1. artikulua
Baldin eta, erakunde publikoek kontrataturik, langile publikoak Frantziatik kanpora joaten badira eta atzerriko estatuetan —batez ere Frantziak estatu horiekin burutuak dituen akordioak direla medio—, gobernuz kanpoko nazioarteko elkarteetan edo atzerriko ikerketa-institutu independenteetan kulturaren, zientziaren eta teknikaren alorreko lankidetza-misioetan parte hartzen badute, edo frantsesaren eta frankofoniaren aldeko elkarte atzerritarretan badihardute, halako langileek “nazioarteko ebaluatzaile tekniko” izendapena izango dute. Langile publikoon jarduerak lege honen agintepean egongo dira, hargatik eragotzi gabe magistratuei eta parlamentuetako funtzionarioei dagozkien xedapen bereziak.