Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [851 - 900] bistaratzen.

agintedun
iz. Agintaria. Mundu honetako erregeak altxatu dira, eta agintedunek elkar hartu dute Jaunaren eta Mesiasen aurka.

Aztergaia: agintedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-04-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

agintekera
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, agintekera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agintera].

Aztergaia: agintekera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. agintera.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-era/-kera.

agintekeria
iz. Nagusikeria, autoritarismoa. Lehen ministroari ustelkeria eta agintekeria leporatu diote.

Aztergaia: agintekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-10-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Agintea larderiaz erabiltzeari hala deritzo eta, beharbada, zerrendan agertuko beharko litzateke'.

 - [E123]: 'Hau ere berria da; ez da, behintzat, OEHko corpusean ageri, eta EEBSeko zerrendatik ere ez da sartu. Eskuztatu ditudan hiztegietan ere ez dut ikusi. Ez dakit oso beharrezkoa den'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'autoritarismo-ren ordain egokia izan litekeela uste du ohargileak. Beste zenbaitek horren beharrik ez dute ikusten. Botoetara jo da: sartzearen alde agertu dira 13 euskaltzain. Bik zuri bozkatu dute. Horrenbestez, sartzea onartu da'.

agintera
iz. hizkl. Aditzaren gramatika modua, agindua, eskaera edo aholkua adierazten duten perpausek hartzen dutena. Kontuan izanik ahalerazko eta aginterazko adibideak bakanak direla (10 adibide), indikatibozkoari erreparatuko diogu.

Aztergaia: agintera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan 'modo de gobierno' adierako agintera (TAg GaGo: "... beste agintera leunagoa ekarrela boltxebitarrak uste bear"); corpusekoa '(aditz-era) inperatiboa' adierako aginte (-) modu da (MEIG 4).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) '(aditz-era) inperatiboa' adierakoak dira: agintera 6 (Irakasle elkartea 5 eta Hegaz taldea); agintekera 1 (P. Altuna); aginte - era 2 (P. Puxana, J.M. Irazola: aginte era); aginte adizki 8 (EGLU); inperatibo 9 (P. Puxana, Hegaz taldea, Irakasle elkartea, Hitz egin! 4; J. Etxaide: -ivo); b) 'agintzeko modua' adierakoak: aginte molde 2 (L.M. Mujika, R. Arregi); aginte - mota 2 (M. Ugalde) eta aginte sistima 1 (X. Mendiguren B.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) aditzari dagozkionak: aginduzko : AB38 1; Euskalterm 1 (eta aginduzko perpaus); aginte-era: AB38 2 (eta aginte- 'imperatibo' 1); agintera : AB38 1; AB50 2; HiztEn; Euskalterm 1; inperatibo : DFrec 1; AB38 3; Euskalterm 1 (eta modu inperatibo 1); b) agintzeko moduari dagozkionak: aginte-forma : AB38 1 ('forma de mandato'); aginte-modu : DFrec 1; agintekera : AB38 1 ('forma de poder').

Erdaretako formak

fr (DLLF): impératif; it (L. Ambruzzi): imperativo; ca (DCF): imperatiu; en (Webster): imperative (mood); de (Slaby-Grossmann): Befehlsform f, Imperativ m.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Gram.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): "agintera Gram."

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ahalera.

aginterri
iz. g. er. Erreinua, erresuma.

Aztergaia: aginterri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan aginterri 5: Or Mi, Or Aitork, Olerti 1959, Ibiñ Virgil; cf. gainera Or MB 388, 1023 ("Erroma'ko aginterri santu"), 1089, 1099.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aginterri 3, B-G (J. Kerexeta; M.A. Urreta, G. Egaña).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aginterri : DFrec 2 [Goiz-Argi, J.A. Agirre], Euskalterm 1.

Hiztegietako informazioa

aginterri : HiruMila, DRA (Olerti 1959), PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-herri.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erreinua, erresuma.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'esanguran 'estatua' ere erantsi behar da, nik uste, nahitaez monarkiapekoa dela pentsa ez dadin'.

 - [E123]: 'konforme'.

 - [I102]: ''erreinua, erresuma' esanguren ondoan 'estatu' ere emanen nuke, zentzurik zabalena bera ere hartzeko'.

 - [E123]: 'OEHk ematen dio 'estado' adiera. Hortik aurrera zuek ikusi'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): ''estatua' adiera ere eranstea onartu da'. Erabakia (2001-11-30): 'adiera azaltzeko ematen diren 'erreinua, erresuma'-ren ondoan 'estatua' gehitzea onartu da'.

agintza
iz. Promesa. Ik. agintzari. Bataio santuan egindako agintzak berritu nahi ditut.

Aztergaia: agintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agintza h. agintzari, promes

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. agintzari, promes

agintzaile
1 adj. Agintzen duena; agintzea gogoko duena. Agintzailea zen etxean. Gauza guztiak beren modura antolatzea gustatzen zaien emakume deliberatu eta agintzaile horietako bat zen.
2 adj. Agintzen duena, hitzematen duena.
3 iz. Agintaria.

Aztergaia: agintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-04-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agintzari
iz. Promesa, agintza. Zure agintzarien egarri direnak. Eta esango dute: zertan da etorriko delako agintzari hori?

Aztergaia: agintzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

agintza, promes

agintze
1 iz. Agintea.
2 iz. Agindua, manua.

Aztergaia: agintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'adiera emango nuke 1 'agintzea'; 2 'agindua''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'kendu g.er., gehitu iz., 1 agintea; 2 agindua'.

agiraka
1 iz. Errieta. Arduradunen haserre eta agirakak pairatuz. Agiraka ikaragarria. Gurasoen agiraken beldurrak nago.
2 adb. Errieta eginez. Hasiko da agiraka. Agiraka ibili. Elkarri agiraka. Agiraka hartuko nindutela uste nuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: agiraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: agiraka egin

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "batez ere Bizk."

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'Batez ere Bizk. eranstea onartu da'.

agiraka egin
dio ad.-lok. Errieta egin. Zaharragoari ez egin agiraka, baizik eta erregutu. Hitz lotsagabez agiraka egin zion. || Baditut agiraka gutxi batzuk zuri egiteko.

Aztergaia: agiraka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

agirakaldi
iz. g. er. Agiraka, errieta.

Aztergaia: agirakaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozko hizkeran usu erabilia, L. Baraiazarrak dioenez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

agirakari
adj./iz. bizk. Agiraka egiten duena. Eta zer esan zion konfesore agirakari gogorrak?

Aztergaia: agirakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

agirakatu, agiraka/agirakatu, agirakatzen
du ad. g. er. Agiraka egin.

Aztergaia: agirakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agiraka(tu), agirakatzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. agiraka egin.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'gero beste forma bat hobesten denean, ematen al ditugu aditzaren forma guztiak?'

 - [E210]: 'Beste forma bat hobetsi arren, aditzaren forma guztiak agertzen dira sarritan (adibidez, abandonatu, aitatu 2, atrapatu, aurizki…). Horregatik, hor ere utzi beharko genituzke'.

 - [E123]: 'Konforme. Beraz, agirakatu, agiraka(tu), agirakatzen'.

 - [I102]: 'forma hau zerrendetan jarriko nuke oso berezia delako'.

 - [E123]: 'Badator zerrendan, eta AUk egin du horretaz oharra. Jasotzea proposatu du Hiztegi Batuko lantaldeak, nahiz beste forma bati eman lehentasuna, erabiliagoa delako'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'aditzei dagokien bezala, adizki nagusiak ere ematea onartu da. Beraz, agirakatu, agiraka(tu), agirakatzen'. Erabakia (2002-01-25): 'agirakatu: h. agiraka egin'.

agiri
1 iz. Zerbait frogatzeko edo zerbaiten berri emateko balio duen izkribua. Ik. dokumentu. Berekin zituen diru guztiak eman zizkion, bere eskuz egindako agiri baten azpian. Eska iezaiozu ordainketaren agiria. Norberaren adina egiaztatzen duen agiria. Euskaltzaindiaren irakasle agiria. Bazkide agiria.
2 iz. Adierazpena. Euskaltzaindiak ez du horretaz agiririk atera. Batzarrean erabaki dena jasotzen duen agiria.

Aztergaia: agiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

agiri, ageri

Euskaltzaindiaren Arauak

agiri iz. 'dokumentua, izkribua, adierazpena'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

iz. 'dokumentu, izkribu, adierazpen'

Formen arteko bereizketa semantikoak

agiri: iz. 'dokumentu, izkribu, adierazpen'; ageri: aditz nahiz izond. "garbi ageri da", "leku ageria".

agiridun
adj. Lanbide edo ikasketa maila bat erdietsi dela egiaztatzen duen agiria duena. Ik. tituludun; diplomadun; lizentziadun. Ez dago historian agiriduna izan beharrik zinema maitatzeko. Zinpeko euskara-itzultzaile agiriduna.

Aztergaia: agiridun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agiridun 4: EHAA 1987 ("Bizkaiko Eritegiz Besteko Sikiatria-Tegietan iharduteko Erizaintzan berariz gaitutako O.T.L. edo Erizaintzan Agiridunentzako lantokiak honako hauei izendatutakotzat aldarrikatzea"), LanSaila 1993 ("Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Agiridunen gaineko Zerga"), BAO 1993 2 ("Urtarrilaren 11ko 10/1993 foru agindua, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Agiridunen eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergen kudeaketan aplikagarriak izango diren salmentako batez besteko prezioak onesten dituena", "Otsailaren 23ko 289/1987 Foru Aginduak, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Agiridunen gaineko Zergan nahiz Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan egiaztatzeko erabilgarriak izango ziren salmentako batez besteko prezioak onetsi zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agiridun : AB50 24 ('titulado', 'licenciado', 'graduado'), Euskalterm 7 ('documentario') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agiridun : HiruMila (documentario), PMuj DVC (1 documentado; 2 diplomado titulado, graduado) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): agiridun izond.

agirika
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, agirika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agiraka].

Aztergaia: agirika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  / HiztEn: Ik. agiraka / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. agiraka.

agiritegi
iz. Artxiboa. Elizbarrutiko agiritegian gordetzen da 1819ko abuztuaren 5ean osatutako zerrenda hori.

Aztergaia: agiritegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan agiritegi 1 (A EY III: "Konpostelako katedraleko agiritegian (artxibuan) irakurri..."); artxibo 4 (Zab Gabon, BPrad EEs 1913, SMitx Aranz, Berron Kijote), eta corpusean beste 1 (Kk Ab II); artxibu 1 (Alzola Atalak); arxibo 1 (ES); ez dugu artxibategi forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agiritegi 5, B-G-EB (S. Letona, B. de Arrizabalaga; "argiritegi"; J. Garmendia, S. Aranbarri; J. San Martin); artxibategi EB 45 (P. Xarriton, J. San Martin, I. Añon, J.B. Ayerbe, L.M. Mujika, F.M. Ugarte, J.J. Iribar, E. Jimenez, Nafarroako herri izendegia, Balea eta euskaldunak, Unesco-ren Albistaria; Lankor 14 eta "udal artxibategi" 3; eta Eguna: "eliz artxibategi"); artxibategizain EB 1 (Unesco-ren Albistaria); artxibo 73: B 4 (S. Letona, B. de Arrizabalaga, J.M. Kortazar); G 6 (Biologia, Bide izkutua, A. Zavala, D. Garmendia, J. Lekuona; eta S. Onaindia: "artxibo-araketa"); EB 62 (J. San Martin, Vill, J.A. Arana, K. Arzac, J. Garmendia, K. Iturria, E. Zabala, K. Igea, E. Arrizabalaga, Lankor, G. Nazabal, B. Oihartzabal, V. Cortes, X. Gereño, K. Biguri, A. Ormaetxea, P. Urkizu, Amatiño, J. Zulaika, HAEE, Informatika Atlasa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko..., Karmel, Egin, La Voz de Euskadi, Eguna; eta G. Nazabal: "argazki-artxibo"; V. Cortes: "artxibo fondo"; Arrasate Press: "artxibo gela"; Lankor: "artxibo kate(a), artxibo sistema"; HAEE: "artxibo-kaxa", "artxibo-moeta"; I. Baztarrika: "eliz artxibo"; E. Etxezarreta: "eliz-artxibo"; U. Larramendi: "udal-artxibo"); EgAs 1 (Zeruko Argia 1972); artxibu 7, G-EB (R. Bozas-Urrutia, S. Onaindia; J. Apecechea, J.M. Satrustegi, Vill).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agiri-bilduma : AB50 1; agiri-gordetegi : AB50 1; agiritegi : DFrec 3, AB50 5; agiritza : AB50 1; artxibategi : AB38 1, AB50 4, Euskalterm 5; artxibo : DFrec 14, AB38 10, AB50 22, HiztEn-LurE, Euskalterm 20; artxibu : DFrec 9, AB38 1; erri-paper : AB50 1; fitxategi : Euskalterm 5.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietakoak: agiritegi : PMuj DVC ("1. archivo local"; "2. registro, protocolo"), DRA ('archivo' Azkue); artxibategi : Casve EF; artxibo : EskolaHE, Lur EF/FE; artxibu : Casve EF. Ez dugu aurkitu ap. Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal archivo/archives-en ordainak: HiruMila: artxibo, agiritegi; erregistro; ElhHizt: agiritegi, artxibo; fitxategi; Lur EG/CE: artxibo; Casve FE: idazkitegi; HaizeG: idazkitegi; T-L LFB: paper-zahar-tegi, idazkitegi; PMuj DCV: "1 local artxibo, agiritegi; 2. conj. de documentos" agiripillo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

artxiboa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Hau eta artxibo maila berean daudela ez zait iruditzen' (2001-05).

 - [E123]: 'zerrendako proposamenean ez daude maila berean, 'artxiboa' ematen baita definitzaile gisa (beraz lehentasuna honi ematen zaio). Bestalde, agiritegi hitzak badu txostena. Dagoenetan utz daiteke, nik uste'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'MAk bere oharrean dio aski mailakatua dagoela jadanik zein hitzek duen lehentasuna. Oharra anbiguoa gertatzen da PSren ustez. Jakin beharko litzateke zein den proposamena. / XK-k beste proposamen bat egiten du: ezer ez jartzea agiritegi-ren sarreran. / PSk galde egin du ea hirugarren proposamen bat sortzen denean onartu behar den. Prozedura hau argitu beharko litzatekeela uste du. Azkenean, bozkatu da eta honako emaitza hau izan da: uztearen alde, zortzi. Azalpena kentzearen alde, lau. Zuri, bi. Beraz, dagoen bezala uztea erabaki da'.

agirizain
iz. g. er. Artxibozaina.

Aztergaia: agirizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan 3 ager. jaso dira, 4 Reg 18,37 pasartearen 3 itzulpenetako forma bana: agerizain (Dv: "Sobna iskribaua eta Joahe agerizaina"); agirizai (Ol: "Sobna idazlaria ta Asapen seme Yoa agirizaia"); agirizain (Ker: "Sobna idazkariak eta Asapen seme Joai agirizaiñak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artxibatzaile : Euskalterm 2; artxibozain : LurE, Euskalterm 1. Cf. BiblE: agirizain 6 (testuan 4: 1 Erg 4,3; 2 Sm 8,16; 20,24; 1 Kro 18,15; eta oharretan 2: 2 Sm 8,16; 1 Kro 18,15)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietakoak: HiruMila: agirizain (archivero); PMuj DVC: agirizai (archivero); T-L LBF: idazkizain (archiviste). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiztEn, LurE/EskolaHE, LMuj HOT, BiMila, Casve EF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal archivero/archiviste formaren ordainak: agirizain : EuskHizt, HiruMila, PMuj DCV: agiri-zain; artxibari : HiruMila, Aulestia, LMuj DGT, BiMila; artxibozain : EuskHizt, Lur EG/CE, Aulestia, LMuj DGT, PMuj DCV: artxibo-zain; eskutune-zain : BeraLzM; idazkizain : Casve FE, HaizeG: idazki-zain. Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea, Lur EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Agirizaina: Archivero.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

artxibozaina.

agitu, agi, agitzen
da ad. Gertatu. Orduan galdua zara, hala agitzen bada.

Aztergaia: agitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

agi, agitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

gertatu.

aglomeratu1, aglomera, aglomeratzen
du ad. eraik. Gai baten edo gehiagoren zati txikiak substantzia itsasgarri batekin elkartuz, masa trinko bat lortu.
aglomeratu2
adj./iz. eraik. Materialez mintzatuz, gai baten edo gehiagoren zati txikiak substantzia itsasgarri batekin trinkotuz sortzen dena. Panel aglomeratuz egindako ate sinplea. Aglomeratu fabrika batean hasi zen lanean.
aglomeratzaile
adj./iz. eraik. Gaiez mintzatuz, aglomeratzeko erabiltzen dena. Egur hondakinak substantzia aglomeratzaileak erabiliz berrerabil daitezke.

Aztergaia: aglomeratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Eraik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aglomeratzaile izond. eta iz. Eraik.

aglomerazio
iz. hirig. Hiri baten hiriguneak eta aldiriek osatzen duten multzoa. Baiona eta Donibane Lohizune inguruko bi aglomerazioetako hautetsiek ez liokete aterabide horri uko eginen.

Aztergaia: aglomerazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh99 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 84; ETC: 363

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aglomerazio (Hirgz.); Adorez aglomerazio: iz. (Hirig.) aglomeración; Labayru: 0; NolaErran: de matériaux aglomerazio – aglomerazione (ZU); Euskalterm: aglomerazio, hiri-aglomerazio (TN dira biak). es aglomeración / fr agglomération, agglutination: Elhuyar: 1 pilo, meta; multzo, samalda, saldo; pilaketa, metaketa ; 2 (Urb) aglomerazio , aglomeración urbana: hiri-aglomerazioa / Adorez: 1 (acción) pilaketa, pilatze ; 2 (acto) pila, pilo, multzo, samalda, saldo, (de gente) jendetza/jende-samalda ; 3 (Constr.) aglomerazio / Labayru: pilo/pila, moltso/multzo, meta, jentetza/jendetza (de gente); ref. a la acción piloketa/pilaketa, pilotze/pilatze, metaketa, metatze . / NolaErran: 1 ville hirigune – hirigüne (ZU); 2 de matériaux aglomerazio – aglomerazione (ZU).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Hirigintza arloko dela adieraziko da. Jakite-arlo horretako marka sortu behar da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hirig.

aglutinatu, aglutina, aglutinatzen
da/du ad. Berez bananduak daudenak elkarri itsatsi. Zelula gorri guztiak aglutinatu egiten dira.

Aztergaia: aglutinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aglutinatu, aglutina, aglutinatzen. du ad.

aglutinatzaile
1 adj. Substantziez mintzatuz, berez bananduak dauden gaiak aglutinatzen dituena. Hainbat gai aglutinatzailerekin nahas daiteke surimia, adibidez gatzarekin, soja proteinarekin, almidoiarekin edo arrautza gorringoarekin.
2 iz. Gai aglutinatzailea. Margoen osagai garrantzitsuak bi dira: pigmentu solido bat eta aglutinatzaile likido bat.

Aztergaia: aglutinatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 54, ETC: 216

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aglutinatzaile (Erak. Pint.), Adorez aglutinatzaile: iz. eta izond. (Eraik., Pint.) aglutinador/ra, aglutinante; Labayru 0, NolaErran: 0. Euskalterm: aglutinatzaile (Historia, Industria, TN).

Bestelakoak

aglutinazio 1 iz. Aglutinatzea.; 2 iz. Hizkl. Erlazio gramatikalak adierazteko, erroari hizkiak edo morfemak eranstea; 3 iz. Biol. Bakterioak edo globulu gorriak metatzea; 4 iz. Kim. Disoluzioan esekita dauden zatiki txikiak batzea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa.

aglutinazio
1 iz. Aglutinatzea.
2 iz. hizkl. Erlazio gramatikalak adierazteko, erroari hizkiak edo morfemak eranstea. Aditzaren aglutinazioa bera "oso sistema landua" dela azpimarratu du Juan Manuel Etxebarriak.
3 iz. biol. Bakterioak edo globulu gorriak metatzea. Hainbat aglutinazio-erreakzio erabiltzen dira antigenoak edo antigorputzak hautemateko.
4 iz. kim. Disoluzioan esekita dauden zatiki txikiak batzea.

Aztergaia: aglutinazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aglutinante eta aglutinazio bana jaso da, testu berean (Biologia: "era huntako sozial egoera batek (...) aglutinante errez batzuen mende uzten du gizona"; "gure Gizarte huntan bertan aglutinazio baterako dauden seiñale argi ta garbiak"); aglutinatu behin (M.A. Barcenilla: "Hiriak bazeukan biztanleria osoa aglutinatzeko zenbait elementu balioso").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aglutinaketa : AB38 1. aglutinatu : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1. aglutinatzaile : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 6 (1 eranskari sinonimoarekin, beste 1 aglomeratzaile-rekin; eta hizkuntza eranskari 'lengua aglutinante'); aglutinatze : LurE. aglutinazio : HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (1 eransketa sinonimoarekin); aglutinina : AB38 1, HiztEn, LurE; aglutinogeno : AB38 1, HiztEn, LurE. AB38n 'aglutina-' itzulitako elkartzaille eta bildu bana. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aglutinatu : EuskHizt (eta aglutinatze ), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; aglutinatzaile eta aglutinazio : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; aglutinina eta aglutigeno : EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal aglutinación / agglutination formen ordainak: HiruMila: eransketa, aglutinazio; aglutinante: eranskari, eransgarri // ElhHizt: 1 (med.) aglutinazio. 2 (ling.) eransketa; aglutinante: 1 (constr./pint.) aglutinatzaile. 2 adj. (ling.) eranskari // Casve FE: agglutinant: lotgarri, lotzeko // PMuj DCV: elkar-eraste. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea; b) Erdal aglutinar / agglutiner formen ordainak: HiruMila: erantsi, aglutinatu // ElhHizt: 1 Bildu, elkartu, lotu. 2 Aglutinatu. 3 (ling.) erantsi // Lur EG/CE: lekedatu // Lur EF/FE: 1 multzokatu. 2 lekedatu // XarHizt: lotu // Casve FE: gahatü, lotü // HaizeG FB: lotu, lekedatu // T-L LBF: lotu, lekedatu // PMuj DCV: lekedatu, itsatsi, erantsi. Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): agglutination; it (S. Carbonell): agglutinazione, agglutinamento; en (Collins): agglutination; de (Langenscheidts): Kleben, Verleimung; Sinterung; -backen.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

3 kide onartzearen alde dira, eta bat kontra.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Onartzea proposatzen dugu ('aglutinatu' onartuta dago eta behar dugu)" (2001-01-23)

 - [E410T]: "aglutinatu arautua, baina aglutinazio, ordea, "F"; zergatik? 3 lagun onartzearen alde, bat kontra. UZEIn hainbat eremutan erabiltzen da (Hizk., Kim., Med., Teknologia,...), eta aglutinazio moduan ez bada, oso zaila da kontzeptu hori ematen" (J. agirre, 2000-11-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'aglutinatu arautuaren ondoan sartuko nuke aglutinazio ere. Batetik hiztegi entziklopedikoetan ere ageri da; bestetik, aglutinaketa-ri bidea ixteko balio dezake'.

 - [I102]: 'gramatikako terminoa dela gehituko nuke, eta ondoan aglutinatzaile ere jarriko, sinonimo batekin hornitua hain zuzen ere: eransle, 'hizkuntza aglutinatzaileak edo eransleak''.

 - [E123]: 'nik onartuko nuke proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): 'Aglutinazio hitzari Gram. marka gehitzea onartu da. Hala ere, aglutinatzaile hitza sartu ala ez arlokako lantaldearen esku uztea hobe dela iritzi diote euskaltzainek'.

agnostiko
adj./iz. Metafisikoa den zernahi, bereziki Jainkoa, ezin ezagutuzkoa dela uste duena. Eta oso zaila gertatzen zaidana zera da, arrazionalismo hutsean bizi nahi duten agnostiko horiek zoriontasuna lortu eta espezie bezala aurrera egiteko gauza direla sinestea. Bere burua agnostiko bezala agertzen duen emazte honek, arnasa berririk ekarriko al du gehiengo katolikoa duen Txileko gizartera?

Aztergaia: agnostiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko. izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

izond. eta iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

agnostizismo
iz. Metafisikoa den zernahi, bereziki Jainkoa, ezin ezagutuzkoa dela dioen doktrina. Nire ezagumenaren eta fedearen oinarri garbirik gabe geratu eta, besterik ezinean, jesuitetatik nahigabez kalera atera nintzen, agnostizismo sakon ilunean hogei urteko ibilaldia hastera.

Aztergaia: agnostizismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agoa
iz. Sutegian gorituriko burdin zatia. Zeharroletan hamabosten bat arroako agoak egiten ziren.

Aztergaia: agoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Norbaitek okerretara uler ez dezan, adiera gehitu beharko genioke (agoa 'sutegian urtutako burdin-zatia')'.

 - [E123]: 'konforme'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'adiera gisa 'sutegian urtutako burdin-zatia' ematea onartu da'.

agoilatu, agoila, agoilatzen
1 du ad. Ipar. Ardogintzan, irakiten ari den upelaren edo ontziaren edukia urritu ahala, muztioz osatu.
2 du ad. Ipar. Upelaren edo ontziaren edukia urritu ahala, muztioz osatu. Bordeleko ardoa urez ongi agoilatua.

Aztergaia: agoilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan agollatu (-) 2 (ChantP: "Arnoa zuten Bordalekotik. / Edo bertzela taula zokhotik / agollatuia ongi uretik"; Herr 1959: "'Bixta ederrian' xahakoa bethexe die eta züntzürrak agollatü") eta agoillatü 1 (Eskual 1908: "Bi barrika huretan, bada zuinbat hürrüpa, bada zertan untziak xaha, bada zertarik barrika agoilla").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agoilatu : HiztEn ("1 Ardogintzan, muztioa irakiten ari den upela edo ontzian, likidoaren maila jaitsi ahala muztio berriz bete. 2 (hed.) Nahastu, bereziki ura ardoari"); LurE ("Ardoa gutxitu den barrika, zahagia... berriro bete. Nahastu, ura ardoari bereziki"). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agoilatu : EuskHizt ("Ardoa gutxitu den barrika, zahagia... berriro ere bete (ardoz nahiz urez)"), ElhHizt, HiruMila ("rehenchir, rellenar"), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt ("ouiller (une barrique de vin), -é"), Lh DBF, DRA (agoillatu, agollatu), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

agoila, agoilatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'esangura erantsi behar zaio, ez baitakigu zer esateko onartzen den, 1 'nahasi' ala 2 (upela) bete'.

 - [E123]: 'hiztegiek bi adierak jaso dituzte. ISk bigarren adiera bakarrik ematen du. Hala ere, aski al da 'upela bete' bigarren adierarako?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'adiera gehitzea onartu da: 'upelaren edukia urritu ahala, osatzea''.

agoiztar
1 adj. Agoizkoa, Agoitzi dagokiona.
2 iz. Agoizko herritarra.
agondu, agon, agontzen
da ad. Etzanda dagoenak gorputzaren goiko erdia jaso, eserita gelditzeko. Begiak igurtzi eta ohean agondu zen.

Aztergaia: agondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

gutxi erabili izan da, baina adierazle baten premiari erantzuten dio.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

agon, agontzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

etzanda dagoenak gorputzaren goiko erdia jaso, eserita gelditzeko, (ohean) eseri.

agonia
iz. Hil aurreko uneak, biziaren eta heriotzaren arteko azken borroka. Ik. hilzori. Agonia luze baten ondotik itzali da.
Azpisarrerak

Aztergaia: agonia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
agoniako
iz. Norbait hil dela adierazten duen kanpai-joaldia. Ik. hil ezkila; hil kanpai. Agoniakoa jo. Agoniakoa izan da eta ez dakit nor hil ote den.

Aztergaia: agoniako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

norbait hil dela adierazten duen kanpai-joaldia.

agonian
adb. Hilzorian. Agonian denarentzako otoitza. Azkenetan edo agonian daudenak bezala, betazalak more.
Loturak

Aztergaia: agonian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AGONIAN IZAN (EGON...) (V-gip ap. Elexp Berg; H). (Estar...) agonizando. "Hagonian d, il est à l'agonie" H (s.v. agonia). "Hagonian da, il est dans les angoisses de la mort" Ib. "Agonixan dagonian azken-arnasetan egoten da" Elexp Berg. Agonian denarentzat othoitza. Gç 155. [Misterio onek] ofrezietan dira agoninan dagozanak gaiti. Urqz 8s. O nere Santu gozo, agonian edo iltzeko tranzean daudenen Bitarteko seguru. Cb Eg III 296. Bere miserikordiazko begiez sogin dezan agonian edireiten diren pesone [sic] orori. UskLiB 81. Izan ondoan gaizki, kasik hagonian. Hb Esk 15. Zure ohean jarriko zare, agonian bazine bezala. Laph 234. Lanparan aurkitzen zan orioa gastauta, / agonian legetxe bertako metxea. AB AmaE 390. Heien doktrina falsoak segituz, agonian dagotzi Laborantza, Industria eta Komerzioa. Elsb Fram 177. Cólera dutenen begiak sartuak, azkenetan edo agonian daudenak bezala, betazalak more. FIr 192. Lau egunian agoliñian / zer ez eban igaroko? / Mundu guztia Jaunari eske / al bada osatuteko. BEnb NereA 157. v. tbn. Dh 77 (hagonian izan). Zby RIEV 1908, 211. Lasa Poem 70. (Con determinante). Agoni baten dagon gizonak / dauzka milla komeri. Lasarte Auspoa 100, 58. "Au fig., parlant d'une chose qui est en grand péril. Zure egitekoa hagonian da, votre affaire est à l'agonie, prête à mal finir" H. AGONIAN SARTU. Ori bera Eliz Ama Santak iltzer edo agonian sartzeko dagoenaz Oliazioan egiten du. Cb Eg III 237. Ta eria agonian sartzean, urrengo Elizaren orazioak esaten dira. Ib. 260. Gaitzak estutzen edo agonian sartzen badu. Ib. 255. Batek behin iduri galtzerat zohala; / Laster berritz ikusten hats handi zuela; / Noiz ere baitzen kasik hagonian sartzen, / Orduan nihoiz baino zailago agertzen. Hb Esk 26. Aphezpiku saindua lo hasma batean erori zen; agonian sartzera zoan. Prop 1876-77, 187

agonian egon 6: Berria 4, Jakin, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

agonian izan : Herria; agonian egon 3: Josu Zabaleta, Marzel Etxehandi, Joxe Azurmendi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa agonia sarreran: agonian egon, agonian izan.

agoñu
iz. zub. Kemena, adorea.

Aztergaia: agoñu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: agoñü.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetan urri agertu den arren, ahozkoan egunerokoa da Zuberoan, J-L. Davantek dioenez.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ñ salb.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kemena, adorea.

agor
1 adj. Iturriez, errekez, putzuez, lurrez eta kidekoez mintzatuz, urik ez duena. Ik. idor; lehor; siku; ihar. Putzu zulo agor bat. Tokirik agorrenean ere aurkitzen da inaurkina.
2 adj. Landareez mintzatuz, fruiturik ematen ez duena. Zuhaitz idorra eta agorra, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.
3 adj. Eman behar lukeen fruiturik ematen ez duena, ezer sortzen ez duena. Euskara hitzetan agorra dela diote. Filosofiaren gailur agorrak utzi.
4 adj. Sorgorra, inongo sentimenek eragiten ez diona. Hain epela mezan, hain agorra jaunartzean. Bihotz agorra.
5 adj. Emakumeez mintzatuz, haurrik izan ezin duena. Ik. antzu. Ez zuten haurrik, agorra baitzen Isabel. Ama agor eta aita zahar baten semea.
6 iz. Batez ere gip. g. g. er. Iraila. Agorraren hogeita zazpian.
7 iz. g. er. Agortea. Aspaldian agorra dugu alde honetatik.

Aztergaia: agor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi sarreratan banatu-azaltzeko eskatuz: 1 izond. 2 iz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

agorra egin, agorrean.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 lehortea. 2 h. iraila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori, lehenengo eta behin, izenondo izan daiteke (1. izond.). Horren adibide gisa, 'emakume agor' jar daiteke, hala egiten baitute hainbat hiztegik'.

 - [E123]: 'Konforme. Beraz, agor-1 1 izond.: Emakume agorra. 2 iz. 'lehortea''.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'izenondoa eta izena bereiztea onartu da. Horrenbestez, 1 izond. Iturri agorra; 2 iz. 'lehortea' ezartzea onartu da'.

agor liho, agor-liho
iz. Irailaren azken aldean ereiten den liho mota.
agora
iz. Antzinako Grezian, hirietako plaza publikoa, hiritarren batzarrak eta salerosketak egiteko gunea zena. Ulises txunditurik zihoan, alde guztietara begira; miretsi zituen kaiak, itsasontzi neurri-neurrian eginak, agorak, harresi ikusgarriak. Ez dute batzarrak egiteko agorarik, ez legerik, eta mendi handietako leizeetan bizi dira.

Aztergaia: agora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): agora 7: Berria (“Behiala, Antzinako Grezian-eta, literatura funtsean ahozkoa zenean, taldean egiten zen, lagunartean: agorara joan eta jardun, rapsodarengana joan eta hari entzun”; “Alexandria zaharrean herritarrak Agorara joaten ziren filosofoen arteko eztabaidak entzun eta beren gogoetarekin gozatzera”; “hitzaren bitartez zizelkatzen du poetak bere errealitatea, polisean, agoran, hiriko plazan”; “Birtualtasunaren ezbai berri honetan, baina, mugatu egiten zaio espazioa gizakiari. ‘Agoraz beste’ egin duela esan daiteke. Beharbada, hutsune horren karietara, agora hartu dute berriz haserretuek. Agora eta hitza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: agora 4: Juan Kruz Igerabide (“Hiriaren bi aldetara kai eder bat dago, sarrera estukoa; tenplu eder bat ere badago, Poseidon jainkoari eskainia, eta agora bat, non biltzen diren feaziarrak itsas tresnak prestatzeko, itsasgizon trebeak baitira”), Jose Angel Irigaray (“Ez dakit, agora zeharkatu baino ez dut egin-eta”), Andoni Egaña (“Etxekoak ez du balio izaten adin horietan, eta Joxerrari deituko diot azal diezaion zer zen garai bateko Atenasen "agora"”), Josetxo Azkona (“antzokia eta agora bisitatu ondoren”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ágora / fr agora: Elhuyar: agora / Nolaerran: - / Zehazki: agora / Labayru: agora / Adorez5000: agora.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Greziako plaza publikoa.

agorafobia
iz. psikol. Leku irekietan egoteko beldur patologikoa. Isabelek agorafobia du, eta hiru urte daramatza etxetik atera gabe.

Aztergaia: agorafobia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh68 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 68, ETC: 139

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: agorafobia iz. (Psikol.) agorafobia; Adorez: 0, Labayru: agorafobia iz. Psikol. agorafobia; NolaErran: 0; Euskalterm: agorafobia (Med. Psikol.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Psikologia arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Psikol.

agorkor
adj. Agortzeko joera duena, erraz agortzen dena. Lur planetan ura baliabide eskasa eta agorkorra da.

Aztergaia: agorkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agorkor 5, beti ap. F.M. Ugarte (Kobie 1980, adib.: "Ikusten den bezela, lerroak ertzari paraleloki jarraituaz jarri behar dira edo bestela azalera guztia margotu; agorkorra baldin bada ertzak lerro iraunkaitzakin jarri", "Leize bertikala urobi edo urzulo agorkaitzakin, [...] leize bertikala, urzulo agorkorrakin [...], leize bertikala, urgaltze agorkaitz bezela jokatzen duana, [...] leize bertikala, urgaltze agorkor bezela jokatzen duana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agorkortasun : Euskalterm 1 (exhaustividad; exhaustibotasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agorkor : PMuj DVC (agostizo, propenso a secarse) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

agorra egin
ad.-lok. g. er. Putzu bat-edo hustu, urik gabe utzi.

Aztergaia: agorra egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

agor 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(putzua) hustu, urik gabe utzi.

agorraldi
1 iz. Agortea. Zenbateraino izan da agorraldi luze hori klima aldaketaren ondorio?, adituak ez datoz bat.
2 iz. Ibai eta iturrien emaria gutxitzen den urteko garaia. Lurralde askotan ibaiak idortu egiten dira agorraldian.

Aztergaia: agorraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agorraldi Sin. agorte

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

agorte

agorrarazi, agorraraz, agorrarazten
du ad. Agortzera behartu. Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak, zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.

Aztergaia: agorrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: agor erazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

agorraraz, agorrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

agorreria
iz. g. er. Agortea, gabezia.

Aztergaia: agorreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

agortea, gabezia.

agorrezin
adj. Ezin agortuzkoa. Zorion agorrezinaren iturria. Koplariak, godaleta eskuan, etorri agorrezinean ari dira elkarri gogo-borrokan.

Aztergaia: agorrezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:39 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agor-ezin 1, MEIG-NEtx (elkarlaneko itzulpenean: "Hala, bide batez, erabakia gelditu arren, bere bukaeran agor-ezina eta bukatugabea dirudi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agortezin 7: A. Otxoa ("Gure denbora-biltegiak, Jaunok [...] ez dira agortezinak"); Tx. Uriarte ("Ehunekoen katalogoak iturri agortezina suposatzen du bildumetarako"); J.K. Igerabide ("Amandre ipuinen fantasia miresgarriak haurraren ni-ari iturri agortezinak eskaintzen dizkio"); A. Perez ("Ura ez da agortezina"); Elhuyar ("Berauek irakasleen esku jartzeak sortzen dituen arazoak konpontzen direnean, dokumentu pedagogikoen iturri ia-ia agortezina izango dugu"); Mega gaztetxo ("Ez da agortezina: babestu beharra dago"); N. Beristain ("Ez zuten ulertzen nolatan dirua izan zitekeen amaierarik gabeko putzu agortezina"); agortezinezko 2: Agenda 1990 ("Hortik dator agortezinezkoa den ahozko literatura"); G. Nazabal ("Bere edo beren ideiak agortzen ari zaizkienak argazkilariak dira argazkiarekiko, baina inola ere ez errealitatea, hau agortezinezkoa eta mugagabea da eta"); agorrezin 1, X. Azurmendi ("Mundu oso zabal baten aurrean gaudela, haseran uste daitekeen baino agorrezinagoa"); agor ezinezko 1, J. Arostegi ("Agor ezinezkoa izanik Jainkoa, era berean da Jainkoaren Egia gizonaren adimenaren kaskarrarentzat"); agortuezin 1, J.M. Lekuona ("Agortuezina da biren edota gehiagoren arteko dema").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agortezin : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agorrezin : EuskHizt (*1965, agortezin *1977); Lur EF/FE; PMuj DVC agorr-ezin; agortezin : ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE; PMuj DVC agort-ezin // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: agortezin / EuskHizt: + / HiztEn: agortezin / LurE: agortezin / ElhHizt: agortezin / EskolaHE: agortezin.

Ongi eratua da

forma berria, eta ongi eratua (aditzoin + -ezin osaerako berrien mailan, alegia).

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Esapideei dagokien sistematika

ezin + aditzoin + -zko osaerakoak (ezin agortuzko bezalakoak) noiz eta nola jaso erabakitzeko dago (dagokien aditzaren AS gisa eskain litezke), baldin hiztegian jasotzekoak badira, eta ez eraikuntza morfo-sintaktiko libreak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin agortuzkoa.

agorril
iz. Abuztua. Agorrileko udatiarrak jin dira burrustan.

Aztergaia: agorril

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agorril h. abuztu

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. abuztu

agorrola
iz. Antzinako ola, mendian egoten zena eta urik gabe ibiltzen zena. Ik. zeharrola; haizeola.

Aztergaia: agorrola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adiera ezartzea iradokiko nuke' (2001-05).

 - [E123]: 'eta nola formulatuko genuke? 'urik gabe zebilen ola'?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'Bozkatu ondoren, definizioa behar dela diotenak lau izan dira. Horrelakorik behar ez dela, zazpi. Beraz, dagoen bezala uztea erabaki da'.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.