Euskaltzaindiaren Hiztegia

441 emaitza mu bilaketarentzat - [201 - 300] bistaratzen.

murgilari
1 iz./adj. Urpean igeri egiten duena. Haizpeetan arrantzan egiten zaleak dira eta, zer esanik ez, murgilari onak.
2 iz. Hainbat ahate murgilariri ematen zaien izena. Murgilari arrunta.

Aztergaia: murgilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

murgilari 1 "plongeur, qui reste, nage sous l'eau. Txori murgilaria, oiseau plongeur. Igerikari murgilari handia, nageur grand plongeur" (H). Corpusekoak 2 agerraldi dira, autore eta obra berekoak, SM Zirik (adib.: "Plaentxian ez euala bera lango murgilaririk"); 2 "Porrón común (Aythya ferina)" MItziar Txoriak 18.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

murgilari 8: a) 'igerilaria' adierako 6, Kirolak 1975 ("Akapulko-ko Murgilariak", "murgilariaren "clavadista" bat jauzi egiten ikustea", "Murgilariek txonbo egiten duteneko tokiari La Quebrada deritza", "Zenbat murgilarik utzi duten beren bizia jauzi horietan!", "murgilaria itsasora jauzia egiteko zorian"); b)'hegaztia' adierako 2, BAO 1992 ("Murgilari arrunta [Aythya ferina], Murgilari mottoduna [Aythya fuligula]").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murgilari : Euskalterm 9 (hegazti izena: m. buruzuri, m. lepokodun, m. burugorri, m. urrebegi, m. islandiar, m. handi, m. mottodun, m. arrunt, m. arre); HiztEn (urpeko igerilaria; anatidoen familiako eta aythya eta Bucephala generoetako hegazti antseriformeen izen arrunta); LurE (urpeko igerilaria; anatidoen familiako eta aythya jeneroko zenbait hegaztiren izena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: murgilari arre: Aythya nyroca; murgilari arrunt: Aythya ferina; murgilari handi: Aythya marila; murgilari mottodun: Aythya fuligula; murgilari islandiar: Bucephala islandica; murgilari urrebegi: Bucephala clangula. / Izendegiaren fitxetako lekukotasunak: a) porrón: murgilari : X. Kintana, Hizt80, LMuj DGT, PMuj DCV; b) porrón común: murgilari arrunt : Galarza Gure hegaztiak, Perez Ollo Navarra; murgilari : J.M. Aranalde Egaztien mundua, Gordailu IkastHiztegia, PMuj DCV, Ag Kr-3 Itxas-iztegia; c) porrón pardo: murgilari arre : LE Matr, Ag Kr-3 Itxas-iztegia, PMuj DCV; d) porrón moñudo: murgilari mottodun : LE Matr, Perez Ollo Navarra; murgilari galdurdun : Ag Kr-3 Itxas-iztegia, Noval Avifauna, PMuj DCV; murgilari tontordun : J.M. Aranalde Egaztien mundua; e) porrón bastardo: murgilari handi : Ag Kr-3 Itxas-iztegia, Noval Avifauna); f) porrón islándico: murgilari islandiar : Ag Kr-3 Itxas-iztegia: "islandi-murgilari".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murgilari : EuskHizt (urpeko igerilaria); ElhHizt (Buceador; Zool. Porrón); HiruMila (submarinista; porrón); EskolaHE (urpeko igerilaria; Ahatearen familiako eta aythya jeneroko zenbait hegaztiren izena); DRA (buceador; xori murgilari - Harriet); PMuj DVC (porrón común) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adiera zehaztu behar. Buceador: urpekari" (1996-05-20)

murgildu, murgil/murgildu, murgiltzen
1 da/du ad. Isurkari batean, besterik esaten ez bada, uretan, osorik sartu. Ik. pulunpatu. Itsasoan murgildu. Arnasa hartu eta murgildu. Eskua uretan murgildu zuenean.
2 da/du ad. Jarduera edo egoera batean bete-betean sartu. Aspaldiko oroitzapenetan murgildua. Jakitun lanetan buru-belarri murgildua. Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. Hizkuntza batean mintzatzen ikasi nahi duenak ez dauka gramatikaren misterio sakonetan murgiltzeko gogorik, ez beharrik.

Aztergaia: murgildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

murgildu, murgil(du), murgiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

murgildu, murgil(du), murgiltzen.

murgilean
adb. Urpean igeri eginez; urpean igeri egiten. Murgilean pasatzen zuen presa, alderik alde. Murgilean luzaro iraunez. Nire gogo hondoko ur sakonetan murgilean sartzen saiatzen naiz.
Loturak

Aztergaia: murgilean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MURGILEAN (V-och-m-gip, AN-gip; Lar). Ref.: A; Elexp Berg; Gte Erd 225. Nadando bajo el agua, buceando. "Bucear [...], murgillean itsasondotik gauzak ateratu" Lar. "(Nadar) con la cabeza sumergida" A. "Murgillian pasatzen zeban presia aldenik alden" Elexp Berg. Eguzkia itxaso barruan mustuger edo murgillean igeri balebil bere. A Ezale 1898, 42b. Murgillan luzaro irautiak. Anab EEs 1919, 244 "Murgillian sartu, entrar bajo agua" Iz ArOñ. "Murgillean sartu da (V-gip)" Gte Erd 225. Murgilean sartu ta azalera irten baino lenago topoa arkitu. A Ardi 40.

def: ubarroi iz. Itsas hegian bizi den hegaztia, lumadi ilunekoa, ahatea baino handiagoa eta murgilean ongi egiten duena (Phalacrocorax sp.).

murgilean 2: Berria (“Vladimir baxu jotzailea ere makinan sartu eta itsasoan igeri egiteko prest irten zen, uretako betaurrekoak eta tutua, murgilean egiteko hegalak eta gomazko gerrikoa jantzita”), Jakin (“Aldi honetan herritarrak zorpeetan murgilean ari dira, enpresa asko diruz gainezka igerian, bai”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

murgilean 3: Jenaro Garate (“Nire gogo hondoko ur sakonetan murgilean sartzen saiatzen naiz, baina ez dut lortzen azal-azaletik zerbait ikustea besterik”), Koldo Izagirre (“Hiru aldiz hasi behar izan zuen irakurketa, murgilean arakatu ohi zituen kostapeko arrokak bezain lauso hartzen zituen hitzak, ezin zuen kontzentratu, balientea Losada zelakoa zerabilen buruan eta gaitz egiten zitzaion onartzea”), Patziku Perurena (“Eta hondoa jo baino lehen, igerian ikasi nahi dizu euskarak, eta ur axaleko mariposa estilo xurian ez ezik, urpeko zoko ilunetan ere ekin dio murgilean, eta horratx titanic paperezko gurea azaldu!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa murgil sarreran.

murgilketa
1 iz. Isurkari batean murgiltzea. Murgilketak burbuila gehiagorik ateratzen ez den arte iraun behar du. Itsas lehoi australiarrek janaria lortzeko marka guztiak hausteko moduko murgilketak egiten dituzte.
2 iz. Jarduera edo egoera batean bete-betean sartzea. Zentzuduna dirudi murgilketa bidezko irakaskuntzaz baliatzeak. Euskarazko murgilketa haur hezkuntzan.

Aztergaia: murgilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

murgilketa 5: A. Martinez 4 (adib.: "Murgilketa dramatiko haren bitartez, itsas sakonerako marka [1370 m.] eskuratu zuen Bartonek"), M. Gomendio ("Buruzkako murgilketa ur sakonetan burutu behar da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murgilketa : AB38 1, HiztEn (Murgiltzearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 4 (hauetan m.-saiakuntza, murgilketazko soldadura) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murgilketa : ElhHizt (chapuzón, zambullida, sumersión), HiruMila (1 inmersión; 2 buceo), Casve EF (1 immersion; 2 plongée), PMuj DVC (chapuzón, zambullida) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

-keta eta -tze osaerakoak, biak jasoko dira, erabilerak argi dezan horien arteko lehia.

murgiltze
1 iz. Isurkari batean, besterik esaten ez bada, uretan, osorik sartzea. Murgiltze bat baino gehiago egin daiteke egun berean, baina gutxienez ordubeteko tartea utzita batetik bestera.
2 iz. Jarduera edo egoera batean bete-betean sartzea. Quebeceko irakaskuntzako murgiltze sistema. Elkartearen ustez, D eredua kalitatezko murgiltze eredu eleaniztuna da.

Aztergaia: murgiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inmersión; murgiltze berantiar: inmersión tardía; murgiltze bikoitz: doble inmersión; murgiltze goiztiar: inmersión temprana; murgiltze goiztiar oso: inmersión total temprana; murgiltze oso: inmersión total.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

murietar
1 adj. Murietakoa, Murietari dagokiona.
2 iz. Murietako herritarra.
murilloar
1 adj. Murillokoa, Murillori dagokiona.
2 iz. Murilloko herritarra.
murko
iz. Pitxerraren antzeko ontzia, batez ere apaingarri gisa erabiltzen dena. Sevres-ko murkoa.

Aztergaia: murko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'suila'.

murmu
iz. Mukia (abereen eritasuna). Murmua etorri zaio gure txakur gazteari.

Aztergaia: murmu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan murmu v. bormu ; eta sarrera honetako aldaera ugariak, lexikografoen lekukotasunak eta testuak: Herr 1957 (ap. DRA: "Berehala, zalditik jautsi orduko, zilatua zuen gaitz mota, zonbat nahi gordea izan zadien: lansista, xoriak, bormua, eskinantza..."); GAlm 1968 (ap. DRA: "Zaldiak ere, kandela luze batzu sudurretik dilingan. Heien gormu, zamalzintz guzia, osoki hormatua alaina").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murmu : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murmu : HiruMila, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

aldaera ugariko forma da (cf. bormu gorago aipatua, edo gormu); ia erabili gabea denez eta arloa landu dutenek murmu hobetsi dutenez, hori proposa liteke abereen eritasuna adierazteko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: murmu.

murmur
iz. Marmarra.

Aztergaia: murmur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) murmur aldaerak 6 ager. ditu: adizlagun bezala B 3 (Ag Al, Laux AB, A BeinB) eta izen bezala B 1 (Laux BBa) eta G 2 (Anab Poli, NEtx LBB); eta murmulari, murmurketan bana (AB AmaE); mur-mur aldaerak ere 6: adlag. da lautan: B 1 (Laux AB), G 2 (JanEd II, Noe) eta IE 1 (Iratz); iz. bitan, G (Ibiñ Virgil); eta mur-murka 3 (BEnb); mur mur 3 aldiz agertu da, adizlagun bezala: B (Azc PB), G (Urruz Zer) eta IE (Barb Sup).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) izen-erabileran forma hauek agertu dira: murmura (EB 1); murmuria (B 1); murmurika (IE 2, EB 1); murmurio (IE 2, EB 6); murmuru (EB 1); b) adizlagunak: murmurmur (EB 1); murmurioka (G 1); murmurka (G 1); murmurikan (IE 3); c) aditzak: murmuriatu (EB 3), murmurikatu (IE 1, EB 5).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: murmur (1), murmurizo/a (1); Euskalterm: murmurio (15), murmu(r)ru (1); LurE: murmur, murmurikatu, murmurikatze; HiztEn: murmur, murmurio, murmurikatu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. h. marmar.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. marmar.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

hots-errepikak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. (Cf. mur-mur adlag.).

murmuratu, murmura, murmuratzen
du ad. zah. Marmar egin, marmarka jardun.

Aztergaia: murmuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

murmuratu : B 32 (fB Olg, Ic II-III, Astar II (17), JJMg BasEsc), G 2 (Noe, Lasa Poem) eta IEan 14 (Lç, Hm, LE Pro, Bordel); murmuradu (9: Astar II) eta murmurau (3: fB Olg, JJMg BasEsc) B dira; murmurazino : B 32 (Mg CO, fB Olg, fB Ic II, Astar II (17), JJMg BasEsc); murmurazio : G 8 (Mg CC, AA III, Gco I-II, Xe, Tx B I, Iraola) eta GN 1 (LE Prog). Beste aldaerak: murmuraziño (Mg Co,LoraS-GGero), murmurazine (Astar II), murmurazinoe (Astar II, JJMg BasEsc), murmurazione (Lç), mormurazio (Cb Eg II). Beste eratorriak: murmuralari (Astar 3); murmuranz (Mb 4), murmuranza (Mih 2); murmuratzalle (3: Añ, Itz, Lard); murmuratze (Lç 2); murmureta (Itz 5); murmuradore (13: fB, JJMg).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: murmurazinoe (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

murmuratu, murmura, murmuratzen. Zah. h. marmar egin, marmarka jardun.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

murmuratu, murmura, murmuratzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. Ik. marmar egin, marmarka jardun, etab..

murmurazio
iz. zah. Marmarra.

Aztergaia: murmurazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. h. marmar.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. Ik. marmar.

murmurika
iz. Ipar. Marmarra. Haren ahotik ez da ateratzen murmurika bat baizik.

Aztergaia: murmurika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

murmurika 2: Laph ("Haren ahotik ez da atheratzen murmurika bat baizik"), Gazt MusIx ("Gauaro izar lorea, / goizalde bitartera danean, / murmurika ixilla"), eta OEH argitaratuan, Herr 1962 ("Murmurika zonbait altxatu dira [...] langilen intresak aipatu direnean"); murmurikatu 5, Mde HaurB (adib., "Otoitz bat murmurikatu zuen"), eta OEH argitaratuan, Canc. pop. ap. DRA ("Egunaz jokotan, gauaz edaten; / jendia nitaz murmurikatzen"), Herr 1958 ("Beren gisako madarizione zerbait murmurikatuz"), Otoizlari 1965 ("Zenbeitek haur edo hura murmurikaturikan ere"); ez dugu mormorika- formakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mormorikatu 1, X. Mendiguren B. ("Orduan alkatearen belarrira mormorikatu zuen: "Sinetsidazu ez dudala zigor hau merezi""); murmurika 2, B. Mendisco 2 ("eni ohartu gabe ere iragan zen, urrats bezenbat murmurika eginez", "Ixtant bat beha egon nindakion, eta kulleratra salda iretsi bezenbat murmurika botatzen zuela ohartu nintzen"); murmurikan 3: Haurren arthatzeaz ("Omore txarra du, eta murmurikan ari da"), M. Erdozainzi ("Ixiltasunean / Bakartasunean / Denek, murmurikan / "Agur, gure Aita / Zeruetan zaudena!""), B. Mendisco ("Predikatzen ari zen batez, galerietan aditu omen zuen norbait goraki murmurikan, eta gizon debrua ez ixiltzen!"); murmurikatu 8: Othoizlari 1967 ("Ez Jaunaren hasarrea pitz-araz, [...] ez mumurika"), X. Amuriza ("John —murmurikatu zuen berekiko— John"), X. Mendiguren B. ("Scottek ezin ulertuzko zerbait murmurikatu zuen eta manta artean iraulkatu zen"), J.A. Arrieta (""Off-boza esan nahiko duk, zerri horrek" —murmurikatu du hortzak estuturik"), M. Lopez ("Liztorrak soinak goratu zituen eta beste alde betera bueltatu zuen burua, zera murmurikatuz: —Ai, ai, ai ene!"), J. Urteaga ("geltokirantz gindoazela ikaratu egin ninduela eskumuturretik helduta garrazki murmurikatu zidanean [...]"), J.A. Ormazabal ("Zer egingo dugu, ba? —murmurikatu zuen"), Xirrixta 1996 ("Badakizu aita, goiz honetan ez nizun minik egin nahi... —murmurikatzen du Patxik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murmurikatu : HiztEn, LurE; murmurikatze : LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

IrakBa: murmurikan 1 (Lk 15,2: C 27); marmarikan 5 (Ir 16,2; Zen 21,5.7; Mt 20,11; Lk 15,2: C 124; Lk 19,7); marmarika (Flp 2,14: "marmarika eta eztabadarik gabe"); TesBer: marmaraka (St 5,9: "ez ar marmaraka bata bestearen kontra"); marmaran (1 Ko 10,10: "Ez zaiteztela marmaran ar"); marmarika 5 (adlag.: Mt 20,11; Lk 5,30; Jn 6,41.43.61); marmarikan 3 (Lk 15,2; 19,7; Heb 13,17); marmarik gabe 2 (Flp 2,14: "egizue dena marmarik eta eztabadarik gabe"; 1 P 4,9).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murmurika : HiruMila (1 murmullo; 2 murmurando, susurrando), Lur EF/FE (bougonnement, ronchonnement), HaizeG BF (murmure de mécontentement), Lh DBF (murmure, rumeur, bouderie), DRA (murmullo), PMuj DVC (murmullo, murmujeo, susurro, cuchicheo); murmurikari : Lur EF/FE (bougon, ronchonneur), Lh DBF (bougon, murmurateur, grognon, grincheux), PMuj DVC (1 susurrador, susurrón, cuchicheador; 2 murmurador, detractor, criticón, maldiciente; 3 rezongador, rezongón, regañón, gruñón); murmurikatu : EuskHizt, HiruMila (1 murmurar; 2 susurrar), ElhHizt (1 murmurar, cuchichear, criticar; 2 murmurar, susurrar, musitar, bisbisear), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (murmurer, médire, bougonner / murmurar), HaizeG BF (ronchonner, se plaindre), Lh DBF (murmurer, se plaindre), DRA (murmurar), PMuj DVC (1 murmurar, cuchichear, balar bajo; 2 refunfuñar, regañar entre dientes, gruñir, rezongar, murmurar); murmurikatzaile : PMuj DVC (regañón, gruñón, rezongón); murmurikatze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

murmurikatu, murmurika/murmurikatu, murmurikatzen
1 du ad. Marmarrean edo gaizki esaka aritu; marmarka esan. Ik. marmar egin; maiseatu. Egunaz jokoan, gauaz edaten, jendea nitaz murmurikatzen. Bere gisako madarikazio zerbait murmurikatuz.
2 du ad. Xuxurlatu. Belarrira murmurikatu zion: Isabel joana dun, inoiz ez dun itzuliko!

Aztergaia: murmurikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

murmuratu, murmurika, murmurikatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

murmurikatu, murmurika, murmurikatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

murmurio
iz. Xuxurla. Ik. marmar. Iturriko uraren murmurioa.

Aztergaia: murmurio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

murmurio 1, Berron Kijote ("iturriko uraren murmurioa"); maite-murmurioka 1, TAg Uzt ("zuaizburuak kulunkan maite-murmurioka alkarrizketan asi diran garaian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

murmurio 13: J.A. Agirre ("Ziztuaren hotsera mila murmurio igo ziren lur barrenetik"); BAtx BiAn ("Murmurio bat zetorren plazaren aldetik eta harantza jiratu nintzen"); A. Arkotxa 2 (adib.: "Enparantzaren erdiko lorategia alegeratzen duen iturri zahar haren kristalezko murmuriotik kanpo ez da fitsik entzuten"); Zelina ("bekaitzak eta norberak menderatu ezinak eraginda sortu da hainbat eta hainbat murmurio zital"); Zerria eta ni ("Pilpilean jartzen da hura eta plaza murmurio ozen bat izaten da"); R.J. Fuster ("denboraren murmurioa hautsi gabe"); Zipristin/7 ("errotako presako uraren murmurioa nigana iristen bait zen"); R. Saizarbitoria ("errezo aspertuen murmurioa"); Ama ("otoitz eta zinkurinen murmurio epela entzuten"); J. Sarrionandia ("kantoietan aditzen den murmurioa"); Portuko bakardadea ("iturriaren murmurioa besterik ez nuen somatu"); J. Muguruza ("harridurazko keinuak nola murmurioak ezin adierazgarriagoak"); maite-murmurioka 1,TAg Uzt (OEH ko testuinguru berean); ur murmurio 1: Zeu zeutara ("errotako presaren ur murmurioa neuganaino heltzen zan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murmurio : HiztEn (marmarra; Med. soinu anormala); Euskalterm 12 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murmurio : ElhHizt (murmullo, susurro; [Med.] soplo), HiruMila (murmullo, susurro, cuchicheo, rumor), Lh DBF (v. murmuria) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Casve EF, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

iturriko uraren murmurioa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'murmurio hitz ezaguna falta da'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): 'Bigarren itzulirako uztea erabaki da'.

murmuzika
iz. zub. Marmarra. Ik. murmurika.

Aztergaia: murmuzika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

murmurika.

murrika
iz. g. er. Irri gaiztoa, isekazko irria. F. Irigaraik batzuetan txantxa edo murrika poliki zerabilen bere buruaren lepotik.

Aztergaia: murrika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

irri gaiztoa, isekazkoa.

murritz
1 adj. Soila. Bere buru murritz soilean. Harkaitz murritzak eta muino bipilak. Lur murritzak.
2 adj. Laburra, motza. Batzuek zabalagoa baitute eskua eta beste batzuek murritzagoa. Gure ondasunen neurri murritzean. Murritzak dira, lantze txikikoak, berdinegiak, Zestoako hotelak Vichykoen aldean.
3 adb. Murriztasunez. Eskerrak eman zizkion, murritz eta labur.

Aztergaia: murritz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11
murrizgarri
adj. Murrizten duena. Enpresak erruz ugaritzen hasi ziren gizarte arautegi murrizgarririk gabe.

Aztergaia: murrizgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'murrizten duena'.

murrizketa
iz. Murriztea. Soilketa eta murrizketa. Lanaldi murrizketaren eskaera.

