Euskaltzaindiaren Hiztegia

404 emaitza ge bilaketarentzat - [201 - 300] bistaratzen.

gerizagarri
iz./adj. g. er. Geriza egiten duena; babesgarria; estalgarria. Kapela gerizagarriak.

Aztergaia: gerizagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gerizgarri (Kerizgarri) ez ote erabiliagoa?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldeak proposatua, hori baita lehen itzulian erabakitako gerizatu aditzaren eratorri erregularra.

gerizan
1 adb. Itzalean. Ik. gerizpean. Gerizan ezarri.
2 adb. Babesean. Bere zaindari leialaren gerizan. Eduki gaitzazu kalteen gerizan.
Loturak

Aztergaia: gerizan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geriza sarrerari dagokion azpisarrera.

gerizatu, geriza/gerizatu, gerizatzen
da/du ad. Babestu. Eguzki sutsu honetarik gerizatzeko, beste itzalperik ez baduzu. Beren hegalez kutxa estaltzen zuten, gerizatzeko bezala. Zure itzalean gerizatuko dira zintzoak. Bere burua gerizatzeko. Gerizatuko dut etsaien erasoetatik.

Aztergaia: gerizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gerizatu, geriza(tu), gerizatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gerizatu, geriza(tu), gerizatzen

gerizatzaile
iz./adj. Babeslea; zaintzailea. Europako egiazko zaintzailea, baitezpadako gerizatzailea, Amerika.

Aztergaia: gerizatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gerizpe
iz. Itzalpea. Gerizpe batean jarri ziren, atseden apur bat hartzeko. Elorri zahar altu, gerizpe eder hori! Sorginkeriazko gerizpe argitsu betean ezkutatu gintuen hodeiak. Zuhaitz handiaren gerizpera bilduak. Gerizpetik begira.

Aztergaia: gerizpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerizpean , gerizpetan .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: gerizpe. hobe gerizape proposatzen du.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gerizpetara joan Zehaztapena (gerizpetara joan): Bizk.

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] gerizpe eta gerok hitzei buruzko ohar-eskariak ez dira onartu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak jasoko dira, eta besterik ez.

gerizpean
1 adb. Itzalpean. Gerizpean puska batean egoteagatik. Intxaurrondoen gerizpean.
2 adb. Babespean. Zure izenaren gerizpean sor bedi lan hau.
Loturak

Aztergaia: gerizpean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: adib. / LurE: AS: geriz(a)pean / ElhHizt: adib. / EskolaHE: AS: geriz(a)pean

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an/-tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerizpe sarrerari dagokion azpisarrera.

gerizpetan
adb. bizk. Itzalpean. Neguan epeletan, gerizpetan udan.
Loturak

Aztergaia: gerizpetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerizpe sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

gerizpean.

gerizpetsu
adj. Itzaltsua. Lorategiko arboladi gerizpetsuan.

Aztergaia: gerizpetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

itzaltsua.

gerizpetu, gerizpe/gerizpetu, gerizpetzen
da/du ad. Geriza eman, itzala eman. Nor gerizpetzen duk hik, lurreko zuhaitzik entzutetsuen horrek?

Aztergaia: gerizpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gerizpetu, gerizpe(tu), gerizpetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gerizpetu, gerizpe(tu), gerizpetzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-petu

gerla
iz. Ipar. Gerra. Garai hartan Espainiak eta Frantziak gerla zuten. Gerla hotsak. Gerla gizona. Gerlan hila. Gerlako jainkoa. Kanpoan etsaiak, etxean gerla, non edirenen du bakea?

Aztergaia: gerla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerla eta eratorri-konposatuen 782 ager.etatik 745 IEkoak dira, eta gainerakoak gerra ere badarabilten besteonak: Mg, Balad, Azc, Alzola; Or, Vill, Lek; MEIG; gerra eta eratorri-konposatuen 953 ager.en banaketa: B 294, G 527, IE 10 (Mdg, Izeta eta gerla ere badarabilten Bordel, Xarlem, Mde), EB 122 (MEIG, Arti). Eratorri-konposatuak: gerla bilatzale 1; gerla bitzale 1; gerla burrunba 1; gerla denbora 9; gerla-denbora 1; gerla egil(l)e 3; gerla egin 68; gerla fama 1; gerla gizon 3; gerla-gizon 6; gerla hots 1; gerla jente 6; gerla leku 1; gerla mehatxu 1; gerla seiñale 1; gerla zibil 6; gerla-ezkila 1; gerla-toki 2; gerlakari 1; gerlapide 1; gerlaratu 1; gerlari 63; gerlari arropa 2; gerlate 24; gerlati 5; gerlazale 1; gerra egin 24; gerra egun 1; gerra garai 1; gerra gintza 1; gerragintza 3; gerra giro 1; gerra gizon 1; gerra-gizon 9; gerra lagun 1; gerra miñ 1; gerra usaiñ 1; gerra zale 2; gerrazale 3; gerra zibil 3; gerra-agintari 1; gerra-aldi 1; gerra-batzarre 4; gerra-denbora 3; gerra-denpora 1; gerra-etxe(txo) 3; gerra-gai 1; gerra-gin 1; gerragin 6; gerra-gose 1; gerra-lan 1; gerra-nahi 2; gerra-ontzi 1; gerra-sari 1; gerra-soñu 2; gerra-toki 1; gerra-tresna 1; gerradi 1; gerraeraso 1; gerragilla 1; gerragin 1; gerraka 1; gerralari 3; gerrari 1; gerrari 94; gerrari-buru 1; gerrate 87; gerratoki 1; gerratu 1; gerrero 4; gerrier 5

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerla : G 12, IE 70, EB 74, EgAs 29; gerra : B 29, G 90, IE 3, EB 256, EgAs 29. Eratorri-konposatuak: gerla egin 8; gerlari 17; gerlaondo 3; gerlaurre 1; gerlaaintzina 2; gerlate 1; gerlero 3; gerra egin 7; gerraketa 1; gerraldi 2; gerraondo 23; gerrari 4; gerrate 88; gerrategi 1; gerraurre 26; gerrazale 2; gerroste 16.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gerla 64, gerra 251; AB38: gerla 31, gerra 69; AB50: gerla 3, gerra 48

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gerla, gerra

Jatorrizko forma

gerla, gerra(te)

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

gerra da euskara osoari begira hobestekoa, Ipar./Heg. banaketa argikoetan bezala.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerla-denbora, gerla egin, gerla handi, gerlan .

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. gerra

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gerla/gerra: bigarrena hobetsirik ere, horren ondoan gerlari bultzatu beharko litzateke, gerrari nahasgarriaren ordez" (1995-06-16)

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

 - [I102]: "testuan esaten denaren kontra, kasu honetan, eta iparralde/hegoaldea kontrakarra absolutuki gertatzen den gehienetan, forma biak, gerla eta gerra joko nituzke ontzat. Eta eratorrietan edozelan ere. Eman dezagun gerlari-k oker ez banago ez dauka gerrari bere aurrean, halandaze gerlari ontzat joko nuke bakarrik" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gerla izan, gerlan ibili Zehaztapena (gerla izan, gerlan ibili): Ipar.

 - [E204]: Joko batzuk sar ditezke: mistigri, xizeta (bigarren kontsonantea ahostun da), belota, gezur-joko edo gezurkan (zub. tümauka), tomate, manila, kuentxe, ipurdi zikin edo üzkü beltz (Agian Goierrin “amona xar” deitzen da), flor (flû zuberotarrez?), burra, bridge, piñet, gerla, zazpiterdia, etabar. Erran gabe doa ez direla denak iparraldekoak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak, eta forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): Isildu da "karta-joko" adiera horretan.

gerla deklaratu
dio ad.-lok. Ipar. Gerra deklaratu. Frantziak gerla deklaratu zion Espainiari 1793ko martxoaren 8an.

Aztergaia: gerla deklaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERLA DEKLARATU. Declarar la guerra. Hei daroe gerla deklaraturen. EZ Man I 73. Zure etsayik handienari bezala gerla deklaratu behar diozuna. He Gudu 104. Zeinari [Jainkoari] krimak gerla deklaratzen baitio. Jaur 383. v. tbn. ES 109. Brtc 99. Xarlem 1493. Gy 299

gerla deklaratu 9: Berria 6 (“Austria-Hungariak gerla deklaratu zion Serbiari, uztailaren 28an”), Jakin (“Egun horretan gerla deklaratua izan zen”), Argia 2 (“Hartara matxinatzen gara, eta denborari gerla deklaratzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerla deklaratu 7: Herria 3 (“Alegia deus, autoari gerla deklaratua zaio Angelun”), Elena Touyarou 3 (“Hori guzia normala zen jakinez hiru hilabete lehenago Frantziak Austriari eta Prusiari gerla deklaratu ziela, eta ordukotzat, iparraldean eta ekialdean gudukan hasiak zirela”), Michel Oronoz (“Frantziak gerla deklaratzen dako ofizialki Espainiari 1793ko martxoaren 8an”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, komeni da gerra deklaratu forma ere azpisarrera bihurtzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerla sarreran.

gerla denbora, gerla-denbora
iz. Ipar. Gerra-denbora. Gerla-denborako egoera gogorra.
gerla egin
dio ad.-lok. Ipar. Gerra egin. Satani gerla egitera.

Aztergaia: gerla egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerla sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Gerla Handi
iz. Ipar. Mundu gerra, besterik adierazten ez bada, Lehen Mundu Gerra. Gerla Handiaren bururatzea ohoratuko da egun horretan.

Aztergaia: gerla handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerla haundi 3: Zub 2 ("1914-eko gerla haundian saltzen dituen bere ardiak", "Emeki, emeki, sos pilixta bat bildurik, artalde baten yabe egin zen, eta gerla haundiaren denboran ardiak nahi zuen prezioan saldurik, itzultzen zen bere sor-xokorat"), Lek SClar ("Oiek geienak gerla aundian ibilliak ziran"); gerra haundi 1, Ldi IL ("Eleizalde'k lan ori ain txuxen ere Europa'ko guda, edo gerra, aundia baño leentxeago idatzi zun").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerla ha(u)ndi 11: Barb ("Zuetaz zer othe diogu hemen? Zer, bereziki Gerla Handiaren ondotik?"), Zerb Herr 1944 ("Makedoniako eskualdean gerla handia egin zuten Eskualdun xahar batzuek badakite oraino zer erran nahi duten mintzaira grekazko hirur hitz bitxi hauk"), Herr 1969 ("Zuetaz zer othe diogu hemen? Zer, bereziki Gerla Handiaren ondotik?"), J-L. Davant ("Azken hiru gerla haundiak [...] Lehenaz baliatu zen Bismarck, Alemaniako estadoan elgarri lotzeko eta populuen bat egiteko. Bigarrenak odol hustu zituen Frantzia, eta oraino gehiago Bretania eta Euskal Herria"), J. Haritschelhar ("Gerla eginik, bigarren gerla handia, Indoxina gero eta han oldartu da ikusiak ikusirik"), A. Loidi 4 (adib.: "Gerla Handiko gudu-toki garrantzitsu gehienen kontaketa egiten digu euskaldunen ibileren bitartez", eta Barbier aipatuz: "Barbierek [...] "Gerla Handiko kantuak" izeneko bertsoak argitaratu zituen"), Murgil/4 2 ("Gerlaren kausaz hildakoen artean, zibilen ehunekoak: Lehen Gerla Handian % 13, Bigarren Gerla Handian % 70"); gerra ha(u)ndi 6: Azurm ("Gerra Haundi bien artean"), X. Olarra ("Gerra Handia deitu zuten Teutoniar migrazio gerarazian parte hartu nuen"), V. Huici ("Errestaurazioan, eta Gerra Haundiaren aldeko abagadunearekin, goi-burgesiak Euskal Herriaren industrializazioari ekin zion eta klase agintari bezala finkatu zen"), A. Sagarna ("1293tik 1323ra Suediaren eta Novgorod-en artean izan zen Kareliako Gerra Handia Pähkinäsaari-ko Bakearekin amaitu zen"); cf. gainera Bizizaletasunaren alde ("Gerra haundi bat eztanda eginez gero, miloika hil gaitezke"), X. Gereño ("Laster gerra handi bat sortuko da gorrien eta juduen erasoen aurka, egiazko Europaren balioak gorde eta defendatzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerla haundi : DFrec 2 (J-L. Davant: "munduko bigarren gerla haundiaren ondotik aterabiderik gabe gelditzen dira", Herr: "munduko bigarren gerla haundiaren ondotik alderdiak ditu gehienik sustatu"); gerra handia : HiztEn (Ik. lehen mundu-gerra) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerla sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

mundu-gerra.

gerla piztu
da/du ad.-lok. Ipar. Gerra piztu. 1636an bazterrak berriz ere nahasi ziren, gerla piztu baitzen Frantziaren eta Espainiaren artean. Sanjurjo, Mola, Queipo de Llano, Franco eta beste bizpalau jeneralek Espainiako gerla piztu zutenean, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz.

Aztergaia: gerla piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERLA PIZTU (ph- Lh). a) (Con dativo). Declarar la guerra. Erregeak gerla biztu zioten yuduei. Lg I 202. b) Estallar una guerra. Biztu izan zen gerla berri bat filistindarren eta israeldarren artean. Lg I 276 (v. tbn. 291). Zergatik Blomuseko üthürrian hura den gorritzen gerla denian pizten. Egiat 178. Sinetsi behar ukan zuten gerla sobera piztua zela. Ardoy SFran 133 (v. tbn. 122). "Gerla-phiztü, causer une dispute" Lrq. (Con determinantes). Gerla gorria piztu arte. HU Aurp 70.

adib: gerla iz. Ipar. Gerra. Garai hartan Espainiak eta Frantziak gerla zuten. 1636an bazterrak berriz ere nahasi ziren, gerla piztu baitzen Frantzia eta Espainiaren artean. Gerla hotsak. Gerla gizona. Gerlan hila. Gerlako jainkoa. Kanpoan etsaiak, etxean gerla, non edirenen du bakea?

gerla piztu 2: Argia (“Nire aita, Bordelekoa izanik, egon zen Hego Euskal Herrian gerla piztu aitzin, gero gazte zelarik aterpetu zen Iparraldera, eta hor nolazpait ukatu zuen bere euskalduntasuna”), Erlea (“Hori izan zen 1954ko azaro lehenean kasik zortzi urteko gerla piztuko zuen txinparta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerla piztu 15: Herria 6 (“20 urte zituen, 1936ko gerla piztu zelarik”), Aingeru Epaltza 3 (“Gerla piztuz gero, jende gehiago altxarazi behar zuen eta Donibaneko gazteluzainaren manupean jarri, hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean”), Joan Mari Irigoien 2 (“erran komunak dioen bezala, zenbat buru, hainbat aburu, eta zeren eritasunaren eta gaitzaren itsusia ez baita nehoiz gure baitan sortzen eta errotzen baina etsaiarenean, eta hala gertatu zen bi mende lehenago ere, noiz eta Napolin frantsesen kontrako gerla piztu baitzen”), Piarres Xarriton (“Eta, guri hurbilago oraino, 1936an, Sanjurjo, Mola, Queipo de Llano, Franco eta beste bizpalau jeneral errebelatuk Espainiako gerla piztu zutelarik, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz”), Koldo Izagirre (“Euskal batasunak, bere mendietan zokoratua, iparraren eta hegoaren arteko gerla piztu zuen.”), Jose Angel Irigaray (“Baina oraindik badira guri loturiko barruti aski hedatuak, fede zaharraren aldeko gerla piztu behar dugu berriz... - Zeus-Jovis-Deus-Alá zaharberriaren itxura daukan beste batek, agintzen duenaren airez.”), Itxaro Borda (“Panpili lodi bezain indartsua jende baketsuen artean bortitz sartzen eta gerla pizten zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gerla sarreran.

gerlaitzin
iz. Ipar. Gerraurrea. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerlaitzinean Orixek bizkaieraz zerbait idatzi zuen.

Aztergaia: gerlaitzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aitzin: hitz bakarrean idatzia proposatu da, gerraurre parekoaren kasuan bezala jokatzeko (eta cf. gerlaondo, gerraondo).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerlan
adb. Ipar. Gerla egiten. Gerlan aritua. Jainkoaren kontra gerlan ibilirik. Gerlan bizi dira beti arima eta gorputza. Ongia eta gaizkia elkarrekin gerlan.
Loturak

Aztergaia: gerlan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta jaso adibide gehiago. (2021-11-23).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerla sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Erabilera-oharrak

gerlan aritu, gerlan ibili bezalako esapideetan erabilia.

gerlaondo
iz. Ipar. Gerraondoa. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerlaondoan ezin daiteke horrelakorik pentsa ere.

Aztergaia: gerlaondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo (cf. gerraondo, eta gerlaitzin, gerraurre).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerlari
iz. Ipar. Gudaria. Ik. gerrari. Tamerlan gerlari famatua.

Aztergaia: gerlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

gerra-gizon

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

gerlate
iz. Ipar. g. g. er. Gerratea. Izurriteak, goseteak, gerlateak, lurrikarak eta heriotzak.

Aztergaia: gerlate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.g.er.

gerlati
adj. Ipar. Gerrazalea, liskartia. Amultsu eta bakezko zirenak egiten ditu gerlati.

Aztergaia: gerlati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ti/-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerlazale
adj. Ipar. Gerrazalea. Jarrera gerlazalea erakutsi zuen.

Aztergaia: gerlazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale/-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerli
iz. Uraren antzeko likidoa, apur bat likatsua, zenbait landareri, berez edo ebakitzean, dariena. Igitaiari gerlia kendu.

Aztergaia: gerli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
germaniar
1 adj. Germaniakoa, Germaniari dagokiona. Germaniar hizkuntzak.
2 iz. Germaniako herritarra.

Aztergaia: germaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

germandar G 4: JMB ELG ("germandar, eslabotar eta keltatarren aurrekoak ziran"); Ibiñ Virgil 3 (adib.: "Naiz germandar, naiz galitar"); ik. OEH argitaratuan, gainera, JMB LEItz ("Germandarren mitologian"); germaniar (eta j- 2) 3: B 1 (AB AmaE: "Zeñek libradu Austriar eta Jermaniarrak / artu zituen ainbeste tunda latzetatik?"), IE 2 (Mde Pr: "Germaniarren gandik Europako legorra zaintzeko", "Poltergeist-ezko gertariak - 'iratxo zarategile' esan nai du germaniar hitz horrek"); germanara (eta ipar-g.) IE 4: Mde Pr (adib.: "Baltara eta Slaviara, Germanara", "Ipar-germanarazko hizkelkiak"); MEIGekoak dira ager. banako germaniko ("Herri germanikoen ahozko literatura"), germano markatua ("Azkeneko den edo dirudien germano horri ez diot inondik inora igertzen") eta germanotasun ("Egungo ingelesaren germanotasuna zalantzan jartzen dutenak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

germandar EB 1: Txill ("bertako nekazariei lurrak kendu, eta germandar puntuzkoei eta Eliza-ri banatu zitzaizkien"); germaniar (eta j- 2, anglo-g. 1, germaniatar 1) 13: B 1 (Onaind: "indieuropar edo ariotarren izkerak be, keltena, gerkera, latera, jermaniarra, eslabarra..."); EB 12 (Oihenart Taldea: "konkista eskubidea esaten dena berekin zekarten germaniar herrialdeok"; UZEI 4, adib.: "Germaniarren inbasioek eman zioten amaiera hiltzori luze honi"; LMuj: "ifarraldeko sajonen eta germaniarren hegemonia sentitzen da Europan"; OinEntz/5: "germaniar enperadoreek mendetan zehar egin izan zuten bezala"; Zeu zeutara: "germaniarrak bizarra moztearen alde egozan"; Orhipean: "Germaniar herri hauek ez zuten eragin handirik izan"; Euskararen liburu zuria: "hala hizkuntza greko-latinoak nola anglo-germaniarrak"; Etxde: "Germaniatar garbia"; Amaiur 1986: "Jermaniarrak, alderantziz prajmatikoak, beti bezala"); germanotar B 1: J. Gorostiaga ("Germanotar-talde batzuk etorri zirala"); germanitartu EB 3, guztiak ap. Txill ("XIX-garren mendean Txekoslobakia germanitartzen oso abiatua zan"); germanara (eta germaniera 1) 4: IE 3 (Mde, adib.: "gehienak aldiz engel-saxoinak ziran, germanaraz mintza-tzaile, hots, engelesez", "itzali ziran mintzatzen zituzten iphar-germanarazko hizkalkiak handik laster"), EB 1 (LMuj: "germanierazko [...] formulan isladatzen denez"); germaniko (eta indo-g.) 11: B 1 (J. Gorostiaga: "germaniko kutsuaz"); G 1 (Alt Eib: "balio aundiko izkuntzatik (germaniko zaarretik) kultura iztegia formatzea"); EB 9 (Azurm 6, adib.: "indo-germanikoen historia zaharra"; J.A. Arrieta: "Dazikoa, Parthikoa, Germanikoa: Trajanok oso gogoko zituen"; I. Laka 2, adib.: "gotikoak (hau da, germanikoa) eta keltak ere, sorgune berbera izan zutela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

germandar : AB38 1; germaniar : AB38 7 (hauetan g. enperadorego), HiztEn, LurE, Euskalterm 5 (hauetan g. konfederazio); germaniartu : AB38 1; germaniera : AB38 1; germaniko : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 5 (hauetan konposatu g.); germanismo : HiztEn, Euskalterm 1; germanista : HiztEn, Euskalterm 1; germanistika : HiztEn; germano : HiztEn (germano-), Euskalterm 2; jermandar : AB38 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

germaniar : EuskHizt (1898; germandar 1934), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; germaniera : EuskHizt (*1977; germanara 1954); germaniko : ElhHizt; germanismo : HiruMila, ElhHizt; germanista : HiruMila, ElhHizt; germanistika : HiruMila, ElhHizt; germanofilo : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

Germania / germaniar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

germaniar : ZTC 20.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g/j

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Exonomastika alorrekoa.

 - [E126]: Arazoak dituztenak bai, baina argiak direnak ere bai?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Kendu lerroa.

germaniko
1 adj. Germaniarra. Herri germanikoen ahozko literatura. Jacob Grimm, ikasketa germanikoen sortzailea.
2 iz. Germaniar hizkuntza. Orainaldiaren balioa desberdina baita germanikoan.

Aztergaia: germaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

9 ager.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

ik. x-tar osaerakoak: germaniar arautua bakarrik jaso da.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

germanio
iz. kim. Metal gris eta hauskorra, silizioaren antzekoa, diodoak eta transistoreak egiteko erabiltzen dena (Ge; zenbaki atomikoa, 32).

Aztergaia: germanio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

germanio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Ge.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

germanio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «germanium [...] t. dû au chimiste allemand Winkler, du lat. Germania».

Bestelakoak
Erdaretako formak

Le PRobert: "du lat. Germania".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak eta Elementu kimikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

germanismo
iz. Alemanezko edo alemanetiko hitza edo joskera. Ingelesez ongi hitz egiten duen alemanari germanismoak irristatzen zaizkion moduan.

Aztergaia: germanismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

germanismo 2, E. Antxustegi ("Teoria honen arabera, esaterako, germaniar sendiak germanismotik sakabanatutako kideak berriro biltzeko eskubidea izango luke, baita kide hauek elkartzeko eskaria egingo ez balute ere. Germanismoak probintzia batean daukan eskubidea probintzia horretako biztanleek beren erabakiak hartzeko daukatena baino indartsuagoa da").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

germanista: I. Arrigain 4 (adib., "germanistak, errealitateari atxikiagoak zeudenak, lehen indoeuropeistak heldu ez ziren ikusmoldeetaraino heldu ziren"); J. Azurmendi ("zergatik bereizi germanistak eta anglosaxonistak, kontua hizkuntza baldin bada?"); A. Ladron Arana 2 ("... hasieran Hermann Wirth historialari germanistaren eta, geroago, Wolfram Sievers doktorearen agindupean", "Alemanian eskutik helduta ibili ohi dira halako para-zientziak mugimendu germanista eta arrazistekin").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

germanista
iz. Germaniar hizkuntzetan eta kulturan aditua den pertsona. Baudrillard germanista izan zen heziketaz, eta Bertold Brechten lana itzuli zuen frantsesera.

Aztergaia: germanista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

germanista : ElhHizt, HiruMila; ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, EuskHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

germen1
iz. biol. Izaki bizidun baten ugaltze zelulen multzoa. Ik. soma.

Aztergaia: germen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

germen2
iz. biol. Mikroorganismo patogenoa. Txertoaren bidez gaixoak germen jakin bati aurre egiteko bidea izaten du.

Aztergaia: germen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

gernikar
1 adj. Gernikakoa, Gernikari dagokiona.
2 iz. Gernikako herritarra.

Aztergaia: gernikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Onomastika batzordean aztertua eta osoko bilkuran arautua, ikus, 145. Araua.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Kendu lerroa.

gernu
iz. jas. Giltzurrunek jariatzen duten isurkari horixka, maskurira biltzen dena eta gernubidetik kanporatzen dena. Ik. pixa. Gernua isuri. Gernu-ongarria. Gernu analisia egin.

Aztergaia: gernu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gernu(-)debeku: gernu debekutik operatu dute.

gernu debeku, gernu-debeku
iz. jas. Gernua kanporatzeko eragozpena. Gernu debekutik operatu dute.

Aztergaia: gernu debeku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gernu debekutik operatu dut.

gernu egin
du ad.-lok. jas. Gernua gorputzetik kanporatu. Ik. pixa egin. Infekzioak, maskuria hutsik egonda ere, gernu egin nahia eragiten du.
gernubide
iz. pl. jas. Gernua pilatzen eta kanporatzen duten organoen multzoa, giltzurrunak, ureterrak, maskuria eta uretra barnean hartzen dituena. Gernubideetako infekzioa.

Aztergaia: gernubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

gernu

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

gero
1 adb. Oraina igaro ondoan; aipatzen dena igaro ondoan. Gero etorriko da. Ken itzazu oinetakoak eta etor zaitez gero. Lehenik haurrak, gero gainerakoak. Gero, gerra ondoan, izan dira gerokoak. Lehen, orain eta gero. Orain, gero eta beti. Ez orduan eta ez gero. Handik landa jo zuen gero, esketik biziz. Esertzeko esan zion; eta gero horrela mintzatu zitzaion (...). Gero ere bai. Maizago hasiera hartan gero baino.
2 iz. Etorkizuna. Ik. geroaldi. Bizi zuhurki, ez ahantz geroa. Gerorik gabeko asmoa. Lehena, oraina eta geroa. Geroak esan beza: "Herri bat izan zen". Geroaren beldurrez. Hizkuntzaren legeak eta oinarriak ez daude geroan, aldi igaroan baizik.
3 Esaten edo agintzen denaren ondoan, hura indartu edo azpimarratzeko-edo erabiltzen den hitza. Ederra da, gero! Gogorra zuen burua gure mutilak, gero! Baina nola egin, gero! Horixe ez, gero! Ez dakizu zuk gutxi, gero! Are gutxiago egilea —nolakoa, gero!— hilik dagoenean. Ez niri gezurrik esan, gero! Ez, gero, nire ondoren ibili, asko ibili ohi diren bezala. Berriketa gutxi, gero, niri. Baina neurritik kanpora ez, gero, hemen hasi. Sarrera debekaturik dago: kontu, gero!
4 postpos. Aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -z atzizkia hartzen duen partizipio burutuaren edo aditz laguntzaileren eskuinean). Aita hilez gero sortua. Zeren zahartuz gero, zahartzeak berak emango dizu egitekorik asko. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da. Hura baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. || (-z atzizkia hartzen duen izen baten eskuinean). Hiru hilabetez gero, beretarrei kontra egin beharrean aurkitu zen.
5 postpos. Aipatzen dena horrela gertatzen edo egiten delarik, edo horrela egiten edo gertatzen bada. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -z atzizkia hartzen duen partizipio burutuaren eskuinean). Bide horretan abiatuz gero, honela ikusten ditut nik mailak. Literatura aldetik begiratuz gero. Behin horretara jarriz gero. Hurbilduz gero, elkarganatuz gero, gaitz da kutsatu gabe gelditzea. Hartaratuz gero.
6 postpos. Kausa edo zergatikoa adierazteko erabiltzen den esapidea. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -(e)n menderagailua eta -z atzizkia hartzen duen aditz laguntzaile baten eskuinean). Formaz ari garenez gero. Gauden erne, zer gertatuko den ez dakigunez gero. Egiteko baduzunaz gero.
7 postpos. Aipatzen den unetik edo denboratik aurrera. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, denbora adierazten duen eta -z atzizkia hartzen duen hitz baten eskuinean). Ik. ezkero. Ez baitzituen aurreko igandeaz gero ikusi. Sanferminez gero.
[Oharra: Euskaltzaindiak, bilera eta gero esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez bilera bukatu eta gero edo bileraren ondoren eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak. Geroa, alferraren leloa. "Gero" dioenak "bego" dio. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak. Ohakoan dena ikasten, nekez da gero ahazten. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. So ez dagoena geroari, deiez dagokio goseari. Urdeok hilez gero, bareok induska. Urtarrila bero, zinkurinak gero. Zakurra kenduz gero, amorrurik ez.

Aztergaia: gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gero, geroaldi

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eta gero (partizipioaren ondotik erabiltzen da, ez izenaren ondotik: bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren; *bilera eta gero e. bileraren ondoren), -(e)z gero, geroago, geroago eta... -ago, geroagoko, gero eta... -ago, geroko 1 izlag.: geroko bizitza. 2 adlag.: egitekoak geroko utzi , gerora, gerorako, geroztik(ak)o. // EArauak 26: "1. Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero, hori egin duzunez gero. 2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero / San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero. 3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira...".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: -ez geroz , -ez geroztik, geroago... -ago , geroan , gero arte , gerokoan, gerokotz , gerotik gerora , geroxe , geroz , geroz eta... -ago , gerozko ; eta geroko azpisarreran beste bi adibide gehituz: gero gerokoak; gerokoak gero.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

geroko; gerora; eta gero (partizipioaren ondotik erabiltzen da, ez izenaren ondotik: "bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren", baina "*bilera eta gero"); -(e)z gero; gero eta... -ago; geroago, geroagoko; geroago eta... -ago; gerora; gero(ra)ko; geroztik(ak)o

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: sartu -> Geroakgarren(ean). Geroan (en un futuro).

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): geroagogarrenean, gerotan eman (‘epera ordaintzeko eman’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Forma berririk ez da orain erantsiko, baina jasoko dira lantaldeak proposatuak (abisu-oharra isilduz) eta gero ere azpisarrera.

gero ...-ago
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gero ...-ago esapideak euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide horren ordez gero eta ...-ago eta geroago ...-ago erabiltzea gomendatzen du].
gero arte
interj. Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Agur, ba, gero arte. Gero arte orduan.

Aztergaia: gero arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

gero ere
1 adb. Aurrerantzean ere. Horretara zuzendu zituen gero ere bere ahaleginak.
2 adb. Azkenean. Ekarri zenuen, gero ere, behar zen erremedioa.

Aztergaia: gero ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Azpisarrera gisa jasoko da, bere soilean, azalpenak-eta H1.1 lantaldearen esku utziz.

gero eta ...-ago
(Izenondo edo adizlagun batekin). Gero eta leunago, egokiago, erabilgarriago bihurtuko da. Gero eta beherago. Gero eta hobeki. Gero eta gehiago. Gero eta bira zabalagoetan. Gero eta mingarriagoak esango dira, eta gero eta mingarriagoak entzungo.
gero gerokoak
Unean unekoari begiratu behar zaiola —eta ez etorkizun dagoenari— adierazteko erabiltzen den esapidea. Behinik behin jaia ondo irten dadila eta gero gerokoak. Gero zer izanen dun, nork daki?, gero gerokoak.
Loturak

Aztergaia: gero gerokoak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEROKOAK GERO (Dv), GERO GEROKOAK, GEROKOA GERO (vEys (G), H), GERO GEROKO, GEROKOAK GEROKO. a) Lo que tenga que ser, será (con el sentido de 'no nos preocupemos por el futuro'). Mandoa nerea dek, / gerokoa gero. It Fab 28. Dirade langilleak [erleak], / dira kontuzkoak, / ez digute esango: / Gero gerokoak. Ib. 167. Egizak egin behar dukana; gerokoak gero. Laph 13. Gero zer izanen den, nork daki? Gerokoa, gero... Lap 5 (V 4). Beinik bein jaia ondo irten dedilla ta gero gerokoak. Lab EEguna 107. --Biharkoa ba, jauna, bainan gero? --Gerokoak gero, jaun mera! Lf Murtuts 24. v. tbn. Etxde JJ 111 (gero gerokoak). Eskutitza botatzera noa, ta gero gerokoak. Txill Let 46. v. tbn. Zait Plat 118 (gero geroko). Baginjoazen bada ta gerokoak gero. Anab Aprika 34. Orain oraingo, gero geroko (B). 'Egiteko guziak zein bere tenorean'. Inza NaEsZarr 2185. Izeba-osabari ondo-ondo egin da gero gerokoak. TxGarm BordaB 104. Geroxago zaizkote bertsu eskolak sortu hegoaldekoeri, fruitu ederrak ekarri dituztenak gazteetan, eta gerokoak geroko. Ib. 247. Gaiak [...] ongi hautatu behar genituzke [...]: oraingoak orain, eta gerokoak gero. MEIG IX 24. b) Más tarde se verá. Gerokoak gero; ez dugu zeren orok segurik espantu handirik egin. HU Aurp 145. Hoik oro oraino deus ez, hastapen bat baizik, berek diotenaz. Gerokoak gero. HU Zez 155. c) Luego pasa lo que pasa; luego pasó lo que pasó. Baña ez nion nere adimentuari bear ainbat jaramonik egin, eta gero gerokoak. Txill Let 41. Ez bide dakite, gerokoak gero, Frantziako kondairaren 1789 urteari 1868 dagokala Espainian. (Interpr?). MIH 374

adib: geroko 1 adj. Geroko bizitza. Gero gerokoak. Geroko batean. Campionen lehenbizi hartako eta geroko ideiak. Gerokoaren beldurrik gabe. Gerokoak gero. [s.u. gero] || aldian aldiko adj. Aldian aldiko lanak egitea. Gerokoak gero, aldian aldikoa aski dugu. Aldian aldikoa egiten dut.

gerokoak gero 3: Aizu (“Ez dut ikusten, orainean bizi naiz beti, gerokoak gero”), Consumer (“Une horretan, agian, amodioa desagertu egiten da, baina, "gerokoak gero", hain liluragarri ez den arren bizitzarako oso garrantzitsua den beste gauza bat bihur daiteke eta”), Jakin (“Poztu da Akarregi. Han izango da, aspaldiko adiskideak eta lagun berriak aurkituko dituelakoan. Gerokoak gero”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerokoak gero 16: Herria 8 (“Maiku dena xuxendu beharrez maikuago ezartzen berdin! Denen buru, barne-minixtroak erakusterat eman du bestaldi hortako deus ez dela kanbiatuko, gerokoak gero ikusi behar...”), Berria 3 (“Garaipena lortu, eta gerokoak gero”), Jon Alonso (“Batzuetan hori gertatzen da, askotan, egia esan, Orduan, Orduan, ezer ez, gerokoak gero”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Bizkitartean, ez larritu, gerokoak gero, zer kausituko ote zuen jakin gabe eman zentzumenei nagusitasuna, bere askatasun osoa.”), Piarres Aintziart 2 (“Baina bego, gerokoak gero eta barkatu Axular Calle de Agua famatua bezain luzean naiz etxe ospetsu eta palazio ohiak karrikan zehar.”), Ramuntxo Etxeberri (“Gerokoak gero!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa ematekoa s.u. geroko AS.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gero sarreran.

geroago
adb. Aipatzen dena igaro ondoan. Ik. beranduago 2. Orain ez, geroago. Aita etorri zen aurrena, ama geroago. Geroago jaioa bainaiz. Geroago etorri direnen artean. Ordubete geroago. Egun batzuk geroago joan zen bere herrira. Bi urte geroago agertu zen. Eguerdia baino lehenago edo geroago. Hau baino geroago hasiak. Geroago ere maiz berritzen da gugan lilura hau. Hori geroagorako utzi!
Loturak

Aztergaia: geroago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

geroago ...-ago
Gero eta ...-ago. Geroago harrituago nauka.
Loturak
geroago eta ...-ago
Gero eta ...-ago. Geroago eta hurbilago. Geroago eta gehiago gogortzea. Geroago eta gorroto handiagoa zion.
geroagoko
adj. Geroagoko denboretan. Bere garaiko eta geroagoko beste edozein idazle.
Loturak

Aztergaia: geroagoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

-ko leku-denborazkoetan

geroaldi
1 iz. Orainaldiaren ondoren datorren denbora; geroko aldia. Adigai lainotsua da lehenaldi, orainaldi eta geroalditan zatikatzen dugun aldi hori. Geroaldi guztien ondoren.
2 iz. hizkl. Aditzaren aldietako bat, testuinguruko adizlagunak markatzen duen denbora-bitartea baino geroagokoa biltzen duena. Aditzaren geroaldia.

Aztergaia: geroaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gero, geroaldi

geroan
adb. Aurrerantzean. Ez zitzaion, geroan, holakorik galdatu behar gure aitari. Gurekin izanen dela orain eta geroan ere bai.
Loturak

Aztergaia: geroan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

geroenean
adb. Azkenean. Guztiak logaletu eta geroenean lokartu egin ziren. Lurpeko bide batetik luzaro joan, eta geroenean, irten ziren mortu batera.
Azpisarrerak

Aztergaia: geroenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

azkenean.

geroenean ere
Geroenean, azkenean. Hemen nator, bada, geroenean ere zugana.

Aztergaia: geroenean ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEROENEAN ERE. A final. Geroenean ere sentenzia bata edo bestea eman bear bazat. Cb Eg II 113. Baña geroenean ere [...] eldu zan Jerusalen galtzeko denbora. Ub 111. Emen nator bada geroenean ere zugana. Jauregui 242. Geroenean ere Jenobeba asi zan hitzegiten. Arr GB 107. v. tbn. Izt C 8. Lard 38

Ez dugu aurkitu geroenean ere formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

geroenean ere 3: Txillardegi (“Eta denak utzita, murru, kale eta plaza eder haien artean bizitzeak, ibiltzeak eta aditzeak, eta geroenean ere ingurune miresgarri hartan hil beharrak berak, jadanik berarekin behar adinako saria bazutela iruditu zitzaidan”), Felipe Juaristi (“norbaitek erabakiko balu, giza sentimenduez bultzaturik, Alexis bihurtzea hiltzeko unean, eta baita geroenean ere”), Andres Urrutia (“Geroenean ere, krimen baten epaiketan, lekukoen bitarteko froga da biztua kontrakarreko esanetatik, salatuaren argudioetatik eta oro har, salatu hori babesteko forma `guztietatik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa geroenean sarreran

gerok
1 izord. gu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. geu; guhaur. Gerok geure buruari egiten diogun kaltea. Hargatik gabiltza, bada, orain gerok ere asaldatuak. Lehenbiziko hirurak Jainkoari dagozkio, beste laurak geroi. Gerongandik sortutako haurrik ezin ager genezakeen artean.
2 izord. (gu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Honen lekuko gu gerok gara.

Aztergaia: gerok

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua: gerok : "Usado por autores guipuzcoanos, alto-navarros y, hasta principios del s. XIX, tbn. por septentrionales (casi todos ellos labortanos). Las formas con suf. de declinación que se documentan son: erg. gerok, dat. geroi, gen. ge(r)on"; geroni : "Los testimonios antiguos son septentrionales (no suletinos); a partir de finales del s. XIX hay tbn. ejs. guipuzcoanos. Las formas con suf. de declinación que se documentan son: erg. geronek, dat. geroneri, geroniri, gen. ge(r)onen"; gerorri : "Documentado en algunos autores de los ss. XVIII y XIX. Las formas con suf. de declinación que se documentan son: erg. gerorrek, dat. gerorriri, gen. gerorren, gerorrien".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerok forma 38 aldiz ageri da: B 2 (J.A. Goiria), G 26 (M. Olasagarre, P.M. Urruzuno, Azkue, E. Mujika, P. Altuna, F. Etxeberria, J. Zaitegi, Or, J.R. Zubillaga, A. Urrestarazu, Karmel, S. Etxebarria, S. Onaindia, F. Zubiaga, S. Zapirain), EB 4 (P. Agirrebaltzategi, E. Osa, L. Villasante, D. Amundarain), EgAs 6 (Euzkadi, El Día, Gipuzkoarra); geok 7 aldiz: G 5 (J.M. Mokoroa, E. Mujika, I. Olaberria), IE 1 (Euskaltzaleen biltzarra), EgAs 1 (El Diario Vasco); geroni 10 aldiz: B 2 (J.B. Eguzkitza, C. Jemein), G 2 (Lizardi, Azkue), IE 3 (Jesusen Bihotz Sakratuari giristinoen debozionea, J. Elissalde, J.L. Davant), EB 2 (X. Kintana, J. Etxaide), EgAs 1 (J. Zarautz); geronez 2 aldiz: G 1 (Orixe), EgAs 1 (I. Aranburu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerok : DFrec 2, HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gu izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

EGLUk argitzekoak dira forma indartuak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.Tx. Peillen: gerok jaso da eta geronek zer? galdetzen du.

 - [E210]: Zehaztapena: Sin. geu, guhaur.

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): "E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] Gatzandel [...] eta gerok hitzei buruzko ohar-eskariak ez dira onartu". Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): absolutiboa bakarrik sartu da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Oraingoz ez da deus erantsiko, eta H1.1 lantaldeak osatuko ditu azalpenak.

geroko
1 adj. Geroko bizitza. Campionen lehenbizi hartako eta geroko ideiak. Gerokoaren beldurrik gabe. Gerokoak gero.
2 adb. Egitekoak geroko uztea. Beti geroko agindu. Gerokoak geroko.
Loturak

Aztergaia: geroko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

geroko forma 524 aldiz ageri da corpusean: B 129 (DurPl, Zav Fab, Mg, Añ, fB, Astar, JJMg, AB AmaE, Azc PB, Itz Azald, Ur MarIl, Ag AL, Enb, Laux BBa, Ag Kr, Kk Ab, Eguzk GizAuz, BEnb NereA, Gand Elorri, Bilbao IpuiB, Erkiag BatB, SM Zirik, Akes Ipiña), G 206 (Cb Eg, Mb IArg, Ub, Lar, Echag, It Fab, Mg CC, AA, Gco, JanEd, Ud, Aran SIgn, Bv AsL, Lard, Sor Bar, Tx B, Or, SMitx Aranz, Inza Azalp, ArgiDL, A Ardi, TAg Uzt, JMB ELG, Ill Testim, Lab EEguna, Zait, ABar Goi, Uzt, MAtx Gazt, Vill Jaink, Anab Aprika, And AUzta, Berron Kijote, Etxde, NEtx, Txill, Lek SClar, Munita), IE 126 (Lç, E, EZ Man, Ax, Harb, O Pr, SP, Ch, Lg I, Dh, Bordel, Gy, Hb Esk, Dv, Laph, HU, Iratz, JE Bur, Lf Murtuts, FIr, Etcham, Mattin, Ardoy SFran, JEtchep, Mde Pr, Zerb Azk, Xa Odol), ZuAm 2 (AstLas, Ip Hil), EB 61 (Arti, Mde HaurB, Osk Kurl, MEIG); gerorako 75 aldiz: B 10 (Mg CO, Añ GGero, Astar, Mg PAb, Itz Azald, Eguzk GizAuz, Erkiag Arran), G 41 (Mb IArg, Echag, Mg CC, Izt C, Arr May, Bv AsL, Lard, Arr GB, Ldi UO, Or, ArgiDL, Ag G, Lab EEguna, Lek EunD, Uzt Sas, MAtx Gazt, Vill Jaink, Berron Kijote, NEtx LBB, Munita), IE 3 (Gy, Dv LEd), EB 21 (Mde HaurB 7, MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geroko forma 183 aldiz ageri da: B 17 (J.B. Eguzkitza, P. Zamarripa, J. Garitaonandia, A. Urrutia, J.K. Ibargutxi, Osk, J.A. Goiria, Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, Garitaonandia, J. Arregi, J. Zubikarai, T. Zubikarai, T. Elorrieta, F. Zubiaga), G 36 (P.M. Urruzuno, J. Mokoroa, P. Orkaiztegi, J. Zaitegi, Ibiñ, J. Azurmendi, A. Garate, N. Etxaniz, S. Mitxelena, A. Sorarrain, A. Oyarzabal, J.M. Estonba, M.A. Urreta, J. Etxaide, Or, B. Iraola, I. Larramendi, S. Muniategi, A. Urrestarazu, P. Berrondo, A. Zugasti, D. Garmendia, J. Lekuona, M. Zubiaga, S. Onaindia, Jaunaren Deia), IE 19 (Oxobi, Azkue, Aginaga, P. Lafitte, A. Erdozaincy, J.P. Soudre, E. Lexague, Iratzeder), EB 76 (I. Baztarrika, G. Alfaro, Jaunaren Deia, HABE, K. Zuazo, J.M. Satrustegi, J.I. Iglesias, J. Intxausti, Zutabe, Oinarrizko legeria Bizkaian, J.M. Goñi, Txill, Oihenart taldea, UZEI, F. Garitano, G. Nazabal, I. Sarasola, S. Garmendia, J. Azurmendi, EJ., J. Sudupe, J.M. Irazola, J.M. Satrustegi, G. Garate, LMuj, Haurren idazkaritza, Nazio arazoa, G. Aldabaldetreku, JA. Agirre, Arantzazuko Andre Mariaren egutegia, M. Ugalde, A. Martinez, J.A. Irigarai, A. Urrutia, I. Iñurrieta, M.A. Barcenilla, J. Zabaleta, JM. Lekuona, Vill, S. Garmendia, JL. Agote, J. Etxaide, P. Berasategi, X. Mendiguren B., I. Mendiguren, X. Amuriza, Itun Berria, J.A. Arrieta, J. Hiriart-Urruty, Antxieta taldea, Gramatika Batzordea, Irakasleen elkartea, I. Urbieta, J.M. Mendizabal, Elizbarrutietako liturgia), EgAs 35 (Euzkadi, El Día, Eskualduna, Bertsolarien txapelketa, Deia, Egin, EHAA, GAO, BEO, Argia, Herria, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz, Eguna, HABE, Aburu, Herria 2000 Eliza, Idatz eta Mintz, Ikastola). gerokotz IE 2 (E. Laxague, Luzaideko eliz kantak); gerokotu behin EB (EHAA 1989); gerorako 41 aldiz: B 8 (J.B. Eguzkitza, K. Egileor, X. Gereño, A. Zubikarai, I. Zubiri), G 9 (J.I. Uranga, V. Aizpuru, M. Oiartzabal, J. Azurmendi, J. Gaztañaga, A. Urrestarazu, M. Lekuona), IE 1 (Iratzeder), EB 10 (E. Muxika, J. San Martin, M. Lopez, E. Arrizabalaga, M. Atxaga, X. Mendiguren B., Helburua, Bizizaletasunaren alde, M. Onaindia, R. SAizarbitoria, B. Atxaga), EgAs 13 (Egin, Agur, Argia, DV Zabalik, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz, Zeruko Argia, Eguna).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geroko : AB38 6, AB50 7, HiztEn-LurE, Euskalterm 9; gerokotasun: Euskalterm 1; gerokotz: HiztEn-LurE; gerokotze: AB50 3; gerorako : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 izlag.: geroko bizitza. 2 adlag.: egitekoak geroko utzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: gero gerokoak, gerokoak gero.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-rako adlag.etan; cf. Gramatika Batzordearen erabakia. Kasu berezia dateke hau, gerora oinarria badagoenez (*biharrera edo *gaurrera, aldiz, ezinezkoak dira)

geroko batean
adb. Handik pixka batera, geroago. Geroko batean, Osiñetan ikusi nuen.

Aztergaia: geroko batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEROKO BATEAN (G-to ap. A; H; g. baten V-m ap. A). Algo más tarde. "Un jour dans la suite (Mb)" H. "Algo después" A. Erran zuen geroko batean gure Jesus maitagarriak.- Mb OtGai II 21. Neskiak, seina eginda, bialdu eutsan seina geroko baten Marinori. fB Ic II 232. Geroko batean Osiñetan ikusi nuan. JAzpiroz 201. v. tbn. SMitx Aranz 77

adib: geroko 1 adj. Geroko bizitza. Gero gerokoak. Geroko batean. Campionen lehenbizi hartako eta geroko ideiak. Gerokoaren beldurrik gabe. Gerokoak gero.

geroko batean 6: Jakin 4 (“Geroko batean, bertoko ugazabak esan zuena ere gogoan daukat”), Argia 2 (“Zuk geroko batean ikasi zenuen euskara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

geroko batean 6: Iñaki Arranz (“Aldizka, hitz joko hori hautemateko giltza ez du esaldiak berak ematen, eta geroko batean azalduko zaigu: hurrengo esaldian, hurrengo paragrafoan, hurrengo atalean”), Edorta Jimenez (“Bestela ipuin polita Bosgarren Kolumna horretakoa, ipuinlariak berak geroko batean egiazkotzat jo izan ez balu”), Josetxo Azkona (“finean, geroko batean lur-aberri honen ondorengo bizidun bakarrak haiek berak baizik ez direla izango, eta abar”), Joan Mari Lekuona (“Geroko batean gerta dakioke lotsaz karguak utzi beharra, beste bati emateko”), Pablo Sastre (“Geroko batean, ospitalean zegoela, bere ohera mutil bat eraman zuten”), Jose Antonio Mujika (“Geroko batean, etxekoandre haren semea gaixotu egin zen, oso larri gaixotu gainera; azkenean arnasik gabe geratu zen, hila”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Forma lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gero sarreran.

gerokoan
adb. Aurrerantzean. Orduan ongi irteten dena, gerokoan ere ongi irtengo da.
Loturak

Aztergaia: gerokoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerokoan 8: Mb IArg I ("Konfesio-ondo gerokoan len bezain arin, nagi ta gaizki dabilzanak dira"), AA III ("Orduan ongi irteten dana, gerokoan ere ongi irtengo da"), Aran SIgn ("Bertuteko bidetik joaten abiatu ziradenak berak ere urrutituko ziradela, eta gerokoan animetan egiñ nai zuen prutuba ere ala eragotziko zuela"), Zait Sof ("Nik yasan eta nik egin nitun gaiztakeriak ere ez itzatzue begiratu; gerokoan, ordea, illunbean, nik ikusi bear ez nitunak ikusi, ta nik opa nitunak ez ikusi"), Etxde 2 ("Ez gerokoan orrelakorik egin"), Or Aitork ("Gerokoan oben ez egiteko"), Berron Kijote ("Gerokoan noizbait, nere egintza famatuen benetako kondaira argitaratzen danean..."); OEH argitaratuan gainera: Ol Gen 17,5 ("Argatik ez duzu gerokoan Abram izena izango").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerokoan 6: Zait ("Gerokoan, beiñolakoen garbai-miñez apalik iraun zun"), Ibarg ("Ludi onetan bere bizitza galdu daroanak, gerokoan idoroko dau"), Aginaga ("Ez dio hemen, zertako behar den puskatu juduek egiten dutelako ertsapen ezin-jasanezkoa: gerokoan juduak gogorrago zanpatzeko"), Bizi araua ("Komunidade talde bat [...] gerokoan probintzia berria egiteko asmoetan"), Umandi ("Egikera ori eliz-gizonen bitartez asi zan noski, ta gerokoan ere luzaroan jarraitu dute"), A. Urrutia ("Ulergaitza da desberdintasun hau, batipat gerokoan onartzen bada zergen kenketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerokoan : DFrec 2 (M. Ugalde Euskal kondairaren sintesia: "bere historia guztian xxxetik gerokoan"; Goiz argi: "xxxgo urrillaren 25eko legeaz gerokoan zor zaiona") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gerokoan : DRA (en adelante, ya desde ahora), PMuj DVC (luego, después, posteriormente; en lo sucesivo, en adelante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

gerokotz
adb. Ipar. Geroko. Fruituak gerokotz begiratu.
Loturak

Aztergaia: gerokotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kotz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

geroko.

geroni
izord. [Oharra: Euskaltzaindiak, geroni-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gerok; geu; guhaur].

Aztergaia: geroni

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. gerok / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gerok (eta geu, guhaur).

gerontologia
iz. Zahartzaroarekin loturiko gertakari eta gaiak aztertzen dituen zientzia. I. Ruiperez geriatra da ofizioz eta Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkargoko presidente, bokazioz. Gertatu izan dena da gerontologia ospitaleekin lotuegia egon dela.

Aztergaia: gerontologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh64 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gerontologia 45 (Consumer 18, Laneki 13).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerontologia 9 (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: gerontologia (Med., Psikol.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, erabilia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2006-04-28)

gerora
adb. Gero, geroago. Gauza ez da batere gerora errazten. Gerora mairuek ia Espainia osoa menderatu zuten.
Loturak

Aztergaia: gerora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra bidezko osatu ez-automatikoa (ez da, alegia, deklinabideko atzizki arrunta)

gerorako
1 adj. Geroko. Gerorako biziera antolatu. Gerorako asmoak.
2 adb. Geroko. Gerorako ez zela ezer gelditzen.
Loturak

Aztergaia: gerorako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gerorapen
iz. Geroratzea. Gerorapen eskaera.

Aztergaia: gerorapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gerorapenak: Aplazamientos; Gerorapenen eta Administrazio Kudeaketaren Bulegoa: Negociado de Aplazamientos y Gestión Administrativa" / PFGZ: "Gerorapen: Aplazamiento".

Ongi eratua da

berria da, eta egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

geroratu, gerora/geroratu, geroratzen
du ad. Gerorako utzi. Geroratu egin nahi nuen gelatxo ilun hartan sartzeko unea. Galderak etenda utzi eta erantzuna geroratzen zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hitzordu geroratuak.

Aztergaia: geroratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Geroratu: Diferido".

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gerora(tu), geroratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

geroratze
iz. Gerorako uztea. Geroratze taktiko horri esker irabazitako denbora. Testamentuaren egileak geroratzea ezar dezake, baldin eta geroratze hori ez bada bost urtetik gorakoa.

Aztergaia: geroratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Ongi dago, baina –tze-dun forma horiek noiz sartu behar ditugu? Oker ez banaiz beste batzuetan zokoratu dira. Cf. gesaltze.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan jasoko da lantaldearen proposamena.

gerotik gerora
1 Gero eta gehiago. Haren aipua hedatzen zen gerotik gerora.
2 Atzeratzen. Ik. luzamendutan ibili; luzapenetan ibili. Batasun bidetik, gerotik gerora ibili gabe, gogotik eta deliberatuki abiatzea. Egiteko guztiak egunetik biharrera, presentetik etorkizunera eta gerotik gerora luzatzen dituena.
Loturak

Aztergaia: gerotik gerora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta jaso adibide gehiago. (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

gerotxo
adb. Geroxeago.

Aztergaia: gerotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerotxo/u (eta -an) 4: BAizk Ipuin ("Lenenguetan Andoni ittun ixillik eguan, sarrittan negarrez, baña gerotxu ibittu ta alattu zan"), Orozkoko Ipuin-esaundak ("ontxe il eiten doa, gerutxuan il eiten doa"), P. Sastre ("Gerotxo refrenatu zen desenfrenoa"), P. Aristi ("eta han jarraitzen nuen gerotxo ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

bizkaieraz erabiltzen da, dirudienez; baina lantaldeak ez du ezer proposatzeko aski informazio (I. Segurolak gerotxo ere esapidea ezagutzen du).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Goggle-tik hartuak: Ta mondeju zurik gerotxo, e; mondeju beltzak. Emen Zaldibiñ e beltza al tzan? [A] Bai, bai, beltza, beltza. Gerotxo asi zan zurie. ..., Nik osaba Migel ez nuen ezagutu pandero jole bezala gerotxo arte; mendigoizale bezala bai, mendizale purrukatua baitzen. Baina mendi kontuak utzi eta ... (uztarria.com), Geo, hori gerotxo, bai. Zea, nere ahizpa nuen itxea ezkondutakua, ta haren gizonak beak in zun. - Ta labea, labeako... - Labia, labia... - Labia. ... (ahotsak.com/zarautz), 1968 inguruan eta gerotxo ere bai. Orduko “ETAren paperetan” nik ez dut dudarik egiten Euskara Batu ‘h’-dunaren aldeko adierazpenak egingo zirela, eta, ... (uztarria.com/azpeitia) etab. 40 agerraldi inguru osatu arte. Beraz, nahi izanez gero, sartzeko arazorik ez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Jaso egingo da forma, eta azalduko du H1.1 lantaldeak.

gerotxoago
adb. Geroxeago. Deitu eta berba egingo dugu; edo, osterantzean, deituko dizut neuk gerotxoago.

Aztergaia: gerotxoago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
geroxe
adb. Geroxeago. Guztiak isil, geroxe kanta.
Loturak

Aztergaia: geroxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

geroxe G 5: Or Eus 3 (adib.: "Zenbait istori alai eman ta geroxe", "Guziak isil, geroxe kanta"); Zait Sof ("Aiek yoan eta geroxe dator yauregi-barrutik Eletere"); Etxde JJ ("Elizakoak doi-doi artu ahal izan zitun eta geroxe azken arnasa eman").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geroxe 5: B 3 (Euzkadi 1936: "Zetan gabiltz? Geroxe Garate jaunarenak, bere, begietara dodaz"; A. Gerenabarrena 2, adib.: "geroxe eskatuko dogu yoan dan aspaldian basterreratuta dauken nire Suezia'rako eskabidea"); EB 2 (E. Knörr: "Biharamunean, Baiona aldera joateko prestalanean hasi zen: aurrena emazte-haurrak igorri, geroxe bera haiengana biltzeko"; Etxde: "Geroxe aipatuko duen solen edo deituba moluskoagatik dio noski").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

geroxeago.

geroxeago
adb. Apur bat geroago. 1972an edo geroxeago gertatua. Handik geroxeago sartu zen. Geroxeago joango naiz zugana. Ez bide zuen pentsatzen orduan, geroxeago ene bertsoak ere behar zituela jujatu.
Azpisarrerak

Aztergaia: geroxeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: geroxeagoko .

Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

librea da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe-ago

geroxeagoko
1 adj. Geroxeagoko paperetan. Ordukoak eta geroxeagokoak.
2 adb. Ez dakigu zeren beharrean garen berehalako eta zeren premian geroxeagoko.
Loturak

Aztergaia: geroxeagoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ago-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geroxeago sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

geroz
1 adb. Geroztik, harrezkero. Hizkuntza hau hemen sartu zen, eta geroz badirau. Geroz gertatuak ikusi ondoan.
2 postpos. -z gero, aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. (-z atzizkia hartzen duen partizipio burutuaren eskuinean). Behin abiatuz geroz. || (-z atzizkia hartzen duen izen baten eskuinean). Uholdeaz geroz. Urte batzuez geroz.
3 postpos. Kausa edo zergatikoa adierazteko erabiltzen den esapidea. (-(e)n menderagailua eta -z atzizkia hartzen duen aditz laguntzaile baten eskuinean). Ik. gero 6. Lur beraren umeak direnaz geroz, zuzen berak dituzte. Horren ona zarenez geroz.
Loturak

Aztergaia: geroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

a) geroztik, harrezkero; b) -(e)naz / -(e)nez geroz '-(e)z gero'.

gerozko
1 adj. Harrezkerokoa, geroztikakoa. Gerozko bere agerraldietan.
2 adj. (-z atzizkiaren eskuinean). Samuelez gerozko profetak. Orduz gerozkoa.
Loturak

Aztergaia: gerozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

a) harrezkerokoa, geroztikakoa; b) "Samuelez gerozko profetak".

geroztik
1 adb. Harrezkero, orduz gero. Goizik galdu zuen aita; geroztik ez zuen ama baizik ikusten. Zer aldatu da geroztik hona?
2 postpos. -z gero, aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. (-z atzizkia hartzen duten partizipio burutuaren edo aditz laguntzaileren eskuinean). Hitz egiten ikasiz geroztik. Euskal literatura hasi zenez geroztik. || Batasun horretaz geroztik.
3 postpos. Kausa edo zergatikoa adierazteko erabiltzen den esapidea. (-z atzizkia hartzen duen aditz laguntzaileren eskuinean). Ik. gero 6. Hola nahi duzunaz geroztik, hola egina izan dakizula.
Azpisarrerak

Aztergaia: geroztik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Hemen ‘beraz, hortaz’ ere izan daitekeela erran beharko da, Aezkoatik (AEAD, 483, kasurako) Baztana gutxienez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da oraingoz, eta H1.1 lantaldeak argituko ditu adierak.

geroztik(ak)o
adj. Ez da geroztikako berririk. Neurtitzak gaztarokoak dira, ez geroztikoak.
Loturak
gerra
1 iz. Herri, gizatalde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka. Ik. gerla. Gerrak dakartzan kalteak. Gerra eta bakea. Gerraren jainkoa. Gerra galgarri hura sortu zuena. Gerra irabazi. Gerran hil. Gerrako gastuak.
2 iz. Borroka, liskarra. Gure bizi guztia gerra bizi bat bada ere.

Aztergaia: gerra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Bizkaiera-Gipuzkera / Besteak banaketa

B eta Gko forma

Jatorrizko forma

gerla, gerra

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gerra(-)gizon h. gerrari.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Zehazki.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerra egin, gerra handi, gerra hotz, gerra santu, gerra zibil ; eta AS nahiz adibide gisa: gerra-denbora .

Tradizioak baztertu duen forma

hedatu gabea idatzizkoan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa gehituz: Gerra-mutil. Gerra-gizon baino erabiliagoa seguruenik. Gerra-sasoi. Gerra bizi. Gerran. Gerra eman.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gerra eman (dio, ‘gerra egin’).

 - [E204]: Joko batzuk sar ditezke: mistigri, xizeta (bigarren kontsonantea ahostun da), belota, gezur-joko edo gezurkan (zub. tümauka), tomate, manila, kuentxe, ipurdi zikin edo üzkü beltz (Agian Goierrin “amona xar” deitzen da), flor (flû zuberotarrez?), burra, bridge, piñet, gerla, zazpiterdia, etabar. Erran gabe doa ez direla denak iparraldekoak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituenak, eta baita gerra-denbora (oharra isilduz) eta gerran azpisarrerak ere; baina beste forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): Isildu da "karta-joko" adierakoa.

gerra amaitu
da ad.-lok. Gerra amaitu baino lehenagotik. Sei hilabete ziren gerra amaitu zela. 1936ko gerra amaitu ostean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gerra amaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gerra deklaratu
ad.-lok. Estatu batek beste bati haren kontrako gerra hasiko duela publikoki adierazi. Ik. gerla deklaratu. Lehen ministroak Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen.

Aztergaia: gerra deklaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gerla deklaratu aztertzean hau ere sartzea komeni dela aipatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

gerra deklarazio, gerra-deklarazio
iz. Estatu batek beste baten kontrako gerra hasiko duela publikoki adieraztea. Georgiak gerra deklaraziotzat jo du Errusia Hego Osetian sartu izana. Gerra-deklarazio ofizialaren zain zeuden ingelesak.

Aztergaia: gerra-deklarazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

deklarazio "Clarigatio, [...] gerla deklarazioa vel deklarazionea, gerlaren deklarazioa vel deklarazionea" Urt V 184.

LB: 43 “Gerra deklarazio bat bezala da: badakizu nola hasten den, baina ez nola amaituko den” (Argia); EPG: 23 “Turkiarekiko menia hautsi izana ez da gerra deklarazioa; erreakzioa da” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

deklarazio 1 iz. Zuz. Adierazpena. 2 iz. Gerra deklarazioa: estatu batek beste baten kontrako gerra hasiko duela publikoki adieraztea. [gerra] gerra deklaratu Estatu batek beste bati haren kontrako gerra hasiko duela publikoki adierazi. Ik. gerla deklaratu. Lehen ministroak Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea eta, horrenbestez, adiera osoa ezabatzekoak dira.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra eta deklarazio sarreretan.

gerra denbora, gerra-denbora
iz. Gerra-garaia. Soldadua, gerra-denboran, beti egoten da zuhur, gertu eta prest.
gerra egin
1 dio ad.-lok. Herri, gizatalde edo estatu bati armak erabiliz eraso. Biktima zibilen kopurua murrizteko, nazioarteko tropen buruzagiak gerra egiteko modua aldatuko dutela jakinarazi du. Antioko erregeari gerra egin ziona. || Nik ez dut uste gerrarik egin daitekeenik inor frontean egon gabe.
2 dio ad.-lok. Sentimen edo sentipen bati edo joera bati aurre egin, oztopoak edo zailtasunak mendean hartzen saiatu. Grina gaiztoei gerra egiteko. Haragiaren kontra gerra egiteko. || Etsaiek egin diote gerra bizia Kristo Jaunari.

Aztergaia: gerra egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra egoera, gerra-egoera
iz. Gerra-garaian herrialde batek bizi duen egoera berezia, besteak beste, herri-agintarien eginkizunak agintari militarren esku gelditzea dakarrena. Izan ere, gerra-egoeran galtzen irteten direnak haurrak dira. Gerra egoeretatik ihesi datozen errefuxiatuei harrera egiteko.

Aztergaia: gerra-egoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh70 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 151; ETC: 619

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gerra-egoera estado de guerra, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0. / Euskalterm: gerra-egoera (Pol. situación de guerra, estado de guerra).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra eta egoera sarreretan.

gerra eman
ad.-lok. Istiluak edo arazoak sortu, lanak eman. Haren bizilagunari ez diola gerrarik emango. Irabazi ez badugu ere, gerra eman dugu. || Haiek gerra gutxi eman dute hemen. Zaude isilik!, a zer gerra eman behar dugun guk oraindik!

Aztergaia: gerra eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERRA EMAN. Luchar, hacer la guerra, guerrear; pelear, reñir. Jesu-Kristo ta bere jarratzaleai eman gerra. Mg CC 129. Aren bizilagunari ez diola gerrarik emango. AA II 165. Gerra emanez garbitasunaren kontra. AA III 486. Deabruari eta munduari gerra emango dien lege andia erakusteko. Lard 393. Orrengatik zan Españiyari / gerra ematen asiya. Imaz in FrantzesB I 142. Zergatik gerra eman ziguten / arrazoi-bide txarrian. Tx B I 105. Bake-bakean gu egon arren / gerra emon euskuena. FEtxeb 51. Mariano Harok mundu guztian gerra eman zuan. Albeniz 111. v. tbn. Ub 56. Arr May 64. Ill Testim 29. Or QA 84. And AUzta 117. Gerra emon: Ayesta 144 (Con determinantes). Zenbat gerra ematen dituzten. Mg CC 224. Emon eutsan infernuko arerijuak gerra ain estuba. Mg CO 194. Gerra gaizto au eman zutela / au da bostgarren urtia. Tx B I 106. Ez zen hemen bi forma baizik irakurtzen: nuan eta nuen. [...]. Besteek, nuin eta horren kideek, gerra gutxi eman dute hemen. MIH 80. v. tbn. Bilbao IpuiB 165.

gerra eman 32: Deia (“gerra emateko gogoa dute”), Berria 16 (“baina garenok gerra emango dugu”), EiTB 8 (“baina oraindik gerra emateko prest da Eskarotzekoa”), Argia 3 (“Hara bakean dagoenari gerra ematen diona!”), DiarioVasco 3 (“bi ontzien erreferentziarik ez dugu, baina gerra emango diegula iruditzen zait”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerra eman 4: Berria 3 (“Irabazi ez badugu ere, gerra eman dugu”), Harkaitz Cano (“Ez dut uste, a ze gerra eman zion honek gibelari!”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

Gerra Handi
iz. Mundu gerra, besterik adierazten ez bada, Lehen Mundu Gerra. Zure aitak eta nik elkarrekin egin genuen Gerra Handia.

Aztergaia: gerra handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra hasi
da/du ad.-lok. Gerra hasi zenean, Moskuko bidean nengoen. Irakeko gerra 2003an hasi zen. Zertarako hasi genuen gerra?
Ohiko lexiak

Aztergaia: gerra hasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gerra hotz
1 iz. Bi estatu edo estatu multzoren arteko benetako etsaitasun egoera, gatazka armaturik gabea. Raul Castrok eta Barack Obamak bukatutzat ematean AEBren eta Kubaren arteko gerra hotza. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza.
2 iz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean sortu zen etsaitasun egoera. (G eta H larriz). Gerra Hotzaren garaia zen, 1958. urtea.

Aztergaia: gerra hotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-hotz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra piztu
ad.-lok. Gerra sortu edo sorrarazi. Ik. gerra sortu. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. 1950eko hamarkadatik, gerra piztu zenetik, Ipar Korea arma nuklearren mehatxupean egon da. Adierazpen hark gerra piztu zuen armeniarren eta azerbaijandarren artean.

Aztergaia: gerra piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gerla piztu AS proposatuarekin batera jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gerra sarreran.

gerra santu
iz. Erlijio arrazoiengatik egiten den gerra. Islamiar taldea gerra santua egitearen alde agertu da. Eliza kristauak gerra santutzat jo zituen Gurutzadak.

Aztergaia: gerra santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-santu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra sortu
ad.-lok. Ik. gerra piztu. Gero, zoritxarreko anaiarteko gerra sortu zen.

Aztergaia: gerra sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERRA SORTU. Estallar la guerra. Gerra bat sortzen bada, gure etsaietara joan ez ditezen. Lard 64. Zeruan sortu da gerra. Bil 90. Zori gaiztoko gerra zibilla / sortu zalako meriyo. Tx B II 52. Gero zoritxarreko anai arteko gerra sortu zan. BBarand 152. (Fig.). Zu zerala mediyo / sortu ziran gerrak, / ez dizkidazu egiñ / aziyo ederrak. AzpPr 52. Era ontantxen sortutzen dira / mundu onetako gerrak, / berriro ere gu Lizasori / gaude erantzun bearrak. Uzt Noiz 93. (Trans.). Provocar la guerra (sdos. prop. y fig.). Zenbait gizonek mundu onetan / sortutzen dituzten gerrak, / ni ixillikan neguan baña / daude deklaratu be'rrak. Uzt LEG I 233. Gerra sortzen duanari eta ortan saiatzen danari gizona deitzea ere aundia da. Insausti 217.

adib: gerra 1 iz. Herri, gizatalde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka. Ik. gerla. Gerrak dakartzan kalteak. Gerra eta bakea. Gerraren jainkoa. Gerra galgarri hura sortu zuena. Gerra irabazi. Gerra hasi zenean. Gerrara joan. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen. Gerran hil. Gerrako gastuak.

gerra sortu 11: Consumer 2 (“Galaxietako gerra sortu”), Berria 3 (“Historiak erakutsi du munduaren ekonomia berriz antolatu den bakoitzean, gerra sortzen zela Balkanetan”), EiTB 3 (“Kartel honetan barne-lehia odoltsuak ematen ari dira euren buruzagiak atxilotu edo hil egin dituztelako; ondorioz, boterearen inguruko gerra sortu da”), Jakin 2 (“Gerra sortu zenean berak herriko gazteei deitu zien, eta esan zien hobe zutela Gudarostean izena ematea, bestela erreklutatze bat egongo zela derrigortua”), Argia (“Morelosek, Mexikoko independentzia gerra sortu zuen Miguel Hidalgoren ondorengoak, Chipalcingoko Kongresua zuen antolaturik 1813ko irailetik, baina garbi zegoen kanpoko laguntza militarra beharko zuela garaile aterako bazen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerra sortu 14: Berria 3 (“Nahasmen handia dago Iraken, gerra sortu zutenek, AEBek, estrategia nahasia dutelako”), Elizen arteko Biblia 7 (“Gerra sortaraziko dut Gogen kontra nire mendi guztietan. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Eta haren gerlariek elkar hilko dute”), Esteban Antxustegi 2 (“Eta ohartu nintzen gauzak komunean zeudenean, gerra sortzen zela eta beste kalamidade mota guztiak harekin batera, gizonek liskar batean hasten baitziren gauzen erabileragatik, gerrari ihes egin nahi diogula jakin arren.”), Iñaki Mendiguren (“Ezin zuen K.o. 1914ko gerraren esperientzia bizi ohartu gabe K.a. 431n gerra sortzeak esperientzia berdina ekarri ziola Tuzididesi”), Inazio Mujika Iraola (“Gerra sortzea liberazioa izan zen Karmenentzat; ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa denez azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

gerra zibil
iz. Herri, nazio edo estatu bereko herritarren artean egiten den gerra. Espainiako Gerra Zibila eta frankismoaren urterik gogorrenak pasatu eta gero. Iraken gerra zibila izango ote den beldur dira. Gerra zibila piztu zenean.

Aztergaia: gerra zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2006-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zibil.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra zikin
iz. Legez kanpoko ekintzak eta baliabideak erabiliz egiten den jazarpen edo erasoaldia. Gerra zikinean dihardutela ere, garbiegi mintzatzen dira. Gerra zikinaren ekintza baten aurrean gaude. Alderdi horrek gerra zikina eta estatu-terrorismoa legitimatu ditu.

Aztergaia: gerra zikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzea komeni denez, azpisarrera gisa jaso.

gerragizon
iz. Gizonezko gerraria. Zaldizko gerragizonak, ederki jantziak.
gerran
adb. Gerra egiten. Napoleonekin gerran ibilitako mutilak. Haren aitaren kontra gerran ari izan zen. Ia hogei urte dira, gehiago ez badira, eta oraindik ere gerran daude. Nahi izan gaitu berriro ipini gerran elkarren artean.
Loturak

Aztergaia: gerran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-n osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta jaso adibide gehiago. Baina gerran gerrakoak adibidea azpisarreratik atera eta gerra 1. adierara eraman. (2021-11-23).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da, eta azpisarrera gisa eskainiko da gerra sarreran.

gerran sartu
da/du ad.-lok. 1915ean Italiak Austriari gerra deklaratu zion eta I. Mundu Gerran sartu zen. Gerran sartu gara edo sartu gaituzte; berdin dio honezkero, gerran baikaude.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gerran sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gerraondo
iz. Gerra bukatu ondoko denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraondoko urteetan. Gerrari eta gerraondoari buruzko bigarren liburua.

Aztergaia: gerraondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin dugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

leku-denborazko kasuetan ageri dira denak: gerra ondo (eta gerla ondo 3, gerraondo 2) 14 aldiz: IE 2 (Zerb Azk, Xa Odol), EB 12 (MEIG); gerra oste (eta gerraoste 1) B 4 (SM Zirik, Ker in Alzola Atalak 3); gerra aurre (eta gerla-aurre 1, gerra-aurre 3, gerraurre 1) 17 aldiz: B-G 5 (Or SCruz, Alzola Atalak 3, Ugalde Iltz), EB 12 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

"gerlondo europear garaiko", "gerra eta gerrondoari buruzko bigarren liburua", "gerraurre eta gerraondo hurbileko erizpide", "gerraostea (1940-50)", "gerra aurre hartan sortu" ager. banakoez besteak leku-denborazko kasuetan ageri dira: gerra ondo (eta gerra-ondo 1, gerraondo 12, gerrondo 2, gerlondo 1, gerla ondo 6, gerlaondo 1) 38: IE 4 (Eskual 1919, M. Ariztia, L. Ligueix, J.A. Irigarai); EB 34 (Agenda 1990, Azurm 2, Deia 1983 eta 1994, E. Knörr, E.L. Adan, Egin 1983, I. Aldabe, I. Sarasola 2, I. Segurola, J.M. Lekuona 2, J.M. Mendizabal, J.M. Olanga, J.M. Torrealdai, MAtx 3, P. Xarritton, SM, Txill, X. Mendiguren B. 3, Zabal 1973, A. Lertxundi, E. Otamendi, F.J. San Martin, J. Agirre, J. Gabilondo 2, J.A. Lema); gerra oste (eta gerraoste 15, gerla oste 1) 31: B-G 3 (SM, Onaind 2); EB 28 (Azurm 3, BatzAgiriak 1985, G. Knörr, G. Nazabal, J.M. Olanga 3, J.M. Torrealdai 7, L. Etxeberria, P. Arregi, SM, X. Mendiguren B., ArrPress 1993, BAtx Behi, E. Otamendi, HizkLiter/UBI 2, KazetJardun 1991 2, Santa Mariñe 1994); gerra aurre (eta gerra-aurre 1, gerraaurre 1, gerraurre 10, gerla-aurre 1, gerla aurre 2) 42: B-G 8 (A. Onaindia, Bizkaiko herri iturriak, J.J. Arrizabalaga, I. Beristain, Ugalde Iltz, Tx. Garmendia, I. Gaminde, KatuenTest); EB 34 (Azurm 2, D. Amundarain, Deia 1988 eta 1994, Egin 1989 eta 1993 artekoak 5, EKUrtek 1984, Etxde, I. Irazabalbeitia, I. Sarasola, J. Amenabar, J.M. Olanga 2, J.M. Torrealdai, M. Azurmendi, M. Zalbide 2, OñatiLib 1982, P. Aristi, SM, X. Mendiguren B. 2, E. Otamendi, IMuj, J. Gabilondo, J.M. Zalakain, MAtx 2, Telleriarte, J.A. Irigarai).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerraondo : DFrec 13 (hauetan gerra ondo 9), AB38 2 (gerra ondo), AB50 8 (hauetan gerra-ondo 1); gerraoste : DFrec 23 (eta gerra oste 19), AB50 4 (hauetan gerra oste 2), HiztEn, Euskalterm 1; gerraurre : DFrec 38 (hauetan gerra aurre 34), AB50 3 (hauetan gerra-aurre 1, gerra aurre 1), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gerraurre : EuskHizt (gerra aurre; adib.), ElhHizt; gerraondo : HiruMila (eta gerraondoko), EskolaHE (gerra sarreraren azalpenean), Lur EG/CE eta EF/FE (eta gerlaondo), PMuj DVC (gerlondo); gerraoste : HiruMila (eta gerraosteko), ElhHizt (gerroste), Lur EG/CE eta EF/FE (eta gerlaoste) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

aski lexikalizatua ageri da gaur, Hegoaldean behintzat, gerraurre parekoarekin batera.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gerra eta gerraondoari buruzko bigarren liburua.

gerraontzi
iz. Gerrarako bereziki prestatutako itsasontzia. Gerraontzi arinak.

Aztergaia: gerraontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerra-ontzi behin agertu da EB (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerra-untzitza 1 EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: gerra-untzi 1; AB50: gerrauntzi 4; HiztEn: gerrauntzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira
Informazio osagarria
Oinarria erabaki behar da lehenik

ontzi/untzi oinarria erabaki behar da lehenik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'gerraontzi / gerrauntzi bikotea dela eta, Sarasola jaunak esan du batzordea ontzi/untzi bereizketarik ez egitearen aldeko zela eta ontzi forma nagusitzat ematearen aldeko. Nolanahi ere, datorren bileran aztertuko da berariaz gai hau, garrantzizkoa baita'. // BAgiria (1997-06-27): 'Ontzi/untzi delako auziaz I. Sarasolak esan du euskaldunek historian ez dituztela bereizi sukaldeko tresna den ontzia eta uretan ibiltzen diren ontziak. Bereizketa azken garai hauetako dela. Egia dela azken urteetako usadioan oinarri hartuta nolabaiteko presiopean jar daitekeela Euskaltzaindia, bereizketa egitera bultzatuz. Lehen ere antzeko prezedenteak izan direla (hauk/hauek, adibidez) baina gauzak azken batean gainditu direla. Literatur testuetan (A. Lertxundirenetan edo K. Eizagirrerenetan [sic], adibidez) ez da bereizketarik egiten. Eskloetako testu liburuetan bereizketa egiten bada ere, gehiago balio bide dute literatur testuek eta hauei eman behar zaiela lehentasuna. Horrenbestez, batzordea, kide bat izan ezik, bereizketarik ez egitearen aldeko azaltzen da. / X. Kintana jaunak bere kontrako iritzia azaldu du eta argudioak eskaini ahoz eta idatziz. Ukitu/hunkitu edo itxi/hertsi bezalako fenomenoaren pareko omen litzateke ontzi/untzi bereizketa. / Beste zenbait euskaltzainek ere parte hartu dute eztabaidan. Dena den, eztabaida zaharra eta ezaguna denez eta alde bateko eta besteko arrazoiak ere berriak ez direnez, botoetara eramaten da hautua. Forma bakarraren alde, 11 boto. Bi forma bereiztearen alde, 5 boto eta, zuriz boto bakarra. Beraz, forma bakarra ematea onartu da. / Ondoren, forma hori o-duna ala u-duna izan behar duen botatu da. Hamaika boto izan dira ontzi formaren alde, bat ere ez untzi-ren alde eta hiru boto zuri. Horrenbestez, ontzi forma bakarra erabaki da'.

gerraoste
iz. Gerraondoa. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraostean espetxetik irten berria.

Aztergaia: gerraoste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

gerraondo aski delakoan.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-oste/-ondo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Sartaldean ez da ezaguna gerraondo. Txitean pitean erabilia da gerraoste. Sinonimoak dira.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, hizkuntzarentzat aberasgarria baita. Zehaztapena: Sin. gerraondo.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da gerraoste forma, eta bere soilean aipatuko da oraingoz.

gerrara joan
da ad.-lok. Hemeretzi urte zituela joan zen gerrara, boluntario. Askatasuna defendatzeko joan zirela gerrara. Marokoren aurkako gerrara joan beharra saihesteko jo zuten Ipar Euskal Herrira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gerrara joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gerrari
iz. Gudaria. Ik. gerlari. Oinezko eta zaldizko gerrariak. Gerrari taldeak. Jesu Kristoren gerrari leialak.

Aztergaia: gerrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27
gerrate
iz. Gerra jakin bat; gerra-denbora. Bake-denboran eta gerratean. Liberalen eta karlisten arteko gerrateak.

Aztergaia: gerrate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(gerra jakin bat edo gerra-denbora adierazteko): bake-denboran eta gerratean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nire ustez kasu honetan Bizkaian behintzat egiten den desberdintasuna markatu beharko litzateke: alde batetik gerra eta bestetik gerraren denbora edo gerrate. Ez dakidana zera da, herri-etimologiaz sorturiko diferentzia izanen ote den. Alde horretatik, beraz, gerrategile hitzak ez dauka ez hankarik ez buztanik, nik uste" (1995-06-29)

gerraurre
iz. Gerra piztu aurreko denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraurreko urte nahasi haietan.

Aztergaia: gerraurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

cf. gerraondo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurre.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

gerrazale
adj. Gerraren zalea dena. Ez naiz gerrazalea, ezta alderatzeko ere.

Aztergaia: gerrazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gerren
iz. Burruntzia, burdinazkoa nahiz zurezkoa. Antzara gerrenean erre. Burdin gerren zorrotza. Gerren punta baino zorrotzagoa. Gerrena biratu.

Aztergaia: gerren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: gerren (HLEH eta Azkue). (1993-02)

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus