskolaHE (azken hitza; idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen den izkribua); PMuj DVC (itz-atze: epílogo); hitzatze : HiruMila (epílogo, consideraciones al final de un libro) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (hots, aski bide egin gabea dirudi, hiztegian jasotzeko).

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

loturik idatzia identifikagaitza litzatekeelako onartu da forma honetan, hitzaurre ez bezala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-05): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Hitz batean idatzia onartu da: "hitzatze".

hitzaurre
iz. Liburu edo idazki baten atarian ezartzen den izkribua, gehienetan haren autoreaz bestek idatzia, hura irakurleari aurkezteko egiten dena. Ik. aitzinsolas; sarrera 5; atariko. Bigarren argitaraldiari hitzaurrea. Argitaratzaileak hitzaurrean dioenez. Hitzaurrea Orixek egin zion.

Aztergaia: hitzaurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitzaurregile
iz. Idazlan bati hitzaurrea egiten dion pertsona. Beti uste izan da badela halako gogaidetasun bat autorearen eta hitzaurregilearen artean.

Aztergaia: hitzaurregile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitzean egon
ad.-lok. Hitzari eutsi. Guk nahiago dugu gure hitzean egon.

Aztergaia: hitzean egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzeko
adj. Hitzari eusten diona, hitza betetzen duena. Ik. berbako. Hitzeko emakumea da Edurne. Badakite hitzeko gizonak garela. Jainko bat hain ona, hain hitzekoa. Hitzekoa izan.

Aztergaia: hitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hitzeko emakumea da Edurne.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"hitzeko emakumea da Edurne".

hitzeman, hitzeman, hitzematen
1 du ad. Norbaitek bere burua, beste norbaiten alderako, zerbait egitera edo ematera behartu. Ik. agindu2 4; promes egin;  + zin egin; berba eman; promestu. Hitzematen dizut ez dudala berriro egingo. Euskaldunek hemen hitzeman dezagun, beti zinez izango garela fededun. Haren alde ahalegina egiteko hitzeman ziola. Zer hitzeman zion Jainkoak? Zerua hitzeman digu.
2 Agindua, promesa. (Partizipio burutua izen gisa). Ez zezakeen hitzemana jan.

Aztergaia: hitzeman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

hitzeman eta hitza eman nagusitu dira gaur.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)itz eman : 19 ager., G 11 (J. Agirre, J.M. Azkue, Urruzuno, A. Barriola, A. Menan, Zaitegi, M.A. Urreta, Villasante, Mauro Estibalizkoa eta A. Begiristain; B. Muxika eta A. Apaolaza), EB 8 (De Rijk, M. Ugalde, X. Arbelbide, I. Mendiguren eta J.J. Zabaleta); (h)itz-eman : 6 ager., G 4 (F. Mendizabal, A. Sorarrain, J.L. Zurutuza eta P. Berrondo), IE 1 (P. Larzabal), Zub. 1 (A. Aguergaray Bordaxar); (h)itzeman : 43 ager., G 7 (A. Zarranz, P. Bermejo, I. Baztarrika, Orixe, J. Lekuona, M.M. Zubiaga eta Eusk. Litur. batzordea); IE 19, batez ere Gure Herria (J. Saint-Pierre, Lafitte, P. Larzabal) eta Eskualduna-n, eta, besteak beste, Iratzeder, E.T. Inchauspe, J. Heguy, Soubelet eta Landartek ere erabili dute eta 5 aldiz Catichima edo Fedea laburzki...; EB 17 (Oihenart taldea, E. Kortadi, S. Garmendia, Itxaropena, T. Peillen, J. Goikoetxea, I. Mendiguren, P. Zabaleta, Itun Berria, J.M. Satrustegi, A. Letamendia, EHAA, etab.); hitzeman-arazi ere Eskualduna-n erabili da; itzemon 1 (S. Barandiaranek, Iliasena, Iliada euzkeraz obran); (h)itza eman : G 4 (K. Eleizegi, A. Elustondo, J. Azpeitia, A.M. Labayen), IE (T. Monzon); EB 17 (J.M. Torrealdai, I. Fernandez, SEIE, M.K. Garmendia, X. Mendiguren Bereziartu, L. Dorronsoro, A. Pontesta, X. Mendiguren Elizegi, D. Amundarain, K. Muniain, I.M. Barriola eta Egin, EHAA eta Zeruko Argia-ko zenbait artikulutan).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

(h)itz eman : DFrec 9; LurEn (AS); (h)itz(a) eman : HiztEn (AS); (h)itza eman : DFrec 15, Euskalterm 6; hitz-emate : Euskalterm 4; hitzemaile 'apuntador': Euskalterm; (h)itzeman : DFrec 24, AB38 3, HiztEn (S), Euskalterm 5.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hitzeman, hitzematen. du ad.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

eman gehienak bereiz ematekoak diren arren, loturik idaztekoa da hau batzordearen ustez; Hitz-elkarketa/4 liburuan, aldiz, bereiz idaztea proposatu zen.

hitzemate
iz. Zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza. Ik. promes. Hitzemate hori ez bada betetzen, kalte-galerak ordaindu behar dira.

Aztergaia: hitzemate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hitzeman 1 du ad. Norbaitek bere burua, beste norbaiten alderako, zerbait egitera edo ematera behartu. Ik. agindu2 4; promes egin; zin egin; berba eman; promestu. Hitzematen dizut ez dudala berriro egingo. Euskaldunek hemen hitzeman dezagun, beti zinez izango garela fededun. Haren alde ahalegina egiteko hitzeman ziola. Zer hitzeman zion Jainkoak? Zerua hitzeman digu. 2 (Partizipio burutua izen gisa). Agindua, promesa. Ez zezakeen hitzemana jan.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ-EMATE "Promesse, hitzemaite" Gèze. Hitz emate edo protestazione hori egiñ. He Phil 79. Esparantxa eta hitz-emaite orotan. Mst III 21, 1 (Ip hitzeman oro; SP y Ch agintza). Jinkoak boroga-erazi dü hitzemaite hoien egia. Ip Hil 146. Eliza-bidez egin ditzagun gure itz-emateak. NEtx LBB 45. v. tbn. Mde HaurB 13. Onaind in Gazt MusIx 150.

hitzemate 37: Berria 5 (“Hitzemate horren arabera, Jaurlaritzak 2012ra arteko epea jarri zion bere buruari, aurrekontuaren %0,7a lankidetzara bideratzeko”, “GFAM-Lurra elkarteak, Fred Larrañagak eta Bizitegia elkarteak eroste hitzematea izenpetu zuten uztailaren 24an, Maite Errekart Kako baserriaren jabearekin. Urri arteko epea dute behar duten diru guztia eskuratzeko”, “Politikarien hitzemateak ikusita, nekazariak esnea banatzen hasiko dira”), Deustuko Unibertsitatea 20 (“Diru kopuru zehatza ordaintzeko hitzemate huts eta soila, pezetatan edo kotizazio ofizialean onartutako moneta atzerritarrean adierazita”, “Aurreko paragrafoko kasuetan, irizpena zein erakunderi eskatu eta horrek lehenbailehen adierazi behar du irizpena noren edo nortzuen zuzeneko ardurapean egongo den; pertsona horiei galdatuko zaie 335. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutako zin-egite edo hitzematea”), Gomylex 12 (“Hitzemate hori ez bada betetzen, kalte galerak ordaindu behar dira, hitzemandako ezkontzari begira gastuak egin direnean (KZren 43. art.)”); hitz emate 4: Berria (“Lehendakari karguaren zin egite ekitaldia (orain hitz emate ekitaldia) modernizatu nahi zen, baina batean kale, bestean bale”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitzemate : Berria (“Agintza gehiegi egin zaizkigu hainbat bileratan, eta hitzemate horietatik bakar bat ere ez da bete”), hitz-emate 5: Urtzi Urrutikoetxea (“Baina denbora joan ahala naturaren agindua gure hitz-emate serioena baino indartsuagoa zela konturatu ginen, eta hari jarraitu behar izan genion, bai guk, gazteok, bai gizonek, bai eta zenbait emakumek ere, ulertzekoa denez, natural-natural”), Pello Lizarralde (“Osabak nahi zuen ziurtatzea ez zela bele beltzik pausatuko bere hilkutxan, eta izebak hitz-emate serioa egin behar zion”), Ander Irizar 2 (“Lajosen iragana horrelako hitz-emate eta ekimen arduragabez betea zegoen, eta nik gaztetxokeriatzat hartzen nituen”, “Horixe ba, hogei urteren ondoren etxera itzuliko da! Hona dator, eta hemen - zergatik ukatu? - denoi zor digu zerbait: dirua, hitz-emateak, zinak.”), Javi Cillero (“Tatuaje egitea bizitza osorako egiten den hitz emate bat bezala duzu, ezin duzu zeure gogara ezeztatu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen kategorian ere erabilia, eta sarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

hitzetik hortzera
1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.
2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

Aztergaia: hitzetik hortzera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzez
adb. Ahoz; hitzen bidez. Ez dut idazteko astirik eta hitzez azalduko dizut. Gogorakizunak hitzez adieraztea.
Loturak

Aztergaia: hitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: oralmente.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitzez hitz
adb. Hitz guztiak kontuan harturik; hitzen adiera hertsian. Erranarazten zidan hitzez hitz otoitz hau. Koran liburu santuak dioen guztia hitzez hitz hartzen dute.
Loturak

Aztergaia: hitzez hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: literalmente.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

amreditak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitzez hitzeko
adj. Hitz guztiak kontuan hartzen dituena; hitzen adiera hertsikoa. Zinetako eta benetako galderek ere, gainera, nekez hartzen dute hitzez hitzeko erantzun zuzenik.
Loturak
hitzez hitzekotasun
iz. Hitzez hitzekoa denaren nolakotasuna.
Loturak
hitzezko
adj. Hitzen bidezkoa; hitzez esana. Hitzezko bekatuak. Hitzezko edergailuak. Hitzezko maitasuna ez, baizik bihotzezkoa eta zinezkoa. Hitzezko baimena.

Aztergaia: hitzezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzik esan gabe
adb. Ezer esan gabe. Josebari begira geratu zitzaion hitzik esan gabe. Irakurketa amaitutakoan, hitzik esan gabe, altxatu eta eskailera aldera abiatu zen.

Aztergaia: hitzik esan gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Ez burua bakarrik, nik dena galdu nuen kobrezko jainkoaren irudia kutxatik atera eta hain berezkoa zuen ibilera makur harekin kalean behera abiatu zenean esku odoltsuak bizkar atzean eta hitzik esan gabe” (Argia), “Gehienak, ordea, sistema berrian murgilduko dira hitzik esan gabe.” (Berria); EPG: “Horrela bizi izan zen jauregian, hitzik esan gabe, hirurogeita hamabost urtez.” (Xabier Olarra); ETC: “Elkarri so egin zioten, hitzik esan gabe, nor bestearen pentsamenduak irakurri nahirik“ (Anjel Lertxundi)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hitzik esan gabe: sin decir palabra; Adorez: hitzik esan gabe: sin decir palabra; Labayru: 0

Bestelakoak

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala. hitz 2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apaizak azken hitza bere (esr. zah.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta esan sarreretan.

hitzik ez atera
1 ad.-lok. Ezer ez esan. Amets honek hagitz nekatu zuen faraoia eta hala ere ez zuen hitzik atera. Ez dut gehiago hitzik aterako, elizako aitzindariek manaturik baizik.
2 ad.-lok. Norbaitek beste norbaiti ezer esanaraztea lortu ez. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera.

Aztergaia: hitzik ez atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. (s.u. atera)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta atera sarreretan.

hitzontzi
adj. adkor. Berritsua, asko hitz egiten duena. Ik. hitz-jario; kalakari. Gizon hitzontziak. Gure herri xumeetan, zenbat hitzontzi! Hitzontzi, huts ontzi.

Aztergaia: hitzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hitz untzi IE 1 (EZ Eliç); hitz-ontzi EB 1 (Mde HaurB); hitzuntzi 7 (Ch, Monho, Gy, Zby); itz-ontzi G 1 (And AUzta); itzontzi G 16 (Cb Eg III, Izt C, A Ardi, Ag G, Zait Sof, NEtx LBB, Or Aitork, Txill Let, Zait Plat, NEtx Antz); (h)i(t)zuntzikeria IE 3 (Elzb PAd, Mih, Hb Egia); itzontzikeri G 1 (Jaukol Biozk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)itzontzi 5; hitzuntzi 1 (IE); itz-ontzi 1 (G), itzontzikeria 1 (G), izontzi 1 (B).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: itzontzi (3); AB38: hitzontzi (2); AB50: hitzontzikeria; HiztEn: hitzontzi, hitzontzikeria; LurE: hitz-ontzi, hitzontzi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

lotu/bereiz.

hitzontzikeria
iz. Berritsukeria. Horiek guztiak ez dira hitzontzikeria ero bat eta funsgabeko bat baizen. Hitzontzikeria hutsa.

Aztergaia: hitzontzikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hitzordu
iz. Bi pertsonak edo gehiagok elkar ikusteko tokia eta ordua hitzartzea. Iñakirekin hitzordu bat hartu dugu. Badut bihar hitzordu bat Maiterekin. Albret plaza berrian da hitzordua. Hitzordu bat eskatu zion Chirac-i berari. Zuzendariarekin hitzordua eskatuta daukat.

Aztergaia: hitzordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Iñakirekin hitzordu bat hartu dugu; badut bihar hitzordu bat Maiterekin.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Iñakirekin hitzordu bat hartu dugu; Badut bihar hitzordu bat Maiterekin.

hitzots
iz. Hitzen hotsa. Ik. berbots. Daviden hitzotsa aditu zuen.

Aztergaia: hitzots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

berbots.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

hizka
adb. Hitz zakarrak esanez, eztabaidan. Hizka abiatu ziren.
Azpisarrerak

Aztergaia: hizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hizka-mizka Ipar. 1 adlag. 2 iz.: hizka-mizka zerbait izan dugu gure artean.

hizka-mizka
1 adb. Ipar. Berriketan. Han egoten dira biak hizka-mizka beren erdaraz. || Hizka, eztabaidan.
2 iz. Ipar. Liskarra, eztabaida. Hizka-mizka zerbait izan dugu gure artean.
Loturak

Aztergaia: hizka-mizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 1 adlag. 2 iz.: hizka-mizka zerbait izan dugu gure artean.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hizka-mizka zerbait izan dugu gure artean.

hizka-mizkatu, hizka-mizka/hizka-mizkatu, hizka-mizkatzen
da ad. g. er. Hizkatu, eztabaidatu.

Aztergaia: hizka-mizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hizka-mizka(tu), hizka-mizkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hizkatu, eztabaidatu.

hizkatu, hizka/hizkatu, hizkatzen
da ad. Eztabaidatu, liskartu. Zergatik hizkatzen zarete elkarren artean? Luzaz hizkatu ziren "erlijio berri" horretako gizon zenbaitekin.

Aztergaia: hizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hizkatu, hizka, hizkatzen. du ad. 'eztabaidatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hizkatu, hizka, hizkatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

eztabaidatu.

hizkatze
iz. Eztabaidatzea. Hizkatze bat indiano jakintsu batekin.

Aztergaia: hizkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hizkelgi
iz. g. g. er. Dialektoa. Euskararen hizkelgiak.

Aztergaia: hizkelgi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

euskalkia; dialektoa.

hizkera
1 iz. Hitz egiteko era. Haren hizkera, beti negarrez balitz bezala, gogaikarria zen. Hizkera mordoiloa. Ezin ulertuzko hizkera. Ahozko hizkeran sintaxia askeagoa da.
2 iz. Pertsona baten edo gizatalde baten hitz egiteko era. Baserritarren hizkera. Hikako hizkera. Xenpelarren hizkerak, haatik, hain egokia izanik, ez du niretzat balio.
3 iz. hizkl. Dialekto bat toki jakin batean hitz egiteko era. Euskararen dialekto eta hizkerak. Bergarako hizkeran. Bizkaiko hizkera.

Aztergaia: hizkera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hizketa
1 iz. Hitz egitea. Ik. berbeta; solas. Dalilak Sansonen hizketa honetatik atera zuena. Elkarrekin hizketa luzeak eginda. Ate atzean hizketa hori aditzen zegoena. Ergelkerietan eta hizketa alferretan. Nekaturik eta hizketarako gogorik gabe. Zer hizketa da bidean daramazuen hori? Erdarazko hizketa dute txit maitea. Gizon langileak bi lagun gutxienez behar direla uste hizketarako, baina ez nagiak. Aitaren eta semearen arteko hizketa hura (Ik. elkarrizketa). Hizketa nora gabe dabil, aurrera eta atzera (Ik. hizketaldi). Hizketa-laguna (Ik. hizketakide). || Hitzaldia. Arimako janarien gainean Jesusen hizketa.
2 iz. hizkl. Gizabanako batek hizkuntzaz egiten duen erabilera konkretua. Saussure-ren "hizkuntza/hizketa" eta Chomsky-ren "gaitasuna/ariketa" bereizkuntzak baliokideak-edo dira.

Aztergaia: hizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hizketan.

hizketagai
iz. Hizketarako gaia; hizketaren gaia. Ik. hizpide 2; mintzagai; solasgai. Egun batzuetan ez zen izan beste hizketagairik hauxe baino. Pentsatu nuen iritsia zela hizketagaia aldatzeko unea.

Aztergaia: hizketagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizketagai 54: Elhuyar (“hizketagai izan zuten azkenaldian ez ote den lurrikara handien serie bat piztu”), Berria 34 (adib.: “Atzo goizean Erralden bildutako baserritarren hizketagaia horixe zen”), EiTB 15 (adib.: “Nola ez, Claudio Bravo ere izan du hizketagai”), Argia (“Haien artean, proiektu berriak bideratzeko sortu duen Huts teatroa izan dugu hizketagai”), DiarioVasco 3 (adib.: “Itxaso Martin Zapiainen lehen nobela izan zuten hizketagai”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizketagai 35: Berria 15 (adib.: “Irlandako Atzerri ministro Dermot Ahernek baieztatu du azken egunetako negoziazioetan desarmea egiaztatzeko prozedura izan dela hizketagaia”), Fernando Rey 5 (adib.: “Gure aitak onez eramaten zituen hizketagai bakarrak gai zientifikoak ziren”), Iban Zaldua 2 (adib.: “Arratsalde erdirako hizketagaia izan genuen horrekin”), Pako Aristi 2 (adib.: “Neguaren osteko egun epel eta haize-gozoak jendearen hizketagaia lehen soldataren ingurura eraman du”), Txillardegi (“Eta neure izua disimulatu nahiz, lehengora aldatu dut hizketagaia”), Josu Zabaleta (“Ezin edozer gauzak fresko edo mardul jarraitu Atzeko Etxeko hizketagai bihurtzen bada”), Irene Aldasoro (“Afaldarrek, orduan, Mount Melleray hartu zuten hizketagai”), Aingeru Epaltza (“Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala”), Xanti Iruretagoiena (“Hurrengo liburuan eraikuntza partikularren eskakizunak izango ditut hizketagai, eta beraietan bete beharreko proportzioak”), Koro Navarro (“Landaregaien sentikortasuna zen oro har hizketagaia”), Xabier Mendiguren Elizegi (“hizketagaietan amodioaren zoroak arimaren bestelako zokoei tokia egin balie bezala”), Asisko Frantzizko (“Hizketagai hau bera, laburturik, 2 Zel 73an agertzen da”), Joxemari Iturralde (“Arratsalde hartako operazioa izan zen Raukinaren hizketagai bakarra”), Pello Zabala (“hainbeste kontu eta hizketagai sortu duten gure koarta-tenpora dontsu hauek!”), Anton Garikano (“Baina hala ere ezin zion hari deus esan; ortzemugatik hizketagai guztiak ezabatu zirela zirudien”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

hizketakide
iz. Hizketa-laguna, solaskidea. Mikel zuen Anek hizketakide.

Aztergaia: hizketakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hizketaldi
iz. Hizketa; norbaitekin egiten den hizketa. Ik. berbaldi. Halako batean amaitu dugu gure hizketaldi luzea. Azkeneko aldiz elkarrekin izan genuen hizketaldia datorkit gogora. Bere mahaikideen hizketaldiari lotu zitzaion berriro. Azkenean, bere buruari ezin eutsirik, amaren hizketaldia eten zuen.

Aztergaia: hizketaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hizketan
adb. Hitz egiten. Ik. eleka. Hizketan ari zen bitartean. Elkarrekin solasean eta hizketan hasiz gero. Bere buruarekin hizketan (Ik. bakarrizketa).
Loturak

Aztergaia: hizketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

hizketatu, hizketa/hizketatu, hizketatzen
da ad. Norbaitekin hizketaldi bat izan. Ik. solastatu. Lekunberrin hizketatu ziren Lizarraga eta Santa Kruz. Elkarrekin hizketatu dira. Ez dakit tratua egin ote duten, baina hizketatu dira. || Berbatu. Lanerako hizketatu haiz, eta goldea moldatzen ez dakik.

Aztergaia: hizketatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hizketatu, hizketa(tu), hizketatzen. da ad.: elkarrekin hizketatu ziren.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hizketatu, hizketa(tu), hizketatzen.

hizki
1 iz. hizkl. Hitzaren erroari aurrean (Ik. aurrizki), barnean (Ik. artizki) edo bukaeran (Ik. atzizki) ezartzen zaion osagaia. Ik. morfema.
2 iz. Letra. Urrezko hizkiz idatzia.

Aztergaia: hizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

letra, (hizki).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Kontuz hitz honekin, nahasgarria baita. Ene ustez, argi utzi beharko genuke euskaraz, letra 'letra' dela (holaxe erabaki zuen Euskaltzaindiak alfabetoa finkatzean) eta hizki, bereziki 'sufixo' balioaz bultzatu behar dela (hots, aurrizki, artizki eta atzizki moduan, euskaraz, georgieraz ez bezala, inguru-hizkirik ez dugunez gero). Beraz, hizki: 1 iz. hitzei deklinatzeko, konjugatzeko edo eratortzeko eransten zaien partikula 2. e. letra. || Zulo bat estaltzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa (eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaio ohargilearen proposamena).

hizkuntza
1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. Hizkuntza motak. Afrikak hizkuntza-aniztasun handia du eta hizkuntza bakoitzak bere literatura du. Hizkuntza-atlasa. Ikuspegi formaletik, hitz-hurrenkera kanonikoa hizkuntza baten egitura sintaktiko sinpleena da. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.
2 iz. hizkl. Hitzak adierazpidetzat erabiltzeko gaitasuna; hitzezko adierazpidea, sistema edo egituratzat hartua. Ik. mintzamen. Hizkuntza eta hizketa.
3 iz. Hitzen bidezko adierazpide honetaz, formaren aldetik egiten den erabilera. Hizkuntza-mailak. Literatura-hizkuntzak. Aho hizkuntza eta hizkuntza idatzia. Herri hizkuntza. Kale hizkuntza.
4 iz. Komunikatzea ahalbidetzen duen ikur sistema ez hitzezkoa. Giza hizkuntza eta animalien hizkuntza. Gor-mutuen hizkuntza. Hizkuntza artifizialak. Musika-hizkuntza.

Aztergaia: hizkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (I.3.2): "lehen osagaia eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura edo literatura hitza (eta sei hitz hauek bakarrik) duten elkarteetan eliz, burdin, hizkuntz, kultur, natur, literatur forma >a<-gabeak zein eliza-, burdina-, hizkuntza-, kultura-, natura-, literatura- >a<-dunak berdin onargarri dira. Ongi emanak daude, beraz, bai eliz agintaria, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna (...) modukoak eta bai eliza(-)zerga, burdina(-)saltzailea, hizkuntza(-)eskola (...) gisakoak. Lehen osagaiari berezko >a< hori kentzen zaionean, marrarik ez erabili (edota loturik eman, bigarren osagaia erdi-atzizki duten burdingintza modukoetan)".

Informazio lexikografikoa
Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

elkarketako lehen osagai denean, -a gal dezake (ik. Euskaltzaindiaren erabakia).

hizkuntza aldaera, hizkuntza-aldaera
iz. Hizkuntza batek hiztunen bizilekuaren, kulturaren, ezaugarri sozialen edo lan-jardueraren arabera hartzen duen era. Ik. hizkera; barietate 2. Konturatu gara herriko hizkuntza-aldaeran izenak sarri onomatopeietatik eratorriak direla. "Doinu zatarra daukate Birminghamgoek" moduko esaldiek adierazten dute nola hizkuntza aldaera batzuk besteen gainetik baloratzen diren.

Aztergaia: hizkuntza-aldaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 66; ETC: 253

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: hizkuntza aldaera: variante lingüístico; Labayru: 0; NolaErran: 0. // Euskalterm: hizkuntza-aldaera (variante lingüística, variante linguistique, linguistic variant) (TN).

Bestelakoak

barietate 2 iz. Hizkl. Hizkuntza-aldaera. Ik. hizkera; dialekto. Diglosia kasuetan hizkuntza baten bi barietate nahiko ezberdin daude elkarren ondoan: A barietatea eta b barietatea (Altua eta baxua); A barietatea b baino hobetzat hartzen da gizartean. // mirandes iz. Portugalgo ipar-ekialdean mintzatzen den hizkuntza-aldaera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza eta aldaera sarreretan.

hizkuntza eredu, hizkuntza-eredu
iz. Ikastetxe, unibertsitate eta kidekoetan, irakaskuntzan erabiltzen den edo diren hizkuntzen erabilera eta estatusa zehazten eta ezartzen duen eredua; bereziki, euskara gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala den lurraldeetako hezkuntza-sisteman erabiltzen diren hiru ereduetako bakoitza. Euskal familien % 92k B eta D hizkuntza-ereduak aukeratzen ditu hiru urteko seme-alabak eskolatzeko orduan. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko hizkuntza-eredua EHUrentzat ona izan zitekeela. Katalunian hizkuntza-eredu bakarra dute.

Aztergaia: hizkuntza-eredu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-eredu (eta hizkuntz eredu) 126: Berria 68 (adib.: “Hizkuntz eredu bakarra”), EiTB 6 (adib.: “Celaak argi utzi nahi izan du egungo hizkuntza-ereduen sisteman behin betiko aldaketak egiteko ezinbestekoa izango dela adostasuna”), Jakin 43 (adib.: “Hutsune handia dago hezkuntza eta hizkuntza-ereduen inguruko informazio ofizialean”), Argia 8 (adib.: “Erraldoien Txokoan kokatuko den eskolak zer hizkuntza-eredu eskainiko duen ez da ezagutzera eman orain arte, baina azken urte hauetan ingelesaren aldeko Udalaren apustua agerikoa da”, “beste hizkuntz eredu berri batzuk ezartzearekin batera”), DiarioVasco (“Autogobernua berreskuratu ostean ezarri ziren hizkuntza-ereduak eskolan”); hizkuntza eredu 182: Deia 3 (adib.: “Ez du gogoko Euskadin planteatuta zegoen hizkuntza ereduen eztabaida”), Berria 100 (adib.: “Oraindik ere, hizkuntza ereduen sistemak indarrean jarraituko du”), EiTB 37 (adib.: “horietako lau ez dira hizkuntza ereduen ingurukoak”), Jakin 30 (adib.: “Hizkuntza ereduaren auzian zuek hartutako joeran kanpoko harremanek garrantzia izan zutela esan duzu”), Argia 10 (adib.: “Hori Kataluniako eskola sistemaren eta hizkuntza ereduaren arrakasta da”), DiarioVasco 2 (adib.: “bere garaian hizkuntza ereduen alde egin zena, esate baterako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)eredu 54: Berria 42 (adib.: “Batetik hizkuntza ereduen porrota salatu”, “Elebitasun integrala: Elebitasunari dagokionez, gizartean onartutako eta EAEn finkatutako hizkuntza-ereduen sistema hedatuta eta zabalduta dagoela esan zuen Ariztondok”), Koldo Zuazo 9 (adib.: “Herri txiki baten lau hizkuntza eredu izatea ez da inola ere gauza ona”), Iñigo Aranbarri 2 (adib.: “Baina ez dut uste hizkuntza ereduagatik izan zenik...”), Juan Garzia (“Hizkuntza-ereduaren aldetik, batu estandarra eta koherentzia hausteke, tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hizkuntza eredu liburuaren sarreran aipatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Admin.

hizkuntza eskakizun, hizkuntza-eskakizun
iz. Lan edo zeregin jakin bat betetzeko eskatzen den hizkuntza-maila; bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetako zenbait lanpostu betetzeko eskatzen den euskara-maila. Bigarren hizkuntza-eskakizunaren ezaugarriak 86/1997 Dekretuak ezartzen ditu. Estoniako Gobernuak 2000. urtean hizkuntza eskakizunak arindu zituen eta bertan behera utzi zuen lanpostu publikoetarako nahitaez estoniera ongi jakiteko betebeharra.

Aztergaia: hizkuntza-eskakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-eskakizun 43: Deia (“Hezkuntza, Justizia, Osakide-tza, Administrazioaren euskalduntze-plana, hizkuntza-eskakizunak, kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak eta abar dira atzerakada horren adibiderik behinenak, ez bakarrak”), Berria 4 (adib.: “hizkuntza-eskakizuna egiaztatua duten guztiek”), Jakin 36 (adib.: “Ebaluazioak adar biko zalantza bat mahairatzen du, hizkuntza-eskakizunen edukiei buruzkoa”), Argia 2 (adib.: “Itzultzailea, esaterako, EAEko administrazio orotan dago, lanpostuei euskararen ezagutza bermatzeko hizkuntza-eskakizunak ezartzen zaizkie”); hizkuntza eskakizun 111: Aizu 2 (adib.: “Urte berean gainditu nituen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko 4. Hizkuntza Eskakizunari dagozkion probak”), Berria 62 (adib.: “Uste dut iritsia dela garaia lasai mintza gaitezen hizkuntza eskakizunez, euskararen erabilera planez eta gisakoez, hitzak banan bana eta luze-laburrean neurtzen ibili behar izanik gabe, gainera etorriko zaigun gaitzespen zaparradaren beldur”), EiTB 6 (adib.: “Probak gainditu dituzten 4.348 hautagaiek hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketa egin ahalko dute”), Jakin 6 (adib.: “Epaian, auzitegiak adierazi du Euskadiko Gobernuak ezin dituela hizkuntza eskakizun orokorrak ezarri lantalde osoan, baizik eta lanpostu batzuetan baino ez”), Argia 20 (adib.: “Puntu honetan berebiziko garrantzia izango luke hizkuntza eskakizunak esleitzera iristea, baina hori oraingoz, Planaren oinarrian dagoen Dekretua bera bezala, auzibidean dago eta erabakiaren zain”), DiarioVasco 15 (adib.: “Azken urte hauetan, euskarazko hizkuntza eskakizunek izan duten gorakada ikusita, Tolosako Aitzol Udal euskaltegiak, ikasturte honetarako prestatu duen eskaintzan, aipatu hizkuntza eskakizunak prestatzeko modulu berezia jarriko du martxan”); hizkuntz eskakizun 53: Deia, Berria 34, Argia 8, DiarioVasco 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)eskakizun : Berria 44 (adib.: “Administrazioko hizkuntza eskakizun apalena, alegia”); hizkuntz eskakizun 161: Berria 159 (adib.: “Lanpostuei hizkuntz eskakizunak ezartzea”), Koldo Zuazo (“Euskalkien erabilera Administrazioko 1. eta 2. hizkuntz eskakizunetan”), Aingeru Epaltza (“Hizkuntz eskakizuna "zero" profilera jaistea izan zen lehen neurria”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: hizkuntz(a) eskakizun (hizkuntz(a) profil*). // hizkuntza. Berea du '-a', baina hitz elkartuetan gal dezake. Hizkuntz bat*[e.] Hizkuntza bat. // Hizkuntz ofiziala*[e.] Hizkuntza ofiziala.// Hizkuntza eskakizuna edo hizkuntz eskakizuna, hizkuntza politika edo hizkuntz politika

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es perfil lingüístico / fr: Elhuyar: hizkuntza-eskakizun / Nolaerran: - / Zehazki: hizkuntza eskakizun / Labayru: hizkuntz eskakizun / Adorez5000: hizkuntza eskakizun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

hizkuntza eskola, hizkuntza-eskola
iz. Hizkuntzak irakasten diren ikastetxea. Milaka eta milaka lagun dira urtez urte euskaltegietako eta hizkuntza-eskoletako ikasgelak zintzo eta gogoz bete dituztenak. Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-eskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 212; EPG: 27; ETC: 724.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta eskola sarreretan.

hizkuntza eskubide, hizkuntza-eskubide
iz. Hizkuntzagatik baztertua edo diskriminatua ez izateko eskubidea. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hizkuntza-eskubide 74: Deia 5 (adib.: “kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak desagertuz doaz”), Berria 16 (adib.: “Kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak babesteko genuen dekretu bakarra ezerezean utziko dute zehapenak kenduta”), EiTB 13 (adib.: “bederatzigarrenez esan behar dugu hizkuntza-eskubideak lurralde guztietan eta administrazio guztiek urratzen dituztela”), Jakin 35 (adib.: “2007an kudeatutako 1.230 espedienteetatik, 1.121 hizkuntza-eskubideen urraketak izan dira”), Argia 4 (adib.: “Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko lege-dekretuak eta bainurako txanoak berdinak dira”), DiarioVasco (“Osakidetzari euskaldunon hizkuntza-eskubideak berma daitezen neurriak har ditzan eskatu zion Behatokiak atzoko agerraldia”); hizkuntza eskubide 326: Deia 3, Berria 229, EiTB 27, Jakin 12, Argia 24, DiarioVasco 31; hizkuntz eskubide 251: Berria 205, EiTB 10, Jakin 5, Argia 17, DiarioVasco 14. // LB: 1000, EPG: 299, ETC: 4641

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hizkuntza(-)eskubide 305: Berria 293 (“Herritarrei eta gizarte eragileei hizkuntza eskubideen defentsan egiten diren ekimenetan parte hartzeko eskatu die, beste behin ere, EHEk”), Herria 9 (adib.: “Hizkuntza eskubideen eguna arrakastatsuki iragan da Lesakan”), Txema Ramirez de la Piscina (“hizkuntza-eskubideen aldarria, baztertuen defentsa, giza eskubideen urraketaren salaketa...”), Pello Salaburu (“Euskaldunon hizkuntza eskubideek inoiz baino errespetu handiagoa dute”), Itxaro Borda (“Orain arte irabazi diren euskararekiko hizkuntza eskubide apurrak oro horrela erdietsi dira”); hizkuntz eskubide 316: Berria 296 (adib.: “Hizkuntz eskubideak gizarteratu nahi ditu Behatokiak”), Herria 19 (adib.: “Hizkuntz eskubideen egoera zertan zen 2002an Euskal Herrian aurkeztu dute joan den egunean”), Piarres Xarriton (“Hor irabaziz geroz zuzenbidearen eta hizkuntz eskubideen auzia, xurituko dugu menturaz laster fedearen eta hizkuntzarena, eta gainera, bakea hurbilduko zaigu beharbada, gure herrira eta beste asko herritara”). // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzeko hizkuntza sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta eskubide sarreretan.

hizkuntza familia, hizkuntza-familia
iz. Jatorri edo arbaso bera duten hizkuntzen multzoa. Euskara jada misterio bihurtua zen Europako ikertzaileendako, hizkuntza-familia batean kokatu ezinik zebiltzan eta. Hizkuntza indoeuroparren hedapena aztertu dute, eta ondorio garbia atera dute: hizkuntza familia hori Anatolian sortu zen, duela 7.800-9.800 urte.
Loturak

Aztergaia: hizkuntza-familia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

familia -- (Usos figs.). * Zenbait hizkuntza-familiatan gertatzen denez. MEIG VII 94.

LB: 37, EPG: 19, ETC: 315

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

hizkuntza 1 iz. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea. Ik. mintzaira. Hizkuntzak —hizkuntza bakoitzak, alegia, ez gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasunak— ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten. Gure hizkuntzaren egoeraz. Hizkuntza arrotzez mintzatzen. Zer hizkuntzatan hitz egiten du horrek? Zein hizkuntzaz ari da? Munduko hizkuntzak. Latinetiko hizkuntzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hizkuntza-geografia. Hizkuntza-familiak, motak. Estatuak hizkuntza-eskubideak urratzeak Konstituzioak aipatzen dituen beste hainbat oinarrizko eskubideren urratzea ere badakar. Hizkuntza-eskola. Hizkuntza saila. Zail da aurkitzen hizkuntza-komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Argi dago hizkuntza-paisaia erabat aldatzen dela gure jarreraren arabera. || (Testuinguru teknikoagoetan). Germaniar hizkuntzak. Hizkuntza biziak, hilak. Hizkuntza landuak. Euskara hizkuntza atzizkiduna da. Hizkuntzen sailkapena. Hizkuntzak ikasi, aztertu, ikertu. Hizkuntzen irakasbideak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa hizkuntza eta familia sarreretan.

hizkuntza gaitasun, hizkuntza-gaitasun
1 iz. Hizkuntza jakin bat erabiltzeko ahalmena. Euskararen Datu Basean topa daitezkeen azken datuen arabera, 2001ean, haurren hizkuntza-gaitasunari dagokionez, % 54,5 dira euskaldunak, % 14,5 ia euskaldunak eta % 30,9 erdaldunak.
2 iz. hizkl. Gramatika sortzailean, esaldi gramatikalki zuzenak eta onargarriak sortzeko gizakiak duen ahalmena. Baina animaliek ba al dute hizkuntza-gaitasunik?

Aztergaia: hizkuntza-gaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh152 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hizkuntza(-)gaitasun formarik.

hizkuntza(-)gaitasun 215: Aizu 4, Argia 22, Berria 45, Deia 3, DiarioVasco 14, Euskal Herriko Agintaritza 3, EiTB 3, ElCorreo, Elhuyar 20, Elkar 15, Erlea, Consumer, Euskaltzaindia 10, Jakin 44, Laneki 6, UEU 23.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hizkuntza-gaitasun : Berria 6, Bat-bateko bertsolaritza 2, Andoni Egaña 2, Pello Salaburu, Koldo Zuazo, Josu Zabaleta, Bernardo Atxaga, Joxan Elosegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hizkuntza sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus