Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [1301 - 1350] bistaratzen.

aieka
iz. Aldea, alderdia. Aieka hartan ez omen zen, ez ontzirik, ez txaluparik.

Aztergaia: aieka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

OEHko "AN-gip"en pareko marka dagokio.

Forma baten adiera(k)

aldea, alderdia.

aienatu, aiena, aienatzen
1 du ad. Ihes eragin, desagerrarazi. Ik. uxatu. Makila batez txakurrak aienatu. Aitaren etxetik jainko gezurrezkoak aienatzeko. Gizon galgarri hura handik urrutira aiena zezala. Ikuste honen argiaz bere buruko lainoak eta lilurak aienatu ditu. Ohitura txarrak, gogoeta gaiztoak, beldurrak, kezkak aienatu. Gezurrak egiarekin aienatuaz.
2 da ad. Ihes eginez urrundu; ezkutatu, desagertu. Hori esan eta aienatu zen. Hegaztiak urrutietara aienatu ziren. Denak aienatzen ziren harengandik deabruarengandik bezala. Haren kezkak laster aienatu ziren. Esan beharrik ez amets hori laster aienatu zitzaiela.

Aztergaia: aienatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aienatu, aiena, aienatzen. du ad

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aienatu, aiena, aienatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

aienatzaile
adj. g. er. Zerbait aienatzen duena. Ik. uxatzaile. Ilunpeen aienatzailea.

Aztergaia: aienatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ilunbeen aienatzailea.

aiene
iz. Deitorea, auhena. Aieneak entzun. Aiene ozenak egiten zituzten saminez.

Aztergaia: aiene

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria (iz.) eta adiera ('deitorea, auhena') gehituz.

aieneka
adb. "Ai ene!" esanez. Gizon bat zetzan lurrean, aieneka.

Aztergaia: aieneka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aieneko
iz. Ontzi-mutila. Ik. txo 2.

Aztergaia: aieneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. A. Perez Bilbao Bermeoko Herri hizkera, 57-58 or.: "aijeneko (aijenekue): Itsasora dabilen mutil gaztea. Mozo, grumete..."

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

aieru
1 iz. Arrastoa, aztarna. Ik. seinale. Oraindik ez baitzen bekaturik, eta ez bekaturen aierurik ere. Irribarre gozo baten aierua.
2 iz. Keinua, bereziki begiaz egiten dena. Barrez hasi zen eta anpoila goiti aurtiki zuen, ulertu ez nuen aieru bat eginez.
3 iz. Aztarnetan edo seinaleetan oinarritzen den ustea edo susmoa. Den okasiorik ttipiena, aierurik gutiena, gorrotatzeko eta muturtua jartzeko asko dudala.
Azpisarrerak

Aztergaia: aieru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Hedapenezko adierak

adiera nagusia eta erantsiak bereiziz

aieruka
adb. Aieru edo susmoetan oinarrituriko adierazpenak edo gogoetak egiten. Etxahun, bere zortea ezin konprenituz, aieruka ari bide zen bakar-bakarrik bere buruarekin.

Aztergaia: aieruka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aieruz
1 adb. Keinu bidez. Hasi zitzaizkidan aditzera ematen; lehenbizian, keinuz eta aieruz; eta azkenean, ageriz.
2 adb. Susmoetan oinarriturik. Aieruz zerbait erran. Horrela pentsa dezakegu, baina beti aieruz, goganbeharrez, juzgu onez edo gaiztoz, ustea ez baita jakitea.
Loturak

Aztergaia: aieruz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AIERUZ a) Por señas. "Aiheruz erraite, dar a comprender por señas (Darric)" DRA. Hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz. Ax 15 (V 6; Azkue traduce "por guiños e indicios"). b) Por indicios, por conjeturas. "Aieruz zerbait erraitea, decir algo por conjetura" A. Ala dira, arrotz: aieruz ederki atera duzu. Zait Sof 28. Ez, noski, aurrekorik izan ez zuelako, bai ordea aieruz bezala besteren esamesen bidez ezagutzen ditugulako. MEIG III 76. Horrela pentsa dezakegu, baina beti aieruz, goganbeharrez, juzku onez edo gaiztoz, ustea ez baita jakitea. MEIG VII 50. Sospechando. "Aieruz nago, je suis en soupçon, en doute que" H. Ataka-aurrean, aieruz (goganbearrez, susmoz), lipar bat geldi da [basurdea]. Or Eus 47.

adib.: aieru 1 iz. Arrastoa, aztarna. Ik. seinale. Oraindik ez baitzen bekaturik, eta ez bekaturen aierurik ere. Irribarre gozo baten aierua. 2 iz. Keinua, bereziki begiaz egiten dena. Hasi zitzaizkidan aditzera ematen; lehenbizian, keinuz eta aieruz; eta azkenean, ageriz. 3 iz. Aztarnetan edo seinaleetan oinarritzen den ustea edo susmoa. Den okasiorik ttipiena, aierurik gutiena, gorrotatzeko eta muturtua jartzeko asko dudala. Aieruz zerbait erran.

aieruz 3: Elkar, Berria, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aieruz 9: Itxaro Borda 2, Joxemari Urteaga 2, Iñaki Zabaleta, Jose Angel Irigaray, Edorta Jimenez, Joan Mari Irigoien, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, keinuz bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aieru sarreran.

aieska
iz. Aienea. Guztiek negarrari eman zioten, eta ez zen Siloko karriketan aieskak baizik.

Aztergaia: aieska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Lard. (4 ager.)

Bestelakoak
Ahozko erabilerak

Goierrin arrunta dela dio A. Sagarnak, eta -s-duna.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aienea.

aiez
adb. zah. Aieneka.
Azpisarrerak

Aztergaia: aiez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aiez egon .

Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

aieneka.

aiez egon
ad.-lok. Purgatorioan daude aiez eta auhenez.

Aztergaia: aiez egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aiez sarrerari dagokion azpisarrera.

aiezka
adb. g. er. Aiez. Gau guztia sukar ikaragarri baten mendean igaro zuen antsika eta aiezka.

Aztergaia: aiezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -z-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aiez.

aihen
1 iz. Mahatsondoa. Aihena landatzeko bere mahastian.
2 iz. Mahatsondoaren adarra. Ni mahatsondoa naiz, zuek aihenak. Mahatsondoari aihen zaharrak inausi behar zaizkio.
3 iz. Beste landare batean edo zernahi gauzatan kiribildurik hazten den landare kimua. Aihen batez esteka ezazue. Baba aihenak.

Aztergaia: aihen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ai(h)en

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa emateko eskatuz: aihen-belar, aihen zuri .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Landare batek baino gehiagok darama euskaraz aihen hitza osagai bezala eta ia izen adina nahasmendu dago, agian, landare horiek zein diren zehazteko garaian. Zentzu zabalenetik hasita, aihen hitzarekin edozein landare igokari, beste landare edo zuhaitz baten babesean igotzen dena, izendatu ohi da; aihen ezker hitza, berriz, ia edozein landare igokari lebogiro edo ezkerbirakari izendatzeko erabiltzen dela esan daiteke. Aihen ezkerra deitzen zaio (Zarautzen, beste zenbait lekutan apo-mahatsa) Tamus communis landareari, baina baita Clematis vitalba delakoari ere, honen ohizko izena aihen zuriabada ere. Ezker aihenak dira lurruntzedoezkerteizenekoak (Convulvulus, Calistegia...), etab. Gauzak gehiago nahasteko, Ama Birjinaren atxaparra eta antzeko beste zenbait landare ere ezkerbirakariak dira eta han-hemenka aihen ezker izena hartzen dute, eskubide osoarekin, bestalde" (2000-11-08)

aihen belar, aihen-belar
iz. Hazten den tokian aurkitzen dituen gauzetan kiribiltzen den zernahi landare. Horma bateko aihen-belarren artean. Aihen-belar zaharrek zintzilikariz gerrikatzen zituzten lizar eta lertxunak.
aihen ezker
iz. Ezker-aihena.

Aztergaia: aihen ezker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 119
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-05-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko aihen ezker , ezker aihen azpisarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm // 'madreselva' itzulia: atxapar : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

ik. atxapar (madreselva) fitxako hustuketa Izendegian: a(h)untz-aihen : G. Larrañaga LandareJak, Bouda-Baum; ahuntzosto : Larresoro Mundu berdearen GH, Azkue DVEF, G. Larrañaga LandareJak, LMuj DGT; PMuj DCV (auntz-osto); aihen xuri : Gordailu IkastHiztegia, Bouda-Baum, PMuj DCV (aien-txuri), LMuj DGT (aihentzuri); ak(h)er-aihen : Bouda-Baum, Zerb Landare; ama-birgin-aztapar : Lh DBF; ama birjinaren atzapar : M. Aizpurua, PMuj DCV, Zerb Landare (azt-), Bouda-Baum (azt-, axt-); andredena maria : PMuj DCV; apo-satar : Bouda-Baum; atzapar : PMuj DCV; bermigarai : Guinea Vizcaya, Ortiz del Portillo, Lcq; bermigarza : Azkue DVEF, Ortiz del Portillo, Bouda-Baum, PMuj DCV; bermigarzi : Carreras y Gandi GGPVN; ezker-ai(h)en : Polunin Flores de Europa, G. Larrañaga LandareJak, Guinea Vizcaya, Bouda-Baum, PMuj DCV (+ ezkerraihen), Larresoro Mundu berdearen GH, Azkue DVEF, Lcq; jainkoaren atzamar : M. Aizpurua; kristoren atzapar : G. Larrañaga LandareJak; orkatz belar : G. Larrañaga LandareJak, Bouda-Baum, Azkue DVEF; orkatz-osto : G. Larrañaga LandareJak, Bouda-Baum; pipe-txotx : X. Irigarai; sasi-ama : PMuj DCV; zizala , zizale , zizalte : Bouda-Baum.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aien-ezken : PMuj DVC (B virgaza); aien-ezker : DRA (clemátide; Azkue Eusk.); aien-iskar : DRA (A Apend), PMuj DVC (B esker-aien); ezker aihen : EuskHizt (AS: 1900; aihen ezker *1905); HiruMila (ezker-aihen #mdash# madreselva, hombrecillo, lúpulo, toda planta rampante); HaizeG BF (liseron); Lh DBF (1 chèvrefeuille 2 toute plante rampante ou montante dont on fait des liens: houblon, liseron, pervenche, clématite 3 cordéole 4 cormier, sorbier, arbre dont on fait les tuyaux de pipe); DRA eta PMuj DVC (+ esker-aien #mdash# madreselva); ezkerraien : PMuj DVC (virgaza, negrilla, hombrecillo, lúpulo, campanilla, correhuela mayor, enredadera); ezkerraien beltz : PMuj DVC (velorto, viburno) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

madreselva/chèvrefeuille erdarazkoen ordainak hiztegietan: ahuntzosto : Casve FE -ü-, HaizeG FB ahuntz-osto, T-L LFB, PMuj DCV auntz-osto; aien-txuri : PMuj DCV; Ama Birjiñaren atzaparrak : PMuj DCV; atxapar : ElhHizt, HiruMila; basoetako : HiruMila; ezker-aihen : HiruMila, Casve FE exker aihen, T-L LFB, PMuj DCV ezker-aien; sasiama : HaizeG FB // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa da, testuetako erabilerek ez baitute deus agintzen; bestelako informazioetan, maizago ageri da ezker aihen forma.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. suge-belar. (1997-04-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'MAk ongi dioenez, ezker aihen maizago erabili da. Ez dago hain garbi, zein landare den, lupulu, atxapar (Lonicera), basa klematide eta beste batzuei horrela esaten zaie eta'.

 - [E123]: 'hitz honek badu txostena'.

 - [E116]: '(2002-05) Ez dut uste MAk holakorik esaten duenik. Esaten duen gauza bakarra da hitzak baduela txostena. Ez dut batere argi zer egin daitekeen, datuak ikusita, baina bietara erabili baldin bada, zergatik ez da bietara ematen ('jende gaztea', 'gazte jendea')?'

 - Erabakia: EArau 119: 'aihen ezker 'ezker-aihena''.

aihendu, aihen/aihendu, aihentzen
da ad. Aihenak edo kimuak erne. Babarrunak aihendu dira.

Aztergaia: aihendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea, baina egokia.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aihen(du), aihentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

aihenak, kimuak erne.

aihenzuri
iz. Zurtoin kiribilkorra eta igokaria duen landarea, lore zuriak eta usaintsuak ematen dituena (Clematis vitalba). Arrosak eta aihenzuriak etxe hormetan.

Aztergaia: aihenzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan aien-belar 2 (Or Mi: "Aien-belar zar biurriak zintzilikariz gerrikatzen zituten"; Arin AEF 1980: "Aien-belar edo irusarbik emateitûn pipita gorrîkin, aidemiñe daon tokîn igurtziz, miñe kentzen da"); ezkerain eta ezkerrain bana G (Izt C: "aldats ta malloetan sortzen diran arantza-beltz, laarzuri, sarats, ezkerain, txillar, zume eta oen lagun askok"; "Intxusa, Ezkerraina, Likabra, Erika").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aihen-txuri IE 3 (Zerb in Gure Herria 1931: "Aihen-xuria [tit]"; "Errana da eskaleek ongi ezagutzen eta... erabiltzen dutela aihen-churia beren larruaren erretzeko eta zauri batzuen egiteko, urrikal gakioten"; "ilarrak flaskoaren barruan landatu zituen ea aihenbelarrik sortzen ote zen"); aientzuri G 1 (Latxaga: "aientzuri (madreselva)"); aihen-belar (eta aihenbelar) EB 2 (I. Mendiguren 2: "Leihoak aihen-belar hertsi eta korapilatsuz zeuden estaliak"; "Gurditxotik irten eta sasitzako lupulu aihen-belar loratuen artean eseri zen"; eta X. Monasteriogan Zerb-en aip.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietakoak: EuskHizt: aihen-belar : "(1930; a. bedar *1905). Hazten den tokian aurkitzen dituen gauzetan kiribiltzen den zernahi landare"; aihen ezker . ik. ezker aihen ; aihen zuri : "(*1888; a. txuri *1746). Zuztar kiribilkorra eta igokaria duen landarea, lore zuriak eta usaintsuak ematen dituena (Clematis vitalba)"; ezker aihen : "(1900; aihen ezker *1905). Aihen zuria (Clematis vitalba)". // LurE: aihen zuri : "Zuztar kiribilkorra eta igokaria duen landarea, lore zuri eta usaintsuak ematen dituena (Clematis vitalba)"; aihen-belar : "Hazten den tokian aurkitzen dituen gauzetan kiribiltzen den zernahi landare"; Izendegia: aihen zuri .// HiztEn: aihen zuri : "BOT. Erranunkulazeoen familiako landare igokaria, zurtoina birakaria duena. Hostoak inparipinatuak, bost foliolodunak, aurkakoak eta horztunak edo osoak dira. Loreak iletsuak, zuriak eta usaintsuak dira (Clematis vitalba)"; aihen-belar : "iz. Hazten den tokian aurkitzen dituen gauzetan kiribiltzen den zernahi landare". // DRA: aien-bedar : "(B) enredadera, cierta yerba trepadora. = Hay otras dos clases de aien: 1º Aien zuri (AN, Lacoiz, B-g-o), aien txuri (G, L): pámpano que crece a modo de espiral y tiene una flor blanca; es la madreselva o hierba de la llagas. 2º Ezker-aihen (BN, L, S), aien-ezker (B-d-g): virgaza, hierba de los pordioseros, que crece en los zarzales y jaros, tiene cinco flores blancas"; aienbelar : Enredadera; aien-ezker : Clemátide; aien-iskar : "esker-aihen"; aien zuri : "clemati vitolba, planta talamíflora que escala setos y zarzas (Lacoizqueta, plantas de Bertizarana)"; aihen-xuri : Clemátide; esker-aien , esker-aihen : Madreselva; ezker-aihen : "Se da este nombre a varias plantas que se enredan como la viorne (gayomba, cordero y mundillo). DUVOISIN. Toda planta rampante con la que se hacen ligaduras: houblon (lúpulo), liseron (correhuela), pervenche (vinca pervinca), clemátide, sorbier (serbal). LHANDE. Para PREMONERA, vid salvaje (BN-aiziritz)"; ezkerraihen , ezkerraien : "Madreselva. (Bot.) II: Correhuela. (Bot.). III: Negrilla, arbusto con que se hacen mangos de pipa. = El ezkerain de IZTUETA, Kondaira 159 debe de ser errata por ezkerraien". // Lh DBF: aihen : "4º diverses plantes grimpantes dans less composés: Eskerraihen, C. sorte de chèvrefeuille. Aihenzuri L. (A.) et aihen-xuri, L. S. (Fx.) clématite"; eskerraihen : "(ALth.) chèvrefeuille (bot.)".

Erdara/euskara hiztegietako datuak

clemátide / clématite (des haies) formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: aihen zuri ; HiruMila: "(Bot.) aihen zuri (Clematis vitalba)"; Casve FE: aihenxuri , exkerraihen ; HaizeG FB: aihen-zuri , eskale-belar ; T-L LFB: aihen-xuri ; PMuj DCV: aien-zuri , eskale-belar ; Azkue Aurkibidea: aien zuri . Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; BeraLzM.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: aihen zuri: Clematis vitalba. / Ik. Izendegiaren hustuketan Clematis vitalba-ren ordainak: aihen : Font Quer PlantMed; ayen : G. Larrañaga LandareJak; aihen-bedar : Font Quer PlantMed; aien zuri : G. Larrañaga LandareJak; aihen zuri : Irigaray Landareak; aihen-zuri : Guinea Vizcaya; X. Irigarai; ayen zuri : Font Quer PlantMed; Carreras y Gandi GGPVN; ayen-zuria : Carreras y Gandi GGPVN; ayen-zuriya : Lcq; ayenezker : Font Quer PlantMed; ezkerraihen : Font Quer PlantMed; Loidi; autina : Font Quer PlantMed; Polunin Flores de Europa; Polunin Arboles y arbustos; XX.: Guía PlantMed; G. Larrañaga LandareJak; burukagei : Font Quer PlantMed; kematxa : Bouda-Baum; metu : Font Quer PlantMed; ballenas : JIr OnomBot; iturri honetan, gainera: bihurriki, bihurris, bilurres, bilurri, billurda, billurde, eskaliburri, fumake: JIr OnomBot, fumarika, fumarro, ligarza, pitillos, tiples, zilindurri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aihen sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Clematis vitalba.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. suge-belar. (1997-04-16)

aiher
1 iz. Joera, jaidura; nahi bizia, irrika. Laudorioen aiherra. Bere buruaren urkatzeko aiher mikorik ez zuen izan.
2 iz. Aiherkundea.

Aztergaia: aiher

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ai(h)er

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aiher izan

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aiher izan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "Aiher hitzak gauza bat eta bere kontrarioa erran nahi dituela azpimarratu beharko da: animosité, soupçon eta goût, inclination" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daiteke aiherrak egon (zu ikusteko aiherrik nago), egun erabiltzen delako eta lekukotasunak ere badituelako (OHE, J. Mª. Aspiroz, 'Vocabulario de Leiza', Euskera (1967): 'Mendira yoateko aierrak nago')'.

 - [E123]: 'iritzi-emaile batek erregimena zehaztea komeni dela adierazi du. Badirudi zabalduena zaio ad. litzatekeela (ardoari aiher natzaio; Herodias aiher zitzaion Joan Bataiatzaileari). Eta Zub. da ad., baina g.er. aiher naiz 'goganbehartu' adieran. Merezi du azken hau ere sartzea?'

 - [E116]: '(2002-04) Uste dut nahasketaren bat dagoela hemen, edo bestela ez dut zuzen ulertu kontua. Adibide asko ditugu 'aiher da' (hau da, da ad) tankerakoak. Berdin 'aiher zaio' bezalakoak ere. Bietan 'zerbait egiteko gogoa izan' esanahiarekin. Horretaz gain, bada 'aiher izan' (iragangaitza), 'uste izan' bezalakoa, baina beste esanahi batekin: 'zerbait gorrotatu'. Beraz, 'aiher naiz', 'aiher natzaio' eta 'aiher dut' aurkitzen dira, eta denak eman beharko lirateke. Bestetik, AUk proposatzen duena egokia izan daiteke. Nik hau proposatuko nuke: aiher / aiher izan 1 da/zaio ad 'zerbaiten/zerbait egiteko gogoa' aiher dira zernahi esateko; eskoletako gizon gazteei zen gehienik aiher; ardoari aiher natzazio; Herodias aiher zitzaion Joan Bataiatzaileari. / aiher izan 2 du ad 'zerbaiti gorrotoa' eriak lau paretak aiher ditu'; zenbat etsai dituen aiher! Batzuetan nahia ere adieraz dezake: hau da aspaldi aiher izan dudana. / ahierrak egon zu ikusteko aiherrak nago'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aiher izan 1 da/zaio ad. 'zerbaiten/zerbait egiteko gogoa edo gorrotoa izan': aiher dira zernahi esateko; eskoletako gizon gazteei zen gehienik aiher; ardoari aiher natzaio; Herodias aiher zitzaion Joan Bataiatzaileari. 2 du ad. 'zerbaiti gorrotoa izan': eriak lau paretak aiher ditu; zenbat etsai dituen aiher! Batzuetan 'zerbait egiteko nahia izan' ere adieraz dezake: hau da aspaldi aiher izan dudana. AS: aiherrak egon: zu ikusteko aiherrak nago'.

aiher izan
1 da/zaio ad.-lok. Nahi edo joera bizia izan. Hori egiteko aiher naiz. Ardoari aiher natzaio.
2 zaio ad.-lok. Gorrotoa edo gaizkinahia izan. Herodias aiher zitzaion Joan Bataiatzaileari. Elizari aiher zaio.
3 da ad.-lok. Susmatu, goganbehartu. Trufaka mintzo dela aiher naiz.
4 du ad.-lok. Gorroto izan. Eriak lau paretak aiher ditu.
5 du ad.-lok. Kontra izan. Zenbat etsai dituen aiher!

Esaera zaharrak

Unaia aiher unaiari.

Aztergaia: aiher izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Erregimena eta adierak adieraztea komeni? // 1. da ad. Nahi izan; (zaio ad.: zerbaiti edo norbaiti aiher izan) -en zale izan // 2. zaio ad. (zerbaiti edo norbaiti aiher izan) Gorroto izan // 3. da ad. (Zub.) Susmatu" (2001-01-23)

aiherkunde
iz. Gaizkinahizko edo gorrotozko grina bizia. Gorrotoa eta aiherkundea hartu zioten anaiari. Hutsegileari herrarik eta aiherkunderik eduki gabe.

Aztergaia: aiherkunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aiherrak egon
ad.-lok. Nahi bizia izan. Lagunengana joateko aiherrak egoten zen. Zu ikusteko aiherrak nago.
aihertar
1 adj. Aiherrakoa, Aiherrari dagokiona.
2 iz. Aiherrako herritarra.

Aztergaia: aihertar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-05-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

aihertu, aiher/aihertu, aihertzen
1 da ad. Makurtu. Baina guztiarekin, aihertzen naiz erratera eta erraten dut, paradisuko bidea errazago dela infernukoa baino. Aiher litezke jatera ere zilegi balitzaie.
2 zaio ad. Kontra egin. Sugea aihertuko zaizue. Euskal ohiturei aihertzen zaie. Aiherturik egon.

Aztergaia: aihertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aihertu, aiher(tu), aihertzen. 1 da ad. 'makurtu'. 2 zaio ad. 'kontra egin'

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aihertu, aiher, aihertzen

aiho
iz. zub. g. er. Nahia, desira. Bertutean aitzinatzeko aihoa.

Aztergaia: aiho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

nahia, desira.

aihotz
1 iz. Inausteko eta sasiak mozteko erabiltzen den lanabesa, igitaiaren antzekoa. Ik. makets2; gurguilu. Gutarik bakoitzak bere aihotza harturik, euskarari egin diezaiogun bide, sasi eta ote artean!
2 iz. Ezpata baino txikiagoa den arma, astuna eta aho bakarrekoa. Kanpalekuan zeuden gizonezko, emakumezko eta haurrak su armaz eta aihotzekin hil dituzte.
3 iz. Ganibet handia. Eltze eta aihotz zarata ikaragarria zetorren sukaldetik.

Esaera zaharrak

Sapar zailari, aihotz zorrotza.

Aztergaia: aihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

ez dago arrazoi pisuzkorik lehendiko proposamena aldatzeko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Iparraldekoen gaurko erabilera nolakoa den ez da beti erizpide fidagarria izaten euskara baturako (gogoan izan: orroitu, burraso, eskuara, litaike, ehi...). Klasikoa eta hegoaldean zabaldua aihotza da" (1993-01-18)

aika
adb. Aieneka. Gau guztiak eraman ohi ditu aika eta eztulka.

Aztergaia: aika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aieneka.

aiko-maiko
iz. Batez ere bizk. Ezbaia, zalantza. Idazkia aiko-maiko barik eman zion mutilak. Berri haien aurrean, erabaki zehatzak hartu behar ziren; ez zegoen aiko-maikoetan ibiltzerik.

Aztergaia: aiko-maiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

aila
1 iz. bizk. Buztana. Bakarrik etorri banintz, ez zuen zaunka haserre-usainekorik egingo, eta bai irten bidera pozkariz ailari eragin eta jolasean neurekin ibiltzeko.
2 iz. bizk. Hainbat fruituren txortena. Gereziak aila eta guzti batzen dira.

Esaera zaharrak

Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste.

Aztergaia: aila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  / HiztEn: Ik. alla / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. alla (edo alle, erabakiaren arabera).

Lexemen erregulartasuna

-il-/-ll-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K202]: "Ik. alla. Zergatik grafia hori??" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aila* e. alla. Ba dirudi forma -a-duna dela #mdash#ea bukaera alaba/alabea fenomenoagatik gertatuz; nik behintzat holaxe jaso dut Bizkaian. Edonola ere, ez dut garbi ikusten zergatik alla -eta ez aila edo ailla- idatzi behar den, ailorbe hitzarekin egiten den bezala. Hitz horrek, bestalde, bizpahiru esangura ditu, ezezagun xamarak: 1) fruituen txortena. 2) animalien buztana. 3) hartizko botoia. Agian hori ere argitu beharko genuke'.

 - [E116]: '(2002-04) Formari dagokionez, ez da erraz esatea zer den hor dagoena. OEHn ageri diren adibideetan, gehienak bizkaieraz, badirudi koherentea litzatekeela hor 'alea' edo holako zerbait dagoela pentsatzea. Baina bada adibide bat, nire ustez, bidea erakusten duena: 'allé bat". Hor, nire ustez, argi dago 'aila' dagoela. Esanahiari buruz egokia da esanahia ematea, hitz hau ez baita gehiegi erabiltzen (EEBSn ez da adibiderik) baina ez dakit hirugarren esanahiak baduen lekukotasun nahikorik'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aila iz. Bizk. 'buztana, txortena''.

ailagina
1 adb. bizk. Adina, beste. Meza batek balio du Jesu Kristoren pasioak ailagina.
2 adb. Hainbeste. Zergatik maite dute euren burua ailagina? Ikusi ezinak eta gorrotoak ailagina itsutu ez balitu.
Azpisarrerak

Aztergaia: ailagina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Gaur egun asko erabiltzen ez bada ere, zerrendan agertu beharko litzateke hori, 'ailagina Bizk. Zah. 'hainbat, hainbeste'' jarriz (OHE, Juan José Moguel: Aillagiña zaletu zan liburubetara, zeiñda bihar arte, ta jaijegunetan euretan billatuten eban bere atsegiñ gustija)'.

 - [E123]: 'egia da erabilerak baztertu duela forma hau. Baina bizkaieraz Fray Bartolomek, Añibarrok, JJ Mogelek edo Uriartek erabili dutena uste dut sartu egingo nukela, nahi bada Bizk. Zah. emanaz eta adiera 'hainbat, hainbeste''.

 - [E116]: '(2002-04) MAk eta AUk esaten duten moduan jarriko nuke: ailagina Bizk. Zah. 'hainbat, hainbeste''.

 - Erabakia: EArau 119: 'ailagina adlag. Bizk.: Meza batek balio du Jesukristoren pasioak ailagina; zergatik maite dute euren burua ailagina?'

ailaginako
adj. Besteen ailaginakoak dira horiek.
Loturak

Aztergaia: ailaginako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aurrekoaren ildotik, hori ere zerrendaratzea komeni da (OHE-ko Testu Corpusetik, J. J. Moguel, Baserrritar nekezaleentzako eskolia, 178: "Aillagiñako alabantzaak emon eutsezan Israel guztijak Dabidi, zeinda Erregia sartu zan bere kontra enbidija andi baten…")'

 - [E116]: '(2002-04) Nik aurrekoa bezala sartuko nuke. Badira zenbait adibide OEHn, eta EBBSn ere bat bederen ageri da'.

 - Erabakia: EArau 119, AS: 'ailaginako izlag.: besteen ailaginakoak dira horiek'.

ailara
iz. Zurezko edo metalezko zerrenda mehe eta luzea. Ik. zumitz. Burdinazko ailarak.

Aztergaia: ailara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ailaragin
iz. Ailarak egitea ogibide duen pertsona.

Aztergaia: ailaragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gin.

ailegatu, ailega, ailegatzen
da ad. Batez ere gip. eta naf. herr. Iritsi, heldu. Donostiara ailegatzean kafesne bat hartuko dugu. Oraindik ez da nire denbora ailegatu.

Aztergaia: ailegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ailegatu, ailega, ailegatzen. Batez ere Gip. eta Naf. da ad. Herr. 'iritsi, heldu'

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. iritsi, heldu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ailegatu, ailega, ailegatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: maila egoztea falta (ez da gomendagarria).

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): Herr. marka erantsiko zaio.

ailorbe
iz. Abereen bazkarako ereiten den belar landare lekaduna, hirunaka bilduriko orri iletsuak eta usain handiko haziak dituena (Trigonella foenum-graecum). Eremu ederra ereiten zen bazka berdez: olo, ailorbe edo zalkea. Segaz ailorbea ebakitzen.

Aztergaia: ailorbe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ailorbe: Trigonella foenum-graecum.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Trigonella foenum-graecum.

aimant
iz. Ipar. zah. Iman harria.

Aztergaia: aimant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan: aimant : SP Phil, He Phil; aimant-harri : SP Phil; aiman harri : Egiat; aiment : Gç; harri-iman : Azc PB; iman : Uzt LEG eta "v. tbn. Azc PB, Erkiag BatB".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aiman(t), aiment formarik aurkitu; iman 18 aldiz, B-EB (B. Garitaonaindia; M. Murua, L.M. Bandres, Elhuyar, J.M. Angulo, M. Ensunza, Saioka).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aimenta : HiztEn-LurE; iman : DFrec 16, AB38 17 (eta iman artifizial, iman iraunkor, iman natural, iman suntsikor), HiztEn (eta iman-harri), LurE, Euskalterm (eta alcinozko iman, ferra iman, iman zuzen, iman-garabia).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

iman-harria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "zah., gutxi erabilia.... merezi?" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'iritzi-emaile batek sartzea merezi duen galdetu du'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aimant iz. Ipar. Zah. g.er. 'iman-harria''.

aimara
1 adj. Perun eta Bolivian, Titikaka aintziraren eskualdean bizi den amerindiar etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Botoen % 64 eskuratu zituen buruzagi aimarak. Aimara-komunitatea.
2 iz. Etnia horretako kidea. Zer onura ekarriko dio Boliviako aimara bati gure independentziak?
3 iz. Etnia horren hizkuntza. Aimaraz hitz egiten hasi zen.

Aztergaia: aimara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aimara 28: Berria 21 (“Agintari indigena, zeina aimara baita eta kitxuen eskualde batean hazi baita politikari gisa, sinetsita dago erreferendumak argia ekarriko duela Boliviaren krisi politiko iluna bukatzeko”), Jakin 3 (“Harrezkero, behin baino gehiagotan izan dut egitasmo horrekin lankidetzan aritzeko aukera, eta behin baino gehiagotan izan dut, maputxe, aimara, guarani, kitxua eta abarren ordezkarien aurrean, euskara berreskuratzeari buruzko gure esperientzia azaltzeko aukera”), Argia 3 (“Areago, zer onura ekarriko dio Boliviako aimara bati gure independentziak?”), DiarioVasco (“Dokumentalaren izenburuak Tupac Katari lider aimararen esaldia dakar, zeinek Bolibian XVIII. mendean izandako atxamendu antiklonialista handiena izan zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aimara : Berria 12 (“Herrialde osoko milaka aimara eta kitxua bildu ziren hiriburuan”); aimaratar 1, Hasier Etxeberria (“Gainera, beti egoten dira mintegi eta mahai-inguruak aimaratarren edo ez dakit nongo beste herri txikietako hizkuntza eta kulturak aztertu eta defendatzeko”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aimara : Labayru, Elhuyar, Adorez.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: aimarak

Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 53: Aimara (Bolivia, Peru).

Exon: aimara

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Lehendik jasoa dago hizkuntza adierazteko.

aina
[Oharra: Euskaltzaindiak, aina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adina].

Aztergaia: aina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-03-24 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aina* e. adina

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

ik. adina

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "forma honek ez luke sarrerarik eduki beharko, adina ondoan dagoelarik" (1995-01-10)

 - [K204]: haina, hainbat" (1995-01-13)

ainar
iz. Ipar. eta naf. Txilarra.

Aztergaia: ainar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. ginarra: ainar Orixek erabili du, 5 aldiz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

txilarra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren izen zientifikoa gehitu beharko litzateke (erica scoparia). Gainera, azpisarrera moduan, ainar zuria jar daiteke (erica cinerea)'.

 - [E208]: 'ainar 'txilarra': Forma dialektal honekin iñar hitzarekin egin zen bezala jokatu beharko genuke, hots, non esaten den aipatu eta giñarra-ra bidali, ginarra 'txilarra' gisa definituz'.

 - [E116]: '(2002-04) Lehenbiziko bueltan "ginarra Bizk 'txilarra'" eta "inar 1 Ipar. 'txinparta, pindarra'. 2 e. ginarra" onartu genituen. Hemen koherentzia beharko genuke, eta badirudi XKren proposamena dela egokiena, betiere inar eta ginarra bi hitz desberdin gisa hartzen ez baditugu behintzat. Ez dakit, hala ere, badugun arrazoirik bi hitz desberdin gisa hartzeko. Ez litzateke komenigarriago biak errespetatzea? Beraz, AUrena ere gehituz, bi aukera ditugu: ainar h. ginarra / ainar zuria erica cinerea / Edo, bestela, beste hau: ainar Goi Naf. 'txilarra' / ainar zuria erica cinerea / ginarra Bizk 'txilarra' (lehendik dagoen gisa)'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ainar iz. Ipar. eta Naf. 'txilarra''.

ainara
iz. Enara.

Aztergaia: ainara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ainara, enara

Euskaltzaindiaren Arauak

ainara h. enara

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. enara

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "enara [grafia proposatzen dut]" (1994-05-23)

 - [I102]:  enara dela forma esan behar da, nire ustez. Ainara, aldiz, izen berezia. Jatorrizko forma enara da ia seguru" (1995-01-10)

 - [K204]: ainhara edo inara : golondrina; gauinara : chauve souris" [Lhande-renetik hartu ditut ...] (1995-01-13)

ainarba
iz. zub. Armiarma.

Aztergaia: ainarba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

armiarma.

ainbat
[Oharra: Euskaltzaindiak, ainbat-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adinbat; hainbat].

Aztergaia: ainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ainbat* e. adinbat, hainbat

Informazio osagarria
Baztertzekoa dela abisatzeko gehitu da korritzen duen forma

ik. adinbat

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "aurreko gauza bera [forma honek ez luke sarrerarik eduki beharko] -> adinbat. Kasu honetan gainera badago hainbat-ekin nahasketa sortzeko aurkera" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: horren ordez adinbat proposatzea gehiegikeria. Hainbat proposatzea zuhurrena.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): ainbat* e. adinbat, hainbat erabaki da.

aingeru
1 iz. Izaki espirituala, Jainkoaren eta gizakiaren arteko arartekoa. Aingeru mendekatzailea. Gabriel aingerua. Aingeru aurpegia zuen.
2 iz. Bihotz oneko pertsona tolesgabea. Ni ere ez naiz sortu aingeru umila.

Aztergaia: aingeru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: aingeru begirale , aingeru guardako , aingeru jagole (Bizk.), aingeru zaintzaile ; aingeru gaizto ; aingeru-kanpai ; aingeru-belar , aingeru-lore ; eta adib. gisa: aingerutan hil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daitezke, besteak beste, aingeru guardako, aingeru jagole, aingeru mendekatzaile eta aingeru zaindari'.

 - [E123]: 'aingeru guardako: iritzi-emaileak dio badela izen horretako arraina ere, Squatina squatina / beheraxeago datorren aingeruzko sarrera dela eta, iritzi-emaile batek ainger #mdash# eredua ere hor dugula oroitarazteko aingeru aurpegia zuen adibidea sartzea proposatu du'.

 - [E116]: '(2002-04) Ez dut ongi ulertzen zer esan nahi duen MAren oharrak. AUren oharrari dagokionez, azpi sarrera gisa sartuak daude dagoeneko aingeru guardako eta aingeru jagole, beste batzuekin batera. Aingeru mendekatzaile ez dut aurkitu OEHn ez EBBSn, ez eta txostenean ere. Azkenik, aingeru zaindari baino askoz ere lekuko gehiago daude aingeru zaintzailearekin, eta hori ere ageri da azpisarrera gisa. Beraz, nik dagoen-dagoenean utziko nuke'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aingeru iz.: aingeru aurpegia zuen' eta AS gisa: 'aingeru(-)belar Angelica officinalis; aingeru begirale; aingeru gaizto; aingeru guardako; aingeru jagole Bizk.; aingeru(-)kanpai 'aingeru-belarraren lorea'; aingeru(-)lore; aingeru zaindari* e. aingeru zaintzaile; aingeru zaintzaile'.

aingeru begirale
iz. Kristau erlijioan, gizaki bakoitzarentzat Jainkoak izendatua duen aingerua, haren laguntzaile eta begirale berezi izango dena. Miren aingeru bat zen, ene aingeru begiralea eta ongi egilea.

Aztergaia: aingeru begirale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

begirale.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aingeru sarrerari dagokion azpisarrera.

aingeru belar, aingeru-belar
iz. Lore zuriko landare ginbailduna, sendagintzan erabilia (Angelica officinalis edo A. archangelica). Aingeru-belarraren sustraiak zaporea eta kolore berdea ematen zizkion edariari.
aingeru gaizto
iz. Deabrua. Iruzurrez azalduko gara, aingeru gaiztoen eta ezkutuko ehiztarien modura.

Aztergaia: aingeru gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

gaizto.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aingeru sarrerari dagokion azpisarrera.

aingeru guardako
iz. Aingeru begiralea.

Aztergaia: aingeru guardako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: aingeru begirale : Mat, Volt, ES, CatLav, Brtc, Dh, Jaur, Dv LEd: "beirale", Laph, Jnn SBi, CatJauf, J.B. Ayerbe EEs, Barb Leg, Ardoy Fran; eta begiraille (EZ 2, Ax 2, Gç: "beiraille"), begirazale (FPrS); aingeru begirari : Bp II, CatLan, Abraham, UskLiB, CatS, Ip Hil, Or SCruz, Or Eus; aingeru guardako : Cb Eg III, CatUt, Mg CO, Gco, AA III, Astar II, CatLlo, Bil, Xe, Salav, Etxba Eib; eta goardako (Cap, AB AmaE); guardiako (Cb Just: goar-, CatB, CatLuz, CatUlz); goardazko (CatSal); goardiasko (CatAe); guardazko (CatR); aingeru gordetzaile : Añ 3, fB Ic III; aingeru guardari : EZ 3; aingeru jagole : Astar II, Añ EL, Ur MarIl, Itz Azald, Ag G, KIkV, Erkiag Arran, Zait Plat; aingeru zain : Añ EL, Astar II; aingeru zaindari : ArgiDL, Or Poem, Anab Poli; aingeru zaintzaile : Legaz, Itz Azald, ArgiDL, KIkG, Etxde JJ; gotzon jagole : Enb; gotzon zaindari : AG.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aingeru begirale IE 7 (Nere lehen katichima, Iratzeder, Baionako diosesako katichima, P. Larzabal, Herria 1983); aingeru guardako 3: B 2 (Cristiñau dotriñea bere esplicaciño laburragaz), EB 1 (J.M. Irigoien: goar-); eta guardako aingeru 1 (J.A. Irigarai); aingeru jagole 4 (S. Albizuri, F. Zenarruzabeitia; "a. jaola": Andra Marija Uribarricuaren bederatzi urruna; Ag G); aingeru zaindari B 1 (I. Zubiri); aingeru zaintzaile (eta zaitzalle) 4, G-EB (J. Agirre, B. Iraola; M. Etxezarreta); gotzon zaindari G 1 (I. Aranburu Gipuzkoarra 1910).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aingeru begirale : HiztEn, Euskalterm 1; aingeru goardako : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; aingeru jagole : HiztEn; aingeru zaindari : AB38 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 1; aingeru zaintzaile : DFrec 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: AS: aingeru goardako / EskolaHE: aingeru goardako.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

guardako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aingeru sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gogoratu badela izen honetako arraina, zabalera, bastanga, gaztaka, ikaraioa eta kidekoen antzekoa: aingeru guardakoa, Squatina squatina" (2000-11-08)

aingeru jagole
iz. bizk. Aingeru begiralea.

Aztergaia: aingeru jagole

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

jagole.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aingeru sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

aingeru kanpai, aingeru-kanpai
1 iz. Angelus-aren kanpai deia. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu.
2 iz. Eliz dorreko kanpai txikiena, haur bat hil dela adierazteko jotzen dena.
Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.