Aztergaia: murrizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bakanketa, mehazketa, murrizketa.

murriztaile
adj. Murrizten duena. Politika ekonomiko murriztailea. Adierazpen askatasuna mugatzeko hartutako neurri murriztailea.

Aztergaia: murriztaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan murritzaille , Urt Gen 38,12: "Bere ardien murritzailleengana".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

murriztaile 8: EHAA 1990 ("ondorioz, koefiziente murriztaileen taula, honela gelditzen da: Aurrekontua / Koefizientea"), M. Arrue 3 ("... eta honek sortarazi ditu dagoeneko zenbait iritzi murriztaile eskuduntza zibila zein eremutan aplika daitekeenari buruz", "... zeinak ez bait du inola ere urratzen E.K.aren 148.1.8. art.aren ulermen murriztaileenaren barrutia", ""Eskubide zibil, foral edo berezi" terminoei buruz, mahairatu zuen, haien esanahi historiko eta tradizionalaren arabera, agian uler zitekeela, EAE jarrerarik murriztaileenetara makurtu dela"), P. Iztueta ("euskal gizartean sustraiak sendo botata dauzkan kultur gertakaria da, sistema frankistak, neurri murriztaile eta zapaltzaileak erabiltzen dituen arren, suntsitzea lortzen ez duen zerbait da"), E. Lopetegi ("Gainerakoan, gaineratikoan eta gainerakoz lokailuek, berriz, balio murriztailea baizik ez dute erakusten"), BAO 1993 ("Ur hauetan arrantzan egiteari dagokionez, arrantzan egiteko epealdian, alegia, bai eta harrapaketa, tamainia, beita, etab.ei dagokienez ere, gebenei buruzko agindu murriztaileenak xedatzen duenari begira egongo da"), Egunk 1993 ("Gobernu zentralak inflazioa gelditzeko martxan jarri duen diru politika murriztailea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murriztaile : HiztEn, LurE, Euskalterm 14; ez-murriztaile : Euskalterm 4; murritzaile : HiztEn (ik. murriztaile), LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murriztaile : EuskHizt ('murritzailea'), HiruMila (1 restrictivo, va; 2 reducionista; 3 podador, ra; esquilador, ra; trasquilador), ElhHizt (mermador, -a; cercenador, -a; cortador, -a; podador, -a), EskolaHE, Casve EF (émondeur, réducteur), HaizeG BF (émondeur), Lh DBF (1 émondeur; 2 tondeur), DRA (podador), PMuj DVC (1 mermador, cercenador; 2 podador); murritzaile : EuskHizt, HiruMila (ik. murriztaile), EskolaHE, Lh DBF (qui retranche, diminue, taille, tond, émonde, dégarnit, dépouille), DRA (1 esquilador; 2 talador; 3 cercenador; 4 mermador; 5 expoliador; 6 el que pela o despluma a sus adversarios) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

Miren dagoela erabakitzekoa.

Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

forma hau ageri da gaurko testuetan, eta hori proposatzen da, ez baitago erabilerari kontra egiteko arrazoi pisuzkorik.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+tz-.

murriztapen
iz. Murrizketa. Giza eskubideen murriztapena.

Aztergaia: murriztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu murritzapen formarik aurkitu; EBkoak dira murriztapen 13 aldiz agertua (P. Salaburu, K. Muniain, M. Zalbide, M. Navarro, Eustat, Informatika Atlasa, BEO, Gipuzkoako Ekonomia, Elhuyar: "balio-murriztapen"; J. Ortiz de Urbina: "datu murriztapen"; GAO: "epe murriztapen"), eta murrizpen 4 aldiz (J. Jauregi, K. Altonaga, J. Agirre; X. Kintana: "hezur-murrizpen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murriztapen : DFrec 1, AB50 5, HiztEn, Euskalterm 27 (eta murriztapendun 1); murrizpen : Euskalterm 1 ("presupostu-murrizpen").

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

hurrengo pasaldian erabakitzekoa.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

osaeraz zalantzak daude: *murrizta(tu) oinarririk ez dagoenez, -tzapen aldaera erabili dela pentsatu beharko litzateke eta ondoren metatesia edo.

murriztasun
iz. Murritza denaren nolakotasuna. Ik. soiltasun; moztasun. Euskararen ele murriztasuna azpimarratuz.

Aztergaia: murriztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
murrizte
iz. Soiltzea, inaustea, bakantzea. Agindu zidan igurikiko ninduela ehun eta hogei urtez, eta ez iguriki ehunez baizik; zer murrizte da hau? Premiarik gabeko zirudien guztia soildu egin behar genuen: murrizte honetan aditz laguntzailea zen beti galduan irtengo zena.

Aztergaia: murrizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

murriztu, murritz/murriztu, murrizten
1 da/du ad. Landareez, mendiez edo bestelako lursailez mintzatuz, soildu. Ik. inausi; bakandu. Mahastia murrizten. Mendiak murrizten ari direnak. Gramatikaren arbola murrizteko asmoz.
2 da/du ad. Balioez, kopuruez eta kidekoez mintzatuz, txikitu edo gutxitu. Hizkuntza nolanahi eraberritu, aldatu, ugaritu eta murriztu zitekeelako iritzia. Giza eskubideak murrizten dituen legedia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lanaldi murriztua duten andreen kopuruak gizonena bikoizten du. Ostalaritzan BEZ murriztua ezartzeko baimena eman dio Europar Batasunak Frantziari.
3 du ad. Larrutu, norbaiti ondasunetan edo izen onean kalte handia egin. Lapurrek murriztu zuten, zauriz bete zuten, eta han erdi hilik utzirik lekutu ziren.
Ohiko lexiak

Aztergaia: murriztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

murriztu, murritz/murriztu, murrizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

murriztu, murritz/murriztu, murrizten.

murru
iz. Horma sendoa; harresia. Gazteluaren murru sendoak. Eliza hutsean, elizako lau murru hotzei behar da mintzatu han apaiza. Lurreratuko zirela hiri hartako murru guztiak. Murruz inguraturik. Beren armak hartu eta igo ziren murru gainera. Gipuzkoak itsasorantz zaintzaile eta murrutzat dauzkan mendi eta haitzak.
murrukutun
adj. Ipar. Pertsonez mintzatuz, zakarra, lehorra. Nola egin ote du horren senargai murrukutuna eta errespetu gutxikoa biltzeko?

Aztergaia: murrukutun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

(pertsona) zakarra, lehorra.

murruntz
iz. Horma laiotz eta hezeetan hazten den landare herrestaria, lore more txikiak ematen dituena (Cymbalaria muralis).

Aztergaia: murruntz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: murruntza: Cymbalaria muralis.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Cymbalaria muralis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. suge-belar (1997-04-16)

murrusa
iz. bizk. Marrua. Behi murrusek iratzartu naute goizaldean.

Aztergaia: murrusa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

marrua.

murrutxori
iz. Txolarrea. Murrutxoriek eta beste anitz txori ttipik, izanik ere ttipiak, beren doia makur egiten dute.
murrutzar
iz. adkor. Murru handia. Kaiak badu murrutzar bat, itsasgora handietan arrantzaleen batelak gordetzeko.

Aztergaia: murrutzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

murt
iz. bizk. Ezer ere ez. (Ezezko esaldietan). (murtik forman erabiltzen da). Ik. tut. Murtik ere ez esan.

Aztergaia: murt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'tutik'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

tutik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Forma aldatu: murt. 2- Azalpen sintaktikoa eman: [ezezko perpausetan]. 3- Azpisarrera erantsi: murtik (ere) ez egin. || 1- Ikus 26. oharra ("mistik").

 - [E208]:  ez du murtik ere esan/atera. || Oso entzuna delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta bere horretan utziko da lehen itzulian arautua (eta ikusiko da H1.1 lantaldeak nola azaltzen duen).

murtxatu, murtxa, murtxatzen
1 du ad. Ipar. Xurgatu. Ik. edoski 3. Bere pipa beltz fina astiro murtxatuz ahoratzen zuela kea.
2 du ad. Ipar. Dastatu. Batek ere ez du nire afaria murtxatuko.

Aztergaia: murtxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

murtxatu, murtxa, murtxatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

murtxatu, murtxa, murtxatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. batez ere.

murtxikatu, murtxika, murtxikatzen
du ad. Ipar. Janariez mintzatuz, ahoan txikitu. Ik. mamurtu; mastekatu; txikitu 2. Murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du, bere ahoko zukuekin ondo nahasiz, ostera irensteko.

Aztergaia: murtxikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

murtxikatu, murtxika, murtxikatzen. Ipar. du ad. Sin. mamurtu, mastekatu; txikitu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

murtxikatu, murtxika, murtxikatzen.

Sinonimoa(k)

mamurtu, mastekatu; txikitu.

murtzi
iz. Ipar. g. er. Oztopoa.

Aztergaia: murtzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oztopoa.

murtziar
1 adj. Murtzia hirikoa; Murtziako Erregiokoa; hiri horri edo erregio horri dagokiona. XIII. mendeko murtziar xeke batek eraikitako meskita.
2 iz. Murtziako herritarra. Murtziarrak gaizki kokatuta ekin dio azken esprintari.

Aztergaia: murtziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): murtziar 109: Berria 3, EiTB 94, Jakin 2, Argia 5, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: murtziar 11: Berria 8, Jokin Urain, Filosofiako gida, Patziku Perurena.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Egokia dirudi baina Onomastika batzordeak erabakitzeko utzi du lantaldeak. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09).

muruartederretar
1 adj. Muru Artederretakoa, Muru Artederretari dagokiona.
2 iz. Muru Artederretako herritarra.
muruetar
1 adj. Muruetakoa, Muruetari dagokiona.
2 iz. Muruetako herritarra.
muruzabaldar
1 adj. Muruzabalgoa, Muruzabali dagokiona.
2 iz. Muruzabalgo herritarra.
mus
1 iz. Bi bikoteren artean jokatzen den karta-jokoa, jatorriz Euskal Herrikoa. Museko legeak.
2 Joko horretan, lagun bakoitzak dituen lau kartetako bat edo batzuk aldatu nahi dituela adierazteko hitza. Mus!, esan zuen nire bikotekideak, eta ni isildu egin nintzen.
mus egin
ad.-lok. Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Ene lagunak mus egin du.
mus eman
ad.-lok. Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Lau hauek gutxitan ematen dute mus.
mus izan
ad.-lok. Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Mus zara?
mus joan
ad.-lok. Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Mus joatearen bortxaz, azkenean gerta daiteke xango baten berriz atzematea. Mus noa.
mus partida, mus-partida
iz. Bazkalondoko mus partida egunero ostatu berean jokatzen zuten. Mus-partida bat antolatzekotan egon ginen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mus-partida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

mus txapelketa, mus-txapelketa
iz. 17:00etan mus txapelketa jokatuko da. Mus-txapelketa antolatu dute. 56 bikotek hartu zuten parte mus txapelketan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mus-txapelketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txapelketa.

musa
1 iz. Antzinako mitologian, buru-lanezko antzeen buruzagi ziren bederatzi jainkosetako bakoitza, bereziki poesiarena eta kantuarena. Apolo eta musak.
2 iz. Poesiarako etorria edo goi arnasa. Ik. numen 2. Ongi kantatzeko, nire musaren dut hatsa sentitzen.

Aztergaia: musa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
musaje
iz. gip. Aurpegiaren itxura, begitartea. Orduan alaitu zitzaion musajea.

Aztergaia: musaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

musaje 3: Zozoak beleari ("Orduan eta alaiagotu zitzaion musajea"), LMuj ("Gazteenak musaje zurbila zuen"), Bat-batean/98 ("Musaje zuriz baina bihotzak / oraindik dauzkagu trebe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Gip. (eta Naf.? — nafarrek argituko dute).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: (batzordearen eskabideari erantzunez 2010-06-08): "Kontsulta batzuk egin ondoren, hona ematen ahal dudan informazio xumea: musaje eta puja , ez ezagunak erabat".

 - Erabakia: (A. Sagarna, M. Urkia, J.A. Aduriz / 2010-06-09) Ez da Naf. euskalki-markarik aipatuko (Ik. Andres Iñigoren oharra): "musaje iz. Gip."

musde
Ipar. zah. Murde. Musde Haritxabalet jaun erretorea.

Aztergaia: musde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Zah.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez hitza zerrendatik kentzea hobea [da]" (1996-06-13)

musean
adb. Mus-jokoan. Musean egin, jokatu. Musean ari dira. Musean irabazi ziolako. Musean igaro arratsaldea. Jaiegunetan tabernan musean.
Loturak

Aztergaia: musean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta sarrerako hainbat adibide (Musean egin, jokatu. Musean ari dira. Musean irabazi ziolako. Musean igaro arratsaldea. Jaiegunetan tabernan musean) azpisarrera berrira eraman.

muselina
iz. Kotoi, zeta edo artile argizko ehun oso arin eta mehea. Muselinazko zapi azpildu bat bular aurrean jarri zuen.

Aztergaia: muselina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: mousseline / tissu fin et léger || Mossoul || ville d'Irak où l'on fabriquait ce tissu.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

museo
iz. Artearen, historiaren, teknikaren edo zientziaren aldetik interesa duten gauzakiak biltzen, sailkatzen eta jendaurrean ikusgai jartzen diren lekua (besterik adierazten ez bada, arte-museoa). Etnografia-museoa. Louvreko museoa.

Aztergaia: museo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

museo, (erakustetxe).

museologia
iz. Museoetako bildumak kontserbatze, sailkatze eta aurkezteari buruzko jakintzen multzoa; jakintza horien ikasketak. Arte garaikidearen eta museologiaren gaineko ikastaroa emango du Artium Gasteizko zentroak.

Aztergaia: museologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: museología.

musika banda, musika-banda
iz. Haize eta perkusio instrumentuak jotzen dituzten musikarien taldea. Ik. banda 2. Herriko musika-banda. 13:30ean Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.

Aztergaia: musika-banda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:018 2003-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUSIKA-BANDA. Banda de música. Baserri txikiko musika-bandeak eta orfeoiak. Kk Ab II 125. Eibarko musika bandiakin. SM Zirik 84. Orixe da guk [...] musika-bandaren lenengo izan genduan zentzuna. JAzpiroz 144. v. tbn. Arti Ipuin 57. AZink 97. Insausti 109.

adib: musika1 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Txistulariak lehenbizi, musika taldeak hurrengo. Herriko musika-banda. Musika-tresnak. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Musika notak. Musika-terapia. // banda 2 iz. Haize eta perkusio instrumentuak jotzen dituzten musikarien taldea. Bertako musika banda ere izaten zen herrian. Hileta martxak jo zituen udal bandak.

musika(-)banda 979: DiarioVasco 353, Uztarria 269, Berria 214, Goiena 52, EiTB 41, Deia 25, Argia 13, Elkar 5, ElCorreo 4, Karmel 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

musika(-)banda 85: Berria 22, Herria 4, Edorta Jimenez 13, Mirentxu Larrañaga 6, Lopez de Arana 5, Felipe Juaristi 4 , Koldo Biguri 3, Pako Aristi 4, Jon Arretxe 23, Xabier Mendiguren Elizegi…

Bestelakoak
Jatorrizko forma

musika banda, banda.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Adierazle egokia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa musika sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: azpisarrera moduan musika-banda, musika-talde, musika-kontserbatorio eta musika-eskola sar litezke, maiztasunagatik eta maiz karteletan ageri direlako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Lantaldeak proposatu duen musika-tresna adibidea jasoko da, eta besteak H1.1 lantaldearen esku utziko dira.

musika beltz
iz. mus. Afro-amerikarrek sorturiko musika mota (bluesa, jazza, gospela, soula...) edo haren eragin nabarmena duena. Isaac Heyesen heriotzak umezurtz utzi ditu musika beltzaren jarraitzaile asko. Musika beltza sortu eta jotzen duen euskaldun zuri taldea.

Aztergaia: musika beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kontzeptu zehatza da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

musika egin
ad.-lok. Musika-lanak ondu; musika interpretatu. Filmetarako musika egiten zuen. Guk musika egitea dugu helburu; agertokira igotzeak bizirik sentiarazten gaitu. Egun oso-osoan gereziaren hezurrarekin hortzen teklatuan musika eginez.

Aztergaia: musika egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUSIKA EGIN a) Interpretar música. Laur haizeek ere egin ohi die musika. EZ Man II 17. Zer tenore hauta musika egiteko! Gy 179; b) (Volt, Urt I 476). Burlarse. "Moquer, moziko egitea [sic]" Volt 97. Limak ziola aldiz hula trankill egiñ musika. Gy 135 c) Componer música. Musika egiteko ta ele-ederrerako, mintzoa, soinua bear ditu. Or Y 1934, 83. Nihaurek musika egiten jakin izan banu, engoitik banuen kantu gehiago eginik. Xa Odol 67.

musika egin 464: Berria 197, EiTB 60, Aizu 19, Argia 82, DiarioVasco 34, Deia 33, Elkar 12, Uztarria 9, Consumer 6, Goiena 5, Jakin 4, HABE 2, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

musika egin 101: Berria 79, Herria, Felipe Juaristi 6, Bernardo Atxaga 3, Rataplan 2, Pako Aristi, Koro Navarro, Edorta Jimenez, Marzel Etxehandi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa musika sarreran.

musika emanaldi, musika-emanaldi
iz. Gauean, berriz, musika emanaldiak izango dira Erdizka Lauetan eta Pantxoa eta Peio taldeen eskutik. 18:00etan zuzeneko musika-emanaldia, Arramazka taldearekin. Egun horretan musika emanaldia ere egongo da.

Aztergaia: musika-emanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

musika eskala, musika-eskala
iz. Eredu baten arabera antolaturiko musika noten hurrenkera. Mendebaldeko musika-eskala finkatu aurretik, bestelako tonuak erabiltzen ziren euskal kantugintzan.
musika jaialdi, musika-jaialdi
iz. Hainbat taldek parte hartu dute Nafarroan egin ohi den musika-jaialdi honetan. Musika jaialdia antolatu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: musika-jaialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 406, EPG: 42, ETC: 1312

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

musika 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Musika notak. Musika-terapia. jaialdi 2 iz. Musika, dantza edo kideko emanaldi jendaurrekoa. Ik. kantaldi. "Argia" elkarteak antolaturik, dantza-jaialdi bat izango da igandean. Euskal abesti jaialdia. Edinburgoko musika-jaialdiak. Igandeko jaialdian parte hartuko duten abeslariak. Bertsolari jaialdia. Antzerki jaialdia: hainbat antzerki ematen diren jaialdia. Euskal kirol jaialdia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa da, baina musika 1 adieran. Ezabatzekoa da musika 2 adiera.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

musika jo
du ad.-lok. Munduan zehar musika jotzen ibili diren bi artista euskaldunen ibilerak kontatzen dituzte. Sei urterekin hasi zen musika jotzen eta hamabirekin abestiak konposatzen. Rock, pop eta indie estiloko musika jotzen du Vianako taldeak. 20ko hamarkadako hainbat filmetako musika joko dute. Utziko zenidake musika apur bat jotzen?
Ohiko lexiak

Aztergaia: musika jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz: "musika jo".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

musika kate, musika-kate
iz. Musika erreproduzitzeko eta grabatzeko hainbat atalez osaturiko tresna.
musika klasiko
iz. mus. Europan XVI. mendearen erdialdetik XX. mende hasiera arte egin zen musika landua; bereziki, XVIII. mendean ondu zena, musika barrokoaren zati bat ere hartzen duena eta musikagile nagusi J.S. Bach izan zuena. Txiki-txikia nintzenean, aitak musika klasikoa jartzen zidan. Taldea bost emakumek osatzen dute, eta musika klasikoa folk edo pop doinuekin uztartzen dute.

Aztergaia: musika klasiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [3]+EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "musika klasiko".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kontzeptu zehatza da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

musika nota, musika-nota
iz. Musika-soinu bat adierazteko ikurra; soinu hori bera. Do, mi eta sol musika-notekin soilik konposatu dituen hiru piezak aldi berean entzuten dira. Solfeoaz bestelako hizkuntza erabiltzen du eta ez du musika notarik erabiltzen.
Loturak

Aztergaia: musika-nota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 38, EPG: 13, ETC: 236

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

musika 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Musika notak. Musika-terapia. nota1 1 iz. Mus. Musika-soinu bat adierazteko ikurra; soinu hori bera. Musika-notak. Doinuaren notak. Kantariak ahots gardena eta garbia lortzen du nota altuetan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasoa dago adiera hau nota sarreran, baina maiztasun handia du eta beraz, forma osoa azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da musika eta nota sarreretan.

musika pieza, musika-pieza
iz. Mota guztietako musika piezak sortu zituen, baina bere bederatzi sinfoniak dira ezagunenak. Errezitaletan badira sona handiko musika-piezak ere.
Ohiko lexiak

Aztergaia: musika-pieza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

musika talde, musika-talde
iz. Txistulariak lehenbizi, musika taldeak hurrengo. Oihuka diskoetxearekin kaleratu du Urgabe musika-taldeak disko berria. Astebururako folk musika-taldeak ekarriko dituzte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: musika-talde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): musika(-)talde 936: Aizu, Deia 9, Elhuyar 8, Consumer 2, Berria 355, EiTB 312, Jakin 10, Argia 88, DiarioVasco 151.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musika(-)talde 217: Berria 91 (“Sustraia Lapurdiko musika taldearen seigarren diskoa, 'Beti bidean', besta giroan murgiltzen da“), Herria 59 (adib.: “Irrintzina musika taldea hor zelarik bazterren airosteko”, “Aratsaldean, musika-taldeak karriketan eta pilota partida esku huska herriko plazan”), Felipe Juaristi, Iñaki Arranz, Xabier Olarra, Jon Arretxe, Josu Zabaleta, Pello Salaburu, Xabier Mendiguren Elizegi, Pablo Sastre, Unai Elorriaga, Unai Iturriaga, Oskar Arana, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "(musika) taldea = grupo musical".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

Elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

dantza(-)talde aztertzean azpisarrera ziren antzerki(-)talde eta musika(-)talde ohiko lexia egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa musika sarreran.

musika terapia, musika-terapia
iz. Musika baliatuz egiten den terapia, bereziki arazo psikologikoen sendabide bezala erabiltzen dena. Musika-terapiako tresnen artean, ezagunak dira Tibeteko lamen ontziak.
Loturak

Aztergaia: musika-terapia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB:0 , EPG: 1, ETC: 60

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: musika-terapia musicoterapia; Adorez: musika-terapia: terapia musical; Labayru: musika-terapia 1 iz. musicoterapia

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: musicoterapia / EEgunk: "musika-terapia († musikoterapia)"

musika 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Musika notak. Musika-terapia.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

adibide gisa arautua s.u. musika.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, musika(-)terapia forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da musika eta terapia sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: [ik. oharra, s.u. droga] "droga sarreran droga-menpekotasun sartu behar da (ez drogomenpekotasun, zeren eta gaztelaniaren lege bat ari baita euskaran eragiten hitz hori horrela hartzean (...) Gauza bera gertatzen da, esate baterako, musikoterapia hitza hartzean, euskaraz musika-terapia izan behar baitu nire ustez" (1994-11-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adibidean ez da (-) jarri behar.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): onartu da.

musika tresna, musika-tresna
iz. Musika sortzeko erabiltzen den tresna. Ik. instrumentu. Museoaren beste areto batean antzinako musika-tresnak jasotzen dituzte. Harizko musika-tresna jotzaileentzako Nicanor Zabaleta beka. Musika-tresna elektrikoak erabiltzen hasi ziren, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria konplexuak, esaterako.
musika1
1 iz. Hotsak arau jakinen arabera konbinatzeko artea; antolaketa horren araberako emaitza. Musika eder bat edo poema bikain bat. 1600etik aurrera musika instrumentalak ahozko musikak besteko garrantzia izan zuen. Musika entzuten. Pianorako musika. Meza-musika. Zeruko musika. Olerki bati musika jarri. Kantuz eta musika-soinuz. Musika-hots isila. Musika-irakaslea. Musika elkarteak. Bilboko kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Ez dut egunero musika estilo bera entzuten. Rock musikaren erritmora.
2 iz. Musikaren adierazpen idatzia. Musika irakurtzen dakiena.
3 iz. Musika gogorarazten duten hotsen saila. Txorien musika. Haren hitzen musika.
musika2
iz. Batez ere Ipar. Iseka. Bortz burla eta musika egin zizkioten lagunek.
musikagile
iz. Musika-lanak egiten edo idazten dituen pertsona. Ik. musikari. Beethoven, Wagner, Debussy eta Ravel dira gogobeteko dituen musikagile batzuk. XX. mendeko amerikar musikagileak.

Aztergaia: musikagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

musikagile, konposatzaile.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile.

musikagintza
1 iz. Musika-lanak ontzea edo jotzea. Ondarroar honek ibilbide oso luzea du musikagintzan. Bertsolaritzan, dantzan edota musikagintzan dabiltzan sortzaileak antzokietan bezala plazetan aritzen dira Euskal Herrian.
2 iz. Herri baten edo egile baten musika-lanen multzoa. Sean Keane Irlandako musikagintzako ahots berezienetako bat da. Euskal musikagintza.

Aztergaia: musikagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

musikagintza 3: J. Amezaga 2 ("Azken hiru hamarkadetako musikagintza" eta izenburu batean: "Euskal kulturaren berpizkundea musikagintzan"), Napartheid 1996 ("Ez dut uste musikagintzan ezberdintasun handiegirik dagoenik gizonezko edo emakumezkoek egindakoaren artean"); musika letragintza 1, O. Araolaza (izenburu batean, "Musika letragintza auzitan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

musikagintza : AB38 4, AB50 5 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

musikagintza : HiruMila (composición musical, creación musical, oficio de músico) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

musikagintza 52: Iker Barandiaran 4, Uxue Alberdi, Argia, Jon Torner, Berria 4, Jon Abril 3, Naiara Elola, Ainhoa Oiartzabal, Edu Lartzanguren, Migel Zeberio, Ibai Maruri, Irune Berro, Ane Olaizola, EiTB 31.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musikagintza 22: Berria 18, Herria, Koldo Izagirre, Eneko Bidegain, Juan Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza osaerako librea.

musikal
1 adj. Musikarena, musikari dagokiona.
2 adj. Musikaren ezaugarriak dituena. Esango nuke nobelaren egitura tonala dela, musikala ia.
3 adj./iz. Filmez, antzerkiez eta kidekoez mintzatuz, elkarrizketekin batera, pasarte kantatu eta dantzatuak dituena. Hollywoodeko komedia musikalak. Filmaren azken eszenak musikal batetik ateratakoa zirudien.

Aztergaia: musikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "musikal".

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: iz. kategoria gehitzea. || Ereduzko prosa Dinamikotik ateratako adibideak: "komedia edo musikal ataleko film onena" (Berria), "makina bat aldiz taularatu da, antzerki-lan edo musikal forman" (Julen Gabiria).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): "iz." kategoria ere aipatzea erabaki da: «musikal izond. eta iz.».

musikaldi
iz. Musika-jaialdia, musika-kontzertua. Musikaldiaren lehen zatian.

Aztergaia: musikaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kontzertu, musikaldi.

musikalki
adb. Musikaren aldetik, musikari dagokionez. Diskoan hainbat abesti zaharren bertsio musikalki landuagoak eta emakumezko ahots bat sartu dituzte.

Aztergaia: musikalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh178 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): musikalki 54: Berria 38, EiTB 4, Jakin, Argia 7, DiarioVasco 4. // musikalki 178: Aizu 11, Argia 24, Berria 86, Deia 17, DiarioVasco 18, EiTB 5, ElCorreo, Elkar 2, Erlea 3, Goiena 7, HABE, Jakin 2, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musikalki 25: Berria 24, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Eraikuntza librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

musikaltasun
iz. Musikala denaren, musikaren ezaugarriak dituenaren nolakotasuna. Poemen musikaltasuna interesatzen zitzaion istorioa bera baino gehiago. Niri, esaterako, euskararen musikaltasuna zoragarria iruditzen zait.

Aztergaia: musikaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): musikaltasun 40: Aizu 2 (adib.: “Baina, orain, irudia bazterrera utzi eta berriro itzuli nahi diote lehentasuna musikaltasunari”), Consumer 4 (adib.: “Proba horretan, musikarekin azaldu dugun bezala, izangaien musikaltasun eta baldintza fisikoak aztertzen dira, ezagutza alboan utzita, teorian behintzat, horrelakorik ez baitu”), Berria 19 (adib.: “Prégardien tenorrak musikaltasunez abestu”), EiTB (“Clarkek musikaltasun exhibizionista, Millerrek "slapping" mugitua eta Woodek mailuketa ikusgarria”), Argia 14 (adib.: “Zer musikaltasun topatu duzu Kuban?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musikaltasun 38: Berria 23 (adib.: “Euskal Kultura izugarri gustatzen zait, kantuek eta hitzek duten musikaltasuna”), Ana Urkiza 6 (adib.: “Musikaltasun propio bat bilatzen dut”), Iñaki Arranz 4 (adib.: “Oihartzun jolas huts hau, musikaltasunari zor dionak, zentzuz betea agertzen da adibide hautatu batzuetan”), Koro Navarro 2 (adib.: “Poemen musikaltasuna agerikoa da”), Josu Zabaleta (“Erabil dezagun zentzu ia ezin atxikizkoa duten izen, aditz, adjektibo gutxiago, baina erabil dezagun esaldi mota gehiago, modu gehiagotan eratuak, senez ebakiak, egokitasun handiko musikaltasun eta erritmoz jantziak”), Koldo Izagirre (“Elgetak aniztasuna ekarri zuen, musikaltasuna, aldaeren grazia eta sortzearen gozoa”), Xabier Mendiguren Elizegi (“jatorrizko musikaltasunaren kutsu bat gordetzen saiatuko naiz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es musicalidad / fr musicalité: Elhuyar: musikaltasun / Nolaerran: - / Zehazki: musikaltasun / Labayru: musikaltasun, doinutasun / Adorez5000: musikaltasun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

musikari
iz. Ogibidez musika egiten eta, bereziki, musika jotzen duen pertsona. Ik. musikagile. Jazz musikaria. Orkestra batean jotzen duen musikaria. Euskal abeslari eta musikariak. Musikari taldea.

Aztergaia: musikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-01-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia
Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " musikari / musikalari: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

musikatu1, musika/musikatu, musikatzen
du ad. Testu batez mintzatuz, musika jarri. Xabier Letek Lizardiren poemak musikatu ditu.
musikatu2, musika/musikatu, musikatzen
du ad. Ipar. Iseka egin. Musikatzen ere zuten ikasleek, ez zituela gure lanak hurbildik zaintzen.
musikazale
adj./iz. Musikaren zalea dena. Ik. melomano. Musikazale porrokatua genuen Pitagoras zaharra. Musikazale zen familia batean jaioa.

Aztergaia: musikazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zale.

musiko
iz. Heg. Musikaria. Musikoa da eta pianoa joz ateratzen du bizimodua.

Aztergaia: musiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Katal: "Musikoak: Músicos" / Prestas: 12. gaia; 18 lek. (B 7 / G 11).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

musikaria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  musiko h. musikari. || Batasunerako forma seinalatu eta bultzatzeko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

musikologia
iz. Musikaren teoriaren eta historiaren azterketa. Musikologia-ikasketak egin zituen.

Aztergaia: musikologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: musicología.

musikologo
iz. Musikologian aditua. Eliz musika eraberritzen aritu ziren musikologo ospetsu batzuekin harremanetan jarri zen Azkue garai hartan.

Aztergaia: musikologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 49 (Berria 21), ETC: 424.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: musikologo iz. musicólogo, -a; Adorez: musikologo: iz. musicólogo/ga, Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: musikologo (Arte).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

musker
1 iz. Narrasti ezkataduna, hatz azazkaldunak dituzten lau hanka, betazal mugikorrak eta buztan luzea dituena, kolorez berde bizia (Lacertidae fam.). Muskerra bezain berdea.
2 adj. jas. Berdea. Belar muskerra.

Aztergaia: musker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

berde, orlegi, musker.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. Lacertidae. 2 izond. Jas. 'berdea'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Landare eta animalien taxonomi izena

Lacertidae.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Kolorea ez?'

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): 'kolorea ere badela esatea onartu da: musker 1. iz. Lacertidae; 2 izond. jas. 'berdea''.

muskertu1, musker/muskertu, muskertzen
da ad. Ipar. Haserretu, muzindu. Erantzuki ttipiena egiten bazaio, berehala muskertzen da.
muskertu2, musker/muskertu, muskertzen
da/du ad. Berdatu. Soroko artoak, eguzkia xurrupatuz hostoak muskertzen zaizkiola, goraka, etengabe egin du.
musketa
iz. Zenbait animaliaren guruinek jariatzen duten gai usaintsua, perfumeak egiteko erabiltzen dena. Baltsamo, anbar, musketa eta halako beste usain onak.

Aztergaia: musketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

es almizcle.

muskil1
iz. Kimua. Enbor zaharrek ematen dute sasia bezalako muskil ahul bat.
muskildiar
1 adj. Muskildikoa, Muskildiri dagokiona.
2 iz. Muskildiko herritarra.
muskildu, muskil/muskildu, muskiltzen
da ad. Muskilak eman. Ik. kimatu 2. Zekalea, ebakitzen bada burutzera doanean, muskiltzen da berriz.

Aztergaia: muskildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

muskildu, muskil(du), muskiltzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

muskildu, muskil(du), muskiltzen.

muskiztar
1 adj. Muskizkoa, Muskizi dagokiona.
2 iz. Muskizko herritarra.
muskuilu
iz. Itsas moluskua, jateko ona, gorputza bi kuskuko maskor luzaran beltzaxka batean gordea duena, urpeko haitz edo gauzetan itsatsirik bizi dena (Mytilus edulis). Itsatsiko zaio aulkiari, muskuilua harkaitzari bezala. Muskuiluak jaten.

Aztergaia: muskuilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mytilus edulis.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Mytilus edulis.

muskular
adj. Muskuluena, muskuluetakoa, muskuluei dagokiena. Arazo muskularrak.

Aztergaia: muskular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Izenondo erreferentziala eta konposizioa parean ematekoak dira

mailegu onartzekoen gutxinenekoa betetzen du (muskulatura izenak bezala), eta onartzekoa dela uste du lantaldeak, nahiz muskulu oinarria "definitua" den arauan.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ar izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

muskulatura
iz. Muskuluak, muskuluen multzoa. Ik. giharreria. Ariketa fisikoa neurrian egiteak muskulatura indartsu edukitzen laguntzen du.

Aztergaia: muskulatura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. giharreria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

muskulu
iz. Organo uzkurkorra, zuntzez osatua eta higidura eragiten duena. Ik. gihar 2. Irakasleak doi mugitzen ditu aurpegiko muskuluak.

Aztergaia: muskulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'giharra'.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

gihar.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ulu forma dagokio (ik. Euskaltzaindiaren erabakia, Maileg, 29).

muslari
iz. Musean ari diren lagunetako bakoitza; musean jokatzen duena. Denbora aritzen da, muslaria bezala keinuka. Muslariek, bostekin hamarreko.

Aztergaia: muslari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
must
iz. Batez ere bizk. Murgila, murgilaldia.
Azpisarrerak

Aztergaia: must

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

must egin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

murgila, murgilaldia.

must egin
ad.-lok. Batez ere bizk. Murgil egin. Ik. murgildu. Uretara jausi zen gizonaren bila must egin nuen.

Aztergaia: must egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

must sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

murgil egin, murgildu.

mustarda
iz. Ipar. Ziapea.

Aztergaia: mustarda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. ziape.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartzekoak dira, euskal ordaina jakinarazteko

mostaza gaztelaniatikoa bezala, bigarren mailan onartzekoa da.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. ziape.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus